Post on 17-Jul-2020
CEIP SALBURUA HLHI
ELKARBIZITZA URTEKO PLANA
2012-2016
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
AURKIBIDEA
1.- IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK ……………………… 1 - 2
2.- GAUZATUTAKO PROZESUAREN AZALPENA …………… 3 - 4
3.- ELKARBIZITZAREN DEFINIZIOA …………………………... 5
4.- IKASTETXEKO ELKARBIZITZAREN DIAGNOSTIKOA ........ 5 - 6
5.- HELBURUAK…………………………………………..................7 - 11
5.1.- Proiektuaren hasierako helburuak
5.2.- Garatzeko aukeratutako helburuak
5.3.- Helburuen planifikazioa
6.- ELKARBIZITZA ZABALTZE ESTRATEGIAK ..........................12
7.- ELKARBIZITZA BEHATOKIA …………………………………12-13
7.1 Zer da
7.2 Xede nagusia
7.3 Funtzioak
7.4 Osaketa
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
1
URTEKO ELKARBIZITZA PLANA ERATU ETA
ELKARBIZITZA BEHATOKIA SORTU
1. IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK
Salburua Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa 2009-2010 ikasturtean sortu zen,
Gasteizko Salburua auzoko familiei hezkuntza-erantzuna emateko borondate irmoarekin.
Familiak
Gure ikastetxera datozen ikasleak familia gazteen seme-alabak dira gehienbat. Orokorrean, ikuspegi
sozioekonomikotik, erdi-maila baxukoak dira. Gurasoen ikasketak, oro har, DBH, Batxilergoa eta
Lanbide Heziketako zikloak dira.
Hainbat kultura eta herrialdetako familiak ditugu. Gela bakoitzean, % 20tik % 25era dira kanpoko
kultura eta nazionalitateetako ikasleak: herrialde musulmanetakoak (batez ere, Algeriakoak eta
Marokokoak), Ekialdeko Europakoak eta Hego Amerikakoak.
Ikasleen artean, familien jatorriak ez du inolako arazorik sortzen, eta egokiak dira harremanak.
Kontuan izan behar da ikasleak gaztetxoak direla. Familiak ondo egokitu dira eskolako arauetara.
Guraso batzuek asko eta askotan hartzen dute parte eskolako bizitzan, eta ez horrenbeste beste
batzuek. Ikasturte hasierako bileretan, berriz, gehienek hartzen dute parte, eta tutoreekin izaten
dituzten banakako elkarrizketetan ere bai; sarri, baina, ikasgelako bileretan beste kulturetako familiei
kosta egiten zaie parte-hartzea.
Ordezkaritza Organo Gorena (OOG, Eskola Kontseilua) berriztatu zenean, gurasoen % 4,1 aurkeztu
ziren hautagai, eta % 12k parte hartu zuten bozketan, gutxi gorabehera; ohi denez, parte hartu
zutenak oso aktiboak dira, eta interes handia adierazten dute.
Guraso Elkartea hasierako ikasturte hartan sortu zen, eta 2011-12 ikasturtean hasi ziren eskolaz
kanpoko jarduerak antolatzen. 2011. urtean, gaur egungo gure kokalekura etorri ginen urtean,
gurasoak patioan gelditzen hasi ziren seme-alabekin klaseak bukatutakoan; hala, giro polita sortu da:
kultura askotariko familiak egoten dira, eta errespetatzen dituzte berek jarritako arauak.
Laburbilduta: harreman egokiak ditugu familiekin, eta giro ona nagusitu da.
Erakundeak
Batik bat, udalarekin ditugu harremanak, udal zerbitzuak ikasleentzat antolatzen dituzten jardueretan
parte hartzen baitugu. Era berean, eskolak, ahal duen heinean (tokia badu, esaterako), zabalik ditu
ateak udalak auzorako prestatzen dituen jarduerak bertan egiteko.
Hezkuntza Proiektuan aipatzen den bezala, gure asmoa da familiekin eta kanpoko erakundeekin
ditugun harremanak bermatzea eta bizikidetza lortzea. Hezkuntza Proiektuak honela dio:
“Denon artean osatutako eskola egin nahi dugu, gurasoen, irakasleen, bestelako langileen
eta udalaren parte-hartzearekin, OOGren, guraso-eskolaren… bidez”.
“Gure zentroak entitateek proposaturiko hezkuntza jardueretan parte hartzea nahi dugu:
kultura jardueretan, GKE-ek, auzo elkarteek eta erakundeek antolatutakoetan..., ikastetxeko
Hezkuntza Proiektua aberastu eta osatzeko helburuarekin”.
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
2
Irakasleak
Ikastetxearen beste ezaugarri bat da irakasle gehienak ez direla finkoak. Eskola sortu berria da, eta
ikasmaila guztiak ez daude zabalik. Finkotasuna ezinbestekoa da eskolak ondo funtzionatzeko. Hala
ere, lau ikasturte hauetan eskolan parte hartu duten irakasleak hainbat hezkuntza-akordiotara heldu
dira, hainbat jarduera antolatu dituzte, dokumentu asko sortu … eskolaren egitura eraikitzeko, eskola
bera ondo antolatzeko eta funtzionatzeko. Denak izango dira baliogarriak hurrengo ikasturteetako
irakasleentzat, gida gisa erabili dezaten.
Zuzendaritzari dagokionez, ostera, egonkortasuna nabarmendu behar da: zuzendariak eta ikasketa
buruak ikastetxea sortu zenetik dihardute; eta idazkaria, nahiz eta lan horretan ikasturte honetan hasi,
finkoa da.
Ikastetxeko jardueren plangintza eta antolaketa egiteko baliabideak
Ikasturte guztietan, Ikastetxeko Urteko Plana eta Memoria erredaktatzen dira, zuzendaritzaren,
irakasleen eta guraso elkartearen –zeinek bere esparruan– parte hartzearekin.
Irakasleek eta familiek Antolakuntza eta Jardueren Arautegia (AJA), Ikastetxeko Hezkuntza
Proiektua (IHP) eta Hizkuntza Trataera dokumentuak egiten dituzte.
Haur Hezkuntzako Curriculum Proiektua irakasleek burutu zuten, 2011-12 ikasturtean.
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
3
2.- PROZESUAREN AZALPENA
2011-12 ikasturtean, Formakuntza-Berrikuntza proiektuaren memoria egin zen. Haren gainean
hausnartu, eta ikastetxearen garapenarekin aurrera jotzea eta eskola hobetzeko pausoak ematea
proposatu zen. Hala, Ikastetxearen Elkarbizitza Plana izateari eta Elkarbizitza Behatokia sortzeari
lehentasuna ematea erabaki zuten irakasleek. Kontuan hartu zen ikasleek elkarrekin bizitzeko behar
dituzten oinarrizko gaitasunak garatu behar dituztela, eta oinarritzat jo zuten “elkarrekin bizitzen
ikastea”.
2012-13 ikasturterako Formakuntza-Berrikuntza proiektua adostu, eta OOGk onartu zuen. Bertan,
hiru betebehar nagusi proposatu ziren; hiruretako bat, ELKARBIZITZA PLANA deritzoguna
egitea.
Bi epetan egitea erabaki zen:
1. epea: irakasleek parte hartuta, 2012-13 ikasturtean.
2. epea: eskolako beste estamentu guztiek parte hartuta, 2013-14 ikasturtean.
2.1 Helburu orokorra(k)
Ikastetxea osatzen dugun estamentu guztiak kontzientziatzea eta motibatzea, elkarbizitza positibo bat
eraiki dezagun, denok gustura sentitzeko eta sortuko zaizkigun arazo eta gatazkak ahalik eta era
egokienean konpontzeko guztion artean.
Horrez gain, egindako lan guztia kudeatuko duen Elkarbizitzako Behatokia sortzea.
2.2 Helburuen lorpen maila
Aurreko puntuko bi helburuok, irakasleen estamentuari dagokionez, lortu dira.
2.3 Lan dinamika
Elkarbizitza Plana egiteko, zenbait irakasleren lan-taldea sortu zen: hiru irakaslek (Haur eta Lehen
Hezkuntzetakoak), kontsultoreak eta zuzendariak –koordinazio lanak eginez– osatzen dute lan-
taldea. Berritzeguneko aholkulariaren laguntzarekin eta haren gidaritzapean jarduten dute.
Azarotik martxora bitarteko asteazken guztietan bildu dira, bi orduz. Lan-taldearen bilerak eta
irakasle guztiekin egin direnak txandakatu egin dira lehenengo bi faseetan.
2.3.1 Faseak: Lehenengo fasea: Lan-taldea hiru aldiz bildu da; eta irakasle guztiak, bost taldetan banaturik
eta lan-taldeko partaide banak koordinatuta, bitan.
Sentsibilizazioa: “Elkarbizitza positiboa sustatzeko beharrei buruz. Hizkuntza
bateratuaren bila”
1. jarduera: “Marko kontzeptualak konpartitzen”
2. jarduera: “Elkarbizitza ikastetxean: Giza eskubideei begira”
3. jarduera: “Elkarbizitza: geure definizioa eraikitzen”
Bigarren fasea: Lan-taldea bi aldiz bildu da; eta irakasleak, behin.
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
4
Diagnostikoa: “Elkarbizitzarako garrantzizkoak diren eremu guztietako diagnosia.
Errealitatea aztertu, ondo dabiltzan alderdiak, zailtasunak eta sakoneko arrazoiak
identifikatu”
4. jarduera eta 5. jarduera: “Diagnostikotik inplikaziora: non gaude (eremuak:
hezkuntza-politika, elkarbizitzaren antolakuntza eta kudeaketa, gatazken
transformazioa eta etika). Gatazken egonezinen kategorizazioa eta haien arrazoiak
identifikatzen”
Hirugarren fasea: Lan-taldea bost aldiz bildu da; eta irakasleak, behin (martxoaren 6an).
Planifikazioa: “Elkarbizitza Planaren planifikazioa. Elkarbizitza positiboaren eraikuntza,
gatazken aurreikuspena eta beren tratamendua landuko duen interbentzio programa.
Erantzuna lehentasunezko beharrizanei eta, beharrezkoa denean, prestakuntza plana”
6. jarduera: “Kausak helburu bilakatzen”
7. jarduera: “UEPren helburuetan lehentasunak finkatzen eta aukera egiten”
2.3.2 Jarraipena eta ebaluazioa
Plana garatu ondoren, aztertuko da ea bete diren planifikatutako jarduerak, eta noraino bete diren.
Horretarako, txantiloi egokia erabiliko da. Hurrengo ikasturteko planifikazioa egiteko
abiapuntutzat hartuko da.
2.3.3 Behatokia: Elkarbizitza Behatokia zer den, xede nagusia eta funtzioak adostu dira.
2.4 Lanerako erabilitako baliabideak
Aurtengo ikasturtean, Elkarbizitza Plana egiteko eta Elkarbizitza Behatokia sortzeko, Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratutako Elkarbizitza Behatokia sortzeko eta Urteko
Elkarbizitza Plana eratzeko Gida erabili dugu.
B) FAMILIAK
Lan taldea osatu duten gurasoekin sei saio egin dira.
Ikasturte hasieran tutoreekin egindako gelako bileretan, borondatez gurasoen ordezkariak aurkeztu
dira lan taldea osatzeko.
Elkarbizitzako Urteko Planari buruz informazioa eman da bileretan eta gurasoei gaiari buruz triptiko
bat eman zaie. Gurasoen parte hartzea eskatu da, ere bai, gelako pertsona bat gutxienez. Lan taldeko
deialdira 13 guraso aurkeztu dira, baina, irregularra izan da bileretara bertaratzea.
Lan metodologia irakasleen antzekoa izan da., murriztuagoa, hainbeste sakondu gabe.
Faseak berberak izan dira: sentsibilizazioa, diagnostikoa eta planifikazioa..
Urteko Planerako aukeratu diren helburuak, lan taldean egindako proposamenekin bat datoz.
Helburuaren planifikazioa egiteko koordinazio-irakasleek eta Berritzeguneko aholkulariak gurasoei
lagundu diete.
C) JANTOKIKO PERTSONALA
Hiru bilera egin dira kideekin.
Lehenengo bileran zuzendariak jantokiko pertsonalari eta irakasle arduradunari zertan datzan
Elkarbizitza Plana azaldu die, besteak beste, Elkarbizitzaren definizioa eta Behatokiaren betebeharra.
Lan tresna bat eman zaie diagnostikoa egiteko asmoz, alde ahulak eta positiboak detektatzeko.
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
5
Bigarren bileran jantokiko irakasle arduraduna pertsonalarekin batera eskolako zerbitzu horren
egoera hausnartu dute eta eremu horretan elkarbizitza hobetzeko egin zitezkeen ekintzak aztertu
dituzte. Helburu bat Elkarbizitzako Urteko Planean itsasteko adostu dute, 2014-15 ikasturtean
martxan jartzeko. Ordezkoa aukeratu dute Behatokirako.
Hirugarren bileran zuzendariak eta jantokiko arduradunak helburua planifikatu dute.
D) AZP ETA HEZKUNTZA LAGUNTZARAKO ESPEZIALISTAK (HLE)
Zuzendariak estamentu bakoitzarekin bilera bana egin du. Zertan datzan Elkarbizitzako Urteko Plana
eta Behatokia azaldu die.
Elkarbizitzaren definizioa aztertu da eta onartu da familiek eta irakasleek proposatutakoa.
Era berean, Behatokiaren helburuak aztertu dira.
Hezkuntza Laguntzarako Espezialistek Behatokia osotzeko irakasleen ordezkaria beraiek
ordezkatzea adostu dute.
3.- ELKARBIZITZAREN DEFINIZIOA
3.1 Irakasleen definizioa:
Bizikidetza da CEIP Salburua HLHI ikastetxean aritzen garen guztion artean harreman onak
sustatzea, une, egoera eta gune guztietan gustura sentitzeko.
Horretarako, uste dugu era berdinean parte hartu behar dugula ikastetxean ari garenok –guraso,
irakasle, ikasle, atezain, garbitzaile, jantokiko begiraleak.
Hori guztia aurrera eramateko, gatazkak tratatzeko prebentziorako jarduerak, irizpideak, arauak eta
estrategiak adostu eta garatu behar dira, guztiok onuradun ateratzearren.
3.2 Estamentu guztiek adostutako definizioa:
Bizikidetza da CEIP Salburua HLHI ikastetxean aritzen garen guztion artean harreman onak
sustatzea, une, egoera eta gune guztietan gustura sentitzeko.
Horretarako, uste dugu era berdinean parte hartu behar dugula ikastetxean ari garenok –guraso,
irakasle, ikasle, atezain, garbitzaile, jantokiko begiraleak. Eskolan bizikidetza arloan esku-hartze
zabalagoa lortzeko irizpideak elkarbanatuz.
Hori guztia aurrera eramateko, gatazkak tratatzeko prebentziorako jarduerak, irizpideak, arauak eta
estrategiak adostu eta garatu behar dira, bizikidetzarako elkarrizketaren, informazio jarioaren eta
entzute aktiboaren bitartez, guztiok onuradun ateratzearren.
4. IKASTETXEKO ELKARBIZITZAREN DIAGNOSTIKOA.
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
6
A) IRAKASLEAK. DIAGNOSTIKOA
HEZKUNTZA-POLITIKA 4 3 2 1 HEZKUNTZA-POLITIKA
1 Ikastetxeko berrikuntza prozesuak bideratzen dituen Zuzendaritza Talde bat sortzearen alde lan egiten da.
X Ez da ikastetxeak benetan behar dituen berrikuntza prozesuak dinamizatzeko Zuzendaritza Talde bat sortzearen alde lan egiten.
2 Ikasleen heldutasun pertsonala lortzea, elkarbizitza positiboa eta ekitatea dira gure ikastetxearen hezkuntza-ardatzak.
X Emaitza akademiko onen lorpena eta ikasleak lehiakortasunez aritzeko prestakuntza dira gure ikastetxearen hezkuntza-ardatzak.
3 Ikastetxeko antolakuntza eta kudeaketan inklusio- eta heterogenetasun-irizpideak aplikatu ohi dira.
X Talde espezifikoak eratzerakoan irizpide homogeneizatzaileak aplikatzen dira, batzuentzat ikasketetan eta portaeretan minimoak eskuratzeko lagungarria dela uste baita eta beste batzuentzat gaitasunak gehiago garatzeko bidea ere bai.
4 Irakasleek koordinazio eta prestakuntzarako espazio eta denbora daukate.
X Ebaluazio batzarra eta departamentuko bilera dira irakasleen arteko koordinazio-gune bakarrak.
5 Ikastetxeak prestakuntza plan motibagarria dauka eta jarduerak ikasleei, AZP-ari, familiei eta irakasleei zuzenduta daude.
X Prestakuntza jarduerak ez daude ikastetxetik bertatik antolatuak. Ikastetxeak ez dago prestakuntzarekin kezkatuta, ez du antolatzen.
BIZIKIDETZAREN ANTOLAKUNTZA ETA KUDEAKETA
4 3 2 1 BIZIKIDETZAREN ANTOLAKUNTZA ETA KUDEAKETA
6 Harremanak pertsona ororen eskubide eta betebeharretan oinarritzen dira.
X Pertsona eta talde boteretsuek modu autoritarioaz inposatzen dituzte ikastetxeko funtzionamendu-irizpideak.
7 Hezkuntza-komunitateak elkarbizitza-arauak ezagutu, bere elaborazioan parte hartu eta onartu egiten ditu.
X Elkarbizitza-araudia ezagutzen ez den dokumentua da, zaharkiturikoa eta komunitateak elkarbizitza-tresna bezala onartzen ez duena.
8 Arauak malgutasunez eta zuzentasunez aplikatzen ditugu.
X Araudia ez da bidezkoa eta edonola aplikatu ohi da.
9 Jende-arteko ezagutza indartzeko eta giro atsegina sustatzeko jarduerak antolatzen dira.
X Estamentu bakoitzak bere irizpideen arabera antolatzen ditu ospakizunak. Horrekin nahikoa dela uste da.
GATAZKEN ERALDAKETA ETA ETIKA 4 3 2 1 GATAZKEN ERALDAKETA ETA ETIKA
10 Gatazka jende arteko harremanetan errealitate bat dela onartzen da eta pertsonaren zein taldearen garapenari begira elementu baliogarri bat bezala onartzen da.
X Gatazkak sufrimendu hutsa sortzen du, errotik atera behar da eta desordena sortarazten duten errudunek zigorra merezi, norberaren eta taldearen eskarmenturako.
11 Elkarrizketa, albokoak onartzea, baita bere ezberdintasunak ere, eta akordioen bilaketa dira gure elkarbizitzan ohizko estrategiak.
X Ez dago irizpide adosturik, bakoitzaren estiloaren baitan gelditzen dira elkarbizitzari begirako esku-hartzeak.
12 Hezkuntza-komunitate osoarentzat elkar entzuterako, lasaitasunerako eta gatazkaren aurrean irtenbideak bilatzeko denbora eta espazioak sortu egiten dira.
X Gatazka-egoerak sortu ahala jokatzen da, presaka eta arineketan arituz.
13 Esku-hartze hezitzaileak aurkezten dituen errepertorio bat existitzen da, komunitate osoak onarturikoa. Esku-hartze hauek ekintza, ondorioak, kaltearen erreparazioa eta, batez ere, pertsonen zaintzarekin dagoen lotura bilatzen dute.
X Hutsegitea egin duenari benetan axola zaion eta sufrimendua eragingo dion zerbaitekin zigortu behar zaiola uste da.
PARTAIDETZA 4 3 2 1 PARTAIDETZA
14 Ordezkaritza-sistemak, informazio-trukea eta itzultze prozesuak eraginkorrak dira.
Ordezkaritza-sistemak, informazio-trukea eta itzultze prozesuek ez dute funtzionatzen.
15
Harremanetarako ereduak eta errespetuzko trataera adostu egiten dira familien, ikasleen, AZPren eta irakasleen artean.
X
Ikasleen, irakasleen, familien eta AZPren artean ez da gutxiengo errespetuzko trataerarik ezta harreman harmonikorik ere.
EMOZIOAK, SENTIMENDUAK ETA IDENTITATEA EMOZIOAK, SENTIMENDUAK ETA IDENTITATEA
16 Aukerak abiapuntu, oztopoak gaindituz eta akatsetatik ikasiz aurrera egiten ari garela uste da.
X
Frustrazioaren eta akatsen aurrean desanimua nagusitu ohi da.
17 Eskola-komunitate osoko pertsonen harrera, onarpen eta esperientzien trukerako jarduerak antolatzen dira.
X
Trukaketa eta elkar ezagutzeko jarduera espezifikorik ez da, ikasgelan bertan era espontaneoaz sortzen direnaz aparte.
18 Geure ikastetxeko lan-giroan optimismoa, ikasteko aukerak eta ikasketetan arrakasta izateko posibilitateak nagusi dira.
X
Eskola-porrota edota pesimismoa dira joera nagusiak.
IRAKATSI ETA IKASTEKO PROZESUAK 4 3 2 1 IRAKATSI ETA IKASTEKO PROZESUAK
19 Programatzen diren edukiek eta jarduerek ikasleen interesak eta beharrak kontuan hartzen dituzte, beraiekin aldez aurretik motibazioa landu delarik.
X
Derrigorrezkoa den curriculuma erakusten da, besterik gabe.
20 Guztien ikastea lortzeko eta harremanak hobetzeko lan kooperatiboa edota interaktiboa sustatzen da.
X
Ez da kontuan hartzen erritmo-aniztasuna, ezta abiapuntu-aniztasuna ere.
IRAKASLAN-ESTILOA 4 3 2 1 IRAKASLAN-ESTILOA
21 Hezkuntza-harremanetan inplikaturiko pertsonen artean konfiantza dago eta honek seguritatea ematen du.
X
Pertsonen artean mesfidantza sumatzen da eta segurtasun faltaren sentsazioa ere bai, honek beldurra sorrarazten duelarik.
22 Profesionaltasuna eta inplikazioa, gogo bizia, ikasteko eta erakusteko konpromisoak ongizatea sorrarazten dute komunitatearentzat.
X
Monotoniak, zailtasunek edota nekeak, urruntasuna eta ikastetxera gogorik gabe etortzea eragiten dute.
23 Hezkuntza-komunitatekide guztiekiko itxaropen altuak mantentzen dira.
X
Ez da komunitakideengandik ezer berezirik espero.
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
6
PUNTUAZIOAREN GRAFIKOA. IKASTETXEAREN PROFILA
B) DIAGNOSTIKOA. FAMILIAK ETA AZP
Diagnostikoaren prozesua bi zatitan egin da. Lehenengoan eremu hauek landu dira: HEZKUNTZA POLITIKA, BIZIKIDETZAREN ANTOLAKETA
ETA KUDEAKETA ETA GATAZKEN ERALDAKETA ETA ETIKA. Bigarren zatian beste honako eremuak landu dira: PARTAIDETZA;
EMOZIOAK, SENTIMENDUAK ETA IDENTITATEA; IRAKATSI ETA IKASTEKO PROZESUAK; IRAKASLAN-ESTILOA.
Estamentu bakoitzean eskolako alderdi ahulak eta indartsuak adierazi dira:
ALDERDI INDARTSUAK: irakaslan-estiloa eta Plana egiteko parte-hartzaileen inplikazioa. Hezkuntza komunitatean esku-hartzearen beharra
azpimarratuz.
ALDERDI AHULAK: orokorrean, familien parte-hartzea eta inplikazioa eskolako jardueran minimoa da
C) DIAGNOSTIKOA JANTOKIKO PERTSONALA
ALDERDI INDARTSUAK: jantokiko pertonala eta arduradun arteko giroa egokia da. Arduradunarekin oso koordinazio ona dago eta jantokiko
pertsonala babestua sentitzen da. Halaber, orokorrean, ikasleen arteko giroa ona da. Salbuespena, Lehen Hezkuntzako ikasle batzurekin gertatzen da.
Familiekiko erlazioa zuzena da, baita irakasleekin orokorrean., salbuespenak salbuespen.
ALDERDI AHULAK: badaude Lehen Hezkuntzako ikasle batzuek begiraleekiko errespetu falta adierazten dutenak. Egoera zabaltzen ari dela,
begiraleak ikusten ari dira. Bestaldetik, LH-ko ikasleek, bazkal orduan ardura batzuk izan behar dituztela beharrezkoa ikusten da.
HEZKUNTZA POLITIKA
BIZIKIDETZAREN
ANTOLAKUNTZA
ETA KUDEAKETA
GATAZKAREN
ERALDAKETA
ETIKOA
PARTAID
ETZA
EMOZIOZAK
SENTIMENDU
AK
IDENTITATEA
IRAKASKUN
TZA
IKASKUNTZ
A
PROZESUA
IRAKASTE-
ESTILOA
4 X X X X X X X X X
3
X X
X
X X X
X X X X
2
X
X X
1 X
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
7
5.- URTEKO ELKARBIZITZAREN PLANAREN HELBURUAK
5.1.- Proiektuaren hasierako helburuak
Elkarbizitzako Urteko Planari hasiera ematea irakasleen artean ondoren hezkuntza komunitatearen
partaide guztien inplikazioa lortzea.
Bestalde, egindako lan guztia kudeatuko duen Elkarbizitzako Behatokia sortzea.
5.2.- Garatzeko aukeratutako helburuak
IRAKASLERIA
A) Ikasleen arteko gatazkak konpontzeko edo bideratzeko irizpide orokorrak eta zikloko
irizpideak adostu, beti ikasleen ezaugarri eta adina kontuan izanik.
B) Jantokiko pertsonala eta irakasleen arteko koordinazio puntualak izatea.
C) Prestakuntza saioak izatea maila guztietan, gure eskola-emankizunetan teknologia berriak
txertatzeko eta proiektuen bidez ikasteko metodologia garatzeko, eta metodologia horren
baitan biltzea ikasleen sentimenduen eta emozioen adierazpena eta garapena.
Helburu hau, une honetan ari gara lantzen eskolan, eta oraindik ez dugu planifikatu.
Ikasturtearen bukaeran Prestakuntza Proiektuaren ebaluazioa egiterakoan, proposamenak
egingo ditugu abiapuntua izan dadin.
D) Kalte pertsonalak eta materialak sortzen direnean bideratzeko protokolo bat diseinatzea.
Helburu hau aurrerantzean, Elkarbizitzako Urteko Plana eskolako estamentu guztiekin
burutzerakoan eta Elkarbizitzako Behatokia osatzerakoan egin daiteke.
FAMILIAK
E) Eskolan familien parte-hartzea errazteko bideak bilatu.
JANTOKIKO PERTSONALA
F) Lehen Hezkuntzako ikasleekin jantokiaren zeregina landu: ardurak, aisialdia eta bazkaria, arau eta
langileekiko errespetua.
Ondoren helburu batzuk planifikatu dira.
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
8
5.3.- Helburuen planifikazioa
A) Helburua: Ikasleen arteko gatazkak konpontzeko edo bideratzeko irizpide orokorrak eta zikloko irizpideak adostu, beti
ikasleen ezaugarri eta adina kontuan izanik.
Ekintzak Arduraduna eta parte-hartzaileak
Denboralizazioa Baliabideak Lorpen- adierazleak
1. Irizpide orokorrak
sortzeko:
hausnarketa egin.
proposamenak egin
onartzea
Arduraduna: kontsultorea
edo HH-ko koordinatzaile
bat.
Parte-hartzaileak: maila
bakoitzeko irakasle bat.
Ikasturtean zehar. Eredu batzuk.
Gatazken inguruan
bibliografia (Paco Cason,
Joan Vaello…)
Irizpide orokorrak idatziz
jaso dira.
Irakasleek irizpide
orokorrak onartu dituzte.
2. Irizpideak adinaren
arabera edo zikloka,
orokorrak kontuan hartuta
sortzeko:
hausnarketa egin.
proposamenak egin
onarpena
Arduradunak: zikloetako
koordibnatzaileak.
Parte-hartzaileak: zikloko
maila bakoitzeko irakasle
bi.
Aurreko ekintza
bukatzerakoan ikasturtean
zehar.
Irizpide orokorrak jasotzen
duen dokumentua.
Ereduak baleude.
Zikloko irizpideak idatziz
jaso dira.
Irakasleek ziklo
bakoitzeko irizpideak
onartu dituzte.
3. Zikloka
protokoloak
diseinatu sortutako
irizpideak kontuan izanik
Arduradunak: zikloetako
koordibnatzaileak.
Parte-hartzaileak: zikloko
maila bakoitzeko irakasle
bi.
Bigarren ikasturtean zehar. Zikloko irizpideak
jasotzen duen
dokumentua.
Irizpide orokorrak,
ziklokoak eta jarraitzeko
protokoloak idatziz jaso
dira.
Egindako irakasle guztiek
ezagutu eta onartu dute.
CEIP SALBURUA HLHI
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP)
9
B) Helburua: Jantokiko pertsonala eta irakasleen arteko koordinazio puntualak izatea.
Ekintzak Arduraduna eta parte-
hartzaileak
Denboralizazioa Baliabideak Lorpen- adierazleak
1. Kurtso hasieran
jantokiko pertsonalaren
eta irakasleen aurkezpena
egin.
Arduraduna: jantokiko
arduraduna eta ikasketa
buruak..
Parte-hartzaileak:
irakasleak eta jantokiko
pertsonala.
Ikasturtearen hasieran. Jasotako akta Bilera egin da.
2. Komunikazioa indartzea
irakasleen eta jantokiko
begiraleen artean:
intzidentziak ahoz
komentatu eta ezin bada
ohartxo baten bidez.
Talde bakoitzaren tutorea
eta dagokion jantokiko
begiralea.
Ikasturtean zehar. Ohartxoak. Ahoz edo ohartxoen bidez
intzidentziak jaso dira.
CEIP SALBURUA HLHI
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP)
10
E) Helburua: Eskolan familien parte-hartzea errazteko bideak bilatu.
Ekintzak Arduraduna eta
parte-hartzaileak
Denborali
zazioa
Baliabideak Lorpen- adierazleak
1. Irakasleek gurasoekin ikasturte hasieran
egiten dituzten bileretan eta elkarrizketetan,
familiei azpimarratuko die bidaltzen diren
oharrak irakurtzea duen garrantzia. Halaber,
jakinaraziko zaie Guraso Elkartearen bloga
dagoela eta bertan eskolari dagokion
informazioa jasota egongo dela, horrela,
familiak ikastetxeko jarduera eta
funtzionamenduarekin hurbilago egongo
direla eta errezago parte hartzea.
Ardradunak:
tutoreak
2014-15
ikasturteko
iraila eta
urria
-Deialdiak.
-Oharrak.
-kartelak.
-Bloga
-Blogaren
iradokizunen
buzoia..
- Ikasturte hasierako bileretan eta
elkarrizketetan familiei ohatarazi zaie
ematen zaien idatzien irakurtzeazein
garrantzia duen: BAI/EZ
- Ikasturtean zehar informazioa kartelen
bidez eman da, betiere gurasoen
inplikazioa eta parte-hartzea bilatu
denean: BAI/EZlo largo del curso se ha
dado la información a través de carteles,
siempre que se ha buscado la
participación e implicación de las
familias: SI/NO
- Familiei oharrak idatziz eman zaizkie
seme-alaben bitartez: BAI/EZ.
- Eskola komunitatearen bloga erabiltzen
bultzatzeko kanpainak egin dira. BAI/EZ.
2. Haur eta Lehen Hezkuntzako sarreretan
informazio kartelak jarri, honako edukinak
argitaratuz: jarduera ezberdinak, arau
orokorrak, deialdiak (bekak, matrikula,OOGa
aukeratzeko prozesua...)
Eskolako
zuzendaritza.
2014-15
ikasturtean.
3.Ikasleen bitartez ohar idatziak igorri. Zuzendaritza,
jantokiko
arduraduna,tutorea
k eta GE.
2014-15
ikasturtean
zehar.
4. Ikasturtean zehar kanpainak egin,
Guraso Elkartearen bloga familiek erabil
dezaten, bertan baitaude eskolako zenbati
dokumentu eskegita ikastetxearen atalean.
Zuzendaritza eta
Guraso Elkartea.
2014-15 –
ko 1. eta 2.
hiruhilabet
ea
CEIP SALBURUA HLHI
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP)
11
F) Helburua: Lehen Hezkuntzako ikasleekin jantokiaren zeregina landu:ardurak, aisialdia eta bazkaria, arau eta langileekiko errespetua
Ekintzak Arduraduna eta
parte-hartzaileak
Denboralizazio
a
Baliabideak Lorpen- adierazleak
1.-Lehen Hezkuntzako tutore eta jantokiko
arduradunaren artean jantokiko
funtzionamenduarekin zerikusia izango duten
ekintzak ekoizteko saioak adostu
Arduraduna: jantokiko
arduraduna eta
tutoreak
Iraila 2.014-15.
Maila
bakoitzeko saio
bat
Deialdiak - Lehen Hezkuntzako tutore eta jantokiko
arduradunaren artean jantokiko
funtzionamenduarekin zerikusia izango duten
ekintzak ekoizteko saioak burutu dira:BAI/EZ
- Jantokiko funtzionamendu eta arautegia azalduko
den saio bat eskaini da ikaslegoari era interaktibo
batean:BAI/EZ
- Era koordinatu baten ikaslegoaren ardurak adostu
dira tutore eta jantokiko arduradunarekin:BAI/EZ
- Adostutako ardura eta arautegia azalduko duen
iragarki taula,mural eta antzerakoak egin
dira:BAI/EZ
- Jantoki eta pasabidean astero arduradunen zeregin
desberdinak adierazi dira:BAI/EZ
- Talde asanblada eta banakako inkesten bidez
jantokiko funtzionamenduaren garapenari buruzko
jarraipena egin da:BAI/EZ
2.-Jantokiko funtzionamendu eta arautegia
azalduko den saio bat eskaini ikaslegoari era
interaktibo batean
Jantokiko arduraduna Iraila 2.014-15
Gela bakoitzeko
saio bat
Power point
3.-Era koordinatu baten ikaslegoaren ardurak
adostu tutore eta jantokiko arduradunarekin.
Jantokiko arduraduna
eta tutoreak
Urria 2.014-15
Gela bakoitzeko
saio bat Batzeko
papera
4.-Adostutako ardura eta arautegia azalduko duen
iragarki taula,mural eta antzerakoak egin.
Jantokiko arduraduna
eta begiraleak
Jantokiko
arduraduna eta
begiraleak
Kartulinak,
argazkiak…
5.-Jantoki eta pasabidean astero arduradunen
zeregin desberdinak adierazi. Jantokiko arduraduna
Jantokiko
arduraduna. Kartulinak
6.-Talde asanblada eta banakako inkesten bidez
jantokiko funtzionamenduaren garapenari buruzko
jarraipena egin
Jantokiko arduraduna
Jantokiko
arduraduna
Power point
CEIP SALBURUA HLHI
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP)
12
C) Helburua: Inteligentzia emozionala lantzea eta proiektuen bidezko metodologia eta IKT-ak eskola
emankizunetan txertatzea.
Ekintzak Arduraduna eta parte-
hartzaileak
Denboralizazioa Baliabideak Lorpen- adierazleak
Lan dinamika ezberdinen
bidez, honako puntu hauek
landuko dira:
- Zer da adimen
emozionala eta
nola garatzen den.
- Irakaslea eredu
gisa
- Gelarako jarduera
eta teknika batzuk
- Komunikazio ez
bortitza
Arduraduna: “Sorkari”-ko
adituak etorriko dira lan
dinamika hauek
dinamizatzera.
Irakasleon aldetik,
oso interesgarria
ikusten dugu
gurasoen aldetik
ere lan hau egingo
balitz.
Urtarrila eta Otsailean Gatazken aurrean
irakasleok dugun
jokabidearen gaineko
erabakiak hartu dira
adimen emozionala
kontuan izanik.
Orain arte bezala,
proiektuka lantzen
jarraitzea eta IKT-ak
txertatzen joatea.
Irakasle guztiak eta
aurrerantzean hezkuntza
komunitate osoa.
Ikasturtean zehar. Arbel digilatal, Blog-a…
CEIP SALBURUA HLHI
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP)
13
D) Helburua: Kalte pertsonalak eta materialak sortzen direnean bideratzeko protokolo bat diseinatzea.
Ekintzak Arduraduna eta
parte-hartzaileak
Denboralizazio
a
Baliabideak Lorpen- adierazleak
1.-Estamentu ezberdin guztiek ekarpenak egin. Arduraduna:
estamentu guztiak.
Azaroan ideiak
jaso eta
abenduan bilera.
Deialdiak -Irakasleengandik proposamenak jaso dira.
-Jantokiko langileriarengandik proposamenak jaso
dira.
-HLE- aren aldetik proposamenak jaso dira.
-AZP-ren proposamenak jaso dira.
-Gurasoen aldetik proposamenak jaso.
- Guztion ekarpenekin Protokoloa diseinatu da.
2.-Guztion ekarpenenkin protokolo bat diseinatu. Elkarbizitza Batzordea Abendua.
Txantiloia
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP) CEIP SALBURUA HLHI
14
6.- ELKARBIZITZA PLANAREN ZABALTZE ESTRATEGIAK
6.1 Klaustroa
a) Elkarbizitzaren inguruan egindako guztia posta elektronikoz bidaliko zaie irakasle guztiei.
b) Aukeratutako helburuak eta hurrengo urterako planifikazioa paperean idatzita ere emango zaizkie.
c) Irakasleek epe bat izango dute ekarpenak egiteko.
d) Lan-taldeak jasoko ditu ekarpenak.
e) Ekarpenak aztertu, eta helburuak eta planifikazioa adostuko ditu klaustroak.
6.2 Ordezkaritza Organo Gorena
Urteko Elkarbizitza Plana eta Behatokia osatzen denean, OOGaren kideei aztertzeko eta bilera
batean onartzeko dokumentazioa emango zaie.
6.3 Familiak
Familiei UEPren berri emango zaie ikasturte hasierako gela-bileretan. Eta triptiko baten bidez edo
bestelako era labur batean ere emango zaie informazioa.
6.4 Beste estamentuak
a) Jantokiko langileei gurasoentzat prestatutako informazioa emango zaie. Jantokiko irakasle
arduradunak jantokiko langileei informazioa emango die.
b) Gainerako langileei zuzendaritzak helaraziko die informazioa (triptikoak emango zaizkie).
7.- ELKARBIZITZA BEHATOKIA
7.1 Zer da
Ikastetxean Elkarbizitza kudeatzeko sortuko den batzordea.
7.2 Xede nagusia
Harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea.
7.3 Funtzioak
a) Elkarbizitza Plana abiaraztea, haren jarraipena egitea eta ebaluatzea; hau da, bizirik eustea.
b) Ikastetxearen eguneroko martxan sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatzen eta elkarbizitza
osasuntsua eratzen ikastea. Horretarako, aurretik elkarbizitza arauak (bai agerikoak –AJA–, bai
adierazi gabeak) aztertu behar ditu batzordeak, eta estamentu guztiengandik proposamenak,
kezkak, zalantzak eta iradokizunak jaso.
c) Beharrak eta gatazkak kudeatzeko eta bideratzeko protokoloak proposatzea eta onartzea.
d) Hezkuntza komunitate guztiari harreman positiboak sustatzen laguntzeko jarduerak (topaketak,
jaialdiak, tailerrak, hitzaldiak …) proposatuta, estamentu guztietan partaide izatearen sentimendua
indartzea.
e) Elkar zaintzeko kultura garatzen laguntzea: norberaren burua eta gainerakoena zaintzeak
aberastasun eta poztasun iturri izan behar du denontzat.
CEIP SALBURUA HLHI
Elkarbizitza Urteko Plana (UEP)
15
7.3 ELKARBIZITZAKO BEHATOKIAREN OSAKETA.
Zuzendaritzaren ordezkaria: 1
Familien ordezkariak: 2
Irakasleen ordezkariak: 2
Jantokiko ordezkaria: 1
AZParen ordezkaria: 1
HLEen ordezkaria:1
Ikasleen ordezkariak: 2 (3º Ciclo)
2015-16 ikasturteko kideak
Zuzendaria: Eider Varela Galarraga
Irakasleak: Joxe mari Eizagirre eta Mentxu Cámara
Familiak: Belén Garcia De la Rubia y Blanca Escobedo López.
Jantokiko ordezkaria: Maider Osinaga Unzalu
AZParen ordezkaritza : Eva Armentia
HLEren ordezkaria: Josune Mandaluniz