Post on 07-Apr-2018
8/3/2019 Goierriko hitza 2011/10/13
1/1
Alex Areizaga Legazpi
Oskar Tejedor (Legazpi, 1968) zi-
nemagilea da. BereCuidadores la-
nak sona handia lortu du, eta
oraindik sariak jasotzen ari da.
Esperientzia pertsonal batetik
abiatu da dokoumental hori egi-
terakoan, eta proiektua bera te-
rapia pertsonal batean bilakatu
dela dio. Zaintzaileak gizartean
duen garrantzia balioan jarri
nahi izan du lan horrekin eta la-
narekin oso harro amaitu du.
Hitz gutxitan,nola aurkeztuko zenu-
ke Cuidadoresfilma?
Soilean, bizitzatik egindako bi-
daia bat da, protagonisten egune-
rokotasunetik abiatutako sentsa-
zioen errusiar mendi bat.
Nola erabaki zenuen lan hau egitea?
Familiako esperientzia pertsonal
batetik abiatu da lan hau. Urte as-
kotan, nire amak,nire aita zain-
tzean jasan zuen garapen emozio-
nalaren testigu izan nintzen. Gi-
zartearen aurrean nire amak
zuen ikustezintasunak istorio
hau kontatzera eraman ninduen.
Lau urte pasa dituzu lan honetan.
Nola bizi izan duzu esperientzia?
Proiektu hau terapia pertsonalbatean bilakatu da, egoera hain
pertsonala den honek sortzen
duen ezintasunetik askatzen la-
gundu dit.
Alzheimerra duten pertsonen seni-
deen talde batekin egin duzu lan.
Nola bizi izan duzu harreman hori?
Taldeko bat gehiago banintz be-
zala. Hizkuntza bera hitz egiten
genuen, kode berberekin. Komu-
nikazioan genuen jariotasun ho-
rren bidez euren arazoak, estuta-
sunak eta kezkak oso ondo uler-
tzea lortu dut.
Zer eman dizu filmak?
Asebetetasuna. Ez soilik jasotako
sariekin; proiektu honek pertso-na askori bere burua ezagutzen
lagundu dio, instituzioak kolekti-
bo honen lanaz kontzientziatzeko
ere balio izan du. Zaintzaileak gai-
xoaren bizitzan duen garrantziaz
ohartarazi du gizartea. Hori guz-
tiagatik, oso harro nago egindako
lanaz.
Ingeniaria izanda nolatan amaitu
duzu zinema munduan?
Batzuetan, gizarteak eta aurki-
tzen zaren kontestuak ezezagu-
nerantz bultzatzen zaituzte, olatu
handi bat bailitzan, eta hainbeste
zarataren artean galdu egiten
zara. Isiltasuneko eta barne lasai-
tasuneko egun on batean, ohetik
altxatu eta komuneko tazarekin
estropezu egiten duzu, komune-
ko ur putzuan zure isla ikusten
duzu eta egiten duzun horrek be-
netan zoriontsu egiten al zaituen
pentsatzen hasten zara. Gero,
zure esku dago, eta zuk duzun al-
daketarako beharraren esku.
Elkarrizketa batean,zin ema arloan
mundua aldatzeko nuen ideia xa-
loa asetzeko sartu zinela esan ze-
nuen.Zergatik duzu nahi hori?
Ez dut mundua aldatu nahi.
Ahots mutu horietako askori aho-
tsa eta kolorea eman nahi diet.
Euren lanarekin interesgarria
iruditzen zaidan zerbait ekarri
dute eta munduari hori erakuste-
ko berezko beharra dut.
Egiatan aldatu al daiteke mundua?
Erantzun iezaiozu zuk galderari.
Zure kabuz egiten duzu lan ala pro-
duktora batean?
Zaldun bakarti bat naiz. Proiek-tua garatuta dudanean eta pro-
dukzioa hasi behar dudanean jo-
tzen dut produktoretara. Proiek-
tua osatu eta batzeko talde on bat
inguruan izatea garrantzitsua da.
Filmaren bateko oroitzapen berezi-
ren bat gordetzen al duzu?
Zineman ikusi ditudanetatik, ze-
rrenda amaiezina litzateke. Fil-
ma bat gogoratzen duzunean
bere ezaugarriren bat zugan isla-
tuta ikusten duzulako da. Gero,
ikusi dituzun eta arreta eman di-
zuten pelikulekin zure bizitzaren
puzzlea osatu dezakezu, eta zure
burua pixka bat gehiago ezagutu.
Eta egin dituzunetatik?
Guztietatik gordetzen dut oroi-
tzapen on bat.Cuidadores filmak,
beharbada, poztasun handiagoa
sortu dit, lana egin bitartean eta
ondorenean gozatu baitut. Ho-
rrez gain, nirefamilia handitzea
lortu dut.
Hainbat dokumental egin dituzu.
Zer dute dokumentalek filmeek ez
dutena?
Dokumentalean aurkitzen ditu-
zun istorioak jasotzen dituzu. Bi-
zitza islatzean datza. Fikzioan, bi-zitzatik abiatuta istorio bat asma-
tzen duzu.
Zer sentitzen duzu zinemara joan
eta zure lanak pantaila handian
ikustean?
Sortzaile batentzako saririk han-
diena bere lanak interesa sortu
duela sentitzea da, eta publikoak
ikus dezala. Ikuslerik gabe ez gi-
nateke existituko.
Zer da zinema zuretzako?
Ilusioa, ametsa, norbere barnera
bidaiatzea.
Egun,zein arazo eta zein laguntza di-
tuzue zuen lanean?
Lanen finantzaketa da zailtasu-
nik handiena. Dauden laguntzaurriak ez daude ondo kudeatuta
eta ez daude proiektuak aztertzen
dakiten profesionalak. Azkene-
an, zure denboratik eta zure diru-
tik jartzen amaitzen duzu. Nire
iritziz, herri honetan ez da kultu-
raren alde egiten adimen irekiera
kontzeptu gisa. Kulturalak edo
ondarezkoak deituriko gauza sor-
ta pribilegiatzen da, askotan in-
boluzio kultural batera eramaten
gaituena. Ofizio honetan barne
indar asko behar duzu, eta moti-
bazio pertsonal handia ere bai, bi-
dean ez gelditu nahi ez baduzu.
Nola baloratzen duzu Cuidadores
lanak izan duen erantzuna?Niretzako poztasun handia da.
Filmak jaso dituen eta jasotzen
ari den sariez gain, harrigarria da
hain obra pertsonala den lan ba-
tek kolektiboari laguntzeaz gain
profesionalei ere lagundu ahal
izatea euren eguneroko lanean:
medikuei, geriatrei, psikologoei...
Bestetik, zaintzailearen garran-
tziaz gizartea kontzientziatzeko
eta sentsibilizatzeko balio ahal
izan du.
Marrazki bizidunak ere egin dituzu.
Zerk erakartzen zaitu marrazkieta-
tik?
Ikus-entzunezkoen eta zinema-
ren munduan hasi nintzenean
animaziozko filmeetako produk-
zio zuzendari gisa lan egin nuen.
Ekonomikoki bizirautea zen ga-
rrantzitsuena, sektore honetan
sartzeko aukera izan nezan.
Gai askotariko lanetan parte hartu
duzu: Txalaparta,Balentziaga jos-
tuna,zaintzaileak...zertan oinarri-
tzen zara zure lanetarako gaiak au-
keratzerakoan?
Onartu beharra daukat ahaztu
handien defendatzaile handi bat
naizela.Dokumental soziala gus-tatzen zait, horien alderdi psiko-
logikoak eta soziologikoak, per-
tsonan eta bere garapenean si-
nesten dudalako.
Zein balio dute sariek ikus-entzu-
nezkoen munduan?
Aitortza bat dira eta aurrera ja-
rraitzeko motibazio bat.
Ba al dago beti egin nahi iza n duzun
lanen bat?
Asko, baina denbora asko era-
mango lidake horietaz guztietaz
hitz egiteak.
Zein harreman mantentzen duzu Le-
gazpirekin?
Hobe esanda Telleriarterekin.
Han hazi naiz eta han ditut gorde-ta umetako oroitzapenak. Fami-
liako etxea dugu han eta noiz-
behinka hara erretiratzen naiz,
lasai egon eta idaztera. Mugiko-
rrek ez dute koberturarik...
Oskar TejedorqZinemagilea
Oskar Tejedorrek urte asko daramazinema munduan.Cuidadoreslanarekin
sari asko lortzen ari da,baina berak laneanjarraitzen du, jada proiektu berri batean.
Ahaztuhandiendefendatzailehandi bat naiz
OSKAR TEJEDOR
Niretzako zinema
ilusioa da, ametsa;norbere barrenerabidaiatzea
Film bat gogoratzenduzunean ezaugarrirenbat zugan islatutaikusten duzulako da
Lan asko etadesberdinak egin dituenzinemagile legazpiarra
DTejedorrek 4 urtez Dibuli-
toon Studio enpresan
egin du lan.Bertan Glup detec-tiveedoSupertrampsfilmee-
tan hartu zuen parte.Hainbat
dokumentalen nazioarteko ko-
produkzioan ere lan egin du,
hala nola,Querida Bamakoedo
Luciolanetan.
Film laburrak ere egin ditu:
Out of MarruecosetaJuguetes,
kasu.El juego de Cainlanean,
berriz,gidoilari lanak egin zi-
tuen.Dokumentalen arloan,
azkenik,Ochumare: Orisha of
the Rainbow, Txalaparta, El
eco de un pueblo, Balenciaga,
permanecer en lo efimeroeta
Compaeras de viajelanak zu-
zendu ditu, Cuidadoresfilmazgain.Egun, Mujeres en transito
dokumental luzean murgilduta
dabil Tejedor.
Legazpi
6 goierriko hitza 2011ko urriaren 13a,osteguna