Post on 21-Mar-2016
description
Baziren behin lau bidaiari, Naroa, Naia, Maite eta Maider izenekoak.
Egun batean herri ospetsu batera joan nahi zuten. Aldizkari batean
ikusi zuten Bermeoko herrian uharte handi bat zegoela eta hara
joatea erabaki zuten.
Izaro uhartera joateko irrikan zeuden. Neskek aukera izan zuten
Izaro bisitatzeko. Bermeora heltzeko hamar orduko ibilaldia egin
behar zuten. Naroak senargaia zuen eta senargai hori ere eurekin
joan zen. Denak Bermeora eraman zituen.
Maiderrek bidaiaren erdian kartetara jolastu nahi zuen eta
Naiarekin jolasten hasi zen. Naia erdi zorabiatuta zegoen. Maiderrek
eskuan min asko egin zuen eta mediku kontsultarik hurbilenera joan
ziren. Medikuak tendoiak handituta zeukala esan zion eta igeltsua
jarri zioten.
Bermeora heldu zirenean liburu bat erosi zuten Bermeoko
hizkuntza ikasteko. Itsasontzi bat alokatu zuten eta Izaro uhartera
joan ziren. Maitek uharte osoa esploratu zuen eta mutil bat harrien
artean trabatuta zegoela ikusi zuen. Denen artean mutil gizagaixoa
harrien artetik atera zuten. Naroari eta bere senargaiari asko
gustatu zitzaien Izaro uhartea.
Bueltan etorri zirenean taberna batera joan ziren bazkaltzera eta
Naroaren senargaiak Naroari ezkontzea eskatu zion eta Naroak
baietz esan zion baina Izaro uhartean ezkontzea eskatu zion.
Horrela ba, bi hilabete igaro ondoren, lagun guztiak berriro
Izarora itzuli ziren Naroa eta bere senargaiaren ezkontza ospatzera
eta hantxe denen artean lapasaltxa bikain bat
prestatu zuten eta egun bikain bat pasatu zuten.