Post on 20-Oct-2019
+
+
EMAKUME ETA
GIZONEN
EGOERAREN
DIAGNOSTIKOA
+
Urtea: 2016
+
Talde teknikoa:
Kofinantziazioa:
+
1. AURKEZPENA
1.1. Sarrera
1.2. Helburuak
1.3. Metodologia
2. GETXORI BEGIRA
2.1. Biztanleria
2.2. Enplegu eta sustapen ekonomikoa
2.3. Zainketa erantzunkideak
2.4. Osasuna
2.5. Hezkuntza eta euskara
2.6. Kultura eta jaiak
2.7. Kirolak
2.8. Inklusio ingurunea eta ingurune iraunkorra
2.9. Emakumeen kontrako indarkeria
2.10. Prekarietatea eta gizarteratzea
2.11. Immigrazioa eta kultuartekotasuna
2.12. Gazteria
2.13. Berdintasun politikak
AURKIBIDEA
3. UDALARI BEGIRA
3.1. Lanean
3.2. Emakumeen sarbidea erabakimen guneetan
4. IV. PLANA PRESTATZEKO ORIENTAZIOAK
2
+I. zatia:
Aurkezpena
+1.1.SARRERA1.1.SARRERA
Laburbilduz,
diagnostiko hau
beharrezko oinarria
izango da IV. Plana
diseinatzeko eta
prestatzeko; planak
aldaketa eragin nahi du
udalerriko gizon,
emakume, haur eta
gazteen errealitatera
egokituz.
4
+1.2. DIAGNOSTIKOAREN HELBURUAK1.2. DIAGNOSTIKOAREN HELBURUAK
Diagnostikoaren helburu nagusia
izan da Getxoko emakume eta
gizonen egoera gaurkotua
islatzeko agiri bat lortzea, betiere
Emakume eta Gizonen
Berdintasunerako IV. Plana
garatzeko lehentasunezko
eremuak identifikatzen hasi
aurretik.
HELBURU
NAGUSIA
5
+1.3. METODOLOGIA 1.3. METODOLOGIA
Diagnostikoa egiteko
erabilitako metodologia
mistoa izan da, teknika
kuantitatiboak eta
kualitatiboak uztartuz. Era
berean, denboran izandako
mugak gorabehera, izaera
parte-hartzailea eman nahi
izan zaio, eremu
zehatzetarako eztabaida
taldeak dinamizatuz; talde
horietan Getxoko gizartearen
era guztietako ordezkari eta
eragileek parte hartu dute.
Getxoko Berdintasun Zinegotzigoak diagnostikoaren prozesua zuzendu du. Maila teknikoan, berdintasun teknikaria arduratu da prozesuaren jarraipena egiteaz
eta diagnostikoa prestatzeko kontratutako aholku enpresaren lana errazteaz. Zentzu horretan, prozesua OREKA SAREA S.L. enpresak zuzendu du teknikoki,
Getxoko Berdintasun Zerbitzuko teknikariaren erantzukizunaren pean. Horretarako, prozesuaren koordinazioak arduratu den talde sustatzailea sortu da, proiektu
osoan zehar aktibo jardun duena.
Solaskidetza eta koordinazioa errazteko, laneko ad hoc talde bat sortu da, Talde Eragilea izenekoa (TE), prozesuan erantzukizuna duten hiru mailak osatutakoa
(berdintasun zinegotzia, berdintasun teknikaria eta OREKA SAREA SL enpresa). Prozesua jarraitzeko ardura izan du eta lanerako hasierako proposamenak
errealitatera egokitzeko hartu beharreko neurriak ezarri ditu. Diagnostikoa prestatzeko prozesuan erreferentziazko taldea izan da eta haren helburuen artean lan
eremu bat sendotu du, Getxon Berdintasunerako IV. Plana prestatzeko lanean jarduteko.
6
+1.3. METODOLOGIA 1.3. METODOLOGIA
Guztira 56 pertsonak hartu dute parte
(12 gizon eta 44 emakume)
diagnostikoa prestatzeko prozesuan,
bideratutako eztabaida eta azterketa
guneen bidez.
7
+1.3. METODOLOGIA 1.3. METODOLOGIA
Ekainean hiru orduko lau tailer antolatu ziren eta guztira trukerako 12 ordu izan ziren 27 emakumeren eta 2 gizonen artean. Zehaztu beharra dago
bertaratutakoen bi herenek baino gehiagok tailer batean baino gehiagotan parte hartu zutela, eta 5 emakumek gune guztietan parte hartu zuten, horrela
azaldutako gaiekin eta erabilitako metodologiarekin interes eta asebetetze maila handia erakutsiz. Sarrera orokor baten ondoren, tailer bakoitzean partaideei
aukera eman zitzaien ordu erdiko txandakatze bat egiteko hausnarketarako hiru gune desberdinetan. Hori amaituta, ondorioak batera atera ziren. Udalerriko
errealitatearen gaineko ohartarazpenik garrantzitsuenak diagnostikoaren kapituluetan jaso dira, batik bat azken ataletan; aitzitik, ekintza zehatzagoen
iradokizunak apuntatu dira ondorengo balorazio bati begira, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana prestatzerakoan. Jarraian egindako tailerren 4
guneen egitura azaltzen da.
JABEKUNTZARAKO GUNEAK ETA BALDINTZAK:
PARTE HARTU NAHI IZATEA, JAKITEA ETA AHAL IZATEA
BALIO ALDAKETARAKO KULTURAK
8
+1.3. METODOLOGIA 1.3. METODOLOGIA
AUTONOMIA,
GIZARTERTZEA
ETA
ESKURAGARRITA
SUNA:
DENONTZAKO
GETXO
ZAINKETA
IRAUNKORRAK ETA
ERANTZUNKIDEAK
• Zeintzuk dira familien bizipenak
• Erantzunkidetasun maila
• Zein inpaktu du osasunean
• Zein da krisialdi ekonomikoaren inpaktua
• Zerbitzuak: erabilerari buruzko zenbait datu
• Prestazioak: zenbait datu, inpaktuaren balorazioa familietan
• Elkarteen sektoreak betetzen duen zeregina: solaskidea eta zerbitzuen emailea
• Zein da krisialdi ekonomikoaren inpaktua
9
+1.3. METODOLOGIA 1.3. METODOLOGIA
Diagnostikoaren txostena 4 zati nagusitan antolaturik dago
10