Irati

Post on 20-Aug-2015

1.009 views 5 download

Transcript of Irati

Egun batean hodei bat herri batera heldu zen maleta eta kubo batekin.

Hodeiak etxe bat ikusi zuen eta bere ura deskargatu nahi zuen.

Gizon bat zegoen teilatua konpontzen eta hodeiak galdetu zion:- Deskargatu ahal dut?- Ez, ez, bestela bustiko naiz eta etxeak itoginak izango ditu.

Orduan hodeia zelaira joan zen eta han galdetu zuen:- Hemen deskargatu ahal dut?- Ez, ez, bestela bustiko gara.

Hodeia herritik joan zen eta gero beste herri bat ikusi zuen.

Hodeiak neska bat ikusi zuen eta esan zion:- Deskargatu ahal dut?- Ez, ez, bestela bustiko naiz eta nire arropa ere bai.

Gero hodeiak ume batzuk ikusi zituen eta galdetu zien:- Deskargatu ahal dut hemen?- Ez, ez, bestela ezingo dugu txangoa egin.

Hodeia oso handi zegoen eta ezin zuen agoantatu.

Eta ekaitza egin zuen itsasoan tximistak eta euriarekin.

Amaitu zuenean, hodeia txikia zen eta uharte txiki batean landare bat ikusi zuen.

Orduan hurbildu zen eta tanta batzuk bota zizkion landareari, eta lorea hazi zen.