Post on 10-Jul-2020
BIoTA TAILERRAKBIODIBERTSITATE ETA BIOSFERAREN
INGURUKO TAILERRAK
2018KO AZKEN TXOSTENA
EQUINOCCIO NATURA S.C.
2
BIoTA tailerrak Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu ditu Ingurugelarekin
koordinazioan eta Equinoccio Natura SC sozietateak diseinatu eta eman ditu.
Proiektu horren helburu nagusia naturaren ingurumen-heziketa eta–
partaidetza sustatzea eta ingurumenarekin errespetutsuak diren ohiturak
sortzea da.
Natura (biodibertsitatea, geodibertsitatea eta paisaia) eta biosfera
(ingurumen eta pertsonen arteko elkarrekintza positiboa) dira tailer horietako
gai nagusiak. Bizkaiko ikastetxeetako lehen hezkuntzako mailak izan dira
hartzaileak (6-12 urte bitarteko haurrak). 2018. urtean zehar garatu diren
tailer horiek doakoak izan dira ikastetxeentzako eta zentro/maila bakoitzeko
doako bi tailer eskaini dira gehienez.
Tailerrak bi orduko iraupena izan du eta bi zatitan banatu da:
1) Hitzaldia ikasgelan, aurkezpen batekin eta laguntzeko material didaktikoekin.
2) Ikastetxetik gertuko toki edo ingurune batean ibilbide gidatua.
Tailerrak era ludiko eta parte-hartzailean ezagutzeko eta ikasteko antolatu
dira. Taldeek zentroan edo haren inguruan jarduera praktikoren bat egiteko
bideratuta daude. Aurrez zentroarekin hitz egin da, bere errealitateari edo
interesari egokitzeko.
Ikastetxe bakoitzak aukeratu du tailerrerako hizkuntza, euskara edo
gaztelera. Eta bi tailer desberdinen artean aukeratu ahal izan dute:
1. Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra.
2. Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerra.
Guztira 89 tailer egin dira eta 43 ikastetxek eta 2.003 umek hartu dute parte
horietan; 22,5 ume tailer bakoitzeko. 156 irakasle inguruk hartu dute parte,
izan ere, tailer gehienetan pertsona bat baino gehiago egon dira.
Tailerrak 2018ko maiatzaren 10etik ekainaren 21era bitartean eta 2018ko
irailaren 20tik azaroaren 28ra bitartean egin dira. “Hiri eta landa eremuko
biodibertsitate-tailerra” 55 aldiz egin da eta “Landa-ingurunea ikertzeko eta
ezagutzeko tailerra”, berriz, 34 aldiz. 5 tailer eman dira gazteleraz eta
gainerakoak euskaraz.
3
Ondoko taulan gauzatu diren tailerrak zehazten dira.
Data Ordua Tallera Maila Ikasleak Hizkun. Ikastetxea publ. prib. EA21 Udalerria10-mai 10:00 Biodibertsita. 3-4 22 Eusk CEIP BERRIATUA HLHI 1 1 BERRIATUA
14-mai 9:00 Biodibertsita. 1 23 Eusk CEIP SRA. VDA. DE EPALZA HLHI 1 0 BILBAO
15-mai 9:00 Biodibertsita. 1 24 Eusk CEIP SRA. VDA. DE EPALZA HLHI 1 0 BILBAO
16-mai 9:30 Biodibertsita. 5 20 Eusk CEIP TOMÁS CAMACHO HLHI 1 0 BILBAO
17-mai 10:00 Biodibertsita. 1 27 Eusk CPEIPS EL REGATO HLBHIP 1 1 BARAKALDO
18-mai 9:30 Biodibertsita. 4 19 Eusk CEIP TOMÁS CAMACHO HLHI 1 0 BILBAO
21-mai 10:00 Biodibertsita. 1 27 Eusk CPEIPS EL REGATO HLBHIP 1 1 BARAKALDO
22-mai 10:00 Ikerketa 3 29 Eusk CEIP RONTEGI HLHI 1 0 BARAKALDO
23-mai 10:00 Ikerketa 3 29 Eusk CEIP RONTEGI HLHI 1 0 BARAKALDO
24-mai 10:00 Biodibertsita. 1 27 Eusk CPEIPS EL REGATO HLBHIP 1 1 BARAKALDO
25-mai 10:00 Biodibertsita. 1 27 Eusk CPEIPS EL REGATO HLBHIP 1 1 BARAKALDO
28-mai 10:00 Ikerketa 5 28 Eusk CEIP SIETE CAMPAS-ZORROZGOITI HLHI 1 0 BILBAO
29-mai 9:00 Ikerketa 3 21 Eusk CEIP LA ESCONTRILLA HLHI 1 0 TRAPAGARAN
30-mai 9:00 Biodibertsita. 4 20 Eusk CEIP LA ESCONTRILLA HLHI 1 0 TRAPAGARAN
31-mai 9:00 Biodibertsita. 4 20 Eusk CEIP SIETE CAMPAS-ZORROZGOITI HLHI 1 0 BILBAO
01-eka 9:00 Biodibertsita. 3 21 Eusk CEIP MARKONZAGA HLHI 1 0 SESTAO
01-eka 11:00 Biodibertsita. 3 22 Eusk CEIP MARKONZAGA HLHI 1 0 SESTAO
04-eka 9:00 Biodibertsita. 1-2 19 Gazt CEIP LARRAÑAZUBI HLHI 1 1 GETXO
04-eka 9:30 Biodibertsita. 3 14 Eusk CEIP ZABALARRA HLHI 1 0 DURANGO
05-eka 9:00 Biodibertsita. 2 28 Eusk CPEIPS MARISTAS-SAN MIGUEL HLBHIP 1 1 ZALLA
05-eka 11:00 Biodibertsita. 2 28 Eusk CPEIPS MARISTAS-SAN MIGUEL HLBHIP 1 1 ZALLA
06-eka 9:00 Biodibertsita. 3 18 Eusk CEIP JUAN M. SÁNCHEZ MARCOS HLHI 1 0 BILBAO
06-eka 11:00 Biodibertsita. 3 17 Eusk CEIP JUAN M. SÁNCHEZ MARCOS HLHI 1 0 BILBAO
07-eka 9:30 Biodibertsita. 3 14 Eusk CEIP ZABALARRA HLHI 1 0 DURANGO
4
08-eka 9:00 Ikerketa 4 14 Gazt CEIP LARRAÑAZUBI HLHI 1 1 GETXO
08-eka 9:00 Ikerketa 2 25 Eusk CPEIPS SAGRADO CORAZÓN HLBHIP 1 0 BILBAO
08-eka 11:00 Biodibertsita. 6 26 Eusk CPEIPS SAGRADO CORAZÓN HLBHIP 1 0 BILBAO
11-eka 10:30 Biodibertsita. 3 24 Eusk CPEIPS AMOR MISERICORDIOSO HLBHIP 1 1 SESTAO
12-eka 10:30 Ikerketa 4 22 Eusk CPEIPS AMOR MISERICORDIOSO HLBHIP 1 1 SESTAO
13-eka 9:00 Ikerketa 2 31 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI
13-eka 11:00 Ikerketa 2 30 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI
14-eka 9:00 Ikerketa 2 22 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI
15-eka 9:00 Ikerketa 2 22 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI
18-eka 9:00 Biodibertsita. 5 28 Gazt CPEIPS SAN JOSE-HH. CARMELITAS HLBHIP 1 1 SANTURTZI
18-eka 11:00 Biodiversidad 5 27 Gazt CPEIPS SAN JOSE-HH. CARMELITAS HLBHIP 1 1 SANTURTZI
18-eka 9:00 Ikerketa 4 13 Eusk CPEPS LOURDESKO AMA LBHIP 1 0 ELORRIO
18-eka 11:00 Ikerketa 2 18 Eusk CPEPS LOURDESKO AMA LBHIP 1 0 ELORRIO
19-eka 9:00 Biodibertsita. 5 25 Eusk CPEIPS NTRA. SRA. DEL CARMEN HLBHIP 1 1 BILBAO
19-eka 11:00 Biodibertsita. 5 25 Eusk CPEIPS NTRA. SRA. DEL CARMEN HLBHIP 1 1 BILBAO
20-eka 9:00 Ikerketa 4 23 Eusk CEIP MAESTRA EMILIA ZUZA BRUN HLHI 1 1 SANTURTZI
20-eka 11:00 Ikerketa 4 22 Eusk CEIP MAESTRA EMILIA ZUZA BRUN HLHI 1 1 SANTURTZI
21-eka 9:00 Biodibertsita. 3 21 Eusk CEIP GABRIEL ARESTI HLHI 1 0 BILBAO
21-eka 11:00 Biodibertsita. 3 22 Eusk CEIP GABRIEL ARESTI HLHI 1 0 BILBAO
20-ira 9:00 Biodibertsita. 2 24 Eusk CPEIPS ITXAROPENA IKASTOLA HLBHIP 1 1 TRAPAGARAN
21-ira 9:00 Biodibertsita. 2 23 Eusk CPEIPS ITXAROPENA IKASTOLA HLBHIP 1 1 TRAPAGARAN
24-ira 9:00 Ikerketa 1-3 19 Eusk CEIP MANUELA ZUBIZARRETA HLHI 1 0 ETXEBARRIA
25-ira 10:00 Ikerketa 1 20 Eusk CEIP PLENTZIA HLHI 1 0 PLENTZIA
25-ira 9:00 Ikerketa 1-4 31 Gazt CEIP SAN IGNACIO HLHI 1 1 GETXO
26-ira 9:00 Ikerketa 1-4 23 Eusk CEIP SAN IGNACIO HLHI 1 1 GETXO
27-ira 9:00 Ikerketa 4-6 18 Eusk CEIP MANUELA ZUBIZARRETA HLHI 1 0 ETXEBARRIA
28-ira 10:00 Ikerketa 2 30 Eusk CEIP PLENTZIA HLHI 1 0 PLENTZIA
5
01-urr 9:00 Biodibertsita. 3 30 Eusk CEIP JUAN RAMÓN JIMÉNEZ HLHI 1 0 BARAKALDO
02-urr 9:00 Biodibertsita. 4 30 Eusk CEIP JUAN RAMÓN JIMÉNEZ HLHI 1 0 BARAKALDO
03-urr 9:00 Ikerketa 4 16 Eusk CEIP ZUBILETA HLHI 1 1 GETXO
04-urr 9:00 Ikerketa 4 16 Eusk CEIP ZUBILETA HLHI 1 1 GETXO
05-urr 9:00 Ikerketa 3-4 24 Eusk CEIP JOSE M. UCELAY HLHI 1 1 BUSTURIA
08-urr 9:00 Ikerketa 4 21 Eusk CPEIPS KARMENGO AMA HLBHIP 1 1 AMOREBIETA-ETXANO
09-urr 8:45 Biodibertsita. 4 16 Eusk CPI ANTONIO TRUEBA IPI 1 1 PORTUGALETE
10-urr 8:45 Biodibertsita. 4 16 Eusk CPI ANTONIO TRUEBA IPI 1 1 PORTUGALETE
11-urr 9:00 Ikerketa 4 21 Eusk CPEIPS KARMENGO AMA HLBHIP 1 1 AMOREBIETA-ETXANO
18-urr 9:00 Biodibertsita. 5 24 Eusk CEIP BAGATZA HLHI 1 1 BARAKALDO
19-urr 9:30 Biodibertsita. 1-3 16 Eusk CEIP MONTORRE HLHI 1 1 GAUTEGIZ ARTEAGA
22-urr 9:30 Biodibertsita. 1-2 22 Eusk CEIP URRETXINDORRA HLHI 1 1 MUXIKA
23-urr 9:00 Biodibertsita. 6 24 Eusk CEIP SAN INAZIO/SAN IGNACIO HLHI 1 0 BILBAO
24-urr 9:15 Ikerketa 3 27 Eusk CPEIPS LA INMACULADA M.S.J.O. HLBHIP 1 1 BARAKALDO
25-urr 9:15 Ikerketa 3 26 Eusk CPEIPS LA INMACULADA M.S.J.O. HLBHIP 1 1 BARAKALDO
26-urr 9:00 Biodibertsita. 1-2 22 Eusk CEIP JOSE M. UCELAY HLHI 1 1 BUSTURIA
29-urr 9:00 Biodibertsita. 4 23 Eusk CEIP SERANTES HLHI 1 1 SANTURTZI
29-urr 11:00 Biodibertsita. 4 24 Eusk CEIP SERANTES HLHI 1 1 SANTURTZI
30-urr 9:30 Biodibertsita. 5-6 21 Eusk CEIP URRETXINDORRA HLHI 1 1 MUXIKA
31-urr 9:00 Biodibertsita. 5 25 Eusk CEIP BAGATZA HLHI 1 1 BARAKALDO
05-aza 9:30 Ikerketa 4-6 16 Eusk CEIP MONTORRE HLHI 1 1 GAUTEGIZ ARTEAGA
06-aza 9:00 Biodibertsita. 1 21 Eusk CEIP KUETO HLHI 1 0 SESTAO
06-aza 11:00 Biodibertsita. 1 21 Eusk CEIP KUETO HLHI 1 0 SESTAO
07-aza 9:00 Biodibertsita. 2 25 Eusk CPEIPS ALAZNE HLBHIP 1 1 BARAKALDO
07-aza 11:30 Biodibertsita. 2 26 Eusk CPEIPS ALAZNE HLBHIP 1 1 BARAKALDO
08-aza 9:30 Ikerketa 5 30 Eusk CEIP BEKOBENTA HLHI 1 1 MARKINA-XEMEIN
09-aza 9:30 Ikerketa 6 28 Eusk CEIP BEKOBENTA HLHI 1 1 MARKINA-XEMEIN
6
3 12 Eusk CEIP MUNDAKA HLHI 1 1 MUNDAKA
5-6 21 Eusk CEIP BIRJINETXE HLHI 1 0 BILBAO
4 32 Eusk CEIP SAN INAZIO/SAN IGNACIO HLHI 1 0 BILBAO
4 12 Eusk CEIP MUNDAKA HLHI 1 1 MUNDAKA
4 20 Eusk CEIP BIRJINETXE HLHI 1 0 BILBAO
5 29 Eusk CPEIPS SEBER ALTUBE IKASTOLA HLBHIP 1 1 GERNIKA-LUMO
5 27 Eusk CPEIPS SEBER ALTUBE IKASTOLA HLBHIP 1 1 GERNIKA-LUMO
4 17 Eusk CEIP BIZKOTXALDE HLHI 1 0 BASAURI
2 15 Eusk CPEIPS ÁNGELES CUSTODIOS HLBHIP 1 1 BILBAO
2 18 Eusk CPEIPS ÁNGELES CUSTODIOS HLBHIP 1 1 BILBAO
12-aza 9:00 Ikerketa13-aza 9:00 Biodibertsita. 14-aza 9:00 Biodibertsita. 15-aza 9:30 Ikerketa16-aza 9:00 Ikerketa19-aza 9:00 Biodibertsita.
20-aza 9:00 Biodibertsita. 21-aza 9:00 Biodibertsita.22-aza 9:00 Biodibertsita. 23-aza 9:00 Biodibertsita. 28-aza 9:00 Biodibertsita. 4 17 Eusk CEIP BIZKOTXALDE HLHI 1 0 BASAURI
El Regato eta Kukullaga ikastetxeetan 2 tailer osagarri kontratatu ziren.
7
ANALISIA ETA GALDEKETEN EMAITZEN BALIOESPENA
Ebaluatzeak aztertu ostean, tailer horiek eskaintzeko ekimena arrakasta hutsa
izan dela esan dezakegu. Tailerrak arrakastatsuak izan dira eskaturiko
tailerren kopuruari dagokionez. Ikasleen zein irakasleen ebaluatzeak oso onak
izan dira; tailerrek balorazio oso ona izan dute.
Orokorrean, tailerretako parte-hartzaileek, ikasle zein irakasleek, “tailerra
motza” iruditu zaiela adierazi dute jarduera amaitzean. Daukagun
esperientzia dela eta, tailerra asko gustatu zaiela eta gauzatu diren dinamika
desberdinetan arreta jarri dutela ondorioztatu dezakegu; beraz, ez dira
aspertu eta horrexegatik izan dute motza izan denaren "sentsazioa".
Ikasleek erantzundako galdetegien puntuazioa aztertzerakoan ez da
desberdintasunik antzeman “Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-
tailerraren” eta “Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerraren”
artean. Era berean, ez dago desberdintasun aipagarririk udaberrian egin diren
tailerren eta udazkenean egin diren tailerren artean.
Honako hauek dira ikasleek baloratu dituzten alderdiak: tailerren gaia,
tailerrean garatu diren jarduerak eta monitorea/hezitzailea. Puntuazioak
altuak eta antzekoak izan dira, baina monitore/hezitzaileak puntuazio
zertxobait altuagoa izan du. Positibotzat jotzen dugu hori eta lan egiteko gure
metodoa aproposa dela baieztatzen du. Tailerrak eamten dituzten
hezitzaileek hainbat gairen inguruko prestakuntza oso ona izan behar dute eta
esperientzia izan behar dute taldeetara eta baldintza klimatologikoetara
egokitzeko.
Garrantzitsua da, bestalde, sortu daitezkeen desegokitasunak gainditzeko
gaitasuna izatea; esate baterako, abiarazteko denbora asko behar duen
ordenagailuak sortzen dituen arazoak konpontzea tailerraren helburuei eta
dinamikei kalte egin gabe. Jarduera osoan zehar, gogoa, lasaitasuna eta arazo
eta erronkei aurre egiteko gaitasuna transmititu eta erakutsi behar dute.
Alderdi horiek guztiek bat egiten dute modu praktikoan, horiek modu
dibertigarrian ikasi eta ikertu daitezkeela erakusteko. Helburu hori erdiesteko
beharrezkoa da ikasleek tailerrean aktiboki parte hartzea; ez dira ikusle soilak
izan behar.
8
IRAKASLEEN EBALUAZIOA
Irakasleek internet bidezko galdetegi sinple bat bete dute eta honako hauek
baloratu dituzte hobekien:
Jardueraren antolaketa
Hezitzailearen lana
Jardueraren edukiak
Ibilbidea
Gero, tailerrak honako helburu hauek bete dituen ala ez baloratu dute:
Ingurumen-arazoak ezagutzea
Ingurumena eta ohitura aproposak zaintzeko jarrera lortzea
Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera
eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren
beharrizanetara egokitze aldera.
Emaitzak:45 irakaslek erantzun dute galdetegia. Balorazioak 1 eta 5 artekoak izan dira.
Guztira Biodibertsitat. IkerketaJardueraren antolaketa 4,41 4,46 4,32
Hezitzailearen lana 4,76 4,76 4,77
Jardueraren edukiak 4,29 4,44 4,00
Ibilbidea 4,26 4,36 4,09
Ingurumen-arazoak ezagutzea 4,05 4,31 3,60
Ingurumena eta ohitura aproposak zaintzeko jarrera lortzea
4,25 4,47 3,85
Iradokizun hauek egin dira:
LH 2. mailakoentzat informazio gehiegi izan zen eta kontzeptu asko 2.
edo 3. ziklokoek landutakoak ziren. Hala ere, hezitzailea primerakoa
izan zen eta bere azalpenak egokiak eta oso onak.
Hasierako aurkezpena (ppt) adinera egokitu beharko litzateke, gai edo
helburu bakarrera mugatuz
Gaia lotu ahalko genuke Artxandara irteeratxo bat eginez ?
9
Hasierako aurkezpena luzeegia izan zen eta nahiko zaila 1.mailako
umeek ulertzeko, ibilidea asko gustatu zitzaien baina motza geratu
zen. Primeran pasatu zuten eta hezitzaileak primeran azaldu zizkien
gauza guztiak ibilbidean zehar. Oso gustura eta datorren urtean
errepikatzeko gogoekin
Oso interesgarria izan da eta hizlaria oso atsegina. Umeak oso gustura
egon dira. Baina edukiak oso sakonak izan dira 6/7 urteko umeentzat.
Egokiagoa da beste mailetako ikasleentzat.
Kanpoko irteera laburregia iruditu zaigun
Eduki teorikoak gehiegi eta praktikoa oso labur geratu zen.
Ekintza laburra denez, eragin gutxi dauka. Lehenengo saioa laburragoa
egin eta irteera luzeagoa. Eduki maila altuegia da gure ikasleentzat.
Denbora aldetik eskas geratu zela esango nuke: ekintza interesgarriak,
baina denbora gutxi guztiak behar bezala aurrera eroateko.
Oso ondo prestatuta
Ez daukagu, atalak ondo antolatuta egon dira.
Denbora gehiago behar da.
Tailer oso praktikoa izan da. Alde teorikoa laburra eta zehatza izan zen
eta alde manipulatiboan esperimentazioan oinarrituz adibide
praktikoak egin ziren: aztarnak bilatu, datuak jaso.. Oso komendagarria
iruditu zitzaigu tailer hau.
Gaia eta ekintzak ondo egokituak izan dira ikasleentzako. Alde teorikoa
praktikotasunarekin lotuta joan da.ikasleak esperientzia polita eta
interesgarri moduan baloratu dute.
LH 1 eta 2 taldeentzat erabilitako hiztegia eta teoria zaila egin zaie.
10
IKASLEEN EBALUATZEA
Ikasleek tailerrak baloratu dituzte tailerrak amaitu ostean bete duten
galdetegi sinple baten bitartez. Parte-hartzaileen asebetze-maila ebaluatzeko
erabili den galdetegi sinple hori diana formakoa izan da. Galdetegi horretan,
tailerra oso gustukoa izan bada, dianaren erdian (5 puntu) gurutze bat eginez
puntuatzen da; geroz eta gutxiago gustatu bazaie, erdigunetik are eta
urrunago egingo dute gurutzea. Tailerren gaia, tailerrean garatu diren
jarduerak eta hezitzailea baloratu dira.
Galdetegi baten adibidea:
Emaitzak: (0tik 5era bitarteko balorazioak).
Gaia Jarduerak BegiraleaGuztira 4,44 4,41 4,57
Hiri eta landa eremuko biodibertsitatea 4,40 4,38 4,53
Inguruaren ikerketa eta ezagutza 4,52 4,46 4,65
11
TAILERETAN ERABILITAKO MATERIALAK
Ikasle eta irakasleek oso ondo baloratu dituzte gelan zein ibilbidean
erabilitako materialak eta fitxak. Material horiek tailerra parte-hartzaileago,
hezigarriago eta dibertigarriago egiteko tresna bat dira.
Tailerrean erabili diren materialen adibidea: fosilak eta burdin-mineralak.
Tailerrean erabili diren materialen adibideak: urubi-egapropila, erbi-gorotza eta igeltsuzko katu-oinatza.
12
Honako hau da “Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerrean” ikasleei eman zaien fitxa:
13
Honako hau da “Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerrean” ikasleei
eman zaien fitxa:
14
PROPOSATURIKO JARDUERA OSAGARRIAK
BIoTA tailerretan parte hartu ostean, irakasle zein ikasleak natura ikertzeko
eta ebaluatzeko ibilbideak eta lanak egitera animatzea da tailer horien
helburuetako bat.
Lan hori errazte aldera, tailerra amaitu ostean, hainbat proposamen bidali
zaizkie, horiek praktikan jar ditzaten edo, proposamen horiek ikusita, beraien
interesetarako aproposagoa den antzeko zerbait diseinatu dezaten. Hori,
arazorik gabe egin ahalko dute, izan ere, tailerrean (gelako hitzaldian zein
ibilbidean) landu diren dinamikak dira. Ikastetxe bakoitzari informazio hau
bidali zaio posta elektroniko bidez:
Ornitho.eus plataforman parte hartzeko informazioa
beraiek diseinatzen dituzten ibilbideetan betetzeko fitxa
Ornitho.eus plataformaren inguruko informazioa hau bidali zaie:
15
Gainera, eskainitako tailer bakoitzera egokitutako proposamen/fitxa bat
prestatu da, antzekoak eta oso sinpleak. Bestalde, tailerrak eman dituen
hezitzaileak jarduera osagarri horien helburuak azaldu zituen tailerra eman
zuten egunean.
“Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra” burutu zuten mailei bi
aukeradun fitxa bat bidali zaie:
landare exotiko inbaditzaileen jarraipena egitea (Cortaderia selloana
y Buddleja davidii).
enara azpizurien (Delichon urbicum) habien (koloniak) jarraipena
egitea.
Aukera bat edo biak egin ditzakete edo fitxa beren beharrizanetara egokitu
dezakete, oso sinpleak baitira.
“Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerreko” jarduera osagarrietarako
fitxa:
16
“Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerra” burutu zuten mailei bi
aukeradun fitxa bat bidali zaie:
landare exotiko inbaditzaileen jarraipena egitea (Cortaderia selloana y
Buddleja davidii). “Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerrean”bezala.
faunaren jarraipena egitea arrasto eta oinatzen bilaketaren bidez.
Era berean, aukera bat edo biak egin ditzakete edo fitxa beren
beharrizanetara egokitu dezakete, oso sinpleak baitira.
“Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerreko” jarduera osagarrietarako fitxa:
17
JARDUNBIDE EGOKIEN MOTXILA BERDEA
BIoTA tailerrak amaitzeko beste material osagarri bat egin da eta tailerrean
parte hartu duten ikastetxe guztiei bidali zaie. Material horrek “Jardunbide
egokien motxila berdea” izena jaso du eta natura-ingurunearekiko ohitura
jasangarriak eta errespetutsuak sustatzea da bere helburua.
Beren inguruan aurkitu ditzaketen 3 ingurumen-arazoren inguruko informazio
biltzen du:
a. Kristalera handiak eta hegaztientzako kolpe arriskua.
b. Zuhaitz oso gazteak dituzten edo zuhaitzik ez duten parkeak eta lorategiak.
c. Espezie inbaditzaileak: animalia eta landare espezie inbaditzaileak.
Aurretik aipaturiko arazoei irtenbidea emateko zenbait aholku azaltzen dira
jarraian.
Arazo horietako bat edo batzuk detektatu direnean, irakasleak eskuliburuko
gomendioak erabili ahal izango ditu ikasleen artean eztabaida sor dadin,
irtenbideak bila ditzaten eta naturaren aldeko ingurumen jardunbide egokiak
diren jarduerak proposa ditzaten.