Post on 15-Jan-2016
description
JOSÉ ORTEGA Y GASSET
HASIERAKO ZENBAIT GALDERA
• Bizi zaren kulturak errealitateari buruzko ikuskera ematen dizu?
• Adibiderik?• Ikuskera hori gainditu
ahal da? Nola?• Dena da erlatiboa?
Para ver esta película, debedisponer de QuickTime™ y de
un descompresor .
Pentsamenduaren aldiak
Objetibismoa Perspektibismoa Raziobitalismoa
Objektibismoa• Gauzek dute azkeneko hitza; ez,
ordea, beraien gaineko gure hizketek edo hipotesiek.
• Gure ahalmen teorikoari esker, gizakiok gauzak berreraiki behar ditugu pentsamenaren bitartez
• Gizartearen gainbehera dator gizakien bikaintasun zaletasunik ez dagoenean. Herrialde bat desegiten da masak ez
duenean masa izan nahi
• Herrialde bat halakoa izateko masa antolatua izan behar da gutxiengo aukeratu batek zuzenduta
Perspektibismoa
• Errealitateari «so egiten dion bakoitzak» bere ikuspuntutik begiratzen dio
• Norberaren ikuspuntua edo perspektiba errealitatearen beharrezko osagaia da.
• Perspektibismoaren teoria horrek, hortaz, errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du.
• Egia, letra larriez, hortaz, arian-arian erdietsiko da, ikuspuntuetatiko irudiak bateratu ahala
• Bestearen ikuspuntuak onartzeko behar den jarrera tolerantea azpimarratzen du Ortegak
Para ver esta película, debedisponer de QuickTime™ y de
un descompresor .
Raziobitalismoa
Para ver esta película, debedisponer de QuickTime™ y de
un descompresor .
Para ver esta película, debedisponer de QuickTime™ y de
un descompresor .
• Bitalismoa gainditzea
• Razionalismoa gainditzea
Bitalismoa gainditu
• Ortegaren doktrinaren araberako filosofia-bitalismoak bizitzaren lehentasunari ekin behar dio, baina, irrazionalismo arinegi bati eusteagatik, ez ditu ahaztu behar arrazoimenaren laguntzaz sustatutako behin betiko lorpenak.
• Ortegak sustraizko errealitatea edo «errealitate erradikala» erabateko, funtsezko errealitateari deitzen dio, zeinetan beste gainerako errealitate guztiak baitautza, azkeneko hauei funtsapena, justifikazioa ematen dietelarik: giza bizitza
• Giza bizitza etengabeko aritze hutsa da, zeregin hutsa• Giza bizitza, hortaz, ni bakoitza den proiektua betetzean —zertzean,
gauzatzean— datza, zirkunstantziari begira• Lehendabizi jardutea da, eta ondoren, gogoetatzea
Nia
• Gizaki bakoitzaren nia proiektu bat da, izatea irrikatzen duen zerbait, baina oraindik ere ez dena. Gizakiaren izana oraindik ez den hori (irrikatzen duena) izatean datza, izateko nahia edo lehia da
• Aukeratzen duena aukeratzen duela ere, bere hautaketa justifikatu egin behar du.
• Giza izaera ez da ez gorputza ez arima. Horiek biak gizakiaren zirkunstantziaren osagai dira.
Zirkunstantziak
• «Zirkunstantzia» hitzak nia ez den beste guztia ematen du aditzera, hots, inguruko mundu fisikoa, kultura, historia, gizartea
• Ez daukagu zirkunstantzia aukeratzerik
NIAREN ETA ZIRKUNSTANTZIAREN ARTEKO
ELKARREKINTZA:«ERREALISMOA-IDEALISMOA» ANTINOMIAREN GAINDITZEA
• Niaren eta zirkunstantziaren elkarrekintzaren emaitza den bizitza indibiduala, alegia—, gainditzen du «errealismo» eta «idealismoaren» arteko ohiko kontrajartzea.
• Ez niak ez gauzek ez dute bizitzatik aparteko errealitaterik
Razionalismoa gainditu
Ortegaren iritziz, ostera, halako arrazoimen abstraktuak -denboraz gaindikoa- ezin atzeman dezake bizitzari darion errealitate konkretua, berau, izatez, ezegonkorra, denborazkoa eta
historikoa baita. Hortaz, Ortegak bizi arrazoimena proposatzen du eta jarraiko ezaugarriak ditu:
Historikoa Belaunaldikoa Eduki zehatzez osaturikoa Egiazkotasuna:
Moral arloan: benetako bizitzaZientzia arloan: behin behineko egiak
Ideiak-sinesmenak eta zalantzak
• “Ideiak” gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenadak dira.
• Sinesteak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira
• Zalantzak eta sineskerak berdinak dira zentzu batean: bietan egoten gara
• Zalantzan egon bagaude, baina ziurtasun faltarekin. Sineskeretan, aldiz, ziurtasunarekin