Post on 06-Mar-2016
description
Kaixo lagunak!
Gaur gure herriko
aspaldiko ohitura bati
buruz hitz egin behar
dizuegu
Fabaren erregearen
ospakizuna ezagutzen
duzue?
Festa hau Nafarroa
independentea zenean
ospatzen zen
NAFARROA
Garai haietan, Nafarroan
erregeak gobernatzen
zuen, inguruko
herrialdeetan bezala.
Baina gure erregeak,
koroa jantzi aurretik,
herritarren eskubideak
eta foruak zin egin
behar zituen.
Urtero, errege
egunean, erresumako
haur bat egun
baterako errege
izendatu eta ospe
handiz koroatzeko
ohitura zegoen.
1512 Urtean,
Gaztelak
Nafarroa
konkistatu
zuenean, gure
herriak
independentzia
galdu zuen eta
ohitura hori
desagertu
zen.
XX. mendearen
erdialdean
Muthiko Alaiak
elkarteak
ohitura
berreskuratzea
erabaki zuen
Muthiko Alaiak elkarteak, sanferminetako peña izateaz
gainera, hainbat atal ditu bere baitan: dantza taldea, fanfarrea, futbol taldea,
atletismo taldea, abesbatza, mendi taldea, kultur taldea
etab.
Gure festa fabaren erregea edo
erregina aukeratzearekin hasten
da: opilaren barrenean baba bat
(“faba”) aurkitzen duen haurra
errege/erregin izendatuko dute.
Ekitaldiaren gidaria
Armadaren erregea da.
Haren hitzen bidez gure
erregeak koroatzeko
erritua ikasten dugu.
Ospakizunean
Gorteetako hiru
estamentuak
agertzen dira: herri
xumea, aitoren
semeak eta
apaizgoa.
Hiru estamentu horien
ordezkarien aurrean,
errege/erregin berriak,
herriari ezpata erakutsi
ondoren, koroa janzten du
Hauxe da ospakizuneko mezurik ederrena.
… Eta herritarrek nafarroako armarriaren gainean altxatzen dutenean, erregeak haien ezinbesteko laguntza
goraipatzen du. niretzat.
Eta ekitaldia bukatuta, gure
herrian ohikoa den bezala, afaria,
musika, dantza, kantuak eta abar
izaten dira. Nola ez
Agur,
lagunak!