Post on 12-Nov-2014
1. LEHENENGO PLATERAK: HOTZ ETA BEROAK
1.1. Zuhaitzera igotzen diren inurriak (nire estilora) 1.2. Atun enpanada 1.3. Arroza labean 1.4. Pan tumaka 1.5. Kuiatxo krema 1.6. Makarroiak “pesto” erara 1.7. Patata tortilla 1.8. Australiar zopa
2. BIGARREN PLATERAK
2.1. Berdela plantxan baratxuriekin 2.2. Antxoa marinatuak 2.3. Berenjena oilaskoz betea 2.4. Bakailaoa ajoarriero erara 2.5. Txerri azpizuna ardo zuriarekin saltsan 2.6. Solomoa normanda erara 2.7. Txipiroiak bere tintan 2.8. Patatak dotore erara 2.9. Hegaluze haragi-bolak
3. AZKENBURUKOAK
3.1. Browniak 3.2. Opiltxoak 3.3. Koko flana 3.4. Quesada 3.5. Hiru txokolatezko tarta
LEHENENGO PLATERAK:
HOTZ ETA BEROAK
s
1.1. ZUHAITZERA IGOTZEN DIREN INURRIAK
Os Osagaiak (lau lagunentzat):
Kilo bat tagliatelle
2 oilasko-bularki
2 piper berde
2 piper gorri
4-5 kayenne
25 gr. gurin
Gatza
Baso bat olio
Egiteko era:
Hasteko, ur beroaz bete lapiko bat eta bota
gatza. Jarri lapikoa su bizian, eta irakiten
duenean, bota tagliatelleak.
Bitartean, oilasko-bularkiak txikitu, eta gero
sartaginen olioarekin (goilarakada bat) bota
oliaskoa frijitzeko
Piperrak fin-fin ebaki.
Berriro, bota bi goilarakada olio zartagin batean
eta olioa berotzean bertan bota piper xehetutak su
motelean egiten joateko. Erantsi kayenne (nahi
duzuna). Lapikoa mugitu piperrak zoruan ez
itsasteko.
Tagliatelleak prest daudenean, ura kendu eta
berriro bota lapikoan gero erantsi gurina.
Piperrak eginak daudenean, kayenneak kendu;
ondoren, bota guztia lapikoan tagliatelleekin eta
nahas ezazu guztia.
Orain, jakia platerretan zerbitza ezazu eta gozatu!
Eta kontuz, janari hau min samarra da eta!
Erraza eta oso ona da! On egin!
Ainhoa
1.2. Atun enpanada OsOsagaiak :
2 hostore fresko oinarria
egiteko (base de hojaldre)
150 gr. atun.
Tipula erdia.
Piper berde erdia.
Piper gorri erdia.
Baratxuri bat.
3 xerra bacon.
Ganba batzuk.
Arrautza gogortu bat.
Arrautza bat.
Tomate frijitua.
Olioa.
Gatza.
Egiteko era:
Hasteko, txikitu tipula, piper gorria eta
piper berdea eta ondoren frijitu
zartaginean. Gero, gaineratu baratxuria eta
gorrituta dagoenean ipini ganbak.
Ondoren, gehitu bacona pitin bat gorritu
arte. Orduan, gaineratu atuna, arrautza
gogortua eta txikituta eta tomate frijitua.
Jarri su txikitan 4 minutuz eta gero utzi
epeltzen.
Jarraian, zabaldu hostoreak arrabol
(rodillo) batekin. Ipini betegarria hostore
gainean eta estali beste hostorearekin.
Zulatu oinarria sardexkarekin.
Irabiatu arrautza bat eta igurtzi hostorea.
Labean sartu 180ºan, 20 minutuz edo
gorritu arte.
Mmmmmm…… On egin!!!
ANA
1.3. ARROZA LABEAN
OsOsagaiak:
Zatikatutako txerri-
saihets-hezurrak
Lukainka freskoa
Egositako txitxirioak
(Bote handia)
Patatak xerretan
Baratxuri-burua
Birrindutako tomate
naturala
Arroza
Haragi salda (edo
eltzekokoa)
Oliba-olioa, gatza,
koloragarria, piperrautsa
Tomate naturala xerretan
Egiteko era:
Labea aurreberotu 210ºtan.
Patata eta tomate xerrak frijitu eta gorde
itzazu
Gatzaz ondu saihets-hezurrak eta gero
lurrezko kazolan lukainka freskoa arin
frijitu . Gorde gerorako.
Baratxuria (buru erdia) arin frijitu kazolan.
Urreztatzen hasten denean piperrauts-
koilaratxo bat gehitu. Segundo batzuk
pasatuta birrindutako tomatea gehitu.
Arroza gehitu eta sueztitu pixka bat, ondoren
koloragarria gehitu.
Salda, saihets-hezurrak, txitxirioak eta
lukainka gehitu. Denari oso ondo eragin
Irakiten utzi 5 minutuz eta gatza zuzendu.
Patata eta tomate xerrak gainetik jarri,
baratxuri-buruko beste erdia zentroan jarri
Likidoa txikiagotzen eta zuzentzen utzi
Labean sartu eta likido guztia kontsumitu;
arroza bere puntuan egon arte utzi
On egin edo Bon profit!
Teresa Artola
1.4. PAN TUMAKA
Osagaiak:
Ogi xerrak
Tomate bat
Urdaiazpikoa
Oliba-olioa
Baratxuria
Egiteko era:
Lehen moztu ogia xerratan eta gero
berotu labean.
Ondoren garbitu eta lehortu tomatea eta
zuritu baratxuria.
Hartu ogi xerra eta igurtzi baratxuria eta
tomatea.
Garratzitsua da oliba-olioa gaineratzea.
Azkenean jarri urdaiazpikoa gainean.
Oso erreza eta gozoa da.
On egin!!!
Javier
1.5. KUIATXO KREMA
Osagaiak:
Kuiatxo ertain bat
3 patata
Tipula txiki bat
2 azenario
Janaria prestatzeko 200
ml esne-gain (Eroskikoa
oso goxoa da)
Ogi-pusketak
Gatza
Olioa
Egiteko era:
Altzairu herdoilgaitz-lapiko batean ura,
gatza eta olio-zurrusta bota.
Patatak eta azenarioak zuritu eta ebaki
(gero garbitu).
Kuiatxoa zuritu, ebaki eta garbitu.
Lapiko barruan barazki garbiak bota eta
su ertainean 30-45 minututan zehar egosi.
Barazkiak egosita daudenean, esne-gaina
gehitu.
Irabiagailuarekin irabiatu.
Bero zerbitzatu ogi-pusketa frijituekin.
Espero dut zuen gustukoa izatea
On egin !
Leire Soneira
1.6. MAKARROIAK “PESTO” ERARA
Osagaiak:
Makarroiak (300 gramo)
200 gr “cherry” tomate
100 gr tipulin
100 gr tomate natural
50 gr esne-gain likido
50 gr Parmako gazta
40 ml oliba-olio
Egiteko era:
Tipulinak zatitu xerretan,
zartagin batean pasa oliotan.
Tipulina gorrituta dagoenean,
zartaginean su eztian
tomateak jarri eta sardexka
batekin zapaldu beren
zukuarekin egin arte. Segidan,
tomate naturala bota eta gatz-
puntua bilatu.
Bestetik, makarroiak egosi ur
gazian. Makarroiak egosita
daudenean, ur hotzetik pasatu
eta iragazi.
Ondoren, makarroiak saltsan
ipini olioz igurtzitako erretilu
batean. (mikrouhin-laberako
erretilua)
Esne-gaina gaztarekin nahastu
eta ipini makarroien gainean.
Amaitzeko erretilua
mikrouhin-labean sartu 3
minutuz, 800 w-etan.
On egin !
Juan
1.7. PATATA TORTILLA
Osagaiak:
4 patata
4 arrautza
tipula erdi bat
olioa
gatza
Egiteko era:
Lehenik, patatak zuritu behar
dira. Gero, moztu itzazu zati
txikitan.
Zartagin batean jarri olioa sutan
berotzeko. Sua bero-bero
dagoenean patatak botako dituzu
zartaginean. Patatak egiten ari
diren bitartean, tipula zatituko
duzu. Patatak eta tipula
nahastuko dituzu sutan.
Ontzi batean arrautzak nahastu
beharko dituzu. Tipula eta
patata frijituta daudenean ontzira
bota arrautzekin nahastuz. Beste
zartagin batean ipin ezazu olio
tanta bat eta bota nahasketa.
Bukatzeko, bi buelta eman
tortillari plater batekin ondo-
ondo egina geratzeko.
Epel zerbitzatu.
On egin !
SARAY MOLINA
1.8. australiar zopa
Osagaiak:
litro bat ur
oliba olioa
arrautza bat
100 gr gazta
baratxuri ale bat
haragi pilula bat
oilasko-bularra
zazpi sorta fideo fin
curry pixka bat
Egiteko era:
Kazola ertain batean koilarakada bat
oliba olio eta baratxuri ale bat
zurituta jarri; baratxuria gorritu su
motelean eta atera; gero kazolan
litro bat ur eta haragi pilula bat ipini. Jarraian urak irakiten duenean
gehitu oilasko-bularra zatitan,
100gr gazta zatitan, zazpi sorta fideo
fin, arrautza bat eta curry pixka bat. Nahasi osagai guztiak eta irakin 10
minutuz. Bukatzeko utzi 2 minutuz
atseden hartzen.
Zerbitzatu oso bero eta
On egin!
Pablo
BIGARREN PLATERAK
Osagaiak:
4 berdel solomo, hezurrik gabe,
220 g bakoitzak
6 koilarakada oliba olio
4 baratxuri, luzera moztuak
3 koilarakada sagardo-ozpin
Perrexil txikitua
Gatza
Egiteko era:
Gatza bi aldeetatik eman eta padera
batean jarriko ditugu berdel solomoak
su bizian, oliba olio pixar batekin. 4
bat minutuan edukiko ditugu su bizi
horretan.
Erretiratu egingo ditugu, lehor ez
daitezen. Padera garbitu, olioa isuri
eta hartan gorrituko ditugu baratxuri
xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu
ondoren, erne zipriztinekin!, eta
segundo batzuetan irakitan eduki
ondoren gaineratuko dugu perrexil
xehatua.
Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta
mahairako prest edukiko ditugu
berdel solomoak.
ON EGIN!!!!!!
Bernar
2.1. BERDELA PLANTXAN BARATXURI-OLIOAREKIN
Osagaiak:
Litro erdi ozpin(ardo
zuriarena)
400 cl ur
100 g gatz
1,5 kg antxoa fresko
Oliba olio birjina
Egiteko era:
Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta
gatza, marinada prestatzeko.
Antxoak garbituko ditugu ondoren,
burua, tripak eta odola kontu handiz
kendurik, ez hondatzeko.
Osorik sartuko ditugu ondoren marinada
hotzean, hezurra eta guzti. 8 bat orduan
edukiko ditugu hozkailuaren barruan.
Txikiak badira, aski izango dira 6 ordu.
Epe horren ostean, xukatu eta kontu
handiz kenduko diegu hezurra. Erretilu
batean zabalduko ditugu antxoa guztiak.
Oliotan bustiko ditugu ondoren, egoki
kontserbatzeko.
Ongi tapatu eta hozkailuan
kontserbatuko ditugu. Lauzpabost egun
baino lehen kontsumituko ditugu.
PROBETXU ON!!!!!!
BERNAR
2.2. ANTXOA MARINATUAK
2.3. Berenjena oilaskoz betea Osagaiak:
2 berenjena
2 oilasko izter
100 gramo gazta
Tipula bat
2 baratxuri-atal
koilarakada bat irin
baso erdi esne
Oliba olioa
gatza
piperbeltza
Egiteko era:
Hasteko: Kalabazinak moztu luzetara eta egin
ebaki batzuk gainean. Ipini zatiak labearen
erretiluan, ipini gatza pixka bat eta oliba olio
txorro bat. Labean sartu 180ºra, 15 minutuz eta
gero kendu haragia, moztu zati txikitan eta gorde
gerorako.
Oilasko izterrari azala eta haragia kendu, gero
zati txikitan moztu; gerorako gorde.
Bestalde, ipini zartaginean olio pixka bat, 2
baratxuri-ale eta gatza, tipula; dena zati txiki-
txikitan. Eginda dagoenean oilaskoa bota, gatza
eta piperbeltza ere bai. Irina ipini eta utzi egiten.
Busti esnearekin. Azkenik, berenjena haragia
erantsi eta 3 minutuz utzi egiten.
Bukatzeko; berenjenak betegarriaz bete eta ipini
berenjenak labearen erretiluan. Gazta zatitan
gainean ipini. Labean 3 minutuz gainerre eta
listo!
On egin!
Edurne Arenillas
2.4. BAKAILAOA AJOARRIERO ERARA
Osagaiak:
700gr bakailao gatzetan (bi
egun beratzen utzi eta hiru
aldiz ura aldatu behar
diogu)
½ tipula handia
2 piper berde
Piper gorri errea tiretan
2 baratxuri-ale
6 koilara oliba-olio
tomate naturala saltsan
1 pipermin
Egiteko era:
Hasteko, zartagin batean oliba-olio
pixka bat bota behar dugu eta hemen
tipula eta piper berdeak zatitxoetan
egin behar ditugu; behin eginda, gorde
behar ditugu.
Gero lurrezko kazolan 2 oliba-olio
koilarakada bota behar ditugu eta bi
baratxuri-ale. Frijitu eta gero
baratxuriak apartatu behar ditugu eta
lurrezko kazolan bakailaoa bota eta
egin behar dugu, gelatina atera arte.
Momentu horretan, tipula, piper
berdeak, piper gorria, tomate naturala
saltsan eta pipermin pixka bat bota
behar ditugu.
Bukatzeko, minutu batzuetan egosi eta
prest dugu.
On egin!
Raúl Treviño
2.5. TXERRI AZPIZUNA ARDO ZURIAREKIN SALTSAN Osagaiak:
1 txerri azpizun
Baso erdi oliba olio
3 Tipula
Baso erdi ardo zuri
Baso erdi ur bero
2 baratxuri
½ erramu hosto
7 piperbeltz bola
Gatza
Piperbeltz zuria
½ haragi salda pastilla
Egiteko era:
Hasi aurretik, baso erdia olioarekin
presio eltzea berotuko dugu eta tipula eta
baratxuria moztuta botako ditugu. Olioa
berotzean, bertan bota piperbeltz bolak
eta ½ erramu hosto.
Su txikian jarriko dugu 10 minutuz.
Tipula gorritzen hasten denean, gatza eta
piperbeltza botako diogu azpizunari.
Ondoren azpizuna jarriko dugu eltzean,
momentu horretan tenperatura igoko
dugu.
Bota ardo zuria eta ura haragia
biguntzeko, gero haragi salda pastilla
botaka diogu.
Itxi ezazu presio eltzea, 10 minutuz sutan
utz ezazu.
Eltzea hoztuta dagoenean, ireki ezazu eta
azpizuna xerratan moztu ezazu.
Saltsa irabiatu. Azkenik azpizuna gehitu
eta saltsari loditzen uzten zaio.
Bero zerbitzatu, on egin! Shaila Díaz Garrido
2.6. SOLOMOA NORMANDA ERARA
Osagaiak:
8 solomo xerra fresko
2 porru
Tipula bat
Kilo erdi txanpinoi
Ardo zuri edalontzi bat
Irina koilarakada bat
Olioa
Gatza
Piperbeltza
Egiteko era:
Zartagin batean olioa berotu.
Bitartean, tipula, porruak eta
txanpinoiak zatitu. Olioa bero
dagoenean, tipula bota, gorritu arte.
Gero, porruak eta txanpinoiak gehitu.
Barazkiak eginda daudenean, irina
bota eta eragin. Ondoren, ardo zuria
gehitu eta utzi 20 minutuz.
Xerrei gatza eta piperbeltza bota eta
frijitu beste zartagin batean.
Platerean zerbitzatu dena eta kitto!
On egin!
Alicia Astorga Mateos
2.7. TXIPIROIAK BERE TINTAN Osagaiak:
Kilo bat txipiroi
Bi tipula
Baratxuri ale bat
Bi tomate
Azenario txiki bat
150g irin
Olioa
Gatza
Bi poltsa txipiroi-tinta
Egiteko era:
Hasteko, ondo garbitu txipiroiak.
Ondoren, berotu olioa eltze batean.
Segidan, txikitu tipula, tomatea, azenarioa
eta baratxuria eta gero, barazki guztiak
oliotara bota, eta utzi su motelean egiten.
Gero, txipiroiak gehitu eta gatz pixka bat.
Utzi sutan 5-10 minutuz.
Jarraian, atera txipiroiak platerera eta
gero, gehitu eltzera irina eta txipiroi-tinta
eta irabiatu dena.
Bukatzeko, sartu berriro txipiroiak
saltsan eta egosi su motelean 20
minutuz.
(*) Aholku bat: zerbitzatu arroz zuri
pixka batekin
PAZ
2.8. PATATAK DOTORE ERARA Osagaiak:
Kilo bat patata
3 koilara irin
tipula erdia
2 baratxuri
Perexila
3 arrautza
Olioa
Gatza
Starlux ale bat
Egiteko era:
Hasteko, patatak zuritu, xerratan moztu
eta gatza bota.
Gero, saltsa prestatzeko, plater baten irina
ipini eta beste platerean arrautzak
irabiatu, patatak irina eta arrautzetan
pasatu eta zartagin baten olio askorekin
frijitu.
Batera tipula erdia eta baratxuriak zati
txiki-txikitan txikitu, irina gehitu eta
elkarrekin frijitu gorritu arte, saltsa
lortzeko.
Jarraian, lapikoan patatak ipini eta saltsa
lortuta, starlux ale bat eta 2 ontzi ur
gehitu. Su txikian ipini eta 20 minutuan
egosi. Noizean behin zaindu.
Bukatzeko; perrexila zatituta bota eta 5
minutuz labean berotu.
Orain prest dago jateko, eta plater ona
dastatzeko
Diego
2.9. hegaluze arrain-bolak Osagaiak:
600 gr. hegaluze
saltsa egiteko: bi tipula, bi
piper berde, piper gorri
bat, azenario bat eta
tomate saltsa
2 baratxuri-ale
perrexila
2 arrautza
esnea
ogi birrindua
irina
oliba olioa
gatza
Egiteko era:
Ipini hegaluze xehatua ontzi batean
eta gatza bota ondoren, gehitu bi
baratxuri-ale, perrexila, bi arrautza,
koilarakada bat ogi birrindu eta esne
pitin bat. Nahastu ondo
sardexkarekin eta sartu hozkailuan
hurrengo egunera arte.
Gero egin haragi-bolak, irinean
pasatu eta frijitu.
Saltsa egiteko tipulak, piperrak eta
azenarioa zatitu eta egin zartaginean.
Barazkiak samurrak daudenean
gehitu tomate saltsa eta 10-15
minutuz eduki su baxuan. Gero hori
guztia txikitu puregailuan.
Azkenean arrain-bolak eta saltsa jarri
kazola batean 5-10 minutuz su
txikian.
On egin
Blanca
AZKENBURUKOAK
3.1. BROWNIak Osagaiak:
6 koilarakada gurin (gatzik
gabea).
Urtzeko txokolate beltza
tableta bat edo fondant.
150 gr. Intxaur
5 arrautza
Katilu 1 azukre
2 koilarakada glas azukre
Olio pixka bat
Egiteko era:
Lehenengo gurina su baxuan ipini urtzen
txokolatearekin gero hozten utzi.
Labea piztu 180ºtan eta 10 minutuz utzi
berotzen.
Ondoren gorringoak azukrearekin irabiatu
Ondoren katilu handi batean zuringoak
indarrez irabiatu elur puntua lortzeko.
Gero intxaurrak zatitu, txokolate eta
gurinera bota, jarraian gorringoekin nahastu.
Eta gero espatulaz, poliki-poliki zuringoak
bota.
Segituan, orea olioz bustitako molde batean
ipini eta labean sartu 30 minutuz.
Azkenik Brownia labetik atera eta hozten
utzi. Glas azukrea gainetik bota eta…
ON EGIN!
DAVID
3.2. OPILTXOAK
Osagaiak:
150 g irin
35 g gurin
200 ml esne
Koilarakada txiki erdi bat
gatz
Koilarakada txiki bat
legami
Bi arrautza
Bi Koilarakada azukre
Egiteko era:
Hasteko pisatu irina, gurina eta
neurtu esnea.
Ondoren, gehitu gurina esnetara eta
berotu mikrouhinean 10 segundoz
edo lapikoan gurina desegin arte.
Jarraian, bota irina, esnea
gurinarekin, gatza, legamia, azukrea
eta arrautzak ontzira eta irabiatu.
Segidan, jarri zartagin bat sutan olio
tanta batekin. Olioa berotu
ondoren, zabaldu olioa zartaginean.
Bota nahasketa koilarakadaka
zartaginera borobil txikiak eginez.
Azkenik, nahasketan burbuilak
ikusten direnean, buelta eman.
Itxaron 1-2 minutu eta opiltxoak
atera. Opiltxoetan “nocilla”,
mermelada edo “sirope” jarri.
Opiltxoak prest daude jateko.
ON EGIN!
Inmaculada López
3.3. KOKO FLANA
Osagaiak:
100gr koko birrindua
375 ml. esne
kondentsatua
1/2 l esne-gain edo esne
gaingabetua
limoi bat
3 arrautza
Karameluarentzat:
• 100gr. azukre
• Zurrusta bat ur
Egiteko era:
Hasteko egin karamelua, ipini azukrea eta
zurrusta bat ur zartaginean eta berotu
karamelu iluna lortu arte. Moldea
karameluz busti.
Irabiagailuko edalontzi batean ipini
arrautzak, esne kondentsatua eta esnea .
Gero, garbitu limoia eta birrindu limoi
azala eta kokoa birrinduta gehitu. Nahasi
dena sardexkarekin eta jarri moldean
orea.
Ondoren, jarri moldea maria bainuan,
egosi labean 180 gradutan eta utzi 30-40
minutuz gutxi gorabehera . Bukatzeko
atera labetik eta utzi hozten; atera flana
moldetik platerera eta gorde hozkailuan
zerbitzatu arte.
Kontuz! Postre honek kaloria asko dauzka,
horregatik gutxi jatea komeni da, oso
goxoa da.
ON EGIN!
IRASEMA
3.4. QUESADA Osagaiak (6-8 pertsonentzat):
(Neurriak jogurt
edukiontziarekin egingo
ditugu)
2 jogurt natural
2 edukiontzi irin
2 edukiontzi azukre
4 edukiontzi esne
4 arrautza
150 gramo gurin
Egiteko era:
Hasi aurretik, labea berotu
200ºCtan egon arte.
Ondoren, ontzi handi batean,
jogurtak, irina, azukrea, esnea eta
arrautzak jarri.
Gurina jarri edalontzi batean eta
berotu mikrouhin labean likido
bihurtu arte.
Ontzi handian gurin likidoa jarri
beste osagaiekin eta nahastu guztia
nahastailearekin.
Nahastu eta gero, erretilu bat
gurinaz igurtzi eta bota osagai-
nahasi osoa.
Ipini labean 180º – 200º Ctan 50-
60 minutuz.
Hozten denean mahairako prest izango da.
ON EGIN!!!
VIRGINIA
3.5. HIRU TXOKOLATEZKO TARTA
Osagaiak:
150 gr. txokolate beltz
150 gr. esnedun txokolate
150 gr. txokolate zuri
750 ml. esne-gain
750 ml. esne
3 gatzatu (“sobreak”)
250 gr. Maria galleta
80 gr. gurin
Egiteko era:
Oinarria: 1. Birrindu maria galletak eta nahastu desegindako
gurinarekin.
2. Forratu moldea nahasketarekin. Txokolate beltzaren geruza:
1. Hartu 250 ml esne edalontzi batean. Disolbatu gatzatu
bat esne horretan.
2. Egosi gainerako esnea 250 ml. esne-gainarekin.
3. Gehitu txokolate esnearekin eta irabiatu desegin arte.
4. Gehitu disolbatutako gatzatua. Eragin egosi arte (2-3
minutu).
5. Bota moldera galleta basearen gainean. Esnedun-txokolatearen geruza:
1. Hartu 250 ml esne edalontzi batean. Disolbatu gatzatu
bat esne horretan.
2. Egosi gainerako esnea 250 ml. esne-gainarekin.
3. Gehitu txokolate esnearekin eta irabiatu desegin arte.
4. Gehitu disolbatutako gatzatua. Eragin egosi arte (2-3
minutu).
5. Bota moldera txokolate beltzaren geruzaren gainean.
Erabili koilara bat zulorik ez egiteko. Txokolate zuriaren geruza:
1. Hartu 250 ml esne edalontzi batean. Disolbatu gatzatu
bat esne horretan.
2. Egosi gainerako esnea 250 ml. esne-gainarekin.
3. Gehitu txokolate esnearekin eta irabiatu desegin arte.
4. Gehitu disolbatutako gatzatua. Eragin egosi arte (2-3
minutu).
5. Bota moldera esnedun-txokolatearen geruzaren
gainean. Erabili koilara bat zulorik ez egiteko. Prest dagoenean, jarri hozkailuan mamitu arte. Gero kendu
moldea eta apaindu (adibidez, txokolate txirbilekin).
ON EGIN!!!
EDURNE JURADO
2012-2013 ikasturtea
A2ko 211eta 221 taldeetako
errezeta liburua