Post on 28-Jun-2015
description
ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA
SARRERA
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIA EGITEKO URRATSAK
SARRERA
Irudi baten bitartez igorleak adierazi nahi duen mezua
hartzailearengana era egokian ailegatzeko,
oinarrizkoa da komunikazio prozesuan parte hartzen duten
eragileek erabilitako hizkuntza edo kodea ezagutu
eta ulertzea. Era honetan, komunikazio prozesua ongi
beteko da.
SARRERA
Irudiak sortzeko erabili behar dugun hizkuntza edo kodea
Plastika eta Ikus Hizkuntza da.
Hauek dira Plastika eta Ikus Hizkuntzan parte hartzen
duten baliabide batzuk: ikus – elementuak, egitura edo
konposaketa eta formatua.
IRUDIEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOAREN ESKEMA
BIDEA: irudi mota: argazkia,
kartela etab.
IGORLEA: irudiaren egilea.
HARTZAILEA: irudiaren ikuslea.
HELBURUA: mezu bat AZALDU edo ADIERAZTEA.
MEZUA: irudiak azaltzen duena (irudian agertzen
diren ezaugarriak).
KODEA: mezua adierazteko erabilitako hizkuntza. Plastika eta Ikus Hizkuntzaren baliabideak: lerroak, formak, koloreak, egitura, formatua, teknika etab.
SARRERA
Badakigu beraz, edozein artistak, irudi baten bitartez azaldu nahi duen mezua ikusleei adierazteko, ikus – elementuak, hauen egitura edo konposaketa eta formatua era egokian aukeratu eta landu behar dituela beti.
SARRERA
Oinarrizko ikus – elementuak, konposaketak eta formatuak aurreko ikasgaietan ikasi ditugu. Gogora ditzagun:
1. Oinarrizko ikus – elementuak: puntuak, lerroak, formak eta koloreak.
2. Oinarrizko konposaketak: simetria, asimetria eta erritmoa.
3. Formatua: horizontala, bertikala edo karratua.
Egileak ikus – elementu, konposaketa eta formatu hauen bitartez irudian edozein efektu edo zentzazio adieraz dezake: armonia, lasaitasuna, egonkortasuna, kontrastea, mugimendua, bizitasuna, alaitasuna etab.
SARRERA
Irudi honen konposaketa erabakitzeko, Mondrianek ikus – elementu hauek erabili ditu: lerro zuzen horizontal eta bertikalak, karratu formak, eta zuria, beltza, grisa, horia, urdina eta gorria koloreak. Ikus – elementuak era honetan antolatu ditu bere mezuaren arabera.
SARRERA
Ikus – elementuak era simetrikoan antolatuta daude irudi honetan. Konposaketa honen bitartez, egileak armonia, lasaitasuna eta egonkortasuna adierazten ditu bere irudian.
Ikus – elementuak eta formatua ere, adierazi nahi den mezua edo efektuaren arabera landuta daude.
SARRERA
Irudian erabilitako ikus – elementuak eta konposaketaz gain, formatu bertikala ere mugimendua eta bizitasuna adierazteko baliabidea izan da egilearentzat. Irudiak goranzko bidea jarraitzen du lerro zeiharrak eta formatu bertikala direla medio.
Egileak irudiaren mezua (adierazi nahi dituen informazio, ideia edo sentimenduak) eta efektua (armonia, lasaitasuna, mugimendua, bizitasuna etab.) zehaztu ondoren, ondorengo baliabideak aztertu eta landu behar ditu:
IKUS – ELEMENTUAK: egileak lerro, forma, kolore
eta bestelako elementu egokienak erabili behar
ditu.
FORMATUA: horizontalean,
bertikalean, karratuan etab. konposatu behar du
egileak bere irudia.
KONPOSAKETA: egileak ikus – elementuak era egokienean antolatu
behar ditu irudian: simetria, erritmoa, etab.
SARRERA
ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA
SARRERA
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIA EGITEKO URRATSAK
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Irudiak berak edo irudiaren elementuek ez dutenean errealitatea adierazten ABSTRAKZIOA dagoela esaten dugu. Abstrakzio hau elementu geometrikoekin lantzen bada, ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA deitzen diogu.
Abstrakzio geometrikoan erabiltzen diren elementuak beste edozein iruditan erabilitakoak dira: puntuak, lerroak, formak eta koloreak.
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Abstrakzio Geometrikoak ez ditu mundu errealeko gauzak irudikatzen, berezko izaera duten elementuak baizik. Objektibotasuna eta unibertsaltasuna lortzea du helburu eta horretarako elementu neutralak erabiltzen dira, irudi geometrikoak gehienetan.
Abstrakzio Geometrikoaren helburua Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarrizko baliabideen bitartez egituratutako konposaketak lortzea da.
Mezua beraz, konposaketa hauen bitartez lortzen diren efektuak adieraztea da.
“ Hauek dira arte adierazpen orok dituen oinarrizko elementuak: puntua, lerroa eta planoa. Forma plastiko
guztien eraikuntzarako oinarria dira elementu horiek, hala marrazkian nola pinturan. “
Vasili Kandinsky. (Moscu, 1866 - Neuilly-sur-Seine, 1944)
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Irudian ikus dezakegun bezala, Piet Mondrianek lerro, plano eta koloreen arteko harremanak lantzen ditu bere lanetan. Mondrian oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sortzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro beltzez sailkaturik.
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarrizko
elementuak erabiliz, lerroa, planoa eta kolorea,
Mondrianek abstrakzioan egin zituen bere lanik
garrantzitsu eta ezagunenak. Irudiak egiteko modu
berri honi Neoplastizismo izena eman zion
Mondrianek.
“ Zer nahi dudan adierazi nire lanarekin ? Artista orok bilatzen duena: lerro, kolore eta planoen arteko
harremanen bitartez oreka lortzea, baina ni modu argi eta indartsuenaren bitartez saiatzen naiz. ”
Piet Mondrian. (Amersfoot – Holandan, 1872 - New York, 1944)
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Ondorengo irudietan Abstrakzio geometrikoa landu duten artista desberdinen lanak ikusiko ditugu, hala nola, Vasili Kandinsky, Kasimir Malévich edo Robert Delaunay.
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Karratuak zirkuluekin. VASILI KANDINSKY. 1913
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
VIII. konposaketa. VASILI KANDINSKY. 1923
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Konposaketa zirkuluekin. VASILI KANDINSKY. 1926
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Batbateko kontrastea. ROBERT DELAUNAY. 1913
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Forma biribilak. ROBERT DELAUNAY. 1930
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Urdina, gorria eta horiarekin egindako konposaketa. PIET MONDRIAN
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
V. kontra konposaketa. THEO VAN DOESBURG. 1924
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Suprematismoa. KASIMIR MALEVICH. 1916
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Gurutze beltza. KASIMIR MALEVICH. 1915
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Karratu beltza zuriaren gainean. KASIMIR MALEVICH. 1913
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Karratu zuria zuriaren gainean. KASIMIR MALEVICH. 1918
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Colors for a large wall. ELLSWORTH KELLY. 1951
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Spegtrum colors arranged by chance II. ELLSWORTH KELLY. 1951
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Sunset beach. FRANK STELLA. 1967
ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA
SARRERA
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIA EGITEKO URRATSAK
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
Atal honetan ikus – elementuak, konposaketa eta formatuaren birpasa bat egingo dugu, baliabide hauen eragina aztertzeko abstrakzio geometriko irudietan.
Badakigu baliabide bakoitzak bere esanahia adierazten duela irudian, beraz, egileak bere mezua era egokian adierazteko irudia egiteko baliabide egokienak aukeratu beharko ditu beti.
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
Hauek dira aztertuko ditugun oinarrizko ikus – elementuak:
• Puntuak.
• Lerroak: zuzen horizontalak, bertikalak, zeiharrak eta kurbatuak.
• Formak: zirkuluak, triangeluak eta laukiak eta karratuak.
• Koloreak: kolore hotzak eta beroak, kolore gamak eta osagarriak.
Hauek dira ikus – elementuen bitartez egileak irudian adieraz ditzakeen efektu edo zentzazioak: armonia, lasaitasuna, egonkortasuna, kontrastea, mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna.
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
• Puntuak: puntu bakarra agertzen denean, egonkortasuna adierazten du, baina puntu asko agertzen direnean, mugimendua eta bizitasuna adierazten dute.
• Lerro zuzen horizontalak: lasaitasuna, baretasuna eta egonkortasuna.
• Lerro zuzen bertikalak: indarra, sendotasuna, goratasuna eta dotoretasuna.
• Lerro zuzen zeiharra: mugimendua, bizitasuna, alaitasuna, norabidea eta sakontasuna.
• Lerro kurbatuak: mugimendua eta bizitasuna.
Hauek dira ikus – elementu bakoitzak adierazten dituen efektu edo zentzazioak:
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
• Zirkulua: mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna. Biratzen duenez, mugimendua adierazten du.
• Triangelua: mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna. Erpin baten norabidean mugitzen dela dirudi.
• Laukia eta karratua: lasaitasuna eta egonkortasuna. Forma egonkorra da, bere aldean geldirik dagoela dirudi.
• Kolore gamak: armonia batez ere.
• Kolore osagarriak: kontrastea, mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna.
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
Egileak mezu konkretu bat adierazi nahi izan du irudian erabilitako lerro, forma eta kolore hauen bitartez.
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
1. Zeintzuk dira irudi honetan egileak erabili dituen ikus – elementuak ?
2. Ze efektu edo zentzazio adierazten dute ikus – elementu hauek ?
3. Zein da irudiak adierazten duen mezua ?
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
Hauek dira aztertuko ditugun oinarrizko konposaketak:
• Simetria.
• Asimetria.
• Erritmoa.
Hauek dira konposaketa hauen bitartez egileak irudiaren bitartez adieraz ditzakeen efektu edo zentzazioak: armonia, lasaitasuna, egonkortasuna, kontrastea, errepikapena, mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna.
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
• Simetria: ordena, lasaitasuna eta egonkortasuna. Baita ere mugimendua erdialdera, erditik aldeetara edo biraka.
• Asimetria: mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna.
• Erritmoa: errepikapena dela medio, mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna.
Hauek dira konposaketa mota bakoitzak adierazten dituen efektu edo zentzazioak:
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
Egileak mezu konkretu bat adierazi nahi izan du irudian erabilitako konposaketa honen bitartez.
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
1. Zein da irudi honetan egileak erabili duen konposaketa ?
2. Ze efektu edo zentzazio adierazten du konposaketa honek ?
3. Zein da irudiak adierazten duen mezua ?
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
Hauek dira aztertuko ditugun oinarrizko formatuak:
• Horizontala.
• Bertikala.
• Karratua.
Hauek dira irudien formatuen bitartez egileak irudian adieraz ditzakeen efektu edo zentzazioak: armonia, lasaitasuna, egonkortasuna, kontrastea, mugimendua, norabidea, bizitasuna eta alaitasuna.
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
• Horizontala: lasaitasuna eta egonkortasuna. Mugimendua (alde batera).
• Bertikala: mugimendua (gora edo behera), bizitasuna, goratasuna eta alaitasuna.
• Karratua: ordena eta egonkortasuna. Mugimendua alde guztietara, erdialdera eta biraka.
Hauek dira formatu mota bakoitzak adierazten dituen efektu edo zentzazioak:
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
Egileak mezu konkretu bat adierazi nahi izan du irudian erabilitako formatu honen bitartez.
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
1. Zein da irudi honetan egileak erabili duen formatua ?
2. Ze efektu edo zentzazio adierazten du formatu honek ?
3. Zein da irudiak adierazten duen mezua ?
ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA
SARRERA
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIA EGITEKO URRATSAK
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
1. Irudian erabilitako ikus – elementuak: lerroak, formak, koloreak etab.
2. Irudiaren konposaketa: simetria, erritmoa etab.
3. Irudiaren formatua: horizontala, bertikala etab.
4. Irudiak adierazten duen efektua edo mezua: egonkortasuna, mugimendua, alaitasuna, etab.
5. Norberaren iritzia.
Irudiak aztertzerakoan hiru gai izango ditugu kontuan: ikus – elementuak, konposaketa eta formatua. Era honetan, irudiak adierazten duen efektua lortuko dugu. Hauek dira irudien azterketa egiteko erantzun behar diren galderak:
Egileak irudiaren mezua (adierazi nahi dituen informazio, ideia edo sentimenduak) eta efektua (armonia, lasaitasuna, mugimendua, bizitasuna etab.) zehaztu ondoren, ondorengo baliabideak aztertu eta landu behar ditu:
IKUS – ELEMENTUAK: egileak lerro, forma, kolore
eta bestelako elementu egokienak erabili behar
ditu.
FORMATUA: horizontalean,
bertikalean, karratuan etab. konposatu behar du
egileak bere irudia.
KONPOSAKETA: egileak ikus – elementuak era egokienean antolatu
behar ditu irudian: simetria, erritmoa, etab.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
1. Irudian erabilitako ikus – elementuak:
Irudi honetan lerroak, forma desberdinak eta koloreak erabili dira. Lerroak: lerro zeiharrak dira guztiak, eta hauek mugimendua sortzen dute. Lerro zeiharrek irudia alde batetik bestera zeharkatzerakoan, irudian ere norabidea agertzen da.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
1. Irudian erabilitako ikus – elementuak: (jarraipena)
Formak: irudian agertzen diren forma guztiak lerro zeiharrek sortutakoak dira; hirukiak, erronboak eta forma irregular asko. Forma asko egoteak irudian desordena sortzen du eta honek mugimendua ahalbidetzen du.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
1. Irudian erabilitako ikus – elementuak: (jarraipena)
Koloreak: hotzak eta kolore beroak ikusten dira irudian, kontrastea sortuz. Kolore guztiak biziak dira, irudian bizitasuna adieraziz.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
2. Irudiaren konposaketa:Irudi honetan asimetria ikusten da. Honez gain, irudiaren elementu guztietan, lerroak, formak eta koloreetan, errepikapena oso nabaria da, erritmoa handia sortuz. Asimetria eta erritmoak mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna adierazten dute.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
3. Irudiaren formatua:
Irudian formatu horizontala erabili da. Lerro zeiharrak beheko erpinetatik goikoetara mugitzen dira, eta formatu horizontalari esker, mugimenduak duen norabidea alde batetik bestera zehazten da.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
4. Irudiaren efektua edo mezua:
Irudi honek mugimendua eta alde batetik besterako norabidea adierazten ditu batez ere. Koloreen bitartez bizitasuna, alaitasuna eta kontraste bizia lortzen da.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
5. Norberaren iritzia:
Ongi erabili al ditu egileak ikus - baliabideak adierazi nahi duen mezua azaltzeko ? Zergatik ?
ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA
SARRERA
IKUS – ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIAK AZTERTZEN
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIA EGITEKO URRATSAK
Egileak irudiaren mezua (adierazi nahi dituen informazio, ideia edo sentimenduak) eta efektua (armonia, lasaitasuna, mugimendua, bizitasuna etab.) zehaztu ondoren, ondorengo baliabideak aztertu eta landu behar ditu:
IKUS – ELEMENTUAK: egileak lerro, forma, kolore
eta bestelako elementu egokienak erabili behar
ditu.
FORMATUA: horizontalean,
bertikalean, karratuan etab. konposatu behar du
egileak bere irudia.
KONPOSAKETA: egileak ikus – elementuak era egokienean antolatu
behar ditu irudian: simetria, erritmoa, etab.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIA EGITEKO URRATSAK
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIA EGITEKO URRATSAK
1. Irudia egiteko erabilitako ikus – elementuak: puntuak, lerroak (zuzen horizontalak, bertikalak, zeiharrak edo kurbak), formak (zirkuluak, triangeluak edo laukiak), koloreak (hotzak, beroak, armoniak edo kontrasteak).
• Ordena, lasaitasuna eta egonkortasuna adierazteko: lerro zuzen horizontalak, laukiak, koloreen arteko armoniak.
• Mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna adierazteko: lerro zuzen zeiharrak edo kurbak, zirkuluak, koloreen arteko kontrasteak, kolore biziak.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIA EGITEKO URRATSAK
2. Irudiaren konposaketa. Irudian agertuko den konposaketa adierazi nahi dugun mezua eta efektuaren arabera antolatuko dugu.
• Ordena, lasaitasuna eta egonkortasuna adierazteko: SIMETRIA.
• Mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna adierazteko: ASIMETRIA. Mugimendua erditik aldeetara, aldeetatik erdialdera eta biraka adierazteko SIMETRIA erabiliko dugu.
• Errepikapena, mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna adierazteko: ERRITMOA.
3. Irudiaren formatua. Adierazi nahi den mezua eta efektuaren arabera antolatuko da.
• Lasaitasuna eta egonkortasuna edo alde baterako mugimendua adierazteko: HORIZONTALA.
• Gora edo beherako mugimendua, bizitasuna, goratasuna eta alaitasuna adierazteko: BERTIKALA.
• Ordena eta egonkortasuna edo alde guztietarako mugimendua adierazteko: KARRATUA.
ABSTRAKZIO GEOMETRIKO IRUDIA EGITEKO URRATSAK