Post on 20-Jan-2020
1
1. unitatea
Helburuak
• Izen berezien deklinabidea menderatzea.
• Alegiazko baldintzako nor sistemako aditzak ezagutzea, eta zuzen erabiltzea.
• Hainbat motatako testu laburren irakurketan eta ulermenean trebatzea.
• Testu bat irakurri ostean, gai nagusia identifikatzen jakitea.
• Gaiari loturako hainbat hitz eta sinonimo ezagutzea.
• Irakurgaiko zenbait esamolde ulertzea eta ezagutzea.
• -ari/-lari atzizkiaren esanahia eta erabilera ezagutzea, eta zuzen erabiltzea.
• Puntuazio ikurrak lantzea (koma, puntua eta bi puntuak).
• Moduzko perpausak ezagutzea.
• Unitateko entzungaiak arretaz entzutea, eta oinarrizko informazioa ulertzea.
• Erritmoa eta tonua zainduz testu bat ahots goran irakurtzea.
• Agurtzeko, eskertzeko eta norberaren burua aurkezteko esapideak ezagutzea eta erabiltzea.
• Norberaren amets edo ilusio baten kontaketa bat idaztea.
• Unitatean proposaturiko pausoei jarraituz, web orri bat asmatzea.
• Euskaraz inprimatutako lehen idazlea eta haren liburuaren izenburua ezagutzea.
• Euskaraz inprimatutako lehen liburuko pasarte batzuk irakurtzeko eta ulertzeko ahalegina egitea.
Kontzeptuzko edukiak
• Gramatika.
— Deklinabidea: izen bereziak.
— Aditza:
Alegiazko baldintza: nor.
— Sintaxia: moduzko perpausak.
• Testu idatziak.
— Lekak, ortuak, txata… eta ezkontza.
— Sarean ligatzeari buruzkoa (Gaztetxulo aldizkaria 7. zk.).
— Ligatzeko zenbait aholku (Gaztetxulo aldizkaria, 3. zk.).
— Oporrak Internet bidez (Zabalik, 2002-06-14).
— Sareko kontrola zelan erabili (Markos Zapiain, sustatu.com, 2004-06-07).
• Ahozko testuak.
— “Saregune”: teknologia berriak denon esku!
— Hackerren mundua.
• Lexikoa.
— -ari/lari atzizkia.
• Ortografia.
— Puntuazio ikurrak (puntua eta bi puntuak).
• Komunikazio funtzioak.
— Agurtzeko.
— Norberaren burua aurkezteko.
— Eskertzeko eta agurtzeko.
• Ekoizpenak.
— Web orria.
• Jakingaiak.
· Bernat Etxepare: Linguae Vasconum Primitiae.
Prozedurazko edukiak
• Izen bereziak zuzen deklinatu.
• Lekuen izenetan “a” itsatsidunak, “a” artikuludunak eta “a” ez dutenak bereizi eta zuzen erabili.
• Nor alegiazko baldintza ezagutu eta, zenbait kontestutan, zuzen erabili.
• Nor alegiazko baldintza eta ondorioa ezagutu eta, gero, esaldiak asmatu orainaldian eta lehenaldian.
• Moduzko perpausak ezagutu eta erabili.
• Testu laburrak irakurri eta ulertu ostean, galderei erantzun.
• Irakurritako testuetan gai nagusia identifikatu.
• -ari/-lari z atzizkiaren esanahia eta erabilera ulertu, eta atzizki horrekin hitzak ezagutu.
• Irakurritako testu baten amaiera asmatu eta idatzi.
• Puntuazio ikurrak (koma, puntua eta bi puntuak) ezagutu eta zuzen erabili.
• Ahozko testuak entzun eta oinarrizko informazioa atera.
• Web orri bat adibide gisa aztertu ostean, antzerako bat sortu.
• Idatziz sortutako testuak zuzendu eta baloratu.
• Bernat Etxepareren Kontrapas testua irakurri eta ulertu.
Jarrerazko edukiak
• Ahozko komunikazioa estimatzea, keinuek edota intonazioak duten garrantziaz jabetzea, eta horiek baloratzea.
• Besteen ohiturekiko errespetuzko jarrera azaltzea.
• Eskolako betebeharren aurrean jarrera positiboa eta parte-hartzailea erakustea.
• Euskal Herriko tradizioko lanak estimatzea, kultur ondasunaren ezaugarri gisa baloratuz.
• Euskararen aurrean jarrera positiboa izatea, gizartean duen balioaz jabetuz, eta kultur edo gizarte edukiak transmititzeko tresna dela ulertuz.
• Gizartearen jokabideen aurrean sentsibilitatea eta jarrera kritikoa azaltzea.
• Literatur lanak kultur ondasunaren ezaugarri moduan baloratzea.
• Talde lanean kide bakoitzaren aportazioa baloratzeko jarrera irekia eta positiboa.
Ebaluazio irizpideak
• Izen bereziak zuzen deklinatzen ditu, eta leku izenetan “a” itsatsidunak, “a” artikuludunak eta “a” bereizten ikasi du.
• Alegiazko baldintzako nor sistemako aditzen artean erabilienak ezagutzen ditu, eta gelan proposatutako testuetan zuzen erabili ditu.
• Hainbat motatako testu laburrak modu egokian irakurtzeko gai da .
• Testu bat irakurri ostean, badaki gai nagusia identifikatzen.
• Gaiari loturako hainbat hitz eta sinonimo landu ditu, eta ezagutzen ditu.
• Irakurgaiko zenbait esamolde ulertu ditu, eta esamolde horiek beste modu batera adierazteko gai dela erakutsi du.
• -ari/-lari atzizkiaren esanahia ezagutzen du, eta atzizki horrekin osatutako zenbait hitz zuzen erabiltzeko gai da.
• Puntuaziorik gabeko testu bat eman, eta bertan komak, puntuak eta bi puntuak zuzen jartzeko gai dela erakutsi du.
• Moduzko perpausak ezagutzen ditu, eta badaki egitura zuzenak identifikatzen.
• Unitateko entzungaiak arretaz entzun, ditu eta, entzundakoaren mamia jasotzeko gai dela erakutsi du.
• Erritmoa eta tonua zainduz testu bat ahots goran txukun antzean irakurtzen badaki.
• Ekoizpena atalean proposaturiko pausoei jarraituz, web orri bat asmatu du.
• Euskaraz inprimatutako lehen idazlea eta haren liburuaren izenburua ezagutzen ditu, eta liburu horretako pasartetxo bat irakurri du.
2. unitatea
Helburuak
• Deklinabidean mugagabea noiz erabili behar den ezagutzea, eta zuzen erabiltzea.
• nor-nork sistemako alegiazko baldintza eta ondorioa ezagutzea.
• Perpaus kontzesiboak osatzen ikastea, eta idatzizko eta ahozko lanetan zuzen erabiltzea.
• Puntuazio ikurrak egoki erabiltzea idatzizko ekoizpenetan (puntua, bi puntuak eta komak).
• -kizun atzizkidun hitzak ezagutzea, eta atzizki horrekin osatutako hitzak txukun erabiltzea.
• Modaren inguruko testu batzuk irakurtzea eta ulertzea.
• Emandako egitura bati jarraituz, iritzia idatziz adieraztea.
• Grabazioak entzutea, oinarrizko informazioa ulertzea, eta hainbat intonaziotara eta hizketa erritmotara ohitzeko ahalegina egitea.
• Zerbaiten inguruko gustua adierazteko esapideak ezagutzea, eta euren ekoizpenetan erabiltzea.
• Eztabaida egitea, bereziki moderatzailearen papera zainduz.
• Azalpen bat sortzea modan dagoen ekintza baten berri emanez.
• Jon Sarasuaren bertso batzuk irakurriz eta aztertuz, bertsogintzara zertxobait hurbiltzea.
Kontzeptuzko edukiak
• Gramatika.
— Deklinabidea: mugagabearen erabilera.
— Aditza: nor-nork alegiazko baldintza eta ondorioa (orainaldia).
— Sintaxia: perpaus kontzesiboak —naiz (eta)/nahiz (eta) …-en; arren/-(e)n arren; ba- … ere—.
• Testu idatziak.
— Hirian barrena, bizikletaz (euskaraz.net).
— Elgoibarko Gurutze Gorria (Gaztetxulo aldizkaria, 38. zk.).
— Modaren inguruko iritzia I eta II.
— Bigorrexiari buruzko testua (Elhuyar aldizkaria, 2004-04-01).
— Inter Raila.
— Done Jakue bidea (Zabalik 2003-07-25).
• Ahozko testuak.
— Izotz artean aurkitutako arbasoa.
—Olatz, tatuaje egilea.
—Tatuaje motak.
• Lexikoa.
— -kizun atzizkia.
— Sinonimoak.
• Ortografia.
— Puntua, bi puntuak eta koma.
• Komunikazio funtzioak.
— Zerbait gustukoa dela adierazteko.
— Zerbait gustukoa ez dela adierazteko.
• Ekoizpenak.
— Iritzi testua.
— Azalpen testua: modan dagoen ekintza bat.
• Literatura.
· Jon Sarasua. Bertsoak.
Prozedurazko edukiak
• Mugagabea noiz erabili behar den aztertu, eta testuetan zuzen erabili.
• Nor-nork alegiazko balindintza eta ondorioa ezagutu, eta esaldietan erabili.
• Perpaus kontzesiboak ezagutu, eta esaldiak zuzen osatu, menderagailu desberdinak erabiliz.
• Testu laburrak irakurri, ulertu eta galderei erantzun.
• Zenbait testu irakurri eta, ulertu ostean, izenburu egokia asmatu.
• Hainbat hitzen sinonimoak ezagutu eta ikasi.
• Puntuazio markarik gabeko testu bati dagozkion puntuak, bi puntuak eta komak jarri.
• -kizun atzizkidun hitzen esanahia ezagutu.
• Gai zehatz bati buruzko iritzia emanez (eta zehaztutako egitura bati jarraituz), iritzi testu bat idatzi.
• Fikziozko deskribapen umoretsua idatzi.
• Ahozko testu errealak entzun, irratiz emandakoak, eta oinarrizko informazioa ulertu.
• Eztabaida bat egin, bereziki moderatzailearen zeregina zainduz
• Modan dagoen ekintza bat zehaztu, eta hari buruzko azalpen testu bat sortu, liburuko ereduari eta pausoei jarraituz.
• Jon Sarasuaren bertsoak irakurri, ulertu eta planteatzen duen gaiaren inguruan labur-labur iritzia eman.
Jarrerazko edukiak
• Besteen adierazpenen aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa: solaskidearen mezua adi entzutea, hitz egiteko txanda gordetzea, eta besteen iritziak errespetatzea.
• Eguneroko lanaren balioa kontuan hartzea.
• Euskal Herriko tradizioekiko eta ohiturekiko jakin-mina.
• Hizkuntzaren alderdi ludikoa eta sortzailea baloratzea.
• Irakurketaz eta idazketaz era autonomoan gozatzea, komunikazio era eta kultur aberaste eta gozamen pertsonalerako iturri gisa.
• Talde lanetan norberaren parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea.
• Zuzentasun ortografikoa eta sintaktikoa besteei zor diegun errespetuaren adierazgarri bezala hartzea.
Ebaluazio irizpideak
• Deklinabidean mugagabea noiz erabili behar den badaki, eta oro har zuzen erabiltzen du.
• Identifikatzeaz gainera, badaki perpaus kontzesiboak osatzen, eta idatzizko eta ahozko lanetan zuzen erabiltzen ditu.
• nor-nork sistemako alegiazko baldintza eta ondorioa ezagutzen ditu, eta kasurik erabilienak zuzen erabiltzen ditu.
• Puntuazio ikurrak zuzen erabiltzeko gai da idatzizko ekoizpenetan (puntua, bi puntuak eta komak).
• -kizun atzizkidun hitzak ezagutzen ditu, eta badaki atzizki horrekin osatutako hitzak txukun erabiltzen.
• Modaren inguruko testu batzuk irakurri eta ulertu ostean, proposatutako galderei zuzen erantzun die.
• Emandako egitura bati jarraituz, iritzia idatziz adierazteko gai izan da.
• CDko grabazioak entzun ditu, eta hainbat intonaziotara eta hizketa erritmotara ohitzeko ahalegina ere egin du.
• Entzundako grabazioetako ideia nagusiak bereganatu ditu, eta proposaturiko jarduerak egoki egin ditu.
• Taldean eztabaida egin dute, eta moderatzailearen gidaritzapean txukun mintzatzen saiatu dira.
• Idatziz azalpen bat sortu du modan dagoen ekintza baten berri emanez.
• Jon Sarasuaren bertso batzuk irakurri ditu, eta aztertu ostean, proposaturiko jarduerak ondo egin ditu.
3. unitatea
Helburuak
• Deklinabideko kasuen errepasoa egitea (singularra, plurala eta mugagabea).
• Nor-nori-nork alegiazko baldintza eta ondorioa ezagutzea, eta zuzen erabiltzea.
• Baldintzazko perpausak osatzen ikastea, eta euren ekoizpenetan zuzen erabiltzea.
• Euskal kulturaren inguruko testu batzuk irakurtzea eta ulertzea.
• Puntuazio ikurren erabileran trebatzea.
• -kuntza atzizkiaren erabilera eta esanahia ezagutzea.
• Egoera hipotetiko baten azalpena idaztea.
• Narrazioen ohizko egiturari jarraituz (hasiera, korapiloa, amaiera), kontakizun labur bat idaztea.
• Poema bat edo ipuin labur bat ahots goran irakurtzea.
• Egoera jakin bati erantzunez, eta zehazturiko pausoei jarraituz, turismo iragarki bat asmatzea.
• Gabonen inguruko azalpen labur batzuk irakurtzea, eta garai horren inguruan hausnarketatxo bat egitea.
Kontzeptuzko edukiak
• Gramatika.
— Deklinabidea: errepasoa.
— Aditza: nor-nori-nork alegiazko baldintza eta ondorioa (orainaldia).
— Sintaxia: baldintzazko perpausak: ba- …; -(e)z gero; -t(z)ekotan.
• Testu idatziak.
— Euskal kulturaren inguruko zenbait testutxo.
— Bilboko nortasunaren inguruan. Bilbo irribarrez, Mikel Zarate.
— “Ardiak eta belarra”, Kontu zaharrak, Joxe Arratibel, Erein.
— Koldo Sagastizabali elkarrizketa.
• Ahozko testuak.
— Euskal Telebista, “Goizean Behin”, Euskal Kultura New Yorken.
— Kirmen Uribe New Yorken.
— Kirmen Uriberen adierazpenak.
— Munduari begiratzeko poema, Kirmen Uribe.
• Lexikoa.
— -kuntza atzizkia.
• Ortografia.
— Puntuazio ikurrak III.
• Komunikazio funtzioak.
— Galderak egiteko eta harridura adierazteko.
• Ekoizpenak.
— Kontakizun labur bat.
— Turismo iragarkia.
• Jakingaiak.
· Gabonak.
Prozedurazko edukiak
• Gai zehatz baten inguruko irudiei erreparatuz, solasaldia egin.
• Deklinabideko kasuak zuzen erabiliz testuetako hutsuneak bete.
• Nor-nori-nork sistemako alegiazko baldintza eta ondorioa aztertu eta esaldietan erabili.
• Baldintzazko esaldiak identifikatu eta ekoizpenetan zenbait forma erabili.
• Adjektibo jakin batzuen antonimoak asmatu.
• Hitz zehatz batzuen definizioak identifikatu.
• Testu bati dagozkion puntuazio ikurrak jarri.
• -kuntza atzizkidun hitzak ezagutu eta zuzen erabili.
• Euskal kulturari buruzko gidatxo bat idatzi.
• Testu jakin batzuei dagozkien izenburuak asmatu.
• Narrazioek izan ohi duten egiturari jarraituz, kontakizun labur bat idatzi.
• Olatz Arrietaren albistea entzun, eta baieztapen zuzenak eta okerrak bereizi.
• Egoera jakin bati egokituriko elkarrizketa asmatu eta interpretatu.
• Ahozko adierazpenetan harridura esapideak erabili.
• Poema edo ipuin labur bat ahots goran irakurri, zehazturiko pausoei jarraituz.
• Kirmen Uriberen poema bat irakurri, eta poeta horren adierazpen batzuk entzun eta ulertu.
• Turismo iragarki bat asmatu.
• Gabonen inguruko azalpen batzuk irakurri, eta garai horren inguruan hausnarketa egin.
Jarrerazko edukiak
• Ahozko zenbait komunikazio egoeratan keinuak, gorputz jarrerak eta tonuak errespetatzea eta baloratzea.
• Inguruko pertsonekin harreman zuzenak izatean sortzen diren komunikazio erlazioetan, adierazpen errekurtsoak erabiltzeko ahalegina egitea, bai linguistikoak bai ez-linguistikoak.
• Beste herrialdeetaik gurera datozen pertsonei begirunea eta errespetua.
• Besteen zaletasunak eta iritziak jakiteko interesa piztea, aberastasun iturri gisa.
• Dokumentazio iturriak ezagutzearen eta erabiltzearen garrantzia.
• Euskal Herriko gizartearen errealitate anitza baloratzea, estereotipo soziolinguistikoak gaindituz.
• Hizkuntza komunikazio bide pribilegiatu bezala baloratzea.
• Testu idatzietan arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpena baloratzea.
Ebaluazio irizpideak
• Badaki deklinabideko kasuak zuzen erabiltzen.
• Nor-nori-nork alegiazko baldintza eta ondorioa aztertu ditu, eta kasurik erabilienak zuzen erabiltzeko gai da.
• Baldintzazko perpausak osatzen ikasi du, eta eskolan egiten dituen ekoizpenetan badaki zuzen erabiltzen.
• Euskal kulturaren inguruko testu batzuk irakurri eta ulertu ditu.
• Badaki puntuazio ikurrak zuzen erabiltzen.
• -kuntza atzizkiaren erabilera eta esanahia ezagutzen du.
• CDko grabazioak eta berariaz material honekin lan egiteko grabatutakoak arretaz entzun ditu.
• Narrazioen ohizko egitura zein izan ohi den aztertu ostean, egitura horri jarraituz kontakizun labur bat idatzi du, eta baita baloratu ere.
• Irizpide jakin batzuk kontuan hartuz, poema bat edo ipuin labur bat ahots goran modu txukunean irakurtzeko gai dela erakutsi du.
• Egoera jakin bati erantzunez, eta zehazturiko pausoei jarraituz, turismo iragarki bat asmatu du.
• Gabonen inguruko azalpen labur batzuk irakurri ostean, garai horren inguruan hausnarketatxoa egin du.
4. unitatea
Helburuak
• Deklinabideko kasuak esaldietan zuzen erabiltzen ikastea.
• Nor-nori alegiazko baldintza eta ondorioa ezagutzea, eta formarik erabilienak esaldietan egoki erabiltzea.
• Kausazko perpausak osatzen jakitea, eta euren ekoizpenetan egoki erabiltzea.
• Gazteei buruzko zenbait testu irakurtzea eta ulertzea.
• Puntuazio ikurren erabileran trebatzea.
• -tza atzizkiaren erabilera eta esanahia ezagutzea.
• Txistukariak bereiztea, eta idatzizko ekoizpenetan egoki erabiltzea.
• Laburpenak egiten ikastea.
• Egunerokoa idazten trebatzea.
• Euskaraz sorturiko musikarekin gozatzen ikastea.
• Abeslari bati buruzko azalpena prestatzea eta azaltzea.
• Migel Angel Mintegiren testu zati bat irakurriz literaturaz gozatzea.
Kontzeptuzko edukiak
• Gramatika.
— Deklinabidea: errepasoa.
— Aditza: nor-nori alegiazko baldintza eta ondoroa.
— Kausazko perpausak: -(e)la, … eta, bait-, -(e)nez (gero).
• Testu idatziak.
— Asteko ordainsaria.
— “Gazteak al gara?” (Gaztetxulo aldizkaria, 27. zk.).
— Gaztaroari buruzko testua (Gaztetxulo aldizkaria, 27. zk.).
— Gozategiren abestiaren letra.
— Gazte baten egunerokoa.
— “Azala ilunagoa”, Afrika Bibangen kanta.
• Ahozko testuak.
— “Azala ilunagoa”, Afrika Bibang.
— Iragarkia: Euskadi Gazteko maketa lehiaketa.
— Maketa lehiaketara aurkezteko prestatzen.
• Lexikoa.
— -tza atzizkia.
• Ortografia.
— Txistukarien idazkera: s, z, x, ts, tz, tx.
• Ekoizpenak.
— Egunerokoa.
— Abeslari bati buruzko azalpena.
— Lehiaketa baterako oinarrien diptikoa.
• Literatura.
— Migel Angel Mintegi: A zer gaupasa.
Prozedurazko edukiak
• Deklinabideko kasu egokiak erabiliz, esaldiak eta testuak bete.
• Nor-nori alegiazko baldintza eta ondorioa erabiliz, esaldiak egoki osatu.
• Kausazko perpausak osatu, menderagailu mota bat baino gehiago erabiliz.
• Gaztetasunari buruzko testuak irakurri eta ulertu, galderei erantzun eta gaiak identifikatu.
• Txistukariak bereizi, eta testuetan zuzen erabili.
• -tza atzizkidun hitzak eta horien esanahia identifikatu eta hutsuneak bete.
• Hainbat esamolde ezagutu eta erabili.
• Eguneroko bat aztertu eta, gero, hamar-hamabost lerro idatzi.
• Entzungaiak entzun eta ulertu.
• Ahozko azalpena prestatu eta egin. Gero, baloratu.
• Lehiaketa baterako diptikoa pentsatu eta idatzi.
• Literatur mundura hurbiltzeko lan bateko zatia irakurri eta ulertu.
Jarrerazko edukiak
• Besteen zaletasunekiko eta ohiturekiko errespetuzko jarrera erakustea.
• Euskararen aurrean jarrera positiboa izatea, gizartean duen balioaz jabetuz eta kultur edo gizarte edukiak transmititzeko tresna dela ulertuz.
• Hizkuntza ikaskuntza berriak eskuratzeko tresna gisa erabiltzea, errealitatea ulertzeko eta aztertzeko, pentsamendua finkatzeko eta garatzeko, eta norberaren jarduera arautzeko.
• Inguruarekiko errespetuzko jarrera, norberaren ekintzekin kritikoa izanez.
• Talde lanean kide bakoitzaren aportazioa baloratzea eta horretarako jarrera irekia eta positiboa azaltzea.
• Elkarbizitzan arauek duten garrantziaz jabetzea eta errespetatzea.
• Irakurketaz eta idazketaz modu autonomoan gozatzea, komunikazio eta kultur aberaste eta gozamen pertsonalerako iturri gisa.
Ebaluazio irizpideak
• Ahozko nahiz idatzizko ekoizpenetan deklinabideko kasuak zuzen erabiltzen ditu.
• Nor-nori alegiazko baldintza eta ondorioa landu ditu, eta formarik erabilienak esaldietan egoki txertatzeko gai dela erakutsi du.
• Badaki kausazko perpausak osatzen, eta ekoizpen lanetan zuzen erabiltzen ditu.
• Gazteei buruzko zenbait testu irakurri eta ulertu ditu, eta testu horietako gai nagusiak identifikatzeko gai izan da.
• -tza atzizkiaren erabilera eta esanahia ezagutzen ditu.
• Txistukariak bereizten ditu, eta idatzizko ekoizpenetan egoki erabiltzeko gai dela erakutsi du.
• Irizpide batzuei jarraituz, euskaraaz laburpenak egiteko gai da.
• Emandako ereduari jarraituz, eguneroko zati bat txukun idatzi du.
• Abeslari bati buruzko azalpena prestatzen eta azaltzen parte hartu du, eta baita azalpen horren balorazioan ere.
• Migel Angel Mintegiren testu zati bat irakurriz, literatur mundura hurbildu da.
5. unitatea
Helburuak
• Interesgunearekin loturiko hainbat hitzen esanahia ulertzea.
• Erakusleak zuzen deklinatzen ikastea.
• Nor-nork ahalera ezagutzea, eta formarik erabilienak ikastea.
• Emendiozko lokailuak ezagutzea, eta testuetan egoki erabiltzen ikastea.
• Testuen gaia kontuan hartuz, izenburu egokiak aukeratzen trebatzea.
• Gai baten inguruan eztabaidatzea, eta pisuzko arrazoiak bilatzen jakitea.
• -gale, -gura, -larri atzizkien erabilera eta esanahia ezagutzea.
• Interesgunearekin loturiko hainbat testutako gaiak eta azpigaiak identifikatzeko gai izatea.
• Hizkuntza baliabideak aztertu eta, gero, deskribapena egitea.
• Ahozko azalpen bat entzun eta, gero, edukia komiki bidez adierazteko gai izatea.
• Ahozko azalpen baten bidez norberaren gustuen eta zaletasunen berri ematen trebatzea.
• Poesia emanaldi bat prestatzea eta egitea.
Kontzeptuzko edukiak
• Gramatika.
— Deklinabidea: erakusleak.
— Aditza: nor-nork ahalera.
— Emendiozko lokailuak: ere, gainera, bestalde, behintzat, gutxienez.
• Testu idatziak.
— Picasso.
— Graffitia.
— Kale antzerkiak.
— Poemak.
— Euskaltzaindia.
• Ahozko testuak.
— Euskadi Irratia, “Lauretan Babel”. Lumiere anaiak.
— Euskadi Irratia, “Faktoria”. Terminal.
• Lexikoa.
—-gale, -gura, -larri atzizkiak.
• Ortografia.
— Txistukarien idazkera: s, z, x, ts, tz, tx.
• Ekoizpenak.
— Graffitiei buruzko iritzia.
— Deskribapena
— Zaletasun baten azalpena.
— Poema emanaldia.
• Jakingaiak.
— Euskaltzaindia.
Prozedurazko edukiak
• Erakusleak deklinatu eta esaldietan eta testuetan, zuzen erabili.
• nor-nork ahalera erabiliz, esaldiak osatu eta berridatzi.
• Emendiozko lokailuak erabiliz, esaldietako hutsuneak bete.
• Graffitiari buruzko testuak irakurri eta ulertu ostean, norberaren iritzia idatziz eman.
• Hizkuntzaren baliabide batzuk aztertu eta, gero, (adjektiboak, moduzko perpausak, lokailuak…), deskribapenak egin.
• -gale, -gura, -larri atzizkidun hitzak ezagutu.
• Ahozko azalpen bat entzun eta, gero, edukia komiki bidez adierazi.
• Galdera batzuei erantzunez, zaletasun baten inguruko norberaren iritzia azaldu.
• Poesiaz hausnarketa egin, poemak irakurri, eta emanaldi bat prestatu.
• Euskaltzaindiari buruzko informazioa irakurri, eta hausnarketa egin.
Jarrerazko edukiak
• Elkarbizitzan arauek duten garrantziaz jabetzea eta errespetatzea.
• Beren adierazpen errekurtsoak erabiltzeko ahalegina egitea, bai linguistikoak bai ez-linguistikoak, ingurukoekin izandako komunikazio erlazioetan.
• Norberaren eta besteen zaletasunak eta iritziak errespetatzea.
• Zuzentasun ortografikoa eta sintaktikoa besteei zor diegun errespetuaren adierazgarri moduan hartzea.
• Grabazio errealen ulermenerako interesa eta jarrera azaltzea.
• Literatur lanak kultur ondasunaren ezaugarri gisa baloratzea.
• Hizkuntzaren alderdi ludikoa eta sortzailea baloratzea.
Ebaluazio irizpideak
• Erakusleak zuzen deklinatzen ditu, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpen lanetan egoki erabiltzen ditu.
• Nor-nork ahalera landu du, eta formak zuzen erabiltzen badaki.
• Emendiozko lokailuak identifikatzen ditu, eta badaki testuetan egoki erabiltzen.
• Testuetako gaiak eta azpigaiak identifikatzeko gai da, eta horiek kontuan hartuz, izenburu egokiak aukeratzen ere badaki.
• Gai baten inguruan eztabaidatzeko eta pisuzko arrazoiak bilatzeko gai dela erakutsi du.
• -gale, -gura, -larri atzizkien erabilera eta esanahia ezagutzen du.
• Hizkuntza baliabideak aztertu ditu eta, gero, deskribapena txukun egin du.
• Ahozko azalpen bat entzun ostean, edukia komiki bidez egoki adierazi du.
• Ahozko azalpen baten bidez norberaren gustuen eta zaletasunen berri emateko gai dela erakutsi du.
• Poesia emanaldi bat prestatzen ibili da, eta emanaldian ere parte hartu du.
6. unitatea
Helburuak
• Pertsona izenordainen deklinabidea menderatzea.
• Ahal izan eta ezin izan lokuzioak zuzen erabiltzen ikastea.
• Lokailu hautakariak ezagutzea, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpen lanetan egoki erabiltzea.
• Aholkuak emateko zenbait egitura ezagutzea, eta aholkuak ematean erabiltzea.
• -kide, -lagun atzizkiek zer esan nahi duten jakitea, eta atzizki horiek daramatzaten hitzak identifikatzeko, sortzeko eta erabiltzeko gai izatea.
• Laburpenak nola egin ikastea, eta laburpenak egin ostean, irizpide batzuei jarraituz egindakoa baloratzea.
• Idatzizko lanetan txistukariak zuzen erabiltzea.
• Ahozko deskribapenak ulertzea.
• Pauso zehatz batzuei jarraituz, egoera jakin bateko elkarrizketa asmatzea.
• Ahozko azalpen laburrak prestatzea, eta azalpentxoak gelaren aurrean egitea.
• Kirol berriak asmatu eta, eredu bati jarraituz, fitxak betetzea.
• Iñaki Mendiguren idazlea ezagutzea, eta hark idatzitako literatur lan bat irakurtzea eta ulertzea.
Kontzeptuzko edukiak
• Gramatika.
— Pertsona izenordainen deklinabidea.
— Ahal izan eta ezin izan lokuzioak.
— Lokailu hautakariak.
• Testu idatziak
— Surfa eta argazkiak (www.euskaraz.net).
— Elkarrizketa: “Kilorzaleak haserre”.
— Doping-a (www.euskaraz.net).
• Ahozko testuak.
— Euskadi Irratia, “Goizean Behin”, Josune Bereziarturi elkarrizketa.
— Eskalatzeko zer da beharrezkoa?.
— Euskadi Irratia, “Lauretan Babel”, Pello Zabalaren eguraldi iragarpena.
• Lexikoa.
— -kide, -lagun atzizkia.
— Eskaladaren inguruko terminologia.
• Ortografia.
— Txistukariak: s, z, x, ts, tz, tx.
• Komunikazio funtzioak.
— Norbait lasaitzeko adierazpideak.
• Ekoizpenak.
— Kirol ezagun baten deskribapen laburra.
— Asmatutako kirol baten deskribapena eta fitxa.
— Laburpena.
— Ahozko azalpena.
• Literatura.
— Iñaki Mendiguren: Haltzak badu bihotzik.
Prozedurazko edukiak
• Kirol bat deskribatu bere ezaugarriak aipatuz.
• Pertsona izenordainak deklinatu.
• Ahal izan eta ezin izan aditz lokuzioak erabiliz esaldiak osatu eta berridatzi.
• Lokailu hautakariak erabiliz esaldiak berridatzi.
• Surfari buruzko testua irakurri, eta paragrafo bakoitzari dagokion galdera identifikatu.
• Aholkuak eman zenbait egitura erabiliz.
• Laburpenaren ezaugarriak ezagutu, laburpena egin eta baloratu.
• Testu bat irakurri ostean, haren gaia zehaztu.
• Eskaladari buruzko adierazpen batzuk entzun, eta eskaladako tresna batzuk identifikatu.
• Norbait lasaitzeko adierazpideak ezagutu eta erabili.
• Pauso batzuei jarraituz, elkarrizketa bat asmatu.
• Eguraldiaren iragarpena entzun ostean, astebururako plana pentsatu eta ahoz azaldu.
• Kirol berri bat asmatu eta, ezaugarriak zehaztuz, fitxa bete.
• Iñaki Mendigurenen literatur lan baten zatia irakurri, ulertu eta galdera batzuei erantzun.
Jarrerazko edukiak
• Ahozko komunikazioa estimatzea eta keinuek edota intonazioak duten garrantziaz jabetzea, eta horiek baloratzea.
• Besteen adierazpenen aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa: solaskidearen mezua adi entzutea, hitz egiteko txanda gordetzea, eta besteen iritziak errespetatzea.
• Eskolako betebeharren aurrean jarrera positiboa eta parte-hartzailea erakustea.
• Grabazio errealen ulermenerako interesa eta jarrera azaltzea.
• Hizkuntza komunikazio bide pribilegiatu moduan baloratzea.
• Ikasgelan euskaraz mintzatzearen garrantziaz konturatzea, eta horretan ahalegintzea, norberaren ikaskuntzarako duen garrantziaz jabetuz.
• Irakurketaz eta idazketaz modu autonomoan gozatzea, komunikazio eta kultur aberaste eta gozamen pertsonalerako iturri gisa.
Ebaluazio irizpideak
• Pertsona izenordainen deklinabidea menderatzen du, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpenetan zuzen erabiltzen du.
• Badaki ahal izan eta ezin izan lokuzioak zuzen erabiltzen.
• Lokailu hautakariak ezagutzen ditu, eta erabili ere egoki erabiltzen ditu.
• Aholkuak emateko zenbait egitura landu ditu.
• Badaki -kide, -lagun atzizkiek zer esan nahi duten, eta atzizki horiek daramatzaten hitzak identifikatzeko, sortzeko eta erabiltzeko gai da.
• Laburpenen ezaugarriak ikasi ditu, laburpenak txukun egin ditu, eta egin ostean, irizpide batzuei jarraituz egindako lana baloratu du.
• Idatzizko lanetan txistukariak zuzen erabiltzen ditu.
• Ahozko deskribapenak arretaz entzun eta ulertu ditu.
• Pauso zehatz batzuei jarraituz, egoera jakin bateko elkarrizketa bat asmatu du.
• Ahozko azalpen laburrak prestatu ditu, eta gelaren aurrean azalpenak txukun eman ditu.
• Kirol berri bat asmatu du eta, eredu bati jarraituz, fitxa bete du.
• Iñaki Mendiguren idazlearen berri izan du, eta hark idatzitako literatur lan bat irakurri eta ulertu du.
7. unitatea
Helburuak
• Bat/batzuk zenbatzailearen deklinabidea menderatzea.
• Galdegaia zer den ezagutzea, eta adibide jakin batzuetan identifikatzea.
• Aurkaritzako lokailuak ezagutzea, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpen lanetan egoki erabiltzea.
• Interesguneari loturiko testu batzuk irakurtzea, ulertzea eta laburtzea.
• H letraren erabilpena ezagutzea, eta testuetan zuzen tartekatzen ikastea.
• Eskutitz formala idazten trebatzea.
• -toki, -leku atzizkiek zer esan nahi duten jakitea, eta atzizki horiek daramatzaten hitzak identifikatzen eta erabiltzen ikastea.
• Asmakuntza bat sortu eta labur-labur haren berri ematea, ideien ordena, lotura, hiztegia eta sintaxia zainduz.
• Asmakuntzen inguruan hausnarketa egitea, eta gelaren aurrean azalpentxo bat ematea.
• Ahoz nahiz idatziz igorririko teknologiari buruzko testuak ulertzea, eta galderei erantzutea.
• Sentsazioak eta emozioak adierazteko esapideak ezagutzea eta erabiltzea.
• Emakume zientzialari batzuen inguruko azalpenak prestatzea, eta taldean horietako batzuei buruzko informazioa ematea.
• Agotei buruzko testua irakurtzea, eta hausnarketa egitea.
Kontzeptuzko edukiak
• Gramatika.
— Deklinabidea: bat eta batzuk zenbatzaileak.
— Galdegaia.
— Aurkaritzako lokailuak: ordea, berriz, aldiz, hala ere.
• Testu idatziak.
— Sukalde modularra (www.eitb.com).
— Robotak (www.zientzia.net).
— Ahotsaren bidez mugak gainditzen, www.zientzia.net
— Agotak.
• Ahozko testuak.
— Nanoteknologia.
— Informazio teknologiak eta gure etorkizuna.
— Turistak espazioan.
— SpaceShipOne ontziaren hegaldia.
• Lexikoa.
— -dun atzizkia.
— Hiztegia: teknologiaren ingurukoa.
— Esapideak.
• Ortografia.
— H letradun hitzak.
• Komunikazio funtzioak.
— Sentsazioak eta sentimenduak adierazteko esapideak.
• Ekoizpenak.
— Testu baten laburpena.
— Eskabide gutuna.
— Asmatutako tresna baten azalpena.
— Ahozko azalpena: sentsazioak eta sentimenduak.
— Emakume zientzialari bati buruzko azalpena.
• Jakingaiak.
— Agotak.
Prozedurazko edukiak
• Teknologiari buruzko hausnarketa egin.
• Bat eta batzuk zenbatzaileak zuzen deklinatuz, esaldi egokiak osatu.
• Galdegaia ezagutu eta identifikatu.
• Aurkaritzako lokailuak landu eta, ikasitakoaren haritik, esaldiak osatu, lotu eta berridatzi.
• Interesgunearen inguruko testu bat irakurri, galderei erantzun eta laburtu.
• Beldurraren inguruko hainbat testu mota labur irakurri eta ulertu, galderei erantzunez.
• Testu batean h letraren erabilera zuzendu.
• Ikasitako zenbait irizpideri jarraituz, eskabide gutun bat idatzi.
• -toki, -tegi atzizkiak ezagutu eta erabili.
• Tresna bat asmatu, eta haren ezaugarriak azaldu.
• Asmakuntzarik garrantzitsuenak zein izan diren erabaki, eta gelaren aurrean erabaki horren berri eman.
• Nanoteknologiari buruzko testu batzuk irakurri, eta entzun ostean, galdera batzuei erantzun.
• Sentsazioak eta emozioak adierazteko esapide batzuk erabiliz, ahozko azalpen bat egin.
• Emakume zientzialari batzuei buruzko informazioa lortu, azalpena prestatu eta gelaren aurrean ahoz eman.
• Agotei buruzko testua irakurri, galderei erantzun eta hausnartu.
Jarrerazko edukiak
• Euskararen aurrean jarrera positiboa, gizartean duen balioaz jabetuz eta kultur edo gizarte edukiak transmititzeko tresna bezala ulertuz.
• Besteen iritzien aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa azaltzea.
• Besteen proposamenak, iritziak eta lanak onartzeko eta errespetatzeko jarrera irekia.
• Irakurketarako interesa areagotzea, jakin-mina asetzeko eta atsegin pertsonala lortzeko.
• Norberaren eta besteen zaletasunak eta gustuak desberdinak direla onartzea, eta horien aurrean errespetuzko jarrera azaltzea.
• Dokumentazio iturriak ezagutzearen eta erabiltzearen garrantzia.
Ebaluazio irizpideak
• Bat/batzuk zenbatzailearen deklinabidea menderatzen du, eta esaldietan zuzen erabiltzen du.
• Badaki galdegaia zer den, eta adibide jakin batzuetan identifikatzeko gai da.
• Aurkaritzako lokailuak ezagutzen ditu, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpen lanetan egoki erabiltzen ditu.
• Interesguneari loturiko zenbait testu irakurri eta ulertu ostean, egoki laburtu ditu.
• H letraren erabilpena ezagutzen du, eta testuetan dagokien hitzei zuzen tartekatzen badaki.
• Eskutitz formala txukun idatzi du.
• Badaki -toki, -leku atzizkiek zer esan nahi duten, eta atzizki horiek daramatzaten hitzak identifikatzen ditu, eta zuzen erabiltzen ditu.
• Asmakuntza bat sortu du, eta labur-labur haren berri eman du, ideien ordena, lotura, hiztegia eta sintaxia zainduz.
• Asmakuntzen inguruan hausnarketa egin du, eta gelaren aurrean azalpentxo bat egin du.
• Ahoz nahiz idatziz igorririko teknologiari buruzko testuak ulertu ditu, eta galderei zuzen erantzun die.
• Sentsazioak eta emozioak adierazteko esapideak landu ditu, eta erabili ere erabiltzen ditu.
• Emakume zientzialari baten inguruko azalpena prestatu du, eta gelan ahoz hari buruzko azalpena modu egokian eman du.
• Agotei buruzko testua irakurri du, eta hausnarketa ere egin du.
8. unitatea
Helburuak
• Zenbakien deklinabidea lantzea (bi, hiru, lau, hogei…), eta jardueretan zuzen eta egoki erabiltzea.
• Aditz izenak nola osatzen diren ezagutzea, eta bere jardunean zuzen erabiltzea.
• Ondoriozko lokailuak ezagutzea, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpen lanetan egoki erabiltzea.
• Interesgunearekin lotutako hainbat testu irakurtzea eta ulertzea, eta gaiak eta azpigaiak identifikatzea.
• -aldi atzizkiaren funtzioa ezagutzea, eta zuzen erabiltzea.
• Unitatean zehar landutako esaera zaharren esanahia ulertzea, eta zein kontestutan erabili ere ikastea.
• Pertsonaia ezagun baten biografia laburra irakurtzea, eta ulertu ostean, beste batena idaztea.
• Hiri legenda bat entzutea eta ulertzea, eta, gero, pauso jakin batzuei jarraituz, ikasleak elefante bati buruzkoa asmatzea eta ahoz egoki kontatzea.
• Zalantza adierazteko esapide batzuk ezagutzea, eta jardueretan erabiltzea.
• Maskota bati buruzko informazioa lortzea, eta hari buruzko azalpena prestatzea.
• Juan Manuel Etxebarria ezagutzea, eta hark idatzitako literatur lan baten zatia irakurtzea eta ulertzea.
Kontzeptuzko edukiak
• Gramatika.
— Deklinabidea: errepasoa.
— Aditz arazleak: arazi eta eragin.
— Kausazko lokailuak: beraz, hortaz, orduan, horrenbestez.
• Testu idatziak.
— Hartz zuria (www.zernola.net).
— Elefanteak (www.zernola.net).
— Koalak (www.zernola.net).
— Izurdeak (www.zernola.net).
— Esaera zaharrak eta txiste berriak, Joxantonio Ormazabal.
— Jacques-Ives Cousteau.
• Ahozko testuak.
— Animaliak gizakiarentzat eredu.
— Animaliak ikerketarako.
— Krokodiloak New Yorkeko estoldetan.
— Gorotz hiltzailea.
• Lexikoa.
— -aldi atzizkia.
• Ortografia.
— H letradun hitzak.
• Komunikazio funtzioak.
— Zalantza adierazteko.
• Ekoizpenak.
— Azalpen testu baten laburpena.
— Dian Fossey-ren biografia.
— Ahozko kontakizuna.
— Maskota bati buruzko azalpena.
• Literatura.
— Juan Manuel Etxebarria: Gure fabulak.
Prozedurazko edukiak
• Zenbakien deklinabidea ikasi, eta esaldietan eta testuetan zuzen tartekatu.
• Aditz izenak identifikatu eta, egoki erabiliz, esaldiak asmatu edo osatu.
• Ondoriozko lokailuak ezagutu eta , horiek erabiliz, esaldiak lotu, berridatzi edo asmatu.
• Animalia batzuei buruzko testuak irakurri, ulertu eta galderei erantzun.
• Testu bateko paragrafoak ordenatu.
• Testu bateko edukia kontuan hartuta, izenburua asmatu.
• Azalpen testu bat irakurri, ulertu eta laburtu.
• Esaera zaharrak ulertu, eta dagokien egoerarekin lotu.
• Jacques-Ives Cousteau-ren biografia irakurri eta, gero, Dian Fossey-rena idatzi.
• Zalantza adierazteko esapideak ikasi, eta ahozko zein idatzizko adierazpenetan erabili.
• Krokodriloen legenda entzun, eta beste legenda bat asmatu eta ahoz kontatu.
• Maskota bati buruzko datuak bildu, eta eredu bati jarraituz, fitxa bat bete.
• Juan Manuel Etxeberria ezagutu, eta haren literatur lan bat irakurri eta ulertu.
Jarrerazko edukiak
• Besteen ideiak errespetatzea, jarrera irekia erakutsiz.
• Dokumentazio iturriak ezagutzearen eta erabiltzearen garrantzia.
• Eskolako betebeharren aurrean jarrera positiboa eta parte-hartzailea erakustea.
• Euskalkiak eta euskara batua ezagutzea eta baloratzea.
• Euskararen aurrean jarrera positiboa, gizartean duen balioaz jabetuz, eta kultur edo gizarte edukiak transmititzeko tresna bezala ulertuz
• Hizkuntzaren alderdi ludikoa eta sortzailea baloratzea.
• Literatur lanak irakurtzeko asmo eta balorazio positiboa.
Ebaluazio irizpideak
• Zenbakien deklinabidea landu du (bi, hiru, lau, hogei…), eta jardueretan zuzen eta egoki erabili du.
• Aditz izenak nola osatzen diren badaki, eta bere jardunean zuzen erabiltzen ditu.
• Ezagutzen ditu ondoriozko lokailuak, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpen lanetan egoki erabiltzen ditu.
• Interesgunearekin lotutako hainbat testu irakurri eta ulertu ditu, eta gaiak eta azpigaiak identifikatu ere egin ditu.
• -aldi atzizkiaren funtzioa ezagutzen du, eta badaki zuzen erabiltzen.
• Unitatean zehar landutako esaera zaharren esanahia ulertu du, eta zein kontestutan erabili ere ikasi du.
• Jacques-Ives Cousteau-ren biografia irakurri eta ulertu ostean, eta Dian Fossey-rena txukun idatzi du.
• Hiri legenda bat entzun eta ulertu ostean, pauso jakin batzuei jarraituz ikasleak elefante bati buruzkoa asmatu eta ahoz egoki kontatu du.
• Zalantza adierazteko esapide batzuk ezagutu ditu, eta jardueretan erabili ere egin ditu.
• Maskota bati buruzko informazioa lortu du, eta hari buruzko azalpena prestatu du.
• Juan Manuel Etxebarria ezagutu du, eta hark idatzitako literatur lan baten zatia irakurri eta ulertu du.
9. unitatea
Helburuak
• Deklinabidea osorik errepasatzea.
• Aditz arazleak ezagutzea, eta testuetan zuzen erabiltzen ikastea (arazi, eragin).
• Kausazko lokailuak identifikatzea, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpen lanetan zuzen erabiltzea.
• Interesgunearekin lotutako zenbait testu irakurtzea, ulertzea, eta gaiak eta azpigaiak identifikatzea.
• Euskaraz datak zuzen idazten ikastea.
• Orduak nola deklinatzen diren eta nola idazten diren ikastea.
• Asteburuko egitaraua antolatzea, eta e-mailez lagun bati bidaltzea.
• Gomendioak emateko eta arrazoitzeko esapide batzuk ezagutzea, eta erabiltzen ikastea.
• Ahozko testu batzuk entzutea, ulertzea eta galderei erantzutea.
• Aholku batzuei jarraituz e-mail idaztea, eta gero ahots goran irakurtzea.
• Txiste bat gelaren aurrean nola kontatu prestatzea, eta gero, kontatzea.
• Sanjoanei buruzko informazioa irakurri eta galderei erantzutea.
Kontzeptuzko edukiak
• Gramatika.
—Deklinabidea: errepasoa.
— Aditz arazleak: arazi eta eragin.
— Kausazko lokailuak: beraz, hortaz, orduan, horrenbestez.
• Testu idatziak.
— Asteburuetarako aukera (www.gazteaukera.net).
— “Udalekuak, gurasorik gabeko oporrak”, Argia astekaria, 1864. alea.
— Albistea (www.eitb24.com).
— Txisteak.
— Sanjoanak.
• Ahozko testuak.
— Euskadi Irratia, “Goizean behin”, Agurea eta txakurra.
— Euskadi Irratia, “Goizean behin”, E-maila Mallorcatik, Sustrai Colina.
• Ekoizpenak.
— Pasadizo baten kontaketa.
— Postre baten errezeta.
— Lagunari e-maila.
— Norberaren herriko jaien azalpena.
— Ahozko deskribapena.
— E-mail baten irakurketa ozena.
— Txiste kontaketa.
• Jakingaiak.
— Sanjoanak.
Prozedurazko edukiak
• Deklinabideko kasuak errepasatzeko, hutsuneak bete eta testu bat osatu.
• Aditz arazle egokiak asmatuz, hitz gurutzatuak bete.
• Irudietan oinarrituta, aditz arazledun esaldiak asmatu.
• Kausazko lokailuak erabiliz, esaldiak osatu, berridatzi eta testuak bete.
• Udalekuei buruzko testua irakurri, ulertu, galderei erantzun eta paragrafo bakoitzari dagokion izenburua asmatu.
• Maitasun gutuna idatzi.
• Datak eta orduak zuzen erabiliz, esaldiak osatu eta berridatzi.
• Asteburu bateko egitaraua pentsatu, eta lagun bati e-mailez bidali.
• Ahoz aholkuak eman eta arrazoiak azaldu.
• Irratitik hartutako edota berariaz material honetarako sortutako testuen grabazioak entzun eta ulertu.
• Ekoizpen lanetan zerbait goraipatzeko edo gutxiesteko esapideak erabili.
• Egoera jakin bati dagokion elkarrizketa pentsatu, idatzi eta ahoz interpretatu.
• Txisteak nola kontatu pentsatu, eta gelan denon artean txiste kontaketa saioa egin.
• Sanjoanei buruzko informazioa irakurri, ulertu eta galderei erantzun.
Jarrerazko edukiak
• Besteen proposamenak, iritziak eta lanak onartzeko eta errespetatzeko jarrera irekia.
• Eguneroko lanaren balioa kontuan hartzea.
• Besteen adierazpenen aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa: solaskidearen mezua adi entzutea, hitz egiteko txanda gordetzea eta besteen iritziak errespetatzea.
• Norbere ekoizpenetan, zuzentasun ortografikoak eta sintaktikoak duen balioaz ohartzea.
• Euskal Herriko tradizioko lanak estimatzea, kultur ondasunaren ezaugarri gisa baloratuz.
• Euskararen aurrean jarrera positiboa.
• Irakurketaz eta idazketaz modu autonomoan gozatzea, komunikazio eta eta kultur aberaste eta gozamen pertsonalerako iturri gisa.
• Talde lanean kide bakoitzaren aportazioa baloratzeko jarrera irekia eta positiboa.
Ebaluazio irizpideak
• Hitzak ondo deklinatzen ditu, eta ekoizpen lanetan txukun erabiltzen ditu.
• Aditz arazleak ezagutzen ditu, eta testuetan zuzen erabiltzen ditu.
• Kausazko lokailuak ezagutzen ditu, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpen lanetan badaki zuzen erabiltzen.
• Interesgunearekin lotutako zenbait testu irakurri eta ulertu ditu, eta gaiak eta azpigaiak identifikatu ditu.
• Badaki euskaraz datak eta orduak zuzen idazten.
• Asteburuko egitaraua antolatu du, eta e-mailez lagun bati bidali dio.
• Gomendioak emateko eta arrazoitzeko esapide batzuk landu ditu, eta erabili ere egin ditu.
• Ahozko testu batzuk entzun eta ulertu ostean, galderei erantzun die.
• Aholku batzuei jarraituz e-mail bat idatzi du eta, gero, ahots goran egoki irakurri du.
• Gelan ikaskide guztien artean txiste kontaketa modu egokian egin dute.
• Sanjoanei buruzko informazioa irakurri du, eta galderei ondo erantzun die.