Post on 27-Mar-2016
description
2012-2013
DONOSTIAKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLA
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak
Miranda Herreros, Saioa
Morón Lasa, Ainhoa
Muriel Terés, Marta
Navais Bereziartu, Marina
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
2
AURKIBIDEA
1. Eskola eta IKT-ak ............................................................................ 3
2. Konpetentzia Digitalak ................................................................. 10
3. Lankidetza Ikaskuntza................................................................... 12
4. Gela eta IKT-ak ............................................................................. 17
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
3
1. Eskola eta IKT-ak Zer dira eta zertarako balio dute Informazio eta Komunikazio Teknologiek eskola testuinguruan?
1. INFORMAZIOAREN, TEKNOLOGIEN ETA HEZKUNTZAREN GIZARTEA
1.1.Gizarte informalari buruzko diskurtsoak
XX.mendeko azken laurdenean, ordenagailuak agertzeak, eguneroko zerbitzuen
eskaera zabaltzeak, errekurtso naturalen galtzearen kontzientziatzeak eta informazioa
zabaltzeko modu berrien agerpenak, besteak beste, 3. iraultza industriala ekarri zuten
herrialde garatuetan. Informazioaren digitalizazioa, egungo iraultza handia dela esan
liteke, prozesu soziologiko, politiko, ekonomiko eta kulturaletan oinarritzen dena,
globalizazioan eta mundializazioan.
Informazio gizartea zertan datzan ulertu ahal izateko, ematen diren diskurtsoak asko
dira: merkantilista, kritiko-politikoa, teknozentrista eta apokaliptikoa
1.2.Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean eta kulturan dituzten
efektu positiboak eta negatiboak
Teknologia digitalen efektu positiboak:
Komunikazioa erraztea
Zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzea
Informazioa eskuragarriago bihurtzea
Aktibitate produktiboa erraztea: kultura eta talde sozial ezberdinen arteko harremana bultzatzen da.
Teknologia digitalen efektu negatiboak:
Teknologiarekiko menpekotasuna
Ebakidura digitala ematen da, izan ere, ezberdintasun kulturalen eta ekonomikoen nagusitzea; izan ere, lurralde guztiek ez dituzte ez garapen ez aukera berdinak.
Pribatutasunaren galera eta kontrolaren areagotzea
1.3.Omnipresentzia teknologikoa dela eta, hezkuntzaren alorrean sortu diren
arazoak
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
4
Gaur egun, alfabetizazio teknologikoa beharrezkoa da, gizarte esparru guztietan
baitago teknologia. Horrek, imigrante digitalei, hau da, teknologia digitalak jaio eta
gero ezagutu dituztenei, esfortzu gehigarri bat eginaraztea eskatzen die eta alor
honetan formazioa eza nabari da.
1.4.Hezkuntzak teknologia digitalaren agerpenaren aurrean dituen erronkak.
Teknologia berrien integrazioa eskola eta kultura sistemetan
Irakaskuntza helburuak eta metodoak berregituratzea eta ikasle eta
irakasleentzat rol berriak
Formazio-prozesuen garapena izango da garrantzitsuena, edonork ikasten
ikasteko, jasoko duen informazioa sailkatzeko, lan prestakuntza eta gure
gizartean teknologia berrien presentziaren kontzientzia hartzeko gai izan dadin.
Telekomunikazioa
Teknologia digitalak inposatutako eskakizun soziolaboralak errebisatzea eta
birplantzeatzea: Langileak teknologia berrien erabilerarako prestatu, sare
telematikoen sorrera…)
Hezkuntza ez-formalerako ekintzak gauzatzea: alfabetazio teknologikoa
garapen sozial eta erkidegorako
2. HEZKUNTZA-TEKNOLOGIAREN ERAIKUNTZA DISZIPLINA PEDAGOGIKO GISA,
XX.MENDEAN ZEHAR
2.1.Hezkuntza-teknologiaren eraikuntza disziplina pedagogiko gisa XX.mendean
zehar
Disziplina gisa ezagutzen den hezkuntza teknologiaren garapena ageri da ondorengo
koadro honetan:
Disziplinaren sustraiak Iparramerikako formazio militarra 40ko hamarkadan.
50ko eta 60ko hamarkadak Audiobisualen eta konduktismoaren eragina
70eko hamarkada Irakaskuntzaren diseinu eta ebaluaketarako ikuskera tekno-arrazionala
80ko eta 90eko hamarkadak Irakaskuntzaren inguruko perspektiba teknokrataren krisia eta teknologia digitalen aplikazioen interesa
XXI.mendearen hasiera Eklektizismo teorikoa eta tesi postmodernoen eragina
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
5
2.2.Irakaskuntza teknologiaren birkontzeptualizazioa, gizarte-zientzien
multidisziplinan eta kritikan oinarrituz
Hezkuntza teknologiaren eremuan erlazioa eta inter-erlazioa dira
informazioaren teknologia, komunikazioa eta hezkuntzaren arteko harremanak.
Hezkuntza Teknologia espazio intelektual pedagokiko gisa birkontzeptualizatu
behar da. Ikerketa helburuak lau izango dira: informazio eta komunikazio teknologiak.
,baita ezagutzara eta kulturara sarbidea irakaskuntza kontestuetan (eskolaritatea,
irakaskuntza ez formala, informala, bertaratze beharrik ez duen irakaskuntza eta goi-
mailako irakaskuntza)
2.3.Irakaskuntza Teknologia Espainian. Iturria eta garapena
Espainiara “Ley General de Educación”-ekin (1979) iritsi zen teknologia
hezkuntzara. Garai berean, UNED sortu zen (Universidad Nacional de Educación a
Distancia). 80ko hamarkadan, “Atenea eta Mercurio” izeneko irakaskuntza programak
sortu ziren non ordenagailuak erabiltzen hasten dira hezkuntzan.
Hainbat eta hainbat dira hezkuntza teknologien inguruan burutzen ari diren
lanak, horien artean, formazio saioak, Canpus Birtualak eta Internet irakaskuntza
presentzialean.
3. MARCO ESTRATÉGICO DE EUSKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA
INFORMACIÓN EN LA ESCUELA.
Daniel Losada Iglesias. Didáctica y Organización Escolar. Escuela Universitaria de
Magisterio de Donostia-San Sebastian.
XX. mendetik hona, gizartean aldaketa asko izan dira, bain,a azken urteotan,
aldaketa horiek bereziki nabarmenak izan dira, nagusiena informazio eta komunikazio
teknologiek hartu duten balorea izanik.
Aipatutako baliabideak, eskola ingurunean sartzeko abiapuntua Europan hasi
zen 1994an Bangemann informearekin eta ordutik Europa mailan hainbat ekimen jarri
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
6
dira martxan: Europa la vanguardia de la comunicación (1996); Estrategia Lisboa
(1999); eEurope (2000); Elearning eContenidos (2000); eta Iniciativa 2010 (2005).
Europa mailan, eEuropa (2000) proiektua zegoela Espainian Plan Info XXI (2000)
proiektua jarri zen martxan. Ondoren, beste ekimen batzuk sortu ziren, baina, Espainia
mailan, Comision Soto (2003); Educación.es (2004); Avanz@ (2005); LOE (2006);
Avanz@; eta Eskola 2.0 (2009-2013)-rekin egin zen aurrera.
Europa zein Espainia mailan informazio eta komunikazio gizartea eraikitzen ari
zirenez, Euskadin ere horrelako gizartea eraikitzeko beharra zegoen. Horretarako,
ondorengo proiektuak sortu ziren: Iniciativa 2000 tres (1999); Plan premia (2000-
2004); PESI (2002); Plan premia II (2004tik aurrera); Dekretua 175/2007 (2007); Premia
III (2009); PESI II (2010); Modelo de madurez tecnológica de centro educativo (2010);
ESKOLA 2.0 (2010) eta Garatu plana (2010).
Proiektu guztien funtsa IKT-ak hezkuntza eremuan sartzea da, hau da, tresna
berri hauek eskolan sartu eta ikasteko eta irakasteko baliabide bihurtzea.
4. Escuela 2.0: ¿algo más que una etiqueta? Notas para una discusión educativa.
Juana Mª Sancho Gil. Universidad de Barcelona
XX. mendetik, hezkuntza tresna desberdinez hornitzeko saiakera egin da, baina,
ez dute espero zen arrakasta izan, izan ere, hezkuntzak autonomia, politika, ekonomia
eta teknologia falta du. Hutsune horiek, hezkuntzaren garapena oztopatzen dute,
eskaini zitezkeen alderdi sinboliko eta antolatzaile egokiak lortzea eragozten delarik.
2.0 “mundua”, informazioaren mundua da. Izan ere, informazioa eskuratzea
edo sartzea, hau da, informazioa besteei eskaintzea oso erreza da eta erabiltzaile
bakoitzak bere informazioarekiko kontrol osoa du. Gainera informazioa hau eraldatzen
joaten da. 2.0 munduarekin hertsiki dago lotua Eskola 2.0 plana.
Hezkuntzaren aldaketa ekarriko duten baliabide hauen garrantziaz jabetuta,
politikari askok beren diskurtsoak apaintzeko erabili dute Eskola 2.0ren plana. Dena
dela, diskurtso horietan plan horren kanpoko itxura soilik aipatu da, planaren oinarriak
lantzea alde batera utziz: zer eduki landu, irakasleak nola prestatu…
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
7
5. DE TECNOLOGÍAS DE LA INFORMACIÓN Y LA COMUNICACIÓN A RECURSOS
EDUCATIVOS (Juana Mª Sancho Gil)
IKT-ak ezinbesteko hezkuntza baliabideak bihurtu dira azken urteotan.
Ondorioz, interesen egituraren, sinboloen esanahien eta komunitatearen berezko
izatearen aldaketa gertatu da. Teknologia hauek bizitzako alderdi asko eraldatu
dituztela bistakoa da, baina aldaketa hauek ez dira beti onerako izan.
Aldaketa hauek hezkuntza ere izan dute eraginik. IKT-ak arlo honetan
sartzearen zailtasun nagusiena irakaskuntza motan aurkitzen da, hau da,
irakaslearengan zentraturiko irakaskuntzan. Arazo honetatik abiatuz, nazioarteko
organismo ezberdinek, ikasleria ezagutzen gizarterako hezi behar dela adierazi dute,
horretarako irakasle, prestatu eta osatuak egon behar direla azpimarratuz.
Prestakuntza honen beharrak IKT-en inguruan hutsune pedagogikoa egotea
ekarri du, izan ere, irakasle askok ez dituzte behar bezala erabiltzen tresna hauek,
beraien usteen eta erabilpen mailaren arabera soilik erabiltzen baitituzte. Jarrera
hauek, XX. mendetik martxan jarrita dagoen eskolaren garapena oztopatzen dute.
Hala ere, auzi nagusiena IKT-ez haratago doa, eskolaren eraldaketaren bila.
Horretarako, heziketa prozesua bultzatuko duten materialak eta ikasketa inguruak
garatzeko aukera egon behar da; baita ariketa kognitiboak ikasteko aukera ere; eta
eskolan nahiz etxean IKT aplikazioak erabiltzeko aukera ere eman behar da.
IKT-ak eskolan sartzeko programen artean, School + delakoa dago. Programa
honek ikastetxeetako pedagogian eta teknologian aldaketak egitea ditu oinarri, eta
ikaskuntza-irakaskuntza prozesua inguru birtualean kokatzen ditu.
IKT-ak berrikuntza pedagogikoaren motor izan daitezen, heziketa zentroek
baliabide teknologiko egokiak izan behar dituzte eta irakaslearen elkarrekintza zabaldu
behar da, baita ikasleek beren heziketa gauzatzeko gaitasuna izan dezaten inbertitu.
6. POLÍTICAS EUROPEAS SOBRE BUENAS PRÁCTICAS SOBRE TIC EN LA ESCUELA.
(Paredes, 2010)
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
8
Gizartean aldaketak ematen diren aldiro, hezkuntza politikak ere aldatu behar
izaten dira. Horregatik, IKT-ak hezkuntza sisteman sartzeko ekimena hausnarketa
garaikidea dela esan liteke.
IKT-ak hezkuntza sisteman sartzea, 70eko hamarkadan hasi zen. Ordutik, behar
desberdinak sortzen joan ziren eta horregatik helburu desberdinak zituzten tresnak
sortzen joan ziren.
Informazio eta komunikazio teknologien erabilera egokia eskolan zein diren
zehaztuko dituzten politikak ondorengo hiru alderdien araberakoa izango da:
Herrialde bakoitzak IKT-en inguruan jarraitzen dituen prozedurak, erabiltzen
dituen ezagutzak eta emaitzak ebaluatzeko erabiltzen dituzten irizpideak.
IKT-en arrakastan eragiten duten politiken berrikuntzak.
Erabiltzaileek sortzen dituzten berrikuntzak nola erantzuten dieten hezkuntza
sistemak eskatzen dituen behar berriei.
Europak proposatu dituen politikak elkarbizitza eraikitzeko politikak, enpresa,
gizarte eta politika pedagogikoak barnean hartzen ditu.
7. ERREKURTSO ETA BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN HEZKUNTZA ANTOLAKUNTZA
IKT-ek bidea ireki dezakete ikasleengan zentratutako metodologia lortzeko, eta
hezkuntza aldaketa esanguratsua emateko. Ikasgela bakoitzean irakasle bakarra
egotea aldatzen ari da, antolaketa konplexuago bat ematen hasi da, zenbait zentroetan
irakasle kolaboratzaileekin. Izan ere hezkuntza zentroek ikasten duten zentro izan
behar dute erakutsi ahal izateko.
IKT-en eredu organizatuak eskoletan honako hauek dira:
Burokratikoa: Teknologia perspektiba tekniko-instrumental moduan erabiltzen
da. Aldaketarekiko jarrera itxia du.
Sistema soziala: Teknologiak perspektiba komunikatibo komunikatzailea eta
didaktika kurrikularra du. Aldaketara irekia dago.
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
9
Komunitatea: Teknologia, ikasteko bidea da, eta hauek aldaketarekin batera
doaz.
Gehien ematen dena burokratikoa da, irakasleen prestakuntza profesionala eta
garapen profesionala lantzea beharrezkoa duena.
IKTen formaziorako hezkuntza espazioen gestioa
IKTak curriculumean sartzen dituzten irakasleek, beren metodologiak aldatzeko
beharra sentitzen dute, ikasleen ikasteko moduaren aldaketara egokitzeko.
Gela teknologiko batek ezaugarri hauek izan beharko lituzke:
On-line-eko errekurtsoetara sarbidea eta baliabide teknologikoak.
Ikasleei bere estiloaren bidez ikasteko aukera ematen dien teknologietara
sarbidea.
Curriculum indibidualizatuak egiteko aukera, diagnostiko indibidualarekin.
Ezagutzaren arlo desberdinak lotzeko, teknologia baliabide bezala erabiltzeko
modua izatea.
Espazio eta altzairu flexibleak ikuspuntu antolatzailetik begiratuta.
Proiektoreak.
Gela organizazioaren aldaketa:
- Ordenagailuak ikasleen kopuru adina egotea, sarerako sarbidearekin.
- Ikasmahaien kokapena, arbel digitalari begira.
- Teknologiaren laguntzaz, taldean lan egiteko leku bat.
Geletan, banaketa espazialaren aldaketa eman behar da IKTak ongi
integratzeko. Ezaugarri arkitektonikoak edo egoera ekonomikoak ez badute posible
egiten espazio fisikoak egokitzea, espazio birtualak sortuz konpondu daiteke. Etxetik
hezkuntza sare teknologikora sartu ahal izateak, eskolako ordutegitik kanpo,
ikaskuntzarako posibilitatea handitzea dakar.
Sare birtual hauen helburu eta funtzioak honakoak dira: funtzio politikoa,
funtzio informatiboa, funtzio psikologikoa eta konpetentzien funtzioa.
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
10
Giza errekurtsoak IKTen hezkuntza organizaziorako
1.Zuzendaritzak IKTak lagundu, sustatu eta estrukturatzeko gaitasuna du.
2.IKT koordinatzailearen figura, hezkuntza sistema gehienetan martxan jartzen ari dira
irakasleria aholkatzeko. Hauen funtzioak honakoak dira:
IKTekin erlazionatutako errekurtso hezitzaileak organizatzea programatzaile
informatikoko teknikoen laguntzaz.
Irakasleak informatzea erreminta berrien inguruan.
Irakasleei lagundu IKTen integrazioan.
Dinamizatzaile moduan jardun sortutako proiektuetan.
3.Tekniko informatikoa: Ikasketa teknologikoan espezializatutako profesionala da.
Beharrezkoa da informatikako aditu batek, ekipamenduen eta errekurtso
teknologikoen mantentzea eramatea.
2. Konpetentzia Digitalak Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dugu?
Lehen Hezkuntzako irakasle batek IKT-en inguruan izan behar duen
formakuntzari dagokionez, hainbat ikerketek irakasleen teknologiarekiko jarrera
ezkorra nabarmentzen dute. Jarrera honek, irakasleen segurtasun eza nabarmentzen
du teknologia berriak erabiltzerako orduan, are gehiago, gehienek teknofobia deritzon
teknologien manipulazioarekiko beldurra dute. Hau, inmigrante digitalak diren
irakasleengan agertu ohi da sarri, hau da: IKT-ak helduago direnean ezagutu dituzten
pertsonetan. Pertsona hauek, teknologien arloan duten ezjakintasunagatik
nabarmentzen dira eta teknologia berriekiko konpetenteak izateko lan izugarria egin
behar izaten dute. Nolanahi ere, irakasleak IKT-en inguruan ez formatuz gero beren
jarrera erabat aldatzen dela egiaztatu ahal izan da eta beraz, duten teknofobia
desagertzera iristen dira.
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
11
Esan bezala, irakasleek teknologia berriekiko jarrera positiboa izan dezaten,
beren lanean erabiliko dituzten tresna teknologikoak maneiatzen jakiteko jakintza
basikoa ezinbestekoa da. Jakintza hau 3 alorretan ematen da: hardware, software eta
internet. Hardwareari dagokionez eskolan aurki daitezken tresna teknologikoak
menperatu behar dituzte, hala nola, ordenagailua, kanoia eta inprimagailua.
Softwarrean menperatu beharrekoak sistema eragilea eta offimatikako programak
izango lirateke. Hauei esker irakasleek fitxategiak, testuak, grafikoak, taulak eta
aurkezpenak egiteko gai izango bai lirateke. Azkenik interneten bilaketa kritikoak
egiteko gai izan beharko lirateke. Azken honekin, gaur egun habian dagoen Web 2.0ko
filosofia berrian formakuntza izatea lortuko lukete, izan ere, honek, ikasleei begira, lan
kooperatiboa bultzatzea eragingo luke.
Irakasleek izan beharreko formakuntza teknologiko eta digital honek, eta
orokorrean bizi garen aroak, hezkuntzan eman daitezken metodologiak eraldatzea
dakar. Orain, irakasleak ordenagailuak gelako egunerokotasunean txertatzen saiatu
behar dira ordenagailuek suposatzen duten paper garrantzitsua onartuz eta beren
zereginak eraldatuz. Izan ere, gaur egungo haurrak natibo digitalak direla kontuan
hartuta, irakasleek duten jakintza maila sarri, ikasleena baino baxuagoa izaten da eta
beraz, honek, irakaslea ikasleekin elkarlanean aritzea suposatzen du.
XXI. mendeko kultura era ezberdinean adierazten denez, hezkuntza sistemari
alfabetizazio berriak erantsi behar zaizkiola diote ikertzaileek. Alfabetizazio eremu
hauek ondorengoak dira: ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio digital edo
teknologikoa, alfabetizazio informazionala. Orokorrean beraz, ikasle eta pertsona
multialfabetatuak sortzea du helburu gaur egungo hezkuntzak, informazio eta
komunikazio teknologiak menperatuko dituztenak hain zuzen ere. Hau kontuan
harturik, irakasleek ikasleei alfabetizazio berri hauen baloreak transmititu eta
erakustea nahi da, beti ere multialfabetizazioak bere barne hartzen dituen dimentsioak
kontuan hartuta. Esaterako: dimentsio instrumentala, dimentsio kognitiboa, dimentsio
sozioaktitudinala eta dimentsio axiologikoa.
Horrez gain, liburuetan oinarrituriko ikaskuntza Eskola 2.0 proiektuarekin
bateratzea eta egokitzea lortu behar dute irakasleek, hau da bata bestearen osagarri
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
12
izatea. Horretarako, irakasleak Eskola 2.0k dituen baliabide ezberdinetan trabatuta
egon behar dira hauek eskola eremuan martxan jartzeko. Erabiltzen jakin behar
dituzten baliabideak ala nola: internet web gune asko, betiko materialak (liburuak,
aldizkariak), multimedia materiala eta ikaskuntza plataformak zein unitate didaktiko
birtualak.
3. Lankidetza Ikaskuntza
Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzte lankidetza moduan
ikasteko?
INFORMATIKAREN SARRERA
Informatika ordenagailuen azterketaz arduratzen den zientzia da. Ordenagailua
informazioaren kudeaketa automatikoa egiteko beharrezko den makina elektronikoa
da. Eta honek hainbat funtzio ditu: informazio-datuen antolaketaz, prozesaketaz,
transmisioaz eta biltegiratzeaz arduratzea. Informazioa irudikatzeko bi modu daude:
Seinale analogikoa: Informazioa era analogikoan irudikatzeko, egoera biren
arteko tarteko egoera jarraitu guztiak irudikatu behar dira.
Seinale digitala: Informazioa era digitalean irudikatuz gero, 0 eta 1 egoerak
irudikatzea nahikoa da. Konputagailu digitalek, 0 eta 1 besterik ez dute
ulertzen (makina-lengoaia). Ordenagailu digitalen osagai elektrikoek
etengailu gisa lan egiten dute, zero eta batak irudikatuz.
SISTEMA INFORMATIKOAK 1
Ordenagailuetan bi funtzionamendu-maila bereizten dira:
Hardwarea → Ordenagailuaren elementu fisikoek osatzen dute
ordenagailuaren hardwarea, hau da, informazio-datuak fisikoki biltegiratzeko
eta kudeatzeko gailu elektronikoek. Ikuspuntu fisiko batetik, ukitu eta ikusi egin
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
13
daiteke, baina softwarea ikuspuntu logiko eta abstraktu batean ulertzea
besterik ez dago.
Softwarea → Ordenagailuaren osagai elektronikoen funtzionamendu egokia
ziurtatzeko instrukzio multzoek osatzen dute ordenagailuaren softwarea.
Informazio-datuekin egin beharrekoa deskribatzen du softwareak. Softwarean
oinarrizko bereizketa bat egiten du informatikak. Alde batetik, informazio-datu
hutsak, eta bestetik, datuekin egin beharreko instrukzio multzoa. Azken horri
programa deritzogu.
SISTEMA INFORMATIKOAK 2
Konputazio-sistemek baliabide asko biltzen dituzte. Sistema eragilea
ordenagailuaren funtsezko softwarea da eta informatikoen hardware gailuak
kudeatzen ditu. Software hori sistema eragilea da eta honek baliabide-eskaerei
erantzuten die, konputazio-sistemaren funtzionamendu egokia eta eraginkorra
bermatzeko.
Sistema eragileen oinarrizko funtzioak:
Periferikoak kudeatzea
Erabiltzaileak kudeatzea
Prozesuak kudeatzea
Sistema- eta aplikazio-akatsak kudeatzea
Segurtasuna kudeatzea
Sistema eragileen osagaiak:
Nukleoak (kernela): CPUA kontrolatzen du eta exekutatu beharreko prozesuak
kudeatzen ditu. Baita sistemaren oinarrizko funtzioak burutzen ditu ere
(adibidez: hardware-osagaien komunikazioa, prozesuen plangintza, etab.).
Zerbitzuak: Backgroundean exekutatzen diren aplikazioak dira. Zerbitzuen
bidez, erabiltzaileek sistema eragileen baliabideak erabiltzeko aukera dute.
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
14
Komando itzultzaileak (shella): Ordenagailuak ulertzen duen behe-mailako
makina-lengoaiara itzultzen ditu goi-mailako lengoaian idatzitako komandoak.
Sistema eragileen ezaugarri nagusiak
Erabiltzaile-bitartekaria definitzea
Erabiltzaileen artean hardware-banaketa eraginkorra bermatzea
Erabiltzaileen artean datuak elkarbanatzea
Erabiltzaileen artean konputagailuaren baliabideak banatzea
S/I prozesuak erraztea
Sistema eragileen sailkapena:
Erabiltzaile kopuruen arabera: erabiltzaile bakarreko edo askoko sistema
eragileak.
Ataza edo prozesu kopuruaren arabera: bakarreko, askoko edota askoko eta
denbora partekatutako sistema eragileak.
Prozesadore kopuruaren arabera: bakarrekoa edo askoko sistema eragileak.
Sistema eragileak hiru familia handitan banatzen dira:
UNIX eta GNU/LINUX
Microsoft
Bestelako sistema eragileak: IBM: MVS, OS/2, Apple Macintosh...
WEB 2.0
Web 2.0 erabiltzaileen parte hartzea eta informazio truketan oinarritzen diren
interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Web berri honek
aukera anitz ematen dizkigu hezkuntza esparruan. Web-a hazten joan da eta gaur
egun, milioika erabiltzaile dituen informaziozko espazioa bihurtu da. Web 2.0 etengabe
garatzen ari den kontzeptu berria da. Denbora gutxian, web estatiko batetik (web 1.0),
web dinamiko, ireki eta kolaboratzaile batera pasa gara (web 2.0).
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
15
Sarearen bertsio berri honetan, pertsonak dira aldaketaren protagonistak, jada ez
gara teknologiaren erabiltzaileak soilik, orain gu teknologiaren parte gara eta honetaz
baliatuz egin dezakeguna. Baina hau ez zen posible izango tresna teknologiko indartsu,
erraz eta eskuragarri batzuk gabe. CMS-k edo Edukia kudeatzeko sistemak behar
dugun euskarria ematen digute edozeinek zerbait argitaratzeko esfortzu handirik gabe.
Hau blog, wiki, foro eta beste formatu batzuetan oinarritzen da.
Web 2.0-ren beste kontzeptu garrantzitsu bat folksomia edo “etiketazio soziala”
da. Honekin erabiltzaileek etiketa edo tag-en bidez informazio sailkatu dezakete hitz
gako batzuk erabiliz. Modu honetan, informazio erraza aurkitzeko aukera ematen du
eta baita modu kolaboratzaile batean egiteko aukera ere ematen du. Honen adibiderik
famatuena Wikipedia da.
Laburbilduz, web 2.0-k hezkuntza aukera handiak ematen ditu, izan ere, ezagutu,
partekatu, sortu, parte hartu eta erlazionatu hezkuntza helburu nagusiak dira.
Ondorioz, ezin dugu ukatu web 2.0-k eskaintzen dizkigun zerbitzu ezberdinak
hezkuntzan aplikatzeko aukera paregabeak direla. Jarraian zerbitzu hauetako batzuen
ezaugarriez jorratuko ditugu:
Foroa → Foroa komunikazio asinkronorako Interneteko gunea da, lineako
eztabaida edo iritzien euskarria dena. Mezu guztiak zuhaitz gisa banatzen dira,
gaika multzokatuta. Eskuarki, moderatzaile batek bideratzen du planteatutako
gaiari buruzko eztabaida. Horrez gain, parte-hartzea sustatzen du.
Txata → Bi pertsonaren edo gehiagoren arteko komunikazio idatzia denbora
errealean (sinkronizatua) ahalbidetzen duen interneteko zerbitzua da.
Markadore sozialak edo tagging → Zure web orri gogokoenak gordetzeko eta
klasifikatzeko lekua. Hauetako famatuena delicious da.
RSS irakurgailuak eta erlazionatutako zerbitzuak → Weblogak irakurtzeko
zerbitzuak dira RSS kanaleta harpidetuz. Hauetako ezagunenak: Google reader,
bloglines eta feed burner.
Wikia → Wikia eraketa kolektiboko webgunea da, hainbat erabiltzailek edita
dezakeena. Wikiaren erabiltzaileek web-orri baten edukia sortu, editatu,
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
16
ezabatu eta aldatu egin dezakete, modu elkarreragile, erraz eta azkarrean.
Erraztasun horiei esker, Wikia lankidetzazko idazkuntzarako tresna eraginkorra
da, eta partekatua izateak balioa erantsia ematen dio. Hauetako ezagunenak:
Wikipedia, wikimedia...
Posta elektronikoa → komunikazio-sistema elektronikoen bitartez erabiltzaileei
mezuak azkar bidali eta jasotzeko aukera ematen dien sareko zerbitzu bat da.
Hauetako ezagunenak: gmail, hotmail...
Ofimatikako programak → Hauen artean testu prozesadoreak, diapositiba
prozesadoreak, kalkulu-orria eta datu-baseak aurkitzen dira. Hauen bitartez
hauek sortu, gorde eta aldatzeko aukera ematen dute. Ohikoenak: micrsoft
office eta open office dira.
Geolokalizazio eta / edo geoerreferentziazioko programa edo web-zerbitzua
→ Geolokalizazioa elementu batek lur-azalean dituen koordenatuak
(longitudea/latitudea) zehaztea da. Geoerreferentziazioa, berriz, lur-azalean
inguruneko informazio-kaptura bat posizionatzea edo gertaeraren bat
erregistratzea da. Kapturak askotarikoak izan daitezke: argazkiak, bideoak,
eraikinen 3d-ko ereduak, fauna- edo landaredi-habitata, etab. Gertaerak ere
askotarikoak izan daitezke: efemeride bat, lurrikara bat, istripu bat, elkarrizketa
bat, etab. Hauetako famatuena google maps da
Sare sozialak → Interneten eremuan, sare sozialak pertsonak beren artean
konektatzeko diseinatutako inguruneak dira; bertan, pertsonek edukiak
partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute eta interes komunak dituzten
komunitateak sortzen dituzte. Sare sozial ospetsuenak Facebook, MySpace,
Tuenti eta Twitter dira.
Irudiak gorde eta partekatzeko web zerbitzua → Izen hori ematen zaie
kapturatzen eta/edo editatzen ditugun irudiak gorde eta beste batzuekin
partekatzea ahalbidetzen diguten webguneei. Hauetako famatuenak: flickr eta
pikeo.
Soinuak gorde eta partekatzeko web zerbitzua → Izen hori ematen zaie audio-
eta soinu-artxiboak gorde eta partekatzeko aukera ematen duten webguneei.
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
17
Zenbait webgunek grabazio-zerbitzua ere ematen du. Grabazioa lotura baten
bitartez partekatu edo ordenagailu batera behera kargatu daiteke.
Bideoak gorde eta partekatzeko web zerbitzua → Izen hori ematen zaie
bideoa sortu eta editatzeko programa batez aldez aurretik sortu, grabatu edo
editatutako bideoak webgune batean gordetzea eta sarean beste pertsona
batzuekin partekatzea ahalbidetzen duten lineako aplikazioei. Gainera, zerbitzu
horiek kontsulta-iturri interesgarri bihurtu dira, bertan bideo-formatua duen
edozein eduki-mota aurki baitaiteke. Ezagunenak: Youtube. Vimeo, google
videos.
...
4. Gela eta IKT-ak
Nola diseinatzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak
IKTen laguntzarekin?
Gaur egun jasaten ari garen aldaketa dela eta, teknologiak garrantzi asko hartu
du gure bizietan baita gure sistemetan ere. Izan ere, hezkuntza sistemak ere nabaritu
du teknologia berrien indarra, hezkuntza sistemako administrazioak ezarrita edo kasu
batzuetan irakasleek sustatuta.
Sareaz baliatzen dira informazio eta komunikazio teknologiak aukera
ezberdinak emanez, honela mundu guztiak edukiak, aplikazioak eta soluzioak
eskuragarri ditu sareetan.
Aldaketa hauek hezkuntza sistemara egokitu ahal izateko ezinbestekoa da
sarean informazioa iturri ugari egotea eta administrazioek IKT-en bultzatzea behartu
dute praktika pedagogikoen eboluzioan batez ere. Zerbitzu eta eduki digitalak garapen
prozesuan daudela kontuan hartuz, ezinbestekoa da bide berrien bilaketa zerbitzu eta
eduki digitalen inguruan, baita ebaluazio modeloak sistematizatzea elkartrukatzea
eman ahal izateko. Horregatik, elkartrukatzea helburuetako bat da, beti ere erabiltzaile
aniztasunaren beharrak errespetatuz.
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
18
Eduki digital hezitzaileak
Termino honentzako oraindik definizio zehatzik ez dago, izan ere esploratze prozesuan
dago. Oso termino zabala denez, bere barne hartzen ditu, alde batetik,
“bricosoftware” eredu eraikitzaile eta irekia diren produktu digitalak, erreminta
hezitzaileetan oinarrituta daudenak, hala nola, hotpotatoes, Jclick, Squeak, etab. Eta
bestetik, faktorien produktu integralak, “IKEA“ deitu ditzakegunak, pakete globalak
direnak eta aurretik diseinatuta daudenak. Azken hauek birdiseinatzeko eta
eguneratzeko aukera ematen dute eta honela bakoitzaren beharretara egokitzeko
aukera izanez.
Eduki digitalentzako diseinu eta garapen planak
Espainiako administrazio hezitzaileak urteak darama programa eta proiektu
orokorrak kaleratzen IKTen erabilgarritasuna sustatzeko. Izan ere, Lisboak martxan jarri
zuen estrategiari erantzunez, Espainiak IKT- ekin erlazio zuzena duen lehen plana
azaleratu zuen 2002-2005. urteetan “ Internet en la escuela” izenarekin. Urte batzuk
geroago, “Internet en el aula” plana sortu zen ( 2005-2008), AVANZA planaren
barnean.
Hezkuntza komunitatearen beharrei erantzuteko iniziatiba ezberdinak egingo dira
eta hauen helburua, kalitatezko material multimediaren sorrera, katalogazioa eta
zabalkuntza dira, eduki digitalen aniztasuna bermatu nahian unibertsitarioak ez diren
maila ezberdinetan erabili ahal izateko.
“Internet en la escuela” planaren barneko eduki hezitzaile digitalen garapena
90. hamarkadatik, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Hezkuntza eta
Komunikabidea eta Informazio Nazional sailak (CNICE) eduki digitalen produkziorako
bideratutako akzio ezberdinak martxan jarri ditu. Eduki hauek irekiak, modularrak,
malguak eta moldagarriak direlako bereizten dira eta hausnarketa, esperimentazioa
eta berrikuntza sustatzen zuten.
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
19
Plan hau, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako mailetan aplikatu zen batez
ere, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako edukiak ere
bazituen. Hiru erabiltzaile perfil hartzen ditu bere baitan, ikasleena, irakasleena eta
publikoa. Bi proiektu gailentzen dira, beraien espezifikotasuna eta dibertsitatea dela
eta. Batetik, behar hezitzaile berezientzako jarduten dutenak “Proyecto Aprender”
izenekoa eta bestetik, “Mekos” komunikazio sozialen integrazio curricularra bermatzen
duena.
“Internet en la escuela” planak, eduki hezitzaile digitalen produkziorako ildo
nagusiak definitu ditu, formen, denboren eta erabilpenaren orientabidea izanez, eta ez
aukera soil bezala, ikaskuntza ez unibertsitarioko irakaskuntza prozesu eguneroko
errealitate gisa.
“Internet en el aula” plana
Plan honek inklusibo digitala bultzatzen du hezkuntza arloan. Izan ere, plan hau
ikaskuntza kooperatiboan oinarrituko da eta eduki digitalak bitartekari bezala jokatuko
dute, helburua ere izanik. Eduki digitalak kolaborazioan egingo dira eta hezkuntza eta
arlo ezberdinen agenteen aplikazioaz: talde koordinatzaileak, IKT-etan adituak hauen
aplikazioan ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan, programatzaileak, koordinatzaileak…
Plana garatzen ari diren instituzioak eta administrazioak aurreko planetik eredu
hartuko dituzte kalitatezko eduki hezitzaileak, erabilgarriak, modularrak eta
berrerabilgarriak lortzeko asmoz. Eduki hauek demanda publikoa asetzeko, sormen
hezitzailea bultzatzeko eta bermatzeko eta arlo hezitzaileko profesionalen artean eduki
hauen erabilgarritasuna eta eduki berrien sormena bultzatzeko sortu dira.
Garrantzi asko du Hezteko Objektu Digitalaren (ODE) kontzeptua, bere izaera modular,
irekia eta moldagarriagatik. ODE- ak independenteak dira beraien artean eta agregazio
mailatan oinarrituak daude; “media” , “media integrado”, “objeto de aprendizaje”,
“secuencia didáctica” eta “programa de formación”.
Estandar aplikazioa hezteko objektu digitalen garapen egokirako
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
20
Teknologia estandarra hezteko objektu digitaleko garapenean eta gestioan aplikatu
ahal izateko, hezkuntzan ekimen batzuk egin behar izan zituzten, helburuen
beharretara erantzuteko. Honegatik, hurrengo proiektu hauek jartzen dira martxan;
analisi, ikerketa eta garapenarekin zerikusia dutenak eta helburu nagusia eduki
hauekin erlazio gehiago duten beste bide batez kontrolatzea eta optimizatzea helburu
dutenak.
Alde batetik, ODH- en diseinu, garapen, administrazio, bisualizazio eta
berreskuratze prozesuak estandarizatzea helburu dutenak. Beste aldetik, ODH-en
konbinaketa, paketatzea eta transferentzia gestionatzen dituzten prozesuak.
A) ODH-aren garapen, administrazio, bilaketa, bisualizazio eta errekuperatze
prozesuen estandarizazio proiektuak
Gaur egun, hauek dira garatuen dauden eduki digital hezitzaileak, hezkuntzako
eta zientziako ministerioak, industriako ministerioa, turismo eta komertzio
ministerioek daramate aurrera “SC-36 Tecnologías de la información para el
Aprendizaje”-ko komunitate autonomoekin batera.
Helburu nagusia ODH-ari buruzko diseinu instituzionalari buruzko informazioa
lortzea izan da, baita informazio hau irekia izatea, esplizitua. Honela perfil honek
etiketatutako edozein ODH-k, edoizein erabiltzaileak ( ikasle, irakasle, familiar …)
informazio hori erraz bilatu eta aurkituko du eta gainera erabilgarri izango du. Honek
motibazioan, errendimenduan , etekinetan eta hezkuntza materialak erabiltzen
dituzten erabiltzaile asetzea bilatzen du.
B) ODH-n konbinaketa, enpaketazio eta transferentzia prozesuen estandarizazio
proiektuak.
Gutxiago garatuak dauden eduki digital hezitzaileak dira eta ministerio guztiek
hartzen dute parte AENOR izan ezik. Proiektu hauetan ez dira proiektu estandar
berrien deiseinua egiten, izan ere, jatorrizko bat txertatzen baita.
Prozesu horiek Global Learning Consortium –eko eta bere SCORM bertsioko IMS
estandarren erabilpenaz gauzatzen dira.