Post on 19-Mar-2016
description
Iraia zortzi urteko neskato bat da eta bidaiatzea gustuko
du. Bere amak Joana du izena eta aitak Mikel.
Istorio hau Egipton gertatu zen, 2006ko apirilaren 7an,
asteartea zen.
Iraiak ile kizkurra eta horia zuen eta zapata argiak eta
arropa politak janzten zituen. Gau batean Iraia bere logelan
zegoela bere amak eta aitak Egiptora joango zirela oporretan
esan zioten, Iraia pozaren pozez saltoka hasi zen eta ia-ia
lanpara ere apurtu zuen.
Iraia Egipto eta piramideei buruzko informazioa aurkitzen
eta irakurtzen hasi zen Egiptora joango zenerako gauzak
jakiteko.
Apirilaren 7a heldu zenean maletaK prestatu zituzten eta
Egiptora abiatu ziren. Hogei ordu eman zituzten bidaiatzen
eta azkenean Egiptora heldu ziren.
Paseatzen hasi ziren eta Iraia piramideak ikusten geratu zen
eta bere ama eta aita ez ziren konturatu Iraia galdu egin zela.
Iraia Tutankhamoneri buruzko gauzak idatzita aurkitu zituen
harri batean eta irakurtzen geratu zen. Oso interesagarriak
zirela iruditu zitzaion.
Piramideak handiak zirenez Iraia nekatu egin zen eta orduan
konturatu zen bere ama eta aita ez zeudela berarekin. Iraia
horrela aldarrika hasi zen:
-Ama, aita hemen nago, zatozte niregana mesedez, ez nago
txantxetan!!!
Bere amak eta aitak ez zuten entzun eta Iraiak berriro oihukatu
zuen:
-Ama, aita hemen nago, zatozte niregana! Mesede, mesedez!!!
Iraiak harri bat ukitu eta momia bihurtu zen. Ama eta aita
hoteleko logelan zeuden eta Iraia sartu eta amak galdetu zion:
-Aaaaaaa! Nor da hori?
-Iraia naiz ama!!
-Zer gertatu zaizu?-galdetu zion amak.
-Munstro bat naizela -eta amak esan zion:
-Botika bat daukat zu sendatzeko.
Botika hartu eta neska bihurtu zen berriro, eta honela amaitu
da istorio misteriotsu hau
ETA ALA BAZAN
EDO EZ BAZAN
SAR DADILA KALABAZAN
ETA ATERA DADILA
BERMIOKO PLAZAN .