Ikusizko komunikazioa

Post on 14-Apr-2017

276 views 0 download

Transcript of Ikusizko komunikazioa

SARRERA

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ERAGILEAK

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA

SARRERA

Gizakiak aspalditik erabili ditu irudiak bere mezuak azaldu, komunikatu eta adierazteko. Gaur egun hainbat irudi mota erabili ohi da ikusizko komunikazioan: marrazkiak, komikiak, argazkiak, kartelak, bideoak eta abar.

SARRERA

Egileak era zehatz batean erabili behar ditu lerroak, formak, koloreak eta abar, adierazi nahi duen mezuaren arabera.Beheko irudian koloreak esanahi berezia du mezua adierazteko.

SARRERA

Hauek dira arte adierazpen orok dituen oinarrizko elementuak: puntua, lerroa eta planoa. Forma plastiko guztien eraikuntzarako oinarria dira elementu horiek, hala marrazkian nola pinturan.

Vasili Kandinsky. (Moscu, 1866 - Neuilly-sur-Seine, 1944)

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA

SARRERA

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ERAGILEAK

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ERAGILEAK

Irudi baten bitartez igorleak adierazi nahi

duen mezua hartzailearengana era

egokian ailegatzeko, oinarrizkoa da

komunikazio prozesuan parte hartzen duten eragileek erabilitako

hizkuntza edo kodea ezagutu eta ulertzea. Era

honetan, komunikazio prozesua ongi beteko da.

Irudiak sortzeko erabili behar dugun hizkuntza edo kodea Plastika eta Ikus Hizkuntza da. Hauek dira hizkuntza honetan parte hartzen duten oinarrizko elementuak: puntuak, lerroak, formak, koloreak, testurak eta abar.

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ERAGILEAK

Irudiaren egileak bere mezua era egokian

adierazteko, ikus elementuak ongi

antolatu eta ordenatu behar ditu.

Honetarako, egileak irudiaren egitura edo konposaketa

menperatu behar du. Irudia egiteko

erabilitako teknika ere, era egokian landu

behar da.

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ERAGILEAK

Gaur egun, komunikaziorako teknologiak guztien eskura daudenez, hauen bitartez zabaltzen diren mezuak berehala ailegatzen dira mundu zabalera klik bakar batekin. Irudiak, eta ikus - entzunezkoak mezuak bidaltzeko modu oso eraginkorrak dira.

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ERAGILEAK

BIDEA: irudi mota: argazkia,

kartela etab.

HARTZAILEA: irudiaren ikuslea.

HELBURUA: mezu bat

AZALDU edo ADIERAZTEA.

MEZUA: irudiak azaltzen duena (irudian

agertzen diren ezaugarriak).

KODEA: mezua adierazteko erabilitako hizkuntza. Plastika eta Ikus

Hizkuntzaren baliabideak: formak, koloreak, teknika etab.

IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ESKEMA

IGORLEA: irudiaren egilea.

IGORLEAK: irudiaren egileak.

HARTZAILEAK: irudiaren ikusleak.

MEZUA: irudiak

azaltzen duena.

KODEA: ikus - entzunezkoetan: irudiak, planoak, koloreak, soinua

eta abar.

Zeintzuk izango dira BIDEA eta HELBURUA irudi honetan gertatzen den komunikazio prozesuan ?