EGUN ON · 2019. 1. 11. · urtero. Badirudi lurra, gure etxea, gero eta zabortegi handiagoa...

Post on 20-Jan-2021

4 views 0 download

Transcript of EGUN ON · 2019. 1. 11. · urtero. Badirudi lurra, gure etxea, gero eta zabortegi handiagoa...

EGUN ONURTARRILAK 14-18

ASTELEHENAURTARRILAK 14

HASIERAAITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

BIZITZA ZORAGARRIA DA!

ASTE BERRIA ETA EGUN BERRIA AURREAN.

ASTELEHENA DA… ETA ZER?

GOZATU EGUNA.

EGIZU PROBETXAGARRIA ETA ZORIONTSUA IZAN DADIN!

ATERA ESKUAK!➢ JAR ITZAZU LANEAN...

➢INGURUAN DITUZUNEN ALDE.

➢ Ikusi bideoa eta ekin!

https://www.youtube.com/watch?v=p-aozxp6kik&t=99s

ESKUAK BETI IREKITA➢ Irakur dezagun ondoko poemaEskuak... Beste esku fresko eta zabaletanParegabeko oparia dugu giza gorputza duda-mudatan babes bila dabiltzaneta gure begi irekiek bizitzak kaltetutako eskuargi ezkutua ikus ez dezaketenean dorpe eta dardartiak. Ilunpean komunikazio-tresna Agurtzeko elkarrekin lotuotzan, bakar eta zoragarri eta nahastu egin ohi direndira eskuak.. esku leun eta latzak.

Zureak ahulduta daudenean Bide berri eta ziurren bilasendo eusten zaituzten eskuak. goraka egiten duten Nekatuta oheratzen zarenean esku txuri, hori, beltz eta beltzaranak.

ferekatzen zaituzten esku isilak. Zure eskuek, nire eskuek, gure eskuek Bizitzak eskaintzen digun lurra landuz kate erraldoi bihurtuta

egunetik egunera gogortzen doazen eskuak. eramango dute gure mundua bere kume zoragarria haien artean urrumatuz benetako bakearen Olinpora.bizitza defendatzen duten eskuak.

OTOITZAIkusi eta entzun dezakegun abesti honekin egingo dugu otoitz.

https://www.youtube.com/watch?v=qpQv_NqQBgY

QUÉ SUERTE ES TENER UN CORAZÓN SIN PUERTAS QUÉ SUERTE ES TENER LAS MANOS SIEMPRE ABIERTAS.

Manos abiertas para estrechar las de un amigo, manos abiertas para ayudar en el camino.

Manos abiertas para buscar un mundo nuevo, manos abiertas para un hacer, no para un sueño.

ESKUAKBETI

IREKITA

OTOITZA AMAITZEKO

AITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

ASTEARTEAURTARRILAK 15

HASIERAAITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

OPARI EDERRA!HAU IZAN DAITEKE

BESTEEI GAUR EGIN

DIEZAIEKEZUN

OPARI EDERRA

ZAINDU DEZAGUN PLANETA➢ Aita Frantziskoren “Laudato sí” gutuneko hiru esaldi

proposatzen dizkizugu.

▪ “Zein mundu utzi nahi diegu ondorengoei? Geure duintasuna dago jokoan. Gu geu gara interes handiena dugunak atzetik etorriko direnei planeta bizigarria uzten”.

▪ “Ehunka milioi tona hondakin ekoizten ditugu urtero. Badirudi lurra, gure etxea, gero eta zabortegi handiagoa bihurtzen ari dela”.

▪ “Milaka landare eta animalia-espezie desagertu ohi dira urtero. Gure erruz, milaka espeziek ezingo dute ez Jainkoa laudatu ezta bere mezua guri jakinarazi. Ez dugu horretarako eskubiderik”.

ZAINDU DEZAGUN PLANETA➢ Ikusi ondoko bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=aBi3suoB7QU

“Lurra eman egin zaigunez, ezin dugu jada norberaren onura bakarrik lortzeko eraginkortasunezko eta ekoizpenezko irizpide erabilgarriz pentsatu. Jaso dugun lurra atzetik etorriko direnena ere bada.”

(Aita Frantzisko)

ZAINDU DEZAGUN PLANETA➢ Eragin egiten dute gure eguneroko ekintzek ingurugiroan.

Nola hobetu ikastetxeko ingurugiroa? Lagun dezaketen hamar arau sinple.

1.- Erabili zakarrontziak egoki birziklatuz. 2.- Ez bota paperik lurrera ikasgelan, jolastokian, iraganbideetan... 3.- Beharrezkoa ez den argi bat piztuta ikustean, itzali. 4.- Ez zapaldu gune loredunak, ez puskatu loreak, adarrak… 5.- Ez erabili paper-orririk behar ez baduzu. 6.- Gorde ondo ordenatuta banatzen dizkizuten orriak. 7.- Ez egin garrasirik behar ez denean. 8.- Jan ematen dizutena eta ez bota alferrik janaririk. 9.- Ez zikindu edo idatzi hormetan. 10.- Zaindu zure mahaia, liburuak, koadernoak eta eskolako materiala.

OTOITZAJAINKO AITA, eskerrak bizitzaren opariarengatik. Zoriontsu izan gaitezen sortu gaituzu. Barkatu inguruan dugun guztia hain gaizki erabiltzeagatik.

Adiskidetu gaitzazu kutsatzen dugun airearekin, adiskidetu pozoitzen dugun urarekin, asfaltoz eta porlanez betetzen dugun lurrarekin, esplotatzen eta kaltetzen ditugun animaliekin, baztertzen ditugun anaia-arrebekin..

Ez utzi denon etxea suntsitzen jarrai dezagun.

AMEN.

ZAINDU DENON ETXEA, TOPAKETA-LEKU

IZAN DADIN.

OTOITZA AMAITZEKO

AITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

ASTEAZKENAURTARRILAK 16

HASIERAAITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

PENTSATU AL DUZU ZENBAT GAUZA JASO DITUZUN GAUR ESNATU ZARENETIK?

ESKERTU EGUNERO ZURE ONDOAN DAUDENEI.ESKERTU JAINKOARI.

NOR DA NOR?➢ Aurreiritziei kasu egiten al diezu?

➢ Eragina al du zuregan itxurak?

➢ Itxurari jarraituz epaitzen al dituzu pertsonak?

Ikusi ondoko bideoa

https://wwhttps://www.youtube.com/watch?v=HjKJ7NN9xoA&feature=youtu.be

USTEAK ERDIAK USTEL.EZ UTZI ENGAINATZEN

Urteak zeramatzan ezkonduta bikote batek, baina ez zuen seme-alabarik izan.

Bakardadeari uko egiteko, txakurkume bat erosi zuten. Hazi ahala, txakur

galanta bihurtu zen.

Beti izan zitzaien erabat leial jabeei eta behin baino gehiagotan salbatu zituen

lapurren hatzetatik, edozein arriskutatik babestuz.

Txakurrarekin zazpi urte zeramatzatela, hain desiratutako semea izatea lortu

zuten. Hain pozik zegoen bikotea seme jaioberriarekin ezen txakurrarekiko

atentzioak gutxitu egin baitzituzten.

Baztertuta sentitu zen txakurra eta jeloskortu egin zen umearekin. Ez zen

dagoeneko zazpi urtetan izandako txakur leial eta maitekorra.

Etxeko terrazara atera zen egun batean bikotea bazkaltzera semea lasai-lasai

lo zegoela.

Hura ustekabea, umearen logelara abiatu eta iraganbidetik txakurra ahoa

odolez beteta eta isatsa mugituz zetorrela ikusi zutenean. Okerrena pentsatu

zuen jabeak; Jeloskortuta zegoenez, semetxoa hil egin zuela uste izan zuen;

gordeta zuen arma atera, eta tiro egin zion. Txakurra zerraldo erori zen hilda.

Korrika abiatu zen umearen logelara eta suge erraldoia aurkitu zuen hilda

odolustuta eta ondoan semea lotan bake-bakean. Negar mingotsari ekin zion gizonak egin zuenaz jabetu zenean.

NOR DA NOR?➢ ZERBAIT ONDORIOZTA AL DEZAKEZU BIDEOA ETA

IPUINAREN ONDOREN ? ZER?

➢ EZ JARRAITU ETA ARE GUTXIAGO NORBAIT EPAITU ITXURAK EDO ARRAZA, SEXU, KOLORE, GIZA-MAILA, ERLIJIO… EDO HORRELAKOAK ERAGINDA.

ARRAZA BAT BAINO EZ DAGO…

… GIZA-ARRAZA

OTOITZA.

EZ ZAITEZ ITXURARENGATIK

GIDATU

OTOITZA AMAITZEKO

AITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

OSTEGUNAURTARRILAK 17

HASIERAAITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

ZENTZUZKOA DA HANKA-SARTZETIK

IKASTEA.

GAUR ZERBAIT GAIZIKI ATERA BADA, SAIATU

BIHAR BERRIRO ERE. EZ ETSI!

MAITATU GEHIAGO ZURE BURUA

➢ 0tik 10erako eskalan zure burua zenbat maite duzun galdetuko banizu… Zer erantzungo zenuke? Zergatik?

➢ Onartzen al duzu zure burua dituen bertute eta akatsekin?

➢ Zer da zuregan gehien miresten duzuna? Zerbait aldatu nahi al zenuke? Zer? Zergatik?

Ikusi ondoko bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=XC3g_NHQS4&feature=youtu.be

MAIATATU GEHIAGO ZURE BURUA

➢ USTE DUZUN BAINO ASKOZ GEHIAGO BALIO DUZU.

➢ BALORATU ETA APROBETXATU ZURE KUALITATEAK. EZ GORDE ZURETZAT BAKARRIK.

➢ ATERA BARRUAN DARAMAZUN “HEROIA”.. ESKAINI ONDOKOEI ZURE BERTSIORIK ONENA.

➢ SAIATU BARRUTIK ERE POLITA IZATEN.

OTOITZAJauna,

nik neuk baino hobeto ezagutzen nauzu zuk.

Barrutik eta kanpotik ezagutzen nauzu eta hala maite nauzu. Eskerrak inolako baldintzarik gabe maitatzeagatik, naizen bezalakoa. Lagun iezadazu pertsona bezala hazten, egunetik egunera handiagoa izaten.

Ezingo ditut ondokoak maitatu nire burua ez badut maitatzen. Balora ditzadala ondokoak diren bezalakoak.

AMEN

HANDIA NAIZ.ESKERRAK NAIZEN

BEZALAKOAMAITATZEAGATIK

OTOITZA AMAITZEKO

AITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

OSTIRALAURTARRILAK 18

HASIERAAITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

IREKI BELARRIAK

ADI!

JAINKOA MINTZO ZAIZU

EBANJELIOA: JN 2, 1-11Handik bi egunetara, ezteiak ziren Galileako Kanan, eta Jesusen ama han gertatu zen. Jesus ere ezteietara deitu zuten bere ikasleekin. Ardoa ahitu zen, eta honela esan zion Jesusi bere amak: «Ez daukate ardorik».Eta Jesusek erantzun:«Eta guri zer axola zaigu, emakume? Nire ordua ez da oraindik etorri».Orduan amak morroiei:«Egizue berak esaten dizuena».Harrizko sei ontzi zeuden han, judutarren ohituraz eskuak garbitzeko jarriak, ontzi bakoitza ehun bat litrokoa. Jesusek esan zien:«Bete itzazue ontziak urez».Eta haiek leporaino bete zituzten.

EBANJELIOA: JN 2, 1-11Jesusek berriro:«Atera orain, eta eraman mahaizainari».Eta haiek eraman egin zioten. Dastatu zuen mahaizainak ura ardo bihurtuta nondik zekarten jakin gabe (morroiek bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten); orduan, ezkonberriari deituta, esan zion:«Ardo ona, guztiek hasieran ateratzen dute; eta edanda daudenean, orduan txarra. Zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardo ona».Honela, Galileako Kanan egin zituen Jesusek bere lehenengo ezaugarriak; bere aintza azaldu zuen, eta sinetsi egin zuten Harengan bere ikasleek.

KRISTAUON BATASUNAREN ALDE ESKATZEN DUGU

➢ Gaur ematen diogu hasiera kristauon batasunaren aldeko otoitz-asteari.

➢“Aita, denak bat izan daitezela Zu eta Ni bat garen bezala”.

➢ Ikusi ondoko bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=wOI4Nw49ZHE

EGUNAREN ESKAINTZA

«Jesusen Bihotz Santua,

geure anaia zarena,

Mariaren bihotz garbiaren eta

gaurko nire otoitz, lan eta

oinazeen bidez,

zure Bihotzari eskaintzen

natzaio eta zurekin batera zure Aitari.

Zuk eskainitako guztiari maitasunez erantzunez

eta Zure Erreinua guregana etor dadin. AMEN»

“Jainko bakarra,guztion Aita”

OTOITZA AMAITZEKO

AITAREN ETA SEMEARENETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN