Post on 02-Aug-2020
1_
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _BABESLETZA TXOSTENA
3_2_
"Tabakalerarekin elkarlanean ari bazara, babesten ari zara zinea eta arte garaikidea, proiektu artistikoen ekoizpena, teknologia eta kulturarako sarbide publikoa. Tabakalerarekin elkarlanean ari bazara, adierazpen artistiko eta kultural berriak sostengatzeko eta bultzatzeko nahia duen aparteko proiektu baten garapenean parte hartzen ari zara."
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
4_ 5_
ZER DA TABAKALERA _
90 urtez Donostiako tabako fabrika izan ostean, 2015ean zabaldu zituen ateak Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro gisa eraberriturik. Sorkuntza sustatu eta hedatzea du helburu, eta horretara bideratzen ditu zerbitzu eta kultur jarduerak. Kultur proiektu bat izateaz gain, erakundez eta ekimen pribatuz osatutako kultur ekosistema bat ere bada Tabakalera, baita jendearen gozamenerako zabalik dagoen plaza publikoa ere.
KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA_
TABAKALERAKO KULTUR PROIEKTUA
Programa kulturalak askotariko ekimenak hartzen ditu bere baitan: erakusketak, zine proiekzioak, mintegiak, aurkezpenak eta tailerrak. Aktbitate programa erregularraren bitartez Tabakalerak leku bizia bilakatu nahi du. Kultura garaikidearen inguruan gogoeta egin eta gozatzeko tokia.
EKOSISTEMA KULTURALA
Tabakalera eraikina, gainera, beste erakunde eta ekimen pribatu batzuen egoitza ere bada. Guztien artean kultur ekosistema bizi eta dinamiko bat osatzen dute, publiko mota guztien zuzendutako kultur-eskaintza zabala proposatzen duenan.
PLAZA PUBLIKOA
Tabakalera eraikinaren ezaugarri nagusietako bat espazio publiko gisa duen erabilera da. Nolabait, hiri baten modukoa da eraikina, eta beraz, bere kale eta plazak ere baditu.
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
6_ 7_
TABAKALERAKO KULTUR PRIEKTUA _GUZTIONTZAKO ARTEA, PROGRAMA PUBLIKOA
ERAKUSKETAKNazioarteko proposamena
Tabakalerako nazioarteko kultur zentroak bokazio bikoitza du: ekoizpen zentroa izatea eta jarduera publikoz osatutako programa eskaintzea. Bi ardatz hauek zeharkatzen dituzte proiektuaren arlo guztiek, hauek, sormena, gogoetatik abiatutako ikaskuntza eta erakusketa oinarri izanik. Honela, artista eta sortzaileen profesionalizaziorako bidean sustengu izateaz gain, publiko ezberdinentzat programazioa garatzen du eta publiko orokorrari kultura garaikidera eta sorkuntzara hurbiltzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen dizkio.
Kultur proiektuaren leiho ikusgarriena dira erakusketak. Zentroaren ildo editoriala ikusarazten dute eta nazioarteko arte garaikideko zentroen sarean kokatzen dute Tabakalera. Sorkuntza zentroa izanik, ekoizpen berriko erakusketak dira gehienak.
2016/07/08 > 2016/10/28
Yto Barrada
Yto Barrada artistaren lehenengo bakarkako erakusketa da Estatu espainiarrean. Erakusketan haren ekoizpen berriko
bideoak, argazkiak eta eskulturak daude, bai eta pieza zaharragoak ere.
2016/10/21 > 2017/02/05
Organismo bizidunen agentzia
Bertako zein nazioarteko 13 sortzaileren lanak biltzen ditu erakusketak. Erakusketarako aukeratutako lanek eta artistek ikuspuntu ezberdinetatik heltzen diote gizakiok lurrean, munduan, uzten ari garen lorratzari. Gizakia natura eraldatzen ari da, natura modu berri bat sorrarazten. Gizakiak lurrean eragindako aldaketa horien guztien baturak sortu du natura berri hori. Pauline Doutreluingne-ek komisariatutako erakusketa.
2016/04/15 > 2016/06/26
Anarchivo Sida
Equipo re da erakusketaren komisarioa, eta lehenengo aldiz, GIB/hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
8_ 9_
PROGRAMA PUBLIKOAKPentsamendu kritikoa sustatzeko espazio bat
ZINEA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAKZinema garaikidearen aldeko apustua
PROGRAMA ADIERAZGARRI BATZUK _
PROGRAMA ADIERAZGARRI BATZUK _
Programa publikoen xedea gaur egungo munduari buruzko ikerketa, hausnarketa eta eztabaida sustatzea da. Mintegi, lantegi, aurkezpen, proiekzio edo solasaldi formatua izan ohi dute jarduera hauek.
Zinema garaikidea, ohiko aretoetara iristen ez den hori, da Tabakalerako zinema aretoek eskaintzen dutena. Asteazkenetik igandera, zinema proposamen askotarikoak, errealizadore eta ikusleen arteko topaketak, egonaldi programak, eta EIECINE (Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketa) gisako bestelako proposamenak antolatzen dira bertatik.
FOKUAK
Nazioarteko zirkuituetan sona duten zinegileei buruzko zikloak. Ezinbesteko diren zinegile garaikideen lanak osorik
deskubritzeko beharretik sortzen da ziklo hau. Zinegilea bera gonbidatzen da ziklora, horrela, aurkezpen, hitzaldi edo
lantegien bidez, bere sorkuntza prozesua gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen digu.
Lantegiak
Ikus-entzunezko lantegien ildoa honako hau da: zinemari eta ikus-entzunezkoari buruzko topaketa praktiko eta teoriko batzuk, ikus-entzunezkoen bertako nahiz nazioarteko profesionalek irakatsiak. Gure zinema-programazioa osatzea da asmoa; horrela, zinema/ikus-entzunezkoa pentsatzeko eta egiteko espazio bat eskaintzeko.
Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia
Tabako fabrikaren historiari helduz, Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia gaur egungo bizigarrietatik abiatzen da (kafea, azukrea, tabakoa eta kakaoa) kultura eta pentsamendu garaikidea arakatzeko.
Egitasmo honen bidez gai hauek eta beste batzuk plazaratuko dira, 2017. urte amaierara arte luzatuko diren zenbait programen bidez. Hitzaldi, eztabaida publiko, mintegi, erakusketa-saiakera, kontzertu eta argitalpenez lagunduta egongo dira programa horiek.
Arkitektura eta espazio publikoa
Hitzaldiz, proiekzioz eta lantegiz osatutako programa baten baitan arkitektura, hirigintza, kultura, artea eta politikaren arteko loturak aztertzen dira, bide batez, hiritarren eta gizarte-eragileen arteko elkarrizketa sortuz.
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
10_ 11_
HIRIKILABS KULTURA DIGITALA ETA TEKNOLOGIA LABORATEGIATeknologia berriekin esperimentatzeko gunea
SORTZAILEEN ETA ARTISTEEN GUNEASormenerako espazio bat
NORENTZAT DA? _ NORI DAGO ZUZENDUTA? _ZERBITUZUAK: _
Kultura digitalaren eremuan diharduen hiri laborategia da. Teknologiaren erabilera soziala, kritikoa eta kolaboratiboa bultzatzen ditu. Arlo honetan alfabetatzeko baliabideak, komunitate espezializatuarentzat topagunea, ezagutza eta guztientzat jarduerak eskaintzen ditu.
Erreferentziazko laborategia da programen Estatuan: antzeko ekimenak unibertsitateetan edo ikerketa-zentroetan aurki ditzakegu; alabaina, Hirikilabs edozein hiritarren eskura dagoen laborategia da.
Artisten eta kultur-eragileen profesionalizazioan laguntzeko baliabideak, zerbitzuak eta programak eskaintzen ditu: lanerako estudioak, baliabide teknikoak, nazioarteko egonaldi-programak, aholkularitza zerbitzua, etab.
Modu partzialean zein esklusiboan, lanean ari diren artista, sortzaile eta kultur eragileei dago zuzenduta, baita arlo horretan ibilbide profesional bat abiatzeko borondatea erakusten duten guztiei ere.
Jakin-minez betetako hainbat adinetako pertsonak biltzen ditu Hirikilabs egitasmoak. Aurretiazko ezagutza ez da beharrezkoa, albokoekin ondo pasa bitartean ikasteko eta deskubritzeko jarrera irekia edukitzea nahikoa da.
· Nazioarteko egonaldi-programa.
· In situ ekipamendua. Irudiak editatzeko hiru kabina, soinua editatzeko kabina bat, argazki-laborategi bat eta plato bat.
· Lan-espazioak.
· Ikus-entzunezko ekipamenduaren mailegua.
· Deialdiak: egonaldi, beka, laguntza edo diru-laguntzak, artista zein bestelako kultura-agenteentzako
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
12_ 13_
UBIK TABAKALERAKO SORKUNTZA LIBURUTEGIAIkasi, sortu eta gozatzeko gunea
Ibilaldi bat Ubiken barrena
TAILERREN ADIBIDEA: _
Sorkuntza liburutegiaren helburu nagusia kultura garaikidearen hedapena da. Era berean, bertako espazioak eta zerbitzuak, erabiltzaileak eduki-sortzaile bihur daitezen pentsaturik daude.
· Bideo-joko sorkuntzara hurbiltzen: garapenaren oinarriak.
· Gazteek arkitektura- eta hirigintza-proiektuak sortzeko froga-laborategia da.
· Arduino lantegiak.
· Komikiak egiteko lantegiak.
· Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun tresnak konpondu eta berrerabiltzeko tailerrak.
Lantegiak egiteko txokoa
Jolas-gunea
Platoa
Soinuaren txokoa
Pantaila esperimentala
Bideojokoen txokoa
Lantegiak egiteko txokoa
Edizio txokoa
Liburutegia
Ubiken ez dugu ohiko liburuzainekin topo egingo, baizik eta bitartekariekin; pertsona horiek adituak dira hainbat sorkuntza-arlotan (kultura-kudeaketa, bideo-jokoak, soinua edo kultura digitala) eta erabiltzaileei laguntza eskaintzeko daude bertan.
Autoedizio txokoa
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
14_ 15_
HEZKUNTZAEsperientzia berriak bizitzeko gunea
Bitartekaritza lana egitea du helburu hezkuntza arloak: proiektu kulturala eta eraikina hiritarrekin harremanetan jartzea.
Sorkuntzarekin eta gizarte-harremanekin lotura duten programak lantzen ditu, testuinguru bakoitzera egokituriko gai eta erritmoetara moldatuz.
PROGRAMAK ADIERAZGARRI BATZUK _
Kamaleoiak gara
Txiki eta helduei zuzendutako jarduera programa da. Haurrek heldu batek lagunduta hartzen dute parte: ama eta alaba, osaba
eta iloba, amona eta biloba... Tabakaleran elkarrekin bizitzeko espazio bat da, ezagutzak partekatuz, elkarrengandik ikasiz eta
adin oso ezberdinetako pertsonek osatutako komunitatea eratuz.
Zoom. Bideo lantegia
Ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden 16 eta 21 urte arteko gazteek osatzen dute Zoom taldea. Adin gakoa da hori, orduan eraiki eta bistarazten baitira neurri handi batean bideoaren, argazkigintzaren edo soinuaren alorretik iritsitako buru-irudikapen moldeak.
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
16_ 17_
TABAKALERA KULTURA-EKOSISTEMA GISA _Tabakalera eraikina hainbat erakunde eta ekimen pribaturen egoitza ere bada. Guztien artean kultur ekosistema bizi eta dinamiko bat osatzen dute, publiko mota guztiei zuzendutako kultur eskaintza proposatzen duena. Horrela, eraikinak hainbat erabilera, ekimen eta agente biltzen ditu, kultura-proiektua ardatz nagusitzat hartuta.
ERAKUNDEAK
EKIMEN PRIBATUAK
ZERBITZUAK
KAFETEGIA HOTELA
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
18_ 19_
TABAKALERA: PLAZA PUBLIKOA _
Tabakalera eraikinaren ezaugarri nagusietako bat espazio publiko gisa duen erabilera da. Nolabait, hiri baten modukoa da eraikina, eta beraz, bere kale eta plazak ere baditu.
Kale espazio horiek guztiek ez dute aurrez zehaztutako erabilerarik eta, ondorioz, hiritarrek eta bisitariek bere egiten dituzte, aterpea bilatzeko, jolasteko, atseden hartzeko, lagunekin egoteko, lan-bilerak egiteko eta eskaintzen dituen kultur aukera ezberdinez gozatzeko. Askotariko erabilera horiek ere egiten dute berezi espazioa, bisita bakoitza ezberdin egiten baitute, sorpresari ateak zabalik utziz.
Tabakalerak dagoeneko badu kafetegi, pizzeria eta garagardotegi zerbitzua eskaintzen duen taberna bat eraikinaren solairu nagusian. Aurreikusia dago 4 izarretako hotel bat zabaltzea, 43 logela eta artista egoiliarrei zuzendutako solairu bat izango dituena, eta baita eraikinaren prisman kokatuko den jatetxea ere.
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
20_ 21_
ZEIN DATUTAN MUGITZEN GARA _
· 1.200.000 pertsona baino gehiagok Tabakalera bisitatu dute.
· Guztira, 90.000 bisitari erakusketa-aretoan.
· 42.000 pertsonek hartu dute parte Tabakalerak antolatutako
jardueraren batean.
· Guztira 21.300 ikusle bildu dituzten 349 proiekzio zinema
aretoan.
· 8.000 Tabakalerako bazkide-txartel egin dira.
· 15.000 bisita jaso ditu hilabetero Ubik sorkuntza liburutegiak.
· 65 artista hartu ditugu sorkuntza espazioan eta 1.400 eskaera
jaso ditugu.
· 160 jarduera publiko gauzatu dira hilabeteko, batez beste.
· Urteko 365 egunetan irekita egon da Tabakalera.
TABAKALERAKO PUBLIKOA _
(2015eko irailaren 11tik 2016ko abendura bitarteko datuak)
Gure publikoak espero du gugana hurbildu eta adierazpen artistiko garaikideez gozatzeko aukera izatea. Gure programaren alderdi ezberdinen bitartez, familien, sektore profesionalen, gazteen, adinekoen, erakundeen edo hezkuntza-zentroen bisita jasotzen dugu egunero.
Ikusmina eragiten dugu, eta bisitatu egiten gaituzte, gure edukiez gozatzen dute, errepikatu egiten dute, ikasi, partekatu eta sortu.
Gure publikoa fidelizatzen ari gara, baina baita publiko berriak erakartzen ere, komunitate berriak sortzen eta batik bat, kulturara hurreratzeko modu berriak.
Tabakalera mugarria izan da hiriarentzat.
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
22_ 23_
ZEREKIN EGINGO DUZU BAT? _DONOSTIAREKIN; HOTS, KULTURAREN ETA TURISMOAREN HIRIAREKIN
Kulturak eta jaialdien programazio biziak erakarrita etortzen dira milaka bisitari urtero, eta 2016ko hiriburutzak programazio hori indartu du.
Tabakaleraren kultura- eta arkitektura-proiektua sartzeak hiriaren zirkulazio-moduari forma berria eman dio. Horrela, zentro bisual eta estrategiko bilakatu da, eta bertako nahiz kanpoko bisitarientzako erakarpen-poloa da.
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
24_ 25_
608 artikulu publikatuta:
330 MEDIO TRADIZIONALETAN · 229 Prentsa · 73 Irratia · 28 Telebista
278 MEDIO DIGITALETAN
32.000 bisita hilabetero
%46 Donostia%11 Madril%09 Bilbo%05 Bartzelona%2.29 Frantzia%1.45 AEB
Facebook 17.931 jarraitzaile
Twitter 18.263 jarraitzaile
Instagram 6.387 jarraitzaile
Newsletter 12.000 harpidetza
EUSKARRI FISIKOAK
Tabakalerak akordioak ditu komunikabide nagusiekin. Komunikazio-estrategiak baliabide inprimatuak eta sareko estrategia indartsua biltzen ditu, eta ekintzak jarduera eta publiko motaren arabera bereizten dira.
PROGRAMA BAKOITZERAKO AD HOC KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA _
Nazio barruko nahiz nazioarteko erreferentzia-zentro gisa, publiko orokorrari zein zehatzari iristeko ahalmena dugu, kanal jeneralista eta alternatiboen bitartez.
Gure komunikazio taldeak egunero publikoa informatuta egon dadin lan egiten du, eta publikoarekin harremana izateko hainbat kanal erabiltzen ditu, besteak beste, sare sozialak.
PRENTSA OROKORRA:
Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Gara, Berria, Onda Vasca, EITB (Euskadi irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Gaztea)
PRENTSA ESPEZIALITATUA:
(Datu hauek 2016ari dagozkio)1220
16 /
Ab
end
ua
/ D
icie
mb
re /
Dec
emb
er
Donostia / San Sebastián tabakalera.eu
AGEN-DATabakalerako kultur ekosistema / Ecosistema Cultural de Tabakalera / Cultural Ecosystem of Tabakalera
OCT
UB
RE
N
OV
IEM
BR
E
DIC
IEM
BR
E
PROGRAMA
tab
akal
era.
eu _D
onos
tia
/ Sa
n S
ebas
tíán
_
2016
/ A
BE
ND
UA
/ D
ICIE
MB
RE
/ D
ECE
MB
ER
12
12-21
24
25-26
22
23
AGENDA Hilerokoa 5.000 ale (Eusk, cas, ing)
PROGRAMA Hiruhilekoa 8.200 ale (Eusk, cas, ing)
ERAKUSKETA LIBURUXKA 2.000 ale (Eusk, cas, ing)
ZINEMA-AGENDA Hilerokoa 2.000 ale (Eusk, cas, ing)
ONLINE WEBGUNEA
PRENTSA
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
26_ 27_
BAT EGIN TABAKA-
LERAREKIN _
28_ 29_
BAT EGIN TABAKALERAREKINEkimen pribatuen laguntza funtsezkoa da proiektuaren bideragarritasunerako. Hori horrela, Tabakalerak gonbitea luzatzen die zentroaren eta bere jardueren garapenean modu esanguratsuan lagundu nahi duten enpresa, fundazio, erakunde eta bestelako organismoei. Modu horretan, denboran jasangarriak diren aliantza estrategikoak sortuz, eta kulturaren, komunitate artistikoaren eta gizartearen arteko bitartekaritza modu berriak sustatuz. Askotariko profil, tamaina, jarduera edo ekintza eremutako enpresek dute programa honetan parte hartzeko aukera.
ONURAK
Tabakalerarekin bat egiteak enpresa edo erakunde bakoitzerako, bere helburu, gizarte-ardura-politika edo mezenasgoaren arabera, espreski diseinatutako kontraprestazioa jasotzea ahalbidetzen du.
ZER ESAN NAHI DU TABAKALERA BABESTEAK:
- Prentsaurrekoa kontratua sinatzean.
- Komunikazio ekintzetan parte hartzea.
- Komunikabideetan errekonozimendua.
- Urteroko bilerak Tabakalerako arduradun nagusiekin.
ERREKONOZIMENDU PUBLIKOA
- Logoaren presentzia zentroan.
- Logoaren presentzia webgunean eta kolaboratzaileen atalean.
- Logoaren presentzia euskarri fisikoetan.
- Aipamenak sare sozialetan.
MARKAREN PRESENTZIA TABAKALERAKO KOMUNIKAZIO-ELEMENTUETAN
- Zure markaren sendotzeari begira ekitaldi pribatuen antolaketa.
- Bisita gidatu esklusiboak.
- Gonbidapenak.
- Presentzia inaugurazioetan.
- Arreta berezia/esklusiboa.
ESPAZIO, SARBIDE ETA ZERBITZUEN ERABILERA
- Kulturarekiko konpromisoa hartzea
- Tabakaleraren eta bere nazioarteko proiektuaren sendotzea bultzatzea.
- Nazioartean sona handia duen kultur erakunde baten markarekin bat egitea.
- Publikoarekin konektatzea ekintza berritzaileen bitartez.
- Zentroko espazioen erabileran beste inork ez dituen abantailez gozatzea.
- Hiriko epizentro kulturalaren parte izatea eta Donostiak nazioartean hiri-kultural gisa duen posizionamendua laguntzea.
- Gizartearen garapenean laguntza ematea.
Hainbat motatako kolaborazio moduak eskaintzen dira, onura ezberdinekin. Interesa baduzu zure enpresa honen guztiaren parte izan dadin, pozik aztertuko ditugu zure beharrak eta egokiena zaizun kolaborazio programa diseinatuko dugu.
Irabazi asmorik gabeko erakundeen erregimen fiskalaren eta mezenasgoari eskainitako sustapen-neurrien baitan, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiak Tabakalera lehentasunezko jarduera gisa izendatu du. Izendapen horrek gure babesle eta laguntzaileei onura fiskalak eskaintzea ahalbidetzen digu.
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
30_ 31_
EKITALDIETARAKO ESPAZIOAK _
PATIOA
EDUKIERA:ESERLEKUEKIN: 375Kontzertu moduan: 600
Eraikinaren jatorrizko izaeraren ezaugarriak mantentzen dituen espazio da, izan ere, tabako fabrikak zeuzkan lau patioetariko baten azalera osoa okupatzen du. 600m2-ko azalera duen espazio estali honek, edozein motatako ekitaldiak hartzeko malgutasun osoa du: kontzertuak, jaialdiak. Goizez alokatu daiteke.
ZINE ARETOA
EDUKIERA: 229BALIABIDEAK: 20000 lumen-eko proiektorea dauka, 9.47 x 4.03m pantaila eta itzulpen-kabinak.
Tabakalerak zine areto propioa du. Zine emanaldiez gain, proiekzioak eta bestelako ekitaldiak egiteko azpiegitura egokia da: hitzaldiak, aurkezpenak edota konferentziak.
Z ARETOA
EDUKIERA: ESERLEKUEKIN: 130BALIABIDEAK: 20000 lumen-eko proiektorea eta itzulpen-kabinak dauzka. Gainera, 16mm-ko zinema proiekzio analogikoa erabiltzeko aukera dago.
Z aretoa espazio balioaniztuna da, askotariko ekintzak burutzeko egokia. Hitzaldiak, aurkezpenak, topaketak, haurrentzat saioak... formato ezberdin ugari gauzatzeko prestatuta dago. Proiekzioak egiteko aukera eskaintzen du baina badu argiztapen naturala ere. Ondoan, Ganbara izeneko beste espazio bat du atxikiturik eta bi espazioak batzeko aukera dago. Aukera gehigarri hau aproposa izan daiteke ekitaldiaren osteko kafe-koktelak antolatzeko.
Babesa ematearen ordainetan, Tabakalerak bere instalazioak ekitaldi korporatiboetarako erabiltzeko aukera eskaintzen du.
K ARETOA
EDUKIERA: 20BALIABIDEAK: 84”-ko monitorea - audio stereoa eta HD kamera dauzka.
Batzarrak, prentsaurrekoak eta proiektuak aurkezteko areto egokia.
ZABALTZA
EDUKIERA: 220AZALERA: 330 m2
Intimitatea eta kanpoan egoteko aukera uztartzen dituen espazio bikaina da zabaltza. Giro lasaiean eta gune berezian ekintza ezberdinak (formato txikiko musika saioak, koktelak, jaiak… ) egin litezke bertan.
PRISMA + TERRAZA PLAZA
EDUKIERA: PRISMA 236 ETA TERRAZA 70
Eraikinaren azken solairuan kokatuta, Donostiako ikuspegi paregabea eskaintzen du. Prismak terraza ere badu eta bertan ekitaldi ezberdinak antolatu daitezke; koktelak edo ospakizunak, iragarkien grabaketak...
BAT EGIN TABAKALERAREKIN _
Andre zigarrogileak plaza, 1 20012 Donostia / San Sebastián · Gipuzkoa
KONTAKTUA
Oihana Zarra (Gerentea)ozarra@tabakalera.eu
Ana Espinosaaespinosa@tabakalera.eu
Tel. 943 011 311
tabakalera.eu_