Post on 13-Jan-2016
description
Biderketa eguneroko bizitzan
Noiz erabiltzen dugu biderketa eguneroko bizitzan?
Biderketa askotan erabiltzen dugu eguneroko bizitzan, ohartu gabe.
Noiz erabiltzen dugu biderketa eguneroko bizitzan?
• Eguneroko egoera batzuetan, hurrenez hurrengo batuketak egin behar ditugu:– “Egunero bi orri erabiltzen
baditut, eskolako aste batean 2 + 2 + 2 + 2 + 2 orri idatziko ditut, hots, 2 x 5”.
Hurrenez hurrengo batuketak
Noiz erabiltzen dugu biderketa eguneroko bizitzan?
• Batzuetan, proportzio batzuk jakin nahi ditugu:– “Nire festako gonbidatu bakoitzeko
3 ogitarteko erosiko ditut. 5 lagun gonbidatzen baditut, 3x5 izango dira; 11 gonbidatzen baditut, 3x11 izango dira… taula bat egingo dut, gonbidatu-zerrendan lagunak gehitu ahala, zenbat ogitarteko erosi jakiteko”.
Proportzioak
Noiz erabiltzen dugu biderketa eguneroko bizitzan?
• Beste batzuetan, kopuruak konbinatu behar ditugu:– “Hiru kamiseta eta lau galtza ditut.
Zenbat modu ezberdinetan jantz naiteke?
Kamiseta gorria, galtza gorriak / urdinak / horiak / berdeakKamiseta urdina, galtza gorriak / urdinak / horiak / berdeakKamiseta horia, galtza gorriak / urdinak / horiak / berdeak
Kamiseta bakoitzeko lau konbinazio dira, hots, 4x3 konbinazio.
Konbinazioak
Noiz erabiltzen dugu biderketa eguneroko bizitzan?
• Banaketa uniformeekin ere biderketa erabiltzen dugu:– “Antzerki bateko ikusleentzat
aulkiak antolatu behar dira. 10 aulkiko 5 ilararako lekua dago. Zenbat jendek ikus dezake antzerkia eserita?”
Banaketa uniformeak
Biderketaeguneroko bizitzan