Post on 02-Mar-2016
description
ANIMALIA ORNODUNEN ABEZEDARIOA
A ANIMALIA: 5 mota animali daude: Ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta arrainak.
B BELARJALEAK: animalia berlarjaleak landare-jatorriko elikagaiak jaten dituzte bakarrik.
D DORTOKA: dortoka narrastia da eta kelonioen taldean sartzen da.
E ENDOESKELETOA: ornodunek duten barne-eskeletoa da endoeskeletoa.
F FUSIFORMEAK: arrainak fusiformeak dira, gorputza zabalagoa da erdialdean muturretan baino.
G GILA: hegaztien bularrezurrari gila deritzogu, oso garatua dute.
H HEGAZTIAK: lehotarrak dira, gorputz aerodinamikoa dute, lau gorputz-adar, lumak dituzte , hezur hutsak eta adarkizko mokoa dute. Obiparoak dira.
I IZURDEAK: izurdea animali ugazztun bat da, urtarra da eta haragijalea da.
J JAGUARRA: jaguarra animalia ugaztun bat da, lehortarra da eta haragijalea da.
K KANARIOAK: kanarioak hegaztiak dira, lehortarrak dira eta belarjaleak dira.
L LEHORTARRAK: animalia lehortarrak dira lehorrean bizi direnak: ugaztunak, hegaztiak, narrastiak (ia guztiak), eta anfibioak.
M METAMORFOSIA: anfibioak dira metamorfosia egiten duten ornodun bakarrak. Hauek arrautzatik ateratzen direnetik heldu egin arte izaten dituzten aldaketa guztiei esaten zaie metamorfosia.
N NARRASTIAK: narrastiak animalia lehortarrak dira, lau gorputz-adar dituzte eta gorputza ezkataz estalita dute (batzuk mudatzen dira). Lau mota narrasti daude: ofidoak, saurioak, kelinioak eta krokodilioak.
O OBIPAROAK: hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta arrainak obiparoak dira. Arrautzen bidez ugaltzen diren animaliei deritzogu.
P PINGUINOAK: pinguinoak hegaztiak dira baina ez dute egan egiten, aldebiko simetria dute eta haragijaleak dira.
R RATTUS: arratoiaren izen zientifikoa da, orojaleak dira.
S SAURIOAK: saurioak narrasti talde bat da: sugandilak, muskerrak, etab.
T TUKANA: hegazti lehortarra da, orojaleak dira eta bere izen zientifikoa Ramphastidae da.
U UGAZTUNAK: lehortarrak dira, lepoa burua eta enborra lotzen dute, lau gorputz-adar, gorputza ilez estalita dute, homeotermoak dira, bibiparoak dira, hiru ugaztun talde daude: monotrematuak, martsupialak eta karendunak.
ZZALDIAK: ugaztun lehortarra da, haragijaleak dira eta bere izen zientifikoa Equus ferus caballus da.