Post on 19-Mar-2016
description
Bazen behin mutil bat Jon izena zuela, 9 urte zituen eta
mendian bizi zen. Bere gustuko kolorea urdina zenez
beti eramaten zuen kamiseta eta galtza urdinak. Egun
batean bere amatxok oporrak pasatzera kobazulo
batera joatea erabaki zuen. Iritsi zenean Joneri
beldurrezko kobazuloa iruditu
zitzaion. Jon ibiltzera joan zen
eta etxe beldurgarri bat aurkitu
zuen, sarreran halloween
jartzen zuela .
Jon sartu zen eta Sara deitzen
zen neska bat aurkitu zuen.
Biak lagunak egin ziren eta kobazulora joan ziren.
Hurrengo egunean etxe beldurgarrira itzuli ziren.
Palanka bat aurkitu zuten, Jon eta Sarak palanka hori
mugitu zuten eta ate bat ireki zen . Sara eta
Jon atetik sartu ziren eta tunba bat aurkitu
zuten.
Nahiz eta ikaratuta egon, ireki zuten eta
eskeleto bat
zegoen. Eskeleto hori altxatu zen eta esan zuen:
-BUUUUUU!! Sara eta Jon beldurtuta gelditu ziren eta
Joneri eskeletoak hartu zion eta Sara korrika bere
amari abisatzera kobazulora joan zen. Sara eta ama
etxe beldurgarrira korrika joan ziren baina Jon ez
zegoen.
Biak oso beldurtuta eta arduratuta gelditu ziren. Jon
eskeleto talde batekin joan zen. Amak eta Sarak 4
mamu onak aurkitu zituzten, mamuek Joneri aurkitzen
lagundu zieten.
Horretarako denak
kobazulora joan ziren
eta kobazuloan plan
bat pentsatzen hasi
ziren .
Mamuek ideia bat
pentsatu zuten.
Mamuak etxe beldurgarrira joan
ziren eta 2 talde 3koak egin
zituzten.
Orduan mamu taldea, etxe beldurgarrira joan zen.
Mamuak ibilbide sekretu bat ezagutzen
zutenez, ibilbide horretatik joan ziren eta Jon
eskeletoz inguratuta aurkitu zuten eta beste taldeari
abisatu zioten. Gizon bat aizkora batekin aurkitu
zuten.
Mamuak beldurtuak berriz kobazulora joan ziren eta
amari eta Sarari abisatu zioten, orduan Sara joan zen
bakarrik Jonen bila eta etxe beldurgarrian sartu eta
gero oso poliki Jon aurkitu eta askatu zuen.
Jon eta Sara alarma entzun zuten eta korrika
kobazulora joan ziren baina atean eskeleto pila bat
zeuden. Jonek makil bat hartu zuen eta eskeleto
guztiei buruan eman zien, eta kobazulora korrika joan
zen bere amarekin aurkitzeko. Jon esan zion bere
amari: - Ama al dugu eraman
Sara gure etxera? eta ama
esan zuen: - Bai, noski
baietz!. Eta Jon eta Sara
elkarrekin joan ziren.
PAULA ACHA
ETA
LARA GEBRERO
Bazen behin mutil bat kolonbiakoa Guillermo izena zuela.
Ile beltza, begi marroiak, belarri motzak zeuzkan eta oso indartsua eta
altua zen. Guillermo Pereira auzoan bizi zen eta lagun asko zeuzkan, baina
bere lagun mina Maren zen.
Maren ile horia, begi urdinak, baxua eta potoloa zen. Oso mutil jatorra eta
atsegina zen, bere lagunarekin egotea izugarri gustatzen zitzaion.
Guillermo oso kirolari ona zen eta olinpiadetan parte hartu nahi zuen.
Olinpiadak kolonbian zirenez Estadi olinpikotik gertu zegoen eta bi
ordutan iritsiko zen. Baina arazo bat zeukaten, Guillermoren amak ez
zeukan autorik eta diru oso gutxi zeukaten horregatik Guillermok ezin zuen
Olimpiadetara joan .
Egun batean Kolonbiako selekzioa Pereira auzora joan zen eta Guillermori
galdetu zioten: - Joan nahi al duzu gurekin Olimpiadetara?
Eta Guillermok erantzun zuen: - Bai nahi dut! Nire bizitzako ametsik
handiena da .
Kolonbiako kapitainak esan zion:: - Olinpiadak hurrengo astean izango
dira, goazen entrenatzera! Eta Guillermo bere amari abisatuta olimpiadeko
estadiora joan zen. Estadio olinpikora iritsi zenean harrigarria iruditu
zitzaion . Estadio olinpikoa oso handia zen eta jende asko zegoen
entrenatzen . Entrenatzen hasi zenean Brasileko bat ikusi zuen entrenatzen
eta oso ona iruditu zitzaion. .Brasileko jokalariak gaiztoak ziren eta
trampak egiten zituzten. Brasildarrak Guillermorengana gerturatu ziren
eta xiringa besoan sartu zioten medikamentu batekin. Hurrengo egunean
Guillermo ez zen oso ondo sentitzen eta ezin zuen parte hartu. Orduan
kolonbiako selekzioa galdu zuen atletismoko proba.
Kolonbiako selekzioa kexatu zen eta ez zuten ezer lortu. Futboleko partidua
hasi zenean Kolonbiako selekzioa 3-0 galtzen zegoen eta Gillermok 4 gol
sartu zituen Kolonbiako selekzioa partidua irabazteko.
Kolonbiako selekzioa 2garrena jarri zen sailkapenean.
Hurrengo proba txirrindularitza zen, Gilermo oso ona zen txirrindan
ibiltzen. Orduan Kolonbiako selekzioa txirrindularitzako proba irabazi zuen
eta sailkapenean lehenengoak jarri ziren.
Igeriketako proba iritsi zen eta erreleboak egin zituzten. Kolonbiarrak
bigarrenak zihoazen eta sailkapenean bigarrenak izanez gero urrezko
domina ez zuten irabaziko. Gillermo igeri egitera atera zenean oso azkar
egin zuen eta aurrenak jarri ziren eta proba irabazi zuten. Horrela
Kolonbiarrak urrezko domina irabazi zuten eta oso pozik joan ziren denak
etxera urrezko dominarekin.
Gilermoren amatxok bere semea ikusi zuenean oso pozik jarri zen diru asko
irabazi zutelako ondo bizitzeko.
Aimar Iriarte Danel Valdajos
2009an gertatu zen, Pako izeneko tximino bat baso
handi berde batean bizi zen, hiru urte zituen.
Batzutan kamiseta berdea jartzea gustatzen
zitzaion. Begi marroi berde kolorekoak zituen, oso
tontoa zen eta gitarra jotzea gustatzen zitzaion.
Lagun asko zituen baino bere lagun hoberena Tomi
izeneko urtxintxa bat zen. Tomiri ere Pakorekin
abenturak egitea gustatzen zitzaion. Tomi marroi
argia kolorekoa zen, bere begiak ere marroiak zituen,
oso txikia eta argala zen, bi urte zituen eta
gaztainak jatea izugarri gustatzen zitzaion.
Egun batean gizon batekin topo egin zuten hitz egiten
zekitenez gizona harrituta geratu zen. Pakok gizonari
esan zion:- ba al dakizu non dagoen liburutegi bat?
Gizonak ez zuen ezer ulertzen baino esan zien:-
hurrengo kalean eskuinetara, bertan aurkituko duzue.
Iritsi zirenean liburu misteriotsu bat aurkitu zuten
eta beraien etxera eraman zuten.
Liburua ireki zutenean soka bat agertu zen, Pako
sokatik tira egin zuen eta baso zoragarri batean
agertu ziren. Orduan nahi gabe liburua ur jauzi
batera erori zitzaien.Hori ikusita Tomik esan zuen:
-Nik botako naiz liburua hartzera. Pakok esan zion:
-Inola ere ez!! Hala ere Tomi bota zen, eta Pako
negarrez hasi zen. Ordu bat beranduago Tomi agertu
zen eta basotik ibiltzen hasi ziren, ez zekiten nora
zihoazen, nora ezean zebiltzan.
Halako batean laku batera iritsi ziren eta bertan
eskeleto eta mamu bat aurkitu zuten. Biok harrituta
gelditu ziren, korrika eta oihuka hasi ziren. Liburua
zutenez soka hor zegoen begiratu zuten, eta ez
zegoenez ur jauzira bueltatu ziren, soka han zegoen
ikustera.
Orduan Pakori bere amari telefonoz deitzea bururatu
zitzaion, baino amak ez zuen erantzuten. Bi lagunak
oso urduri zeuden, jakin ez zer egin. Tomi eta Pako
liburua begiratzen hasi ziren. Liburu magiko eta
misteriotsu bat zen!!! Orriak pasa eta pasa… beste
soka bat aurkitu zuten.
Soka hortatik tira egin zuten eta kanpo-santu batean
agertu ziren. Sartu zirenean tumba itsusiak eta lore
zoragarriak zeuden, sare armiarma pilo bat aurkitu
zituzten. Pako eta Tomiri nazka asko ematen zietenez
atera ziren kanpoaldean aizkolari bat zegoen eta
makil bat eskatu zioten eta berriro kanposantuan
sartu ziren. Tumba guztiak ireki egin ziren bat ezik.
Tomi eta Pakok makila hartu eta sare armiarmak
puskatu egin zituzten, eta bat-batean…
KAMPUSANTUKO ATEA ITXI ZEN!!! Pako atea
irekitzen saiatu zen baina ez zuen ezer lortu. Lurrean
giltza bat zegoen eta atea giltzarekin irekitzea saiatu
ziren eta azkenean lortu zuten, liburuak bakarrik
arazoak ematen zizkiela zakarrontzira bota zuten eta
korrika hasi ziren.
Laku batera iritsi ziren eta beraien lagunak txalupa
batean iritsi ziren. Denak txalupan mendi batera joan
ziren parakaidasean eta denak pozik ibili ziren.
Denbora pasa da baina beste ume batzuei liburua
hartu ondoren berdina gertatu zitzaien.
Eta erne egon! Liburu magikoa noiz bait aurkitzen
Baduzue berdina gertatuko zaizue!!!
Mónica Marqueze
eta
Uxue Lopetegi
Aspaldian famili bat Hondarribian bizi zena, Madrilera
oporretan joan zen. Famili horretan bost pertsona ziren.
Eta amak, Marisak, ile urdina eta oooosooo
luzea zeukan. Emakume argala, jatorra, eta
oso langilea zen.
Aita, Aitor izena zuena, potolo potoloa zen
eta beti garagardoa edaten zuen. Gainera ez zeukan
ilerik eta beti sofan etzanda egoten zen. Izugarri
alferra zen!
Eneko seme zaharrena zen, hamaika
urte zituen eta beti gaiztakeriak
egiten zituen. Ilea pintxoz beteta
zeukan, kamiseta laranja kolorekoa,
galtzak urdinak eta zapatilak galtzen
kolorekoak.
Andrea bigarrena zen, ikasle bikaina
zen. Saxofoia jotzen benetan ona
zen. Soinekoa eta zapatak gorri
kolorekoak zeuzkan. Beti perladun
koilare txuri bat eramaten
zuen eta ile horia eta pintxoska
zeukan, bere anaiak bezala
Sarak, txikienak, beti body urdin
bat eramaten zuen, ilea
bere ahizpak bezalakoa zeukan
eta gainera laxito urdina zeraman
eta baita txupete gorria ere.
Familia, Madridera joateko sarrerak
hartu eta hegazkinan sartu zen.
Aitorrek garagardo bat nahi zuen horregatik
galtzetan garagardoa zeraman eta azafatak ikusi
zuenean haserre jarri zen baina garagardoa bukatuta
zeukan.
Madrilera iritsi zirenean limusina batek hotelera eraman
zituen. Hotelean pisurik altuena hartu zuten eta Sara
leihora hurbildu zenean altueragatik negarrez
hasi zen. Eneko eta Andrea borrokan hasi ziren gela
berdinean lo egin behar zutelako eta ohe bat bestea
baina handiagoa zelako.
Bat-batean soinu arraro batzuk entzun zituzten, Sara
ezik denak beldurtuta zeuden. Aitor eta Marisa beste
pisu batera joan ziren zer gertatzen zen galdetzeko
eta Aitor eta Marisa ez zeudenean, Enekok leihotik
begiratu eta mamu
bat ikusi zuen.
Eneko izutu zen,
Andreari esan eta
Andreak txorakeria
zela esan zion. Aitor
eta Marisa beheko
pisura iritsi zirenean atea jo eta neska bat atera zen.
Neskari zer gertatzen zen galdetu zioten eta neskak
bere umeak borrokan zeudela esan zien eta Marisak esan
zion:
- Gu goiko pisura etorri gara.
Eta neskak esan zuen:
– Nik pentsatzen nuen gela horretara ez zela inor joaten.
-Zergatik ez?
-Ez, ezergatik.
Orduan Aitor eta Marisa gora joan
ziren lo egitera.
Gauean soinu oso arraroak entzun
zituzten, Sara ez zen beldurtu
baina beste guztiak bai. Eneko
berriz leihora hurbildu zen eta bi
mamu gehiago ikusi zituen. Enekok
Aitor eta Marisari esan zien eta biak gezurrik ez
esateko erantzun zioten. Enekok Marisari gezurra ez
zela esan zion eta leihotik begiratu zuenean hiru mamuak
ikusi zituen eta oihuka hasi zen:
– Begira begira! Hiru mamu Aitor!
– Marisa ez esan gezurrik!
– Ez da gezurra!
Eta hainbeste soinurekin Andrea esnatu zuten. Honek
zer gertatzen zen galdetu zuen eta Enekok eta Marisak
hiru mamu ikusi zituztela erantzun zuten. Andreak
leihotik begiratu eta hiru mamuak ikusi zituen. Aitorrek
ez zituen ikusi nahi baina azkenean ikusi zituen .
- Kaixo! esan zuten mamuek.
-“Moskis”! -esan zuen Aitorrek.
- Mamuek hitz egiten al dute?
-Bai Aitor bai, noski hitz egiten dugula. Pertsona hilak
gara.
– Pertsona hilak?
-Bai, baina ez beldurrik izan, zuen lagunak gara.
-Orduan oso ongi. Bai, baina laster gure herrira joan
behar gara.
– Eta nola deitzen da zuen herria?
- Gure herria Hondarribia deitzen da eta aste honetan
joan behar gara.
– Zergatik? -galdetu zuen mamu batek.
Han gure aitona, gure katua eta txakurra daude
- Zuekin joan gaitezke?
– Bai, zergatik ez! Orduan maletak prestatzen hasi ziren.
Sarrerak hartu eta hegazkinera abiatu ziren.
Hortik 5 ordutara Hondarribira iritsi eta etxera abiatu
ziren, mamuak lekurik ez zutela konturatu ziren eta
Enekoren zuhaitzeko etxean geratu ziren eta denak oso
pozik bizi izan ziren, mamuei etxe hori gehiago gustatzen
zitzaielako.
JAVIER ZAPIAIN ETA SILVIA GONZALEZ
Aspaldian Hondarribian oso txikia zen eta zelai, mendi
Aspaldian Hondarribian mendi asko zeuden eta leku asko
zutenez olinpiadetako estadio bat egin zuten. Hor animali
askok kirol ezberdinak egiten zituzten: yorkshie txakur
batzuk desfile batean parte hartzen zuten, monstruo
batzuk sumo egiten zuten, kanguro batzuk boxeoa,
izurde batzuk karrerak egiten zituzten, zisneak igerian
zebiltzan, inurri erraldoiak sumoan eta katu batzuk
dantza egiten zuten.Yorkshieak txikiak ziren eta ile pila
zuten, monstruoak indartsuak eta handiak ziren,
kanguruak ere indartsuak ziren eta hankekin jokatzen
zuten, izurdeak handiak ziren eta salto asko egiten
zituzten, zisneak politak eta luma askokoak ziren,
inurriak oso oso handiak eta
pisutsuak ziren eta
azkenik,katuak txikiak ziren
eta miau egiten zuten.
Katuak Salen eta Ranpun
izena zuten.
Galtzaileak galdu zutenean irabazleekin asko haserratu
ziren, eta irabazleak hil nahi zituzten. Orduan irabazleek
Amazonasera bidai bat irabazi zuten, baina galtzaileak
ere Amazonasera joan ziren beren ezkutalekua hor
zegoelako. Iritsi eta irabazleak ikusi zituztenean ia ia hil
zituzten. Polizia etorri eta galtzaileak kartzelara eraman
zituzten. Kartzela handia eta modernoa zen, baina gaizki
pasatzen ari ziren lagunik ez zituztelako. Azkenean
irabazleak ikustera joan ziren baina galtzaileek ez zieten
kasurik egiten. Hala ere, oparia
ikusi zutenean hitz egiten hasi
ziren.
Hogei urte pasa ziren eta
kartzeletik atera zirenean
berriro galtzaileek irabazleak hil nahi zituzten. Baina
irabazleak, aspertuta zeudenez, Hawaiitik Mexicora
Titanic izeneko itsasontzi batean joatea erabaki zuten.
Baina itsasontzia hondoratu zen eta igeri eginez berriz
Hawaiira iritsi ziren. Hawaiiko sumendian ezkutatu ziren
eta galtzaileak hor zeudela ikusi zutenean, esan zieten
irabazleak:
- Bai guk irabazi genuen baina zuek ere oso ondo
jokatu zenuten.
- Bai baina zuek hobeto jokatu zenuten .
Eta orduan irabazleek esan zieten:
- Gehiago entrenatu behar duzue.
- Ados ,entrenatuko dugu .
Urte bat pasa zen eta galtzaileak oraindik entrenatzen
ari ziren . Hurrengo olinpiadak egin zituztenean
galtzaileek irabazi zuten. Orduan irabazle berriak eta
beste irabazleak lagunak egin ziren. Egunero irabazleak
eta irabazle berriak elkarrekin entrenatzen zuten.
Orduan oso lagunak egin ziren eta elkarrekin jokatzen
zuten beti.
Egun batean gaizto batzuk enbiria zuten, jefeak Kapitan
Espada izena zuen, plan bat zeukaten: irabazleen etxean
sartzea eta dena lapurtzean, etsituko zirela uste zuten.
Baina ez, irabazleak
oso fuerte egin
zirenez
entrenamenduetan,
beraiek ere plan bat
egin zuten: beren
etxean tranpa bat
jarri zuten: saria leku batean jarri zuten eta gaiztoak
saria lapurtzera etorri zirenean, sare bat erori zitzaien
gainean eta polizia etorri zen kartzelara eramateko.
Kartzelatik ihes egin zuten eta irabazleek barkatu egin
zieten. Eta orduan denak lagunak egin ziren.
Nahia Unai m.
Bazen behin oihan batean Atatxo izeneko ahate bat.
Oihana oso handia, polita eta zuhaitzez beteta zegoen.
Atatxo txikia eta potoloa zen eta moko laranja zeukan.
Atatxo bere putzuan bakarrik bizi zen .
Egun batean bere laguna lehoia etorri zen, Eskrat
izenekoa . Eskrat handia, iletsua eta indartsua zen.
Elkarrekin jolasean hasi ziren eta halako batean
Atatxok, Eskratek tranpa egin zuela esan zuen. Ez ziren
elkar konpondu eta Eskrat eta Atatxo asko haserretu
ziren. Eskratek mokoa kendu zion eta Atatxo oso triste
jarri zen, eta bere putzura joan zen eta negarrez hasi
zen. Bere lagun krokodiloa Koko izenekoa, handik entzun
zion eta beregana joan zen.Koko azal gogorrekoa zen eta
handia zen. Kokok zer gertatzen zitzaion galdetu zion
eta Atatxok Eskratek mokoa kendu ziola esan zion.
Hurrengo egunean Atatxo eta Koko Eskratengana joan
ziren mokoa berreskuratzera. Bidean animali asko ikusi
zituzten eta bat batean gaua iritsi zen .
Sua egin zuten gaua pasatzeko eta suaren ondoan lo
hartu zuten. Biharamunean Koko eta atatxo Eskrat ikusi
zuten eta korrika hasi ziren. Atatxo trabatu egin zen eta
lurrera erori zen. Koko berarengana joan zen eta
bitartean Eskrat alde egin zuen.
Kokok hosto batekin sendatu zion eta berriz korrika hasi
ziren.Gaua iritsi zenean Atatxo eta Koko, nekatua
zeudenez lo hartu zuten.Biharamunean Eskratengana
joan zirenean Atatxoren lehengusua ikusi zuten, Pattin
izena zuen.
Pattin txikia,
potoloa,
polita eta
indartsua
zen.
Atatxo oso pozik jarri zen eta Pittinen gana joan zen
baina Pattin ez zen konturatu Atatxo zela mokoa ez
zeukalako. Gero Atatxok bera zela esan zion, Pattin
konturatu zen eta beraiekin joan zen. Bat batean Eskrat
ikusi zuten eta Eeskraten atzetik joan ziren. Korrika
asko egin ondoren Eskrat harrapatu egin zuten eta
ukabilkadak eman zizkioten. Ondoren Eskrat barkatu
egin zen baina Atatxo ez zion barkatu eta berriz kolpeak
eman zizkioten. Eskrat negarrez eta odolez hasi zen
baina Atatxok ez zion barkatu eta Eskratek bere etxera
eraman zituen.
Eskraten etxea oso urruti zegoenez bideak egun bat
iraundu zuten. Atatxo oso konten zegoen bere mokoa
ikusiko eta berreskuratuko zuelako. Baina orduan
txinpantze bat ikusi zuten eta berarekin jolastu zuten.
Txinpantzeak Txampi izena zuen eta oso handia eta
argala zen. Gaua iritsi zenean Txampiren etxean lo egin
zuten. Hurrengo egunean Txampi beraiekin joan zen eta
azkenean Eskraten etxera iritsi ziren.Atatxok, Eskratek
moko asko lapurtu zituela ikusi zuen.Azkenean Eskratek
moko guztiak banatu zituen eta ahata guztiak mokoa
berreskuratu zutenean konten jarri ziren eta guztiak
dantzan hasi ziren
Maren eta Julieta.
Bazen behin mutiko bat Max izena zuena. Max mutiko
Abenturazale bat zen, oso bihurria eta oso barregarria
zen.
Ile horia eta begi urdinak zeuzkan. Azala beltzarana eta
baxua zen, Kamiseta urdina zeukan eta galtza horiak
janzten zituen.
Max bikain asko ateratzen ditu eta oso jakintsua da.
Egun batean Max eskolatik atera eta gaztelu
beldurgarri eta abandonatu bat ikusi zuen. Max
beldurra zeukan baina kuriositate asko zeukan zeren
eta gaztelua zaharra, harrizkoa zen eta kolore iluna
zeukan. Leihoak puskatuak zeuden eta haizea
atea eta pertsianak mugitzen zituen. Gazteluaren
aurreko aldean farola hautsia , gutunontzi abandonatu
bat eta lorategi zuhaitz puskatuekin zegoen. Max
barrura sartu zenean armiarma sarea, hauts pila eta
sarreraren erdian hil kutxa bat topatu zuen, Max hil
kutxa ireki eta momia barregarri eta lodi bat agertu zen,
Max barrez hasi zen eta momia ondo sentitu zenez
berarekin jarraitu zuen .
Saguzarrak ezkutatu eta jenio txarreko Drakula bat
agertu zen .
Drakula oso elegantea zen, alkandora zuri
Bat, kapa beltza eta galtza beltz batzuk zeraman.
Drakula saguzarrei agindu zituen momia
eta mutikoari kanporatzea, Max eta momia korrika hasi
ziren. Momia bendapea zeukanez bendapearekin jo zion
Drakula oraindik gehiago haserretu zen, saguzarrak
handiago egin ziren eta berriz hortzak handiago egin
ziren eta hortzetik odol tantak erortzen ziren.
Momia beldurra zuenez pixa gainean egin zuen,
Eta bere bentapea hila -hila puskatu zen.
Drakula ikusi zuen. Pena hartu zuen eta momiari lagundu
zion, bendape gehiago ekartzen eta momia
ESKERRIKASKO!!! Esan zion.
Max, momia eta Drakula bidaia garraiatu zuten.
Hurrengo atea keaz eta pozioz beteta zegoen.
Pozoien atzean kazerola handi, zikin eta beltz bat
zegoen. Kazerolaren ondoan sorgin bat zegon, sorgina
soineko, txano eta zapata beltzak zeramatzan, bere
sudurraren ondoan karitsu bat zeukan. Sorgina magia
egitea bazekienez momiari maldizio bat bota zion, baina
Drakula botereak zeuzkanez sorginari hipnotizatu zion,
orduan sorgina Drakularen zerbitzaria egin zen.
Sorginari hipnosia kendu zionean, sorginari Drakula
beldurra ematen zionez sorgina taldearekin garraiatu
zuen.
Taldea azkeneko atera iritsi zirenean atea ireki eta
dragoia berde eta haundi bat agertu zen. Baina sorgina
dragoiari ezagutu zionez ez zuen inori mina eman.Max
dragoiari ezan zion gertatzen zena, dragoiari pena eman
zionez Max hartu eta etxera bueltatu zion. Momiak
Drakulak eta sorginak pena asko zuten bere gaztelua oso
zaharra zelako, baina Drakulari idei bat bururatu
zitzaion:
-Zergatik ez gara hotel Transilbaniara joaten?
Eta denak esan zuten:
-oso idei ona da
eta handik aurrera denak elkarrekin zoriontsu bizi izan
ziren.
Unai.O eta Lucia
Baziren behin bi umeak oso ausartak zirenak
Ameriketako etxe handi batean bizi ziren eta hor familia
guztia zoriontsua bizi zen. Umeak anai-arreba ziren eta
oso ondo moldatzen ziren heldurik gabe. Anaiak beti
txano urdin bat zeraman, txaleko eta zapata beltzak,
kamiseta gorria, galtza grisak eta galtzeta zuriak.
Arrebak ahoan aparatu handia zeukan, diadema eta
swetter arrosa zeukan swetterak gustatzen
zitzaizkiolako, gona morea, galtzeta zuriak eta zapata
beltzak
zeramatzan.
Egun batean bi umeak etxe sorgindu batera joan ziren
abentura zirraragarriak bizitzera. Etxe sorginduan sartu
zirenean oso zikinduta zegoen eta bendak sotoraino
iristen ziren, han munstro pila ikusi zituzten eta
Drakulak esan zuen: - Mesedez ez hurbildu hona oso
beldurtuta gaudela! Eta hori esan eta gero zonbiari
besoa eta mandibula erori zitzaizkion. Gero umeak ez
zekiten zer egin baina horrela ez gelditzeko beldurra
gehiago emateko entrenatu zieten.
Lau orduz entrenatu ondoren eta Halloween eguna iritsi
arte, prest zeuden,beldurra ematen zutelako. Gero
txapelketa batean parte hartu zuten, zonbia izan zen
lehenengoa ateratzen, baina oso urduri zegoenez
desmuntatu zen. Jende guztia korrika hasi zenean gizon
batek poliziari deitu zion. Polizia etorri zenean
munstroak eraman eta kartzelan sartu zituzten. Umeak
triste geratu ziren eraman zituztenean, horregatik
bizikletaz poliziarengana joan ziren eta atzeko atetik
sartu ziren. Polizia lotan zegoenez giltzak hartu eta
munstroei atea ireki zieten eta poliziari hiru moto
hartuz etxe sorgindura itzuli ziren.
Momiak ideia bat zeukan, poliziak ospa egiteko eta ez
etortzeko inoiz etxe sorgindura. Polizia etorri zenean
atea ireki zuen eta isiltasuna entzun zuenean begi hori
batzuk argitu ziren eskaileraren gainean. Polizia pixka
bat beldurtuta zegoen eta gora joan zen begiratzera,
munstroen bila. Polizia gora joan zen, munstroak poltsa
bat jarri zuten poliziaren buruan eta soka luze batekin
harrapatu zuten. Poliziak beldurraren beldurrez ia ia
pixa egin zuen galtzetan. Munstroek polizia ostikadaz
kanpora bidali zuten eta inoiz ez zen bueltatu etxe
hartara.
YUMI ETA BRUNO
Baziren behin herri txiki batean bikingo batzuk beti
beste herrietara lapurtzera joaten zirenak. Bikingo
batek Esnorre izena zuen eta beste bat Hara. Herrian
beste hamar gizon bizi ziren eta haietako bat nagusia
zen.Nagusia potoloa zen eta beti gona marroia
eramaten zuen. Esnorren herria Australian zegoen eta
han gutxi gora bera hogeita hamar pertsona bizi ziren.
Hara gona urdina eramaten zuen eta beti Damborra
deitzen zioten danborrarekin zegoelako.
Hamar personak gona bat eramaten zuten eta beti
ezpata batekin joaten ziren. Nagusiaren semeak, Biki
izenakoa, froga bat egingo zuen itsasora joateko. Ehun
harri eramaten bazituen irabaziko zuen.
Biki umeak esan zuen:
- Borrokarik gabe. Bere aitak esan zuen:
- Bai , bai, lasai ehun harri lehen botatzen dituenak
irabazten du.
Txapelketa bost aste pasata zen, orduan Biki
entrenatzen hasi zen.
Bikiri asko gustatuko zitzaion gizonekin itsasontzian
egotea eta beraiekin lapurtzea. Ezin zuen gehiago
itxoin bakarrik joan zen. Biki itzuli zenean amari diru
asko ekarri zion eta bere aitatxo oso konten jarri zen.
Bat batean nagusia erori zen eta hankan mina hartu
zuen, ez zegoenez ospitalea Bikik lagundu zion. Egun
batean konturatu ziren ez zutela janaria ez zutelako
lapurtzen . Bere aita hobeto zegoenean itsasontzira
joan zen bere gizonekin berriro lapurtzera.
Bost aste pasa ziren, eta Biki prest zegoen ehun harri
eramateko basoko beste puntara . Han hasi ziren
Bikiren abenturak , bere motxilan kanpin denda bat
eta labana bat zeraman . Harri bat eramaten ari zela
basoan eraso bat egon zen Bikiren kontra , bere
labaina hartu eta maltzurrak korrika joan ziren . Biki lo
egitera joan zen eta bat batean soinu bat entzun zuen.
Hurrengo egunean maltzur guztiak hilak ikusi zituen
eta korrika hasi zen.Bat batean konturatu zen ehun
harri eraman behar zituela eta berriro hasi zen. Biki
bukatu zuen eta bigarren geratu zen eta horregatik
haserretu zen
Bere aitari pena asko eman zion eta beraiekin
eramatea erabaki zuten, Biki oso konten jarri zen
baina bere amatxo ez zion utzi itsasora joaten oso
txikia zelako. Aita amarekin tratu bat egitea erabaki
zuen , eta bere amak esan zuen lasterketa bat
irabazten bazuen itsasora joango zela. Lasterketa hasi
zen eta Biki lehengoa zebilen, bi ordutara Bikik irabazi
zuen eta oso konten jarri zen.
Azkenean bere aitarekin itsasora joateko ametsa lortu
zuen eta gizon guztiekin batera munduko itsaso
guztietan lapurretan ibili zen.
PATXI AMORRORTU ETA ANDREA ISUSKIZA
Orain dela 10 urte bi ume hondarribiarrak Egipto
ezagutzera joan ziren. Neskak Sara izena zuen, 9 urte
zituen, ilea marroia zuen, kamiseta laranja zuen eta
galtzak arrosak zituen. Mutilak Unai izena zuen,10 urte
zituen, ilea beltza zuen, kamiseta berdea zuen eta galtza
urdinak janzten zituen.
Egun batean Egiptora iritsi zirenean basamortura joan
ziren eta galdu ziren eta piramide baten ondoan amona
bat topatu zuten. Ez dakigu zenbat urte zituen baina
tunika beltza zeraman eta ile grisa zuen.
Amona horrek Sara eta Unairi esan zien:
- Piramide honen barruan faraoiaren altxorra dago,
altxorra lortzen baduzue zuentzat izango da.
Sara eta Unai beraien artean hitz egin zuten eta
piramidera sartzea erabaki zuten eta amonak esan zien:
- Kontuz tranpa asko daude! Baina Sara eta Unai
ausartak ziren eta piramidera sartu ziren. Sarreran
geroglifiko asko zeuden baina Sarak bazekien zer
jartzen zuen:
- Tranpa asko daude, ez zarete inoiz hemendik aterako.
Sara eta Unaik beldurra zuten baina ez ziren aterako
eta bat batean suge pila bat atera ziren, baina Sara eta
Unai konturatu ziren gomazkoak zirela eta aurrera
jarraitu zuten.
Aurreago pasilo batetik pasa ziren , harri handi bat
agertu zen eta Sara eta Unai korrika hasi ziren baina
bide txiki bat ikusi zuten eta bidera sartu ziren harria
ez zapaltzeko. Bat batean ura asko atera zen eta ia ito
ziren baina paretara heldu ziren eta ura nonbait
desagertu zen eta bideari jarraitu zioten. Aurrerago
faraoiaren tunba aurkitu zuten eta tunba ireki zutenean
momia bat atera zen, Sara eta Unai korrika hasi ziren
eta pasilo askotik pasa ziren baina pasiloak hor bukatzen
ziren eta momia heldu zien eta esan zien:
- Ez dizuet mina egingo nik momia ona naiz eta tranpa
horiek nik jarri ditut uste nuelako nire altxorra
lapurtuko zenutelako eta abarkamena eskatu zuen.
Sara eta Unai beldurra galdu zuten momia beraien laguna
egin zen eta momia esan zien inoiz ez izan zituela lagunak
eta beraiek momiaren lehenengo lagunak zirela .Sara eta
Unai altxorra lortzeko asmoarekin sartu ziren
piramidera baina orain momia beraien laguna zenez
momiari esan zioten beraren altxorra ez zutela hartuko.
Iluntzen zenez,Sara eta Unaik joan behar zuten eta
momia oso triste zegoen. Baita beraiek ere. Bat-batean
Sarari ideia bat bururatu zitzaion, Egipton bitzea. Unaik
ideia ona zela esan zuen eta horrela eskola eta gero
piramidera
sartuko ziren momiarekin jolasteko. Unaik esan zuen
piramide ondoan zegoen amona oso arraroa zela eta
momiak esan zuen bera
zela amonaz mozorratua.
Sara eta unaik piramidetik
atera zirenean beraien
etxera joan ziren.
Eta beraien gurasoei gertatutakoa kontatu zieten eta
Egipton bizi nahi zutela esan zieten. Gurasoek bahietz
esan zieten eta Egipton bizitzen gelditu ziren.
ONHINTZA LARRUSKAIN ETA JAVIER ALONSO
Behin batean Dezonaiz izeneko planeta batean super heroi bat
zegoen, bere izena Krik zen eta bera bere planeta babesten zuen.
Krik ilea marroia zuen eta begia urdinak, muskulu handiak zituen
eta oso guapoa zen. Dezonaiz oso planeta zikina zen eta bertan
munstro asko zeuden. Egun batean Krik munstro handi bat
jendeari jotzen ikusi zuen, ziklope bat zen .Oso indartsua zen,
buruan bi adar zeuzkan eta begi bakar bat zeukan, armadura bat
zeraman eta bere hankak oso handiak ziren. Bere laguntzailea
zonbi bat zen eta
bere izena zen Super
Javi z plus oso
gaiztua zen eta bere
azala berdea zen.
Maskota bat zeukan
eta dragoi bat zen,
dragoiak sua ahotik
botatzen zuen eta
oso handia zen,
itsusia zen, pixka bat
urdina eta beltza zen eta bere isatsa oso handia zen. Dragoiak
Super Unai.o plus izena zuen.
Krik esan zion ziklopeari :-Nola izena duzu? Eta ziklopeak
erantzun zion : -Nire izena Ziklopakus da! Ziklopakusek lurpean
laboratorio bat zeukan eta bertan tranpa asko zeuden, laserrak,
motozerrak… arratoi asko zeuden
esperimentuak ere.
Krik laboratoriora sartu zen eta
Ziklopakus zegoen eta esan zuen: -
zer ari zara egiten
hemeeeeeeeeeeenn??? Eta Krik
erantzun zion: - ba- ba-barkatu ni-
nik… Eta ziklopacus eta Krik
borroketan hasi ziren. Krik
Ziklopakuzeri txintxoi bat egin zion
eta Ziklopakus oso haserré jarri zen
eta esan zuen: - mekatxis la porreta!!! Orduan Javi.z plus etorri
zen eta esan zuen:
- kaio ze moduz zei da hori ziklopakus? Eta esan zuen
Ziklopakus oihu eginez: - hori Krik daaaaaa!!!Ziklopakus
Krikeri ukabilkada bat eman zion PUAAA!!! eta Krik mina
handia hartu zuen. Krik altxatu zen eta beste ukabilkada eman
zion.
Eta Krik espaziora joan zen hegan egiten bere amonaren etxera
joan zen super podereak zituelako.Eta Krik iritsi zenean bere
amonaren etxera esan zion Krik – amona lagundu! Eta amona
erantzun zion – Zer gertatzen
zaizu iloba maitea ! Eta erantzun
zion Krik-Amona munstro bat
jarraitzen nau eta amona Krikeri
lagundu zion Dezonaizera joan
ziren nabe batean Ziklopakuzen
bila.Krik eta amona laboratorioan
sartu ziren eta or Javi.z
plus,Unai.o plus eta Ziklopakus zeuden.Krik eta bere amona esan
zuten-Ziklopakus or zaudeee!!!Eta Ziklopakus erantzun zuen –
zertara zatoz Krik? esan zuen Krik-zuri Dezonaizetik
botatzeko.Esan zuen zuen Ziklopakus-ja ja ja hori ezinezkoa
da.Amona eta Krik Ziklopakuseri lepotik hartuz lurrera bota
zioten Ziklopakus altxatu zenean oihuka hasi zen-
haaaaaaaaaa.Krik bere amonari esan zion-amona bota
Ziklopakuzeri laserra.Ziklopakus pistola bat hartu zuen lurretik
eta Krikeri disparatu zion.
Eta Krikeri odola asko atera zitzaion eta amona bendak jarri zion
Javi.z plus eta Unai.o plus Ziklopakuzeri lagundu zioten.Krik eta
amona beuden kontra ezin zuten eta Krik esan zuen- goazen
amona ezin dugu Ziklopakuz oso indartsua da. Krik eta amona
espaziora bueltatu ziren Kriken lehengusua ikustera eta
lehengusua Nitropolizen bizi zen eta amona atea jo zuen tok tok!
Lehengusu atea ireki zuen eta galdetu zuen- zein da? Eta Krik
esan zuen-ni naiz Krik ez zara oroitzen nitaz? Amona esan zuen-
eta nitaz ezta ere ez zara oroitzen? Lehengusua burua mugitu zuen
ezetz esateko eta amona esan zuen- ze memoria txarra daukazu
ezta?Ni amona Pepi naiz ez zara gogoratzen? Eta esan zuen
lehengusua-haa bai bai bai amona Pepi orain gogoratzen naiz.
Krik esan zion lehengusuari-etorri gara ziklope bat Ziklopakus
izeneko bat dago kalean eta ezin dugu gelditu zure laguntza behar
DUGUUU!!!Amona Pepi Krik eta lehengusua nabe bat hartu
zuten eta Dezonaizera joan ziren eta bat batean super Unai.o plus
atera zen eta ukabilkadak ematen hil zuten.
Ziklopakuzen laboratorioan berriro sartu ziren eta Ziklopakus
esan zuen-zein da hori beste etsaia bat? Krik erantzun zion-bai
eta zuri derrotatuko dizugu!Amona bere mobilakin bere familia
denari deitu zion eta esan zuen familiako bateri-kaixo al didazu
lagundu mounstro bateri hiltzen?Krik esan zuen oihuka egiten
amona gutxi hitz egin eta gehiago borroka egin!!! Bat batean
Kriken familia gustia atera zen eta Ziklopakuzekin borroka egiten
hasi ziren eta Javi.z pluseri hil zioten eta bakarrik Ziklopakus
gelditzen zen baina familia dena Ziklopakusen gainean bota ziren
eta hil zioten eta denak afari bat egin zuten ospatzeko
Andrea B. eta Unax
Bazen behin 1.836 urtean famili bat etxetxo txiki batean bizi
zena. Etxe horretan bi ume bere gurasoekin bizi ziren. Neskak 13
urte zituen ilea marroia zeukan, begi urdinak, ertaina zen eta bere
izena Laura zen. Bere anaiak Iñigo izena zuen, begia marroiak
zituen, ilea horia eta ere ertaina zen, 12 urte zituen. Bere gurasoak
Amaia eta Bíktor izena zuten. Amaiak 38 urte zituen eta Bíktorrek
42, biak altuak, argalak eta ile iluna zeukaten.
Txakur bat ere zeukaten, txakurra emea zen eta 3 urte zituen, bere
izena Toby zen.
Egun batean gurasoei oporrak Port abenturan igarotzea bururatu
zitzaien eta horretarako hegazkinez joan behar zutela.
Oporretarako eguna iritsi zenean eta hegazkinean zeudenean
hautsi zen eta Cambrilzen jaitsi ziren. Orduan Saloura joateko taxi
bat hartu zuten, baina errepidean izugarrizko auto ilara zegoenez,
oraindik beranduago iritsi ziren, ordu bat igaro zuten hotelera
iristeko. Hotelera iritsi zirenean gaua zen eta itxita zegoen,
hotelaren izena Etxeberria zen eta itxita zegoenez kalean lo egin
zuten. Hurrengo egunean Port Abenturara joan ziren, oso goiz
zenez itxita aurkitu zuten. Orduan ingurutik paseo bat eman zuten
ireki arte. Ireki zutenean Sesamo Abenturara korrika joan ziren,
hor zeudenean Blasen saltoan ibili ziren, gero Cocoren
hegazkinetan, Oskarren autobusean eta Gaileten munstroaren
kotxean. Guztiak bertatik farrez atera ziren – ja,ja,ja-. Iñigok esan
zuen – aitatxo ze aurpegia zenuen Cocoren hegazkinean!- eta gero
Laurak farrez esan zuen - eta zuk Iñigo, beldurra al zenuen Blasen
saltoan?Orduan esan zuten Amaiak eta Biktorrek. – Eta zuek zer?
Eguerdian bazkaltzera joan ziren. Jatetxe batean bazkaldu zuten,
guztiak makarroiak jan zituzten eta bigarren platera haragia.
Ondoren deskantsatzera joan ziren. Ordu bat eta gero Urakan
Kondorrean igo ziren baina Tobik ezin zuen sartu eta behean
gelditu zen eta familia igo zen. Oihuka hasi ziren eta Port
Abentura guztian entzuten ziren beraien oihuak. Jaitsi zirenean
Tobirena korrika hasi ziren. Atera zirenean oso konten zeuden
Tobi ere lagun bat ezagutu zuelako. Baina gaua zenez hotelera
joan ziren eta oso nekatuta zeudenez hor lo egin zuten beste eguna
arte.
Beste egunean Tobi ere nahi zuenez jolastu ibilbidetik paseo bat
eman zuten eta asko gustatu zitzaion. Familia oso trebea zenez
Shanbalean igo nahi zuten baina Iñigo eta Laura beldurra
zeukaten eta ez zekiten zer egin.
Pentsatu eta pentsatu eta gero bazekiten zer egin. Badakit!
- esan zuen Biktorrek
- zer?galdetu zuten denak batera
- umeak beran geldituko dira Tobirekin eta Amaia eta nik igoko
gara
- Bale! esan zuten, eta hori egin zuten, gurasoak gora eta umeak
behera. Baina gurasoak oraindik ez zeuden goian eta oihuka hasi
ziren. Iñigo eta Laura lotsa asko pasatzen ari ziren baina gurasoek
ez. Gainera ere barrez hasi ziren. Igo zirenean eta mugitzen hasi
zenean oso beldurtuak zeuden horrela denbora guztian jaitsi arte
eta jaitsi zirenean lurrari muxuak eman zioten.
Bat-batean Laura galdetu zuen:
- zuek beldurra al zenuten? Amaia eta Biktor ixilik gelditu ziren.
Baina iluntzen hasi zen eta berriro lo egitera joan ziren. Hurrengo
egunean joan behar ziren baina arratsaldean.
Oraindik goiza zen orduan gosaltzera joan ziren. Denak kola-kao
bat hartu zuten. Ere bideo bat grabatu zuten eta oso ondo gorde
zuten.Bazkaltzeko ordua zenez bazkaltzera joan ziren. Hegazkin
bat ikusi zuten eta beraiena zenez maletak hartuz hara joan ziren.
Beraien etxera iristean bideoa ikusi zuten eta konten gelditu ziren.
Sara Muguerza eta Maddi Etxebeste
Bazen behin herri txiki batean Sprinfil izeneko auzo bat.
Auzo horretan mutil bat eta neska bat bizi ziren, neskak
Marta eta mutilak Ion izena zuten.
Martak ile marroia zuen eta Ionek ere
ile marroia zuen. Martak beti soineko
gorria eramaten zuen baina Ion
kamiseta urdina eta galtza motzak.
Egun batean pasio bat
ematera joan ziren, ibili
ondoren gaua iritsi zen
eta bidean etxe handi
eta abandonatua ikusi
zuten. Atea irekia
zegoen, orduan etxera
sartu ziren. Etxea ikusi ondoren Ionek esan zuen:
- Marta goazen kutxa hori irekitzera. Eta Martak esan
zuen:
- Bai goazen irekitzera.
Ireki zutenean Drakula bat
zegoen, ikusi zutenean susto
handia hartu zuten.
Orduan Drákula kutxatik atera
zenean beldur handia hartu zuten, baina ondo begiratu
ondoren oso txikia zela konturatu ziren. Drakulari Ion
eta Marta bere etxera sartzea ez zitzaion batere
gustatu, horregatik Drakulak esan zien: -Atera oraintxe
bertan nere etxetik bestela lepoan koska egingo dizuet.
Ion eta Marta buiaka hasi ziren, Aaaaaaaa!!!!!!!
Azkenean etxetik kampo atera zirenean erori eta
zikindu ziren . Ionek esan zuen: -Ez du inporta zikindu
garela baino goazen ikustera leihotik zer ari den Drakula
gaizto hori. Martak esan zuen: -Baino ikusten badigu
lepoan koska egingo digu.
Ionek esan zuen –
ikusten bagaitu
korrika hasiko
gara. Orduan
Marta lehiotik
begiratzera joan
zen.
Baina Marta ikustera joan zen eta Drakula kutxan sartu
zen pixka bat deskantsatzera. Eta Marta esan zuen:
- Ion goazen etxera nekatzen ari naiz. - Baina nik
gehiago ikusi nahi dut. Esan zuen Ionek. Orduan ez ziren
adostu baina Marta pentsatzen hasi zen eta esan zuen:
- Zergatik ez gara sarten eta saiatzen gara Drakula ona
egiten?- Bale. Esan zuen Ionek. Orduan etxera sartu
ziren eta Drakula esnatu egin zen eta esan zuen: -zer ari
zarete zuek hemen?. Etorri gara zuri on bihurtzera.- Ez,
ez dut nahi.
- Orduan ona ez bazara jendeari mina egingo diozu.
Drakula pentsatzen hasi zen eta esan zuen:- Bale. Ionek
esan zion:- Horretarako kasu egin behar diguzu. Martak
esan zuen:- Drakula guk esandakoa egin behar duzu.
- Ados nago. Erantzun zuen Drakulak.
Martak esan zuen:- Lenehengo ez duzu zuztorik eman
behar jendeari.
Gero ez duzu jendeari koxka egin behar.
Jendea agurtu behar duzu.
Jendea lagundu behar duzu .
Eta beste arropa bat eman behar duzu.
Orduan kanpora atera zen eta saiatu zen. Lenehengo
arropa erostera joan ziren, baina ez zion batere gustatu.
Baina Martak esan zion oroitzeko leheno esan ziona. Eta
orduan erosi zuen. Drakulak orduan: - ona izatea
gustatzen zait, eta betirako ona izan nahi dut. Ion eta
Martak Drakulari beste etxe bat bizitzeko lortu zioten.
Eskerrik asko denengatik hurrengoan ni zuei lagunduko
dizuet. Esan zien Drakulak.
Dracula beste etxera bizitzera joan zen eta Ion eta
Marta euren etxera joan ziren eta Dracula ez zen inoiz
gehiago gaiztoa izango.
ARITZ ETA KATTALIN