I. gerra karlista (1833 39) by A.Ferrer Dalmau

Post on 21-Jul-2015

910 views 4 download

Transcript of I. gerra karlista (1833 39) by A.Ferrer Dalmau

I. Gerra Karlista (1833-39/40)

Karlos VII Isabel II

I. Karlistada

– XVIII. mendearen hasieran, Felipe V.ak Lege Salikoa ezarri zuen, emakumeei espainiar koroa heredatzea galerazten ziena. Mende bat geroago, ordea, Fernando VII.a erregeak arazo bat zuen: ez zuen gizonezko semerik izan, bi alaba soilik, Isabel (gerora Isabel II.a izenez ezaguna izango zena) eta Luisa Fernanda. Fernandok Lege Salikoa atzera bota zuen bere alaba nagusia erregina izan zedin.

– Honek erregearen anaia zen Karlos Maria Isidrori kalte egin zion, Lege Salikoaren arabera oinordeko izan behar baitzuen berak. 1833an Fernando hiltzean, Isabel erregina izendatu zuten; bere adin urria zela-eta, ordea, bere ama Maria Kristina izendatu zuten erregina erregente.

– Espainiako egoera politikoa XIX. mendearen erdialdean nahasia zen. Fernando errege absolutu bat izan zen arren, bere bizitzaren azkenaldera liberalei zenbait konzesio egin zizkien. Bere alaba Isabelek erreformetan aurrera jarraituko zuelakoan, absolutismoaren jarraitzaileak Karlos Maria Isidroren aldera jo zuten.

1.Karlistada

• Gerra• Hasiera batean liberalen indarra handiagoa zen arren,

Tomas Zumalakarregik antolatutako gerrilla gerra arrakastatsuagatik, karlistak euskal lurraldeetan indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten. 1835ean, garaipen hauek animatuta, Karlosek Zumalakarregi Bilbo setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen Gasteiz hartu, bertatik Madril erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen..

• Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu

• Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla karlista menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak, Baionan bilduta. Hauek Muñagorriren bandera eta leloa (Bakea eta foruak)bultzatu zuten.

• Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero, 1839an Rafael Maroto eta Baldomero Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen zirenbaina foruak ez ziren erabat berresten, hauek Espainiako legedi, konstituzio eta hiritarren bonbardaketan ezartzen baitziren

• Ondorioak• Ondorioen artean, nabarmenetarikoa Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruen

murrizketa izan zen. Haien deuseztapen osoa Hirugarren Gerra Karlistarekin egikaritu zen. 1841ko lege batek, halaber, Nafarroako foruak desegin zituen, autonomia handia izaten jarraitu bazuen ere.