Post on 27-Jun-2015
description
Haur Hezkuntzako alfabetorako irudiak sortzen
Ikas Unitatea
Marrazketa Teknikoa DBH 4. mailaLauro Ikastola 2011 – 2012 ikasturtea
Ikasleek burutuko duten lana
Ikasleak bi adierazpide erabiliko ditu bere lanean; irudia eta testua:
1. IRUDIA: ikasleek Haur Hezkuntzako alfabetorako irudiak marraztuko dituzte ukitzaileen ezaugarriak erabiliz. Irudi hauek ohiko tresnen bitartez eta ordenagailuz egingo dituzte ikasleek.
2. TESTUA: ikasleek, euren idatzizko komunikazio adierazpena lantzeko, irudian adierazitako elementuaren deskribapena euskaraz idatziko dute.
Alfabetorako hitzen zerrenda
Haur Hezkuntzako arduradunak alfabetoa sortzeko hitz zerrenda zabal bat eman zigun. Bertan, HHko ikasle eta irakasleek erabili ohi dituzten hitzak agertzen dira: eguzkia, gozokia, urtxintxa etab. Hitz hauen bitartez lantzen dituzte letrak eta hitzak 3, 4, 5 eta 6 urteko umeek.
Kontuan izanik irudiak egiteko erabiliko dugun teknika marrazketa teknikoa dela eta ukitzaileen ezaugarriak aplikatu behar ditugula, zerrenda honetako elementu asko marrazteko zailak iruditu zaizkigu.
Hauxe da Haur Hezkuntzatik proposatutako zerrenda:
ALFABETORAKO HITZ PROPOSAMENA A: Amantala, atea, ahatea, aulkia, armairua, arroza, arraultza, Argitxo, Ama, Amona, Amaordea, AntxumeakB: Borobila, botoia, berokia, burua D: Dadoa, dinosaurioa, Dora, dordokaE: Elefantea, (orraziaren forma), Edurnezuri, Ehiztaria, etxea, elurra, eguzkiaF: Familia, farola, festaG: Globoa, gozokia, GaltzagorriH: “Mutua”, hartza, hanburgesa, haizea, hodeia, hostoaI: Itsasoa, itsasontzia, ilargia, izarra, izurdea, ilada
J: Janaria, jantokia, jolasketaK: Klariona, Kitty, krokodiloa, katua, karpeta, kirikiñoa, comuna, kolunpioa, katiuskakL: Leihoa, lehoia, lerroaM: Mahaia, mamua, Mamutxo, Mino, mozorroa, mutilaN: Negua, neskaO: Ogia, okela, olatua, Otsoa, Olentzero, P: Papera, Pinotxo, puzzlea, pastela, pirata, putzua, perretxikoakR: RayoS: Sorgina, sugeaT: Tortila, teilatua, trena (“lokomotora txikia”-ren irudia erabili, adibidez), trumoia
TS:TX: Txokolatea, txorizoa, txakurra, txoria, Txanogorritxu, txerriak, txirrista, tximistaTZ:U: Ura, urtxintxa, udazkena, uda, udaberriaX: Xilofonoa, xaboiaZ: Zorionak!, Zirkoa, zuhaitza
Hemen jarri ditugun hitzak bururatu zaizkigun batzuk besterik ez dira. Gero gai pilo dagoz, erabilgarriak izango liratekeenak: animaliak, gorputzeko atalak... Negritaz jarri ditugunak pertsonaien izenak dira.
Alfabetorako hitzen zerrenda
Hitz zerrenda honetan gai desberdineko elementuak daudenez, hitzak lau gai nagusitan sailkatzea erabaki genuen: Ikastola, janariak, animaliak eta jolasa.
Arrazoiak desberdinak dira:1. Taldeka lan egiteko aukera emango digu.
Taldeak gaiaren arabera antolatuko ditugu.
2. HHko ikasleek gaika ikasten dutenez, gai hauek lantzen dituztenean irudiak erabilgarri izango dituzte.
Ikastola:
A: AmantalaI: IpuinaM: MutilaN: NeskaR: Rotuladorea
Janariak:
B: BananaL: LaranjaO: OgiaP: PastelaT: Tortilla
Animaliak:
D: DortokaE: ElefanteaH: HartzaS: SugeaU: Urtxintxa
Jolasa:
F: FestaJ: JolasakK: KometaG: GloboaX: XilofonoaZ: Zorionak
Gure eginkizuna Proiektuan
Ikas Unitatearen helburu nagusia ikasleek Haur Hezkuntzako alfabetorako irudiak sortzea da.
Lana erabat praktikoa izango da, hau da, guk egingo ditugun irudiek erabilera bat izango dute Haur Hezkuntzan. Hau dela eta, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleen beharrizanen arabera lan egin beharko dugu.
Irudien bidezko Komunikazioaren Eskema kontuan izanik, lan honetan gure eginkizuna zein den aztertuko dugu.
BIDEA: irudi mota: argazkia,
kartela etab.
IGORLEA: irudiaren egilea.
HARTZAILEA: irudiaren ikuslea.
HELBURUA: mezu bat AZALDU edo ADIERAZTEA.
MEZUA: irudiak azaltzen duena (irudian agertzen
diren ezaugarriak).
KODEA: mezua adierazteko erabilitako hizkuntza. Plastika eta Ikus
Hizkuntzaren baliabideak: formak, koloreak, teknika etab.
Irudien bidezko Komunikazioaren Eskema
BIDEA: marrazkia,
kartela, txartela, irudi digitala
etab.IGORLEA:
DBH 4. mailako
Marrazketa Tekniko arloko
ikasleak.
HARTZAILEA: HHko ikasle eta
irakasleak.
HELBURUA: alfabetoko letra bakoitzeko
elementu bat era argian ERAKUTSI eta ADIERAZTEA.
MEZUA: elementu bakoitzaren oinarrizko
ezaugarriak.
KODEA: lerro zuzen eta kurbatuak, ukitzaileen ezaugarriak, zuri – beltza eta
Imagineer Technical programa informatikoa.
Irudien bidezko Komunikazioaren Eskema
Proiektuaren aukerak
Lehen esan bezala, Ikas Unitatearen helburu nagusia ikasleek Haur Hezkuntzako alfabetorako irudiak sortzea da.
Irudi hauek Haur Hezkuntzan helburu desberdinak lantzeko material didaktikoak prestatzeko aukera emango digute, hala nola, alfabetoko letrak identifikatzeko, idazketa lantzeko, zenbaketa ariketak egin eta zenbakiak idazteko, abestiak lantzeko, irudiak margotzeko etab.
Hurrengo diapositibetan hauen eredu batzuk ikusiko ditugu:
S
BALEA