Post on 20-Sep-2020
PIARRES LARZABAL(1915-1988)
Zerbitzu Nagusia
el Gobierno Vasco
KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística
Egilea:
PIARRES XARRITON
LARRUN MENDIAREN ITZALEAN
Piarres Larzabal 1915ekomaiatzaren 5ean, asteazkenarekin,sortu zen Azkaine Mitxelenean, berak14 urte bete zituen egunean idatzizuen bezala Piarres Lafitte harenorduko irakasleak begiratu zizkigunbertso paperetan1.
Aita, Alexandre Larzabal, UrruñakoOlhetan jaiorik Azkainera etorria zen.Ama, berriz, Maria Carrera BidasoakoBera herrian sortua eta gero Sararajina. Biak gazterik ezkondu ziren gaurhondatua den mugaldeko Mitxelenera,baina laster 1914ko gerlak bereizizituen. Haur beharretan utzia zuenlagunaren ikustera etortzeko baimenaagorturik maiatzaren 6an gerlatokiraitzulia zelarik soldadu gaztea,biharamunean, maiatzaren 7an sortuzitzaion bere etxean Piarres semea.
1
PIARRES LARZABAL
1 Piarres Larzabal-en Idazlanak I, 9-10. orr. Piarres Larzabal (1915-1988)
Hiru urteren buruan gerlatik etxeraitzuli zelarik bizar handi batekin aitaAlexandre, Piarres tipia izutu omenzitzaion eta negarrez ihesi joanaitatxiren altzora. Orduan bakarrikzuen haurrak onartu aitaren lehenmusua. Dena dela, Mitxeleneko senar--emazte gazteak lotu zitzaizkionberehala beren aita-ama xaharren etahaurren hazteko lanari.
Baina familia emendatzearekin, lauhaur izanen baitituzte Alexandre etaMariak (alaba bat, Filomena, eta hiruseme, Piarres, Antton eta Pantxoa),aita abiatu zen Mitxelenea bainoetxalde joriago baten mian. Larrunmendiaren pentoka berean, bainabeherago, aurkitu zuen Ixabelenea etamaizter etxe horretara egin zutenMitxelenekoek aldaira, Piarresek, hainpolliki kontatu ziguna2.
Ixabeleneko haurrek aitatxi--amatxiekin egin zituzten, alabaina,lehen ikasketak; hots, lehenik otoitzaketa gero beste zenbat karlisten gerlakoedo kontrabandoko oroitzapen etaixtorio xahar! Bere idazkiek erakutsidigute, gainera, nola Piarres tipia berebaitarik eta goizdanik ohartua zeninguramenari eta, «bazterretikbazterrera», loreen, landareen,zuhaitzen eta xorien, arrainen, abereenedo orobat zeru-lurren aberastasunari3.
Laster etorri zen, ordea, katiximaraeta eskolara joateko ordua.
2
2 P.L. Idazlanak V, 103-123. orr. 3 P.L. Idazlanak V & VI, passim.
Azkaingo, Larzabalen sorterriko, eliza eta plaza
ESKOLAKO ORDUA
Bere Azkaineko eskolaz eta hangoerrientaz ez du iduri PiarresLarzabalek hainbat oroitzapen onikatxiki duela. Hasteko harenEuskaltzaindian sartzeko hitzaldiairakurtzen baldin badugu ikusten duguzanpaldi ederrak hartu zituelaharengandik «bere euskara zikina»mintzatzeagatik, hainbestetaraino nonerrientak hastio zituen guztiak bilakatubaitzitzaizkion Piarresi maitagarri.
Eskolatik kanpo, ordea, Hiriburuko--Bordako pentze zolan aurkitzen zuengizon xahar bat, aitatxiren adiskideona, herrian Iñazio Beltza deitzenzutena eta Santa Kruz apez gerlarikarlistaren balentriak orratzetik harikontatzen zizkiona. Ai zer oren goxoakez zituen haren etxolan iragaiten!
Katiximan bada, Debidart jaunerretorea, sortzez senpertarra,Hazparneko misionestetan egona etapolitikaz erregezale amorratua izanezzenbait ernegu izan zituena, bainabere bortitz airearekin bihotz onekogizona, izan zuen Piarres Larzabalekirakasle eta honek zuen ezarrietxekoen baimenarekin, jakina,jaunartzea herrian egin ondoan,apezteko bidean.
Lehen urratsa hamaika urtetan emanzuen, 1926an, Hazparneko ikastetxeansartu zelarik eta han iragan zituen biurte, Hiriart-Urruty Hazparne--Latsaldeko apezarenzuzendaritzapean. Ez du sekulaahantziko Larzabalek Hazparnekoirakaslek ere, apez izan edo ez, bereAzkaineko errientak bezala,debekatzen ziotela gain-gainetikeuskaraz hitz egitea. Eta hori ez diebarkatu ez batzuei ez bestei4.
3
4 P.L. Idazlanak VI, 142. orr.Larzabal bataiatu zuten eta lehen jaunartzea egin zuenAzkaingo eliza barrutik
Hazparnetik lekora Uztaritzekoseminarioa zen Lapurdiko apezgaieneskola-etxea. 1928tik 1933ra bigarrenmailako urte guziak han iraganen dituPiarres Larzabalek, batxilergo agiriaeskuratu arte.
Gero, oporretan, bizpahiru urtezDonibane-Lohizuneko ostatuzerbitzuan lan egin ondoan,soldadugoa aitzinatu zuen PiarresLarzabalek eta 1933ko udazkeneanParisera deitu zuten soldadu.
4
Alexandre aitarekin etaMaria amarekin lau neba--arrebak: Filomena,Piarres, Antton eta Pantxoa
Hazparneko etxe honetan egin zituen apezetarako lehen ikasketak
Orain ehun urteko Hazparne, honelatsu zen Larzabal apezgai joan
zenean, baita geroago bikario eta apez laguntzaile izendatu
zutenean ere
SOLDADUZKA ETA GERLA
Anitz gauza ikasi omen zuenLarzabalek soldadugoan eta berezikiustekabeko ofizio bat: erizaingoa, berebizi guztian asko baliatuko zuena.
Hala nola, 1934ko otsailaren 6anberean gertatu baitziren Parisekonahasmendu odoltsuak, zaurituenartatzea tokatu zitzaion apezgaigazteari.
Bere ofizio berriak emanirakaspenez bestalde, izan zuen erePariseko misionesten etxean apur batgogoetatzeko astia, bai eta, antzerki--munduan sar-jalgi zenbait egitekoparada ere; Pariseko antzokihandietan ibiliz batetik eta Labichenedo Scriben frantsesezko komediabatzuk soldadu lagunekin prestatuzbestetik.
Ikusiak ikusi, gure azkaindar gazteaondoko urtean itzuli zen Baionakoseminario handira bere apeztekoxedean finkaturik.
Bost urte iragan zituen filosofia etateologiako ikasketak egiten, tartetikapezgai teatrozaleen taldean sartzenzela eta, bere euskarazko lehenikusgarria Irri eta Nigar, gizon mozkorbaten merkatutik etxera sartzea, Gure Herria aldizkarian argitaratzenzuela (1934).
Azken urtean bada, hots, 1938an,buruzagiek igorri zuten PiarresLarzabal Orzaizera, bere irakasle--dohain apartekoen probatzekoChorhy erretoreak ireki berri zueneskolan. Ez zuen bizkitartean Orzaizenluzaz gelditzerik izan, ondoko urtean,apeztu orduko, Hazparnera apezlagunbidali baitzuten.
5Hazparneko Harizbarne antzoki horretan hasi zen Piarres komediakegiten
Bospasei asteren buruko ordea,1939ko irailean, piztu zen II.Mundu-Gerla, eta Hazparnekobikario berria, bere lagunakbezala, joan behar izan zengerlatokietara.
Baionako 49. errejimentuarekinegin zuen Larzabalek, hastetikbururaino, Frantziako gerla. Bereoroitzapenetan berak kontatudizkigu lehenik Alemaniako mugetaneta gero, preso hartu zutelarik eta,Strasburgetik Alemanian barna, Oderibai gaineko Mühlberg hirirainoeraman, berari eta bere laguneigertatu xehetasun zenbait5.
Horrela badakigu berazAlemaniako preso-zelai batean erihandi zelarik, Suitzako GurutzeGorriaren ikuskari batzuei eskerSuitzara eraman zutela eta gero,han ongi sendaturik, itzuli zela,1942an, Lyonen gaindi,Hazparnen haren aiduru zegoen bikaritegira.
6
5 P.L. Idazlanak VII, 50-62. orr.
Hazparneko haurrekin futbol-taldean
Hazparneko gazte-taldearekin Azkainera egindako ibilaldiaren argazkia, Piarresenaita eta amarekin
HAZPARNEKO BIKARIOA
1942tik 1951 arte bederatzi urteiragan zituen Piarres LarzabalekHazparneko herrian Justin Mirandejaun erretorearen apezlagun bezala.Eta berak dio, oro har, zinez urtezoriontsuak izan zirela urte horiekharentzat6.
Ez da harritzeko, alde batetik ongiheldu baitzen apez gaztea, parrokianberean, edo misionestetan, San Josepikastetxean aurkitu zituen
apezlagunekin, bai eta Hazparnetikhurbil, Gerezietan eta Donostirinerretore zeuden Zerbitzari eta Oxobi biadiskide handiekin.
Beste alde batetik, Hazparnek zabalzituelakotz hegalak edo, bikariobakoitzak bazuen bere gain auzonagusi bat eta Larzabali tokatuzitzaion Zelaiko auzo ederra, bereeskola, seroretxe eta elizattobereziekin, hots, gure apez gazteakizan zuen hastetik bere kontu parrokiagisako bat.
7
6 Ibid. 70. orr.
Ekintza Katolikoko gazteak. Larzabalen lehenengo fruituak
Hazparne beherean aldiz horzeuden apez berriaren zain,hazpandar gazteak, batzuek langileumeak, besteak laborari etxeetan, 12 urtetakotz eskola utzirik etaformazio handirik gabe lanean hasiak.Gazte horien eskolatzeari, lotu zitzaionberehala Piarres gau eskolak berakantolatuz. Ikasketa horiei esker zenbatgazte ez dira orduan eskolatu,geroxeago herrian berean edo herritikat, sindikatuetan, kooperatibetan etabeste elkarte batzuetan aitzindariagertu direnak!
Horiek oro gertatu ziren urteak,bada, ez ziren beti errazak izan: lehenurteetan, 1942-1944, alemanak horzebiltzan jaun eta jabe eta haiei ihesi,Pirinio mendiei buruz zetozen jendemota guztien laguntzea arriskugarrizen. Horrela, beraz, zituzten alemanekpreso eraman Belokeko komentukoburuzagiak eta, haiek bezala edohaien lagun lan egiten zuten zelaitarmultzo bat, herio-zelaietan gelditubaitzen gehiena.
Igande arrats batez, bestalde,bikarioen etxe ondo-ondoan tiroz hilzituzten batere funtsik gabe bihazpandar gazte, alemanen baimenikgabe etxera buruz destenorezzebiltzalakoan.
8
Lehenantzerki--taldea
Gero gerla bururatu zelarik, 1945-1950ean, arazo berriak sortuziren, Europa mendebalde guztianbezala, Hazparnen ere, herrigintzaketa sindikalgintzak hats berri bathartzearekin. Larzabal bikarioa,aitzinetik eskolatu zituen langile edolaborari gazte batzuen bitartez,nolazpait sartu zen edo sartuzuten eztabaida horietan.
Hazparnetik landa ordea, PiarresLarzabal bere Azkaineko sorterritikhurbil igorri zuelarik Baionakoapezpikuak, 1951n, Zokoako parrokiaberriaren eraikitzera, erran behar duguHazparneko bikarioak bildua zuelaordukotz bestalde izugarriko famaantzerkigile bezala.
9Herriko bozak
liburuaren azala
Herriko bozak plazaratu zuen taldea
LARZABAL ANTZERKIGILEA
Ez zetorkion Piarres Larzabali bereantzerkigile fama, soil-soilik, berakantzerkirako gaztedanik zuen idaztekodohainetik edo trebetasunetik, ez etaHazparnen aitzinagotik Zaldunbide,Elizalde, Leon Leon, Mirande etabeste apez batzuek ireki ildoarijarraikitzetik ere, baina bai gazteenmoldatzeko eta eskolatzeko tresnahauta bezala antzerkigintzaerabiltzetik.
Gehiago oraino, so bat emaitenbadiogu geroztik lau liburukigotorretan bildu diren Larzabalen 50bat antzerkiei, ohartzen gara ez dutelaez guztiek maila bera, ez funtsaren ezformaren aldetik, baina aldaketahandiak urtetik urtera nabari direla.
Irri eginarazteko xedea besterik ezdute hastapenean Hazparnekobikarioaren Kontrabandistak, Laudonadoak, Ferrando, Dendarietan,Manez ohoretan, Eiherazainaren astoak,ala Xirrixti-mirrixti antzezlanek. Bainalaster antzerkigilea eta jokalariak
10
Basabeltz Urruñakoantzezle-taldea
Zokoako eliza, Larzabalek auzolanean jasoa, iheslari bat baino gehiagoere aritu zen lanean
trebatzen eta ausartzen dira: irri etanegarren artetik, entzun-ikusleari zenbaitgogoeta eginarazi nahi dizkio idazleaketa, bera ere bere hizkuntza zorrozten arida: Hazparneko antzerki-taldearentzatazken urtean Piarres Larzabalek idatzizuen Etxahun dugu lekuko (1951).
Ondotik heldu dira, nolazpaiterraiteko, Etxahun-en ildotik datozenlanak, gizarte arazoak harrotzendituzten komediak, hala nola,Bordaxuri, Okilomendi, Nork hil duOihanalde, Portu-xoko, Herriko bozak,Hila espos, Hiru ziren, Mugari tiro eta50eko hamarkadan idatzi gehienak.Orobat Bordeleko ikasleei PiarresLarzabalek Euskarazko teatroaz emanzien mintzaldi batean, gero 1955eanGure Herria-n argitaratu zueneanhonelaxe dio: «Otoi euskaldunerierakuts diezaiegun nolakoak diren etadirenarekin zer egin dezaketen. Bizialagun dezala teatroak, biziarekinkurrituz. Ikusliarrak bete ditzagun ezbakarrik iragan ederraren penez, bainaegiteko denarentzat xede suharrez»7.
Ondoko hamarkadetan, EuskalHerriaren historian eta Larzabalapezaren bizian gertatzen direngertakariek izanen dute beren eraginaharen idazlanen bilakaeran. Aipaditzagun beraz gertakari horiek.
11
7 P.L. Idazlanak VI, 119. orr.
Zokoakoelizanegindakolehenjaunartze--elizkizuna
Larzabalekberak,
auzolanean,eraikitako
apezetxea
Larzabal mendi-ibilaldian atsedena hartzen
ZOKOAKO ERRETORA
Saboiatik 1951n jin Albert TerrierBaionako apezpikuak, Urruñako etaZiburuko bi parrokiei hegal banaebatsiz, parrokia berri bat osatzekogisan Piarres Larzabal Zokoaraerretore izendatu zuelarik, ez zioneman ez apezetxerik ez elizarik, ezbaitzen han deus horrelakorik. Doi--doia El Sol deitu etxe tipi bat, jabeakhiltzean Urruñako elizari utzia ziona,artetan meza hor eman zezaten.«Eguzkibegi» baitezpada ez zenetxeño horretan aterpetu zen berazbehin batean erretore berria eta hortikberehala lanean hasi.
Eliza eraikitzeko lurra erosi zionlehenik Urruñako herriari eta lekukogizon multzo batekin parrokiakoelkartea osatu.Gero haiekin hautatuzuen elizaren kokaleku izanen zenmendixka, planoen egiteko Pavloskyjauna, donibandar arkitekto ezagunaeta lanez arduratzeko Ganix AlzateZokoako enpresa-burua. Diru-iturriaketa laguntzak biltzea apezaren gain.Honek bestalde ahal zuen lekuan eginzituen bere lehen bilkurak eta lehenelizkizunak.
12Matalas antzerkiarenberrargitarapena EuskoJaurlaritzaren Antzerti aldizkarian.Hilla esposatu eta BordaxuriAuspoa liburutegiak argitaratuak
Frantzisko Xabierreko saindueuskalduna hautatu zuten Zokoakoelizaren zaindari eta Larrart amikuztarapezpiku misionesta etorri zen lehenharriaren benedikatzera 1952koneguko igande batez eta 1954koekainean teilatupe berrian lehenkonfirmazionea emaitera.
Bost urte luze joan ziren oraino elizabarneko lanak eta aldeko apez-etxeberria ezin bururatuz eta 1959an,azkenean, egin zen lehen bataioa elizaberrian, han berean ezarri sakramentusaindua eta apezak aldaira egin bereetxe berrira, etxe xaharra saldurik.
13
Ehunkaartikulu argitaratu
zituen Larzabalek haneta hemen
Azpeitiko Antzerki--topaketetan
Larzabali buruzargitaratutako
liburua
Larzabal bere oroitzapenak idazten
Ez dugu erraite beharrik bazuelaerretoreak nahikoa lan bere parrokiakohaur, xahar eta jende helduekin,adibidez urte haietan Dakar-eraarrantzara zoazen arrantzariekin, baieta bestalde udan bereziki itsasertzahorretan iragaiten zen dirudun aladirugabe eta eskale nehongo jendemota guztiekin.
Bizkitartean ez zion uko egiten gureeuskal idazleak bere idazte lanari. Etabazuen horrek ere ondoriorik.
14
Larzabalen oroitzapenak PiarresXarritonek paratu eta Elkarrek
argitaratuak
Egan aldizkariareneranskinean
argitaratutako antzerki-lanak
EUSKAL IDAZLEA ETA EUSKALTZAINA
Gazterik hasia bazen ere PiarresLarzabal idazten Gure Herria-n etageroago Herria astekarian, ez zionbehin ere uko egin sail horri ezHazparnen egon zen denboran ez eta Zokoara etorri zelarik ere8.
Baina Algeriako gerla piztearekinbazterrak berotu ziren eta 1959an, gaihorretaz Herria-n agertu artikulu bipilbatengatik astekariaren zuzendariaPiarres Lafitte eta artikulugilea, PiarresLarzabal, auzitegietara jauki zituzten.Auziak franko luze iraun zuen baina,azkenean, gerla hura dakigun bezalabururatu baitzen, bi apez euskaldunakere zigorrik gabe atera ziren.
1960an aldiz Pantxoa Etxezaharretaazkaindar euskaltzaleari eskerIparraldeko euskaldunek izan genuenparistar batzuek Miarritzeko kasinotikudatiarrentzat eskaintzen zituztenirrati-emankizunen artetik euskarazkozenbaiten sartzeko zortea. Euskalirratilarien taldeak berehala PiarresLarzabali dei egin zion bereemankizunen osatzeko eta horrelaidazketa lan handiena Zokoakoapezaren bizkar erori zen.
15
8 P.L. Idazlanak V, 57-123. orr.
Baionako katedralean egindako gose-greba bateko taldea
Zokoako elizan egindako gose-greba iheslarien alde
Emankizun horiek arrakasta ederraizan zuten eta horiei esker ziren zabalduEuskal Herri guztietan, batzuetanLarzabalen hitzekin, hala nola BakearenUrtxoa eta Gure Elizdorreko; bestebatzuetan berak asmatu bertsoekin,hala nola Gu gira Euskadiko gazteriberria eta Primaderako lilia, MixelLabegueriek sortu zituen kantu berriak.Zazpi-zortzi urte iraun zuten Miarritzekoemankizun horiek.
1960ko urte berean sortu zenIparraldeko abertzaleen lehenaldizkaria eta alderdi politikoa: Enbatadeitua. Sortzaileen artean apez batbazen, hura Piarres Larzabal. Luzazhonek berak idatziko ditu astekariareneuskarazko zutabe nagusiak.
Ez zituen horrengatik bazterrerautziak beste idazlanak. Erran behar da1963an Azkaine bere sorterrian eginzuela bere Euskaltzaindian sartzea,Jean Elissalde Zerbitzari (1883-1961)zenaren aulkia hartzeko hautatua izanondoan. Eta Euskaltzaindian sartuzgeroz idatzi ditu bere antzerkilarrienak: Orreaga, Paper mende,Sarako lorea, Urriki latza 1964an, geroLana eri, Suedako neskatxa 1965ean,Ibañeta eta menturaz hoberena,Matalas 1968an.
Azkenean pastorala gisako bizpalauikusgarriren asmatzera ausartuko da:Lartaun, Aralar eta Orria adibidez;Oiartzungo, Donostiako edo Azkaingotalde batzuen buru dabiltzan adiskidebatzuek bultzaturik beharbada.
16
Monzonek eta Larzabalek elkarrekin egin zituzten antzerki, kantu eta lanasko
Anai Artean elkartea sortu zuten iheslariei
laguntzeko
Dena den, ez luke iduri azken horiekizan direla haren lanik bikainenak etagainera, beste gisako antzerkirik ereizanen du antolatzeko Zokoakoapezak bere mendixkatik ondokourteetan.
IHESLIARREN APEZA
1960ko hamarkadan hasi zirenHegoaldetik Iparraldera iragaitenihesliar abertzaleak. Lehenik,bizpahiru apez, Zokoako apezarenetxean aurkitu zutenak aterpe. Gero,horien ondotik mutil gazte batzuk etaberdin senar-emazte zenbait ere.
Ihesliarren kopuruaemendatzearekin, eta Burgos-eko auzifamatua zetorrela, PiarresLarzabal,Telesforo Monzon eta zenbaitlagun bildurik asmatu zuten Donibane--Lohizunen Anaiartea izeneko elkartebat eta biltoki bat sortzea.
17Carrero Blanco hil zutenean debekatu egin zuen Enbata Frantziakogobernuak. Larzabal, Koko Abeberry eta Enbatako zuzendaritza
ETAk bahitutako Beihl kontsul alemana libredela aldarrikatzeko emandako
prentsaurrekoa, 1970.12.25
Orduan gertatu zen Donostiakokontsul alemana, Beilh jauna bahituzuela ETA erakundeak eta Anaiartearieskatu zitzaiola ararteko lana egitea.
Hortik landa, 1970eko eta 1980kohamarkadetan Euskal Herrietangertatu diren, ihesliarrenkanporaketak, erailketak etaondoriozko gose-grebak edoehorzketak, horiek guztiek egin dutemaiz Zokoa eta Zokoako apezamintzagai komunikabide guztietan.
18Hiletak, Pierre Moleres Baionako apezpikua buru zela. Larzabalek berehiletarako idatzirik utzi zuen sermoia irakurri zuen Roger Idiart apezak
Ez da dudarik alabaina, ororenjakinean eta batere beldurrik gabeZokoako apezarengana heldu zirelaihesi, Hegoaldetik Iparraldera, poliziaguztiek eta zenbait urtez GAL deitugaiztagin-taldeek ere lasterkatzen etatirokatzen zituzten gizon eta emazteeuskaldunak. Batzuetan Zokoakoelizan ziren egiten haien ezkontzak,haien bataioak eta, zorigaitzez, haienhil-mezak ere, apezaren predikuarekin.
Prediku horietarik zenbait argitaratuzituelarik Nere Mendixkatik liburuxkanegileak berak, badakigueuskaltzainkide batek idatzi ziola: «Ezda dudarik bertzek ez bezalakokarisma bat baduzula. Zurekarismaren arabera ari zare. Ez dautzuJainkoak bertzerik galdatzen etaHerriak ez du zureganik bertzerikigurikatzen.»
Bizkitartean gertakari lazgarri etaodoltsu horiek guztiek higatu zuten etaazkenean elbarri egin PiarresLarzabal, «ihesliarren apeza» etaberaz 1979ko irailaren 1ean utzi zuenZokoako erretorgoa.
AZKEN URTEAK
Geroztik, halere, Piarres Larzabal erihandi egon ahal izan zen bizi zeno,hots, zortzi bat urtez, berak eraikiapezetxean, berak noizbait aterbetuakzituen Esteban eta Belen Arizmendisenar-emazteek eta haien haurrekinguratzen eta artatzen zutela.
Orduan berak zioen bezala,herioaren beha deskantsuan zegoela,bere azken xedeak eta oroitzapenakidatzi zituen9.
Jaunaren deia etorri zitzaion 1988kourtarrilaren 11n eta, hiru egunenburuan, ehorzketak egin zirelarik,Pierre Moleres Baionako apezpikuaetorri zen Zokoako elizara eta,apezlagunez inguraturik, berak emanzuen hilen meza herriaren aitzinean.
Hil-mezako hitzaldia ordea,gertatzen ez den bezala, hilak berakidatzia zuena, zortzi bat urte lehenago,1979ko irailean, erretorgoa utzizuelarik, Roger Idiart apez adixkideakirakurri zuen, idazleak eskatua zionmoldean.
19
9 P.L. Idazlanak VI & VII, 195-199. & 9-167. orr.
Bere bizian zenbait aipaldi, gisaguztietakoak, izanak zituen Zokoakoerretore zenak, bere herritar maiteakuztean, nahi zuen, azken aldikotz, berekristau-fedearen aitormena adieraziherriari eta gero, bere euskal herrisofrituarentzat baitezpadako zeukanelizaren egiazko irakaspen zuzenaoroitarazi, irakaspen hori ahantzi edoez ikasi duten jende tipi eta handiguztien aitzinean. Eta bururatzen zuenbere azken predikua «Berritz elkar ikusarte!» hunkigarri bat erranez.
Elizatik lekora, baitzituen berak «hirumetro lur erosiak», bere elizarengibelean, Zokoako hilerrian eta, hannahi baitzuen ehortzia izan, haraeraman zuten Piarres Larzabalengorputza.
Orain beraz hor dago berpiztearenzain, bere mendixka gainetik itsasoarieta zeruari begira.
20
Zokoako hilarria, Larzabal ehortzi zuten lekuan
Azkaingo herriak bere seme ospetsuari ezarritako oroitarria
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:
¥ Koldo Mitxelena Kulturunea
¥ Piarres Xarriton
¥ Jos� Luis Villar argazkilaria
Zuzendaritza: Mikel Atxaga
Argitaraldia: 1.a, 1999ko azaroa
Ale-kopurua: 2.000
© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz
Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao
Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao
ISBN: 84-457-1435-X (Obra osoa)84-457-1436-8
L.G.: BI-2.687-99
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística