Post on 04-Sep-2020
GIPUZKOAKOHITZA
JON M
IRANDA / ATA
RIA
Bost urte bete ditu Gipuzkoako Baratze Parkeak b Bost udalerriren lursailekin abiatu zen egitasmoa,eta egun hogei herritan daude parkeak b Udalerri gehiago daude sarean parte hartzeko zain b 2-3
Bost urte
baratzeak
ereiten
Itsas hondakinak 600 ontzitxiki uretaratu dituzte Life Lema
proiektuarekin, korronteak aztertzeko
8Elkarrizketa EugenioGoikoetxea Caja Rural taldeko
zuzendaria, txirrindularitzari buruz
4Ostirala
2018ko azaroaren 9aIX. urtea374. zenbakia
www.gipuzkoa.hitza.eusgipuzkoa@hitza.eus
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aAstekoa
Eider Goenaga LizasoDonostia
Baratzea komu-
nitatea da, gune
berdea, berta-
koa, garaian ga-
raikoa; baratzea
aisialdia da, eus-
kara, arnasgunea, beste kontsu-
mo eredu bat... Bost urteko ibilbi-
dearen balantzea egin du Itsaso
Olaizolak, Gipuzkoako Baratze
Parke Sareko arduradunak, eta
horiek denak aipatu ditu herriz
herri martxan jarritako baratze
parkeen helburu eta ezaugarri gi-
sa.
Kutxa Ekoguneak 2013an jarri
zuen martxan Baratze Parke Sa-
rearen egitasmoa. Hernani, Lezo,
Usurbil, Tolosa eta Alegian jarri
zituzten lehen lursailak herrita-
rren esku, eta urtez urte handituz
joan da kopurua. «Egun, hogei
herritan daude baratze parkeak,
eta udal gehiago daude zain, guk
azterketa egin eta martxan haste-
ko», dio Olaizolak. 1.180 lursailek
eta 5,4 hektareak osatzen dute
Baratze Parke Sarea. Erabiltzaile-
ak alokairu baten truke ustiatu
dezake lursaila, eta nekazaritza
ekologikoa egitea eta autokon-
tsumorako izatea dira bete beha-
rreko baldintza nagusiak. Gipuz-
koan, horiez gain, badaude bara-
tze parkeak dituzten beste
zenbait herri, baina herri horiek
ez daude sarean eta beste era ba-
tera egiten dute kudeaketa.
Olaizolak argi du bost urteotan
Baratze Parke Sarea indartu egin
dela. «Urriaren 26an balantzea
egin genuen udaletako zinegotzi
eta teknikariekin. Sarera batu di-
ren azken herriei ongietorria egin
eta esperientziak partekatu geni-
tuen, asko ikasten baita halakoe-
tan. Denak zeuden pozik espe-
rientziarekin». Jarraitu egiten
dute hasi ziren guztiek eta inork
ez du adierazi uzteko asmorik.
Hori da, Olaizolaren aburuz, egin
daitekeen baloraziorik onena.
Kutxa Ekogunearen lurretan
dago, Donostian, Gipuzkoako ba-
ratze parke handiena. 2014an jarri
zuten martxan, eta 154 lursail di-
tu, 30 metro koadrokoak gehie-
tzeko. «Txostenak eginda, udalei
eta erabiltzaile elkarteei bidaltzen
dizkiegu; gardentasun osoz egiten
dugu dena».
Bi urtez behin lurren analisiak
egitera ere joaten dira Ekogune-
tik. «Aldatzen ari da lurraren ka-
litatea eta emankortasuna; lurra
lantzeak lurra aberasten du, eta
komeni da azterketa egitea. Eko-
guneak, azterketa horretatik
abiatuta, lur bakoitzari komeni
zaion ongarri ekologikoa zein den
esaten die erabiltzaileei».
Furgobaratza da Baratze Parke
Sarerako sortutako berariazko
zerbitzua. «Nik uste dut hori dela
gure arrakasta handienetako
bat», dio Olaizolak. Baratze par-
ke guztietara joaten da Furgoba-
ratza, aurrez iragarritako egun
eta orduan, eta hainbat egiteko
ditu: ikuskaritzak egin, aholkula-
ritza teknikoa eskaini, landare
ekologikoen hornikuntza egin,
tailerrak eta ikastaroak antolatu,
erabiltzaileen galderei erantzun...
«Edozein gairen inguruan ahol-
kuak emateaz gain, erabiltzaileek
eskatzen duten hori asetzen saia-
tzen dira, gomendioak emanez,
dudak argituz edo proiektu be-
rriak gauzatzen lagunduz».
Lehen pausoak, udalakUdalak ematen du baratze parkea
martxan jartzeko lehen pausoa.
Udalak erabilera publikoa eta ire-
kia izango duen gune berde bat
irabazten du baratze parkea abia-
tzerakoan. «Lur horien azterketa
egiteko eskatzen digu udalak. Az-
terketa egin ostean, proiektua ta-
xutzen dugu, eta baratze parkea
nola abiatu aholkatzen diogu
udalari. Gero, kontratu bat sina-
tu, eta urtean diru kopuru bat or-
daintzen du udalak Ekogunearen
zerbitzuen truke».
Olaizolaren hitzetan, diru hori
erabiltzaileei kobratzen zaien alo-
kairuarekin berreskuratu ohi du
udalak. «Hilean bost eurokoak
dira alokairu batzuk, baina badira
Hernanin, Tolosan, Lezon, Usurbilen eta Alegian jarri zen martxan, 2013an, Gipuzkoako BaratzeParke Sarea. Bost urte geroago, hogei herrik parte hartzen dute egitasmoan eta ia 1.200 erabiltzaileriesleitzen zaie lursail bat. Autokontsumorako izatea eta nekazaritza ekologikoa egitea dira baldintzak.
Baratze sarea, etengabe hazten
nak. «Hori da guk aholkatzen du-
gun tamaina, aproposa iruditzen
zaigulako familia baten kontsu-
morako. Hemen, Ekogunean,
30ekoak dira gehienak, nahiz eta
badiren 60 eta 90 metro koadro-
koak eta baita lursail egokituak
ere; baina udal bakoitzak erabaki-
tzen du tamaina». 50 metro koa-
droko sailak egin dituzte oraintxe
Zumaian, eta badira 40koak ere;
handiagoak ere bai, kolektiboek
kudeatzen dituztenak. «Gautena
eta Atzegi daude, adibidez, he-
mengo baratze handietan».
Kutxa Ekogunearen lanaHiru hanka ditu baratze parke ba-
ten kudeaketak: Ekogunea, to-
kian tokiko udala eta erabiltzaile-
en elkartea. Baratze parkea mar-
txan jarri aurretik hasten da Ku-
txa Ekogunearen lana: azterketak
egin, proiektua landu... Martxan
dela, hileroko ikuskaritzak egiten
ditu, erabiltzaileek ezarritako bal-
dintzak betetzen dituztela ziurta-
150 lursail inguru daude Kutxa Ekoguneko baratze parkean. 30 metro koadrokoak dira lursail gehienak. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
«Egun, hogei herritandaude baratze parkeak,eta udal gehiago daudezain, guk azterketa egineta martxan hasteko»
«Ekoguneko baratzeparkean euskara dalehentasunezkohizkuntza. Arnasguneizan nahi dugu»Itsaso OlaizolaBaratze Parke Sarearen arduraduna
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Astekoa
hamabost eurokoak ere. Guk
aholkatzen duguna da erabiltzai-
leei kobratzea, horrek konpromi-
so bat eskatzen duelako, baina ez
gara sartzen zenbatekoan; udalak
erabakitzen du hori».
Udalak erabitzaileen esku uz-
ten du baratze parkearen funtzio-
namendua, eta haiek arduratzen
dira egunerokoaren kudeaketaz.
«Ezberdina izaten da udalen in-
plikazio maila; esku hartze han-
dia izaten dute batzuek eta ia
dena erabiltzaileen esku uzten
dute beste batzuek».
Erabiltzaileen egitekoakErabiltzaile guztiek elkarte bate-
ko kide egin behar izaten dutela
azaldu du Olaizolak. «Eurak ar-
duratzen dira espazio komunez,
materialaz eta erremintak zain-
tzeaz, funtzionamendu arauak
zehazteaz, garbiketa egiteaz...».
Komunitatea osatzea da Baratze
Parke Sareak duen helburuetako
bat. Olaizolak ulertzen du norbait
komunitate horretako parte iza-
teko edo ardurak hartzeko prest
ez egotea: «Ongi da. Baina, or-
duan, hau ez da bere proiektua».
Elkarteen funtzionamenduan ez
udalak eta ez Kutxa Ekoguneak
ez dute eskurik sartzen; bakoi-
tzak erabakitzen du nola lan egin.
«Lantalde txikiak antolatzen
dituzte batzuek, txandaka egiten
dituzte lanak beste batzuek, iza-
ten dira gidaritza bizpahiru lagu-
nen artean hartu eta lan gehienen
kargu egiten direnak ere...». Era-
biltzaileen artean zenbaitetan go-
rabeherak izaten direla aitortu du
Olaizolak, eta funtzionatzeko
modua egokituz eta kasu horre-
tan aldatuz joaten direla.
Tolosako baratze parkea da ho-
rren adibide. 80 baratze daude
han, eta erabiltzaile bat edo
gehiago izaten dira baratze bakoi-
tzean. Elena Lakuntzak, adibidez,
ahizparekin lantzen du bere lur-
saila. «80 baratzeetan beti egoten
dira lanak egiteko: garbiketa dela,
konposta dela, gauzak jakinarazi
behar direla... Hiru lagunek hartu
zuten horren guztiaren ardura,
baina gainezka egin zuten».
Lan horiek dinamizatuko
zituen talde handiago baten
beharra ikusi zuten duela hiru
urte, eta antolaketa berri batekin
hasi ziren lanean. «Sei-zazpi
lagun gaude talde horretan, eta
gure lehen pausoa izan zen arlo
bakoitzeko lan taldeak eta bete-
beharrak definitzea: manteni-
mendu taldea, komunikazio tal-
dea, konpost taldea, proiektu
berriak... Arduradun bat dago
bakoitzean, eta beste erabiltzaile-
ek zein taldetan aritu nahi duten
erabaki eta izena ematen dute».
Txabolaren garbiketa txandetan
sartzen da talde batean izena
eman nahi ez duena, eta komuni-
kazio taldea arduratzen da txan-
da horiek antolatzeaz eta jakina-
razteaz. «Denok zerbait egiten
dugula bermatzen dugu horre-
kin, eta inor ez dela lehertzen
dena berak egin behar duelako».
Komunitatea eta euskaraTolosan hiru urte daramatzate
sistema horrekin lanean, eta gus-
tura daude funtzionatzeko mo-
duarekin. Erabiltzaileen profila
askotarikoa izan arren, harrema-
na, oro har, ona dela azaldu du
Lakuntzak. «Adin ezberdineko
jendea dago, etorkinak ere badi-
ra, baina giro ona dugu gure arte-
an, eta giro horri eutsi nahi diogu
aurrerantzean ere». Hainbat jar-
duera egin izan dituzte giro on
hori sustatzeko: txorimalo lehia-
keta, baratzeko produktuekin
eginiko bazkaria... «Nik askotan
esaten dut kanpin baten modu-
koa dela hau, kanpinetako giroa-
ren antza duela».
Olaizolak nabarmendu du ko-
munitatea egitea dela baratze
parkeen xedeetako bat, baina
beste xede batzuk ere badira; eus-
kara sustatzea, kasu. «Ekogune-
ko baratze parkean euskara da le-
hentasunezko hizkuntza. Arnas-
gune bat izan nahi dugu, eta
lursailak esleitzeko irizpideak ja-
rriz egiten dugu hori». Adibidez,
lursaila eskatzen duen herrita-
rrak puntu bat gehiago du euska-
ra jakiteagatik.«Udaletan, orain-
dik, ez dira ausartu hizkuntza
irizpideak ezartzen, baina beste
irizpide batzuk sartu dituzte».
Adin tartea eta generoa hartzen
dira kontuan, adibidez, adin guz-
tietako erabiltzaileak eta pareki-
detasuna egon daitezen. Kuotak
jartzen dira, halaber, langabe-
tuentzat eta DSBEa jasotzen dute-
nentzat.
Guztira:
20 baratze parke
1.180 lursail
53.953 m2
ITURRIA: KUTXA EKOGUNEA
BARATZE PARKEEN SAREA 2018
100
lursailetik gora(2 baratze parke)
66-99
lursail artean(5 baratze parke)
40-65
lursail artean(7 baratze parke)
30-39
lursail artean(3 baratze parke)
30
lursailetik behera(3 baratze parke)
EkoguneaDonostia
2014
Elgeta2015
Zumaia2018
Zegama2014
Azpeitia2014
Azkoitia2015
Errenteria2014
Irun2017
Hernani2013
Alegia2013
Lezo2013
Beasain2017
Usurbil2013
Urnieta2016
Anoeta2015
Tolosa2013
Ikaztegieta2017
Berrobi2016
Ordizia2018
Villabona2017
Erabiltzaileen araberako materiala jasotzen du parke bakoitzak. J. C. RUIZ / FOKU
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aElkarrizketa
Unai Zubeldia Andoain
Momentua irits zitekeela baze-kien arren, gertatutakoa barnera-tzen ari da, oraindik, EugenioGoikoetxea (Hernani, 1969).«Afizioa ofizio bihurtuta», CajaRural txirrindulari taldean zu-zendari lanetan aritu da azkenhamalau urteotan. «Baina bizi-modu arruntera ohitzen hasi be-harko dugu orain». Aitari begirazaletu zen txirrindularitzarekin,eta Kaiku-Gurelesan eman zituenpedalkadarik sendoenak. Autokobolanteari helduta gozatu dugehien, hala ere; Kaiku-Gurele-san bertan, Ulma Cegasan etaCaja Ruralen. Lasterketetako zu-rrunbilotik aldenduta, ez du nahiastebetetik gorako etorkizunik.Espero ez den albisteren bat ja-
sotzean, «zer moduz» galdetzea
izaten da lehenengo lana...
Momentuz, ondo. Askok ezuste-an jaso dute albistea, baina mugi-mendu batzuk ikusten ari nin-tzen ni, eta horrelako zerbait ger-ta zitekeela pentsatzen hasitanengoen jada. Urri hasieran jaki-narazi zidaten taldean aldaketakizango zirela eta aldaketa horie-tan Eugenio Goikoetxea ez zelatartean izango.Kolpea izan da?
Ez dakit oraindik ondo barneratugabe daukadan edo zer gertatzenzaidan, baina gainerakoentzat ni-retzat baino kolpe handiagoa izandela uste dut. Bizimodu normalbatera ohitzen ari naiz, ikasten arinaiz oraindik, eta hilabete barruetorriko zait baxualdia agian.Erritmo aldaketa nabarituko dutgehien, ziurrenik.Mezu asko jaso duzu azken egu-
notan. Iritsiko zitzaizun baten
bat barru-barruraino, ezta?
Babesleek-eta mezu asko bidalidizkidate, RGAk kasu honetan.Ez zuten espero eurek ere. Gaine-rakoan, aldizkari, prentsa, tele-bista... komunikabideetako kideaskok deitu didate, Pedro MariGoikoetxea ETBko langileak az-kena, urteotan emandako erraz-tasunengatik eskerrak emanez.Ez nuen uste hainbesteko bu-rrunbarik sortuko zuenik albiste-ak.Hamalau urteren ondoren, zer-
gatik ez duzu jarraituko talde-
an?
Ez didate eman arrazoi argirik.Aldaketak egingo dituztela jaki-narazi didate, eta aldaketa horie-tan ni ez naizela bertan izango.Besterik ez. Orain arteko bitarte-koekin jarraituko du taldeak, etaez dakit zein aldaketa egingo di-tuzten, baina hori jada ez da nireardura. Babesleekin eta gainera-koekin egin dudan lanagatik es- JU
AN
CA
RL
OS
RU
IZ /
FO
KU
«Inoiz ez dut izantalde handieninbidiarik»Eugenio Goikoetxea Caja Rural txirrindulari taldeko zuzendaria
Naturaltasunez onartu du etapa baten amaiera, baina azalpen zehatzikjaso gabe amaitu du Caja Ruraleko hamalau urteko zuzendari ibilbidea.Harrituta dago bere kaleratzeak inguruan sortu duen burrunbarekin.
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Elkarrizketa
kerrak eman dizkidate taldean,eta barkamenak ere eskatu dizki-date erabaki honengatik. Arraroadela? Bai. Baina ez dakit besterik.Emaitzak egon daitezke eraba-
kiaren atzean?
Ez dut uste. 2010ean egin genuenjauzia profesionaletara, eta, nor-mala den bezala, egokitzekoakizan ziren lehen bi urteak; balia-bide gutxirekin, ahal izan genue-na egin genuen lehen bi urte haie-tan. Bi urte oso on eduki genituen,2015a eta 2016a, baina argi geneu-kan ez zela hori taldearen beneta-ko maila. Kontuan eduki behar dagure taldean batez besteko maila-tik gora ibili izan den txirrindula-riak taldea utzi izan duela denbo-raldi amaieran, eta oso zaila daurtero talde berria osatzen asma-tzea. Nahiko urte kaskarra izanzen 2017koa, eta, bost garaipene-kin, aurtengoa ez dut uste haintxarra izan denik. Nik badakitzein baliabiderekin aritu naizenlanean eta tresna horiekin norai-no irits nintekeen ere bai.Lor zenezakeen guztia lortu
duzu? Mugatik gertu ibili zara?
Oso gustura nago egin dudanare-kin, eta ikusi egin beharko da tal-dean zer aldatzen duten. Hilabeteigaro da albistea eman zidatene-tik, eta, oraingoz, ez da izan alda-keta handirik. Profesionalizazio-aren bidean eskaerak zorroztenari da UCI [TxirrindularitzarenNazioarteko Batasuna], eta nikbetidanik eskatu izan dut hori,funtzioak banatzeko eta profesio-nalizazioaren bidean pausoakemateko. Baina, tira, managerra-ren kontuak dira horiek, ez zu-zendariarenak. Azken urteotan niizan naiz taldearen erreferentzia:zuzendaria, managerra, presta-
tzailea, medikua... Nik egin izanditut ia lan guztiak. Neuzkan bi-tartekoekin, egin behar nuenabaino gehiago egin dut, agian,baina jaiotzetik nirekin daramattxirrindularitza, eta lanbide soilbat baino gehiago izan da nire-tzat: bizitzeko modu bat. Zorteaeduki dut horrelako proiektu ba-tean parte hartzeko aukera izandudalako; nire esku zegoen guz-tia egin dut.
Gehienek beti esan izan dute
«pertsona normala eta garde-
na» zarela. Marka da gero per-
tsona bat ezaugarri horiengatik
goratzea.
Tira... Gardena naiz, hori hala da.Caja Ruralen ere hala esan izandidate beti, oso argi hitz egitendudala; oso argi eman izan dutbeti nire iritzia. Normala izatensaiatzen naiz beti, natural joka-tzen. Txirrindulariei eurei eta tal-deko langile guztiei argi esatendiet kontuan hartzeko hesietatikbeste aldera dagoena dela bizimo-du normala. Burbuila batean be-zala bizi gara txirrindularitzamunduan, eta edozein momen-tutan leher daiteke hori. Sinadu-rak eskatzen dituzten horiek diranormalak, ez txirrindularitzaosatzen dugunak, hesiaren ba-rrualdean gaudenak.Nolatan txirrindulari?
Aitaren eskutik, betidanik biziizan dut txirrindularitza etxean.Txomin Perurenarekin eskuzesku lan egindakoa da aita; masa-jista, mekanikari, erdi zuzenda-ri... Txominek berak beti esanizan dit asko lagundu izan ziolanire aitak. Lanetik kanpo ere ma-sajeak ematen zituen, eta gogoandaukat gure etxean txirrindulariasko elkartzen zela ostegun arra-tsaldeetan. Pixkanaka-pixkana-ka, ni ere barneratu egin nintzenmundu horretan. Bizikleta zaharbat hartuta joaten nintzen base-rrira; makina bat ordu igarotakoanaiz Buruntzaldeako eta SantaBarbarako aldapa horietan goraeta behera.Ondoren, 16 urterekin egin
nuen debuta lasterketetan; ordu-ra arte ez zidaten utzi pausoaematen. Ni hasi bezain pronto,
berriz, txirrindularitza-ko lanak uztea erabakizuen aitak; niregan era-ginik ez izatearren, ziu-rrenik, gurasoek ez zu-ten nahi biok aldi bereanleku berean egoterik.Gogoan daukat aldagai-lurik gabea izan nuelaerrepideko lehen bizi-kleta, eta Txomin Peru-renak berak aitari ekarriziola bizikleta hari jartze-ko lehen aldagailua.
Hernaniarra zara jaiotzez. Kale-
kumea?
Kalekumea naiz izatez, bai, bainaeskola, baserria eta kirola, horiizan da nire bizimodua. Osaba etalehengusuak bizi dira orain base-rrian, eta nik, ia 20 urtera arte, osogutxi ezagutu izan nuen kalea.Eskola, entrenamendua, eta,denbora pixka bat neukanean,baserria. Horrela osatzen nueneguna.
Abraham Olano, Joseba Belo-
ki… Gerora ibilbide oparoa izan
duten taldekide asko izan zeni-
tuen ondoan Kaiku-Gurelesan
eta Ulma Cegasan.
Hala da, bai. Espainia mailanpuntako taldea zen gurea, etahandik, pixkanaka-pixkanaka,txirrindulari asko igaro ziren pro-fesionaletara. Harreman politaegin nuen askorekin.Nolako txirrindularia zinen?
Bizikleta gainean umilegia nin-tzela esaten zidaten beti, besteen-gan pentsatzen nuela. Lanerakoprest egoten nintzen, eta, norma-lean, lanean hasita egoten nin-tzen zuzendariak agindua emanaurretik; nik argi neukan nirelana zein zen. Lasterketa batzukirabazitakoa naiz; gazte mailan,adibidez, bi aldiz irabazi nuenArantzazuko Igoera. Irabaztekoaukera izaten nuenean, baliatuegiten nuen normalean. Ez nin-tzen igotzaile txarra, eta abiadurapixka bat ere baneukan.Kaiku-Gurelesan zeundela era-
baki zenuen txirrindulari ibilbi-
dea amaitu eta zuzendari lane-
tan hastea. Nolatan?
Etapak izaten ditu txirrindularienbizitzak ere, eta nik gehitxo luza-tu nuela uste dut. Ia sei urte eginnituen afizionatu mailan, eta JoxeMari Goñi nire zuzendari izanda-koa zendu zen bosgarren urtean.Hark utzitako hutsunea betetzealdera hasi nintzen Hernanikoklubean, Kaiku-Gurelesan,1993an. Laguntzen hasi eta pen-tsa noraino iritsi garen.Txirrindularitza eta fabrikako
lana uztartu behar izan zenituen
urte askoan, ezta?
1993an eskaintzak baneuzkanbeste talderen batean txirrindula-ri ibilbidea luzatzeko, baina ezetzesan nien, lanean hasteko aukerabaldin baneukan, lanean hasikonintzela. Soldatarekin eta sarie-
kin lantokian adina irabazikonuela eta jarraitzeko eskatu zidanbakarren batek, baina ezetz eran-tzun nion. Lanbide Heziketakomodulu bat egin nuen; Mekanikaarloko Industria Maisu titulualortu nuen, baina lorezaintzanhasi nintzen emazte ohiaren es-kutik. Enpresa hura ixtean, lante-gi batean mekanikari lanetan ari-tu nintzen gero, 2010era arte. Ga-rai hartan ordu askoz aritzennintzen lanean Caja Ruralen afi-zionatu mailako taldea eta lante-giko jarduna uztartzeko, eta txi-rrindularitzan buru-belarri sar-tzeko eskatu zidaten 2010ean.Eszedentzia txiki bat hartu nuenhasieran, baina, pentsa, 2018raarte iritsi gara.Txirrindulari gisa dirurik egin al
zenuen zuek?
Ez, ez. 200-300 euro kobratzengenuen guk. Ez zen soldata, la-guntza zen. Baina 50.000 pezetaziren azken batean. Ia 40.000 pe-zeta eskaini zizkidaten txirrindu-laritzan jarraitzeko [240 euro], etasariekin-eta 80.000 pezeta ko-bratzera iritsiko nintzela esan zi-daten [480 euro]. Lantokian, be-rriz, 75.000 pezetako soldata jasonuen lehen urtean [450 euro].Caja Ruraleraino iritsita, eduki al
duzu tentaziorik, gogorik edo
aukerarik beste pauso bat ema-
teko?
Ez. Inoiz ez dut izan talde handieninbidiarik, eta aukerarik ere ez
dut uste. Broma giroan, WorldTourreko talderen batera joanezgero, ez nuela izen onik izangoesaten zidaten beti, hiruzpalau la-gunen lana egiten ohituta nengo-elako, eta, ondorioz, talde horiekaurrekontuak murriztu beharkozituztelako. Ez dakit balio dudanedo ez, baina ez nau erakarri izanmundu horrek. Ni gustura egonnaiz egon naizen lekuan.Zer esan izan diezu taldeko gaz-
teenei?
Ume garaian, jolasteko; bizikletahartzeko, jolasean ibiltzeko etagainerako kirolak ere probatze-ko. Baina, batez ere, ikasten ja-rraitzeko. Garai batean, ikasketakpixka bat alboratzeko joera izatenzuten 15-16 urterekin punta-
puntan ibiltzen zirenek.Zorionez, denborarekinaldatu egin da hori. Txi-rrindularitzan murgil-duta, berriz, momentuaaprobetxatzeko esatennien, azkar pasatzen de-lako denbora.Orain zer?
Bizimodu arruntera ohi-tu nahi dut; atseden har-tu eta lasai egon. Aben-duaren 31ra arteko kon-tratua daukat Caja
Ruralekin, eta ez dakit ondorenbere egiturako enpresaren bateanaritzeko aukera izango dudan.Gaur-gaurkoz, ez dakit ezer. Astehau bakarrik daukat buruan; ezdut urrutirago begiratu nahi. Txi-rrindularitzarekin ez dut amaituerreta, eta baten bat laguntza eskeetorriko balitzait, ez nioke ezez-korik esango.Euskadi-Murias eta Euskadi
Fundazioa. Hain eremu txikian
ba al dago horrelako bi proiek-
turentzat tokirik?
Ezetz uste dut. Euskadi-Muriasekmartxan jarri du proiektua, etabadakit gogotik lan egiten ari di-rela; laguntza eske ari dira, eta ba-besa behar dute. Talde on batedukitzeko aukera ona da. Horibai, egoera ekonomikoa kontuanhartuta, oso zaila da euskal taldebat World Tourrera iristea. 30-35milioi euroko proiektuak daudeWorld Tourrean, eta ez dut usteMuriasen helburua hori denik.Frantziako Tourra buruan duela,proiektu sendo eta iraunkorranahi du Muriasek. Euskadi Fun-dazioarena, berriz, ez daukat argizer den eta zer izan nahi duen. Ezdakit gazteei aukera emateko denedo beste proiekturen baten biladabiltzan. Gaur-gaurkoz, EuskalHerrian ez dago lekurik tamainabereko bi proiekturentzat, eta el-karlanerako bidea aurkitu behar-ko litzateke. Baina, azkenean, di-ruak aginduko du hor ere.
MOTZEAN
Txirrindulari bat?
Alejandro Valverde.
Zuzendari bat?
Txomin Perurena.
Lasterketa bat?
Afizionatu mailan Euskal He-
rrian daukagun egutegia.
Igoera bat?
Arantzazu eta Arano.
Talde bat?
Caja Rural.
Caja Rural?
Nire familia.
Garaipen bat?
Arantzazuko igoera.
Irabazi gabe gelditu zaren
proba hori?
Euskal Herriko Itzuliko etapa-
ren bat.
Denboraldi bakoitzean zen-
bat egun igaro izan dituzu
etxetik kanpo?
190 inguru.
Dopina?
Gauza nazkagarri bat; zikina
eta itsusia. Baina legeak dau-
den bezala, iruzurra ere hor
egongo da beti.
Zer eman dizu txirrindulari-
tzak?
Bizitzeko modu bat.
Eta kendu?
Familiarekin egoteko denbo-
ra.
Zerbaiten damurik badau-
kazu?
Ez.
Zeri diozu beldurra?
Orain datorkidanari eta egun-
go lan egoerari.
Zaletasun bat?
Parranda eta bertsolaritza.
Aholku bat?
Bizi momentua.
Badakit zein baliabiderekinaritu naizen lanean eta norainoirits nintekeen. Oso gusturanago egin dudanarekin»
«Aldagailurik gabea izan nuenlehen bizikleta, eta TxominPerurenak ekarri zion aitaribizikletarako lehen aldagailua»
‘‘
Bizikleta gainean umilegianintzela esaten zidaten,besteengan pentsatzen nuela.Lanerako prest egoten nintzen»
«Gaur-gaurkoz, ez dago tokirikEuskadi-Murias eta EuskadiFundazioarentzat, tamainabereko bi proiekturentzat»
‘‘
RIRITZIADanel Agirre
Goizeroko nire
momentu kutuna
Maite dut errutina.Ezusteko bisitek,desorduko manda-tuek zeharo aztora-
tzen naute. Eta inoiz ez naiz zo-riontsuago, egitura berdin-berdi-na duten lauzpabost egun katea-tzea lortzen dudanean baino, bere erritual guztiekin. Goizeko-ekin naiz bereziki sentibera. Presatiren batek zapuzten dizki-danean, akabo: pilotu automati-koa ipini, eta hurrengo loarenzain geratzen den gorputz inertebilakatzen naiz.Ohetik jaikitzearekin kaleko
arropa janzteko mania dut (nor-baitek tinbrea joko duenaren ika-raz bizi, eta hekatonbea badatoratea itxuroso samar zabaltzea
gustatzen zait). Jarraian, ordulaurdena ematen dut sukaldekoaulki zuri batean eserita, isiltasunosoan banana bat janez, film es-kandinaviar baterako modukoaden eszena geldoan. Zutitu, kafeaprestatu, eta ordenagailura eser-tzen naiz. Urritik ekainerako tar-tean bagaude, goizaldeko NBAkopartiden laburpenak irensten di-tut orduan, bata bestearen atze-tik. Goiz osoko nire une kutune-rako prest uzten nau horrek.Hasperen egin, Googlen sartu,Tresnaketa Azken 24 orduakkli-katu, Ernesto Gasco idatzi, etaDonostiako alkateordearen bez-perako jokaldi onenen errepaso-ari ekiten diot, zinemako pantai-lan iragarkiak amaitu, eta areto-
ko argiak iluntzen dituztenekozirrara berberarekin.Ez nuke esango ohitura honek
gascologobihurtu nauenik. Bila-keta egiten dudan aldiro aienebatean itxaroten dut emaitzenzerrenda, datorrenaren inongopistarik gabe. Guztiz aleatorioada Gascoren emaria: ausart etaabenturazalea, zinegotzi errena-zentista baten gaitasun poliedri-koen isla. Doktoretza baten dedikazioa exijitzen du bere jardunaren azterketak. Ez dagotxantiloirik, ez dago errepikatzenden jokaerarik. Guztia da aurki-kuntza, guztia misterio. Eskerrakariketak deskantsatuta harrapa-tzen nauen behintzat, benetan daakigarria intelektualki.
Inork zapaldu gabeko larree-tan dabil Gasco, eta horrek egitendu, nire begietara, hain erakarga-rri. Aspaldian, esaterako, hirigin-tzan genero nahiko berritzaileadena lantzen ari da: autoparodia.Kontxako baranda formadunGabonetako argiztapena, Pintxo-aren Institutua... Donostiari egin-dako omenaldi bitxiokin nora iritsi nahi duen ez dakit oraindikoso ondo, txangoak dibertitzenjarraituko nauenaz ziur naiz, ordea.Hiriko ikur enblematikoak
etxeetara sartzeak behar lukehurrengo erronka logikoa.Monumentu paregabeok mereziduten espazioarekin. Nik betiamestu izan dut, adibidez, Hai-zearen Orrazikoak bezalako zulobat dutxan instalatu ahal izatea-rekin, itsas kolpeekin spa efektugoxo bat lortzeko. MiniaturazkoAnoetako zertxa batzuei gaineankristalezko xafla bat ipini, etaegongelan ipintzeko mahai
dotoreak sal litzake TurismoBulegoak, arkitektura eta disei-nu aldizkariak gainean ipinitadotore asko geratzen direnhorietakoak. Proposamen balda-rrak baino ez dira, noski. Nikbaino askoz hobeto daki GascokDonostia balioan ipintzen, etabere hurrengo asmakarien zaingeratuko naiz.Hamarkada arraro samar
doanaren sentsazioarekin nabil.Europa eta ongizate-estatua unebatetik bestera desagertuko dire-naren susmoa dago giroan, ziur-gabetasun garaia da. Baina Er-nesto Gasco 2023ra arte Donos-tiako alkateorde izango da berriz,ez du atzera bueltarik, datozenudal hauteskundeak tramiteraere ez dira iristen sikiera. Nikmaite dut nire goizeroko erruti-na. Beste lau urtez ez diot fitsikaldatu beharko. Eta zorte pixkabatekin eta esfortzu askorekin,gascologodeitu ahal izango diotnoizbait neure buruari.
Irudiab Donostia
Galdeketan parte hartzeko deiaGure Esku Dago dinamikak sustatuta, azaroaren 18an estatus politikoari buruzko galdeketak egingo dituzte
Donostian eta Irunen. Zentzu horretan, Gipuzkoako eta Donostiako EAJk eta EH Bilduk galdeketa horretan
parte hartzeko dei egin diete herritarrei. «Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea dugulako eta herritarron
garaia delako». Idatzi bateratu bat kaleratu dute udalean, eta biek egindako proposamena onartu dute Batzar
Nagusietan. Irudian, galdeketari begira urriaren 28an Donostian egin zuten kalejira. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Tolosaldeko 21 alkatek elkarretaratzeaegingo dute gaur garraio publikoaren alde
TOLOSA bTolosaldea Bus enpresako langileek bederatzi hilabete da-ramatzate greban, eta, herritarren ezinegona publiko egin nahian, To-losaldeko 21 alkatek elkarretaratzea egingo dute gaur Donostian. Gi-puzkoa plazan elkartuko dira, 17:30etik 18:00etara. Neurriak hartzekoeskatuko diote Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailari.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:gipuzkoa@hitza.eus.
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aIritzia
Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’omenduko dute apirilean, 21. Korrikan
DONOSTIA b«Euskara batuaren alde egin zuen lanagatik», Jose LuisAlvarez Enparantza Txillardegiomenduko dute 21. Korrikan. Apirila-ren 4an Garesetik (Nafarroa) abiatu eta apirilaren 14an Gasteizenamaituko da hurrengo urteko Korrika. Klika leloa izango du, eta eus-kararen alde «klik» egiteko erronka izango du.
Euskaraz sinatu dute Elgetakokiroldegiko lanak egiteko diru-laguntza
DONOSTIA bEkainean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turis-mo, Gazteria eta Kirol Departamentuak 13.000 euroko diru-laguntzairagarri zuen Elgetako kiroldegiko aldagelak berritzeko. Hizkuntzairizpideen harira, azken egunotan liskarra izan da udalaren eta aldun-diaren artean, baina, azkenean, euskaraz sinatu dute hitzarmena.
%5,6GIPUZKOAKO INDUSTRIAREN EKOIZPENAREN IGOERA, IAZTIK
2017ko lehen bederatzi hilabeteetako datuekin alderatuta, aurten, urta-
rriletik irailera, %5,6 hazi da Gipuzkoako industriaren ekoizpena. Eustat
Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuak aintzat hartuta, iazko
irailetik %6,2 hazi da industria ekoizpena.
Beñat Alberdi Oñati
Zerbitzu publikoak
esku pribatuetara
pasatzeko joera
dago gaur egun, eta
kontrako norabi-
deko errealitate gutxi plazaratzen
da normalean. Ezohikoa izaten da
pauso hori, azken aldian zentzu
bakarrean egin izan delako zerbi-
tzuaren kudeatzailearen aldake-
ta. Hori bai, joera hori aldatu, eta
kale garbiketa lanak berriro bere
gain hartzea erabaki zuen duela
bi urte Oñatiko Udalak; eta oso
balorazio positiboa egin dute ar-
duradunek.
Gidoi bertsua izaten dute errea-
litate askok, eta gisa horretakoa
izan zuen Oñatik ere. 90eko ha-
markadaren hasieran Oñatin ere
zerbitzu publikoen esku zeuden
kale garbiketa lanak. Enpresa pri-
batu bat sortzea erabaki zuten, or-
dea, bertako langileek, eta udalak
euren esku utzi zuen lan horren
kudeaketa. Hori izan zen lehen
urratsa.
Dena den, urte batzuk geroago
enpresa berri horrek ezin izan
zuen bermatu zerbitzua, eta ho-
rretan eragina izan zuten erreti-
roek eta lanerako jende berriaren
faltak. Egoera aztertuta, 1998an
lehiaketa publikora deitu zuen
udalak, eta FCCk irabazi zuen;
hamar urterako kontratua sinatu
zuten bi aldeek. Urteak igarota,
zerbitzuaren kudeaketak ez zuen
izan aldaketarik, «2011n gobernu
talde berria sartu zen arte», azal-
du du Mikel Biain Oñatiko alkate-
ak. 2008an iraungitako kale gar-
biketako kontratu bat aurkitu zu-
ten agintera iritsita. Hitzarmena
agortuta zegoen arren, bi aldeek
ez zuten utzi bertan behera, eta,
ondorioz, beste hamar urterako
berritu zuten kontratua.
Beste bat izan zen, ordea, mu-
garria: «Oso eskasa zen aurreko
zerbitzua; makinaria, esaterako,
ez zuten berritu 1998tik. Enpre-
sak ez zituen betetzen kontratuan
zehaztuta zeuden baldintza
gehienak», nabarmendu du al-
kateak. Horren jakitun, zigor
txostena ireki zioten FCCri eta isu-
nak jartzen hasi ziren egoera ho-
betu asmoz. Isunak isun, amorti-
zazio gisa makinen gastuari aurre
egiteko dirua jasotzen jarraitzen
zutela ohartu ziren, makina ho-
riek ordurako amortizatuta egon
arren. «Ez zegokigun gainkostu
bat ordaintzen ari ginen, eta, kon-
tratu hura etenda, beste bat sina-
tzea adostu genuen».
Bi urteko iraupena zeukan, be-
rez, hitzarmen berri horrek, baina
urtebeteko probaldian sartu zu-
ten. Emaitzarekin ez zirenez gus-
tura gelditu, bertan behera utzi
zuten akordioa, eta hortik abiatu
zuten zerbitzua publiko bihurtze-
ko prozesua. «Beste lehiaketa pu-
bliko bat egitea edo zerbitzua pu-
blikoa bihurtzea, bi aukera horiek
zeuden, eta bigarrena
aukeratu genuen». Pau-
soa emanda, erabakiaren
ondorioak aztertzen hasi
ziren udaleko teknika-
riak, kontu hartzaileak,
zerbitzuetako arduradu-
nak, idazkariak eta alka-
tea bera. Bere alorrari bu-
ruzko ikerketa egin zuen
bakoitzak, eta argia izan
zen emaitza: onuragarria
da zerbitzua publiko
bihurtzea.
2016an ekin zioten
lanpostu publikoak be-
rriz sortzeko bideari. Duela bi ur-
te, dena den, indarrean zegoen
udalei lanpostu berriak sortzea
debekatzen zien Jose Luis Rodri-
guez Zapateroren legea. «‘Es-
kaintza berri bakar bat ere ezin da
egin eta zuek hamar egin nahi di-
tuzue?’ esaten ziguten», azaldu
du Oñatiko alkateak. «Baina uda-
lak eskubidea dauka zerbitzu hori
berreskuratzeko. Zergatik? Oina-
rrizko zerbitzu bat delako eta beti-
danik udalaren eskumena izan
delako».
Zerbitzu bat nola bihurtzen da,
ordea, publiko? Bi aukera zeuz-
katen: lanpostuak sortzeko lehia-
keta publikora deitzea, edo, en-
presa publiko bat sortuta, FCCko
langileen lana subrogatzea.
«Lehiaketara deitzea erabaki ge-
nuen. Langabezian zegoenari edo
edozein herritarri aurkezteko au-
kera eskaintzea iruditu zitzaigun
bidezkoena».
Kalitatean, «hobekuntza»Gehienetan bezala, ondorioak
izan zituen erabakiak. Izan ere,
subrogazioa lortu nahi zuten
FCCko langileek, eta defendatu
egin zituen afiliatuta zeuden sin-
dikatuak. Zentzu horretan, es-
kaintzako pleguak bideratu egin
zituzten urte askoan lanean jar-
dun zutenei aukera erraztu as-
moz; besteren artean, lan espe-
rientzia ohi baino gehiago kon-
tuan hartuta. Denek ez zuten
lortu postu berria. «Baina pauso-
rik bidezkoena eman genuela
uste dut. Horrelakoa izan behar
du eredu publikoak».
Bi urte pasatuta, pozik dago al-
katea. Bi zentzutan egin dute ba-
lorazio positiboa: alde batetik,
arlo ekonomikoa kontuan hartu-
ta, eta, bestetik, zerbitzuaren ka-
litatea aztertuta. Diru kontuei da-
gokienez, langile eta makina ko-
puru berberarekin, %30 jaitsi da
urteko kostua. Are gehiago, hiru
langile berri sartu dituzte, eta bai-
ta garbiketarako bi makina eta
kamioia ere, eta berritu egin dute
presiozko garbiketarako tresne-
ria. FCCrekin zeukaten kontra-
tuarekin alderatuta, kostuari da-
gokionez pixka bat merkeago
ateratzen ari zaie gaur egungoa.
Alkateak zehaztu du, hala ere,
aldaketaren helburua ez dela izan
dirua aurreztea bakarrik: «Lan-
talde berriko pertsonak eta anto-
lakuntza berria, horiek dira hobe-
kuntzaren gako nagusiak». Izan
ere, Biainen hitzetan «hobekun-
tza nabarmena» igarri dute kali-
tatean. Udalak, orain, arduradun
bat dauka kale garbiketarako;
lehen, astean behin bertaratzen
zen FCCko langile bat, eta langile
horrek beste herri batzuen ardura
ere bazeukan. «Ibilbide berriak
sortu ditugu eta udaletik zuzene-
an kudeatzen dugu garbiketa.
Beste kontrol modu bat da. Beste
era batera antolatu gara».
Oñatiko Udalak goratu egin du kale garbiketa zerbitzu publiko izatera itzuli izana.Duela bi urte arte FCC enpresak kudeatzen zuen lan hori, eta esku pribatuetan zegoen.
Pribatutik publikora pausoa
Oñatiko kale garbiketa zerbitzuko langileak, udal ordezkariekin; eskuinetik hasita bosgarrena da Mikel Biain alkatea. OÑATIKO UDALA
Oso eskasa zen aurrekozerbitzua. Enpresak ez zituenbetetzen kontratuan zehaztutazeuden baldintza gehienak»
«Ibilbide berriak sortu ditugueta udaletik zuzeneankudeatzen dugu garbiketa.Beste kontrol modu bat da»Mikel BiainOñatiko alkatea
‘‘
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Gaiak
Olatz Mitxelena
Itsas hondakin flotatzaile-
en bilketarako eta kudea-
ketarako tresna eraginko-
rrak lortzea. Horixe da Life
Lema proiektuaren hel-
buru nagusia, eta hainbat egitas-
mo jorratzen ditu bide horretan;
herritarren inplikazio zuzena be-
harrezkoa duen bat, tartean: egu-
rrezko ontzi txikiak uretaratzea.
Planteamendua sinplea da berez:
aurrez zehaztutako hainbat toki-
tan ontziak uretaratu, eta korron-
teak nora eramaten dituen azter-
tu, ontziak non porturatu diren
jakinda korronteek bestelako
hondakin flotatzaileak norantz
eramango dituzten jakiteko.
Albaolak joan den urriaren
25ean eman zizkien Life Lemako
arduradunei datorren urtean
uretaratuko dituzten ontzi proto-
Life Lema proiektuaren barruan,egurrezko 600 ontzi txiki uretaratu dituzteBizkaiko golkoan. Itsas korronteek noraeramaten dituzten aztertuta, hondakinbilketa eraginkorragoak egitea da erronka.
Korronteennoranzkoan
Hondartzetan hondakin bilketak egiten dituzte boluntarioen laguntzarekin, eta protokolo baten bidez sailkatzen dituzte bildutako materialak; garbitzeaz gain, sentsibilizazioa izaten da helburua. HITZA
8 Gaiak GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko azaroaren 9a
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Gaiak
tipoak; izan ere, Pasai San Pedro-
ko Itsas Kultur Faktorian eraiki
dituzte ontziak, bertako bolunta-
rioen laguntzarekin. Proiektua-
ren komunikazio arduradun Ma-
ria Ballesterosek iragarri duenez,
«Bizkaiko golkoaren funtsezko
itsas eremuetan» itsasoratuko di-
tuzte Albaolan sortutako azken
ontziak, udaberrian, orain arteko
kanpainetan egin antzera, «ko-
rronteei buruzko informazioa bil-
tzeko». Prozedura ere azaldu du
Ballesterosek: «Ontziak uretara-
tu, eta, ondoren, itxaron, norbai-
tek hondartzan paseoan dabilela
topatu arte».
Life Lemak uretaratzen dituen
ontziek proiektuko logotipoa iza-
ten dute margotuta, eta egitas-
moan diharduten arduradunekin
harremanetan jartzeko bideak
idatzita egoten dira. Herritarren
laguntzarekin osatzen da katea.
«Horrela badakigu non bota ge-
nituen eta non agertzen diren,
eta, horri esker, itsas hondakinek
egin dezaketen bidea zein den on-
doriozta dezakegu».
Duela hiru urte ekin zioten
proiektuari, eta orain arte egin di-
tuzten hiru kanpaina ozeanogra-
fikoetan 600 ontzi inguru ureta-
ratu dituztela jakinarazi du Ba-
llesterosek: «Uretaratu ditugun
ontzien %40 agertu dira, eta
gehiago botako ditugula kontuan
hartuta, aukera asko dago orain-
dik edonork baten bat aurkitze-
ko». Txalupatxoak topatuz gero
nola jokatu behar den ere zehaztu
du komunikazio arduradunak:
«Argazki bat atera eta gurekin
harremanetan jarri, non, noiz eta
nork aurkitu duen adierazita.
Guk gure datu basean gordeko
dugu informazioa eta gure web-
gunean jarriko dugu argazkia,
www.lifelema.eus-en».
Hondakinen bilketa eta kudea-
ketarako protokolo bat zehaztea
da helburua, eta, era berean, sa-
kelakoentzat aplikazio bat sor-
tzea. Ballesterosek azaldu due-
nez, «itsas korronteak, haizea,
erreken emaria eta beste hainbat
datu» kontuan hartuta «honda-
kinak non bilduko diren probabi-
litate handiz jakitea» da erronka.
«Meteorologia mapen antzekoa
litzateke, baina itsasoan eta hon-
dakinen metaketarekin».
Edonola ere, sentsibilizazioa da
Life Lema proiektuaren zutabea,
Ballesterosek ohartarazi duenez,
hondakinen arazoa ez delako
itsasoan hasten. «Guk beti na-
barmentzen dugu arazoa ez dela
hasten hondakinak itsasoan to-
patzen ditugunean. Arazoaren
azken etapa litzateke hori. Lehe-
nago hasten da arazoa, kontsu-
mitzaileok hautatzen dugunare-
kin, enpresen produkzioare-
kin...».
Horregatik, tailer, hitzaldi, eta
sentsibilizazioa helburu duten
jarduera asko antolatzen dute Life
Lema egitasmoaren barruan.
«Gizartea gero eta sentsibiliza-
tuago dagoen arren, oraindik ere
beharrezkoa delako gizartean
sortzen ditugun hondakinekiko
ardura handiagoa izatea». Lan
ildo hori garatuta, eskoletara ere
joan ohi dira Life Lemako hezi-
tzaileak, «hondakinen arazoari
buruz hitz egitera, eta plastikoei
buruzko tailerrak eskaintzera».
Ordiziako Goierri eskolakoa izan
zen azken bisita.
Ehun tona zaborHerritar guztientzako diren bes-
telako ekitaldietan ere parte har-
tu ohi dutela azaldu du Balleste-
rosek, udan Donostiako Onda-
rreta hondartzan antolatu zuten I.
Itsasoaren Soinuak Festibala
kasu: «Beste hainbat partaideren
artean, Life Lema ere bertan egon
zen, egurrezko txalupekin, eta
hondakinen arazoaren inguruko
azalpenak eman zizkieten ingu-
ratu ziren guztiei». Egurrezko
ontziak margotzeko tailer bat an-
tolatu zuten festibalaren barruan,
eta herritarrei txalupak uretara-
tzeko aukera eskaini zieten ondo-
ren.
Hainbat itsasontziren lagun-
tzarekin, Life Lema egitasmoaren
barruan itsas hondakin bilketa
ere egiten dute urtero; Pasaiako
Mater itsasontzi museoak parte
hartzen du tartean, eta, Balleste-
rosek iragarri duenez, hiru urte-
ren buruan Bizkaiko golkotik
ehun tona zabor biltzea da helbu-
rua. Horrez gain, urtean lau aldiz
hondakin bilketa egiten dute
hondartzetan, eskola eta bolun-
tario taldeen laguntzarekin, Os-
par protokoloa jarraituz —Hon-
dartzetan Itsasoko Zaborra Zain-
tzeko Programa—. Ballesterosek
nabarmendu duenez, «harriga-
rria» da bilketa horietan zenbat
eta zein motatako hondakinak
aurkitzen dituzten.
Sei eragile biltzen ditu Life
Lema proiektuak: Miarritzeko
Udala, RivagesProTech, Kosta
Garbia, Gipuzkoako Foru Aldun-
dia, Azti eta Surfrider. Aldundiak
koordinatzen du proiektua; itsas
hondakinen arrantzan aritzen
dira Miarritzeko Udala eta Kosta
Garbia; proiektuaren arlo tekno-
logikoaz arduratzen dira Rivages-
ProTech eta Azti; eta komunika-
zioan eta sentsibilizazio lanetan
aritzen dira Surfrider fundazioko
kideak.
Lau hizkuntzatan idazten dituzte argibide guztiak. HITZA
Uretaratu ditugunontzien %40 agertudira, eta aukera askodago oraindik edonorkbaten bat aurkitzeko»Maria BallesterosKomunikazio arduraduna
‘‘
Unai Zubeldia
Oso arduratuta daude Zaraia
mendikateko artzainak. «Larri-
tuta gaude, okerrera egiten ari de-
lako egoera». Azken hiru asteo-
tan hamabost artaldetako 70 ardi
baino gehiago agertu dira hilda
Debagoienean, Kurtzebarri, De-
gurixa eta Alabita inguruan.
«Urriaren 13an hasi ziren eraso-
ak», jakinarazi du Iñaki Oraa
Arenaza artzainak. «Eta ordutik
ia egunero ari dira agertzen ardiak
hilda. Aurkitu ditugunak soilik
dira horiek, desagertuta egon li-
tezkeelako beste asko». Oraak ja-
kinarazi duenez, inguru horreta-
ko artalde guztiak batuta, 1.500
ardi ibiltzen dira euren lurretan.
Zaraia mendikatetik iritsi da la-
guntza eskaera. «Baina askoz sa-
konagoa da arazoa». Urrutira
joan gabe, joan den urriaren 27an
hainbat ardi hilda agertu ziren
Gorbeialdean, txakurrengandik
ihesean zihoazela elurretan ez au-
rrera, ez atzera gelditu ondoren.
Hain zuzen ere, azken asteotako
gertakariak aintzat hartuta, joan
den asteartean Gipuzkoa, Araba,
Bizkai eta Nafarroako 50 bat ar-
tzain elkartu ziren Eskoriatzan,
egoeraren larritasuna salatu eta
erakundeei esku hartzeko exiji-
tzeko. Eskoriatzako alkateak be-
rak baimendu egin du ihes egin
duten bi txakur horiek hiltzeko
uxaldia antolatzea.
Abortoekin, arazoakOraaren hitzetan, bere horretan
larriak dira ardien heriotzak.
«Baina hildako ardiak kontatzea
baino are larriagoa da aborto ko-
purua zerrendatzea. Berrehun ar-
diren artean normala da aborto
natural bat, bi edo dozena erdi bat
izatea. Urteroko kontua izaten da
hori, eta horren aurrean ezin
dugu ezer egin». Baina, artzainen
esanetan, egoera asko larritzen da
erasoek sortutako estres egoera-
ren ondorioz 40-50 abortu dauz-
katenean. «Hurrengo seihileko-
an 40-50 buru gutxiago izango
ditugula esan nahi du horrek, eta,
gure kasuan, Gabonetatik ekai-
nera, esne asko da hori. Esne
asko, eta diru galera handia».
Horrez gain, txakurren erasoak
saihestu nahian, beste hiruzpalau
astez oraindik mendialdean edu-
kitzekoak ziren ardiak beheko la-
rreetara jaitsi behar izan dituzte
artzain askok, behin-behineko
neurri gisa. «Eta, ondorioz, negu-
rako gordeta zeukaten bazka ja-
ten ari dira orain. Horrek, noski,
arazoak sor ditzake gerora, eta,
negu gorrian gastuak biderkatu
egingo zaizkigu, ziurrenik».
Erabaki horrekin, gainera, ez
dute lortu erasoak saihesterik.
«Aurreko egunetako batean txa-
kur horietako bat, ume egiteko
dagoena, auzora jaitsi zen, eta ba-
serriko etxeko andrea izututa
egon zen egunak argitu arte, txa-
kurrak aurre egin ziolako». Saia-
tu ziren bertaratu eta txakurra
harrapatzen. «Baina ihes egin
zuen, eta beste eraso bat egin
zuen hurrengo egunean; bi egun
geroago, berriz, Aitzorrotz ingu-
ruan izututa aurkitu zuten artal-
de bat, eta hiru ardi hilda agertu
ziren biharamunean».
Horrelako erasoak lehenago
ere jasan izan dituztela onartu du
Oraak. «Baina bizpahiru egune-
ko kontua izaten zen, normalean.
Ondoren, harrapatu egiten zituz-
ten txakurrak edo baserrira itzul-
tzen ziren». Kasu honetan, or-
dea, luzatzen ari da ihesaldia.
«Egun eta gau ari gara gure ar-
diak zaintzen, eta beldurtuta gau-
de». Askotan, 06:30 aldera artal-
dea ondo dagoela baieztatzera jai-
kitzen dela jakinarazi du artzai-
nak. «Baina sarritan egoten naiz
04:00etan esna, zer moduz egon-
go ote diren pentsatuz. Txakurrak
hamar minutu nahikoa izaten
ditu sarraskia eragiteko».
Egoera salatzeaz gain, herrita-
rrek kontzientzia har dezaten
nahi dute artzainek, «mendian
kalte handia eragin dezaketelako
kontrola galduta dabiltzan txa-
kurrek». Oraak azpimarratu du
txakur jabe asko «oso ardura-
tsuak» izaten direla mendian.
«Baina gehiegikeria asko ikusten
da beste kasu batzuetan». Puy
Arrieta Zeanuriko artzainak sala-
tu du txakurrek «eskubide guz-
tiak» dauzkatela. «Gure ardiak
hilda ere, jabeei ezin izaten diegu
ezer esan. Baina guk ere baditugu
eskubideak. Gero eta gutxiago
gara, eta are gutxiago izango
gara». Legeak jarrita daudela
azaldu dute artzainek. «Baina ez
dakigu nork betearazi behar di-
tuen. Hori bai, lehenbailehen
neurriak hartzeko garaia da».
Txakurrek 70 ardi bainogehiago hil dizkietelasalatu dute artzainekHego Euskal Herriko hainbat artzainek kritikatu egin duteerakundeen jarrera eta neurriak eskatu dituzte b Debagoienean,baserritik ihes egin duten bi txakur ari dira sarraskia eragiten
Ardi bat, hilda, Zaraia mendikatean; egoera kontrolatu ezinik dabiltza oraindik. IÑAKI ORAA ARENAZA
Egun eta gau ari garagure ardiak zaintzen.Txakurrak hamar minutunahikoa izaten ditusarraskia eragiteko»Iñaki Oraa ArenazaArtzaina
«Gure ardiak hilda ere,txakur jabeei ezin izatendiegu ezer esan. Gero etagutxiago gara, eta aregutxiago izango gara»Puy ArrietaArtzaina
‘‘
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aGaiak
Txakur jabeeiarduraz jokatzekoeskatu die EHNEk
R«Ezer baino lehen argi
utzi nahi dugu ez gaudela
txakurren askatasunaren kon-
tra, baina arduraz joka dezaten
eskatu nahi diegu jabeei».
EHNE Euskal Herriko Nekaza-
rien Elkartasuna arduratuta
dago ardiak jasaten ari diren
erasoekin. «Gero eta larriagoa
da aske eta kontrolik gabe da-
biltzan txakurren arazoa». Al-
dundiek arauak zehaztuta dauz-
katela gaineratu du EHNEk, eta
kasu bakoitzeko zigorrak ere
bai. «Baina, ondoren, ez dute zi-
gorrik jartzen. Zergatik?».
Imanol Garcia Landa
Beizama / Bidania-Goiatz
Euskal Herriaren, zazpiprobintzien eta hiribu-ruen erdigune geografi-koak argitaratu berri
ditu Asier Iturralde informatika-riak Iametza Interaktiboa enpre-saren webgunean. Gipuzkoaridagokionez, Beizamako lurretankokatu du gune hori, udalerri ho-rrek eta Errezilgo eta Bidania-Goiazko mugek bat egiten dutenlekutik oso gertu.Iturralde Beriainen (Nafarroa)
izan zen udan, eta bertan ikusizuen Euskal Herriko erdiguneaizenez ezaguna den lekua. «Felix
Isasak egindako kalkuluen arabe-ra dago zehaztuta leku hori, etamonolito bat ere badago bertan.Etxera itzultzean begira hasi nin-tzen nola jakin ote zuen hura zelaerdigunea, eta, nire kalkuluakeginda, handik metro gutxira ko-katu nuen Euskal Herriaren erdi-gunea», azaldu du Iturraldek. Erdigune geografikoa kalkula-
tzeko hainbat metodo daudelaazaldu du Iturraldek. «Barizen-troa edo masa zentroa erabilinuen nik», azaldu du. «Lurral-dea erdigune geografikotik zin-tzilik jarriko balitz, laua litzatekelurraldea, eta pisu guztiaren erdi-gunea izango litzateke, nolabaitesatearren». Kalkuluak egiteanahiko erraza izan dela azaldu du:«www.euskalgeo.euswebgu-
nea dauka Gaindegiak, eta EuskalHerriko udalen eta probintziendatu geografikoak daude bertan.Horiek erabili ditut nik». QGISizeneko software bat erabili duhorretarako. «Metodologia ber-bera baliatu zuen Felix Isasak,baina mapa fisiko bat erabili zuenbere kalkuluak egiteko».Bitxikeria gisa, Iturraldek azal-
du du Europan bost bat herrik al-darrikatzen dutela eurena delaerdigunea. «Turismo aldetik, ga-rrantzia eduki dezake Europarenerdigunea izateak. Eta, tira, baliosinbolikoa ere eduki dezake ber-takoentzat».Iturralderen arabera, Urraki
mendi tontorretik gertu dago Gi-puzkoaren erdigunea,Beizamako lurretan. Itu-rraldek ez zekien, ordea,Isasak ere egina zuenikGipuzkoako erdigunea-ren kalkulua. Beizamankokatu zuen hark ere,eta txostena aztertuta, ialeku berera iritsi dirabiak. 50 bat metro beste-rik ez daude toki batetikbestera.Beizamako Natur Es-
kolan lan egindakoa daIgone Arruti beizamarra:«Eta bertara etortzen zi-renei esaten genien Gi-
puzkoaren bihotza zela Beizama,erdigunea. Ezagun baten bideziritsi zitzaion esan hori Isasari, etahorregatik jarri zuen abian iker-
keta. Hark Gipuzkoako Ogasuneta Finantza Departamentukomapa katastraletan oinarritutaondorioztatu zuen Gipuzkoarenerdigunea Beizaman zegoela».
Makila eta harriaIsasaren ikerketaren berri emanzieten udalari eta aldundiari, etainformazio hori jakinaraztea etakokapena markatzea erabaki zu-ten udaleko ordezkariek. «Hala,2015ean, makila bat jarri genuenerdigunearen gune zehatzean,beizamarrak makilak gara eta».Ondoren, herrigunean bertanharri bat jartzea erabaki zuenudalak, eta baita mapa bat ere, Gi-puzkoaren erdigune zehatza nondagoen erakusteko. «Gipuzkoa-ren bihotza ginela esaten genuen,eta orain froga dezakegu bertandugula erdigune geografikoa;pozgarria da guretzat», onartudu Arrutik.Historikoki, Bidania-Goiatz
hartu izan da herrialdeko erdigu-ne gisa. 1400. urtetik 1700.era Bi-daniko Usarraga baserrian eginzituzten Gipuzkoako batzar bere-ziak, eta Usarraga baserrian ber-tan bizi da Joxe Antonio Beloki —han jaiotakoa da—. Hark gogoraekarri du garai hartan hainbat he-
rritan egiten zituztela batzarrak,baina Bidaniak jasotzen zuela be-rezi izendapena: «Usarraga base-rrian berresten zuten beste batza-rretan onartutakoa».2000. urtean aldundiak plaka
bat jarri zuen baserriaren aurreal-dean, azken batzar berezia eginzutenetik 300 urte geroago. Gi-puzkoako erdigunea, horreladago izendatuta gune hori. Bile-rak han zergatik egiten zituztenere argitu du Belokik: «Gipuzko-ako txoko guztietatik edonorkbertaratzeko antzeko bidea izanzezan».
Bada beste ikur bat ere: Goiaz-ko elizaren sarrerakoa. Erdigune-ari erreferentzia egiten dio plakaborobil horrek ere, NP 368 izena-rekin. «Elizaren atea ireki eta bi-garren eskaileran jarrita dago,alde batean, eta beti entzun izandut hori dela Gipuzkoaren erdi-gune zehatza», jakinarazi du Be-lokik. «Dirudienez, beste neur-keta batzuk egin dituzte orain,gaurkotuagoak edo, eta Beizama-ko lurretara jo dute. Halere, Bei-zama eta Goiatz ez daude aparte,eta ez gara haserretuko gai horre-kin».
Gipuzkoaren erdigune geografikoa non dagoenjakiteko bi neurketa egin dituzte azkenaldian,eta Beizamako lurretara jo dute bi ikerketek.Aurretik, Bidania-Goiatzen zegoela uste zuten.
Erdigunea,Beizamara
Beizaman, herrigunean, harri bat jarri du udalak, Gipuzkoaren erdigunea bertan dagoela adierazteko. HITZA
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Gaiak
Goiazko elizaren sarrera; bertan dago plaka borobila. HITZA
«Gipuzkoaren bihotza ginelaesaten genuen, eta orain froga dezakegu bertan dugulaerdigune geografikoa»Igone ArrutiBeizamarra
«Gipuzkoako txoko guztietatikedonork antzeko bidea izanzezan egiten zituzten batzarrakUsarraga baserrian»Joxe Antonio BelokiBidaniko Usarraga baserriko bizilaguna
‘‘
Aitziber Arzallus
Duela bi hilabete pa-satxo, irailaren1ean, Borja Inzaurpekariak formahemisferikoa duen
zilarrezko lingote bat aukitu zuenGetariako badiaren hondoan. Re-aleko urpeko jardueren atalekokideak ustekabean egin zuen aur-kikuntza, itsasertzetik ehun batmetrora eta zazpi metroko sako-neran, beste hainbatetan bezalaurpean argazkiak ateratzen arizela. Zortzi kilo ditu lingoteak, etaXVI. edo XVII. mendekoa delaebatzi dute ikertzaileek, jatorriamerikarra duela eta kontraban-doan ekarritakoa dela.Aurkikuntza «pozgarria» da
Xabier Alberdi Donostiako UntziMuseoko historialariaren hitze-tan, «ustekabean» gertatu dena.«Baina espero nuen egunen bate-an horrelakoren bat gertatzea».Orain artean, euskal kostaldeanez zen azaldu izan zilarrezko lin-goterik. «Andaluzian [Espainia]eta beste hainbat lekutan, Ameri-karekin merkataritza eta itsas ha-rreman estua izan zuten lurralde-etan, ohikoak dira horrelako aur-kikuntzak, itsasontziak eta haienzamak galdu zirelako, eta denbo-rarekin haiek agertuz joan direla-ko». Espero zuen euskal kostalde-an ere noizbat horrelako zerbaitaurkitzea, «kontuan izanik eus-kaldunek nolako garrantzia izanzuten zilarraren inportazioan».Alberdik azaldu duenez, XVI,
XVII eta XVIII. mendeetan, urreaeta zilarra zeuden munduko fi-nantza sistemaren oinarrian. Horizen benetako dirua, benetako di-bisa, eta urrea eta zilarra bakarrikonartzen ziren nazioarteko harre-man ekonomikoetan. «Eta zeinzen munduko zilarraren jatorrinagusia? Espainiako inperioa. Es-painiak Ameriketan eraiki zueninperio hartan lokalizatu zituztenbi zilar gune nagusiak: bata, Boli-viako Potosi inguruan dagoen ElCerro Rico mendian; eta, bestea,Mexikoko iparraldean, San Luisde Potosi eta Zacatecas inguruan.Bi gune horiek osatzen zutenmunduko dibisen oinarriaren ja-torria. Bi gune horietatik atera-tzen zuten zilarra zen munduko
ekonomiaren oinarria; hori zuenhelduleku ekonomia sistema oso-ak, eta espainiarren esku zegoen,haiek ekartzen zuten hona».Alberdiren esanetan, euskaldu-
nek leku garrantzitsua zuten fi-nantza sistemaren egitura horre-tan. «Batetik, Ameriketan bertaneuskal administratzaileen eskuzegoen zilarraren kontrolaren zatihandi bat. Aberastasunaren jato-rria kontrolatzen zuten eta baitameatzeak ere. Hain zuzen, Geta-riako leinu bat, basurtotarrena,izan zen San Luis de Potosiko kon-kistatzaileetako bat, eta haiek zi-ren hango meatzeen jabeak. Hauda, getariar batzuek zilar meatze-ak zituzten Zacatecasen. Hortikatera kontuak». Bestetik, azaldudu Euskal Herrian eginak zirela zi-lar hori ekartzeko erabiltzen zirengaleoien %80 edo %90.Bi modu zeuden zilarra finantza
sisteman sartzeko: legezkoa etalegez kanpokoa. «Zerga bat or-daindu beharra zegoen legalkisartzeko; bosten bat, hain zuzen.Eta zerga hori ordaintzen zenean,
marka bat jartzen zitzaien lingote-ei, zigilu bat; honek ez dauka».Baina ziurtatu du zerga hori or-daindu gabe ere ateratzen zela zi-larra. «Historialarien kalkulu
kontserbadoreenen arabera, le-galki ateratzen zen zilarra adinaedo gehiago ateratzen zuten legezkanpo. Ziur asko, bete beharrekotramite bat izango zen legalki sar-tzen zen zilar kopurua, eta estalkihorren azpian aterako zen zilarrikgehien, kontrabando bidez».
Bi ezaugarri aintzat hartuta, Al-berdik baieztatu du kontrabando-koa dela Getarian topatutako lin-gotea: «Batetik, hiru hatz markamodukoak dauzkalako, metala-
ren kalitatea edo legeaneurtzeko egindakoak;eta, bestetik, ez daukala-ko errege biltegietako zi-gilurik». Beraz, haren hi-tzetan, argi dago legezkanpo ekarri zutela.«Gainera, jakina da zila-rraren negozioan sartutazeuden leinu guztiek ara-zoak zituztela justiziare-kin, legez egiten zituzte-lako gauzak, baina baitalegez kanpo ere. Moduhorretan ibiltzen zen fa-milia asko zegoen Geta-
rian: basurtotarrak, erkiziatarrak,etxabe-asutarrak, mirubiata-rrak...».Oraingoa ez da Getariako ba-
dian egindako lehen aurkikuntza.XVI. mendeko itsasontzi flandes-tar baten aztarnak topatu zituzten1987an, orain Inzak zilarrezko lin-
gotea topatu duen lekutik hiru-rehun bat metrora. Aranzadikoikertzaileek arakatu eta aztertuzuten Iturritxikiko eremu hori,Ana Maria Benito historialari etaikertzailearen gidaritzapean, etaia 4.000 objektu lehorretaratu zi-tuzten: kobrezko lingoteak, gal-darak, titareak eta orratzak, ezpa-tak, armadurak, latoizko esku-burdinak... Ikertzaileek uste dute1520 eta 1524 artean hondoratuzela ontzi hura, portugaldarrek gi-datzen zutela eta Anberesetik Gi-neako golkora zihoala, esklaboakerostera.
Itsas batailen lekuko1938ko abuztuaren 22an ere se-kulako itsas bataila baten lekukoizan zen Getariako badia. 30 urte-ko gerran, Richelieu kardinalarentropek setiatu zuten Hondarribia,eta hara laguntzera zihoazenei in-darrez eraso zieten frantziarrek.Itsasontzi guztiak hondoratu etamila lagunetik gora hil ziren or-dukoan. Ontzi haien arrastoakaurkitu izan dituzte Getariakouretan, besteren artean.Egin dituzten aurkikuntzak
dira horiek guztiak, baina egin ga-beko asko dago oraindik. Izan ere,Izaro Quevedo Aranzadiko iker-tzaileari iaz baimena eman ziotenlingotea topatutako lekutik hurbildauden arrasto berezi batzuk az-tertzeko. Adituen arabera, berta-ko geruza naturalen gainean pres-tatutako egiturak izan daitezke.
XVI. edo XVII. mendean kontrabandoan ekarritako zilarrezko lingote bat aurkitu duteGetarian. Zilarraren inportazioan euskaldunek izan zuten garrantziaren froga da.
Urpean gordetako historia
Zortzi kilo ditu Borja Inza urpekariak aurkitutako zilarrezko lingoteak eta itsasertzetik ehun metrora topatu zuen, zazpi metroko sakoneran. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Espero nuen horrelako zerbait,kontuan izanik euskalduneknolako garrantzia izan zutenzilarraren inportazioan»
«Ameriketan bertan, euskal administratzaileenesku zegoen zilarrarenkontrolaren zati handi bat»Xabier AlberdiDonostiako Untzi Museoko historialaria
‘‘
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aGaiak
Kerman Garralda Zubimendi
Legorreta
Sarri esan ohi da giza-
kiak galdu egin due-
la naturarekiko lo-
tura. Ahaztuta gel-
ditu dira naturak
eskaintzen dituen sekretuak eta
abantailak: «Erraz jotzen dugu
kanpora, baina gero ez dakigu
etxe alboan zer daukagun. Natura
ondare oso aberatsa dugu Lego-
rretan bertan, eta ondare horrek
sortzen du gure herri nortasu-
na», azaldu du Garikoitz Ota-
mendi Zura elkarteko kideak.
Sendabelarrena da ahaztuta
gelditu den ondareetako bat.
«Eta, berreskuratu ezean, jakin-
tza hori galtzeko arriskua dago»,
ohartarazi du Otamendik. Indus-
trializazio garaian baserriek eta
naturak indarra galdu zuten Le-
gorretan, eta mendi ibilaldiak ba-
liatu nahi dituzte orain herria na-
turaren arrastora itzultzeko.
«Urtaroak errespetatuz, garai ba-
koitzean zein sendabelar hartu
behar den, horiek noiz eta nola le-
hortu behar diren... Legorreta-
rrek hori guztia jakin dezaten
nahi dugu, natura hurbilagotik
ezagutzeko».
Xendabelarrakizena eman dio-
te egitasmoari: sendabelarrak eta
mendia. «Ongi uztartzen dira bi
kontzeptuak; mendira jo behar
du sendabelarrak bildu nahi di-
tuenak. Horri tiraka sortu dugu
izena. Mendi bideak edo xendak
eta sendabelarrak uztartzen di-
tuen hitz jokoa da», dio Otamen-
dik. Legorretako herri jakintza-
ren ganbara gisa izendatu dute
jarduera. Izan ere, baserrietako
gordailua izateaz gain,
burua ere badelako gan-
bara. «Herri oso baten
jakinduria gordetzeko
baliatu nahi dugu aukera
hau».
Sendabelarren ingu-
ruko jakinduria ahoz aho
pasatu izan da urte asko-
an. «Hainbat arrazoi tar-
teko, informazioa ahoz
aho pasatu izan duen he-
rria da gurea. Ez daukagu
idatzizko produkzio
handirik, baina garran-
tzia eman diogu konta-
ketari». Antolatzaileek zehaztu
dutenez, elkarrizketa bidez egin
dute Xendabelarrak ekimena
gorpuzteko dokumentazio lana-
ren zati handi bat. «Orokorrean,
adinekoei galdezka aritu gara
sendabelarrei eta bestelako natu-
ra ondareei buruzko informazioa
eskuratzeko. Esaterako, Maria Jo-
sefa Lasari, Karmele Gaztañagari
eta Maria Isabel Agirreurretari.
Hiru horiek sendabelarren ingu-
ruko jakinduria handia pilatu
dute euren amei esker».
Pauso gehiagoren hasieraEmakumeak dira dokumentazio
lana osatzeko elkarrizketak egin
dizkieten Legorretako herritar
gehienak. Izan ere, emakumeen
ardura zen baserrian bizi zirenen
osasuna. «Medikuntza tradizio-
nalak gutxietsi egin izan ditu sen-
dabelarrak. Eta estigmatizazio
hori ez da kasualitatea, emaku-
meen jakinduria zegoelako sen-
dabelarren atzean», salatu du
Otamendik.
Emakumeek ganbaran gorde-
tako ondare naturala zabaldu
nahi dute orain. Antolatzaileen
hitzetan, hasiera besterik ez da
egitasmoa, «jakinduria gehiago
dagoelako pilatuta ganbaran».
Xendabelarrak proiektua jarri du abian Legorretako Udalak. Zura elkarteaekin batera,hiru mendi ibilbide prestatu dituzte sendabelarrak eta haien erabilerak ezagutarazteko.
Bidean baztertutako jakinduria
Legorretarrek lehen txangoa egin zuten joan den ostiralean, aurkezpen egunean. Gaztetxo asko elkartu zen sendabelarrak ezagutzeko gogoz. K. GARRALDA ZUBIMENDI
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Proposamena
OHIKO SENDABELARRAK
Arbi–burua.Katarroa sendatzeko
aproposa. Arbia bueltan ireki, azu-
krea bota, eta, kendutako zatia
tapa gisa jarrita, egun batzuetan
freskuran edukita sortzen den liki-
doa hartu behar da.
Axeri–buztana.Pixaren infekzioa
arintzeko infusioan hartzea izaten
da onena.
Babarrunaren leka belarra.Azi-
do urikoa jaisteko da ona; infusio-
an hartzen da.
Berbena.Bronkioak garbitzeko
baliatzen da. Arrautzaren zurin-
goa, olioa eta eskukada bat ber-
bena txikituta zartagian jarri, buel-
ta batzuk eman, eta trapu batean
bildu behar izaten da guztia. Hiru
alditan jartzea komeni da, zikina
ateratzeko.
Erromeroa.Katarroa sendatzeko
erabiltzen da. Egosi eta baporeak
hartu behar izaten dira. Etxean lan-
da daiteke.
Lizar hazia.Azido urikoa kontrola-
tzeko da aproposa. Hiru egunez
hartu behar izaten da, infusioan.
Kontu handia behar da neurriekin,
toxikoa izan baitaiteke.
Kamamila. Infusioa egiten da tri-
pako minari aurre egiteko.
Asuna.Zirkulazioa azkartzeko
erabiltzen da, odola fintzen duela-
ko. Infusioan edo tortilla gisa har-
tzen da normalean.
Pareta belarra.Gibela garbitzeko
da egokia. Ur basokada batekin,
otorduetan hartzen da, bizpahiru
egunez.
Pasmo–belarra.Odola garbitze-
ko eta bronkioetarako baliatzen
da. Bildu eta berehala erabili izan
da, baina itzaletan lehortuz gero,
ez dago arazorik geroago erabil-
tzeko. Pasmo–belarra eta baratxu-
ria egosi eta bapainua hartu behar
izaten da handitua baretzeko.
Teilatu belarra.Belarriko mina
arintzen du. Hostoak erditik moztu
eta ateratzen zaizkion tantak zuze-
nean botatzen dira belarrira.
Zaingorria.Odoleko tentsioa jais-
ten du, eta infusioan hartzen da.
Natura ondare oso aberatsadugu Legorretan bertan, eta ondare horrek sortzen dugure herri nortasuna»
«Medikuntza tradizionalakgutxietsi egin izan ditusendabelarrak, emakumeenjakinduria zegoelako atzean»Garikoitz OtamendiZura elkarteko kidea
‘‘
IBILBIDEAK
Hiru ibilbide prestatu dituzte Zura
elkarteko kideek. Legorretako
udaletxearen aurrean jarri duten
informazio–panelean hasten dira
denak. Wikilocatarian jasota dau-
de ibilbide guztiak.
Koate bidea.Zailtasun txikiko bi-
dea, ordubetean egiteko modu-
koa. 3,2 km dauzka.
San Joan Iturri bidea.Zailtasun
txikikoa, baina luzeagoa: 7,2 km
dauzka eta 2.40 ordu behar dira.
Burdingurutzeta bidea.Biderik
luzeena eta teknikoena: 9,75 km.
MUSIKA
AIALaja II.a eta Lutxurdio.bBihar, 22:30ean, Urdaneta auzoan.
AIAElizagoien Ahizpak.b Igandean, 19:00etan, Urdaneta
auzoan.
ANDOAINLendakaris Muertos eta Ezin Eta.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
ARRASATEOld Seed.bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
AZKOITIA Izaro.bBihar, 20:00etan, Baztartxo
antzokian.
AZPEITIASilence eta Grises.bBihar, 23:00etan, Sanagustin
kulturgunean.
BERGARA Izaro.bGaur, 22:00etan, Seminarixoan.
BERGARA Joan of Arc.bOstegunean, 21:00etan,
Seminarixoan.
DONOSTIADoble Check jaialdia:Ambre, Baywaves, Favx, Feten DJ,
Garazi Gorostiaga&Tube Tentacles,
Gela, Gorra I Jomorra, The Grace
of Dionysus, Igor, Juarez, Kabbalah,
Kolars, La Trini, Las Selvas, Lester
y Eliza, Mazmorra, Manci B2B
Orphidal, Palida, Pape, Polybius,
Rio Arga, Sara Zozaya, Seda,
Telmo Trenor, Tenpera, The Moths,
Tronco, Urgatz eta VVV.
bGaur eta bihar, 18:00etatik
aurrera, Dabadaban.
DONOSTIA Ibai Marin eta Capitan Tortuga.
bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAEraBatera.bGaur, 20:30ean, Dokan.
DONOSTIABrasstew.bGaur, 20:30ean, Aurresku
tabernan.
DONOSTIAEuskal Flamenko Gaua.bBihar, 19:00etan, Miramar
jauregian.
DONOSTIAEl Reno Renardo.bBihar, 20:30ean, Dokan.
DONOSTIAStu Larsen & NatsukiKurai.
bBihar, 21:00etan,
Covent Gardenen.
DONOSTIAKino Internacional,Octuvre eta Mugre & Miseria
Dj Set.
bBihar, 21:30ean, Mogambon.
DONOSTIACooper.bBihar, 22:00etan, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIAEaso abesbatza: Pablo Sorozabali omenaldia.
b Igandean, 19:00etan,
Viktoria Eugenia antzokia.
DONOSTIASpiders.b Igandean, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAKilimak.b Igandean, 21:00etan, Aurreskun.
DONOSTIA Josemi Carmona & Javier Colina: De cerca.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIA It It Anita.bAsteazkenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIAPauline & Juliette.bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIAEndless Boogie.bOstegunean, 20:30ean,
Dabadaban.
EIBAR Jawbone.b Igandean, 19:30ean, Portalean.
ESKORIATZA Iñaki Revuelta & Jesus Etxebeste.
bGaur, 20:00etan, Inkernun.
GETARIALaja eta Narbaiza.b Igande arratsean, Askizun.
IRUNDub On: Brutality SoundSystem, Bombadil Sound,
Mountain Sounds, Natti Road
Sound eta Gorka Dub.
bGaur, 22:00etan, Tunk aretoan.
IRUNLizzies, Fear Crowd eta The WC Grooves.
bBihar, 21:00etan, Tunk aretoan.
IRUNKalakan eta Nayade koroa.b Igandean, 19:00etan, parrokian.
LAZKAOZaraiagaz & Zariatxo
haur eta gazte abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Arerian.
MUTRIKU Imanol Vitores eta Julen Basterra.
b Igandean, 19:30ean, gaztetxean.
OIARTZUNWhole Lotta Band.
bBihar, 22:00etan, Pagoan.
OÑATIRevolta Permanent eta The Rodeo Idiot Engine.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
OÑATIDon Inorrez.b Igandean, 12:30ean, gaztetxean.
OÑATIOñatiko Ganbera Abesbatza eta Orkestra.
b Igandean, 19:00etan,
Santa Ana antzokian.
ORDIZIAAndreas Prittwitz.b Igandean, 18:30ean,
Jasokundearen parrokian.
TOLOSAMark Morgan eta Jana Jan.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSALiving Under Drones eta Conteiner.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
URRETXU Iparragirre Balerdi eta Lizarriturri txistulari elkartea.
b Igandean, 20:30ean, San Martin
auzoan.
USURBILPeio Irigoien, Maria Martin eta Ignacio Arakistain.
b Igandean, 12:00etan, Sutegin.
VILLABONA-AMASA Ingo Al Deu?.bGaur, 23:30ean, Amasako plazan.
VILLABONA-AMASAStarlux eta Laiotz.
bBihar, 23:00etan, Amasako
plazan.
ZEGAMARuper Ordorika.bGaur, 19:30ean, San Martin
parrokian.
ZUMAIAMursego, umeentzat.b Igandean, 12:00etan, Oxford
aretoan.
ZUMARRAGAGoizalde eta Oñatiko eta Lazkaoko jubilatuen
abesbatzak.
bOstegunean, 18:00etan,
Zelai Ariztin.
ANTZERKIA
ALEGIAHuts Teatroa: Hozkailua.
bGaur, 22:00etan, Elizpen.
AMEZKETATik Tak: Evaren alabak.
bAsteazkenean, 19:30ean,
kultur etxean.
AMEZKETABea Egizabal: Ttak.
bOstegunean, 20:00etan,
kultur etxean.
ARRASATETanttaka: Izoztutako
haizea bezala.
b Igandean, 19:30ean, Amaia
antzokian.
ASTEASUPirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua.
b Igandean, 18:00etan, kiroldegian.
AZPEITIAPez Limbo: Oxido.
Umore garratza.
bGaur, 21:30ean, Soreasu
antzokian.
AZPEITIAAdos: Dublindarrak.
bBihar, 21:30ean, Soreasu
antzokian.
AZPEITIAGorakada: Ulisesen
bidaia.
b Igandean, 17:00etan, Soreasu
antzokian.
AZPEITIATeatro Paraiso: Xocolat.
b Igandean, 17:00etan, Sanagustin
kulturgunean.
AZPEITIAPiszifaktoria: Takoidun
zapata gorria.
bOstegunean, 21:00etan,
udaletxeko ganbaran.
BEASAINHortzmuga: Femmes.
bGaur, 18:00etan, Bideluze plazan.
Donostia b ‘Artha’ emanaldia
Itsasoaren mugimenduekin, iheseanElirale dantza konpainiaren Artha ikuskizun berria bihar iritsiko da Gipuzkoara, Donostiako Egia auzoko Gaz-
teszena aretora —20:00etan hasiko da emanaldia—. Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Baiona, Senpere,
Gasteiz, Barañain eta Zornotzako 200 bat gazte aritu dira sorkuntza lanean, eta irailaren 11n estreinatu zuten
lana, Miarritzen (Lapurdi). Itsasoaren mugimenduak baliatuta, txikotak askatu eta ihes egiteko eskubidearen
inguruko hausnarketa proposatuko du Pantxika Telleria koreografoak —irudian, emanaldiko une bat—. ELIRALE
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aAgenda
DONOSTIAHelduen Hitza: Ez!.bGaur, 18:30ean, Lugaritzen.
DONOSTIACompagnie des Ventset Marees: Al final de la playa.
bGaur, 19:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIAFocus: Moby Dick.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Victoria Eugenia antzokian.
DONOSTIANerea Arriolaren bakarrizketa.
bGaur, 22:30ean, Aurreskun.
DONOSTIAZum-Zum: Zapatakaxa batean bizi zen neskatoa.
bBihar, 18:00etan, Larratxo
kultur etxean.
DONOSTIAForever. The bestshow about the King of Pop.
bBihar, 21:30ean, Kursaalean.
DONOSTIATxirri, Mirri eta Txiribiton: Xaguxarroski kondea.
b Igandean, 18:00etan,
Gazteszenan.
DONOSTIA Iñaki Egañaren bakarrizketa.
b Igandean, 20:00etan, Aurreskun.
EIBARSarabela: El rey muere.bGaur, 20:30ean, Koliseoan.
ELGOIBARYllana: Lo mejor de Yllana.
bGaur, 20:30ean, Herriko
antzokian.
ELGOIBARGlu Glu: Pinotxo.b Igandean, 16:30ean, Herriko
antzokian.
ERRENTERIAKatxiporreta: Pupu eta Lore. Euri tanta banintz.
b Igandean, 11:00etan, Niessen
aretoan.
ERRENTERIAKhea Ziater: Los visitantes.
b Igandean, 20:00etan, Niessen
aretoan.
ESKORIATZAPirritx, Porrotx etaMarimotots: Musua.
bBihar, 17:30ean, Manuel Muñoz
kiroldegian.
ESKORIATZATxalo: Zoaz pakesantuan.
b Igandean, 19:00etan, Zaldibar
antzokian.
EZKIO-ITSASOAnsa Ahizpak
eta Ama: Artantxuriketan.
b Igandean, 16:30ean, Igartubeiti
baserri museoan.
HERNANILogela Multimedia:Drag-E uraren bila.
bBihar, 12:00etan, Biterin.
HERNANILuis Elizetxea: Argienhautsa.
bAsteartean, 20:00etan, Biterin.
HERNANITanttaka: Izoztutako haizea bezala.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Biterin.
HERNANIClub Canibal: Herederosdel ocaso.
bOstegunean, 20:00etan, Biterin.
LEZOPatata Tropikala:
Denboraren taupada.
bGaur, 17:30ean, Gezalan.
LEZOCancamisa: Ramper.
Vida y muerte de un payaso.
b Igandean, 20:00etan, Gezalan.
OÑATI Ikusi Makusi: Juzgado de Guardia.
bGaur, 17:30ean, Pake Lekun.
SORALUZEBeatriz Egizabal: Ttak.bGaur, 22:15ean, Herri antzokian.
TOLOSAAdos: Dublindarrak.bGaur, 20:30ean, Leidorren.
TOLOSAXabi Larrea, Gorka Pereira, Sarini Circus, Rodrigo
Lacasa eta Pailaztan Clown taldea:
Birakabareta.
bBihar, 19:30ean, Topic
espazioan.
URNIETABorobil Teatroa: Roman eta Julieta.
bOstegunean, 19:30ean, Saroben.
VILLABONA-AMASA Idoia Torre-garai eta Mirari Martiarena: Bake-
an dagoena bakean utzi.
bBihar, 12:00etan, Iturri Goxo
jatetxean.
DANTZA
DONOSTIAElirale: Artha.bBihar, 20:00etan, Gazteszenan.
HONDARRIBIAZiomara Hormaetxe: Biopiracy.
bBihar, 20:00etan, Itsas Etxean.
URRETXU Jeiki Hadi eta Zu Dantzaz taldeak.
b Igandean, 12:00etan,
Areizaga-Kalebarren plazan.
BERTSOLARITZA
ALTZOAmaia Agirre
eta Sebastian Lizaso.
b Igande eguerdian
eta bazkalostean.
AMEZKETABixente Gorostidi eta Anjel Mari Peñagarikano.
b Igandean, 14:00etan, Beartzana
jatetxean.
ATAUNSustrai Colina, OihanaIguaran, Sebastian Lizaso eta
Anjel Mari Peñagarikano .
b Igandean, 19:30ean, San Martin
auzoko plazan.
IRUNHartu Hitza bertso bazkaria:Oihana Bartra, Urko Casado,
Aitor Errazkin eta Alaia Martin.
bBihar, 14:00etan, Bidasoako
EKT-n.
ORIOBertso afaria: Sebastian
Lizaso eta Aitor Sarriegi.
bBihar iluntzean, Ortzaika auzoan.
VILLABONA-AMASAMintzolaMintegia. Bertsolaritzaren
ikertegiko emaitzen aurkezpena.
bOstegunean, 18:00etan,
Subijana Etxean.
Zegama b San Martin azoka
Baserri giroan murgildutaArtisau produktuez gain, abereak ere ikusgai egongo dira bihar Zega-
man, San Martin azokan —irudian, iazko azoka—. Aizkorri-Aratz Parke
Naturaleko gazta lehiaketa eta herriko abereena egingo dute. Beste
hainbat herritan ere ospatuko dituzte sanmartinak: Aiako Urdaneta au-
zoan, Alkizan, Ataunen, Azkoitian, Errezilen, Orion... A. MAIZ / GOIERRIKO HITZA
ZARAUTZAne Labaka eta Beatriz Egizabal: Erradikalak gara.
b Igandean, 19:00etan, Antonianon.
ZESTOABertso afaria: MaddalenArzallus eta Andoni Egaña.
bGaur, 20:30ean, Lasao auzoko
elkartean.
ZUMARRAGAMaialen Akizu eta Aratz Igartzabal Potto.
b Igandean, 14:00etan, Aginagan.
HITZALDIAK
ARRASATE Iosu Narbarte: La pérdida de los bienes comunales
en Arrasate-Mondragón y su
comarca (1750-1850).
bAsteartean, 19:00etan,
Kulturaten.
ARRASATE Jon Maia: Desde Extremadura al bertsolarismo.
bAsteazkenean, 18:30ean,
Kulturaten.
BEASAINPou anaiak: Abenturabertikalak Artikoan.
bOstegunean, 19:30ean,
Igartzako jauregian.
BERGARA Jakoba Errekondo:Landare, lore, zuhaitz eta baraz-
kien inguruko zalantzak argitu
nahi?.
bBihar, 11:00etan, Osintxuko
liburutegian.
BERGARA Jerardo Elortza: Euskararen presentzia
Bergarako historian zehar.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Irizar jauregian.
DONOSTIAQuim Torra: Katalunia, burujabetza,
demokrazia, askatasuna.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIAMikel Legorburu: Donostiako zenbait mikrohistoria.
bOstegunean, 20:00etan,
Ikasbide kultur elkartean.
BESTELAKOAK
ALKIZA Imanol Ituiño: Magia
parrastan.
bGaur, 17:00etan, kultur etxean.
ESKORIATZAMemoriaren Eguneko ekitaldia.
bGaur, 19:00etan, plazan.
LEZOMaider Galarza kontalaria:
Maleta kontuak.
bAsteazkenean, 18:15ean,
liburutegian.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Agenda
Eider Goenaga Lizaso Irura
Asier Artolak (Lizartza, 1975) 27aldiz parte hartu du Behobia-Do-nostia maratoi erdian, eta etzi ir-teeran izango da 28. aldiz partehartzeko asmoz. 16 urte zituene-tik ez du inoiz huts egin, eta aur-ten ere, min hartuta dagoenarren, ez dauka etxean geratzekoasmorik. Erritual baten moduanikusten du Behobia eguna. Garaizjoaten da irteerara, «ordu eta erdilehenago». Gurasoek eramatendute beti; baita Donostian jasoere.Noiz eta nolakoa izan zen zure
lehen aldia Behobia-Donostia
lasterketan?
16 urte nituen. Futbolean joka-tzen nuen garai hartan, baina Li-zartzan bazen korrika ibiltzen zentalde bat, eta haiek animatutaeman nuen izena. Ordutik gaurarte, inoiz ez dut hutsik egin. Ni-retzat sakratua da Behobia eguna;lagun baten ezkontzara joateariutzi nion Behobiaren bezperanzelako.Eta 16 urte zenituenean esan ba-
lizute 28 aldiz jarraian parte har-
tuko zenuela?
Ez dakit. Egia da nik neure burua-ri ez niola jarri halako erronkarik,inoiz ez naiz izan urrutira begira-ko erronkak jarri zalea. Niretzatnire bizitzaren parte da kirola egi-tea: korrika, mendia, bizikleta...Baina epe motzerako erronkakjartzen dizkiot nire buruari. Horibai, erronka bat jartzen badut,hasi eta buka, ez naiz etsitzekoa.Eta Behobiari dagokionean, urte-ro ateratzen jarraitu nahi dut;ahal dudan bitartean egingo dut,baita urte osoan nire burua horre-tarako bakarrik zaindu behar ba-dut ere.Beste lasterketek ez daukaten
zer dauka Behobiak?
Oso berezia da lasterketa hau.Hasteko, etxetik gertu dago, etaerosoa da joateko. Bestetik, gusta-tzen zait zenbat jende ateratzenden, baina, batez ere, zenbat jen-de elkartzen den bide bazterre-tan. Bidean dagoen giro hori...Oso polita da. Txaloek eta animooihuek eramaten zaituzte Donos-tiaraino. Festa handi bat da nire-tzat. Anaia, osaba eta hirurok ate-ra izan gara urte askoan, eta mo-zorrotuta ere egin izan dugukorrika. Beraz, festa da, korrikaegitea edo kirola egitea bainogehiago. Prestatu egin behar duzuibilbidea ondo bukatzeko, horibai, baina niretzat festa egun batda, batez ere.Baduzu ohiturarik beste laster-
ketetan parte hartzeko?
Bai, badut ohitura lasterketa he-rrikoietan ateratzeko; urtero ate-ratzen naiz, adibidez, San Silves-tre proban. Baina egia da, batezere, festa kutsuko lasterketetarajo izan dudala beti.Ez zara, beraz, beti markari begi-
ra dagoen korrikalaria.
Ez; nire helburua ez da hori iza-ten. Lasterketa ondo bukatzeaizaten da helburua, eta familiare-kin bazkaltzera joateko plana ate-ratzen bada, primeran. Egun po-lita igarotzea izaten da nire as-moa. Lehengusua eta biok joanizan gara hondartzara, lasterketaondoren bainua hartzera. Horrekere egiten du berezi Behobia.
Orain, aurtengoa bukatu etahurrengo urtean berriro ateratzeada nire erronka. Pixkanaka-pix-kanaka ari naiz semea erakarrinahian; 16 urte egingo ditu, eta eahurrengo urtean edo hurrengoanelkarrekin egiterik badugun. Ala-barekin egitea ere gustatuko li-tzaidake, baina gaztetxoa daoraindik.Nolako prestaketa egiten duzu
lasterketa egunerako?
Nik egunero egiten dut kirola, etaBehobiarako ez dut egiten presta-kuntza berezirik. Iruratik Astea-sura joan eta etorri egiten badut,egin dut entrenamendua; nahi-koa da.
Erraz egiten duzu, beraz, Beho-
biatik Donostiarako bidea?
Bai, nahiko erraz. Ezagutzen dutibilbidea, nire gorputza ere bai,eta bost minutuko gorabeheranibiliko naiz urte batetik bestera,baina tankeran ibiltzen naiz. Ho-rrek ez du esan nahi sufritzen ezdenik. Kirola egiteak beti eska-tzen du sufritzea; kirola ez dutulertzen sufrimendurik gabe.28 urtean asko aldatuko zen las-
terketa, ezta?
Izugarri. Parte hartzea hainbesteigo da urte hauetan... Nik ez daki-dana da nola lortzen duten Beho-bia bezalako toki txiki bateanhainbeste jende sartzea. Baina
gero eta jende gehiagok partehartzen du; pentsa, aurten,30.000 lagunetik gora egongogara irteeran. Ez dakit orduanzenbat aterako ginen, baina5.000ra ere ez ginen iritsiko!Gaur egun egiten diren mendi
lasterketa, ultratrail eta halako-
ekin, badirudi Behobia-Donos-
tia egiteak meritua galdu duela,
ezta?
Bai, izan liteke. Gaur egun, ez dameritu gisa ikusten. Beti izan dalasterketa herrikoia, baina egia dabeste profil bateko jendea atera-tzen zela lehen, kirolariagoanolabait esateko. Gaur egun,jende askorentzat maratoia pres-tatzeko modua izaten da Beho-bian parte hartzea.Zuk inoiz egin duzu maratoirik?
Pentsatu izan dut, baina ez dutegin, eta urruti ikusten dut.Agian, animatuko naiz inoiz, bai-na oso-oso-oso mentalizatutaegon beharko nuke. Prestakun-tza zorrotza egin behar da, udapartean hasi behar duzu entrena-tzen... Eta ni ez naiz ondo molda-tzen beroarekin korrika.Nahiago duzu euria?
Bai, zalantzarik gabe. Niretzat eu-ritan korrika egitea da dagoengauzarik onena. Bakarren bati ezzaio gustatuko, baina niri izugarrigustatzen zait.Begiratu al dituzu iragarpenak?
Bai, noski. Euri konturik ez duematen izango dugunik, eta 13-18gradu ingurukoa izango da tenpe-ratura. Ez dezala berorik egin,behintzat; hori izaten da gehienennahia. Panorama tristea ikusi izanda bero egunetan.Aurten oparitu egin dizute dor-
tsala, 28. parte hartzea duzula-
eta.
Bai, e-mail bat iritsi zitzaidan 25.urtetik aurrera izen-ematea doa-koa dela esanez, eta ahaztu eginzitzaiela niri abisatzea. Aurten-goa, behintzat, eman didate, eta...Zu baino gehiago egindakoak
ere badira, baina asko ez dira
izango, ezta?
Batzuk badirela esango nuke. Iaz,adibidez, Andoni Aizpuruk 30.Behobia egin zuela entzun nuen,nahiz eta ez izan jarraian. Izan ere, ez da meritu makala 28
urtez jarraian egitea eta lesiorik
ez izatea, ezta?
27 urteotan sekula ez naiz atera le-sionatuta; aurtengoa izango da le-hen aldia. Baina atera, aterakonaiz, eta ez dakit nola iritsiko nai-zen. Aurten begiratu dut lehen al-diz kontrola noiz ixten duten:2.45. «Hor sartu beharra daukat,berdin dit nola» pentsatu nuen.Bukatzea da nire erronka.
«Gaur egun, Behobianateratzea ez da meritu gisa ikusten»
Asier Artola b Korrikalaria
16 urte zituen lehen aldiz Behobia-Donostia lasterketan parte hartuzuenean. 28. aldia izango du aurtengoa. Inoiz ez du huts egin, eta, minhartuta dagoen arren, ziur da igandean ere ibilbidea bukatuko duela.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko azaroaren 9a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus bgipuzkoa@hitza.eus
sELKARRIZKETA
E. GOENAGA