Post on 13-Mar-2016
description
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 1
Aurkibidea: Munduko albistea . . . . 2. or E.H. albistea . . . . . . . . . 3. or Jasoko albistea . . . . . . . 4. or Erreportaia . . . . . . 5 eta 6. or Iritzi artikulua. . . . . . . . .7. or Elkarrizketa . . . . . . . . . . 8. or Jolasa . . . . . . . . . . . . . . 9. or Komikia . . . . . . 10 eta 11. or OKE. . . . . . . . . . .12-14. or Gomendioa . . . . . . . . . 15. or Narrazioa . . . . . . . . . . .16. or Denborapasak. . . . . . . 17. or Horrela esan beharrean 18. or Lehiaketa. . . . . . . . . . . .29. or
Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 2. alea 11-02-11
Non daude gure pintzak?
Lehenengo furgoi elektrikoak merkatuan.
Gepardoa.
Elkarrizketa: Jokin Lekunberri
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 2
Gasteizko lantegitik 2.000 Vito E - Cell aterako dira 2014 urtera bitartean, 9.000.000 euroko inbertsioari esker. Mercedesek lantegia prestatzeko, bederatzi miloi euroko inbertsioa egin dute. Proiektua martxan jarri ahal izateko, 22langileak eta 70 ingeniarik hartu dute parte. Furgoi hauek barne errekuntzako motorra ez duten lehenbizikoak dira.
Elkarrizketa bat egin diogu Xabier Arrizibitari: Sara- Kaixo, Xabier. X- Egun on. S- Eskerrik asko zure denborarengatik. X- Ez horregatik. S- Ba al zenekien kotxe elektriko batzuk egin dituztela? X- Bai, ba nekien zerbait. Azkeneko berria uste dut izan dela Mercedesek furgoi batzuk egin dituela. S - Ongi iruditzen zaizu? X - Bai, oso ongi iruditzen zait. Proba ezberdinak egin dituztela ba nekien eta gainera guk erabiltzen ditugun kotxeek bizitza agortu dutelako. S- Zuk bat erosiko zenuke? X- Nik, bai erosiko nuke bat. Zergatik ez? Baina arazo batzuk dituzte oraindik eta nire ustez hobe da lekuetara oinez joatea edo garraio publikoa erabiltzea. S- Eskerrik asko, Xabier, denarengatik. Agur! X- Agur.
Autonomia 130 km Gehienezko abiadura
80 km/o
Pisua 3.050 kg Karga erebilgarria
900kg
Gehienezko Potentzia
70 kw
Bateria 36 kw /o Karga osoa 6 ordu Karga azkarra
3 – 4 ordu
Iraupena 4 – 6 urte Inbertsioa 9,2 miloi euro
.
Ezaugarriak:
Sara Urdiroz
Xabier Arrizibita, Biologia irakaslea.
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 3
Michael Jacksonen klona eta beste dantzari zonbiek Thriller kantaren koreografia itxuratu zuten Udaletxe plazan. Thriller bideoklipetik aterata bezala Forever King of Pop ikuskizuneko aktore multzoa, ostiral 4-etik larunbata 5-era Gayarre antzokian ospatu zen. Udaletxe plazan 11:30etan agertu zen Fran Jakcson bere dantzariekin Michael Jacksonen koreografia batekin jendea entretenitzeko. Dantza hau ikuskizunaren zati bat izan zen, baina Gayarre antzokian beste dantza batzuk egin zituen Forever taldeak. Aktoreek eta dantzariek kanta bukatutakoan, “familia argazkia ” eta jendearen argazkientzako posatu zuten. Iruñera etortzen ziren lehenengo aldia izan zen. “Oso pozik nago Iruñea lehenengo aldiz ezagutzeagatik eta gainera Forever King of Pop taldearekin egiteagatik. Honek jendea eta lekua ezagutzen uzten digu, gustatzen zaigun lana eginez ”, esan zuen Fran Jacksonek. Fran Jacksonek esan zuen, Iruñean sarrerak berehala bukatu zirela.
“Jacksonmaniak ” Iruñea inbaditu zuen.
Mikel Ibañez
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 4
Lehengo egunean Dabid Albirari pasabidean zeuden pintza batzuk lapurtu zizkioten. Dabid Albira oso haserre dago, bost egun pasatu dira lapurketa gertatu zenetik eta pintzak ez dira agertu. Abisu oso garrantsitsua: norbaitek pintzaren bat ikusi edo baldin baditu etorri gure gelara, hau da LH 6. B-ko klasera etorri ( Dabid Albiraren gela). Duela gutxi DBH 3.B ko en glasean pintza bat agertu zen . Informazio gehiago izateko Dabid Albira irakasleari elkarrizketa egin diogu.
A- Kaixo, Dabid. D- Kaixo, Amaia. A- Zer iruditzen zaizu gertatu dena? D- Oso gaizki iruditzen zait, azken finean lapurreta bat izan da. Gainera pintza horiek nireak ziren eta ikastolakoak izan balira ere oso gaizki irudituko zitzaidan. A- Nor uste duzu izan dela? D- Zehatz-mehatz ez dakit nor izan den, ez dakit, baina susmoren bat daukat. Batetik aurreko egun batean pertsona bat harrapatu nuen pintza bat lapurtzen. DBH-ko norbait izan dela. Atzo Enekok DBH-ko 3B gelan pintza bat aurkitu zuen A- Pentsatu duzu nola soluzionatu? D- Soluzioa oso erreza da, lapurtu dituenak bueltatzea. Albiste honekin nik esan nahi dudana zera da, lapurtu duenak pintzak itzuliz gero eta ez dut beste neurririk hartu behar.
Amaia Astigarraga
Haur Hezkuntzako umeak Lehen hezkuntzako pasilloetan zehar ibili ziren. LH-kook gozokiak eman genizken eta poz-pozik geratu ziren, gainera Santa Agedako abestia abestu zuten, bueno abestu baino gehiago makilak astintzen zituzten.
Argazki guztiak ikusteko, partekatzeko edota deskargatzeko, sar zaitezte MobileMe galerian edo Flickr-en. www.jasoikastola.com
Argazki honetan ikus daiteke pintzen lapurretaren ondorioz nola geratu ziren lurrean botata ikasleek egindako lan guztiak.
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 5
Gepardoa felidoen familiakoa da, guztietatik azkarrena. 100km/h abiadura
hartzera iristen da eta 3 segundotan 0km/h-tik 96km/h pasa ahal daiteke.
Izena latinetiko “gattus pardus” hitzetik dator, katua eta lehoinabarra. Gepardoa, puma, lehoinabarra, karakalak eta katu urreztatuak familia
berekoak ziren baina gepardoa duela 4 edo 5 milioi urte indibidualizatu zen.
Animalia hauen bizileku aniztasuna mugatzen joan da urteetan zehar, gaur
egun, Afrikan bakarrik bizi da.
Gepardoak ez du gauez ehizatzen, egunez baizik. Bere ehizaldiak oso
luzeak izan ohi dira, lehenengo harri txiki batean igota edo toki ezkutu
batetik beraien ehiza ikustatzen dute, momentua iritsi dela erabaki arte.
Orduan pixkanaka- pixkanaka
hurbildu eta bat-batean korrika
hasten dira ehizaren atzetik.
Gepardoaren elikagai nagusia
gazela da.
Azkarra denez oso ondo
ehizatzen du, baina batzuetan
harrapakinak ez ditu lortzen.
Normalean, gepardoak animali
bakartiak dira, hau da, ez dira taldetan ibiltzen, baina denbora epe labur
batean, haien amak gaitzetsitako anai-arrebak elkarrekin bizitzen dira.
Beranduago emeak taldetik joan egingo dira libre dagoen lurralde batera
beraien amak bezala bizitzeko. Har gazteak berriz elkarrekin jarraitzen
dute talde txikiak sortuz, non har agintari bat dagoen, eta bere menpe
beste guztiak.
Ainhoa Moreno MorenoMoreno
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 6
Felido honen ugalketa oso sinplea da, hain zuzen ere, edozein urtarotan
ugaldu ahal da. Kumeak jaiotzen direnean itsuak dira, dena dela, bi aste
pasatu ondoren begiak irekitzen zaizkie. Gepardo txiki hauek laranja bat
baino gutxiago pisatzen dute jaiotzean eta emeak 4-6 kume ekartzen ditu
mundura.
Animalia hau haragijale mamala da, hau da, haragia jaten du eta beraien
umeak hauen sabeletan jaiotzen dira, gizakiak bezala.
Animalia hau, Gepardoa, kolore hori-nabarra eta orban ilunduna izaten da.
Bere gorputzak, 91-191cm artean neurtu ahal dezake isatsa kenduta eta
isatsak 60-80cm neurtu ahal dezake. Gepardoak 50-65 kg pisatzen du.
Buru txikia eta borobila du.
Hau gustatu baldin bazaizue sartu helbide honetan:
http://www.youtube.com/watch?v=30UaROwbA8
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 7
Dakizuenez iturri ondoko gris koloreko errejillak edo burdin saretxoak oso arriskutsuak dira. Jendea bertan erori da eta min handia hartu du. Euria egiten duenean jendeak erabiltzen du irristaketa artistikoa egiteko edo bestela, iturriko urarekin zapatilak bustitzen dituzte eta patinaje artistikoa egiten dute, horregatik nire ustez, hobe da lurra jartzea eta ez errejilla horiek. Elena Roncali elkarrizketa: -Kaixo, Elena. -Kaixo, Maitane. -Jende gehienari zer iruditzen zaizkio errejillak ? Zein konponbide daukate? -Errejilla horiek hor egon behar dute. Pasabide inportante bat behetik pasatzen da eta hortik airea sartzen da. Errejillak ezin dira kendu eta begiratzen ari gara ze posibilitate dagoen beste batzuk jartzeko. Pentsatu dugu ere hoberena dela ikasleak hortik ere ez pasatzea, arriskua ekiditeko. - Agur eta eskerrik asko galderak erantzutearengatik. -Agur zuri. Jendearen iritzia: Elkarrizketatu dugun jende gehienenari burdin saretxoak edo errejillak hor egotea gaizki iruditzen zaio. Iritzi pertsonala: Niri errejilla horiek hor egotea gaizki iruditzen zait. Jendea erori daiteke eta min handia hartu. Bi hor erori naiz eta min handia hartu dut, horregatik hobeto izango zen lurra jartzea.
Maitane Olza
Elena Roncal, zuzendari kudeatzailea.
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 8
Jokin Lekunberri Barañain eta Burlatako kontserbatorioetako irakaslea da, honen ondorioz
duela urte batzuk Barañaingo bandako zuzendaria izendatu zuten.
----LeiLeiLeiLeire: Kaixo, re: Kaixo, re: Kaixo, re: Kaixo, Jokin.Jokin.Jokin.Jokin.
-Jokin: Kaixo, Leire.
----L: Eskerrik asko zure denboragatik.L: Eskerrik asko zure denboragatik.L: Eskerrik asko zure denboragatik.L: Eskerrik asko zure denboragatik.
-J: Eskerrik asko zuri.
----L: L: L: L: AhalAhalAhalAhal zeniguke azaldu p zeniguke azaldu p zeniguke azaldu p zeniguke azaldu pixka bat zer egiten ixka bat zer egiten ixka bat zer egiten ixka bat zer egiten
duzun kontserbatorioan?duzun kontserbatorioan?duzun kontserbatorioan?duzun kontserbatorioan?
-J: Irakaslea naiz eta nire espezialitatea
zeharkako txirula da. Barañaingo bandako
zuzendaria ere naiz.
----L: DuL: DuL: DuL: Duela zenbat urte hasi zinela lanela zenbat urte hasi zinela lanela zenbat urte hasi zinela lanela zenbat urte hasi zinela lan honekin? honekin? honekin? honekin?
-J: Ba, duela 29 urte, beno ez, lehenengo lau
urtetan beste toki batean nengoen, orduan, bai,
25 urte.
----L: Zerk bultzatu ziL: Zerk bultzatu ziL: Zerk bultzatu ziL: Zerk bultzatu zinnnntuentuentuentuen musikarekin lana musikarekin lana musikarekin lana musikarekin lana
egitera?egitera?egitera?egitera?
-J: Ba, txikia nintzenean hasita nituen musika
ikasketak eta ondoren nire gurasoek animatu
ninduten musikarekin jarraitzera.
----L:L:L:L: Izan zenuen irakasleren bat? NoIzan zenuen irakasleren bat? NoIzan zenuen irakasleren bat? NoIzan zenuen irakasleren bat? Nork?rk?rk?rk?
-J: Bai, irakasle bat Saturnino Sorbet deitzen
zena. Zaharra zen eta duela urte asko Pamplonesa orkestrako zuzendaria izan zen.
----L: Zure semeL: Zure semeL: Zure semeL: Zure seme----alabaren bat alabaren bat alabaren bat alabaren bat ari da zure eredua jarraitzen?ari da zure eredua jarraitzen?ari da zure eredua jarraitzen?ari da zure eredua jarraitzen?
-J: Bai nire seme zaharra, Jokin, pianoa eta bonbardinoa jotzen ditu.
----L:L:L:L: Jaso Ikastolako ikasleren bat zure klaseetara doa?Jaso Ikastolako ikasleren bat zure klaseetara doa?Jaso Ikastolako ikasleren bat zure klaseetara doa?Jaso Ikastolako ikasleren bat zure klaseetara doa?
-J: Bai, nire klaseetara Jaso Ikastolako lau neska doaz.
----L: Asko bidaiatu duzu bandarekinL: Asko bidaiatu duzu bandarekinL: Asko bidaiatu duzu bandarekinL: Asko bidaiatu duzu bandarekin? Zein izan da zure gustukoena?Zein izan da zure gustukoena?Zein izan da zure gustukoena?Zein izan da zure gustukoena?
-J: Ba, bai, asko bidaiatu dugu, joan gara Frantziara, Portugalera, Alemaniara, Poloniara, Herbeheretara,
Belgikara eta Bulgariara. Nire gustukoena Belgika izan da, oso desberdina delakoz bizitzen garen moduarekin
konparatuta.
----L: Bukatzeko, ahal zenigukeL: Bukatzeko, ahal zenigukeL: Bukatzeko, ahal zenigukeL: Bukatzeko, ahal zeniguke kontatu zure bidaiaren batean gertatu kontatu zure bidaiaren batean gertatu kontatu zure bidaiaren batean gertatu kontatu zure bidaiaren batean gertatu
zaizaizaizaizun kontakizunzun kontakizunzun kontakizunzun kontakizunen bat?en bat?en bat?en bat?
-J: Ba, bai, utzi pentsatzen, ba, bai, adibidez Alemaniatik bueltatu
behar genuenean, autobusarekin Berlingo aireportura joaten ari
ginenean atasku batean aurkitu ginen eta berandu iritsi ginen.
Hegazkina hartzeko, lurra hartzeko pistatik korrika hasi ginen eta
hegazkina hartu genuen motorrak martxan zituenean eta aireratu
behar zuenean.
----L: Beno, L: Beno, L: Beno, L: Beno, Jokin, eskerrik asko elkarrizketa hau onartzeagatik. Agur.Jokin, eskerrik asko elkarrizketa hau onartzeagatik. Agur.Jokin, eskerrik asko elkarrizketa hau onartzeagatik. Agur.Jokin, eskerrik asko elkarrizketa hau onartzeagatik. Agur.
-J: Agur, Leire.
Leire Ruiz
Leire eta Jokin
Zeharkako txirula
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 9
Helburua: Giro alai batean abilezia bultzatzea, lagun taldea indarra hartuz eta espazioa kontrolatzen ikasiz. Garapenak: Jokalariak bi taldeetan banatzen dira. Talde bakoitzari kolore bateko zintak ematen zaizkio, arropatik zinta zati bat aterata geratuko zaio. Kontuz ibili, ezkutatua ez egoteko. Jolasa hasten denean, umeak aurkako taldekoei zinta kentzen saiatu behar dira, inolako jokaera gogorrik gabe. Bati zinta kentzen diotenean jolasa utzi behar da. Kontrako kide guztiei zinta kentzen direnean, jolasa bukatzen da. Adina: Partaide kopurua: Adin guztiak. Nahi beste. Espazioaren erabilpena: Materiala: Leku zabal bat, kopuruaren Bi koloretako zintak arabera. partaide guztientzako (kopuru bera)
Kontuz, denok harrapatzaileak izan zaitezkete.
Pablo Roncales ZIZTEN JOLASA
AGUR!!
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 10
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 11
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 12
BERRIAK :
Amaia Bidondok larunbat honetan atletismo lehiaketa dauka. Modalidade hauetako batzuetan parte hartuko du:
-Luzera jauzia. -3.000 m. -500 m. -80 m. -jabalina
OKE KIROLAK LH
Oihane Martinez
KIROLA NORK JOKATU TALDEAREN
IZENA
BESTE TALDEAREN
IZENA EMAITZA
FUTBOLA Jokin Ulibarri, Mikel Ibañez. Lagunak San Juan 1-1
FUTBOLA Iñigo G.,Ruben,Iñigo I., Iñigo M.
Ibai, Mikel, Loren, Iker, Javier, Jon F., Erik
Iruña, ez zuten partidurik jolastu.
SASKIBALOIA
Amaia Asti, Amaia Asin Navarro Villoslada Obenasa Liceo
Monjardin. 54-26
SASKIBALOIA
Oihane Martinez Obenasa Liceo
Monjardin. San Jorge 28-48
SASKIBAL OIA
Ainhoa Moreno San Cernin San Ignacio 39-48
PADELA Idoia, Angela, Ainhoa , Maitane San Juan San Juan 30 -40
ATLETISMOA
Ainhoa Erbiti. Larrabide (Talde asko)
ATLETISMOA
Amaia Bidondo Lagunak.
GOLFA Amaia Urtasun Zuasti
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 13
OKE KIROLAK DBH
ARTE JARDUERAK
KIROLA JOKALARIA(K) TALDEAREN
IZENA
BESTE TALDEAREN
IZENA EMAITZA
PATINAJEA Laura eta Nahia Lagunak (Talde asko) Bi lasterketa
Laura, 2. eta 3. Nahia, 4. eta 5.
ESKI (Zeharkaldia)
Amaia Martin Espainiako 3.
ESKI (Ipar eskia)
Xabier Macias
SASKIBALOIA
Itsaso Moreno, Itsaso Otermin, Lucia, Irune eta Ana.
Navarro Villoslada
Ardoi A 22-70
SASKIBALOIA
Mikel Martinez Larraona Oncineda 69-18
FUTBOLA Ane S., Anne B., Lohitzune, Juana,
Maitane, Mara, Oskia eta Leire Jaso ikastola Atarrabia 4-0
JARDUERA PARTEHARTZAILEAK LEKUA ZERTAN ARI DIREN
PIANO Pablo Berriozarko
eskolan. Kontzertu bat egin zuen
BATERIA Lorenzo Kitara eskolan
MARGOKETA Ruben, Sara eta Edurne Barañaingo Pintura
Akademia
MARGOKETA Leire Ruiz Lourdes Mahillo
Akademia
Barañaingo kultur etxean margoketa erakusketa dago. Otsailaren 11-an
bukatuko da. Ordutegia:18:30etik
20:30ak arte.Larunbat eta igandea itxita.
400 koadro baino gehiago dago.
ACORDEOIA Marimar Barañain Luis
Morendo
Akordeoi kontzertu bat egin zuen. Arrasaten
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 14
ASTE HONETAKO ARTISTA:
Marimar Garmendiak akordeoia jotzen du eta Arrasateko 8. akordeoi txapelketan bere ahizpa Nuriarekin batera, hastapen urrezko domina lortu zuen.
O: Kaixo, Marimar. Marimar: Kaixo, Oihane. O: Zergatik hasi zinen akordeoia jotzen? M: Nik nahi nuelako. O: Oraintxe bertan ikusi dugu zure bideo bat, Arrasateko 8. akordeoi txapelketan agertzen zara, 1000 pertsona baino gehiagoren aurrean, zer sentitu zenuen? M: Lotsa. O: Zer moduz pasatu zenuen egun hartan? M: Egun hartan oso ondo pasatu nuen. O: Sariren bat eman zizuten? M: Bai, urrezko medaila bat eman zidaten. O: Eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. M: Ez horregatik. O: Agur. M: Agur. O: Bueno, Amaia, hau izan da dena.
ASTEKO KIROLARIA:
Amaia Martinek, zeharkaldi eskia egiten du eta Espainiako 3.a geratu zen. Gure telebista saioan berari egindako elkarrizketa ikus dezakezue.
Oihane: Kaixo, Amaia, zer moduz? Amaia: Ongi eta zu? Oihane: Ongi, zeharkaldi eskia egiten duzu, ez? Amia: Bai, hala da, zeharkaldi eskia egiten dut eta nire lehendabiziko urtea da. Oihane: Non entrenatzen duzu? Amaia: Ez dut astirik lasterketak baditudalakoz baina normalean Candanchunen. Oihane: Joan zara eski lehiaketa askotara? Amaia: Bai, Espainiakoak izan nituen eta Espoten kronoeskalada bat eta gero kanpeonato normalak izan ditut, eta larunbat honetan baditut Espainiakoak berriro. Oihane: Eta ze postutan geratu zara? Amaia: Espainiakoetan 3.a geratu nintzen eta beste guztiak irabazi ditut. Oihane: Beno, eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. Amaia: Ez horregatik. Oihane: Agur. Amaia: Agur.
Marimar Garmendia. LH 3. maila.
Amaia Martin. DBH 4. maila.
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 15
Iritzi pertsonala: liburu honek abentura asko du, Bat Pat saguzarra terma batzuetara joango da…. Erreza da irakurtzen eta gainera oso dibertigarria denez askoz errazago egiten da irakurtzea. Abentura liburuak gustuko dituenarentzat liburu bikaina da. Batez ere 8-12 urte bitartekoentzat gomendatzen dut.
aldizkaritik kopiatua
BAT-PATEN ABENTURA IZUGARRIAK
Sinopsia: Lehenengo istorioan Silvertarrek terma batzuetan egonaldi baterako gonbitea jasoko
dute. Termetako zuzendaria, gurasoen lehengusina da eta berak gonbidatuko ditu. Bertan daudela, termetako instalazioak itxiaraziko dituen istripu bat suertatuko da, beraien lehengusina izugarri larrituz. Sagu zaharra eta hiru gazteek ez dela istripu bat izan eta gertaera horren erruduna nor izan den deskubrituko dute. Bigarren istorioa, Halloween gauean gertatzen da. Lau lagunak kaletik doazela, zarata izugarria entzungo dute eta… Idazlea: Roberto Pavanello Itzultzailea: Aitor Arana. Ilustrazioak: Blasco Bisapia eta Pamela Brughera Diseinu grafikoa: Laura Zuccotti Argitaletxea: Gero Euskal Bilduma. Argitalepen data: 2009 Orri kopurua:192 orrialde Bilduma: Bat Pat Adina: 8 urtetik gorakoentzat. ISBN: 978-84-271-3077-7
NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA
Sinopsia: Nur Txinan bizi da bere gurasoekin eta egun batean, ikaskideekin batera jolas parke batera doa, egun pasa, lagun baten urtemuga ospatzera. Parke honetan bada beti hutsik dagoen Herensugearen Tenplua, eta ustekabean, hantxe sartzen da lagun-taldea, ilunpean eta irteerarik gabeko tunel batean. Bertan egoitza harrigarriak aurkituko eta ibilbidean aurrera egin ahal izateko hainbat proga bitxi gainditu beharko dituzte. Nur eta bere lagun-mina dira guztien artean trebeenak, bai aurrera egiteko erabakiak hartzen eta baita igarkizunak asmatzen ere. Bestalde, Nur askotan gogoratzen da Euskal Herriko kontuekin eta esaerekin.
Idazlea: Toti Martinez de Lezea. Ilustrazioak: Juan Luis landa. Orrialde kopurua:166 orrialde Bilduma: Nur Adina:10 urtetik gorakoentzat. Argitalpen urtea: 2009
Iritzi pertsonala: liburu hau oso misteriotsua da, Nurren lagun bat galdu egiten da. Liburu hau oso errez irakurtzen da, eta oso dibertigarria da. Nik pertsonalki 10-13 urte tartekoentzat gomendatzen dut.
Amaia Bidondo
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 16
Gauero bezala, amak Nataliari ipuina kontatzen hasi zitzaion: -Gaur ipuin espezial bat kontatuko dizut- esan zion amak. -Zergatik ama?- galdetu zion Nataliak. -Ipuinaren amaieran jakingo duzu, beno orain ipuinarekin hasiko naiz: Bazen behin herri txiki bat non beti eguzkia eta beroa egiten zuen, horregatik bere biztanleak beti itsasoan, hondartzan eguzkia hartzen, igerilekuan egoten ziren. Ez zuten euria, hotza, elurra… ezagutzen. Egun guztietan herriko jende guztia goizeko 8:00etan puntual-puntual ogia erostera joaten zen errutina bat zelako. Egun batean, beti bezala, ogia erostera joan ziren eta bat-batean zerua hodeiez beteta ikusi zuten. Herriko jendea gaixotzen hasi zen, hotzaren ondorioz, bere aurka defentsarik ez zutelako. Denbora pasa zen eta euria, elurra…etorri ziren. Jende asko hil zen eta besteak oso gaixorik zeuden. Ahal zuten gehienak, eguraldi txarraren ondorioa aurkitzen saiatu ziren, baina ez zuten aurkitzen… -Beno, orain ipuinaren amaieran gaude, orduan ondorioa zuk amestu behar duzu, hori izango da egia. Orain hamar urte pasa dira eta nik, Natalia, ondorioa dakit. Zuk jakin nahi baduzu, amestu besterik ez duzu egin behar. Beno, agur!!!!!!!
AMAIERA
Maialen Saenz
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 17
1.-Apaiz bat korrika doa lehoia atzetik duelako.Bat-batean belaunikoz jartzen da eta esaten du: jauna,lehoi hau kristau bihurtu. Lehoiak, belaunikatuz: Jainkoa bedeinkatu janari hauek zure ohorean jan behar ditugulako.
2.- Zer esaten dio elefante batek biluzik dagoen pertsona bati?- Horrekin hartzen duzu arnasa?
0
Iñigo Garmendia
GURUTZEGRAMA
Zeharka 2. Ez da ahoa. Nondik hartzen dugu arnasa, bada? 5. Garuna babesten duen hezur multzoa. 6. Goxokien zaporea. 7. Gure gorputzeko “tuberiak”. Bertatik odola garraiatzen da. 9. Garuna osatzen duten zelulen izena.
Behera 1. Soinuak entzuteko erabiltzen dugun zentzumena. 3. Jakien zaporearen informazioa ematen digun zentzumena. 4. Arnasa hartzeko organorik nagusiena. 8. Gure inguruko soinuak antzemateko dugun organoa.
TXISTEAK
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 18
Medikutik nator . Medikuarengandik nator. Besteak egin dute. Besteek egin dute.
Nondik zatoz??
Nondik zatoz??
Mediku-tik nator Medikuare-
ngandik nator.
Besteek egin dute
Nork egin du?
Nork egin du?
Besteak egin dute
Adriana Pierola
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 19
Kaixo, dakizuenez astero lehiaketa bat egiten dugu galdera desberdinekin. Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue gauza zehatz batzuk eta arau batzuk bete beharko dituzue:
• Gure pasabidean dagoen postontzira joan beharko duzue.
• Guk emandako papertxo batzuetan, erantzunak idatzi beharko dituzue eta postontzian bota. (Mesedez ez idatzi ezer errespetu falta duena.)
• Asteartea arte izango duzue epea
erantzunak ontzira botatzeko.
• Asteazkenean ontzia hartuko dugu eta
ziklo bakoitzari dagozkion erantzunetatik ongi dauden hiru hartuko ditugu (zozketaz). Bost aste pasata beste zozketa baten bidez haietako bat hartuko dugu eta saria izango du.
• Paper bakarra botako du pertsona bakoitzak, arau hau betetzen ez badu ez da klasifikatuko. Eranatzunak: 1.zikloa: Arraina 2.zikloa: Dendaria 3.zikloa: Zerra Aste honetako galderak:
• 1.zikloa: Atezaina da, biztanle bakarra da, etxe guztia aldean darama. • 2.zikloa: Gozoak batzuetan gaiztoak, bestetan lotan edo esnatuak,
gezurrezkoa dena. • 3.zikloa: Zenbat aldiz zatitu daiteke 64 zenbakia 2 zenbakiarekin?
1. zikloa 1. maila 2.maila 2. zikloa 3.maila 4.maila 3. zikloa 5.maila 6.maila
Edurne Beuntza
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
2. ALEA 20
GOGORATU GURE BLOGAREN HEBIDEA www.jasolh5b.blogspot.com
Mari-puzker eta Miren-pinpirin izeneko ipuinetan oinarritutako marrazkiak dituzue LH 1.A-koek egindako hauek:
Ainhoa Feligreras
Esha Montañes