Akordioak(juan gaizka)

Post on 30-Jul-2015

295 views 3 download

Transcript of Akordioak(juan gaizka)

KLIMA ALDAKETAREN AURREAN HARTURIK

AKORDIOAK

Juan Cerro

eta

Gaizka Hermosilla

HARTURIKO AKORDIOAK Kyotoko Protokoloa

COP 15

KYOTOKO PROTOKOLOA Inguru giroa babesteko sortutako akordioa.

36 herrialdek hartu zuten parte.

1997ko abenduan hasi zen.

Halan deitzen da Kyoton sinatu zelako.

ZERGATIK? Negutegi Efektuko Gasen igorpenak

kontrolatu eta murriztea hil ala bizikoa da, gas horiek atmosferan metatu eta, horrela, eguzki-irradiazioa eta Lurraren beroa kanpo-espaziora irtetea galarazten dutelako: horrek guztiak planetako tenperatura globala altxa egiten du

PROTOKOLOAREN PIKARESKA Arazoa benetan larria ez balitz, Protokoloak

estatuei baimentzen dizkien estrategia batzuk komiko lirateke. "Aire beroa" eros daiteke, esate baterako. Herrialde bakoitzari gehieneko igorpen-kuota aitortu die Kiotok; Errusiak eta beste herrialderen batek, egiaz igorriko dutena baino kuota handiagoak kudeatzen dituztenez, beste herrialderen batek horien soberakinak erosteko aukera izango du.

COP 15 Euskal Autonomia Erkidegoa Kopenhagen

izango da, Ingurumeneko, Lurralde Plangintzako, Nekazaritzako eta Arrantzako sailburu Pilar Unzalu buru duela.

ZERGATIK EAEko ingurumen sailburuak COP15eko

hainbat ekitalditan hartuko du parte, eta Euskadin dugun klima aldaketaren inguruko estrategia aurkeztuko du.

COP 15-aren EZAUGARRIAK -   Sortutako erronkei erreparatuz, bistakoa da bestelako ekonomia-

adierazleak ezarri behar direla, BPGaz gain, lortu nahi dugun berezko aurrerapen iraunkorra neurtzeko.

-   BEGen isurpenak eta gizakiaren ingurumen-inpaktua murrizteko, nahitaezkoa da gure gizarteko garraioen alorra berrikustea, mugikortasuna kudeatzeko eta lurralde-antolamendua gauzatzeko modu berriak finka ditzagun. 

-   Halaber, energia-gastu txikian oinarritutako ekonomia finkatzea ere ezinbestekoa da, energia-ekoizpenari eta -kontsumoari loturiko eredu berritzaileak abian jarriz.

-   Laburbilduz, hiritarrengandik hurbilen dauden toki-eremuetan plan berritzaileak ezartzeko aukeratzat hartu behar dugu krisia. Adierazi bezala, plan berritzaileak abiarazi behar dira, nola teknologien hala gizartearen ikuspegitik