Post on 10-Mar-2016
description
Gure enpresak hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen
dizkizu. Aukera ezberdinak ezagut ditzazun, hona
hemen gure katalogoa.
Aukera bakoitzean toki eta kirol ezberdinak nahastu
egin ditugu leku geografiko bakoitzak dituen
berezitasunak kontutan hartuta. Horrez gain, ostatu-
mota ezberdinak dituzu, prezioaren arabera; horrela,
hotelez gain nekazal- etxeak edota kanpinak ere aurki
ditzakezu.
Gure enpresak antolatzen dituen ekintzak hiru
lurraldetan banatzen dira: Euskal Herrian, Asturiasen
eta Santanderren.
HONA HEMEN GURE AUKERAK:
Kantabrian garatuko ditugun ekintzak RAMALES DE LA
VICTORIA deitutako herriaren inguruan daude.
EKINTZAK Paint ball
Zaldian egindako irteerak
Espeleologia
Senderismoa-mendi irteerak
PAINT BALL
Stresa alde batera utzi nahi baduzu hemen duzu ekintzarik aproposa. Familiarekin zein lagunekin praktika dezakezu. Monitorerik hoberenekin kontatzen dugu. Gainera, gure materialak homologatuak eta primerakoak dira. Adina: - 8 urtetik aurrerako guztientzat Prezioa: - 11 lagun baino gutxiagoko taldeak: 18 euro eta 15 euro kopuru horretatik gorako taldeentzat.
ZALDIAN EGINDAKO IRTEERAK
Halako irteerak egiteko leku zoragarriak ditugu. Iraupena zuen nahietara egokituko dugu. Adina: - Adin guztietarako Prezioa: -taldean 10 euro; binakakoa edo banakakoa : 25 euro.
ESPELEOLOGIA
Lurralde hau Espainiako famatua da kobazulo kopurua
dela medio: 4500 katalogatuak.
Inguru honetan bi kobazulo paregabeak ikusteko aukera
dugu:
Escalon kobazuloa eta Coventosa kobazuloa
Maila guztietara egokitzeko “espeleopaseoak” antolatu
ditugu, non zailtasun ezberdineko ibilbideak topatuko
dituzun.
Adina:
- Adin guztietarako
Prezioa:
-2-20 lagun: 20 euro
SENDERISMO
MENDI IRTEERAK
Senderismoa naturaz gozatzeko modurik aproposena da.
Toki bakoitzaren sekretuak aurkitzeko aukera izango
duzu.
Zailtasun mailaren araberako irteerak ditugu; oso zorrotza
baldin bazara exijentzia handiko igoerak ere prestatzen
ditugu. Hona hemen batzuk:
- Pico del Moro
- Pico San Vicente
Ibildibe bakoitza adinari egokituko da.
Prezioak ere ezberdinak izango dira, beraz, aukera egin
ondoren kontsultatu.
Ekintza guzti hauek zure nahien arabera konbina daitezke; horretarako
kontaktuan jarri.
-CASONA PALACIO DE LLOREDA:
-2-25 lagun. 47 euro bakoitzeko.
-Zerbitzu izugarriak ditu. Santanderretik 30
kilo- metrotara kokatuta dago.
- CASITA DE CHOCOLATE:
-6 lagun. 18 euro bakoitzeko
-Oso toki aproposa lasaitzeko eta
deskantzatzeko.
-Familia bateko leku aproposa.
- EL CAJIGAL:
-2-10 lagun. 27 euro bakoitzeko
-Bere kokapena mendi irteerak eta
-Senderismo egiteko aproposa da.
Gure gunea ARRIONDAS herria izango da. Toki honetatik gertu urarekin
lotuta dauden ekintza ezberdinak egiteko aukera izango dugu.
Horretarako Sella ibaia lagungarri izango da.
EKINTZAK
Piraguismo
Hidrospeed
Rafting
Troka jaitsierak
Piraguismoa
Sella ibaia jaisteko aukera ezin hobea.
Piragua banakakoa, binakakoa edo hirunakakoa izan daiteke, horrela, zure
kabuz edo beste batekin konpartitu nahi duzun esperientzia aukera
dezakezu.
Ibilbidea 14 kilometrotakoa da baina zure nahietara egoki dezakegu.
Adin guztietarako.
- Prezioa: 15 euro. Talde handia izanez gero, beherapen bat aplikatzen
dugu.
Hidrospeed
Deba ibaian egingo dugu ekintza hau.
Ur azkarretan egiten den kirolarik dibertigarriena da. Behar den material
guztia guk emango dizugu:kaskoa, neoprenoa, aletak.
Ezinbestekoa da igerian egiten jakitea eta 14 urte izatea.
- Prezioa: 30 euro; beste ekintzekin
konbinatuz gero,
beherapen bat aplikatzen da.
Rafting
Hiru ibai ditugu gertu: Sella, Cares eta Deva. Euren tarte azkarretarik
jaitsiko gara gure baltsa puztuetan. Baltsa bakoitzean hainbat pertsona
joan daitezke, beti begirale baten gidaritzapean.
Gutxienez sei laguneko taldeak dira.
- Adin nagusitasuna eskatzen da.
Troken jaitsiera
Ekintza honetan hiru maila ditugu: hasierakoa, erdikoa
eta aurreratua.
1. Maila: bi orduko iraupena. Rappelak 20 metrotako
baino
motzagoak eta jaurtiketak 4metrotakoak asko jota.
2. Maila: esperientzia txiki bat behar da.
Hiru orduko iraupena
eta jaurtiketen zailtasuna pixka bat handiagoa.
3. Maila: esperientzia eskatzen da. Ondo jakin behar da igeri
egiten eta prestakuntza fisikoa ezin hobea.
Trokak Casaño, Rubo, Navedo eta Puron ibaietan
daude.
Ezinbestekoa da 14 urte izatea baita igeri egiten jakitea
ere.
- Prezioa: 30 euro bakoitzeko.
Hainbat ekintza konbinatuz gero, prezioak alda
daitezke.
EUSKAL HERRIA
Lurralde honetan gure ekintzak Zarautz herriaren inguruan antolaturik
ditugu. Leku zoragarria da, non bai mendiaz bai hondartzaz gozatu ahal
dugun.
Itsasoarekin lotutako kirolak izango dira nagusiak.
EKINTZAK:
SURF-a
kitesurf
Parapente
SURF ETA PADDLE SURF
Zarautzeko surf eskola Gipuzkoako eskolarik nagusia da. Esperientzia
handiko monitoreak ditu eta leku paregabea da. Bere olatuak mundu
osoan ezagunak dira eta munduko txapelketaren zirkuituko gune bat da.
Adin guztietarako ekintza da.
- Prezioa: ordu bat 15 euro; 3 orduko
ikastaroa 30.
10 urte arteko umeak 10 euro.
KITESURF
Kirola honek ez du inolako arriskurik, beraz edozeinek praktika dezake.
Oso kostalde aproposa da kontutan harturik bere olatuak eta ipar haizea.
Anima zaitez!!
Gure monitoreak lagunduko zaituzte,
Beraz, ez zara inoiz bakarrik sentituko.
PARAPENTE
Zarautzeko kanpinean parapente egiteko oso zelai aproposak ditugu
Handik jaurtiketa eginda itsasoaren gainean
hegalaldi izugarriak egiteko aukera izango duzu!!
Parapenteak bi eserleku ditu, bat monitorearentzat
eta bestea zuretzat. Beraz, beti guztiz babestuta egongo zara. Gainera
izugarrizko argazkiak ateratzeko aukera izango duzu.
Umeek ezin dute parte hartu. Adin
nagusitasuna
eskatzen da.
- Prezioa: ordu erdiko hegaldia: 30
euro.
OSTATUAK
Zarautzen mota askotako ostatuak daude. Hemen gure eskaintza.
- Hotelak:
- Alameda hotela: bi izar. Hondartzatik
100 metrotara
Goxoa eta oso familiarra
- Prezioa: 80 euro bakoitzeko
- Izetaerdi baserria: Aian kokatuta dago, Zarautzetik gertu. Leku zoragarria
eta bere logeletatik kostalde osoa ikus daiteke.
Hogei lagunentzat. Etxe osoa aloka daiteke
-Prezioa: 40 euro bakoitzeko. Etxe osoa
alokatuz gero, kontsultatu
Agerre goikoa baserria
Hondartzatik 400 metrotara.
Hamabi lagunentzat aproposa.
- Prezioa: hogei euro bakoitzeko
Itxaspe kanpina
Kanpinak muntatzeko partzelak daude baita bungalows-ak eta
mobilhomeak ere.
Leku paregabean dago, Flysch-aren aurrean .
- Prezioak: bungalowsak 50 euro (4-6 lagunentzat)
Partzelak: prezio desberdina da umeentzako
edo helduentzako (3-6 euro bitartekoa).
Gran camping Zarautz
Talai-mendi mediaren magalean dago kokatuta. Bertatik kostalde osoa eta
Zarautz herria ikus daiteke.
Urrte osoa zabalik dago. Zerbitzu guztiak
ditu.
Prezioa: partzela 20 euro
4 euro bakoitzeko gaua