Post on 25-Jun-2015
KANPOKO ERAGILE GEOLOGIKOAK
HARRIEN METERIZAZIOA
Agente atmosferikoek, harriak zatitzeko eragindako prozesu multzoa da.
AGENTE ATMOSFERIKOAK EURIA / ELURR Urak harriak bustitzean zenbait mineral
disolbatzen ditu (erreakzio kimikoak) eta harrien konposizioa eta erresistentzia aldatzen da meteorizazioa
AGENTE ATMOSFERIKOAK
TENPERATURA ALDAKETAK: Beroarekin harriak dilatatzen dira,
hotzarekin uzkurtu, bolumen aldaketak gertatzen dira meteorizazioa
AGENTE ATMOSFERIKOAK GELIFRAKZIOA: Harrien arrakaletan ura sartzen da,
honek, izoztean, presioa eragiten du eta harria zatikatzen da meteorizazioa
METEORIZAZIO MOTAK
METEORIZAZIO MEKANIKOA: Mugimenduarekin erlazioa du, dilatazio
eta uzkurduren ondorioz ematen da zatikatzea.
METEORIZAZIO MOTAK METEORIZAZIO KIMIKOA: Harrien konposizioan gertatzen diren
erreakzio kimikoen ondorioz ematen da zatikatzea
METEORIZAZIO MOTAK METEORIZAZIO BIOLOGIKOA: Izaki bizidunek (sastraiek, onddoek,
animaliek) eragiten dute harrien zatikatzea, bai presioaren ondorioz edo erreakzio kimikoengatik.
METEORIZAZIO PROZESUAN PARTE HARTZEN DUTEN FAKTOREAK
Tª ALTUAK Tª ALDAKETAK HEZETASUN HANDIA KUTSADURA
ERLIEBEAREN MOLDAKETA
• Higadura: materialak jatorrizko lekutik kentzea da. Adb.: haizeak harriak urratu. Higaduraren eraginkortasuna agente geologikoaren energiaren eta harriaren erresistentziaren araberakoa izango da.
ERLIEBEAREN MOLDAKETA
Garraioa: klastoak garraitzeko ahalmena agente geologiko guztiek dute. Garraio-moduak: hondoan zeharreko garraioaklastoek Hondoan zehar doaz errestan edo Esekidura garraioa gora eta behera
dabiltza.
ERLIEBEAREN MOLDAKETA
Sedimentazioa: Ag. Geologikoak garraiatutako materialak behin betiko uzten dituenean.
AGENTE GEOLOGIKOAKHAIZEA
Higadura: higadura ahalmen txikia du, haizeak hareak eta buztinak hartzen ditu deflazioa. Honen ondorioz materialik pisutsuenak geratzen dira, harri-eremuak, haueu reg deritzegu.
Garraioa: materialik mehenak garraiatzen ditu, garraioan, hareak lixaketa eragiten du beste harri batzuetan, honi urradura eoliko deritzogu, eta perretxiko itxurako egiturak sortzen dira.
Sedimentazioa: Garraioan zehar zenbait hauts-metaketa gertatzen dira, honek loess izeneko lur emankorrak sortzen ditu. Harea pilatzean, dunak sortzen dira.Hareazko basamortuei, erg deritze ,ilargierdi itxurako dunei barjan.
AGENTE GEOLOGIKOAKHAIZEA
REG PERRETXIKO ITXURAKO ERG
LOESS DUNA BARJAN
AGENTE GEOLOGIKOAKGLAZIARRAK
Izotza pilatzen den lekuetatik (zirku glaziarra) urtzen den arte mihi glaziarretik mugitzen diren izotz-masak dira. Elur pilaketak dira, elurra geruzatan pilatzen da, azpiko geruzek, pisuaren eraginez airea galtzen dute eta trinkotzen dira, izotz bihurtuz. Bi glaziar mota: glaziar alpetarrak eta kasko glaziarrak.
Higadura: higadura ahalmen handia du meteorizazio mekanikoa dela eta.U itxurako haranak sortzen dituzte.
Garraioa: mihi glaziarretik harri kopuru handiak garraiatzen dira, morrenak osatuz (alboko morrenak, morrena zentrala eta aurreko morrena).
Sedimentazioa: Izotza urtzean geratutako materialak dira morrena harritsuak.
AGENTE GEOLOGIKOAKGLAZIARRAK
AGENTE GEOLOGIKOAKITSASOA
Olatuek itsaslabar behealdea zulatzen dute, eta, harri zati handiak erortzen dira. Ondorioz, itsaslabarrak atzera egiten du, abrasio-plataformak sortuz. Higaduraren ondorioz sortzen den harea metatzean, hondartzak eratzen dira.
Olatuek itsaslabarra modelatzen dute:arkuak, bloke-isolatuak eta beste egiturak sortzen dituzte.
Haize nagusia itsasertzarekiko zeiharra denean, jitoko ur-lasterrak sortzen dira. Ur laster horiek kostaldearekiko paralelo garraiatzen dute harea eta hau metatzean urmael isolatuak (albuferak), geziak edota tonboloak sor daitezke.
AGENTE GEOLOGIKOAKITSASOA
Plataforma abrasiboa Hondartza Albufera
Tomboloa ArkuaItsas labarra
AGENTE GEOLOGIKOAKIBAIA
Ur-laster iraunkorrak dira, ibai nagusi batean edota itsasoan jaurtitzen dituzte euren urak. V formako haranak eatzen dituzte.
Higadura: Zenbat eta sakonagoa ibaiaren ibilgua, malda eta higadura ahalmen txikiagoa izango du, eta meandroak osatuko dira, hauek azpil erako haranak sortuko dituzte.
Garraioa: Ibaiaren maila igotzean urez beteko den lur-eremuari uholde-lautada esango diogu. Ibaiak bere ibilguan zehar garraituko ditu sedimentuak.
Sedimentazioa: ibaiak indarra galtzean bere ibilguan jalkiko ditu sedimentuak, ur-goraldietan uholde-lautadan, baina gehienetan itsasora ailegatuok dira. Ibaiaren bokalean itsasoak sedimentuak kendu baino azkarrago ibaiak pilatzen dituenean, deltak eratzen dira.
AGENTE GEOLOGIKOAKIBAIA
Meandroa Delta V itxurako harana
Uholde lautada
AGENTE GEOLOGIKOAKUR BIZIAK
Klima lehorreko lekuetan euria barra-barra erortzean, lurzoruak ez du horrenbesteko ur kantitatea xurgatzeko ahalmenik eta gainazaletik doa, lurzorua higatuz. V itxurako haranak.
Urak ildaskak sortzen ditu, hauek sakanak edo haranak sortuz, malda handiko lekuetan ildaska sakonek karkabak osatzen dituzte. Higatu gabe isolatuta geratu diren estruktura geologikoei maitagarri-tximiniak deritzegu.
Zenbait ildaska elkartzean errekak sortzen dira, hauetan harrera arroa, isurbidea eta deiekzio-konoa (azken honi oso handia bada alubioi-konoa da) ezberdintzen direla.
AGENTE GEOLOGIKOAKUR BIZIAK
KarkabaMaitagarrien tximiniaArroila
Uharra
AGENTE GEOLOGIKOAKLURPEKO URAK
Gainazaleko uraren zati bat lurrean sartzean sortzen dira. Akuiferoak lurpeko uren metaketak dira. Harriak disolbatzen direnean modelatze karstikoa gertatzen da, disolbaezinak direnean, ura arrakala eta poroetatik sartzen da.
Modelatze karstikoa: Uretan karbono dioxidoa disolbatuta dagoenean, ura azidoa da.
Azidotutako ur horrek kareharria (bere minerala den kaltzita zehazki) disolba dezake, harrietako mineral hauek disolbatzean, lurpeko zuloak eta gainazaleko aztarnak sortzen dira. Hauei modelatu karstikoa deritze.
• Lurpeko zuloak: haitzulo (lurrazpiko zulo handiak) eta leizeak (gainazalarekin lotutako hodi bertikalak).
• Kaltzio karbonatoa disolbatuta daraman urak berau jalkitzen du estalaktita (goian) zein estalagmitak (behean) sortuz.
• Dolinak: haitzuloak behera erortzean dolinak eratzen dira.
AGENTE GEOLOGIKOAKLURPEKO URAK
Dolina AkuiferoaEstalaktita/estalagmita
Karst /lapiaz Leizea