Post on 21-Jan-2021
EGUN ON
URTARRILAK
18-22
“CITA”
Urtarrilak 18,
astelehena
AITAREN ETA
SEMEAREN ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
NIRE BIZITZAREN LIBURUA- Seguru entzun duzula eta badakizula nor den Edurne
Pasaban. 14 “zortzimilak” igo zituen lehenengo
emakumea.
- Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=NzVi8tKhCVo
- Zure bizitzaren protagonista izan behar duzu, zure
bizitzaren liburuaren idazlea.
- Kosta egiten bada ere (moztutako behatzak,
depresioa…). Agian… benetan GUZTIZ MAITE
duzuna aurkitu arte… ez zara zoriontsu izango.
OTOITZEANEskerrak, Jainko Aita, nire eskuetan uzten
duzulako nire bizitzaren protagonismoa.
Eskerrak bihotzean jartzen didazulako
egunero hobetzen joateko grina.
Eskerrak lagundu, gidatu eta babesten
nauzulako dena ongi joan dakidan.
Eskerrak aske sortu nauzulako eta
aukeratu egin dezakedalako, nahiz eta
zenbaitetan hanka sartu.
Lagun iezadazu pertsona hobea egingo
nauena bilatzen beti.
EN EL NOMBRE
DEL PADRE Y DEL
HIJO Y DEL
ESPÍRITU SANTO
AITAREN,
SEMEAREN
ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
“CITA”
Urtarrilak 19,
asteartea
AITAREN ETA
SEMEAREN ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
URTE BERRI, BIZITZA BERRI- Hala dio urtarrilero errepikatzen dugun esaldiak. Urte berriak erronka, helburu berriak dakartza, hobeak izateko nahia, orain arte lortu gabeko gauzak lortzeko asmoa.
- Eta hori ongi dago. Beharrezkoa da erronka berriak jartzea.
- Proposatzen dizudan bideoa ikusi nuenean, zera pentsatu nuen: Egia bihurtuko ote da beraientzat “urte berri, bizitza berri” delakoa? Edo historia bera errepikatuko ote da 2021ean ere?
- Ikusi bideoa (2’ 33’’ra arte ikusi)
https://www.youtube.com/watch?v=qur-blsg_QU
URTE BERRI, BIZITZA BERRI. 2019 amaieran baziren munduan gutxienez 79,5 milioi pertsona halabeharrez lekualdatuta.
. Haietatik 26 milioi errefuxiatuak ziren; 45, 7 milioi barne-lekualdatuak; 4,2 milioi asiloa eskatutakoak; 3,6 milioi venezuelar atzerriratuak.
. Munduan zehar dauden lekualdatu eta errefuxiatuen erdiak haurrak dira.
. Gaur egun Siria da munduko pertsona errefuxiatu gehien dituena (6,6 milioi). Venezuela (3,7 milioi), Afganistan (2, 7 milioi), Hego Sudan (2,2 milioi) etaMyanmar-ekin batera (1,1 milioi) munduan errefuxiatuta dauden pertsonen %68 osatzen dute.
OTOITZEANEkarriko ote du 2021 urteak justizia gehiago mundura?
Eragingo ote du 2021 urteak elkargehiago zain dezagun, guztion onura eta ez bakarrik gurea bila dezagun?
Izango ote dute etxetik kanpo egoera latzean bizitzera behartuta dauden pertsonak 2021 urtean etxera bueltatzeko aukerarik?
Aldatuko ote du 2021 urteak errefuxiatuekiko gure begirada?
Hala bada… ONGI ETORRI 2021.
EN EL NOMBRE
DEL PADRE Y DEL
HIJO Y DEL
ESPÍRITU SANTO
AITAREN,
SEMEAREN
ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
“CITA”
Urtarrilak 20,
asteazkena
AITAREN ETA
SEMEAREN ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
MARTIN LUTHER KING- Nazioarteko Bakearen eguna (urtarrilak 30)
ospatzeko gutxi falta zaigula, gaur MARTIN LUTHER
KING-en eguna ospatzen dugu, Gandhirekin batera
gizon-emakumeon eskubideen alde “borroka” egin
zuen beste pertsonetako bat. Hura bezala, hau ere
erail egin zuten bere ideiak defendatzeagatik.
- Martin Luther King gizon beltza zen. Bere garaian
segregazio arrazista eta indarkeria pairatzen zuen
beltzen eskubideak defendatzeari ekin zion gazte-
gaztetatik.
- Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=GCX0SbslKDk
OTOITZEANZein eskertzekoa den bizitzan eredu
gerta dakizkigun pertsonekin topo egitea!
Zein onuragarri gertatzen zaigun iparra
aurkitzen laguntzen diguten pertsonak
aurkitzea!
Eskerrak, zure seme Jesusen urratsei
jarraituz, bizitzak besteei eskaintzen
zaienean bakarrik daukala zentzua,
ondokoen onuraren alde borrokatzen
denean soilik hartzen duela benetako
balioa sinesten duten pertsonengatik.
Lagun iezaguzu haien eredua jarraitzen.
EN EL NOMBRE
DEL PADRE Y DEL
HIJO Y DEL
ESPÍRITU SANTO
AITAREN,
SEMEAREN
ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
“CITA”
Urtarrilak 21,
osteguna
AITAREN ETA
SEMEAREN ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
BESARKADAREN NAZIOARTEKO EGUNA
- Egun “berezi” asko ospatu ohi ditugu urtean zehar.
Bizitzen ari garen egoeran, horietako bat dugu
gaurkoa.
- “BESARKADAREN NAZIOARTEKO EGUNA” ospatzen
dugu gaur.
- Zenbat somatzen dugun gure senideak, lagunak,
ikaskide eta lankideak besarkatu ezin izana!
- Ea laster egiteko aukeran gauden! Bitartean,
besarkadak horrelakoak izan daitezke…
BESARKADAREN NAZIOARTEKO EGUNA
. Adore-hitz bat.
. Hitz egin eta entzuteko beharra sentitzen duena lasai
entzutea.
. Maitasun-keinuren bat.
. Maitasun-begirada bat.
. Sorbaldan egindako zapladatxoa.
. “Maite zaitut”, “eskerrik asko”, “zein handia zaren”,
“kontatu nirekin”, “ondoan naukazu”, “ondo aterako
da”… esatea.
- Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=i1xnVDiV9xE
- EZ UTZI BESARKATZEARI… FISIKOKI EZIN BADA ERE.
OTOITZEANJainko Aita,
denok behar dugu esku laguna,
adoretzen gaituen hitza, kontsolatzen
gaituen laztana, negar egiteko sorbalda,
irribarre gozoa, maitasun-keinua, adeitsu
begiratzen gaituzten begiak.
Lagun iezaguzu esku, hitz, laztan,
sorbalda, irribarre, keinu, begi izaten.
Guregana hurbiltzen den orok izan
dezala bideari arinago jarraitzeko
aukera zeraman zama apur bat arindu
diogulako.
EN EL NOMBRE
DEL PADRE Y DEL
HIJO Y DEL
ESPÍRITU SANTO
AITAREN,
SEMEAREN
ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
“CITA”
Urtarrilak 22,
ostirala
AITAREN ETA
SEMEAREN ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
EBANJELIOA MK 1, 14-20
Juan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus
Galileara etorri zen eta Jainkoaren berriona hots egiten
zuen. Honela zioen: “Betea da garaia, eta gainean duzue
Jainkoaren erregetza. Bihoz-berri zaitezte eta sinetsi
berriona”.
Jesusek, Galileako laku-bazterrean zehar zihoala, Simon
eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara
botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien.
“Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet”.
Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.
Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren
semeak ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren
untzian. Ikusi bezain laster, dei egin zien. Haiek, beren
aita Zebedeo eta mutilak untzian utzirik, Jesusen ondoren
abiatu ziren.
EBANJELIOA MK 1, 14-20
- Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=iKQ2a4qB8II
- Ikasleak deitu zituen Jesusek. Hauek jarraitu egin
zioten. Zer ikusi ote zuten Jesusengan? Zer sumarazi ote
zien ordura arte sentitu ez zutenik?
- Jarraitzen ote du Jesusek deika gaur? Ba al du
pertsonen beharrik Jainkoaren erreinua zabaltzeko?
- Belarriak eta bihotza erne mantendu behar dira.
Agian, horrela, haren deia entzun ahal izango dugu.
OTOITZEANJesus,
esan diezu: “ Zatozte nirekin eta giza
arrantzale egingo zaituztet”.
Ulertu ote dizute?
Baina, dena utzita, zure atzetik joan dira.
Zerbait ikusi dute, zerbait sentitu. Agintez hitz
egiten duzu, desberdinak dira zure hitzak,
zure presentziak eraldatu egiten ditu
pertsonak.
Zu aurkitzeko eta zure presentzia
eraldatzailea sentitzeko gogo bizia dut!
Ongi dakit, zenbaitentzat ulertezina bada
ere, zure eskaintzak bizitza asetzen duela.
EGUNAREN ESKAINTZA
Jesusen Bihotz Santua,
geure anaia zarena,
Mariaren bihotz garbiaren eta
gaurko nire otoitz, lan eta oinazeen bidez,
zure Bihotzari eskaintzen natzaio
eta zurekin batera zure Aitari.
Zuk eskainitako guztiari maitasunez erantzunez
eta Zure Erreinua guregana etor dadin. AMEN
EN EL NOMBRE
DEL PADRE Y DEL
HIJO Y DEL
ESPÍRITU SANTO
AITAREN,
SEMEAREN
ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN