Post on 02-Aug-2015
ARTIA HERRI ALDIZKARIA
ZEIN HELBURUREKIN SORTU NAHI DUGU?
ARTIA aldizkaria herritarron aldizkaria izatea nahi dugu, herritarroi
begira herritarrok egindakoa. Gero eta herritar gehiagok parte hartu, orduan
eta hobe, gure ustez.
Dakigun moduan, Zer berri Aizarnazabalen hileroko “agenda”
kaleratzen da. Gure ustez, herrian hori baino zerbait mamitsuagoa,
potoloagoa, jantziagoa behar dugu. Laburtuz, bi helburu nagusi zehaztu
ditugu:
-Herriko berriak eman eta pasadizoak kontatzea: Herritarrei
elkarrizketak, garai bateko kontuak eta ohiturak berreskuratu, herriko
elkarteentzat euren asmoak azaltzeko tarte bat eskaini, auzoei merezi duten
tokia eman, Udalari tarte bat eskaini…
-Herritarren eta Udalaren arteko zubia eraiki: Aldizkari hau
herritarren ahotsa izatea ere nahi dugu. Inkesten bidez edo herritarren
gutunen bidez, herritarren kezka, asmo, oniritzi edo desadostasunak
azaltzea nahi dugu. Aldizkari honen bidez, herritarrek Udala eta Udalak
herritarrak gerturago sentitzea nahi dugu.
1
NONDIK ABIATU GARA? NORA GOAZ?
Herri aldizkari bat sortzeko asmoa ez da atzo goizeko kontua,
aspalditik herritar bat baino gehiagoren buruan dabilen kontua da. Azken
aste honetan, 3-4 lagun elkartu gara eta proiektua aurrera eramaten hasteko
oinarri batzuk zehaztea erabaki dugu. Lehenik eta behin puntu hauek garbi
ikusi ditugu:
-Herrian aldizkari honen beharra ikusten dugu, bestela ez ginen
honetan hasiko.
-Aldizkariaren lehenengo alea ateratzea da lehenengo helburua. Ez
dakigu, hilabetekaria, hiruhilabetekaria… zer izango den. Momentuz,
lehenengo alea ateratzea da gure lehenengo helburua. Herritarren
erantzunaren eta kostuaren arabera jakingo dugu zenbatean behin
argitaratuko den.
-Lehenengo ale horrek oso erakargarria izan behar du
herritarrarentzat.
-4-5-6 edo lagun gehiagoko talde batek konpromisoa hartzea
ezinbestekoa jotzen dugu. Horretaz gain, era batera edo bestera parte
hartuko duen jendea elkartzea lagungarri da, baina talde finko bat biltzea
ezinbestekoa deritzogu. Geure borondatez egindako lana izango da, baina
konpromiso bat hartu beharra dago.
Behin puntu hauek erabakita, aldizkariaren nondik norakoak
zehazten aritu gara. Ideiak paperera eraman ditugu eta baliabide eta kostuak
aztertu ditugu. Ondorengo pausuak eman ditugu:
-Inguruko herri aldizkari batekin harremanetan jartzea derrigorrezkoa
ikusi dugu. Zestoako Danbolin aldizkarikoekin harremanetan jarri gara.
Hainbat argibide eman dizkigute: beraien hasiera nolakoa izan zen, euren
2
eguneroko lanaren funtzionamendua, inprentako kostuak, jasotzen dituzten
diru laguntzak…
-Behin ideia batzuek jaso ondoren, lehenengo alea “diseinatzen”
hasi gara. 16 orrialdeko luzera izango duela pentsatu dugu. Orrien tamaina
Zumaiako Baleike herri aldizkaria-ren berdina izango dela erabaki dugu.
Kostua ez balitz asko igoko, erakargarria izan dadin, dena koloretan joatea
egokia litzatekeela pentsatu dugu.
-Inprentako kostuak jakin asmotan, inprenta ezberdinetara deitzen
aritu gara, kostuak alderatu eta merkeena aukeratzeko.
-Lehenengo alearen edukiak zehaztu ditugu eta aldizkariari izena
jarri diogu: Artia herri aldizkaria. Azpiazuko Artia herriaren sinbolotzat
daukagu, eta aldizkariaren izenburuan berari erreferentzi egitea egokia eta
polita iruditu zaigu. Horretaz gain, Artia hitzarekin hitz-jokuak eginaz
izendatu ditugu atal gehienak: Atisten artelanak, Bidaietako pasartiak,
Herriko elkartiak, Hurrena arte…Hala ere, badaude beste atal batzu, ohiko
izenak dituztenak: Inkesta, Gutunak…
-Atal horietan lehenengo alean joango liratekeen edukiak lotzen hasi
gara: Artisten artelanak, Herritar berriak, Inkesta, Bidaietako pasartiak…
atal horien edukiak jada zehaztu ditugu.
-Edukiez gain, ordea, aldizkariaren diseinuak ere garrantzi handia du.
Horretaz, herriko diseinatzaile batekin hizketan aritu gara, eta
aurrerantzean laguntzeko konpromisoa azaldu digu. Egunkariaren diseinua
(itxura) nolakoa izango den gomendatzeaz gain, maketazioa egiten
laguntzeko prest azaldu da. Quark programa instalatu eta mateka
ezberdinen plantilak diseinatzen laguntzeko borondatea erakutsi digu.
-Honenbestez, eskuetan aldizkariaren “zirriborroa” izanda eta
hainbat eduki eta ideia zehaztuta ikusi ditugunean, Udal taldeari aurkeztea
pentsatu dugu.
3
-Aldizkari hau ateratzeak bere kostua dakar, inprentako kostuak
gehien bat. Proiektu hau Udalari azaltzeaz gain, aldizkari honen kostuak
ordaintzen lagunduko lukeen jakitea ere nahiko genuke.
-Aizarnazabalgo Udalean guk aurkeztu dugun proiektu honen
edukia inongo arazorik gabe aldatu daiteke. Bildu garen herritarrak,
gure ustez, aldizkaririk egokiena diseinatzen saiatu gara, baina horrek ez du
esan nahi aldaketarik egin behar ez denik. Udal taldearen edo zenbait
herritarren iradokizunak kontuan hartzeko asmoa dugu, eta proposamen
berriak gustura jasoko ditugu. Badakigu zenbait aldaketa egin beharko
direla aldizkariaren diseinuan, orri kopuruan edo beste edozein
alderdietan… eta azken finean hori da guk nahi duguna: zenbat eta
herritar gehiagok parte hartu, orduan eta hobe.
4