Post on 06-Oct-2020
1
ANIMALIAK EUKITEA ETA BABESTEA ARAUTU DAUAN ORDENANTZEA
ARRAZOIEN AZALPENA
Animaliak babestearen ganeko Eusko Legebiltzarraren urriaren 29ko 6/19993 Legeak esparru
juridikoa ezarri eban, gizakion eta animalien arteko bizikidetasuna arautzeko,
osasungarritasun publikoaren zainketa eta animalienganako errespetua, defentsa eta babesa
uztartuz, betiere interes orokorrekaz bat datorren orekaren barruan.
Aitatutako legea argitaratu eta indarrean sartu danetik, animaliak eukitearen aldeko fenomeno
sozialaren areagotze kuantitatiboa eman da, aldi berean, animalien ganeko eskubideen
kontzientzia sozialaren areagotze kualitatiboa eta ingurune sozial moderno batean
bizikidetasun egoki bat arautzeko esparru zorrotzago baten eskaerea.
Beste alde batetik, arlo honetan arauzko erregulazino prozesu garrantzitsu bat egon da. Horren
adierazgarririk garrantzitsuena, seguruenik, animalia arriskutsuak eukiteko araubide
juridikoan ganeko abenduaren 23ko 50/1999 Legea izan zan. Izaera arriskutsuko zenbait
animalia eukiteak gizartean sortutako kezkari erantzun guran, Lege horrek araubide zorrotza
ezarri eban era horretako animaliak eukiteari jagokonez, besteak beste, aldez aurretik baimena
eskuratzeko betebeharra eta animaliok eukiteko baldintza berezien derrigorrezkotasuna
eskatuz.
Hasiera batean, abenduaren 23ko 50/1999 Legea behar bezala aplikatzeko beharrezko
legegintza-garapenik ez egoanez, gure eremu autonomikoan berariazko arau bat onestearen
alde egin zan, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak eukiteko arauak emoten dauzan
apirilaren 4ko 66/2000 Dekretua xedatuz, hain zuzen. Beste hainbat gairen artean,
«arriskutsuak izan daitekezan animalien» figura ezarri eban, animalien bat eukiteak aurretik
aitatutako gizartean sortutako kezkari erantzuteko asmoz. Hala ere, arau horren indarraldia
arras eztabaidatua izan zan, martiaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua argitaratu zanean.
Dekretu horren bidez abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen zan, Lege horren aplikazino-
eremua zehaztasunez mugatuz, neurri handi batean oinarrizko izaeragaz.
Sortutako segurtasun juridiko gabeko egoera gainditu eta erregulazinorako esparru egonkorra
finkatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak eukitearen ganeko bagilaren 1eko
101/2004 Dekretua argitaratu da. Dekretu horrek, barrikuntza batzuekaz, aurreko araudia
moldatu eta, beharrezkoa izan dan kasuetan, hasieran aitatutako animaliak babestearen ganeko
urriaren 29ko 6/1993 Legearen testuinguruan kokatu dau.
Horren harira, Ordenantza honek prozesu hori guztia bildu eta gaurkotu egiten dau, eta
animaliak euki, babestu eta merkaturatzeko arauak ere jasoten dauz, udal jardueraren eremura
2
egokituz, tresna erabilgarria eta eraginkorra izan dadin, batetik animaliak eukiteagaz eta,
bestetik, ondorioz gizarte moderno eta konplexuen esparruan gizakiekaz elkarbizitzeko
fenomenoagaz zerikusia daukan alderdi eta jardun-eremuen arteko konplexutasun elkarlotua
arautu, kontrolatu eta bertan esku hartzeko.
I TITULUA
HELBURUA, APLIKAZINO-EREMUA ETA DEFINIZINOAK
I KAPITULUA.- HELBURUA ETA APLIKAZINO-EREMUA
1. Artikulua .- Helburua
Ordenantza honen helburua Bakioko Udalean dagozan etxeko animaliak, etxekotuak, katigu
dagozan basabereak arriskugarri gertatu daitekezan animaliak babesteko, eukiteko, erakusteko
eta merkaturatzeko arauak imintea da, kontuan hartu barik ez zentsuan dagozan, ez jaubeak ez
eukitzaileak Bakion bizi diran, batetik, eta animalien eta pertsonen arteko alkarbizitea eta
inguruaren osasun eta lasaitasunarentzat eta pertsona eta ondasunen segurtasunarentzat izan
dakiezan arriskuak harmonizatzen dirala.
Horretarako udalerri honetan animaliei tratuari, higieneari, laguntzari, babesari eta garraioari
jagokonez emon beharreko gitxieneko arreta finkotu da eta establezimendu espezializatuetan
eukiteko, osasun jagoletzarako, merkaturatzeko eta salmentarako arauak imini dira.
Era berean, arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko erregimen juridikoa erregulatzen
da, aspektu honeei erreparatuta: Lizentziagazko lotura, eukite-baldintza orokorrak eta
erregistro-erregimena.
2. Artikulua.- Esklusinoak.
Honako arlo honeek ez dira sartzen Ordenantza honen ezarpen-eremuan, bakotxean
beren beregiko arautegia dagoalako:
a) Ehizea.
b) Arrantzea.
c) Animalia basatiak euren berezko ingurunean babestu eta artatzea.
d) Zezenketak.
e) Abeltzaintzea, hau da, abereak haztea jentea hornitzeko. Horren kontrola
administrazino publiko eskudunek egingo dabe.
f) Animaliak esperimentazino eta beste helburu zientifikoetarako erabiltea.
3
II KAPITULUA .- DEFINIZINOAK
3. Artikulua.- Definizinoak.
1) Ordenantza honen ondorioetarako, bizi ahal izateko gizakiaren laguntzea behar daben
animaliak etxeko animaliak dira.
2) Animalia heziak honako honeek dira: basati eta libre sortu arren, gizakiagaz egotera eta
berari lagun egitera ohituta dagozanak eta, azken baten, bizi ahal izateko gizakiaren
laguntzea behar dabenak.
3) Basa animalia-katiguak honeek dira: basati edo katigu jaio eta katigu dagozanak, baina
hezi ez diranak.
4) Arriskutsuak izan daitekezan animaliak dira, fauna basati batekoak izanda, etxeko
animaliatzat edo laguntza-animaliatzat hartuta, pertsona edo beste animalia batzuei min
egin ahal deutsien, horreek hil ahal dabezan edo gauzei kaltea eragin ahal deutsien espezie
edo arrazakoak, hareen agresibidadea dana dalakoa.
Legez halan ezarten diran etxeko animaliak edo laguntza-animaliak be arriskutsuak izan
daitekezan animaliatzat hartuko dira, eta, batez be, bagilaren 1eko 101/2004 Dekretuko I eta II
Eranskinean zehaztutako txakur-espezieko animaliak, baita 10.1.c) artikuluan halan izendatu
diranak be.
5) Esplotazino-animaliak dira, giza-ingurura egokituta, gizakiak mantentzen dauzanak dirua
lortzeko helburuagaz, bai animaliengandik eurengandik bai hareek sortzen dabezan
ekoizpenengandik.
6) Eukiteko baldintza bereziak daukiezan txakurrak dira, euren egoera etologikoaren
ondorioz, udal-autoridadeak baldintza bereziotan euki ahal dauzanak.
TITULO II
ANIMALIAK EUKITEKO ERREGIMEN JURIDIKOA
I KAPITULUA.- ARAU OROKORRAK
4
4. Artikulua.- Betebeharrak
1.- Animalia baten jaubeak baldintza higieniko-sanitario honetan euki beharko dau, aterpe
egokirako instalazinoak, janaria eta edaria emonez, albaitari-asistentzia eskainiz eta ariketa
fisikoa egiteko aukera itxiz eta haren espezie edo arrazaren araberako beharrizan fisiologiko
eta etologikoakaz bat jagonez.
2.- Bereziki, animaliak mantentzeko baldintza minimo honeek ezartzen dira:
a) Edateko urez eta janari nahiko eta orekatuaz hornitu, nutrizino eta osasun maila ona
mantentzeko.
b) Edozein sufrimendu saihesteko eta bizitzako eta ongizaterako beharrizanak asetzeko,
leku, bentilazino, hezetasun, tenperatura, argi eta aterpe egokiak eukitea.
c) Animalien egonlekuak garbi eta desinfektauta mantendu, eta aldian-aldian gorotzak
eta gernua kendu.
d) Hareen ohiko egonlekuak ezin dau ibilgailua izan.
e) Animaliak bakotxaren ibilgailuetan garraiatzen gidarien beharrari traba egin barik
egingo da, trafikoaren segurtasuna arriskuan imini barik eta etologiaren eta fisiologiaren
ikuspegitik behar dan moduan.
f) Aparkauta dagozan ibilgailuek barruan animalia bat badaukie, ezingo dabe egon
aparkauta 4 ordu baino gehiago, eta udan, ahal dala, itzalpean eta bentilazinoa errezten
daben lekuetan egon beharko dabe.
3.- Animalia baten jaubeak edo eukitzaileak uste badau animaliak gaitz kutsakorra daukala,
albaitariari jakinarazo behar deutso, eta berak usmatzen badau zoonosia izan daitekeala, edo
horretaz ziur badago, agintaritza eskudunari jakinarazoko deutso.
4.- Animaliak pertsonarentzat kutsakorra dan gaixotasunen bat euki ezkero, albaitari batek
diagnostikau dauana, eta horren ustez ha sakrifikau beharra badago, baimendutako sistema
eutanasiko baten bidez egingo da jaubearen kontura; modu berean, gaixotasun kroniko
osaezinak eukita jaubeek txarto jagoten dabezanak be sakrifikau egingo dira.
5. Artikulua.- Animalien identifikazinoa
1.- Txakurren jaubeak edo txakurra daukienak derrigortuta dagoz identifikauta eta udalean
erroldatuta eukitzera, horretarako, hilabeteko epea izango dabe, jaioten danetik edo jaubetzen
danetik hasita. Betebeharra udalean modu iraunkorrean bizi diran edo hiru hilabete baino
gehiago dagozan animalien jaubeek izango dabe. Betebehar hau, laguntzako beste animalia
batzuentzat ere kontutan hartu beharko da.
5
2.- Identifikazinorako txakurraren samaren ezkerraldean mikrotxip edo elementu
mikroelektroniko bat iminiko deutso albaitari ofizialen batek, foru edo udal albaitariak, edo
animali txikientzako prestauta dagoan albaitari pribatuak.
Inplantazino hori, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1993ko maiatzaren 5eko Ordenaren
aginduaren arabera egingo da, zeinaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko animalien
identifikazinorako metodo elektronikoen erabilera arautzen da, hala nola, ezarri leitekezan
edozein arauetan jarten dauana.
Animalia identifikatzerakoan, albaitari ofizialak edo gaitutako jarduleak Kartila Ofiziala eta
identifikazinorako dokumentu bat beteko dauz eta 1993ko Maiatzaren 5eko Aginduaren
arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean
(AIEO) eskaera egin beharko dau. Agiria eskuragarri eukiko dabe interesaduek albaitari
ofizialen edo gaituen bulegoetan. Ale bat lanean diharduen albaitariaren eskuetan egongo da,
eta beste bi ale animaliaren jaubeari emango jakoz; aleetako bat Eusko Jaurlaritzako
Nekazaritza eta Arrantza Sailera bidali beharko dau, NANaren fotokopiagaz batera, datuak
AEIOan sartu ahal izateko.
3.- Ez erroldatzea, edo epez kanpo eitea, arau-haustea izango da animaliak babestearen ganeko
Legearen 27.1.a artikuluan agintudakoari jarraituz.
4.- Animaliaren jaubeak AIEOri jakinarazo behar deutso erregistro horretako datuetan
izandako edozein aldaketa, eta zehatz-mehatz ondokoak:
a) Jaubeari edota txakurraren ganeko datuen aldaketa.
b) Jaube aldaketa.
c) Animaliari baja ematea, hil egin dalako edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora
eroan dalako betiko.
d) Animalia galdu egin dalako edo lapurtu egin dabelako.
10 eguneko epean eman beharko da horren barri, baina animalia galdu edo norbaitek lapurtu
egin badau, orduan, 48 ordukoa izango da epea, galtze edo salaketa-egunetik kontatzen hasita,
eta salaketaren kopia bat erakutsi beharko da.
Aldaketa eskatzeko edo jazoera jasoteko , udalean edo Foru Aldundian, edo gaitutako
albaitarien bulegoetan eskuragarri egongo dan agiria erabiliko da, agiri honi, NANaren
fotokopia bat gehitu behar jako. a), c) eta d) puntuetan aurreikusitako kasuetan, interesaduak
AIEOra jagokon alea bidali beharko dau.
6
b) idatz-zatian aurreikusitako kasuetan, hau da, salmenta, dohaintza edo indarrean dagoan
legerian ezarritako beste moduren bat erabilita eskualdaketa bat egiten danean, parte hartzen
daben aldeek aldaketa eskatzeko agiria bete beharko dabe, agiri horrek zenbaki bat eramango
daualarik, eta lau ale bete beharko diralarik. Udal Osasun Zerbitzuak edo Aldundiak Kartila
Ofizialean jaso eta ikus-onetsiko dau eskualdaketa hori, bertan, erabilitako agiriaren zenbakia
be adierazoz. Ale bat parte hartu dauan erakunde edo albaitariaren eskuetan geratuko da, beste
ale bat animalia eskualdatu dauanaren eskuetan, eta beste bi aleak, berriz, jaube barriak jasoko
dauz. Jaube barri horrek AIEOra bidali beharko dau ale bat, eskualdatzea egiten dan egunetik
kontatzen hasita hilabete baino lehen.
Animalia saldu edo eman ahal izateko derrigorra da jaube barriari Kartila Ofiziala eguneratuta
eta behar bezala identifikatuta eta erroldatuta dagozan animaliak emotea.
Artikulu honetan adierazo diren erroldatzearen ganeko aldaketak Erregistroari ez
jakinarazotea arau-haustea izango da, animaliak babesteko Legearen 27.1 a) artikuluan
ezarritakoaren arabera.
6. Artikulua .- Eukite-baldintzak
1.- Kode Zibilaren 1905. artikuluan ezarritakoaren arabera, animaliaren eukitzailea izango da
animaliak sortu daikezan kalte, galera eta arazoen erantzulea.
2.- Animaliaren eukitzaileak beharrezko neurriak hartu beharko dauz haren gorotzak bide eta
espazio publikoetan geratu ez daitezan
Idatz-zati honetan ezarritakoa ez betetea, arau-hauste arintzat joko da hondakinen ganeko
apirilaren 21eko 10/1998 Legean, 34-4-c) artikuluan ezarritakoaren arabera. Hori guztia,
aitatutako legeak baimendutako neurri osagarriak erabagitzeko aukeran kalte egin barik.
3.- Erroldatua edota erregistroan jasoa egon behar daben animaliaren eukitzaileak berak, edo
berorrek baimendutako norbaitek salatu behar dau, halan balitz, animalia galdu izana
7. Artikulua.- Eukiteko limitazinoak
1.- Orokorrean etxeko animaliak eta etxekotuak norberaren etxeetan eukiteko baimena emoten
da.
2.- Udal-autoridade eskudunak eukitea edota animalia kopuru maximoa mugatu ahalko dauz,
egoera honeek kontuan hartuta: aterpearen eta instalazinoen egokitasuna, baldintza higieniko-
sanitarioak, eta baita auzokideentzako edo beste pertsonentzako edo animaliarentzako
7
berarentzako edo beste animalientzako arrisku edo deserosotasun egoera objektiboak ez
egotea be.
Udal-autoridadeak interesdunari animalien eukite-egoerearen ganeko dokumentazino eta
informazinoa eskatu ahal deutso, edo baita bere eskura imintea be. Arau hori haustea arau-
hauste astuntzat hartuko da, ordenantza honetako 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
8. Artikulua- Deslai itxitako animaliak
Deslai itxitako animaliatzat hartzen da, bere jatorri edo jaubearen ganeko identifikazinorik ez
daroana, pertsona batek lagunduta ez doana eta identifikazinoa eroan arren, haren jaubeak edo
baimendutako pertsonak galtzea denuntziau ez dauana.
9. Artikulua.- Prozedurea deslai itxitako animaliakaz
1) Deslai itxitako animaliak Aministrazinoak jasoko dauz, bertako edo kontzertautako
zerbitzu bidez. Jasotze edo garraioan erabilitako bitartekoek baldintza higieniko-sanitario
egokiak eukiko dabez, eta animaliei ez deutsiez justifikau bako sufrimendurik sortuko.
2) Aurreko puntuan aitatutako animaliak animalien abegi-zentro baten egongo dira, legeak
ezarten dauan denboran zehar. Jaubeak berreskuratu gura badau, ezaugarri hori erakutsi
beharko dau, mantenu-gastuak eta egotaldikoak ordaintzeaz gain.
Aitatutako zerbitzuko alabaitariaren ustez, zirkunstantzia sanitarioek, arriskuzkoek edo
animaliaren sufrimenduzkoek halan eskatzen dabenean, aitatutako epea behar dana
murriztuko da.
3) Epe hori igarota, inork ez badau identifikau bako animalia erreklamatzen, hurrengo
neurriak hartu daitekez: apropiazinoa, eskatzen dauan pertsona bati emotea (horrek
animaliaren egoera administratibo eta sanitarioa legeztatu beharko dau, Ordenantza honetako I
Eranskinean ezarten dan moduan) eta, besterik ezean, sakrifizio eutanasikoa.
Edozein momentutan, laguntza-animalien kustodia beste pertsona fisiko edo juridiko batengan
itxi daiteke, aldi baterako.
4) Animaliak identifikazinoa eroango baleu, horren jasotea edo erretentzinoa modu
frogagarrian jakinarazoko jako jaubeari. Horrek 7 egun balioduneko epea eukiko dau
berreskuratzeko, eta abegi-zentroko egotaldiak sorturiko gastuak ordaindu beharko dauz. Epea
pasau ostean, jaubeak ez badau animalia berreskuratu, aurreko atalean aurreikusitako norakoa
emongo jako.
8
5) Animalien sakrifizioa berehalako konorte-galtzea eta sufrimendu eza inplikatzen daben
prozeduren bitartez egingo da, beti be albaitari baten kontrol eta ardurapean.
10. Artikulua.- Kaleko animaliak
1) Animaliek pertsonei edo ondasunei sortu ahal deutsiezan eragozpenak edo arriskuak
saihesteko, herritarrek kaleko animalien presentziaren barri emongo deutsie udaleko osasun-
zerbitzuei.
2) Galarazota dago bide publikoan edo orubeetan hegazti, txakur, katu eta kaleko beste
animaliei janaria emotea..
Atal hori ez betetea arau-haustetzat hartuko da, Ordenantza honetako 45. artikuluan
ezarritakoaren arabera.
3) Uriko animalia espezieen ugaltze kontrol bakoak justifikatzen dauanean, udal-autoridadeek
beharrezko bitartekoak iminiko dabez, populazinoa kontrolateko.
11 Artikulua.- Eraso bat gertatzen danerako prozedurea
1) Animalia batek nonor eraso izanaren salaketa jaso edo horren barri daukan udal zerbitzuak
erasoa egin daben animaliaren edota haren jaubea identifikatzen lagunduko daben datu
guztiak bilduko dauz salatzailearengandik edo gertakarien jakinarazpena egin
dauanarengandik, eta berehala jarriko dauz datu horiek administrazino-espedienteaz
arduratuko dan agintaritzaren eskuetan, alegia, txakurra erroldatuta dagoan eta, halakorik
ezean, jaubea bizi dan udalerriko udalaren eskuetan, eta dokumentazino guztia udal horretara
eroango da.
2) Erasotzerakoan haginka egin badau eta horrek lesioren bat sortu badau, erakunde
eskudunak espedientea ireki dala jakinarazoko deutse Osasun Saileko Zaintza
Epidemiologikoko Unitateari eta Foru Aldundietako abere osasuneko zerbitzuei.
Lesioak eragin dauzan animaliaren jaubeak 24 ordu izango dauz animalia berak aukeratutako
albaitari ofizial edo gaitu batengana eroateko; animalia, txakurra bada, behaketan egon
beharko dau hamalau egunez, baina egun-kopuru hori aldatu egin leike beste animalia batzuen
kasuan edo unean uneko baldintza epizootiologikoek halan gomendatzen badabe, betiere,
txosten tekniko batek hartarako arrazoiak ematen badauz. Haginka egin eta 24 orduen epe hori
igaro, eta jaubeak txakurra albaitariarengana borondatez eroan ez badau, eskumena dauan udal
agintaritzak eroan dagian eskatuko deutso, eta animaliak jasotzen dauzan zentro batean
9
sartzeko edota isolatzeko agindu ahal izango dau (II. Eranskina). Errekerimendu hau ez
betetea arau-hauste larria izango da Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren bagilaren 26ko
8/1997 Legeko 36.2.b.1 artikuluan jasotakoari jarraituz, eta han esandakoa bermatzeko
kautelazko neurriak hartzearen kaltetan izan gabe. Dena den, egindako txostenaren edo
egiaztagiriaren kostua animaliaren jaubeak edota eukitzaileak ordaindu beharko dau.
Animaliak jaube edo eukitzaile jakinik eukiko ez baleu, gertakarien barri jaso dauan udal
zerbitzua arduratuko da animalia jaso eta behaketan jartzeaz. Behaketaren barri eman beharko
deutso espedientea tramitatzeko eskumendun udalari gertaerak izan eta 72 orduko epea baino
lehen.
Albaitariak behaketa egin beharko dau zoonosia izateko arriskua dagoan ala ez ikusteko eta
animaliaren izakera arriskutsua izan daitekeen ala ez ebaluatzeko eta, III. eranskinean dagoan
ereduari jarraituz, emaitzaren ganeko egiaztagiria/txostena bidali beharko dau. Jaubeak edota
eukitzaileak, behin animaliari behaketa egin jakonean, 48 ordu izango dauz albaitariaren
egiaztagiria/txostena bialtzeko espedientea izapidetzen ari dan udalari —lehen paragrafoan
adierazoa—, udal horrek espedientean sar dagian. Udalak, dagokion Foru Aldundiko
Abeltzaintza Zerbitzura eta Osasun Saileko Zaintza Epidemiologikoko Zerbitzura bialdu
beharko dau kopia bat. Behaketa hori egin ondoren arrisku sanitarioa dagoela ikusten bada,
horretan diharduen administrazinoak txakurra zentro batean sartzeko edota isolatzeko edo,
egoera horretan egonez gero, bardin jarraitzeko agindua eman daike
3) Erasotzerakoan haginkadarik egin ez bada, jaubeak edo eukitzaileak berak nahi duen
albaitari ofizial edo gaitu batengana eroan beharko dau txakurra; albaitariak animaliaren
izakera arriskutsua dan ala ez ebaluatuko dau nahi dauan denboran, eta egiaztagiri bat emango
dau. Jaubeak espedientea izapidetuko dauanari bidali beharko deutso egiaztagiri hori.
12. Artikulua.- Debekuak
1.-Beren beregi galazota dago:
a) Animaliei tratu txarrak emotea edo arrazoi bako oinaze edo kaltea eta larrialdia sortuko
deutsen tratua emotea.
b) Animaliak deslai ixtea.
c) Modu berean, galazota dago ordenantza honetan aitatutako animalien gorpuak herri
bideetan zein udal mugartean ixtea. Animalia gorpuren bat ikusi ezkero, Udalari jakinarazo
behar jako, behar dana agindu daian.
10
d) Animaliak behar beste ez elikatzea, edo higiene eta osasunaren ikuspuntutik egokiak ez
dira lekuetan eukitea.
e) Animaliak mutilatzea, premiazkoa danean albaitariak egin ezean, funtzinoak beteteko
beharrezko danean edo arrazearen ezaugarriak mantentzeko.
f) Animaliei drogak edo botikak emotea edo kalte fisikoak edo psikikoak ekarriko deutseezan
manipulazino artifizialak egitea, nahiz eta lehiaketaren bateko emoitzak hobetzeko asmoagaz
izan.
g) Animaliak berezko daukan jokaeraren kontra edo tratu iraingarria ekarriko dauan moduan
aritzera behartzea.
h)Animalien borrokak.
i) Animaliak kalean hiltea, ezinbestekoa danean eta horretarako premia gorria dagoanean izan
ezik.
j) 14 urtetik beherakoei eta gauza ez diranei animaliak saltzea, emotea edo lagatzea, guraso-
agintea daukan pertsonaren edo tutoreen baimen barik.
k) Animaliak kalean saltzea, baimendutako azoketan edo merkatuetan izan ezik.
l) Animaliak laborategi edo kliniketarako saltzea Administrazinoaren kontrol barik.
ll) Animaliak publizitaterako apeu, sari edo eskupeko gisa dohaintzan uztea, haien kostu
bidezko transakzinotik eratorritako negozio juridikoetan salbu.
m) Espezie babestuetako animaliak saltzea, eukitea eta jendaurrean erakustea, espezie
babestuen ganeko legeetan ezarritakoa kontuan hartuta.
2.- Era berean, beren beregi galarazota dago:
a) Animaliak elikagaiak fabrikatzen, saltzen, batzen, garraiatzen edo manipulatzen diran
lekuetara sartzea eta bertan egotea, osasun-aginpideak baimena emon ezean.
b) Animaliak ikuskizun publikoak egiten diran lokaletara, ugerleku publikoetara,
hondartzetara eta osasun-etxeetara sartzea eta bertan egotea, beren beregiko arauek galazoten
badabe.
11
c) Jentearentzat zabalik dagozan enparauko establezimenduetan jaubeek euren eretxiaren
arabera galarazo ahalko dabe animaliak sartzea eta egotea; debekua sarreran adierazo behar
dabe.
d) Alkarteen leku pribatuetan, esaterako kultur alkarteetan, jolas alkarteetan, auzo
komunitateen danen erabilerarako aldeetan etab., animaliak sartu eta egoteko erakunde
horreek dabezan arauak bete behar dira, bagilaren 1eko 101/2004 Dekretuko 4. artikuluko 2.
paragrafoak ezarten dauanari kalte egin barik.
e) Animaliak ezin izango dira balkoi, garaje, pabiloi, soto, azotea, lorategi edo beste edozein
uri-lokal edo uri-lursailetan ohituraz euki edo estabulau, animaliok eragozpen objektiboak
eragiten badeutsiez auzotarrei edo oinezkoei.
f) Animalia etxekotuak ezin izango dira ohituraz euki estabulazino edo erdi-estabulazino
erregimenean parke eta lorategi publikoetan ez uritar gisa kalifikatutako lursailetan.
g) Igogailuetan, inork adierazoten badau ez dauala gura sartu barruan laguntza animaliaren bat
dagoala, kasu egin behar jako.
h) Herritar ugari dabilen aire zabaleko espazioetan edo jendearentzat edegitako lokaletan ezin
izango da ezein espezietako animaliarik aske utzi. Are gutxiago arriskutsuak izan daitekezan
animaliak, basa-animaliak edota animalia kaltegarri edo hezigaitzat jotakoak, hartarako
apropos zehaztutako baldintzetatik edo bereziki prestatutako esparru, gune edo parke
zoologikoetatik kanpo.
13. Artikulua.- Salbuespenak
1) Aurreko artikuluetan agindutakoa gorabehera, gida-txakurra daroenek eta ikusmen urrikoek
leku, etxe, establezimendu, lokal edo garraio publikoetan sartu ahal izango dabe (besteak
beste ospitale publiko eta pribatuetan eta osasun laguntzarako zentroetan sartu daitekez).
2) Ikusmen urrikoak, eskatzen bajako, animalia gida-txakurra dala frogatu behar dau, eta
behar diran osasun baldintzak ondo beteten dauzala be bai.
3) Gida-txakurrari gaixotasun zantzuak hartuten bajakoz, edo erasokorra dala, edo garbitasun
falta, edo, jeneralean, pertsonentzat arriskugarria izan daitekeala, ezin izango da aurreko
artikuluan aitatutako lekuetara sartu.
14. Artikulua.- Laguntza-animalien komunidade barruko desplazamenduak
12
Komunidade barruan desplazau gura dabezan txakur, katu eta hudoen jaube eta eukitzaileek,
Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2004ko irailaren 27ko aginduak edo hori ordezkatuko
dauan araudiak arautzen dauanaren arabera, albaitari ofizialak edo hautatuak emoniko
pasaportea eroan beharko dabe desplazamendu osoan.
II KAPITULUA.- TXAKUR-ESPEZIEKO ANIMALIEN GANEKO XEDAPEN
ESPEZIFIKOAK
15. Artikulua.- Erregimen Orokorra
Txakurrentzat aplikatzekoak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak eukitearen
ganeko garagarrilaren 1eko 101/2004 Dekretuan, arriskutsuak izan daitekezan animaliak
eukiteko araubide juridikoaren ganeko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen dauan
martiaren 22ko 287/2002 Errege-Dekretuan, eta aplikagarri diran beste araubide guztietan
jasotakoak, eta aurreko tituluetan jasotakoa, eta batez be, identifikazinoari eta erregistroari
jagokon guztia.
III KAPITULUA.- ARRISKUTSUAK IZAN DAITEKEZAN ANIMALIEN GANEKO
XEDAPEN ESPEZIFIKOAK
16. Artikulua.- Erregimen Orokorra
Arriskutsuak izan daitekezan animaliei, Ordenantza honetako 3.artikuluan zehaztutakoak,
aplikatzeakoak izango dira arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko araubide
juridikoaren ganeko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arabera, lege hori garatzen dauan
martiaren 22ko 287/2002 Errege-Dekretuan, eta aplikagarri gertau leitekeen beste edozein
araubidetan jasotakoak.
17. Artikulua.- Lizentzia
1.- Arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko araubide juridikoaren ganeko
abenduaren 23ko 50/1999 Legearen babesean animalia arriskutsutzat sailkatutako edozein
animalia euki ahal izateko, administrazino-lizentzia lortu behar da, eskatzailea bizi dan
udalerriko udalak emango dauana edo, bestela, salerosketa edo txakurraren trebakuntza egin
daneko udalak —bizi dan udalean horren barri eman ondoren—, beti be aurrez, gutxienez
honako betekizun hauek beteten dirala egiaztau ondoren:
a) adinez nagusi izatea.
b) Hilketa, lesio edo torturengatiko, askatasunaren edo osotasun moralaren, sexu-
askatasunaren eta osasun publikoaren aurka egiteagatiko, edo talde armatu edo
13
narkotrafikatzaile bategaz lotura izateagatiko delituengaitik kondenatua ez izatea, eta
ebazpen judizial batek arriskutsuak izan daitekezan txakurrak eukiteko eskubidea
kenduta ez izatea.
c) Arriskutsuak izan daitekezan animalien araubide juridikoan ganeko abenduaren
23ko 50/1999 Legearen 13.3 artikuluan adierazotako zehapen osagarririk jaso ez izana,
arau-hauste larria edo oso larria egin izanagatik. Lizentzia denbora baterako kendu
izanak ez dau esan gura, halanda be, lizentzia barriro eskuratzerik edo barrizterik
izango ez dauanik; hori bai, lizentzia eskatzerakoan, osorik beteta egon behar da
aurreko zehapena, alegia, lizentzia barik egon beharreko aldiak bukatuta egon behar
dau.
d) Arriskutsuak izan daitekezan animaliak euki ahal izateko ahalmen fisiko eta
gaitasun psikologikoa eukitea.
e) Hirugarren batzuentzako kalteengatiko erantzukizun zibileko asegurua formalizauta
eukitea, estaldura ehun eta hogei mila eurotik (120.000) gorakoa izan behar da.
Arriskutsuak izan daitekezan txakurren jaubeek, bagilaren 1eko 101/2004 dekretuko
13-3-e) eta 12. artikuluetan jasotakoagaz bat, aurreko idatz-zatian ezarritako
baldintzapeko asegurua formalizatzeaz gain, animalia identifikatzen dan egunetik
hasita hamar eguneko epean kontratau beharko dabe aseguru hori, jagokon
erregistroan sartu baino lehen.
Aseguru hau beste aseguru batzuen barruan egon daiteke, baina edozein kasutan
kontratazinoa onartuta dagoala ziurtau beharko da egiaztagiri bategaz, aitatutako
101/2004 dekretuko III.eranskinean jasotako ereduaren arabera. Egiaztagiria aseguru-
konpaniak egingo dau. Bertan, aseguruak babestutako txakurraren identifikazinoari
berariazko erreferentzia egingo jako eta aseguruaren efektu-data eta mugaeguna
zehaztuko dira.
Txakurraren jaubearen ardurea izango da animalia bizi dan artean erantzukizun
zibilerako aseguru horren babespean eukitea eta asegurua indarrean mantentzea,
horretarako beharrezko barrizteak eginez, halan behar danean.
f) 1.- idatz-zati honetako b) eta c) paragrafoetan ezarritako batekizunak jagokozan
erregistroek egindako egiaztagiri negatiboen bidez erakutsiko dira. Ahalmen fisikoa eta
gaitasun psikologikoa lehen be aitatutako martiaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuan
erabagitakoari jarraituz lortutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira.
2.- Lizentzia administratiboa, interesaduaren eskariz jagokon udal organoak barriztuko dau,
50/1999 Legean xedatutakoari jarraituz, aurreko idatz-zatietan jarritako betekizunak egiaztatu
ostean.
14
3.- Lizentzia bost urterako izango da eta iraupen bardina daukien jarraiko aldikadatan barriztu
ahal izango da. Halan da be, lizentziaren indarraldia galdu egingo da lehenengo idatz-zatian
ezarritako edozein betekizun beteten ez danean. Lizentzian agertzen diran datuetatik edozein
aldatzen bada, titularrak jagokon udal organoari jakinarazo beharko deutso aldaketa gertatzen
dan egunetik kontatzen hasita hamabost egun baino lehen.
4.- Bide judiziala edo administratiboa erabiliz emandako administrazino-lizentzia bati
kautelazko neurriak iminten bajakoz edo lizentzia hori kentzen bada, ezin izango da beste
lizentzia barririk emon edo lizentzia bera barriztu, harik eta egoera hori aldatu arte.
5.- Artikulu honetako 1. paragrafoan eskatutako betekizunak bete barik emondako lizentziek
ez daukie inolako baliorik, eta beraz, titularrak lizentziarik ez daukala ulertuko da.
18. Artikulua.- Arriskutsuak izan daitekezan animalien erregistroa
1.- Lizentziaren titularrari jagoko txakurra arriskutsuak izan daitekezan animalien udal
erregistroan sartzeko obligazinoa, lizentzia eskuratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita,
hamabost eguneko epean.
2.- Arriskutsuak izan daitekezan animalien udal erregistroari jakinarazo beharko jako
animaliaren salmenta, ekualdaketea, dohaintzea, lapurretea, heriotzea edo galeraren barri,
halan jasota itxiz jagokon erregistro-orrian.
3.- Arriskutsua izan daitekezan animaliak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste
udalerri batera aldatzeko, betiko edo hiru hilabetetik gorako aldikadarako, jaubeak
ezinbestean egin beharko dauz jakozan inskripzinoak udal erregistroetan.
4.- Animaliaren titularrak artikulu honetan agindutakoa beteten ez badau, jagokon zehapen
administratiboa egingo jako, 50/1999 Legeko 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
19. Artikulua.- Segurtasun neurriak
1.- Arriskutsuak izan daitekezan animalien jaube, hazle edo eukitzaileek indarrean dagoan
legerian uritarren segurtasunerako ezarritako arau guztiak betetera derrigortuta dagoz,
animalia horien eta gizakion arteko elkarbizitza onena ziurtatzeko asmoz eta biztanleriari
ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.
2.- Arriskutsuak izan daitekezan animaliak leku edo espazio publikoetan egoteko animaliok
daroazanak eta kontrolatzen dabezanak aldean eroan beharko dauz Ordenantza honetako 17.
15
artikuluan aitatutako lizentzia administratiboa eta animalia hori arriskutsuak izan daitekezan
animalien udal erregistroan izena emanda daukala egiaztatzen dauen ziurtagiria.
3.- Baserri, landetxe, txalet, lursail, terraza, patio eta beste edozein leku mugatutan dagozan
eta arriskutsuak izan daitekezan animaliak lotuta egon beharko dabe, baldin eta leku horietara
sartu edo hurbildu daitekezan pertsonak eta animaliak babesteko besteko azalera, altuera eta
itxidura egokidun lekuan ez badagoz.
4.- Arriskutsuak izan daitekezan animalien hazle, hezitzaile eta salerosleek animaliak
eukiteko instalazino eta baliabide egokiak euki beharko dabez.
5.- Arriskutsua izan daitekeen animalia lapurtu edo galtzen bada, titularrak gertaera horren
barri eman beharko deutso arriskutsuak izan daitekezan animalien udal erregistroko
arduradunari, gertaeraren barri euki eta gehienez, berrogeita zortzi orduko epea pasau baino
lehen.
20. Artikulua.- Salbuespenak
Egoerak halan gomendatzen dauanean, jaubeak zenbait betekizunetatik salbuetsi ahal izango
dira. Honako kasu hauetan gerta daiteke hori:
a) Animaliak funtzino sozial bategaz erabiltzen dabezan erakunde publiko edo pribatuak
diranean.
b) Ganadua zaintzeko, babesteko eta maneiatzeko, bai eta jarduera zinegetikoetarako ere,
txakurrak erabilten dabezan nekazaritzako ustiategiak diranean. Txakur horiek ezingo
dabe 50/1999 Legean jasotako legez kontrako ekintzatan jardun. Ganadua zaintzeko,
babesteko eta manejatzeko, jarduera zinegetikoetarako bere bai. Txakur horrek ezingo
dabe 50/1999 Legean jasotako legez kontrako ekintzatan jardun.
c) Lan eta Kirol arloko probatan parte hartzeko aukeratu behar diran txakurrak diranean,
erakunde eskudunak baimendu eta ikuskatuko dauz txakur horiek. Indarrean dagoan
araudian eta ordenantza honetan ezarritakoaren arabera, ez dira onartuko borroka eta
erasoetarako probak.
21. Artikulua.- Garraioa
Arriskutsuak izan daitekezan animalien garraioa animalien ongizatearen ganeko berariazko
araudiari jarraituz egin beharko da, eta egoerak eskatutako neurri prekautorioak hartu beharko
dira, garraioaldian eta zamalanetan pertsonen, ondasunen eta beste animalia batzuen
segurtasuna bermatzeko.
16
III TITULUA
JARDUERAK ANIMALIAKAZ
I KAPITULUA.- NUKLEO ZOOLOGIKOAK
22. Artikulua.- Erregimen orokorra
1.- Gune zoologikoen ganeko 81/2006 Dekretuan ezarritakoak arautuko dauz gune
zoologikoak.
2.- Era berean, aldez aurretik udal lizentzia eskuratu beharko dabe, Euskal Herriko
ingurugiroa babestearen ganeko zezeilaren 27ko 3/98 Lege Orokorretan eta lizentzia hori
eskuratu beharrik ez daben jardueren zerrenda jasotzen daben 165/99 Dekretuan eta
aplikagarri diran gainontzeko araudietan zehaztutakoen arabera
II KAPITULUA.-: ERAKUSKETA ETA LEHIAKETAK
23. Artikulua.- Horreek egiteko baldintzak
Leku itxi edo zabaletan, animalien lehiaketa, erakusketa edo exhibizinoetarako egiten diran
ekitaldi iraunkor edo aldikakoetarako, derrigorrezko baldintzak dira:
a) Jarduera-lizentzia eukitea. Aldizkako jarduerak diranean, udal bide eta gune zabalak
erabilteko lizentziaz ganera, antolatzaileek udalaren baimena euki behar dabe, Osasun
Zerbitzuek egindako txostena aztertu ostean emongo dana.
b) Baimen hori eskatzean agiri honeek aurkeztu behar dira:
1) Jarduerearen deskripzinoa.
2) Eskatzailearen izena, helbidea eta telefonoa.
3) Kokalekua.
4) Jarduerearen iraupena.
5) Joango diran animalien kopurua eta espezieak.
6) Herriz herriko gune zoologikoa izateko baimena, foru organo eskudunak emona.
7) Jardueran parte hartuko daben animaliak dirala-eta behar diran agiriak (jatorri-
gidea, osasun kartilea, udal erroldako inskripzinoa, CITES, animaliaren
identifikazino txartela, e.a.)
8) Erantzukizun zibileko asegurua, jarduereak iraungo dauan aldirako.
9) Instalazinoak behar dan legez muntatuta dagozala dinoan ziurtagiria, teknikari
eskudunak emona eta behar dan alkargoak ontzat emona.
17
c) Erizaintzarako lekua prestatu beharko da. Zerbitzu horren ardurea gaitasuna daukan
albaitaria izango da eta, gitxienez, kirurgia txikirako ekipo mediko-kirurgikoak eta oinarrizko
botikina eukiko dauz.
d) Enpresa edo erakunde antolatzaileak instalazinoak edota ekintzek dirauen artean
erabiliko diran lekuak garbitzeko zerbitzuak euki beharko dauz, eta baimenaren indarraldia
amaitutakoan kontu handiagaz garbitu beharko dauz, eta goitik behera desinfektatu beharko
dauz.
e) Ura hartu eta kanporatzeko estolderia-ahoa euki behar dabe jarduerearen osagai guztiek
ondo ibilteko halan behar badabe, eta agindutako muga guztiak onartuko dabez soinuaren
emisino eta inmisinoei jagokenean.
24. Artikulua.- Herri-kirolak
Etxeko animaliak oinarritzat daukiezan herri-kirolen modalidadeek udalaren baimena beharko
dabe, eta Eusko Jaurlaritzak eskatzen dauzan baldintzak bete beharko dabez. Edozein kasutan,
baldintza higieniko-sanitario egokiei erreparauko jake, eta batez be:
a) Galarazota dago alkohola, drogak edo farmakoak emotea edota kalte fisiko edo psikikoak
sortu ahal deutsiezan edozein manipulazino artifizial praktikatzea, nahiz eta lehiaketa bateko
errendimendua areagotzeko izan.
b) Behiek idi-proba edo antzekoetan parte hartuko badabe, erakunde antolatzaileak foru-
organo eskudunari baimena eskatu beharko deutso, 1993ko martxoaren 11ko aginduan
ezarritakoaren arabera. Agindu horrek EAEko herri-kiroletan parte hartzen daben animalien
identifikazino-sistemak eta osasun-baldintzatzaileak erregulatzen dauz.
III. KAPITULUA.- ANIMALIEN KONTSULTATEGI, KLINIKA ETA OSPITALEEN
GANEAN
25. Artikulua.- Erregimen Orokorra
Animalien kontsultategi, klinika eta ospitalerako establezimenduek aplikazinozko arau
sektorialak beteko dabez, eta, ganera, Udaleko Lizentzia beharko dabe.
IV TITULUA
18
IKUSKAPEN ETA KONTROLA
26. Artikulua.- Ikuskapen eta Kontrola
1.- Ordenantza honetan araututako gaien ikuskapena eta kontrola udaltzainek edo beste
funtzionario batzuek egin ahal izango dabe, eurok agintaritzaren agenteak izango dira eta akta
egin ahal izango dabe (non interesaduak bere desadostasuna adierazoteko aukera izango
daben). Akta hori interesaduari jakinarozoko jako salaketa akta edo boletinaren bidez, eta
eskumena daukan udal organoari bidaliko jako, beharrezkoak joten dabezak neurriak har
daizan eta, behar izanez gero, zehapen espedientea adierazo dagian.
2.- Arau-hausteak delitu edo hutsegite izan daitekezanean, zehapena ezartzeko eskumena
dauan organo administratiboak jakinarazoko deutsoz gertatutakoak jurisdikzino penalari eta
zehapen-prozeduragaz jarraitzeari uko egingo deutso ebazpen judizial sendoa ebazten ez dan
bitartean eta ordura arte etengo da preskripzio-epea.
3.- Espediente administratiboen instrukzio-agintariek kontu-hartze judiziala baino lehen
hartutako kautelazko neurriak indarrean egon daitekez agintari judizialen berariazko
pronuntziamendurik ez dagoan bitartean.
V TITULUA
ZIGOR ARAUBIDEA
I. KAPITULUA.- XEDAPEN OROKORRAK
27. Artikulua.- Arau-hausteak eta Zigorrak
1.- Arau-hauste administratibo izango dira jarraian aitatutako legeetan halan tipifikautako
jarduera eta ez egiteak: animalien babesaren ganeko urriaren 29ko 6/1993 Legean,
arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko araubide juridikoaren ganeko abenduaren
23ko 50/1999 Legean, hondakinen ganeko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta Euskadiko
osasun antolakuntzaren ganeko bagilaren 26ko 8/1997 Legean tipifikautakoak. Baita
Ordenantza honetan jasotakoak ere, udal gobernua modernizatzeko neurrien ganeko
abenduaren 16ko 57/2003 Legeak gehitutako apirilaren 2ko 7/1985 Legeko XI tituluan
xedatutakoaren arabera.
2.- Arau-hauste administratiboak artikulu honetako aurreko idatz-zatian aitatutako araudiak
xedatutakoaren arabera zehatuko dira, lege-hausteak modu zuzenagoan identifikatzeko eta
19
zehapenak modu doiagoan zehazteko, Ordenantza honetan jasotako lege-hausteen
espezifikazinoen eta zehapenen graduazinoaren kaltetan izan barik.
1. Sekzinoa.- ANIMALIEN BABESA
28. Artikulua.- Arau-hausteak
1.- Honeexek dira arau-hauste arinak:
a) Ordenantza honetako betebeharrak ez betetea, horren ondorioz herritarren higienerako,
segurtasunerako edota lasaitasunerako ondorioak larriak ez badira.
b) Identifikau bako laguntza-animaliak eukitea, identifikazinoa nahitezkoa danean.
c) Animaliak garraiatzea ordenantza honetan ezarritakoa bete barik.
d) Animaliak behar dan legez kontrolau eta jagon ezin diran lekuan eukitea.
e) Animaliei tratu iraingarria emotea, edo berezkoa ez daben moduan jokatzera derrigortzea.
f) AIEOari zentsurako indetifikazinoaren barri edota, bagilaren 1eko Euskal Autonomia
Erkidegoan txakurrak eukitearen ganeko 10172004 Dekretuko 3. artikuluan jasotakoaren
arabera, txakurren zentsuko identifikazinoan izandako aldaketak ez jakinarazotea.
2.- Honeexek dira arau-hauste astunak:
a) Animaliak behar beste ez elikatzea edo higiene eta osasunaren ikuspegitik egokiak ez
diran instalazinoetan eukitea.
b) Animaliak antzutzea, gorputz-atala ebatea edo hiltea albaitarien kontrol barik edo
Animalien Babesaren ganeko legean eta ha garatu daben arauetan, batez be bagilaren
1eko 101/2004 Dekretuaren 9. artikuluan, ezarritakoaren kontra.
c) Txertoak ez imintea edo gurataezko tratamenduak ez emotea.
d) Animaliak baimen barik saltzea.
e) Animaliei tratu txarrak emotea beharrezkoa ez dan sufrimendua zauriak edo mozketak
sortuz.
f) Animaliei min edo kalte egin ahal deutseen substantziak emotea, zuzenean edo
janariakaz nahasturik, beharrik ez dagoanean.
g) Kalte egin daikien animaliak jagoten nahikoa ez arduratzea.
h) Uriko bide eta espazio publikoetan, baita eraikin kolektiboetako parte komunetan be,
txakurrak kontrolpean ez eukitea eta animaliarentzako egokia dan katea edo uhalagaz
ebatuta ez eroatea, gehienez bi metrokoa.
i) Animaliek gaitz edo min nabariak eta larriak daukiezala, albaitaritza-laguntza egokirik
ez emotea.
j) Ikuskizunetan animaliak erabiltea administrazino-baimenik euki barik.
k) Zigor gogorra jaso daben hiru arau-hauste arin egitea zigor-espedientea hasi aurreko bi
urteetan.
20
l) Bagilaren 1eko 101/2004 Dekretuko 5.1 eta 2 artikuluek ezarritakoa ez betetea,
gainazaleko metro karratuko txakurren eukite-ratioaren ganean eta aitatutako
artikuluak ezartzen dauzan lokal eta ibilgailuetan txakurrak egon eta sartzearen ganean.
m) Bagilaren 1eko 101/2004 Dekretuko 7. artikuluak eukiteko baldintza bereziak
daukiezan txakurrei ezarritako baldintza bereziak ez betetea.
n) Animalien Babesaren ganeko urriaren 29ko 6/1993 Legean eta ha garatu daben
arauetan (bereziki apirilaren 11ko 81/2006 Nukleo Zoologikoen Dekretuan) animaliak
aldi baterako eukiteko establezimenduetarako, haztegietarako eta saltegietarako
ezarritako baldintzak eta betebeharrak ez betetea:
Dekretuaren 7. artikuluak aitatzen dauan Erregistro-Liburua ez eukitea.
Ondo bete barik edo datu barik dagozan Erregistro-Liburuak eukitea.
Animalien salmentea, eukitea, trafikoa, komertzioa eta erakusketa, CITESen
araudia eta irailaren 16ko 1881/1994 Errege-Dekretua bete barik.
Erregistroko inskripzinoa edo jagokon funtzionamendu-baimena ez eukitea.
Jagokon aldaketa-baimena ez eukitea edo Erregistroan zentroan edo
establezimenduan egindako aldaketak ez jakinarazotea.
Ikuskatze-behar ofizialetan ez kolaboratzea, horrek oztopatzea edo trabak
imintea.
3.- Honeexek dira arau-hauste sano astunak:
a) Animaliak erasoen bidez edo substantzia toxikoak emonez hiltea.
b) Laguntza-animaliak edo etxeko animaliak deslai ixtea.
c) Itxurak egin barik, animaliakaz benetako krudelkeria, tratu txarra edo oinazea dakarren
eszenak grabatzea, zinerako edo telebistarako.
d) Baimendutako ikuskizunetan parte hartzen daben animaliei anestesiak, drogak edo
bestelako produktuak emotea animalien otzantasuna, errendimendu fisiko handiagoa edo
berezkoa ez daukien edozein jokabide lortzeko.
e) Txakur arraza arriskugarriak haztea edo gurutzatzea.
f) Janari pozoituak kale eta leku publikoetan ixtea.
g) Animaliei galarazotako ikuskizunetan parte harrarazotea.
h) Zigor gogorra jaso daben hiru arau-hauste astun egitea zigor-espedientea hasi aurreko bi
urteetan.
29. Artikulua.-Zigorrak
1. Urriaren 29ko 6/1993 Legearen arabera, Animalien Babesarena, animalien babesaren
inguruko arau-hausteak hurrengo zenbatekoetako isunakaz zigortuko dira:
21
a) Arau-hauste arinakaitik 30,05-300,51 euroko isuna.
b) Arau-hauste astunakaitik 300,52-1.502,53 euroko isuna.
c) Arau-hauste sano astunakaitik 1.502,54-15.025,30 euroko isuna.
2. Zigorren zenbatekoak urtekoak dira eta berez eguneratuko dira aurreko urtekoei
kontsumorako prezioen indizea aplikatuz.
3. n) atalean erregulatzen diran arau-hauste astunak apirilaren 11ko 81/2006 Dekretuaren 13.
artikuluak, Nukleo Zoologikoen ganekoak, ezarritakoaren arabera zigortuko dira.
30. Artikulua.- Zigor osagarriak
1. Ebazpenean animalia dekomisatzeko agindu ahal izango da, animaliaren osotasun
fisikoa babestu beharra dagoanean.
2. Dekomisatzen diran animaliak beren beregiko instalazinoetan jagongo dira;
gainontzekoei lagako jakez edo, bestela, akabatu egingo dira.
3. Arau-hauste astunak edo sano astunak egiten dabezanei instalazino, lokal edo
establezimenduak aldi baterako itxi ahal izango jakez, gehienez urte birako arau-haustea
astuna bada, eta lau urterako, sano astuna bada. Ganera, animaliak eskuratzea galarazo ahal
izango jake lau urterako, gehienez.
4. Arau-hauste sano larri bat egin eta hiru urte pasau aurretik beste bat egiten dabenei
administrazino-baimena kenduko jake.
31. Artikulua.-Zigorren graduazinoa
1. Isunen zenbatekoa eta aurreko artikuluko 3. idatz-zatian aitatutako zigorren iraupena
zehazteko, zirkunstantzia honeek hartuko dira kontuan:
a) Arau-hausteak gizartean edo osasunaren arloan euki dauan eragina eta sortu dauzan
kalteak.
b) Legez kanpoko irabazteko asmoa eta arau-haustearen bidez lortutako irabazien
zenbatekoa.
c) Arau-haustea behin baino gehiagotan egitea. Araua behin baino gehiagotan hautsi dala
esaten da ordenantza honetan aitatutako arau-hausteetako bat administrazino-bideko
erabagi sendoaren bidez zigortzen danean, zigor-espedientea hasi aurreko bost urteetan.
22
d) Arau-haustea arindu edo astundu daikean beste edozein zirkunstantzia. Horretarako,
bereziki kontuan hartuko da animalien kontrako indarkeria umeen edo adimen-gaitasun
urrikoen aurrean egiten dan.
2. Analogiaren bidez, ahal dan neurrian eta administrazino-arloaren ezaugarrietara moldatuta,
legezkontratasuna eta erruduntasuna baztertzearen ganeko zigor-arauak aplikauko dira. Hori
gorabehera, aitatutako arloaren beste zirkunstantzia garrantzitsu batzuk aintzakotzat hartuko
dira, ondorio berberetarako.
3. Arau baten baino gehiagotan tipifikautako administrazino-hauste bi edo gehiago batera
egiten badira, astunenari jagokon zigorra iminiko jako. Zehazteko ahalmena daukan organoak
eukiko dau eskumena espedientea instruitu eta erabagiteko.
32. Artikulua.- Zehatzeko eskumena
1. Animalien Babesaren ganeko urriaren 29ko 6/93 Legearen arabera foru organoek
zigorrak iminteko dauken eskumenari kalte egin barik, Udalak iminiko deutsez
zigorrak ordenantza honetako xedapenak hausten dabezanei.
2. Alkatetza-Udalburutzak dauka arau-hauste arinakaitiko zigor-espedienteak hasteko eta
erabagiteko eskumena, indarreko legeriak emondako ahalmenetako bat da.
3. Arau-hauste astunak erabagiteko eskumena Udalaren Osoko Bilkureak dauka.
4. Arau-hauste sano astunak egiten dabezanei Foru Aldundiko organo eskudunak ezarriko
deutsez zigorrak.
5. Arau-hauste astunen ondoriozko zigorrak iminteko eskumena Alkatetza-
Presidentziarengan ixten da.
33. Artikulua.- Kautelazko neurriak
1. Arau-hausteak delitu edo falta bat izan badaitekez, zigorra ezartzeko administrazino-
organo eskudunak jurisdikzino penala jakinaren ganean imini beharko dau, ebazpen judizial
irmoa egon arte zigor-prozedureagaz jarraitu barik. Ordura arte preskripzino-epea eten egiten
da.
2. Kontu-hartze judizialaren aurretik autoridade instruktoreek espediente
administratiboen ganean hartutako kautelazko neurriak indarrean mantendu ahalko dira,
autoridade judizialen erabagirik ez dagoan bitartean.
23
3. Zigor-prozedurea hasi eta gero, araua hautsi dauanak gehiago hautsi ez daian,
espedientearen instruktoreak kautelazko neurri honeek hartu ahal izango dauz eta arrazoiak
azalduko dauz:
a) Animaliaren batek ordenantza honetan azaldutako tratu desegoki edo erasoetariko bat
jasan daualako susmorik egon ezkero, animalia jaubeari kendu, badaezpada, eta beren
beregiko zentro baten euki.
b) Instalazino, lokal edo establezimenduak badaezpada ixtea.
4. Kautelazko neurriak hartzeko arrazoiek dirauen bitartean, neurri horreek iraun egingo
dabe. Dana dala, jaubeari kendutako animalia espedientearen ganeko ebazpen sendoa emon
arte euki ahal izango da jagoletzapean, eta establezimenduak itxita iraungo daben epea
urriaren 29ko Animalien Babeserako 6/1993 Legearen 29-2. artikuluan aitatutako epearen
erdia izango da, gehienez be.
34. Artikulua.- Arau-hauste eta zigorren preskripzinoa
1. Ordenantza honetan adierazotako arau-hauste arinek lau hilabeteren buruan
preskribatuko dabe, astunek urtebeteren buruan eta sano astunek bi urteren buruan.
2. Arau-hausteen preskripzino epea egiten diran egunetik hasita zenbatuko da.
3. Zigorren zenbatekoa 305,00 euro edo gehiago bada, bost urteren buruan preskribatuko
dau; hortik beherakoek urtebeteren buruan.
4. Zigorren preskripzino-epea zigorra iminteko erabagia sendo bihurtu eta biharamunetik
aurrera zenbatuko da.
2. Sekzinoa. Arriskutsuak izan daitekezan animaliak
35. Artikulua.- Arau-hausteak
1. Abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arabera, Arriskutsuak Izan Daitekezan Animalien
Eukitearen ganekoa, arau-hauste administratiboak bertan tipifikautakoak dira.
2. Honeek dira arau-hauste oso astunak:
24
a) Arriskutsua izan daitekeen edozein animalia deslai ixtea. Deslai itxitako animaliak
dira, bai behar dan moduan identifikauta doazanak bai jatorri edo jaubearen ganeko
identifikazinorik euki ez eta lagundu barik doazanak.
b) Arriskutsuak izan daitekezan txakur edo animaliak eukitea, lizentzia barik.
c) Lizentziarik ez daukan norbaiti arriskutsua izan daitekeen txakur edo animalia bat
saldu edo emotea.
d) Hareen agresibidadea aktibatzeko edo galarazota dagozan helburuetarako animaliak
hezitzea.
e) Trebakuntza-ziurtagiririk ez daukan batek arriskutsua izan daitekeen animalia bat
hezitzea.
f) Arriskutsuak izan daitekezan animaliakaz lehiaketa, ariketa, erakusketa edo
espektakuluak antolatu edo egitea, edo animaliek horreetan parte hartzea, animalien
agresibidadea erakusteko danean.
3. Honeek dira arau-hauste astunak:
a) Arriskutsua izan daitekeen animalia bat solte ixtea edo ihes egitea edo galtzea
saihesteko beharrezko neurriak hartu ez izatea.
b) Animalia identifikatzeko obligazinoa ez betetea.
c) Erregistroan izena ez emotea.
d) Arriskutsua izan daitekeen txakurra leku publikoetan muturreko barik edo kateaz lotu
barik aurkitzea.
e) 50/1999 Legearen 10. artikuluak ezarritakoa urratzea, arriskutsuak izan daitekezan
animaliak garraiatzean.
f) Autoridade eskudunek edo polizia-agenteek eskatutako informazino edo datuak
emoteari uko edo aurre egitea, 50/1999 Legeak ezarritako funtzinoak betez, eta baita
zehatza ez dan informazinoa edo dokumentazino faltsua emotea.
4. Abenduaren 23ko 50/1999 Legearen arau-hauste arinak dira aurreko ataletan tipifikau
ez diranak, eta batez be honeek:
a) Bide edo espazio publikoetan arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukitea, eroaten
dauan pertsonak udal-lizentziarik edo erregistroan izena emon dauala ziurtatzen dauan
agiria ez badauka.
b) Bide eta espazio publikoetan, pertsonako arriskutsua izan daitekeen txakur bat baino
gehiago eukitea.
c) Bide edo espazio publikoetan txakurrak eukitea, zabaldu daitekeen uhal edo kateaz edo
2 metro baino luzeagokoaz.
d) Arriskutsuak izan daitekezan animalientzako instalazinoak daukiezan segurtasun-
neurriak ez betetea.
25
e) Animalia-osasuneko ziurtagiria urtero-urtero ez aurkeztea.
36. Artikulua.- Zigorrak
Aurreko artikuluan aitatutako arau-hausteek hurrengo isunak dakarrez:
-Arau-hauste arinek 150,25 eurotik 300,51 eurora.
-Arau-hauste astunek 300,52 eurotik 2.404,05 eurora.
-Arau-hauste oso astunek 2.404,06 eurotik 15.025,30 eurora.
37. Artikulua.- Zigor gehigarriak eta kautelazko neurriak
1. 35. artikuluan tipifikautako arau-hausteei erantsitako zehapenak honelakoak ekar
daikez: arriskutsuak izan daitekezan animaliak konfiskau, dekomisau, esterilizau edo hiltzea,
establezimendua zarratzea eta arriskutsuak izan daitekezan animaliak eukiteko lizentzia edo
trebatzaile-egiaztagiria aldi baterako edo behin-betiko baliogabetzea.
2. Arau-hausteak delitu edo hutsegite izan daitekezanean, eskumena daukan agintaritzak
animalia kentzeko erabagia har daike agintaritza judizialak erabagia hartu bitartean, baina
atoan jakinarazo beharko jako eskumena daukan jurisdikzio-organoari horren guztiaren barri.
3. Eskumena daukan agintaritzak arriskutsua izan daitekeen edozein txakur tentuz esku-
hartu eta aurreikusita daukan bilketa-zentrora eramango dau, jaubeak bagilaren 1eko 101/2204
Dekretuan jasotako neurriak betetan ez badauz.
38. Artikulua.- Zigor-eskuduntza
1. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako eta Arrantza Sailak izango dau eskumena
trebatzeko gaitasunaren egiaztagiriagaz eta trebatzaileak prestatzeko ikastaroen
homologazinoagaz zerikusia daben arau-hausteetan.
2. Gainerako beste arau-hauste guztietan Udalak izango dau eskumena. Eskumen-
lurraldetik kanpo geratu bada, eskumena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak
izango dau.
3. Sekzinoa HONDAKINAK
39. Artikulua.- Arau-hausteak
26
Apirilaren 21eko 10/1998 Legearen arabera, animalien ganeko arau-hauste administratibo
arinak hurrengoak dira:
a) Animalien gorozkiak bide eta plaza publikoetan, haur-parkeetan, jardinetan eta,
orokorrean, apaintzeko edota pertsonak igarotzeko edozein lekutan ixtea.
40. Artikulua.- Zigorrak
Aurreko artikuluan aitatutako arau-hausteak 100,00 euroko isunagaz zigortuko dira.
41. Artikulua.- Zigor-eskuduntza
Alkatetza-Presidentzia izango da zigorrak iminteko organo eskuduna.
4. Sekzinoa.- OSASUN ANTOLAMENDUA
42. Artikulua.- Arau-hausteak
Euskadiko osasun antolamenduaren ganeko bagilaren 26ko 8/1997 Legeko 36.2.b.1
artikuluaren arabera arau-haustea da erasoren bat eragin dauan animalia albaitari ofizialak edo
gaituak animalia hori behatzeko errekerimendua, eskumena dauan udal organoak agindutakoa,
edo hartzen diran kautelazko neurriak ez betetea.
43. Artikulua.- Zigorrak
Aurreko artikuluan aitatutako arau-hausteek 3.005,06 eurotik 15.025,30 eurorako
isunak eukiko dabez, eta bagilaren 26ko 8/97 Legeko 37.1 artikuluan ezarritakoaren arabera
graduauko dira.
44. Artikulua.- Zigor-eskuduntza
Alkatetza-Presidentzia izango da zigorrak iminteko organo eskuduna.
5. Sekzinoa.- ORDENANTZAKO ARAU-HAUSTEAK
45. Artikulua.- Arau-hausteak
Toki jaurbidearen oinarriak arautzen dabezan apirilaren 2ko 7/1985 Legeko XI. tituluan
jasotakoaren babesean, gobernu lokala modernizatzeko neurrien ganeko abenduaren 16ko
57/2003 Legeak erantsitakoaren babesean, arau-hauste izango dira honako hauek:
27
a) Ordenantza honetan bildutako eginbeharrak, debekuak edo mugak ez betetea, arloko
berariazko araudian tipifikau ez diranak, arau-hauste arinak izango dira.
b) Hiriko fauna kontrolatzeagaz zerikusia daukien jardueretan udal zerbitzuen
funtzionamenduari traba egitea arau-hauste arina izango da.
c) Kalean eta orubeetan hegaztiei, txakurrei, katuei eta kaleko gainerako animaliei janaria
ematea arau-hauste arina izango da (beren beregiko baimena eduki ezean 10-2 artikuluan
sartzeko erabagia hartu dan suposizinoetan).
46. Artikulua.- Zigorrak
- Aurreko artikuluan aitatutako arau-hausteek hurrengo isunak dakarrez:
- Arau-hauste oso astunak: 15.025,30 euroraino.
- Arau-hauste astunak: 1.502,53 euroraino.
- Arau-hauste arinak: 300,21 euroraino.
47. Artikulua.- Zigor-eskuduntza
Alkatetza-Presidentzia izango da zigorrak iminteko organo eskuduna.
6. Sekzinoa.- ZIGOR-PROZEDUREA
48. Artikulua.- Prozedurea
Titulu honetan erregulatutako arau-hauste guztietarako zehapen-prozedurea Administrazioen
Araubide Juridikoaren eta Administrazino Prozedurea Erkidearen 30/1992 Legean,
zemendiaren 26koan, araututako zehatzeko printzipioetara doituko dira eta, aurreko ataletan
adierazotako xedapen bakoitzari jagokon araubidearen jatorria zein dan arabera, Euskal
Autonomia Erkidegoko administrazino publikoen zehatzeko ahalmenaren ganeko zezeilaren
20ko 2/1998 Legea ezarriko da, edo zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozedurearen araudia
onartzen daben abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua.
49. Artikulua.- Prozesu penalagaz Konkurrentzia
1. Instruktoreak, prozedurako edozein unetan, uste badau instrukziopean dauden
gertakariek legez kontrako izaera penala izan daikiela, ebazteko eskumena dauan organoari
emango deutso horren barri. Organoak bidezkotzat joten badau instruktorearen ustea,
28
Ministerio Fiskalari jakinarazoko deutsaz gertakari horiek, eta instruktoreari eskatuko deutsaz
egindako jarduketen ganeko argibideak.
Halaber, prozedurea administratiboak biltzen dauzan gertakarien ganean prozesu penala egiten
ari dala jakin ostean, Fiskaltzari eskatuko jako egindako jarduketen ganeko jakinarazpena.
Bestalde, prozedurea administratiboak biltzen dauzan gertakarien ondoriozko gertakarien
ganean prozesu penala irekita dagoanean ere, holako beste jakinarazpen bat eskatu jako
Ministerioari.
2. Ministerio Fiskalaren jakinarazpena jasotakoan, prozedura penala ebazteko eskumena
duen organoak prozedurea etetea erabagiko dau, harik eta epaileek behin betiko ebazpena
emon arte.
3. Administrazinoko prozedura penala eten arren, kautelazko neurriek beren hartan
jarraitu ahal izango dabe, betiere bateragarriak badira prozesu penalean hartutako neurriekaz.
Halanda be, neurri horreek ez dira bateragarritzat joko, baldin eta kautelazko neurri penalak
nahikoak badira administrazinoko prozedura penalean aintzat hartutako kautelazko helburuak
lortzeko.
Ministerio Fiskalari jakinarazo beharko jako kautelazko neurriak hartzeko edo bere hartan
jarraitzeko egintza.
4. Edozelan be, epaileek ebazpen irmoan frogatutzat jotako gertakariek lotu egiten dabez
organo administratiboak, bideratzen diran prozedura penalei jagokonez.
Administrazinoak ofizioz berraztertuko dauz ebazpen penalean frogatutzat jotako
gertakarietan oinarritzen ez diran ebazpen administratiboak, eta bat egin beharko dau
ofiziozko berrazterketako prozeduren arauakaz.
50. Artikulua.- R.E.G.I.A.-ri jakinarazotea
Zigor-organo eskudunek R.E.G.I.A.-ri igorri behar deutsie zigor-prozedureari amaierea
emongo deutsan ebazpenaren kopia.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakioko Udalak 1996ko irailaren 26an behin betiko onetsitako animaliak euki eta babesteko
ordenantzea zein ordenantza horren 2000ko zezeilaren 23ko udal aldarazpena indargabetuta
dagoz.
29
AZKEN XEDAPENA
1.- Ordenantza hau, eranskin eta guzti, 2006ko azaroaren 22an egin zan Udal Txit Goreneko
osoko bilkurako ohiko bilkuran onetsi zan hasikera batean. Informazino publikoan egon dan
bitartean alegazinorik aurkeztu ez dan ezkero, egun horretan ordenantzea behin betiko onetsi
dala ulertuko da, eta BAOn argitaratu eta 15 egun buruan iminiko da indarrean.
2.- 2007ko maiatzaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da oso-osorik
Ordenantzea.
Bakio, 2007ko maiatzaren 23an
30
I ERANSKINA
IDENTIFIKAU BAKO ANIMALIAREN EMOTE-DOKUMENTUA
Urriaren 29ko 6/1993 Animalien Babeserako Legeko 16. artikuluan eta Animaliak
Eukitea eta Babestea arautu dauan Ordenantzan ezarritakoa betez, aldi baterako emoten
jako:
Jaunari/Andreari: ____________________________________________________________
N.A.N.: ____________________________________________________________________
Helbidea: ___________________________________________________________________
Probintzia: __________________________________________________________________
Kalea: _____________________________________________________________________
Telefonoa: __________________________________________________________________
E-posta: ____________________________________________________________________
_______ erregistro zenbakidun animaliaren jaubetza, hurrengo ezaugarriak daukazana:
Arraza: ____________________________________________________________________
Kapa: ______________________________________________________________________
Kolorea: ___________________________________________________________________
Sexua: _____________________________________________________________________
Gaitasuna: __________________________________________________________________
Gitxi gorabeherako adina: _____________________________________________________
Data: ______________________________________________________________________
Abegi-zentroan sartzen daneko data: _____________________________________________
Eta identifikazino bakoa.
Behean sinatzen dauanak animalia zaintzeko eta, eskatzen bajako edo hirugarren batek
animaliaren legezko jaubea dala frogatzen badau, ______ zentrora itzultzeko konpromisoa
hartzen dau.
31
Era berean, Animaliak Eukitea eta Babestea arautu dauan Udal Ordenantzako 5-1
artikuluan eta hurrengoetan ezarritako hipotesietan, konpromisoa hartzen dau zentro horretara
joateko identifikazinorako microchip bat imintera (animalia ______ zentroan sartu eta
hilabetera gehien jota), edo beste zentro edo klinika baten imini jakola dinoan
dokumentazinoa aurkezteko.
_______________-n, 200___ ko _________-aren___(-ea)n
Irakurria eta onartua __________________________________________
(Animaliaren emotea onartzen dauan pertsonaren sinadurea)
32
II ERANSINA
ERASO BATEN AURREAN ANIMALIARI EGINDAKO OBSERBAZINOAREN
EZINBESTEKO NOTIFIKAZINOA
Urriaren 29ko 6/1993 Animalien Babeserako Legeko 11. artikuluan ezarritakoaren
arabera, Udalek, beste batzuen artean, gizakia eraso daben animalien isolamendua edo
barrurapena aginduko dabe.
Era berean, Animaliak Eukitea eta Babestea arautu dauan Udal Ordenantzak, 11.
artikuluan, lesioa eragin dauan animaliaren jaubeak jarraitu beharreko prozedurea eta hori ez
beteteak dakarren zigorra ezartzen dauz.
Aurrekoaren arabera, honetaz informatzen dogu:
Lehenengo:
Jauna/Andrea: _______________________________________________________________
Helbidea: ___________________________________________________________________
Probintzia: __________________________________________________________________
P.K: _______________________________________________________________________
N.A.N.: ____________________________________________________________________
Telefonoa.: _________________________________________________________________
Erasoa egin dauan eta ______ identifikazino zenbakia (horri lotutako animalientzat) eta
______ arraza daukan animaliaren jaube edo eukitzailetzat, 24 orduko epean albaitari
ofizialaren edo hautatutakoaren behaketa egin beharko deutsala, 14 egunetan zehar. Behaketa
amaitu ostean, 48 orduko epean albaitariaren informea/ziurtagiria igorri beharko deutso
_______-ko Udaleko _______-ra.
Bigarren: Edozein argipen edo jasotako informazinoaren zabalpenerako, _________-
ko Udaleko __________-ra jo, Helbidea: _________________, edo ________________
telefonora deitu.
_______________-n, 200___ ko _________-aren___(-ea)n
Irakurria eta onartua________________________________________
(Jaube edo eukitzailearen sinadurea)
33
III ERANSKINA
HAGINKA EGITEN DABEN ANIMALIEN ALBAITARI-INFORMEA
Albaitaria: __________________________________________________________________
Kolegiatuaren zenbakia: _______________________________________________________
Helbidea: ___________________________________________________________________
Telefonoa: _________________________________________________________________
ANIMALIAREN DATUAK
Jaubea: ____________________________________________________________________
N.A.N.: ____________________________________________________________________
Helbidea: ___________________________________________________________________
Udalerria: __________________________________________________________________
Telefonoa: __________________________________________________________________
Espeziea: ___________________________________________________________________
Identifikazinoa: ______________________________________________________________
Izena: _____________________________________________________________________
Arraza: ____________________________________________________________________
Adina: _____________________________________________________________________
Sexua: _____________________________________________________________________
Erantzukizun zibileko asegurua: _________________________________________________
34
EGIAZTATZEN DOT:
Aitatutako animalia zaindu eta behatu dala, eta _____________ egunetan aztertu ostean, ez
deutsadala ikusi gaixotasun zoonosikorik adierazten dauan sintomarik. Beraz, behaketa eta
zainketa epea amaitutzat emoten dot.
Lekua eta data
Sinadura eta zigilua