Post on 18-Mar-2016
description
Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak
Editoreak:RALPH FASOLDetaJEFF CONNOR-LINTON
Hizkuntza.indd v 2/8/10 09:46:39
Liburu hau Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa Sailaren laguntzaz
argitaratu da.
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN
Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, bai eta berorri tratamendu infor-
matikoa ematea edo liburua ezein modutan transmititzea, dela bide elektronikoz, meka-
nikoz, fotokopiaz, erregistroz edo beste edozein eratara, baldin eta copyrightaren jabeek
ez badute horretarako baimena aurretik eta idatziz eman.
UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak koordinatutako itzulpena.
Itzultzailea: Elhuyar Fundazioa. Itziar Mendizabal. Idoia Santamaría.
Hizkuntza-begiralea: Itziar Laka.
Begirale teknikoa: Arantzazu Elordieta.
Lanaren egilea eta jatorrizko izenburua:
© An Introduction to Language and Linguistics
Ralph Fasold & Jeff Connor-Linton
Cambridge University Press 2006
The Edinburg Building, Cambridge CB2 8RU, UK
www.cambridge.org
© Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak
2010, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
www.argitalpenak.ehu.es - editorial@ehu.es
I.S.B.N.: 978-84-9860-427-6
Lege gordailua: BI - 2.364-2010
Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop.
Zurbaran, 2-4, 48007 Bilbao
Inprimatzea: Itxaropena, S.A.
Araba kalea, 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Hizkuntza.indd vi 20/9/10 16:56:29
AurkibideaAurkibide xehatua ix
Esker ona xviii
Sarrera 1
Ralph Fasold eta Jeff Connor-Linton
1 Hizkuntzaren hotsak 13
Elizabeth Zsiga
2 Hitzak eta haien zatiak 57
Donna Lardiere
3 Perpausen egitura 103
David Lightfoot eta Ralph Fasold
4 Esanahia 147
Paul Portner
5 Berbaldia 183
Deborah Schiffrin
6 Haurren hizkuntza-jabekuntza 223
Kendall A. King
7 Hizkuntza eta garuna 255
Michael T. Ullman
8 Hizkuntza-aldaketa 297
Shaligram Shukla eta Jeff Connor-Linton
9 Aldakuntza dialektala 335
Natalie Schilling-Estes
10 Hizkuntza eta kultura 367
Deborah Tannen
11 Hizkuntzaren inguruko politika 399
Ralph Fasold
12 Idazkera 429
Jeff Connor-Linton
Hizkuntza.indd vii 2/8/10 09:46:41
viii AURKIBIDEA
13 Bigarren hizkuntzaren jabekuntza 463
Alison Mackey
14 Hizkuntzalaritza konputazionala 497
Inderjeet Mani
Glosarioa 527
Bibliografia aipatua 553
Aurkibide alfabetikoa 565
Hiztegia 573
Euskara - Ingelesa 573
Ingelesa - Euskara 589
Hizkuntza.indd viii 20/9/10 17:03:00
Aurkibide xehatua
Sarrera 1Hizkuntzaren ezaugarri unibertsalak 1
Egitura modularra 2Osagaiak eta errekurtsioa 2Diskretutasuna 3Sormena 4Arbitrariotasuna 5Testuinguruan oinarritzea 6Aldagarritasuna 6
Ikuspegi deskriptiboa 7Hizkuntza definitzen 9Hizkuntzalaritzaren aniztasuna 10Liburua nola erabili 11
1 Hizkuntzaren hotsak 13Termino garrantzitsuak 13Kapituluaren laburpena 13Helburuak 14Fonetika artikulatorioa 14
Fonetikako lanabesak 14Ahots-bidea 14Artikulazioa 17Artikulatzeko moduak 18Hotsak idaztea: transkribatzea 20Kontsonanteak 22Bokalak 25
Segmentuz gaindikoak 28Luzera 29Tonua eta intonazioa 29Silaba-egitura 30Azentua 31
Fonetika akustikoa 32Hots-uhinak 33Hots bakunak eta konplexuak 33Entzumena 34Hizketa neurtzen 35
Fonologia 38Fonemak eta alofonoak 38Fonotaktika 41Alternantzia eta alomorfoak 44Alternantzia fonologiko motak 45
Hizkuntza.indd ix 30/8/10 09:39:58
x AURKIBIDE XEHATUA
Teoria fonologikoa 48Kapituluaren laburpena 50Ariketak 51Bibliografia osagarria 55
2 Hitzak eta haien zatiak 57Termino garrantzitsuak 57Kapituluaren laburpena 57Helburuak 58Zer da hitza? 58Morfologia: hitzen egitura aztertzea 62
Morfemak 63Morfemen formak 66
Munduko hizkuntzen prozesu morfologiko batzuk 69Afixazioa 69Beste zenbait afixazio mota 70Errepikapena 72Apofonia eta ordezkatzea 74Tonua eta azentua 75
Morfologiaren bi helburuak: eratorpena eta flexioa 75Eratorpena 77Flexioa 84Flexio-kontrasteez jabetzea 94
Kapituluaren laburpena 96Ariketak 97Bibliografia osagarria 101
3 Perpausen egitura 103Termino garrantzitsuak 103Kapituluaren laburpena 103Helburuak 104Estimuluen urritasuna 104
Saskibaloian jokatzen duen robot harrigarria 104Metafora hori perpausen egiturara ekartzea 105
Konposizionalitatea 106Islapena 106Bat-egitea 108Adjunkzioa 114Mugimendua eta ezabaketa 116
Gramatikak finituak dira; hizkuntzak ez 118Errekurtsioa 119Errekurtsioaren garrantzia 120
Murriztapenak 120That gabe konpon gaitezke batzuetan, baina ez beti 121Determinatzaile-sintagma astunen mugimendua 123Uztardura Teoria 125Laburpena 129
Hizkuntza.indd x 2/8/10 09:46:42
Aurkibide xehatua xi
Sintaxi-ezberdintasunak hizkuntzen artean 130Buru-osagarrien ordena hindiz 130NZ-hitz mugiezinak thailandieraz 131Generoa hizkuntzetan 131
Sintaxi funtzionala 134Izenordainen analisi funtzionala 134Analisi formala eta funtzionala alderatuz 137
Kapituluaren laburpena 138Ariketak 139Bibliografia osagarria 145
4 Esanahia 147Termino garrantzitsuak 147Kapituluaren laburpena 147Helburuak 148Hiztunaren esanahia eta esanahi semantikoa 148Semantika 149
Semantikaren oinarrizko kontzeptuak eta konposizionalitatea 151
Subjektuak, predikatuak eta argumentuak 152Rol tematikoak eta semantika lexikala 153Hitz logikoak 157Modifikatzaileak 158Kuantifikazioa 160Intentsionaltasuna 163Semantikari buruzko laburpena 168
Pragmatika 1: esanahia eta testuingurua 168Indizetasuna, testuinguruarekiko mendekotasuna
eta anafora 169Aurresuposizioa 170
Pragmatika 2: esanahia eta komunikatzeko asmoa 171Esanahia: Grice-ren ikuspegia 171Inplikazioa 172Hitzezko ekintzak 174Pragmatikaren laburpena 175
Filosofia-arazoak 176Ikuspegi psikologikoa 176Ikuspegi erreferentziala 178
Kapituluaren laburpena 178Ariketak 179Bibliografia osagarria 182
5 Berbaldia 183Termino garrantzitsuak 183Kapituluaren laburpena 183Helburuak 184Hizkuntzaren perpausaz gaineko eta kanpoko erabilera 184Datuak: hizkuntzaren erabilera eguneroko bizitzan 187
Hizkuntza.indd xi 2/8/10 09:46:42
xii AURKIBIDE XEHATUA
Ahozko berbaldia eta berbaldi idatzia: lehen begirada 190Ahozko berbaldia 191
Analisi sekuentziala eta banaketa-analisia 193Zuzenketa eta hartzailearen diseinua 193Transkripzioak konparatuz 196Alboko bikoteak 199Parte-hartzearen esparruak 200Kontakizunak 201Laburpena: ahozko berbaldia 202
Berbaldi idatzia 204Fragmentazioa eta integrazioa 204Irakurtzeko idaztea 205
Hizkuntzaren funtzioak 211Berbaldiko planoak 213
Parte-hartzearen esparrua 214Truke-egitura 214Ekintza-egiturak 215Informazio-egoera 215Ideia-egitura 216Berbaldiko planoak elkartzea 216
Kapituluaren laburpena 217Ariketak 219Bibliografia osagarria 222
6 Haurren hizkuntza-jabekuntza 223Termino garrantzitsuak 223Kapituluaren laburpena 223Helburuak 224Hizkuntza-jabekuntzari buruzko datuak biltzea 224
Gurasoen egunkariak 224Behaketan oinarritutako ikerketak 225Ikerketa esperimentalak 227
Datuak: haur-hizkuntzaren garapenaren mugarriak 228Lehen hotsak 228Lehen hitzak 230Lehen perpausak: garapen morfologikoa eta sintaktikoa 232Hizkuntza-jabekuntzan dauden hizkuntza-arteko
eta kultura-arteko alderdiak 238Datuak azalduz 243Behaviorismoa 243Natibismoa 244Konexionismoa 246Interakzionismo soziala 247Zer dago jokoan haurren hizkuntzaren gaineko
eztabaidan? 249Kapituluaren laburpena 250Ariketak 251Bibliografia osagarria 253
Hizkuntza.indd xii 2/8/10 09:46:42
Aurkibide xehatua xiii
7 Hizkuntza eta garuna 255Termino garrantzitsuak 255Kapituluaren laburpena 255Helburuak 256Garunaren biologia 256
Burmuina 257Kortexa eta haren neuronak 258Zitoarkitektura: neuronen banaketa kortexean 258Zerebeloa, egitura subkortikalak eta garuneko sareak 261
Hizkuntzaren biologiaren gaineko galderak 262Oinarri biologikoak: zein dira hizkuntzaren oinarri
biologikoak? 262Dinamika biotenporala: zer itxura du garunaren
aktibitatearen irudiak hizkuntza erabiltzen dugunean? 264Banagarritasuna: hizkuntza-funtzio bakoitza oinarri
biologiko baten mende ote dago? 264Esparru-espezifikotasuna: hizkuntzaren oinarri
biologikoak hizkuntzari soilik atxikita daude? 265Hizkuntzaren biologia ikertzeko metodoak 266
Lesioen metodoa 267Neuroirudi hemodinamikoak 268Gertaerei lotutako potentzialak 271Magnetoentzefalografia 273Garunaren zuzeneko grabaketa eta estimulazioa 274Estimulazio Magnetiko Transkraniala 275
Ebidentziak eta azalpenak 276Lexikoia, semantika kontzeptuala eta fonologia 276Sintaxia 285Morfologia 292
Kapituluaren laburpena 295Ariketak 295Bibliografia osagarria 296
8 Hizkuntza-aldaketa 297Termino garrantzitsuak 297Kapituluaren laburpena 297Helburuak 298Hizkuntza-aldaketa 298Hizkuntza zergatik aldatzen den 299
Artikulazioa sinplifikatzea 299Erregularizazioa 300Hizkuntzen arteko kontaktua 300
Hizkuntza-aldaketa motak 303Aldaketa fonologikoa 303Aldaketa morfologikoa 305Aldaketa sintaktikoa 306Aldaketa semantikoa 306
Hizkuntza.indd xiii 2/8/10 09:46:42
xiv AURKIBIDE XEHATUA
Hizkuntza-aldaketaren mekanismoak 308Hots-aldaketa 308Mailegutza 316Analogia 319
Hizkuntzen berreraikuntza eta hizkuntza-familiak 321Metodo konparatiboa 323Barne-berreraikuntza 326
Hizkuntzalaritza historikoa eta kultura 327Kapituluaren laburpena 328Ariketak 329Bibliografia osagarria 333
9 Aldakuntza dialektala 335Termino garrantzitsuak 335Kapituluaren laburpena 335Helburuak 336Aldakuntza dialektalen izaera 336
Hizkuntzak, dialektoak eta estandarrak 336Dialektoen eredu erregularrak 338Zergatik goresten dira horrenbeste hizkuntza
estandarrak? 338Zergatik dialektoak? 339Berezko aldagarritasuna 340
Aldakuntza dialektalen mailak 343Aldakuntza lexikala 344Aldakuntza fonologikoa 345Aldakuntza morfosintaktikoa 347Aldakuntza pragmatikoa 348Dialektoek partekatzen dituzten ezaugarriak 348
Aldakuntza dialektal motak 350Klase soziala eta sare soziala 350Sexuan oinarritutako aldakuntza-ereduak 352Etniaren araberako aldakuntza 354Dialektoa eta estiloa 357
Adinaren araberako aldakuntza eta hizkuntza-aldaketa 358Aldakuntza dialektalaren patua 359Kapituluaren laburpena 362Ariketak 362Bibliografia osagarria 366
10 Hizkuntza eta kultura 367Termino garrantzitsuak 367Kapituluaren laburpena 367Helburuak 368Kulturaren eraginpean dauden hizkuntza-alderdiak 368Hizkuntza, kultura eta enkoadratzea 371Kulturen arteko komunikazio-arazoak 373Adeitasuna eta elkarrekintza 376
Hizkuntza.indd xiv 2/8/10 09:46:43
Aurkibide xehatua xv
Inplikazio- eta adeitasun-maila handiko estiloak 378Gainjartzea 379Arreta-adierazgarriak 381Txanda hartzea 382Galderak 385Zeharkakotasuna 386Batak besteari buruz dituen estereotipoak 388
Elkarrizketaren erritu-izaera 388Hizkuntza eta generoa 389Eskismogenesi osagarria 391Hizkuntza eta erlatibotasun kulturala 393Kapituluaren laburpena 396Ariketak 397Bibliografia osagarria 398
11 Hizkuntzaren inguruko politika 399Termino garrantzitsuak 399Kapituluaren laburpena 399Helburuak 400Identitate-politika eta hizkuntza 400
Identitatea hizkuntzan 401Funtsezko kontzeptuak 401Zenbait kasuren interpretazioa 403
Hizkuntzaren estandarizazioa 404Gutxieneko estandarrak eta estandar arbitrarioak 406Hizkuntza ez-estandarra: ebonics aldaera 408Hizkuntza-arazoak Txinan eta Singapurren 410Estandarizazio-politika 412Diglosia 412
‘Hizkuntzak’ eta ‘dialektoak’ 413Hizkuntzen eta dialektoen inguruko politika 415
Ingeles ofiziala 416Hizkuntza-eskubideak AEBn 418Elebitasuna 418Elebitasunari eustea: etengabeko immigrazioa 419Elebitasunari eustea: talde-identitatea 422
Hizketaren edukia kontrolatzea 423Blasfemia eta biraoak 423Gorroto-hizketa 424
Kapituluaren laburpena 426Ariketak 426Bibliografia osagarria 428
12 Idazkera 429Termino garrantzitsuak 429Kapituluaren laburpena 429Helburuak 430Idaztea eta hitz egitea 430
Hizkuntza.indd xv 2/8/10 09:46:43
xvi AURKIBIDE XEHATUA
Idazkera-sistema motak 432Sistema logografikoak 433Sistema silabikoak 437Sistema alfabetikoak 439Alfabeto kontsonantikoen sistemak 442
Idazkeraren garapena 445Protoidazkera 445Kuneiformea 448Egiptoerako hieroglifoak 450Antzinako alfabetoak 452
Alfabetatzearen ondorioak 454Kontserbadorismoa 454Demokratizazioa 455Estandarizazioa 456Abantaila erlatiboa 457
Kapituluaren laburpena 458Ariketak 459Bibliografia osagarria 461
13 Bigarren hizkuntzaren jabekuntza 463Termino garrantzitsuak 463Kapituluaren laburpena 463Helburuak 464Bigarren hizkuntzaren jabekuntzari buruzko teoriak 464
Behaviorismoa 464Input ulergarria eta hurrenkera naturalaren hipotesia 465Interakzio-hipotesia 468Soziokulturalismoa 471Gramatika unibertsala 472Maiztasunean oinarritutako hurbilpenak 474Laburpena 476
Banakoen arteko aldeak bigarren hizkuntzaren jabekuntzan 477
Lehen hizkuntza (H1) 477Adina 478Sexua 479Lanerako memoria 479Motibazioa 479Bigarren hizkuntza ikasteko testuingurua 480
BHJko prozesuak 481Atentzioa 481Garapen-sekuentziak 482Fosilizazioa 483Irakaskuntza 485Irakasteko metodoak 486Teoriaren eta pedagogiaren arteko tartea gaindituz 488Atazetan oinarritutako hizkuntza-irakaskuntza
eta -ikasketa 490
Hizkuntza.indd xvi 2/8/10 09:46:43
Aurkibide xehatua xvii
Kapituluaren laburpena 491Ariketak 492Bibliografia osagarria 495
14 Hizkuntzalaritza konputazionala 497Termino garrantzitsuak 497Kapituluaren laburpena 497Helburuak 498Ikuspegi konputazionala 498Prozesamendu morfologikoa 499
Tokenizazioa 500Analisi morfologikoa eta sintesia 500
Prozesamendu sintaktikoa 503Testuingururik gabeko gramatikak 503Analisi sintaktikoa 504Kategoriak etiketatzea 506Testuingururik gabeko gramatikez haratago 506Analisi sintaktiko estatistikoa 508
Prozesamendu semantikoa 511Hitzen esanahia 511Perpausen esanahia 512
Hizkuntza naturala sortzea 514Teoria probabilistikoak 515Erlazionatutako teknologiak 517
Informazio-erauzketa 518Hizketa ezagutzea 518Hizketaren sintesia 519Itzulpen automatikoa 520
Hizkuntzalaritza konputazionaleko erronka nagusiak 521Kapituluaren laburpena 523Ariketak 523Bibliografia osagarria 525
Hizkuntza.indd xvii 2/8/10 09:46:43
Esker ona6. kapitulua Haurren hizkuntza-jabekuntza
Eskerrik asko Donna Lardiere, Alison Mackey
eta Gigliana Melzi-ri, kapitulu honi buruz egin-
dako iruzkin ugari eta mesedegarriengatik,
baita Rebekha Abbuhl-i ere, ikerketan eta tes-
tua moldatzen eskainitako laguntza parega-
bearengatik.
7. kapitulua Hizkuntza eta garuna
Kapitulu hau idazteko NSF SBR-9905273 eta
NIH R01 HD049347-ren laguntza jaso dugu, bai
eta National Alliance for Autism Research,
Mabel Flory Trust eta Pfizer erakundeen iker-
ketarako diru-laguntzak ere. Egileak eskerrak
eman nahi dizkie irakasle hauei guztiei: Paul
Aisen, Sherry Ash, Harriet Bowden, Stefano
Cappa, Alfonso Caramazza, Jeff Connor-Linton,
Antonio Damasio, John Drury, Ivy Estabrooke,
Angela Friederici, Jennifer Ganger, Matthew
Gelfand, Jordan Grafman, Yosef Grodzinsky,
Gregory Hickok, Argye Hillis, Peter Indefrey,
Edith Kaan, Amy Knight, Sonja Kotz, Alex
Martin, Robbin Miranda, Matthew Moffa, Susan
Nitzberg Lott, Aaron Newman, Alvaro Pascual-
Leone, David Poeppel, Brenda Rapp, Ardi Roelofs,
Ned Sahin, Karsten Steinhauer, Tamara Swaab,
Michael Thomas, Sharon Thompson-Schill,
John van Meter, Jill Weisberg, eta, bereziki,
Matthew Walenskiri, kapitulu hau prestatzean
eginiko iradokizun mesedegarriengatik eta
emandako laguntzagatik.
9. kapitulua Aldakuntza dialektala
Eskerrik asko irakasle hauei guztiei:
Philip Carter, Ipar Carolinako Unibertsitate
Publikoa
Kirk Hazen, Virginia Mendebaldeko Unibertsi-
tatea
Aida Premilovac, Georgetown Unibertsitatea
Ryan Rowe, Ipar Carolinako Unibertsitate Pu-
blikoa
Daniel Schreier, Regensburg-eko Unibertsitatea
Walt Wolfram, Ipar Carolinako Unibertsitate
Publikoa
14. kapitulua Hizkuntzalaritza konputazio-
nala
Eskerrik asko Jonathan Frank-i, kapitulu honen
zirriborroaren gainean eginiko iruzkinengatik.
Hizkuntza.indd xviii 2/8/10 09:46:43
SarreraRALPH FASOLD ETA JEFF CONNOR-LINTON
‘Historia unibertsala eta oinarrizkoa da’ esan zuen unibertsitateko his-
toria-irakasle batek irakasle-bilera batean; ‘une oro eta leku oro, pertso-
na guztiekin zerikusia duten gertaera guztiak barne hartzen ditu’. ‘Bai’,
erantzun zion lankide hizkuntzalari batek, ‘baina nola jaso eta interpre-
tatuko genuke historia hori hizkuntzarik gabe?’ Izan ere, zaila da ima-
jinatzea nola egon litekeen historiarik hizkuntza gabe; hots, idazketa
sortu aurretik ere, belaunaldiz belaunaldi gertaeren berri emateko erre-
pikatzen ziren istorio eta kondairarik gabe. Gizakion historia (eta histo-
riaurrea), neurri handi batean, behar ugari asetzeko lanabesak garatzea
eta egokitzea izan da: adibidez, gurpila, animalia basatiak etxekotzea,
lurrun-makina, ordenagailuak eta Internet. Lanabes horiek eta beste
hainbat ezin izango ziren garatu eta findu hizkuntzarik gabe.
Gizakiok gure buruaz ohartzeko eta modu abstraktuan pentsatzeko
dugun gaitasuna hizkuntzak ahalbidetzen du, eta haren mende dago.
Informazio konplexua transferitzeko gaitasuna, gertaeren esanahia
eta bestelako ekintzen ondorioak azaltzeko ahalmena, sentipenak eta
ideiak partekatzekoa, ezinezkoak dira hizkuntzarik gabe. Hizkuntzaren
jatorria oso iluna da, baina aurkikuntza arkeologikoen arabera, hizkun-
tza bidezko komunikazioa duela 200.000 urte inguru sortu zen. Giza-
kiak mundua bere erara moldatzeko gaitasuna, eta gizakion artean hiz-
kuntza erabiliz komunikatzeko trebetasuna izan da, ziur asko, gizakiak
eboluzioan erdietsi duen egokitzapenik onuragarriena.
Hizkuntzaren ezaugarri unibertsalak
Milaka urteko eboluzioan, giza espezieak hots multzo zabala egiteko gai
den ahots-bide malgua garatu du, baita hots horien artean ezberdinta-
sunak hautemateko ahalmena ere. Baina hori baino are garrantzitsua-
goa den zerbait ere garatu du: hots horiek esanahia komunikatzeko gai
diren sistemetan erabiltzeko gaitasuna. Inork ez daki nola gertatu zen
hori. Beharbada, berez beste helburu batzuk betetzeko garatu ziren gai-
tasun mentalak (esaterako, eskuen eta begien arteko mugimendu-koordi-
nazioa) beste helburu batzuetara bideratuko ziren, eta, hala, sinbolo- eta
komunikazio-sistema konplexuaren oinarri bihurtuko ziren. Agian, gai-
tasun mental batzuk hizkuntzarekin bakarrik lotuta daude, eta gradual-
ki garatu ziren, giza komunikazioaren konplexutasuna handitu ahala.
Edo, beharbada, konplexutasun neurologiko eta kognitibo maila jakin
batera iritsi ondoren, garuneko sinapsiak beste nolabait berrantolatuko
ziren, eta horrek hizkuntza garatzeko aukera eman zuen. Nolanahi ere,
hizkuntza gizakion gaitasun bereizgarria da.
Hizkuntza.indd 1 2/8/10 09:46:43