Post on 29-Aug-2019
HISTORIAURREADBH 1: 8. UNITATEA
Historiaurrea1) DEFINITU.2) ETAPA EZBERDINAK DESBERDINDU. Kopiatu koadernoan eta osatu:
Noiz hasi zen? Noiz bukatu zen? Zein gertakari gertatu zen?
Paleolitoa
Neolitoa
Metalen Aroa
GIZAKIAREN EBOLUZIOAGizakiok eboluzio prozesu luze baten ondorio gara. HOMINIZAZIOA deitzen zaio prozesu horri.
Zerk bereizten gaitu gainerako primateengandik?
1-Bi hankatan ibiltzen gara.
2- Eskuko hatzek pintza mugimendua egin dezakete.
3- Garuna handiagoa dugu, beraz, pentsatzeko gaitaun handiagoa dugu.
Nondik gatoz? Hominizazioa Lehen arbasoak AFRIKAN aurkitu dira. RIFT VALLEY-en.
Zer egiten gaitu gizaki?
HOMINIZAZIOA: PROZESU EZ LINEALA ETA ASKOTAN ELKARBIZITUKO DUTE.KOPIATU TAULA KOADERNOAN ETA BINAKA OSATUKO DUGU.
ESPEZIEAK GARAIA EZAUGARRIAK IRUDIA
ARDI, ARDIPITHECUSA
ARDI, ORAIN DELA 4.400.000 URTE BIZI IZAN ZEN GURE PLANETAN.
ARBASORIK ZAHARRENA DA.
BARAZKIZALEA DA: FRUITUAK, SUSTRAIAK.... JATEN DITU.
HANKABIKOA DA.
METRO BAT INGURU NEURTUKO ZUEN.
LUCY, AUSTRALOPITHECUSALUCY, AUSTRALOPITHECUS ESPEZIEKOA DA DUELA 4 MILIOI URTE IA IBILTZEN ZEN MUNDU HONETATIK.
1,5 METRO INGURU NEURTZEN DUTE.
HANKABIKOAK DIRA
ETA GARUNA TXIKIA DA ORAINDIK.
HABIL,HOMO HABILISA
HABIL, HOMO HABILIS ESPEZIEKOA DA ETA IZENAK DIOEN BEZALA TRESNAK EGITEKO HABILEZIA ZUEN.
GARUN HANDIAGO ZUENEZ, PENTSATZEKO GAITASUN HANDIAGOA ZUEN ETA HORREGATIK HASIKO DIRA TRESNAK FABRIKATZEN.
DUELA 2.500.000 URTE AZALDU ZEN.
SUA, HOMO ERECTUSASUA DUGU IRUDIKO HAU, HOMO ERECTUSA DA. DUELA 1.500.000 URTE BIZI ZEN AFRIKAN.
SUA ERABILTZEN IKASI ZUTEN. BERAZ IA JANARIA EGINA JATEN ZUTEN.
AFRIKATIK IRTEN ZEN LEHENENGO ESPEZIEA DA.
USTE DA HIZKUNTZA SINPLEA ERABILTZEN ZUTELA.
ANTE, HOMO ANTECESSOR
ANTE, ATAPUERCAN, BURGOSEN BIZI ZEN ORAIN DELA 800.000 URTE.
GIZAJALEAK ZIRELA ESATEN DA.
1,70 METRO INGURU NEURTZEN ZUTEN.
NEAN, HOMO NEANDERTHALENSISNEANDERTALGO GIZAKIA DUELA 200.000 URTE AZALDU ZEN.
ESATEN DA LURPERAKETAK GAUZATZEN ZITUZTELA.
HOMO SAPIENSAREKIN ELKARIBIZIKO DA BAINA GERO DESAGERTUKO DA.
SAPI, HOMO SAPIENS SAPIENSASAPI SAPIENSA GU GARA. ESPEZIE HORTAKOAK GARA GU.
HIZKUNTZA GARATUA DUGU.
ETA ARTEA ERE GARATUA DUGU.
HOMO SAPIENSAREN HEDAPENA
Zein desberdintasun dago garezurren artean?
https://www.youtube.com/watch?v=BfGO2lTKvmI
1) PALEOLITOA (5 milioi-10.000)- ETAPARIK LUZEENA DA.- ELIKAGAIAK NONDIK JASOTZEN ZITUZTEN?
ARRANTZATIK
EHIZATIK FRUITU ETA SUSTRAI BILKETATIK
ELIKAGAIAK BUKATZEAN, LEKUZ MUGITU BEHAR ZUTEN HORREGATIK, NOMADAK ZIREN.
-Mota guztietako animaliak ehizatu.
-Janaria lortu.
-Larruekin arropa egin.
Paleolitoko bizimodua- NOMADAK ZIREN. LEKUZ MUGITZEN ZIREN.- IBAI EDO LAKU ONDOAN BIZI ZIREN, UR ASKO ZEGOELAKO ETA
ANIMALIAK ESKURATZEKO. - TXABOLETAN EDO HAITZULOETAN BIZI ZIREN.
Paleolitoa hiru etapetan banatzen da: behe, erdi eta goi
BEHE PALEOLITOAN
Homo erectus eta Homo habilis bizi ziren.
Ehiztari biltzaileak ziren baita oportunistak ere.
ERDI PALEOLITOAN
Homo Sapiens Neanderthalensis edo Neanderthalak bizi ziren.
Eta dakigun bezala, ia hildakoak lurperatzen hasi ziren.
GOI PALEOLITOAN
Homo Sapiens Sapiensak bizi ziren.
Iturria: EKI proiektuahttp://www.ekigunea.eus/eu/edukia/dbh1/gizarte/giz-1-2/U/22?lang=eu
ARTEA PALEOLITOAN1) Sinesmenak Neanderthalekin hasi
ziren, hauek hildakoak lurperatzen zituztelako. Homo Sapiens Sapiensek jarraitu egin zuten.
Askotan, hildakoarekin batera objektu garrantzitsuak ere (lepokoak, landareak…) lurperatzen zituzten hildakoarekin batera. Honi, objektu hauei ostilamendu deitzen zaie.
Bi motatako arte multzo daude :
1) Labar-artea: kobazuloetako hormetan egindako irudiak dira (animaliak gehienetan, baina zenbait lekutan baita giza irudiak ere).
2) Higigarria: hezurretan, adarretan edo harri zapaletan egindako irudiak (zintzilikarioak, venusak...).
Iturria: http://info.ikasgune.com/es/node/159
Venusak, emakumeak dira, tribuko emakumeei emankortasuna emateko egiten zituzten.
Hiru ezaugarri nagusi ditu arteak:
1) Animalien figurak dira gehienak: bisonte, oreinak, zaldiak…2) Oso errealistak dira, itzalak eta bolumenak dituzte.3) Kolore asko dituzte, polikromoak dira.
Uste da animaliak irudikatzen zituztela, ehizatzen laguntzeko, erlijio zeremonia bat izango balitz bezala.
GRABATUAk ere erabiltzen zituzten.
Autoebaluaketarako ariketak. Artea.0- Zein espezie hasi zen lurperatzen? Eta zein espezie garatu zuen artea?
1-Zenbat arte mota daude? Eta zein da bakoitzaren definizioa?
2- Zer dira Venusak?
3- Nola egiten zituzten labar-arteko margoak?
4- Zein hiru ezaugarri zituen Paleolitoko arteak?
5- Aipatu garai horretako artearen hiru adibide.
6- Zer dakigu irudi hauei buruz? Zein arte mota da eta zer adierazten du bakoitza?
12
3
NEOLITOA (10.000 urte- 7.000 urte)- NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA SORTU. Ekialde Hurbilean eta hortik zabaldu.
nomada izatetik HERRIXKETAN bizitzera pasa. Ez dago lekuz aldatzeko beharrik elikagaia ia bertan dituzte, beraiek ekoizten dituzte.
- HARRI LANKETA AURRERATUA: igitaiak, errotak, aitzurrak. - EHUNGAILUAK.- ZERAMIKA.
NEOLITOAREN HEDAPENA
Iturria: EKI proiektuahttp://www.ekigunea.eus/eu/edukia/dbh1/gizarte/giz-1-2/U/22?lang=eu
https://vimeo.com/60545871
https://vimeo.com/71008464
Nola jakin neolitoa dela?
Eguneroko objektuak
Arte eta sinesmenak neolitoan- Emankortasunaren gurtzea → buztinezko irudiak, ama-jainkosarekin
identifikatuak eta lurrean lurperatzen zituzten uzta ona edukitzeko.
- Hildakoak lurperatzen zituzten ostilamenduekin.
- Margoetan, Levanteko arteetan figura eskematikoak eta monokromatikoak (kolore bat zutenak).
METAL AROA (7000-5000)- Lehen metalezko objetuak fabrikatu. Lehendabizi kobrea, gero brontzea
eta gero burdina. - Metalaren erabilerak aldaketak ekarrik zituen:
- Merkataritza hedatu zen, leku guztietan ez baitzegoen metala. - Herrixka batzuk komertzio bideen ondoan egoteagatik hiri bihurtzen hasi ziren. - Lanbide berriak sortu ziren: gerlaria, apaizak, merkatariak… Lanaren espezializazioa sortu
zen.- Gizartean banaketak sortu ziren talde batzuk pribilejiatu bihurtu ziren (apaizak…)
- Asmakizun asko gertatu ziren:gurpila, goldea, ureztatzea…
MegalitismoaNeolitoaren amaieran eta Metal Aroan,
MEGALITOAK eraikitzen hasi ziren. Monumentu handi batzuk.
Forma ezberdina zuten megalitoek:
1) Menhirrak: harri luze bat bertikalki ipinita. Agian eguzkia gurtzeko erabili?
2) Trikuharriak: lurrean iltzaturiko harriak eta gainean harriak ezarrita. Hilobi kolektiboak ziren.
3) Harrespila eta cromlechak, menhir ugariz osaturiko borobilak. Agian santutegi gisa erabili edo hildakoen errautsak hor zabaltzeko.
Zein da zein?
Trikuharrien eraikuntza: https://www.youtube.com/watch?v=nx1jkK0e_-Ihttps://www.youtube.com/watch?v=x3KVE8X22Gc