Post on 10-Aug-2020
GIPUZKOAKOHITZA
Borroka amaigabean
Itsuen egunerokoa Kaleraaterata, itsuek traba asko izaten dute
bastoiarekin edo txakurrarekin moldatzeko
8Elkarrizketa Jon LegorburuArrastua lezoarrarekin hizketan,
herrigintzan egindako lanari buruz
4Ostirala
2018ko apirilaren 20aIX. urtea349. zenbakia
www.gipuzkoa.hitza.eusgipuzkoa@hitza.eus
253 milioi euroko iruzurra azaleratu du Ogasunak, baina ez da hori Gipuzkoako zerga iruzur guztia b 2-3
HITZA
BERRIA
Eider Goenaga Lizaso
Gi p u z k o a k o
Ogasunak jaki-
narazi du jada
2017ko jardu-
nean azalera-
tutako iruzur
fiskalaren zenbatekoa: 253,4 mi-
lioi euro, 2016an baino %18,2
gehiago. Iruzurraren kontrako
borrokan etenik gabe ari direla
dio Gipuzkoako Foru Aldundiak,
eta pozik daude emaitzekin,
oraindik ere egiteko asko dagoela
onartuta. «Kuantitatiboki zein
kualitatiboki egin behar zaio au-
rre iruzur fiskalari. Kopurua han-
dia da; zenbat eta diru iruzur han-
diagoa azaleratu, orduan eta ho-
beto. Baina kualitatiboki ere begi-
ratu behar zaio; borroka honetan
kopurua bezain garrantzitsua da
kultura aldaketa», azaldu du Jo-
kin Perona Ogasun zuzendariak.
Ildo horretan, kontrola handi-
tzearen zuzeneko eragina azale-
ratutako iruzurrean ikusten dela
zehaztu du; baina zeharkako era-
gina ere badagoela dio, kontrola
zorrozten den neurrian aitortzai-
leen joerak aldatu egiten direlako.
Hori kuantifikatzea oso zaila dela
gaineratu du. «Sektoreka eginda-
ko jarduera zehatzetan frogatu
izan dugu zeharkako eragina ba-
dagoela, eta kalkula daiteke gutxi
gorabehera zenbatekoa den; bai-
na, kopuru osoetan, ezin da zen-
batu zeharkako eragina».
Arloz arlo, aurten BEZ zergaren
iruzurra agertzen da buruan, igo-
era nabarmenarekin: 68,5 milioi
eurotik 124,8 milioi eurora. Xa-
bier Olano EH Bilduko batzarkide
eta aurreko Ogasun zuzendaria-
ren arabera, «logikoa» da iruzur
handiena BEZ zergan antzema-
tea, hor biltzen baita diru gehien.
Ildo horretan, heziketaren ga-
rrantzia aipatu du Olanok, eta ho-
rretan bat dator egungo Ogasun
zuzendaria ere. «Kontzientzia-
zioa da gure lan ardatz garrantzi-
tsuenetako bat», dio Peronak.
BEZaren iruzurra txikiek zein
handiek egiten dutela zehaztu
dute biek. «Esparru guztietan
dago iruzurra», dio Peronak, eta
hori honela zehaztu du Olanok:
«Tamalez, gurean oso ohikoa da
bezeroak faktura BEZik gabe
eskatzea; eskudirutan funtziona-
tzen duten negozioetan badago
irabazitako guztia ez aitortzeko
joera; zentro komertzial handiek
ere kanpainak egiten dituzte esa-
nez ‘BEZa itzuliko dizugu’, eta
oso mezu kaskarra zabaltzen da
hor ere; eta enpresa handi askok
sareak dauzkate antolatuta:
batak besteari pasatzen diote
BEZa, eta, azkenean, ez du inork
ordaintzen».
Jokabide desegokiak salatuHoriek guztiak identifikatzeko la-
nean gogor ari direla azaldu du
Peronak. Bezeroen kasuan, ezin-
besteko jo du kontzientziazioa eta
kultura aldaketa. BEZik gabe ez
ordaintzea, toki guztietan tiketa
exijitzea... «Norberak bere bu-
ruari exijitu behar dio jokabide
zuzena izatea, baina besteei ere
gauza bera exijitu behar die».
Foru aldundiak baditu salake-
tarako bideak, eta urteotan sala-
ketek gora egin dutela azaldu du
Peronak. «Pertsona batek prakti-
ka desegoki bat ikusten badu,
modu anonimoan sala dezake. In-
formazio hori oso baliagarria izan
daiteke, ez ditugun datuak eskura
180
160
140
120
100
80
60
40
20
11
PFEZ
Datuak milioi eurotan
171615141312 11
Sozietate Zerga
171615141312 11
BEZ
171615141312 11
Beste zergak
171615141312
ITURRIA: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
AZALERATUTAKO IRUZURRAREN BILAKAERA
68,1
55,879,5
179,9
90,3
47,0
67,5
149,7
124,8
8,4
25,8
313,52012
314,02013
358,52014
357,72015
214,42016
253,420172011
223,5Guztira
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a2 b Astekoa
Gipuzkoako Ogasunak 253 milioieuroko iruzurra azaleratu du 2017kojardunetik. Arlo horretan borrokaeta hobekuntza etengabean ari direlaazaldu du Ogasun zuzendariak.
Iruzurrari
beste
hozka bat
ditzakegulako, gu ezin garelako
iritsi toki guzti-guztietara. Beraz,
gonbita egiten diet herritar guztiei
zerbait ikusten badute informa-
zioa eman dezaten».
Halako jokabideak saihesteko,
kaleko ikuskaritzak egiten dira,
eta baita kanpainak ere; adibidez,
ordainketa guztietan tiketa eska-
tzeko. Horrez gain, aurrerapen
teknologikoak kontrol zorrotza-
goa ahalbidetzen du. Peronak bi
proiektu aipatu ditu. «Kutxa
erregistratzaileena da bat. Soft-
ware baten bidez, jaulkitzen den
momentu berean jasotzen du
Ogasunak tiketa, eta hori gara-
tzen ari gara. Bestetik, SII proiek-
tua daukagu; programa horrekin,
sei milioi eurotik gora fakturatzen
duten enpresek lau egunez behin
bidali behar dizkigute faktura
guztiak, bai jasotakoak eta bai
igorritakoak. Espiritua hori da,
teknologia sartuz joan, eta, ahal
den neurrian, dena online egiten
saiatu».
Kaleko ikuskaritza eta teknolo-
gia uztartzen dituen beste jardue-
ra bat ere aipatu du Peronak. «To-
kian tokira joan eta momentuan
klonatzen dugu informazioa, gero
dena aztertzeko. Iruzurgilea ha-
rrapatzeko ez ezik, besteei mezua
igortzeko ere balio dezake ho-
rrek». Eskudirutan ordaintzen
den tokietan egiten dute hori.
Nazioarteko informazioaIruzurgile handiagoen kasuan,
inguruko lurraldeetako ogasune-
kin informazioa trukatzen dela
dio Peronak, baina nazioarteko
informazioa izatea ere ezinbeste-
ko jo du. «Ohikoa da lurralde eta
nazio ezberdinen arteko mugi-
mendua, bai enpresa handien ka-
suan eta bai ertainen kasuan; he-
mengo enpresak beste herrialde-
etako enpresekin aritzen dira
lanean, eta hor dauden transfe-
rentziak jarraitu behar ditugu».
Horretan pausoak ematen ari
direla aitortu du Olanok. «Gure
garaian arazoak izaten genituen,
adibidez, Bizkaiko informazioa
jasotzeko; Nafarroarekin hitzar-
eta lan eskaintza publikorik ez da
egin. Egonkortasuna behar da
arlo horretan, hau ez baita gauza
puntual bat. Gainera, azpimarra-
tu behar da errentagarritasun
handiko langileak direla iruzu-
rraren arloan lan egiten dute-
nak», esan du Olanok.
Ahalegin gehiagoAzaleratutako iruzur fiskalarekin
gustura egon arren, bertan gozo
egoterik ez dagoela aitortu du Pe-
ronak. Eta zorroztasun handiagoa
behar dela dio Olanok, koska bat
gehiago igo behar dela. «Estima-
zioen arabera, eta estimazioak
diot azaleratzen ez bada ezinez-
koa delako iruzurraren zenbate-
koa zehaztea, Gipuzkoan 700-
800 milioi artekoa izan daiteke
iruzur fiskala; %36ra baino ez ga-
rela iristen esan nahi du horrek».
Landu beharreko beste puntu
garrantzitsu bat azaleratutako
iruzurraren kobraketa dela azal-
du dute biek. «Azaleratutako iru-
zurra ez da iruzur guztia, eta be-
rreskuratzen dena ere ez da azale-
ratutako guztia», dio Peronak.
%60-70 inguru berreskuratzen
da. Batetik, iruzurgile askok auzi-
bidera jotzen dute, eta horrek
asko atzeratzen du kobraketa,
eta, zenbaitetan, epaileek atzera
botatzen dituzte espedienteak;
horrez gain, denbora tarte hori
ondare hustuketa egiteko balia-
tzen duten iruzurgileak daude.
Ogasunak ahalegina egiten duela
zehaztu du Peronak, bai ondasu-
nen jarraipenean eta baita kaute-
lazko neurriak ezartzerakoan
edota ondasunen bahiketan ere.
«Kontzientziazioa, neurriak,
kontrola, informazioa, eta, hala
eta guztiz, iruzurra egiten duena-
ri, egurra». Horrela laburbiltzen
du Olanok iruzurraren kontrako
borroka. Iruzurgileak jada jaso-
tzen du zigorra: zenbait kasutan,
zor duenari beste hainbesteko
isuna jartzen zaio. Peronak azaldu
duenez, arlo horretan araudia ur-
tez urte eguneratzen da, besteak
beste, «isunak gogortzeko».
Astekoa b 3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko apirilaren 20a
Norberak bere buruariexijitu behar diojokabide zuzena izatea,baina besteei ere gauzabera exijitu behar die»Jokin PeronaOgasun zuzendaria
«Kontzientziazioa,neurriak, kontrola,informazioa, eta, halaeta guztiz, iruzurraegiten duenari, egurra»Xabier OlanoOgasun zuzendari ohia (EH Bildu)
‘‘
men bat sinatu genuen elkarri in-
formazioa emateko, eta Iparral-
deko zerga administrazioekin ere
bideak ireki genituen». Hitzar-
men gehiago egiten ari dira orain,
eta EAEko hiru Ogasunen artean
iruzurraren kontrako batzordea
osatua dago, 2014tik, bai infor-
mazioa trukatzeko eta baita ba-
koitzak egiten dituen jardueren
berri eman eta esperientziak par-
tekatzeko ere. «Nazioartean ere
ari dira pausoak ematen. Gure le-
gealdian, adibidez, lortu zen Sui-
tza hango kontuen informazioa
ematen hastea», dio Olanok.
Akordio berriei buruz hitz egin
du Peronak. «AEBekin akordioa
sinatu da, eta, horren bidez,
AEBetako finantza erakundeetan
kontuak dituzten gipuzkoarren
informazioa jasotzen dugu. Euro-
pan, berriz, aurten jarriko da
martxan duela zenbait urte Berli-
nen sinatu zen akordio bat, eta 54
herrialdetako informazioa bana-
tuko dugu. Buruz ari naiz, baina
paradisu fiskalak dira horietako
hamabost bat». Informazioa iza-
tea «oso aurrerapauso garrantzi-
tsua» dela dio: «Nazioartean jo-
katzen duten iruzurgileei eremua
murrizten ari gara».
Informazio asko da, ordea; eta,
hori kudeatzeko, aztertzeko eta
Ogasunak dituen datuekin desa-
dostasunik dagoen aurkitzeko,
baliabideak behar dira. Horretan
ere urratsak egin direla dio Pero-
nak, bai baliabide teknikoetan in-
bertituz —Ogasuneko aurrekon-
tuaren %15— eta bai langile gehia-
go jarriz. Arlo horretan egiten dio
kritika Olanok egungo foru go-
bernuari. 300 bat langile aritzen
dira egun Ogasunean —kudeake-
ta, ikuskaritza eta zerga bilketan—
eta foru aldundiak 45 lagun
gehiago hartuko ditu taldea in-
dartzeko. 26 jada hasi dira lanean,
eta hemeretzi maiatzean hasiko
dira. «Guk uste dugu hor ahale-
gin handiagoa behar dela; behin-
behinekoak dira kontratazioak,
Astelehenetikaurrera egingodira aitorpenak
RGaur hasiko da Oga-
suneko bulegoetan
zerga aitorpena egiteko hi-
tzordua eskatzeko epea,
eta zerga aitorpenak astele-
henetik aurrera egingo di-
tuzte, ekainaren 30ean zer-
ga kanpaina ixten den arte.
Gipuzkoako Foru Aldun-
diak aste honetan emanda-
ko datuen arabera, guztira
259 milioi euro itzuli eta 224
milioi euro jasoko dira, eta
35 milioi euroko saldo ne-
gatiboa utziko luke kanpai-
nak; horrenbestez, iazko
zenbatekoa 17 milioi hobe-
tuko litzateke.
nuen hasieratik, Oiartzualdean65.000 lagun bizi garelako, azpie-gitura handiez inguratuta. Hasie-ran handikeria leporatu zigunhainbatek mila bazkide lortu nahigenituela esaten genuenean, bai-na hor daude emaitzak. Oso ona izaten ari da proiektua-
ren bilakaera, ezta?
Oso ona da balorazioa. Urtebeteegin dugu. 150 bazkiderekin hasiginen Labore Oarson, eta 650gara gaur egun. 70 ekoizletik gorakudeatzen ditugu, eta, oraingoz,jardunaldi osoko bi lanaldi ema-ten ari da kooperatiba. Gainera,oso pozik daude gurekin lan egi-ten duten inguruko baserrita-rrak, eta salmentetan igarri dute-la diote. Orokorrean, oso-osopositiboa da balorazioa. Ezgenuen espero horren denboragutxian gauden lekuan egoterik.Honaino iristeko denbora gehia-go beharko genuela uste genuen,baina goraka doa Labore Oarso,eta gainditu egin ditugu gureaurreikuspenak.Berritzailea da Laboreren ere-
dua, eta inguruan hedatzen ari
da pixkanaka. Zure ustez, kon-
tsumo kooperatiben eredu hori
zergatik ari da arrakasta izaten?
Gu Iruñeko Landarera joan ginenhura zer zen ikustera, eta jendeagurera etortzen da orain, Oiar-tzualdean Labore sortu dugune-an. Bilbotik eta Igeldotik etorri zi-ren, Ereñotzun eta Usurbilen erebadira mugimenduak... 1.200produkturekin eta herriko jende-ak kudeatuta denda fisikoki ikus-ten dutenean, herritarrak kontu-ratzen dira proiektua egingarriadela, eta animatu egiten dira an-tzeko zerbait gauzatzera.Etorkizunerako baikor zaude
beraz, ezta?
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a4 b Elkarrizketa
«Garai ilun bateraitzultzen ari gara»Jon Legorburu Arrastua Labore kooperatibako kidea
Herrigintzan egindako lanari esker daezaguna Jon Legorburu Arrastualezoarra. Labore Oarso kontsumokooperatibaren sustatzaileetako bat ereizan da; saltsa askotako perrexila da.
Olatz Mitxelena Lezo
Lezon jaio zen, Lezon bizi da etaLezon lan egiten du Jon Legorbu-ru Arrastuak (1968). Lehen sekto-rearen egoerarekin kezkatuta,elikadura burujabetzaren espa-rruan ari da lanean azken bola-dan, eta Labore Oarso kontsumokooperatibaren sustatzaile nagu-sietakoa izan da. Baina, ekintzailenekaezina izanik, esparru asko-tan da ezaguna; zinegotzi izan zenEAE-ANVrekin; Brinko pailazoaizan da urtetan, Korri, Xalto etaBrinko taldean; eta Lezoko kulturmugimenduko erreferente ga-rrantzitsua ere bada.Zergatik erabaki zenuen Labore
Oarso kontsumo kooperatiba-
ren egitasmoa bultzatzea?
Hainbat herritarri gonbidapenairitsi zitzaigun elikadura buruja-betzaren eta lehenengo sektorea-ren inguruan sortu nahi zutenproiektu batean parte hartzeko.Duela bi urte, gutxi gorabehera,bilera bat egin genuen Lezon, eus-kaltegian, eta hamabost bat herri-tar azaldu ginen han. Pasaian,Oiartzunen eta Errenterian ere bi-lerak egin zituzten, eta lau herrie-tan talde txikiak antolatu geni-tuen herri bakoitzeko ordezkarigisa. Lezotik ni joan nintzen or-dezkari moduan, eta hala sartunintzen mugimenduan.Lehen sektorearen egoera zein
zen azaldu ziguten lehen bilerahartan. Gaiari bueltaka hasi, eta,hemengo baserrien egoerarekinkezkatuta, zerbait egin zitekeelaikusi nuen eurek zer lortu nahizuten azaldu zigutenean. Erreali-tateak bultzatu ninduen pausoaematera. Elikaduraren esparruanzerbait egin zitekeela konturatunintzen. Bideragarria zela ikusi
Laborek etorkizun oparoa izandezakeela uste dut, momentu ho-netan haur txikiak dituzten gura-so gazteak direlako gure bazkidegehienak. Jendeak elikadurarigarrantzia ematen diola esan nahidu horrek, eta haurrentzat elika-dura ona nahi duela. Baikor nagoalde horretatik.Gai baikorretik mikatzagoetara
jauzia eginda, lezoarra zara zu,
hondakinen gaiak bereziki as-
tindu duen herri batekoa. Le-
hengo astean zure herrikide eta
alderdikide Ainhoa Intxaurran-
dieta epaitu zuten Madrilen,
errauste plantaren lanak etetea-
gatik. Zer iritzi daukazu?
Ainhoa [Intxaurrandieta] etaIñaki [Errazkin] bakar antzeanutzi ditugula uste dut. Hori danire iritzia. Iruditzen zait eurekhartu dutela kargarik handiena,eta ezker abertzalearen barrutikere babes handiagoa izango zute-la uste nuen. Egonezina sortzendit Ainhoa eta Iñakiren egoerak;tristea iruditzen zait. Asko balo-ratzen dut egin duten lana, bainababes handiagoa merezi dutelairuditzen zait. Pena ematen ditegungo egoerak. Nola uste duzu bukatuko dela
auzia?
Gaizki. Ekonomikoki zigortukodituzte, ezin dietelako jarri beste-lako zigorrik. Izugarrizko dirutzaeskatuko diete, nahiz eta, agian,ez izan 41 milioi euro horiek; di-rutza handiaz ari gara hizketan.Ez dakit zer, baina, kasu honetan,denon artean egin beharko duguzerbait.Atez ateko bilketa sistema inda-
rrean zegoen garaian, Lezo
Zero Zabor taldeko kide izan zi-
nen zu zeu, eta dezenteko ika-
mikak izan zenituzten Lezo Gar-
bia plataformarekin. Gaur-gaur-
koz, zein balorazio egiten duzu
ordukoa gogora ekarrita?
Sistema aldatu aurretik galdeke-ta egin behar zela uste dut, bainalezoarrok ez genuela gehiegi la-gundu, hori ere hala dela ustedut. Zaila zen gaia, ika-mika han-dia sortu zen herrian, eta udalanahiko bakarrik geratu zela iru-ditzen zait. Zazpi edo zortzi lagunibiltzen ginen Lezo Zero Zabortaldean, eta gaia nahiko ahul lan-du genuela uste dut. Udalak ba-zuen ahalmena sistema indarre-an jartzeko, eta jarri zuen, bainaherriak ez zuen bultzatu beharzen adina. Zinegotzi ere izan zinen, EAE-
ANVren garaian. Gustuko duzu
udal jarduna?
Bai. Egia esan, oso gustura ibilinintzen, bai Kultura zinegotziaritu nintzenean, eta baita geroraere, Lan, Zerbitzu eta Hirigintza
Zein irakurketa egiten duzu
egungo egoera politikoaz?
Kezka handiz bizi dut Kataluniangertatu den guztia edo hemenAltsasuko gazteekin gertatzen aridena. Garai ilun batera itzultzenari garela uste dut, eta asko kez-katzen nau horrek, mugatzen aridelako edozer gauza aldarrika-tzeko dugun askatasuna. Kezka-tu egiten nau Amaia Agirregabi-ria, Pasaiako alkate izandakoa,kartzelan egoteak, edo, politiko-ki sigla batzuk defendatzen ari-tzeagatik, Ainhoa Intxaurrandie-ta eta Iñaki Errazkin kartzelarajoan daitezkeela ikusteak. Ez daeuren erabaki pertsonala, bainaeurak zigortu nahi dituzte. Askokezkatzen naute orain sortzen ariden politika berri honenmoduek.Zorionez, dena ez da izan hain
serioa zure bizipenetan. Pailazo
izan zara urtetan, Korri, Xalto
eta Brinko taldean, Brinkoren
rolean.
Hamabost urtez aritu nintzen jar-dun horretan. 1999an sortu nuentaldea, Mikel Susperregirekin ba-tera,Trapujale, Zabarre eta Lezo-ko beste hainbat pertsonaia hau-rren munduan eta ipuingintzanzabaltzeko asmoz. Udalean sartunintzenean utzi nuen pailazo jar-duna, nahiz eta oraindik, gauzabereziren bat dagoenean, Marke-len Irria festa edo antzekoren bat,plazara aterako naizen, agian;baina une jakin bateko erabaki gi-sa, betiere.Zer maite duzu gehien pailazo
jardun horretatik?
Irribarrea, eta haurrak ahozaba-lik ikustea. Ekitaldia bukatu etahaur batzuekin sortzen den ha-rreman hori; batzuei muxuakeman, beste batzuei sinadurak...Baina, batez ere, zerbait egiteraateratzen duzunean haurrak jar-tzen duen aurpegi hori. Denaematen du haurrak.Gogotik lan egindakoa zara Le-
zoko inauterien bueltan ere.
32 urte dituzte Lezoko inaute-riek. Ekaitza atseden taldeakparrokian zuen aisialdi taldebatetik sortu zen ideia, kulturbatzorde batean, herriko hainbatelkartek bultzatuta. Ekaitz aisial-di taldean begirale ginenean hasiginen gu gaia lantzen. Hasieran,guk antolatzen genituen inaute-riak, eta, gerora, begirale gaztea-goen esku gelditu zen antolakun-tza, duela hamabi bat urtehutsunea sortu zen arte. Orduansortu genuen Trapujale taldea,Ekaitzen begirale lanetan arituginen batzuek. Talde sendo batsortzea erabaki genuen, etaordutik, urtero-urtero, bospaseilagun aritzen gara inauteriak
antolatzen, gogotsu eta gauzaberriak eginez.Zergatik hartu zenuten Trapuja-
le izena? Nondik dator izena?
Osaba bat banuen nik, eta harkTrapujale deitzen zidan txiki-txikitatik. Pertsonaia osatzekolanean hasi ginenean, aitona-amonengana jo nuen osabakTrapujale zergatik deitzen zidangaldetzera. Ingurukoek lezoarreijarritako ezizen bat dela kontatuzidaten orduan. Hitz polita zelairuditu zitzaigun, eta haren buel-tan sortu genuen inauterietakoantolaketa guztia.Hala ere, urteetan sortu den
zerbait da Trapujale inauteria;komeni da hori nabarmentzea.Lander Zurutuzak komiki bategin zuen Mikel Susperregirekinbatera, dantza taldekoek Ziri-kuak sortu zituzten... Denon ar-tean sortutako inauteria da Lezo-koa, herri inauteria, eta hori dagauzarik politena; hain zuzenere, horregatik funtzionatzen duhain ondo. Lezon guztiz errotudira inauterietako osteguna etaasteartea. Trapujale taldean osopozik gaude festek izan duten bi-lakaerarekin.Euskaltzalea zaren neurrian,
zure ustez zeintzuk dira, gaur
egun, euskararen normalizazio-
aren bidean urratsik premiaz-
koenak?
Alde horretatik, nahiko kezkatu-ta nago Lezon ikusten dudanerrealitatearekin, baina joeraorokorra dela uste dut. Parkean-eta asko jaitsi da euskararen era-bilera. Kanpotarrak etorri diraLezora bizitzera, eta herria eta,batez ere, haurren mundua de-zente erdaldundu dira. Herrikoeskolak eta ikastolak arlo horre-tan serio lan egin beharko lukete-la uste dut. Errealitate horri ga-rrantzia eman behar diogu de-nok. Atzera egin dugula iruditzenzait. Haurrek badakite euskaraz,baina kaleko erabileran badau-kagu nahikoa lan, asko jaitsi dela-ko orokorrean, bai Lezon eta bai-ta inguruko herrietan ere.Euskaraldiaren urtea izango da
aurten. Zer moduzkoa iruditzen
zaizu plazaratutako erronka?
Eskualdean euskararen aldekojairen bat egin beharra dagoelauste dut, euskarari garrantziaemateko eta arlo hori landuz joa-teko. Badakit hainbat kanpainagauzatzen dituztela Oiartzualde-an, baina iruditzen zait ez delanahikoa. Euskararen jaialdierraldoi bat egin beharko litzate-ke, eta haurrei eta gurasoei begi-rako zerbait antolatuko nukenik. AEKren eta teknikarien eskuuzten dugu euskara, baina horiez da nahikoa.
OLATZ MITXELENA
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a Elkarrizketa b 5
arloetan jardun nuenean. Gogo-an dut 45 haurrekin bilera bategin nuela eta gerora eskatu zida-ten skate parkea egiteko. Zortziedo hamar urte pasatu dira ordu-tik, eta gaur egun asko poztennau skate parkea asko erabiltzendela ikusteak. Gauza bera gerta-tzen zait Karlos Saldise plazakoestalpearekin. Lezok behar zuenaterpe hori, guk jarri genuen, etaasko erabiltzen da gaur egun. Or-dutik, Lezon, ekitaldiak ez diragelditzen bertan behera egural-diagatik. Udaletxeko saltsa gustatu egin
zitzaidan niri, nahiz eta momen-tu onak eta txarrak bizi izan geni-tuen. Baina, orokorrean, bai, oro-korrean gustuko dut udaleko jar-duna.
MOTZEAN
Zein pertsonaia duzu gustu-
koen Lezoko inauterietan?
Ziriku nagusia.
Eta zein egun?Ostegun zu-
ria.
Bertan galtzeko toki bat?
Jaizkibel.
Euskaraz gustuko duzun
hitz bat. Kaixo.
Erabat mespretxatzen du-
zun jarrera hori, jasangaitza
zaizuna?Handikeria.
Eta estimatzen duzuna?
Goxotasuna.
Zeri diozu benetako beldu-
rra?Euskararen egoerari, eta,
batez ere, egungo egoera po-
litikoari. Zalantza asko sortzen
dizkit.
Hurrengo erronka pertso-
nala?Lagunen batek esan dit
etorkizunean Aiton Bordako
[Lezoko erretiratuen elkartea]
lehendakaria izango naizela,
baina 50 urte ditut, eta baserri
bat nahi dut erretiroaren garai-
rako; baserri bat eraikitzea eta
bertan bizitzea da erronka.
Asko kezkatzen nauteoraingo politika berrihonen moduek; garai ilun bateraitzultzen ari gara»
«Gero eta gehiagomugatzen ari daedozer gauzaaldarrikatzeko dugunaskatasuna»
«150 bazkiderekinhasi ginen LaboreOarso kooperatiban,eta 650 bazkide garagaur egun»
«Ainhoa[Intxaurrandieta]eta Iñaki [Errazkin]bakar antzean utziditugula uste dut»
‘‘
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a6 b Iritzia
RIRITZIALeire Narbaiza
Munillakblokeatuta nauka
Munillak blokeatutanauka Twitterren.Duela hilabete ba-tzuk konturatu
nintzen, kasualitatez. Txiolarilagun batzuekin komentatu, etaeuretako batzuek ere hala zeude-la aditzera eman zidaten. Kontuada blokeatutako kide horiek ezdiogula inoiz berbarik egin gizonhorri, eta normalean blokeatzea-rena txio gurutzaketa baten oste-an izaten da.
[Sare sozial hori erabiltzen edo-ta ezagutzen ez duzuenoi oharra:Twitterren blokeatzearena neu-rri latza izaten da ia beti, egitenzaiona jazartzen duen jendeari,iraintzen duenari, trolei, jasanezinak direnei... Blokeatzearen
ondorioz, blokeatuak ezin ditublokeatzailearen mezuak ikusi.Zigor moduko bat ere badela esangenezake, kokoteraino gaudene-an egiten dena soilik].
Sareko lagunok barrezka jar-dun genuen. Arduratzen ez ba-gintuen ere, sekulako harridurasortu zigula esan nezake. Denaden, barreak egin ostean, bueltabatzuk eman nizkion kontuari,eta iruditu zitzaidan Munilla osokristau txarra zela, ez zuelakoebanjelioetan dioena betetzen.Izan ere, bataiatutako pertsonanaiz; beraz, katolikoa Elizarenbegietan, inoiz ez baitute inor bo-rratzen, apostasia egin arren.Kontuan izan, euren zerrendetanagertzen garen guztiok zenbatu,
eta kopuru horrekin presioa egi-ten dietela gobernuei. Hori ho-rrela, ikuspuntu horretatik begi-ratuta, bera nire gotzaina da, gi-puzkoarra naizelako. Horregatik,nola baztertu du elizakide bat?Zer dela eta? Ez dut esan, bainahori guztiori greba feminista bai-no lehenago izan zen, bere adie-razpen deabruzko horiek bainoaskoz lehenago, alegia.
Ziur naiz blokeatu nindueneansumatuko zuela nire profilean(eta lagunenean) demonioarensufre usaina. Bekatari zantzuakere ikusiko zizkigun. Horretara,eta betiere bere ikuspegitik, ardigalduak gara, bide okerretik joandirenak. Seguru nago ondotxoezagutuko duela apaiz horrek
ardi galduaren parabola, zeinakdioen artzain onari ardi bakar batgaltzen bazaio, artaldea laga, etadesagertutako horren bila joangodela; izan ere, ardi galdu horrekartalde osoak baino gehiago baliodu. Kasu honetan gu ardi gal-duak (ejem), bera artzaina; beraz,gu blokeatuta bere harrokeria etalan txarra baino ez du erakusten.
Baina jokaera horrek ezin gaituharritu. Eliza katolikoaren hie-rarkiako kide nahikotxok era-kusten dute txakur amorratua-ren jarrera hori. Latza egingo zaie
boterea galtzea, euren ideiak ezininposatu, eta konturatzea geroeta jende gutxiagok egiten dielajaramon, gero eta pisu gutxiagodutela gizartean. Ahaleginakahalegin, ez dute lortzen berres-kuratzea beste erregimen batzue-tan izan zuten itzala, zorionez.
Horregatik, gustuko ez dutenagaitzetsi behar dute gizon hierar-ka horiek. Munillak berak esanzuen deabrua emakume feminis-ten artean dagoela, eta gaineratufeminismo ona eta txarra daude-la. Bitartean, guk deabrua bereaurpegian ikusten dugu, eta Pie-rre de Lancreren jarraitzaile mo-dernotzat ere jo genezake, XVII.mendean Lapurdin jardun zueninkisidorearen oinordeko. Hark200 bat lagun, ia denak emaku-meak, sorgintzat hartu, zigortueta hil zituen. Munillak ezin duhalakorik egin, baina hitz etaekintza horiekin kondenatu gai-tu. 400 urte pasatu arren, gauzabatzuk ez dira aldatzen!
Irudiab Andoain
«Bidesariak ez dauka atzera-bueltarik»N-1 eta A-15 autobideetan kamioiei bidesaria kobratzen jarraituko dutela ziurtatu du Aintzane Oiarbide Gipuz-
koako Bide Azpiegituretarako diputatuak. «Bidesariak ez dauka atzera-bueltarik», adierazi zuen herenegun.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere «legea alde» dutela ziurtatu zuen asteartean, Gipuzkoatik
kanpoko garraiolariak «baztertzen» zituztelako EAEko Justizia Auzitegiak bidesari horiek bertan behera utzi zi-
tuela jakinarazi eta lau egunera. Irudian, N-1 errepidean, Andoainen dagoen arkua. JON URBE / FOKU
Aurtengo udan ez da izango hegaldirikHondarribitik Londresera eta Palmara
HONDARRIBIA b«Behin-behineko neurria da», azpimarratu du Ma-risol Garmendia Gipuzkoako Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa-ko diputatuak. Baina, pistan egingo dituzten lanen eraginez, aurtengoudan ez da izango hegaldirik Hondarribiko aireportutik Londres etaPalmara. Madrilera eta Bartzelonara mugatuko dira, beraz, hegaldiak.
«Gutako bakoitzak ahaleginaegin behar dugu euskaraetxean erabiltzeko, lagunekin,aisian…; norberarenerantzukizuna da hori»Miren AzkarateEHUko irakaslea eta euskaltzain osoa
2PASAIAKO BADIAKO UDALERRIAK BIZIBERRITZEKO
ALDUNDIAREN EKARPENA, MILIOI EUROTAN
Gipuzkoako Aldundiak bi milioi euro gehiago bideratuko ditu Errenteria,
Pasaia, Lezo eta Oiartzunera, udalerri horiek biziberritzeko erronkari
erantzuteko. Legealdi honetan beste 7,8 milioi euro jarri ditu jada.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko: gipuzkoa@hitza.eus.
%
Gascok adierazi du Donostiako pisuturistikoetan ez dela izango amnistiarik
DONOSTIA b«Ordenantza berriak debekatu egiten du Parte Zaharre-an pisu turistiko gehiagori lizentzia ematea, eta ez da izango amnistia-rik». Hala adierazi du Ernesto Gasco Donostiako Turismo zinegotziak.Hainbat pisuri «behin-behineko amnistia» eman izana leporatu dieRicardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak EAJ eta PSE-EEri.
Ziur naiz blokeatuninduenean
sumatuko zuela nire profilean
(eta lagunenean)demonioaren sufre usaina
Loinaz Agirre Beasain
Transexualitateareninguruko zalantzaketa iluntasunak ar-gitzen laguntzekosortu dute Trans-
formatzen film dokumentala.Aniztasunaren bidean urratsakeginez, «identitateak azaleratu»nahi dituzte HiKiru taldea osatzenduten hiru kideek: Ekaitz Goikoe-txea Asurabarrena eta Garazi Za-baleta Mendizabal beasaindarrek,eta Aitor Lanas Ardanaz iruinda-rrak, «jendartea transformatze-ko». Asteartean, 19:00etan, Bea-saingo Usurbe antzokian aurkez-tuko dute, II. Transzikloan.Goikoetxeak duela lau urte eta
erdi ezagutu zituen Mikele Gran-de transexuala eta haren guraso-ak, Atarrabiako (Nafarroa) insti-tutuan. «Aberastasun ondarea daMikele ezagutzea, eta aprobetxa-tu egin beharra zegoela ikusinuen; are gehiago, bera nolakoaden ikusita». Beasaindarraren hi-
tzetan, gainera, Mikelek berak osoondo barneratu du dena. «Osozoriontsua da, oso-oso alaia, etabere bizipenak adierazi eta parte-katu nahi ditu». Duela bi urte, Ba-sarri bertsopaper lehiaketa iraba-zi zuen Goikoetxeak transexuali-tateari buruzko Naizenaren ize-neanbertso sortarekin. «Mikele-rekin izandako solasaldietatikabiatuta, bertsoak idaztea erabakinuen orduan. Berritasuna izanzen, gai horretaz gutxi idatzi izanzelako ordura arte», gogoratu duGoikoetxeak. Iaz, berriz, Mahai-
tasunez solasaldi-ikuskizunaprestatu zuen Mikelerekin bera-rekin eta Olaia Baigorrirekin.Goikoetxeak Zabaleta eta Lana-
sekin bat egin du oraingoan, etadokumentalaren bidez landu du-te transexualitatearen gaia, «jen-dartea aniztasunean sentibera-tzeko helburuarekin». Transetaformatzenhitzekin jolastuz osatudute dokumentalaren izena etaizana. «Denok transformatu be-har dugu», azaldu du Goikoetxe-
ak. «Transexualitatean jartzendugu fokua hitz jokoarekin, bainamota guztietako aniztasunei zu-zendutako lana da. Aniztasuna-ren begirada dauka oinarri, etahori aldarrikatzen dugu».
40 minutuko testigantza eta bi-zipen sorta bildu dute dokumen-talean. «Material gehiago ere ba-geneukan, baina garrantzitsua dahelburua zehaztea. Testigantzak
jasota, mezua errazago iristen datestigantza horiek daukaten giza-tasun horretatik». Testigantzakjasoz eta informazioa bilduz, ger-tutik hainbat egoera ezagutzekoaukera eskaini dute, gogoeta egi-
tea gonbidatuz. Ertz as-kotatik landu dute gaia,hainbat pertsonaren la-guntzarekin: «Askotari-ko bizipenak jasotzensaiatu gara; bai prozesuaoso ondo barneratu dute-nena, baina baita infer-nua bizi izan dutenenaere». Ondorengoek par-te hartu dute proiektuan:Mikelek berak eta harengurasoek, Aingeru Mayoreta Edurne Koch Chrysa-llis elkarteko kideek, Su-sana Asiain antropologo-ak, Erika Salvatierra se-
xologoak, Marijo eta Maddi Ima-zek, German Urteagak, MariaAmolategik eta Kai Etxanizek.Ele bitan dago dokumentala,
euskaraz eta gaztelaniaz, hizlari
batzuek ez dakitelako euskaraz.Hori bai, euskaraz dago hezkun-tzara bideratutako unitate didak-tikoa, D eredurako prestatu bai-tute. «Material aldetik, horrelakogaiak jorratzeko gabezia handiadago hezkuntzan, eta are gehiagoeuskaraz», azaldu du Zabaletak.Baina aniztasunaren forma-
kuntza ez denez ikasgeletara soi-lik mugatzen, gizarte guztia edukidute gogoan dokumentalean,«guztiek transformatu beharradaukatelako». Zabaletaren esa-netan, jendeak, oraindik ere, ezdauzka oso argi zenbait kontzep-tu. «Eta landu egin behar da arlohori, sakondu eta aniztasunarenberri izan, bere aberri garela ohar-tzeko».
Diskurtsoa, iraunkorragoa«Eraginkorragoak eta iraunko-rragoak» izatea ere komeni delauste dute hirurek: «Askotan, mo-mentu jakin batzuetan, badauka-gu diskurtso landu samar bat.Ekairena gertatu zenean [bere bu-ruaz beste egin zuen Ekai Lersun-di 16 urteko gazteak] edo HazteOir plataformaren autobusa eto-rri zenean... Baina horrelako gaie-tan askoz iraunkorragoak izanbehar dugula uste dugu».Horregatik, hezkuntza arloak
eta gizarteak eskutik joan behardutela uste dute hirurek, eta Bea-sain jarri dute eredu gisa: herrita-rrentzat eta ikasleentzat saioakantolatu dituzte bertan: «Kontuaez da dokumentala aurkeztea soi-lik; aurrez eta ondoren ere landunahiko genuke gaia, gizarte mai-lan, eta, zer esanik ez, hezkuntzaarloan». Une oro landu beharre-ko gaia dela uste dute, «horrelakokasuei aurre hartzeko, lantzeko,prest egoteko, eta aniztasuna bereadiera guztietan onartzeko».
HiKiru taldeak ‘Trans-formatzen’ dokumentala estreinatuko du asteartean,Beasainen. Hezkuntza arloa eta, oro har, gizartea bera heztea da helburu nagusia.
Aniztasunean ‘trans-formatuz’
Garazi Zabaleta, Aitor Lanas eta Ekaitz Goikoetxea, Trans-formatzen dokumentalaren hiru egileak. HIKIRU TALDEA
Gaiak b 7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko apirilaren 20a
Gizarte gaiekikokonpromisoa duHiKiru taldeak
RGogoetak, ongizatea eta
artea uztartu eta bultza-
tzeko sortu dute HiKiru taldea.
Hezkuntzak dituen gabeziez
ohartuta, bere ekarpena egin
nahi du, material didaktikoa
sortuta. Kideen esanetan, kasu
honetan aniztasunaren aldeko
mugimenduarentzat baliagarri
izan daitekeen unitate didakti-
koa sortzea izan da taldearen
ekarpena. Hala ere, transexuali-
tatetik harago, gizarte egitura-
rekiko hausnarketa bideratu
nahi izan dute, hezkuntzaren
sarean erabilgarritasuna nahiz
eraginkortasuna bilatuta.
Aberastasun ondarea daMikele ezagutzea, etaaprobetxatu egin beharrazegoela ikusi nuen»Ekaitz GoikoetxeaHiKiru taldeko kidea eta sortzailea
«Material aldetik, horrelakogaiak jorratzeko gabeziahandia dago hezkuntzan,eta are gehiago euskaraz»Garazi ZabaletaHiKiru taldeko kidea eta sortzailea
‘‘
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a8 b Gaiak
Unai Zubeldia Donostia
Etxeko lanak egin-
da iritsi da Juan
Mari Urruzola.
«Atzo bi aldiz sar-
tu nintzen auto-
bus geltokian, eta
Anoeta inguruan ere ibili nintzen
paseoan; kolpe handia hartu
nuen belaunean lanen eraginez
jarrita dauzkaten euskarrietako
batekin». Jaio zenetik dauzka
ikusmen arazoak errenteriarrak,
nahiz eta gurasoak 4 urterekin ja-
betu ziren horretaz, eta 19 urtere-
kin gelditu zen ia itsu. «Arrasto-
ren bat ikusten dut oraindik», ze-
haztu du, baina bastoia behar iza-
ten du mugitzeko. «Hori bai, ahal
dudan bitartean nire autonomia
aldarrikatuko dut nik».
ONCE itsuei eta ikusmen urri-
tasun larriko pertsonei gizarte
zerbitzuak eskaintzen dizkien
erakundearen Donostiako egoi-
tzan sartzerako, tabernan zain da-
go Ana Isabel Mujika. Etzanda da-
go txakurra, lasai ederrean, zain.
«Trenean etortzen naiz normale-
an». Renfeko erabiltzailea da
idiazabaldarra. «Baina autoz eka-
tuta dagoen furgoneta bat, zuhai-
tzaren kontra utzitako bi bizikle-
ta, bolardoak eta denden atarian
dauden loreontziak eta kartelak.
Kale horretan zamalanak bai-
menduta daude 12:00ak arte, eta
mugimendu handia nabari da.
Behealdean daude oztoporik
gehienak. «Eta txakurrak ondo
ikusten ditu horiek guztiak», ze-
haztu du Mujikak. «Baina toldoe-
kin, zuhaitzen adarrekin eta gai-
nerakoekin arazoak izaten ditut,
txakurrak ez dituelako nabari-
tzen». Kalean aurrera eginda,
ukiturik txikiena nahikoa da ezi-
negona edo izua sentitzeko. Ber-
gara kaleraino iritsita, zain gelditu
dira Mujika eta txakurra, zailta-
sun gehixeago izaten ari delako
Urruzola. Hori bai, erritmo bizi-
bizia jarrita doa aurrera. Arbusto-
arekin beldurtu da lehenengo, eta
furgonetarekin eta aldamioare-
kin gero. Antifaza jantzita, nabar-
mena da aldamioetan sortzen den
iluntasuna. «Hori koloreko babe-
sek lagundu egiten diete zer edo
zer ikusten dutenei, baina arris-
kutsuak izaten dira horrelako gu-
neak», azaldu du San Sebastia-
nek.
Semafororik gabeko bideguru-
tzera iritsi dira Mujika eta Urruzo-
la, eta aurrera egiteko bidea aur-
kitu ezinik dabiltza. Eskuinera
egin beharra dago zebra-bidea
rri naute gaur». Mujikak istripua
izan zuen 21 urte zeuzkala, eta or-
duan gelditu zen itsu. Bastoiare-
kin ibili zen hasieran, eta urtebete
darama txakurrarekin. «Egoki-
tzen ari da oraindik», zehaztu du
Iñigo Arbiza ONCEko Komunika-
zio buruak. «Prozesu bat eska-
tzen duelako horrek; edonor ez da
gai txakurrarekin ibiltzeko».
Munduan 45 milioi pertsona
baino gehiago dira itsuak, eta 135
milioi inguruk daukate ikusmen
urritasun larria. Horietako bi dira
Urruzola eta Mujika. Arrasate eta
Etxaide kaleek bat egiten duten
gunean hitzordua jarrita, Askata-
sunaren Hiribidera lehen pauso-
ak ematerako nabarmen gelditu
da egunerokoan jasan behar iza-
ten dutena. ONCEren eraikinaren
aurrealdea berritzen ari dira, eta
aldamioak jarrita dauzkate kan-
poan. «Babesik gabe jarri zituzten
hasieran», hasi du azalpena Juan-
jo San Sebastianek, ONCEko Erre-
habilitazio teknikariak. «Eta be-
rehala neurriak hartzeko eskatu
genien; hori koloreko babesak
jartzeko edo den-dena kentze-
ko». Inguru hori ondo babestuta
daukate gaur egun.
Mujikari txakurrak lagundu
dio San Martzial kalera iritsi au-
rretik dagoen aldamioari iskin
egiten, eta bastoiarekin arazo
handirik gabe moldatu da Urru-
zola ere. Bidegurutzean ezkerrera
hartuta hasi dira komeriak: beste
aldamio bat, kale erdian aparka-
Juan Mari Urruzola, bastoia eskuetan duela, Donostian, ondo babestutako
aldamio baten azpitik pasatzen. JON URBE / FOKU
Kalean laguntzeko, utziitsuari besotik heltzen,eta pauso bat aurretikjarri, erreferentziarenbat izan dezagun»Ana Isabel MujikaTxakurrarekin ibiltzen den itsua
«Arrastoren bat ikustendut oraindik, eta,ahal dudan bitartean,nire autonomiaaldarrikatuko dut nik»Juan Mari UrruzolaBastoiarekin ibiltzen den itsua
‘‘
Gaztetan itsu geldituta, errealitate berrira egokitu behar izan dute Ana IsabelMujikak eta Juan Mari Urruzolak. Txakurra ondoan duela ibiltzen da bat,eta bastoiarekin bestea. Aldamioak, loreontziak, bolardoak, zuhaitzak...Paseoan hasi, eta egunerokoan izaten dituzten arazoak azaleratu dituzte.
Kalea oztopo bihurtuta
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a
Nerea Sanchez Echezarreta
Errenteria. Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza, 3. maila
Auto baten xasis-a 3D inprimagailu baten
eraiki dugu.
ARRASATE · APIRILAK 26
OSTEGUNA, 17:30 / Areto Nagusia
ORONA IDEO · MAIATZAK 5
LARUNBATA, 10:30 / Areto Nagusia
GOI ESKOLA
POLITEKNIKOA
ESKORIATZA · MAIATZAK 12
LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia
ARETXABALETA · MAIATZAK 12
LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
DONOSTIA · MAIATZAK 12
LARUNBATA, 10:30 / Auditorium
GASTRONOMIA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Basque Culinary CenterOÑATI · APIRILAK 28
LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia
BILBAO · MAIATZAK 5
LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia
BIDASOA · MAIATZAK 17OSTEGUNA, 18:00 / Areto Nagusia
ENPRESAGINTZA
FAKULTATEA
902 110 436www.mondragon.edu/prest
etorriko
zarela
jakinarazi!
aurkitu ahal izateko, baina, inork
abisurik eman ezean, ezinezkoa
da halakorik egiterik. Zebra-bi-
dean zain geldituta, bi auto ziztu
bizian igaro dira, Mujikari eta
Urruzolari jaramonik egin gabe.
Hirugarrena gelditu da. Bilbo pla-
zara arteko bidea egin dute Geta-
ria kalea hartuta, eta, oso gune za-
bala izaki, ez dute izan arazo han-
dirik. Hori bai, itsuentzat oztopo
saihetsezinak dira ezkerraldeko
dendaren kanpoaldean dauden
kaxa, aldapatxo eta aulkiak.
«Irisgarritasun legeak argi azal-
tzen du jatetxeen mahaiek eta
gainerakoek gutxienez metro eta
erdiko tartea utzi beharra dauka-
tela eraikinaren aurrealdearen
eta mahaien artean», azaldu du
Errehabilitazio teknikariak.
«Baina inork ez du betetzen lege
hori; ez mahaiekin, ez landare on-
tziekin, ez barrikekin...». Bidego-
rriekin ere arazo asko izaten dute
itsuek. «Bertan sartzen dira kon-
turatu ere egin gabe. Itsuentzat
oso arriskutsuak dira oinezkoen-
tzat eta bizikletentzat maila bere-
an kokatuta dauden guneak».
San Martin kalera iritsita, se-
maforoa berdean jarri zain geldi-
tu dira biak —bidegurutzeetan es-
paloiak jaitsita egoten dira nor-
malean, eta sistema podotaktila
edukitzen dute; lurreko koska
borobilak—. «Urrutiko kontrola-
gailu bat ematen diegu ONCEra
etortzen direnean, eta, horri es-
ker, semaforoak soinu bidez abi-
satzen die kalea noiz pasa deza-
keten». Horri esker, arazorik
gabe igaro dute San Martin kalea,
baina sistemak kale egin du Prim
eta Valentin Olano kaleek bat egi-
ten duten gunean. «Hori da ara-
zoa», zehaztu du San Sebastia-
nek. «Semaforoetan sistema jarri
bai, baina askok ez dutela fun-
tzionatzen; mantentze lanak dira
arazoa».
Nola lagundu, ordea, itsuari?
«Beldurtu egiten dira asko»,
onartu du Mujikak. «Baina erra-
za da: laguntza behar ote dugun
galdetu lehenengo, eta besoa
eskaini. Utzi itsuari besotik hel-
tzen, eta pauso bat aurretik jarri,
erreferentziaren bat izan deza-
gun». Bitxikerien zakuan bila
hasita, autobusera igo da idiaza-
baldarra, barrez. «Norbaitek
autobusera igotzen lagundu, eta
gertatu izan zait hutsik dagoen
eserlekuan eseri beharrean, nor-
baiten gainean esertzea». Leku-
ren batera nondik joaten den gal-
detuta, berriz, askok «handik»
erantzuten dietela azaldu du,
eskuarekin keinua eginez.
«Baina ezin jakin handik nondik
den!». Gazteenen alde, hala ere,
Urruzolak azpimarratu du
«laguntzeko borondate handia»
izaten dutela «ia beti».
Maria Cristina zubia igaro, Egia
auzora joateko tunelean sartu, eta
eskuinean dago autobus geltoki
berria. Mujikak lehen aldia du
bertan —txakurrak ere bai—, bai-
na eroso samar jaitsi ditu eskaile-
rak, nondik jaitsi behar duen
azalduta, noski, ez baitago audio
bidezko laguntzarik, eta alfonbra
handi bat baitago lurrean, siste-
ma podotaktilari trabak jarrita.
Eskailerak amaitutakoan hasi
dira komeriak. Hogei bat metro
eskuinera egin beharra dago
itsuek gunearen mapa uki deza-
ten; tabernara joateko argibiderik
ez dago; pantaila bat jaitsita bai,
baina ez dago eskuragarri ikus-
men urritasuna dutenentzat;
txartela erosteko makinek ahots
mezurik ez daukate; igogailuak
izkina-izkinan daude, eta ezinez-
koa da itsuek euren kabuz soilik
kalera arteko bidea egitea...
Errepidera zuzeneanEta, behin igogailutik Federico
Garcia Lorca kalera irtenda, lu-
rreko markei segituz gero, errepi-
dearen erdi-erdira iritsiko dira
itsuak. «Ez dauka zentzurik;
akats asko dauzka eraikinak».
Erakundeekin elkarlanean ari-
tzen da ONCE halakorik gerta ez
dadin. «Baina eraikin berriek ha-
sieratik izan beharko lukete iris-
garriak, legeak eta logikak hala
agintzen dutelako». Irisgarrita-
sun arloan «mugitzeko arazoak
dauzkaten pertsonekin» gogora-
tzen direla azpimarratu du Arbi-
zak. «Baina zer gertatzen da
itsuekin edo gorrekin? Ahaztu
egiten dituzte beti». Goiz bateko
pasadizoak izan dira guztiak,
itsuen egun arrunt baten adibide-
etako batzuk. Argi gelditu da oso
gutxirekin asko erraztuko litzate-
keela itsuen egunerokoa. «Baina
borondatea izatea da gakoa».
Ana Isabel Mujika, txakurraren laguntzarekin, Donostiako zebra-bideetako bat pasatzen. JON URBE / FOKU
Gaiak b 9
Beñat Alberdi Eskoriatza
Hamaika inkestak
adierazi du gazte-
ek politikarako in-
teres falta edo apa-
tia daukatela.
Errealitateak, ordea, badauzka
beste zantzu batzuk, eta horren
erakusle dira Ane Martinez, Maite
Larrañaga eta Eneko Mateos, Al-
men ikastolako ikasleak. Izan ere,
hirurak politikari lanetan aritu di-
ra Europako Gazte Parlamentuko
Espainiako kanporaketan, Kor-
doban. Gai korapilatsuak aztertu
dituzte bost egunetan; arazoak
aurkitu, eta, noski, konponbide-
ak proposatu. Ingelesez, gainera.
Bizitzak hamaika ezusteko
omen dauzka gordeta, eta hainbat
eskolatako ikasleekin Europako
Batasuneko arazoez eztabaida-
tzea izan daiteke adibideetako
bat. Martinezek LGTB komunita-
tearen eskubideez eztabaidatu eta
lege proposamena osatu du; Ma-
teos Europako hizkuntza gutxi-
tuen egoera hobetzeko neurrien
inguruan aritu da lanean; eta La-
rrañaga digitalizazioari buruz. 16-
17 urte dituzte, eta Batxilergoko
lehen mailan ari dira hirurak.
Baina zer da Europako Gazte
Parlamentua? Erakunde apoliti-
koa eta alderdiz kanpokoa da, eta
Europako gazteen beharrei eran-
tzun nahi die. Nazioarteko saioek
daukate sonarik handiena, eta
Europako hainbat herrialdetako
300 ikasle inguru biltzen dira saio
horietan. Eztabaidatzea eta lege
proposamenak osatzea da gakoa.
Izan ere, nazioarteko saioetan
onartutako lege proposamenak
Europako Parlamentu ofizialera
irits daitezke, eta, diputatuek hala
erabakiz gero, onartu egin ditza-
kete gero. Esaterako, parlamen-
turaino iritsi zen 18 urte betetzen
dituzten guztiei Interrail txartel
bat emateko proposamena; dipu-
tatuen soldata jaitsita lortuko li-
tzateke aurrekontu hori. Lege
proposamen horrek, dena den, ez
zuen aurrera egin.
Kordobakoa, ordea, ez da izan
nazioarteko saioa, horretarako
sailkatzeko kanporaketa baizik.
Hiru ikasleek Donostian hasi zu-
ten bidea, eskualdeko batzorde-
an. Almen ikastola izan zen garai-
le, eta Martinezek, Larrañagak eta
Mateosek egin zuten ondoen poli-
tikarien lana. Horregatik joan dira
Kordobara. «Izugarrizko espe-
rientzia izan da», azaldu du Mar-
tinezek. «Eztabaidatzen ikasteaz
gain, jende pila bat ezagutu dugu,
eta lagun berriak egin ere bai. Bes-
te mundu bat zen hura».
Ez da makala izan egin beharre-
ko lana. Gustukoen zituzten bost
gaiak aukeratu zituzten hasieran,
eta batzordeetan banatu zituzten
gero. «Donostiako saioan, esate-
rako, arazo bat planteatu zigu-
ten», nabarmendu du Mateosek.
«Eta guk legea proposatu behar
genuen arazo horri erantzuteko.
Kordoban, ordea, arazoak ere an-
tzeman behar izan ditugu». Luze
eztabaidatu behar izan zuten ba-
tzordeko hamabi kideen artean.
Laguntzaileen babeseanArazoak aurkitu ostean, lege pro-
posamena bideratzea da saioaren
muina, eta horretarako Europako
Parlamentuko ingeles teknikoa
erabili behar izan zuten. «Lagun-
tzaile bat zeukan batzorde bakoi-
tzak», azaldu du Larrañagak.
«Aurreko urteren batean parte
hartutakoak ziren gehienak».
Proposamena osatzeaz gain,
osoko bilkura falta zuten parla-
mentuko lana ezagutzeko: gai-
nontzeko kideen aurrean aurkez-
tea eta defendatzea, alegia. 120
pertsonaren aurrean ingelesez
hitz egitea eta zurea defendatzea.
Hiruren hitzetan, ingelesa ez dute
izan arazo: «Bost egunez ia eten-
gabe jardun dugu ingelesez, eta
moldatu gara», zehaztu du Marti-
nezek. Hiruren hitzetan, hizkun-
tza horretan sakontzeko, behin-
tzat, baliagarria izan da esperien-
tzia.
Oraindik ez dakite nazioarteko
saioetarako sailkatuko diren edo
ez, ez baitituzte jakinarazi emai-
tzak. Baina batzordeetan lagun-
tzaile lanetan aritzeko aukera
izango dute hurrengo batzordee-
tan. Beste hainbat aukera ere
izango dute antolakuntza lanetan
parte hartzeko, eta hirurek oso ar-
gi daukate ez diotela uko egingo
aukera horri.
Europako Gazte Parlamentuko Espainiako kanporaketan izan dira EskoriatzakoAlmen ikastolako hiru ikasle. Egungo Europako gai korapilatsuei erantzun diete.
Gazteenen politikari sena
Ane Martinez, Maite Larrañaga eta Eneko Mateos, Kordoban, Europako Gazte Parlamentuko Espainiako kanporaketan. MAITE LARRAÑAGA
DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA
Izugarrizko esperientziaizan da. Eztabaidatzenikasteaz gain, jende pilabat ezagutu dugu; bestemundu bat zen hura»Ane MartinezAlmen ikastolako ikaslea
‘‘
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a10 b Gaiak
zek. «Dirua ez dugu sobera iza-
ten, baina aurten diru iturri
gehiago izan dugu, eta sarietan
antzemango da hori». Tolosako
Udalaren, Tolargi enpresaren eta
Kutxa fundazioaren laguntza
izan dute lehiaketa gauzatu ahal
izateko. Kutxa fundazioari dago-
kionez, lehen aldiz eman du ba-
besa aurten.
Bi erakusketa ikusgaiEkainaren 4an emango dute
epaia, eta ekainaren 16an egingo
dute sari banaketa, Tolosako Ca-
sino elkartean. Izan ere, Casino
elkarteak beti lagundu izan dio
taldeari, bere aretoak utzita. Sari
banaketarekin batera, bi erakus-
keta ere inauguratuko dituzte
ekainaren 16an. Batetik, lehiake-
ta nagusian puntu gehien lortu
duten 40 argazkiak erakutsiko di-
tuzte, eta, bestetik, Tolosako ar-
gazkilarien artean puntu gehien
biltzen duten hogei argazkiak;
gazteen sailekoak izango dira ho-
rietatik sei.
Sari banaketaren eta bi erakus-
keten inaugurazio ekitaldia bere-
ziagoa izan dadin nahi dute aur-
ten. «Izan ere, ekitaldiko aretoa
itxia izanik, iruditzen zaigu jende
asko ez dela ohartu ere egiten he-
men zer dagoen, eta buelta eman
nahi diogu horri», azaldu du
Atxagak.
Urteroko maila kontuan hartu-
ta, aurten ere erakusketan «kali-
tate handiko lanak» ikusi ahal
izango direla ziur dago Atxaga.
Begiradaren araberakoa izaten da
askotan, eta, argazki on bat zer
den galdetuta, «gustura egiten
den hori» erantzun du Targazki-
ko lehendakariak. «Egia da kon-
posizio arau batzuk badaudela,
eta teknika pixka bat behar dela.
Baina gustura eginez gero, lan
asko aurreratzen da. Lan hori
gustura eginez gero, transmititu
egingo duzu, eta niretzat emozio
hori transmititzea da argazkilari-
tza».
Rebeka Calvo Tolosa
Bi helburu lortu nahi
dituzte Tolosa He-
rria argazki lehia-
ketarekin: «Tolo-
san argazki kultura
areagotzea eta gure herriaren ize-
nak argazkien munduan oihar-
tzuna izatea». Hala adierazi du
Miren Atxagak, lehiaketa antola-
tzen duen Targazki taldeko le-
hendakariak. «Gaur egun Tolo-
san ez dago argazkilaritza kultura
handirik», gaineratu du Javier
Ortizek, taldeko kideak. «Behar-
bada, horretarako azpiegitura
gutxi daudelako; erakusketak ja-
rri ahal izateko aretoak, esatera-
ko. Gure nahia hori ere bada, to-
losarrak argazkilaritzara gertura-
tzea, alegia».
Nazioarte mailako lehiaketa da
Tolosa Herria, eta, beraz, mundu
guztiko lanak jasotzen dituzte;
iaz, esaterako, hamabi herrialde-
tako argazkiak ikusi ahal izan zi-
tuzten. Tolosa eta Tolosaldeko ar-
gazkilariei plataforma bat eskain-
tzea ere badenez helburuetako
bat, sari orokorrez gain, bertako-
ek bidalitako argazkiek ere izaten
dute saria. Argizaiola argazki
lehiaketara pasabidea lortzeko
aukera ere ematen du, gainera,
Tolosa Herria lehiaketak. «Argi-
zaiolan parte hartzeko aukera
izango dute lehiaketan puntu
gehien lortzen duten Euskal He-
rriko hiru argazkiek», azaldu du
Atxagak.
Orain arteko lehiaketetan be-
zala, gai librean ariko dira aurten
ere, eta edozeinek aurkez dezake
bere lana. Urtero desberdinak
izaten dira epaimahaiko kideak
—hirukoa da taldea—, eta iazko
Argizaiola sariko irabazlea ere
tartean izango da aurten, Asier
Garagarza. Targazki taldeko ki-
dea da hura ere.
Iaz, lehen aldiz, gazteei begira
jarri zuten lehiaketa, eta, emaitza
onez jabetuta, esperientzia erre-
pikatzea erabaki dute aurten.
Hori dela eta, 12 eta 16 urte arteko
gazteek ere sail berezia izango
dute lehiaketan. Lehenik eta
behin, ikastaro bat jasoko dute,
eta bertan ateratako argazkiekin
parte hartu ahal izango dute. Iaz
bi egunetan egin zuten ikastaroa,
baina egun bakarrean egingo
dute aurten: bihar bertan. Sei or-
duko ikastaroa jasoko dute goize-
an, eta argazkiak atera, sailkatu,
eta, parte hartu nahi badute, ar-
gazki horiek aukeratu eta bidali
ahal izango dituzte arratsaldean.
targazki@gmail.com helbidera
idatzi behar da ikastaroan parte
hartzeko. Gazteak «indarrean»
datoz, gainera. «Iaz harrituta ge-
ratu ginen gazteek egindako la-
nekin», adierazi du Atxagak.
Argizaiolan parte hartzeko au-
kera izateaz gain, lanak erakuste-
ko aukera ere eman dezake saria
jasotzeak. Diru saria ere izaten da,
gainera, eta, alde horretatik, aur-
ten kopurua «pixka bat handi-
tzea» lortu dutela azaldu du Orti-
Targazki Tolosaldeko argazkilari taldeak V. Tolosa Herriaargazki lehiaketa antolatu du. Bigarren urtez, gazteenparte hartzea bultzatu nahi dute bereziki, eta sari bereziakbanatuko dituzte. Maiatzaren 27ra arte bidal daitezke lanak.
Argazki kulturasustatzeko
Miren Atxaga eta Javier Ortiz, Targazki taldeko kideak. REBEKA CALVO
Gaiak b 11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko apirilaren 20a
2009tikegonkortzenari den proiektua
RHogei bat kidek osa-
tzen dute Targazki
taldea. 2009an hasi ziren el-
kartzen, eta egonkortzen ari
dira ordutik. Urteroko eki-
taldia izaten da Tolosa He-
rria Argazki Lehiaketa anto-
latzea. Asteartero biltzen
dira, eta hainbat gauza egi-
ten dituzte, irteerak tartean.
Irteera arrunt bat egiten
dute hilean behin, eta serio-
agoa urtean behin; iaz, esa-
terako, Lisboan izan ziren;
Parisen egonda daude, eta
New Yorkera joateko as-
moa daukate aurten.
Argazkia gustura eginezgero, transmititu egingoduzu, eta, niretzat,emozio hori transmititzeada argazkilaritza»
Miren AtxagaTargazki taldeko lehendakaria
«Gaur egun, Tolosanez dago argazkilaritzakultura handirik, eta,hain zuzen ere, hori ere bada gure nahia»
Javier OrtizTargazki taldeko kidea
‘‘
Kanporaketetan «maila ona»izan dela uste dute finalera iritsidiren guztiek, eta azken saioanere hala izatea espero dute. Kan-poraketetan egindako akatsakzuzentzeko tartea hartu dute az-ken asteotan, eta jendaurrera ate-ratzea soilik falta zaie orain. Aies-taranek «finalerako prest» ikus-ten du bere burua: «Anoetanjokatu nuen kanporaketa, etagustura gelditu nintzen egindakolanarekin. Gehien kezkatzennauten puntuak indartzen edolantzen aritu naiz ordutik, eta, be-raz, finalerako nahikoa prestatu-ta ikusten dut neure burua». Txapela nork irabaziko duen ez
badakite ere, ia finalista guztiakbat datoz gauza batekin: ondo pa-satzera eta bertsolaritzaz gozatze-ra doaz Lasturrera. Peritzek na-barmendu du finalean abestukoduten zortzi bertsolariak lehiaki-deak baino gehiago «lagunak»direla. Gainera, «maila oso one-an» ikusten ditu bertsolari de-nak, baina Arana ahizpak «osoindartsu» daudela azaldu du.Haientzat «oso berezia» izangoda finalean bertsotan elkarrekinaritzea. Tatiegik uste du bertsola-riek elkar ezagutzea «saioarenonerako» izango dela, eta ustebera du Haizea Aranak ere: «El-kar ezagutzen dugu, ia denok la-gunak gara, eta uste dut horrekeragina izango duela bertsotanaritzerakoan». Entzuleei «saiotxukuna» eskaini nahi die Aiesta-ranek: «Garrantzitsuena hori da,guk kantatuz ondo pasatzea etaentzuleek gozatzea».
Maialen Etxaniz
Gipuzkoako bertso-lari gazteek aste-buru ederra dutezain. Lasturren(Deba) elkartuko
dira gehien atsegin duten gauze-tako bat egiteko: bertsotan aritze-ko. Gaur jokatuko da GipuzkoakoEskolarteko bat-bateko 38. BertsoTxapelketaren finala, eta harekinhasiko da bertso eskoletako gaz-teen egonaldia. Finalaren atarian,urduri bezain gogotsu daude es-kolartekoaren azken plazara ate-rako diren zortzi bertsolariak.Otsailaren 12an hasi zen txa-
pelketa, Zestoan, eta Orion, Oña-tin, Hernanin eta Anoetan eginditu geldialdiak; guztira, bostkanporaketa izan ditu eskolarte-ko sariketak. 14 eta 18 urte arteko27 gaztek parte hartu dute bertan.Azken txanpa falta da orain, etaberen abileziak erakusteko pron-to daude finalera iritsi diren zortzigazteak: Uxue Alkorta eta AnerPeritz Euzkitze zarauztarrak; Ai-tor Tatiegi oñatiarra; Oihana etaHaizea Arana ahizpa eskoriatza-rrak; Maddi Aiestaran beasainda-rra; eta Oihana Labiano eta Ima-nol Albizu azpeitiarrak.Iaz, Oihana Aranak jantzi zuen
txapela, eta aurtengoa ere etxera-tzeko aukera izango du gaur. Es-kolartekoan esperientzia dute-nek eta ez dutenek, denek dituztekirioak dantzan finalaren atarian;hori bai, batzuek besteek bainogehiago. Peritzek, esaterako, txa-pelketa hasi zenean baino lasaia-go dagoela azaldu du: «Kanpora-ketaren bezperan urduri nengo-en, baina lasaiago nago orain.Nabaritzen dut tximeleta efektuhori, baina normalean baino la-saiago nago, eta hori positiboadela esango nuke. Ea horreladen». Albizu eta Haizea Arana ere«nahikoa lasai» daude, «orain-goz». Aiestaran eta Alkorta, be-rriz, zertxobait urduriago daude.Hala dio Alkortak: «Entseguetanaskoz urduriago nabaritzen dutneure burua. Normala delakoannago, final batek bere pisua etagarrantzia duelako». Iritzi bere-koa da Aiestaran ere: «Finalahi-tza entzuteak berak urduri jar-tzen nau». Tatiegik, berriz, «sen-timendu arraroa» duela azaldu
du: «Hau da jokatuko dudan au-rreneko finala, eta tentsio modu-ko bat nabari dut».Kanporaketa bana jokatu dute
bertsolariek, eta saioen irabazle-ak zuzenean pasatu dira finalera.Finalera iritsi diren zortzi gazte-ak, oro har, gustura daude egin-dako lanarekin. Iazko txapelakaurtengo lehian «presioa» eragindio Oihana Aranari, baina, halaere, saio txukuna egin zuela dio:«Iaz nik irabazi nuen txapelketa,eta banuen horren presioa. Halaere, uste dut jakin dudala hori ku-deatzen». Haren ahizpa bikiak,Haizeak, Oñatiko kanporaketairabazi zuen, eta kantuan «bertsoeskolan bezain gustura» arituzela kontatu du: «Ez nuen esperohalako saioa egiterik, aurreko ur-tean nahikoa gorputzaldi txarra-rekin atera nintzelako txapelke-tatik, batez ere. Poto egin nueneta... Aurten oso niretik kantatudut, oso gustura». Oñatiko saio-an abestu zuen Tatiegik ere, etahark bestelako sentipenarekinamaitu zuen etxean jokatutakokanporaketa: «Nire herrian kan-tatu nuen, eta, ziurrenik, horrekjarri ninduen hain urduri; eta ur-duri egotea inoiz ez da lagunga-
rria. Gainera, akats bat egin nuen,eta, horregatik, ez nuen espero fi-nalera iritsiko nintzenik. Etxeangelditu nintzen finaleko bertsola-rien zerrenda esan zuten egune-an, ez nuelako uste sailkatukonintzenik. Lagunek Whatsapp bi-dez bidalitako audio mezu bati es-ker jakin nuen finalera sailkatunintzela».
Maila oneko txapelketaEskolarteko bat-bateko txapel-ketaz galdetuta, «garrantzitsuabezain berezia» dela erantzundu Labianok: «Sariketa garran-tzitsua da, gazteei jendaurreaneta bat-batean aritzeko aukeraematen zaielako. Eta berezia da,txapelketa denez urduritasunpuntu hori zer den ezagutzekoparada eskaintzen duelako.Finean, txapelketa batek biltzenduen guztia ezagutzeko aukeraematen du eskolartekoak». Albi-zuk, berriz, nabarmendu dueskolarteko txapelketak bertso-laritzaren munduan «aurreraegiten» lagundu diola. Duelahiru urte, «batere pentsatugabe» eman zuen izena txapel-ketan, eta, orduz geroztik, kan-tuan ari da azpeitiarra.
Zortzi bertsolarik Gipuzkoako Eskolarteko 38. Bertso Txapelketaren finala jokatukodute gaur, Lasturren. Urduri bezain gogotsu daude, entzuleek goza dezaten prest.
Bertsoaz gozatzera, finalera
Anoetan jokatu zuten Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa. GIPUZKOAKO BERTSOZALE ELKARTEA
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a12 b Gaiak
Iaz nik irabazi nuentxapelketa, eta banuenhorren presioa. Hala ere,uste dut jakin dudalahori kudeatzen»Oihana AranaBertsolaria
«Sariketa garrantzitsuada, gazteei jendaurreaneta bat-batean aritzeko aukera ematen zaielako»Oihana LabianoBertsolaria
«Lagunek Whatsappbidez bidali zidatenaudio mezu bati eskerjakin nuen finalerasailkatu nintzela»Aitor TatiegiBertsolaria
«Garrantzitsuena daguk finalean kantatuzondo pasatzea eta entzuleek gurebertsoekin gozatzea»Maddi AiestaranBertsolaria
‘‘
Unai Zubeldia
Egun osoko jai arruntbat ez, aldarrikapeneguna da Jaion. Auto-gestioak egingo gaitu
aske leloa eureneginda, kalera aterako dute Laka-xita Irungo gaztetxearen barruanurteotan gorpuztuz joan denhainbat koloretako mugimendua.«Izatez, Lakaxita gaztetxearenurtebetetze eguna da Jaion», azal-du du Iker Eizagirre Xufi-k, Laka-xita gaztetxeko kideak (Irun,1988). «San Migel auzoan, Anakakalean dagoen eraikina bukatuzen eguna gogoratzen dugu jai ho-nekin». Baina zentzu zabalagoaeman nahi izan diote aurten.Oinarrira joanda, Lakaxita eu-
ren egin aurretik Gazteak Bizirikasanblada zegoela jakinarazi duirundarrak, «kontsumismoarenkontrako jarduera alternatiboa».Bidea egiten hastearekin batera,ordea, «espazioren bat okupatubeharra» zegoela nabaritu zutenmugimenduko kideek. «Sistemakapitalistaren aurrean, gazteenartean alternatibak sortzeko gu-neren bat izan genezan, errealita-te horrek ez digulako emango
eraiki nahi dugun bizitza ereduasortzeko tresnarik». Eizagirrekazaldu duenez, Reclaim the Stre-
etsBritainia Handiko mugimen-dua hartu zuten eredu gisa. «Izanere, kaleak berreskuratzekoideiarekin, mugimendu horrekindar handia izan zuen 1990ekohamarkadan». Sorkuntza laneanmurgilduta, ideia horri tiraka sor-
tu zuten Jaion. «Musika talde batkamioiaren gainera igo, eta kalezkale ibiltzea zen asmoa, kalea es-pazio gisa berriz okupatzeko etaberreskuratzeko».Duela hamahiru urte eman zu-
ten lehen pausoa, eta, halabeha-rrez, hausnarketaren urtea izanzen iazkoa. «Beste hainbat leku-tan gertatu izan den bezala, osoprozesu bizia eta aldakorra izanda Lakaxitakoa, baina ez dugu bizi
izan berez gertatu behar zukeenbelaunaldi aldaketa hori». Gazte-txearen jiran «beste hainbat pro-zesu» sortuz joan dira azken urte-otan, «ekonomia sozialaren etagazteriaren ingurukoak». Eta ur-teroko batzarra ahulduta zegoelaikusita, 2017ko Jaion bertan behe-ra utzi eta 2018rako indarberri-tzea erabaki zuten. «Trantsizio
urtearen ondoren, sorre-rako egitura pixka batmoldatu dugu aurten,mugimendua zabaldu,eta kamioiaren eta musi-karen irudi horri bestela-ko neurria emanda».Orain artean, arratsal-
dean hasten zen Jaionfesta, 17:00etan, musikaduen kamioiarekin.
«Baina ekintza hori parrandara-ko gogoz zeuden gazteentzakozela ikusi genuen, eta Lakaxita-ren inguruan dabiltzan bestebatzuei ere eskaini nahi genienJaion eguna». Besteak beste,etxeko txikienek Pura Cuinaantzezlana izango dute ikusgai,12:00etan, Mosku plazan, etaherri bazkaria egingo dute gero,Irunabar taldeko kideen bertsopoteo eta guzti. «Urte guztiko
lanketaren erakusgarri izannahiko luke Jaion egunak, etaTxingudi Labore Txingudikokontsumoa, ekoizpena eta elika-dura eraldatu nahi dituen irabaziasmo gabeko elkartea ere badau-kagu tartean». Eurek prestatukodute bazkaria.
Musika duen kamioiaren atze-tik, festa giroan, 17:00 alderaekingo diote ohiko ibilbideari, etaNegu Gorriak taldeari omenalditxiki bat ere egingo diote aurten,euren bertsio talde batekin: FightThe Power Kamioi System.«Negu Gorriak-ek lotura daukaLakaxitarekin, eta, zeharka badaere, ekarpen handia egin du kon-tzientzia kritikoa sortzeko bide-an». Mosku plazatik abiatu, eta,Kolon pasealekuan barrena,19:30 aldera iritsiko dira Lakaxi-tara.
20:00etan, kontzertuakFesta giro betean murgilduta,20:00etan hasiko dira kontzer-tuak. Lau talderen emanaldiakizango dituzte: Sangre de Mono,On, Las Tuerkas eta Bide Bakarra.«Taula gainean parekidetasunaerrespetatzen saiatu gara. Hiruemakumek osatzen dute LasTuerkas Urretxu-Zumarragakotaldea, eta emakumea da On tal-deko burua».
Iaz geldialdia egin ondoren, Jaion Lakaxita gaztetxearen egun osoko aldarrikapeneguna izango dute, bihar, Irunen. Autogestioaren kontzeptua indartzea da erronka.
Hausnarketaren ondorengoa
Orain hiru urteko Jaion eguna; musika duen kamioia kalean barrena ibiltzen da arratsaldean. OARSO BIDASOKO HITZA
Proposamena b 13GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a
Oso prozesu bizia etaaldakorra izan da Lakaxitakoa,baina ez dugu bizi izan berezkobelaunaldi aldaketa hori»Iker EizagirreLakaxita gaztetxeko kidea
‘‘
JAION 2018
Eguerdian hasi eta goizaldeko
ordu txikiak arte, Irunen inoiz bai-
no egitarau zabalagoa daukate
prest biharko:
12:00. Pura Cuina antzezlana,
Mosku plazan.
14:00. Tokiko produktuekin pres-
tatutako herri bazkaria eta bertso
poteoa, Mosku plazan.
17:00. Fight The Power Kamioi
System taldearen eskutik, musika
duen kamioiarekin kalejira, Mosku
plazatik abiatu eta Lakaxitaraino.
20:00. Kontzertuak Lakaxitan:
Sangre de Mono, On, Las Tuerkas
eta Bide Bakarra.
MUSIKA
AIA Jone Uria eta Julene Otegi.
b Igandean, 18:30ean, Andatzan.
ALEGIA Iker Lauroba & Zentinelak.
bGaur, 22:00etan, Elizpe aretoan.
ALEGIAThe Fridays Crew, Bultz
eta Dabu Selektah.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
ANDOAINArtxipielagoa.
bGaur, 21:30ean, Basteron.
ANDOAINPecozza United.
b Igandean, 18:00etan, gaztetxean.
ARRASATE Jexuxmai Lopetegi
& Noizbehinka: Itzal zaunka.
bOstegunean, 19:00etan,
Kulturaten.
ARRASATELiher.
bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
AZKOITIABizkargi abesbatza,
eta Donostiako Musika eta Dantza
Eskolako kamerata eta konboa.
bGaur, 19:00etan, Baztartxon.
AZKOITIAHolz Und Blech DJ gaua.
bBihar, 22:00etan, Dean eta
Txalintxo tabernetan.
AZPEITIA Ignacio Arakistain.
bGaur, 19:30ean, Sanagustinen.
AZPEITIAMicah P. Hinson.
bBihar, 23:00etan, Sanagustinen.
AZPEITIAApalatxe eta Isuo Sasiia.
b Igandean, 17:30ean, plazan.
BEASAINPiñen, Kromlech, Saña,
Ernia, Patatas Fritas por el Culo
eta Grumo.
bBihar, 20:00etan, gaztetxean.
BERGARAArtxipielagoa.
bBihar, 22:00etan, frontoian.
BERGARAUdal Musika Banda.
b Igandean, 12:30ean, frontoian.
DONOSTIAEuskal Metal Fest:
Muro, Quaoar, Last Days of Eden,
Saltimbanbya eta Black Cat.
bGaur, 19:00etatik aurrera,
Larratxo kultur etxean.
DONOSTIAPangea eta Indian
Feathers.
bGaur, 19:30ean, Dokan.
DONOSTIANew Pull.
bGaur, 20:00etan, Covent Gardenen.
DONOSTIAEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa, Simone Lamsma biolin
jotzailearekin.
bGaur, 20:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAPriscilla Band eta
El Sindicato.
bGaur, 20:00etan, Dabadaban.
DONOSTIASerrulla.
bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAPristine, Cobra eta
Tenpera.
bGaur, 21:00etan, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIARevolution Jam Rock:
Asian Dub Foundation, Don Camilo,
Danitsa, Revolutionary Brothers,
Jonte eta Eira & Gustab & Ras Lujah.
bGaur, 21:30ean, Gazteszenan.
DONOSTIAEddie Mae eta
Frances Be.
bGaur, 23:45ean, Dabadaban.
DONOSTIAMarc Maya, El Txef A,
Ibailo eta Anartz.
bGaur, 01:00ean, Bataplanen.
DONOSTIAArli Du Dapri.
bBihar, 11:00etan, Euskadiko
Orkestra Sinfonikoaren egoitzan.
DONOSTIAEuskal Metal Fest:
Aiumeen Basoa, Legen Beltza,
Noctem, Killus, Die II Reborn eta
Dominium.
bBihar, 18:00etatik aurrera,
Larratxo kultur etxean.
DONOSTIAPet Fennec eta
Johnny B. Zero.
bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAZeke, Snobs eta
Crap.
bBihar, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIARevolution Jam Rock:
Roy Ellis, Rapsusklei, Suga Roy,
Conrad Criystal, Zareb, Treesha,
Irie Ites, Jarel Babel eta Bombadil
Sound.
bBihar, 22:00etan, Gazteszenan.
DONOSTIANorte Vikingo,
Devil’s Trill eta Mind Trap.
bBihar, 22:00etan, Mogambon.
DONOSTIADinosaur Sr. aka:
Artillero & Peter McManus.
bBihar, 23:30ean, Covent
Gardenen.
DONOSTIAChelis eta Balza.
bBihar, 23:45ean, Dabadaban.
DONOSTIATom Staar, Kurd
Maverick, Lunnas eta Amity DJ.
bBihar, 01:00ean, Bataplanen.
DONOSTIALaupote hari laukotea.
b Igandean, 12:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAHostoak.
b Igandean, 13:00etan, Igeldoko
Undermount aretoan.
DONOSTIA Iker Lauroba & Sara
Azuza.
b Igandean, 19:00etan, Marruma
elkartean.
DONOSTIAGastropote:
Havana 537.
bOstegunean, 19:00etan,
Martin Santos plazan.
DONOSTIAExtrasensorial
Perception Sextet.
bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIAFlavien Berger eta
Lehior.
bOstegunean, 20:30ean,
Dabadaban.
ELGETAGerard Godon eta
Eric Theze.
b Igandean, 19:00etan, Espaloian.
ELGOIBARThe Riff Truckers.
bGaur, 23:00etan, kultur etxean.
ESKORIATZABide Batez.
bBihar, 19:30ean eta 22:00etan,
plazan.
GETARIA Izaro, Nogen eta Marlik.
bGaur, 21:30ean, Balentziaga
museoan.
HERNANIRafa Rueda.
bOstegunean, 19:00etan, Biterin.
HONDARRIBIAMoaning eta
Yellow Big Machine.
bGaur, 21:00etan, Psilocybenean.
IRUNSangre de Mono, On,
Las Tuerkas eta Bide Bakarra.
bBihar, 20:00etan, Lakaxitan.
LAZKAOTrini Fox, Voltaia eta
Rodeo.
bGaur, 00:00etan, txosnetan.
LAZKAOLiher, Governors eta
Unidad Alavesa.
bBihar, 21:30ean, plazan.
LAZKAODJ Zigor DZ.
bBihar, 00:00etan, txosnetan.
LAZKAOXaibor DJ.
b Igandean, 19:00etan, plazan.
LEGAZPIEsne Beltza, Willis
Drummond eta John Dealer
& The Coconuts.
bBihar, 22:00etan, Haztegi ikastolan.
MUTRIKUKraussk: agurrekoa.
bGaur, 23:00etan, gaztetxean.
OIARTZUNSkasti eta Guda Dantza.
bBihar, 22:00etan, Pagoan.
OÑATIEneritz Furiyak.
bGaur, 19:00etan, liburutegian.
OÑATIHell Beer Boys eta
Ondarruko Kantu Zaharrak.
bBihar, 22:00etan, Antixena
gaztetxean.
TOLOSABecquer eta Backbone.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAAdi.
bGaur, 23:30ean, Orbelan.
TOLOSAThe Rebels eta
Hey Bastian.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSASourvein.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Bonberenean.
URRETXUHiri Galduak eta
Niko Etxart & Hapa Hapa.
bGaur, 20:00etan, Labeagan.
URRETXUThe Jungle Fevers,
Libe, Mice, The Kleejoss Band
eta Señor No.
bBihar, 20:00etatik 02:00etara,
Gernikako Arbola plazan.
USURBILTosta Banda: entsegua.
bAsteazkenean, 19:30ean, Sutegin.
VILLABONA-AMASAXabier
San Sebastian.
bGaur, 23:00etan, Aljibean.
ZARAUTZUther eta Annes Zero.
b Igandean, 21:00etan, Putzuzulon.
ZUMAIASlow Times.
bGaur, 20:00etan, Tximistan.
ANTZERKIA
ARRASATEVaiven: Sherezade.
b Igandean, 19:30ean, Amaian.
AZKOITIALa Enana Naranja:
Kontu Kantari 2. Mendian ibiltari.
bBihar, 18:00etan, Baztartxon.
AZKOITIA Itzel: Bizimiñak.
b Igandean, 19:00etan, Matadeixen.
DONOSTIAPollo Rosa:
Las amistades de Gertrudis.
bGaur, 20:00etan, Ernest Lluchen.
DONOSTIAAnita Maravillas &
Portal 71: Jon Braun.
bBihar, 18:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIAMikroantzerkia:
Ganba alaia 2.0eta Minus ukitua.
bBihar, 19:00etan euskaraz, eta
19:45ean gazteleraz, Tabakaleran.
DONOSTIAF. Diaz: Pido disculpas.
b Igandean, 19:30ean, Dokan.
EIBARMogel Isasi BHI: Isaskara.
bGaur, 18:00etan, Koliseoan.
ELGETAElgetaren gainbehera.
b Igandean, 12:45ean, herrigunean.
IRUNMalas Pulgas: Pura cuina.
bBihar, 12:00etan, Moskun.
IRUNTanttaka: Giltzadun etxea.
bBihar, 20:00etan, Amaian.
LASARTE-ORIANagusilan: Una
boda en Yalta.
bGaur, 19:30ean, kultur etxean.
LEZOTxalo: Ergela.
b Igandean, 20:00etan, Gezalan.
Azkoitia b Marea Urdinaren aldeko kontzertua
Elkartasunaren olatuaAutismoaren alde Gipuzkoako kosta osoa igerian zeharkatuko zuen
proiektu gisa aurkeztu zuten Marea Urdina, eta Azkoitian ere bat egin
dute proiektuarekin. Bihar, 19:00etan, Azkoitiko eta Donostiako Udal
Musika eta Dantza Eskolen kontzertu solidarioa izango da, Baztartxo an-
tzokian. Hiru euro ordaindu beharko dira emanaldia ikusteko. MAREA URDINA
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a14 b Agenda
Agenda b 15GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 20a
OIARTZUNEneritz Artetxe:
Karramarroa.
b Igandean, 19:00etan, udal aretoan.
OÑATI Irazan: Moganbokabareta.bBihar, 22:00etan, Gaztelekuan.
ORDIZIATartean: Ez dok hiru.
Euskal musikaren benetako istorioa.
bGaur, 22:15ean, Herri Antzokian.
ORMAIZTEGITomaxen Abenturak:Hiru ipuin.
b Igandean, 17:00etan,
Karramarroaren aretoan.
PASAIATomaxen Abenturak:
Espien eguna.
bBihar, 18:00etan, Juanba
Berasategi aretoan.
SORALUZETaupada: Ikasgaia.bBihar, 20:00etan, Herri Antzokian.
TOLOSADani Mateo:
Desencadenado.
bGaur, 20:30ean, Leidorren.
TOLOSALa Maquine: La semilla.
bBihar, 18:30ean, Topic zentroan.
URNIETAZurriola antzerki eskola:
Urtain.
b Igandean, 19:00etan, Saroben.
USURBILPatata Tropikala: Kalean otso, etxean uso.
bOstegunean, 18:00etan, Sutegin.
VILLABONA-AMASAHuts Teatroa:
Hozkailua.
bGaur, 22:00etan, Aljiben.
VILLABONA-AMASABorobil:
Ali Baba eta 40 lapurrak.
b Igandean, 17:00etan, Aljiben.
ZIZURKILMirari Martiarena
eta Idoia Torregarai: Bakean
dagoena bakean utzi.
bBihar, 22:30ean, kultur etxean.
ZIZURKILTrapu Zaharra: Etsita!.bAsteazkenean, 20:00etan, plazan.
ZUMAIALa Enana Naranja:
Kontukantari.
b Igandean, 12:00etan, Aita Marin.
DANTZA
ANDOAINKrego-Martin Dantza:
Inoxentziaren laborategia.
bBihar, 17:00etan, Basteron.
ANOETAAnitz Eguneko emanaldia.
bBihar, 20:30ean, plazan.
ARRASATEDebagoieneko Dan-tzarien Egunaren 25. urteurrena:
Oinarin, Arrostaitz, Lore Gazteak,
Oñatz, Leizarra, Xamatz, Gorosarri...
bBihar, 12:00etan, herrian.
DONOSTIADantza Kalean.
bBihar, 18:00etan, Alderdi Ederren.
DONOSTIAKontxako barandako
barra klasikoko erakustaldia.
b Igandean, 18:00etan, Kontxan.
ELGOIBARAurresku eta soinu
zahar txapelketa.
bBihar 16:00etan, eta igandean
11:00etan, Herriko Antzokian.
ERRENTERIALarrua: Baserri.
b Igandean, 19:00etan, Niessenen.
LASARTE-ORIAKukai: Oskara.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
LASARTE-ORIAErketz dantzari
taldearen 50. urteurrena.
b Igandean, 12:00etan, Okendon.
USURBILDantza Eguna.bBihar, egun osoan, kaskoan.
BERTSOLARITZA
ANTZUOLAPetresku etzi ez etsi
haurrentzako emanaldia.
b Igandean, 19:00etan, Torresoron.
DEBAGipuzkoako eskolarteko
txapelketaren finala:
Maddi Aiestaran, Imanol Albizu,
Uxue Alkorta, Haizea Arana,
Oihana Arana, Oihana Labiano,
Aner Peritz eta Aitor Tatiegi.
bGaur, 20:00etan, Lasturren.
DONOSTIABertsolharitza
haurrentzako emanaldia.
bGaur, 18:00etan, Loiolako kultur
etxean.
DONOSTIABertso gutiziak:
Unai Agirre, Maialen Lujanbio,
Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.
bGaur, 19:00etan, Basque Culinary
Centerren.
DONOSTIABertso bazkaria:
Amets Arzallus eta Jon Maia.
b Igandean, 14:30ean, Altzako
Herrera kultur etxean.
DONOSTIAAltzako Bertso Aroa.
Miren Artetxe, Maddalen Arzallus,
Onintza Enbeita, Oihana Iguaran:
Ez da kasualitateasaio musikatua.
bOstegunean, 19:30ean,
Tomasenea kultur etxean.
ELGETABertsolharitzaemanaldia.
bAstelehenean, 17:00etan, plazan.
ELGOIBARBertso afaria:
Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga.
bBihar iluntzean, Kimetz elkartean.
IRUNBertsotruk. Bertso poteoa
eta afaria: Txingudi vs Aramaio.
bGaur, 20:30ean, Kateako Elatzeta
elkartean.
IRUN Jai On. Bertso poteoa:
Igauri Lopetegi, Arkaitz Oiartzabal
Xamoaeta Egoitz Zelaia.
bBihar, bazkalostean, Moskun.
LEZOBertso afaria: Julio Soto
eta Iker Zubeldia.
bBihar, 21:00etan, Tiñelu elkartean.
LIZARTZABertso afaria:
Maialen Lujanbio eta Jon Maia.
bBihar, 20:30ean, Txirrita elkartean.
ORIOMiren Amuriza, Ane Labaka,
Nerea Ibarzabal eta Rosi Lazkano.
bGaur, 22:00etan, gaztetxean.
ORIOBertso afaria: Aitor Sarriegi
eta Aitor Mendiluze.
bBihar, 21:00etan, Arkaizpen.
HITZALDIAK
ANTZUOLAAndoni Lubaki: Saha-
rako errefuxiatuen kanpalekuetan.
bGaur, 19:30ean, Olaran etxean.
ARETXABALETAToti Martinez:
Euskal mitologia eta eleberriak.
bAsteazkenean, 18:30ean, Zaraian.
AZKOITIAAitzol Altuna: Euskal-
duntze berantiarraren zuzenketa.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Elkargunean.
AZPEITIAGarbiñe Aranburu (LAB).
bAsteazkenean, 19:00etan,
Sanagustin kulturgunean.
AZPEITIAMikel Reparaz zinegilea.
bOstegunean, 19:00etan,
Sanagustin kulturgunean.
Donostia b Dantzaren hilabetea
Agertoki hoberik ez dagoUrtero bezala, apirilarekin, dantzaren hilabetean murgilduta dabiltza Do-
nostian, eta bi ekitaldi nagusi izango dira asteburuan. Bihar, agertoki
erraldoi bihurtuko dute Alderdi Eder; 18:00etatik aurrera, 200 dantzariren
baino gehiagoren emanaldia izango da bertan. Etzi, berriz, Kontxako ba-
randako barra klasikoko erakustaldia izango da, 18:00etan. 1997an egin
zuten lehenengoz, eta sona handia lortu du. NEREA LIZARRALDE / IRUTXULOKO HITZA
BEASAINAnder Letamendia:
Gure zortzikoa.
bGaur, 19:00etan, Igartza jauregian.
DONOSTIA Ivan Santamaria:
Ipar Irlandako historia bisual bat.
bGaur, 20:00etan, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIAFermin Leizaola,
Pablo Romero eta Jorge Alvarez:
Artzain ona. Kudeaketa politiko
garaikideko artzaintza eta etxeko-
tasunari buruzko elkarrizketak.
bOstegunean, 18:00etan,
San Telmo museoan.
ESKORIATZASandra Lorea:
Mujeres de Chiapas, tejiendo vida
y sembrando futuro.
bGaur, 18:00etan, kultur etxean.
OÑATIFelipe Uriarte: Mendiarenikuspegia.
bGaur, 19:00etan, Antixena
gaztetxean.
ORDIZIA Jordi Collet eta Albert
Soler: Herri Hezitzailea.
bAsteazkenean, 18:00etatik
aurrera, udaletxean.
PASAIAKatia Reimberg: Nola
baldintzatzen ditu enpleguak
emakume etorri berriak?.
bOstegunean, 17:30ean,
Trintxerpeko alkateordetzan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BERGARAS(u/a)minetik bakera.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Zabalotegi aretoan.
DONOSTIAGiza Eskubideen
Zinemaldia.
bGaurtik hurrengo ostiralera,
16:30etik aurrera, Viktoria Eugenia
antzokian eta beste hainbat tokitan.
BESTELAKOAK
ARETXABALETA Ibai Esoain
Arruti kontalaria: Bertsolharitza.
bBihar, 11:30ean, haur liburutegian.
ARRASATE Imanol Ituiño magoa.
bOstegunean, 18:00etan,
Santa Marinako liburutegian.
ASTIGARRAGA Irati Jimenez eta
Petti: Nigan, ispilu batean bezala.
bAstelehenean, 19:30ean,
liburutegian.
BEASAINAndere Etxegarai, Mikel
R. Pejenaute eta Izaskun Araluzea
artisten mahai ingurua, Hire maita-
le traketsaerakusketara bisita eta
ZataraWERK kontzertuan.
b Igandean, 11:30etik aurrera,
Igartza Monumentu Multzoan.
DONOSTIAAne Artetxe eta Saioa
Aizpurua: Ipuinak musikarekin.
bAsteartean, 18:00etan, Aiete
kultur etxean.
EIBARMaite Arrese eta Mau
Ziemkiewicz: Amodiozko ipuinak.
bAsteazkenean, 19:00etan,
liburutegian.
ELGETAMikel Begoña: Komikiz
komiki, lubakiz lubakikontakizuna.
bGaur, 19:00etan, udaletxean.
ESKORIATZA Jon Sarasua:
Iturri bati begira. Joxan Artzeren
interpretazio bat.
b Igandean, 19:00etan, antzokian.
HERNANIMaite Franko kontalaria.
bAsteazkenean, 17:30ean, Biterin.
LAZKAOEriz magoa.
b Igandean, 17:30ean, plazan.
OÑATIMaider Galartza kontalaria.
bOstegunean, 18:00etan, udal
liburutegian.
ORDIZIA Ikusi Makusi: Sorgiña
Txiruliña ipuin kontaketa.
bAstelehenean, 17:30ean, Barrenan.
URRETXUMiru Kiliklon kontalaria.
bAstelehenean, 17:00etan,
liburutegian.
ZIZURKIL Juan Kruz IgerabiderenAbezedario Titirijario, haurrentzat.
bGaur, 17:30ean, liburutegian.
ZUMARRAGAPello Añorga ipuin
kontalaria.
bAsteartean, 17:30ean, liburutegian.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko apirilaren 20a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus bgipuzkoa@hitza.eus
Eider Goenaga Lizaso
Intxaurrondoko (Donostia) Larro-txene kultur etxean izan zen AliciaSornosa (Madril, 1973) astelehene-an. 2011-2013 artean munduari bi-ra eman zion motorrean, eta espe-rientzia hari buruz hitz egin zuenbildutakoekin; bizipenak, elkar-tasun proiektuak, motorrarenmundua... Bidaia hartan oinarri-tuta, Aventura en India y Nepal(Abentura Indian eta Nepalen) do-kumentala egin zuen Sornosak,eta horren proiekzioa izan zen hi-tzaldiaren aurretik.Afrikatik itzuli berria zara, ezta?
Duela hamar egun. Etiopiatik He-goafrikara, 15.000 kilometro eginditut motorrean. Tartean, Amigosde Silva gobernuz kanpoko era-kundearentzat 5.000 euro biltzealortu dut, eta haiekin aritu naizEtiopian ur putzuak zulatzen. Munduari bira eman zenion bi-
daiaz aritu zara Donostian. Noiz
eta nola sortu zen ideia?
2011ko irailean, lagun batek eska-tu zidan bere bidaiari buruzko ko-munikazioa eramateko, bideoaketa argazkiak... Lau hilabete eginnituen harekin. Bakarrik segitunuen gero. 2013ko apirilean itzulinintzen, urte eta erdian kontinen-te guztietan egon ostean.Nondik nora izan zen bidaia?
Hauxe izan zen bidaia: Espainia,Italia, Egipto, Sudan, Etiopia,Kenya, India, Singapur, Australiaeta Tasmania, AEBak, Alaska, Ka-nada, AEBak berriro, Mexiko,Guatemala, Nikaragua, El Salva-dor, Costa Rica, Panama, PuertoRico, Kolonbia, Ekuador, Peru,Txile, Argentina —Ushuaiaraino—,Uruguai... eta handik etxera. Seihilabete baino gutxiagoan berrirojoan nintzen Hego Amerikara. Denetik pasatuko da halako bi-
daia batean... Asko aldatu behar
izaten duzu bidaia plana?
Nondik aterako naizen eta norairitsiko naizen erabakitzen dutbeti, baina ibilbidea aldatuz joa-ten da; meteorologia, tokian toki-ko gatazkak, gehiago erakartzen
nauen edo aholkatu didaten bestetoki batera joateko gogoa... Denaalda daiteke egun batetik bestera. Zure bidaiak, ordea, ez dira pla-
zer bidaia hutsak. Elkartasun
proiektuek pisu handia dute.
Noski. Niretzat hutsala da elkarta-sun proiekturik gabeko bidaiabat. Aukera aprobetxatu beharda, eta bidaiaren berri izaten aridiren guztien parte hartzea etaekarpena lortzen saiatzen naiz,beharra duten tokietan laguntze-ko. India eta Nepalera egin nuenbidaian, adibidez, oso gustura gel-ditu nintzen. Nepalen, lurrikarakherrialdea nola utzi zuen ikusi os-tean, eta TVE nire bidaiari buruz-ko erreportajea egiten ari zela ba-liatuta, diru bilketa egin genuen.Izugarria izan zen; hango kultu-ran murgildu eta Petit Mon GKEa-rekin lanean aritu nintzen. 6.000euro lortu genituen astebetean.Zure bidaietan, non ikusi duzu
egoerarik makurrena?
Zalantzarik gabe, beti Afrikan.Haien baliabideak ahitu ditugu,haien lurraldeak zatitu ditugu,herri osoak lekualdatzera behar-tu... Lehorte latzak dituzte, eta in-darkeria eta gerra nonahi; konti-nente izugarri gogorra da. Etio-piak, adibidez, ez du inor hotzepeluzten; ni ez, behintzat. Emakume bat, motorrean, baka-
rrik. Harridura sortuko zenuen.
Beti hartu naute ondo, baina, bai,gehienetan harrituta begiratzenzaituzte; zaila egiten zaie sinisteaemakume bat gai dela hainbesteorduz halako motor pisutsu batgidatzeko. Bakarrik joateak ereharritzen ditu. Ezberdinak dira bidaia hura egin
aurreko Alicia eta egungoa?
Oso. Egunero pentsatzen dut no-lako zortea dudan, adibidez, kani-la ireki eta ur beroa ateratzen de-lako, familia gertu dudalako... fi-nean, alde honetan jaio naizelako,benetako sufrimendurik gabe,gose edo hotzik pasatu gabe, su-karragatik hiltzeko arriskurik ga-be. Soilagoa naiz orain, eta ez hainmaterialista. Erlatibizatzen eta
egunero pozik sentitzen ikasi dut.Zorteko sentitzen naiz bidaiatuzeta idatziz bizi naitekeelako.Eleberri bat idatzi zenuen. 360
grados. Una mujer, una moto y el
Mundo (360 gradu. Emakume
bat, motor bat eta Mundua).
Bigarren edizioa atera dugu, etaoso gustura nago. Elkar dendetandago salgai. Sofia nire alter ego-ada, eta haren bizi ibilbidea konta-tzen du; gizonak nagusi direnmundu batean halako erronkabati aurre egitearen zailtasunak,beldur eta desioak, pasioa, maita-suna eta laguntasuna... Jendea bi-garren atala eskatzen ari zait. Zer du motorrean bidaiatzeak?
Aholkatuko zenuke?
Dudarik gabe. Errepideak amai-tzen diren tokira eramaten zaitumotorrak, baita asfaltorik gabekobideetara ere. Kontaktua zuzenada: hotza, hautsa, beroa, euria, lo-katza... Naturarekin kontaktuanzaude, eta igarotzen dituzun to-kiak usaindu egiten dituzu. Bere-hala lortzen duzu iristen zaren to-kikoekin harremana egitea, etahalako miresmen bat sortzen du,jakin-mina... Perfektua da!Motorraren munduan aritzen za-
ra kazetari, gizonen munduan,
batik bat. Inoiz sentitu zara gu-
txietsia emakume izateagatik?
18 urte nituenetik ari naiz hone-tan lanean, kazetari, eta inoiz eznaiz sentitu gutxietsia. Inori gal-detu gabe, nire eskubideak neureegin ditudalako izan dela uste dut.Bat gehiago naiz. Egia da noizbaitgehiago ahalegindu eta hobetoegin behar izan dudala, baina in-dartsuago eta seguruago egin nauhorrek. Zein duzu hurrengo proiektua?
Hamar egun baino ez dira iritsinaizela! Lan egin behar dut orain;hitzaldiak ematen ditut, motor bi-daiak antolatu eta idatzi... Biga-rren eleberriari heldu behar diot.Bidaiei erreparatuta, Hego Ame-rikara itzuli nahi dut, eta Asia he-go-ekialdean ere barneratu nahi-ko nuke. Baina ikusiko dugu: de-na alda daiteke.
«Etiopiak ez duinor hotzepeluzten; ni ez,behintzat»
Alicia Sornosa b Kazetaria eta bidaiaria
Motor munduko kazetaria da Sornosa 18 urtezituenetik, eta munduan barrena motorreanbidaiatu, horri buruz idatzi eta elkartasunproiektuak uztartzetik bizi da gaur egun.Bigarren eleberriari ekingo dio luze gabe.
ALICIA SORNOSA
sELKARRIZKETA