Post on 16-Aug-2015
10- LAN EGITEN DUGU
LAN EGITEN DUGU
Eguneroko bizitzan, produktuak eta zerbitzuak behar izaten ditugu.
Produktu eta zerbitzu guztiak, jendeak egiten dituen jardueren bidez lortzen dira.
Lan eginez lortzen ditugu produktu naturalak, lehengai horiek produktu landu bihurtzen ditugu eta gainerakoei
zerbitzuak ematen dizkiegu.
Egiten den jardueraren arabera, lanak 3 sektoretan banatzen dira:
- Produktu naturalak zuzenean lortzeko lanak lehen sektorekoak dira.
- Lehengaiak produktu landu bihurtzeko lanak bigarren sektorekoak dira.
- Beste persona batzuei zerbitzuak emateko lanak hirugarren sektorekoak edo zerbitzuen sektorekoak dira.
LEHEN SEKTOREA
EAEn, 100 lagunetik 2k lehen sektorean egiten dute lan.
BIGARREN SEKTOREA
Lehengaiak produktu landu bihurtzen dira (arropa, telebista…).
Produktu gehienak modu industrialean egiten dira.
Industria mota bat baino gehiago daude eta bakoitzak lehengai mota bat erabiltzen du produktua egiteko.
EAEn, 100 lagunetik 37k bigarren sektorean egiten dute lan.
Elikagaigintza
Landare eta animali jatorriko
lehengaiak, gure elikadurarako
produktu landu bihurtzen ditu
(kontserbak, produktu izoztuak…
Ehungintza
Landare eta animali jatorriko lehengaiak,
janzteko produktu landu bihurtzen ditu
(haria, arropa, oinetakoak…)
Metalaren industriak
Jatorri mineraleko lehengaiak, produktu
landu bihurtzen ditu (makinak,
hegazkinak, erramintak…)
Industria kimikoa
Landare, animali eta mineral
jatorriko lehengaiak, produktu landu
bihurtzen ditu (pintura, detergente,
sendagaiak…)
Industria elektronikoa
Jatorri mineraleko lehengaiak,
produktu landu bihurtzen ditu
(telefono, telebista…)
Eraikuntzaren industria
Jatorri mineraleko lehengaiak
erabiltzen ditu eraikinak, zubiak,
errepideak… egiteko.
ZERBITZUEN SEKTOREA
Zerbitzuen sektoreko jardueretan ez da lortzen produktu naturalik,
eta ez da eraldatzen lehengairik produktu landuetan.
Jendea artatzeko jarduerak dira (atender).
EAEn, 100 lagunetik 61ek zerbitzuen sektorean egiten dute lan.
Zerbitzu batzuek pertsona guztien oinarrizko zerbitzuak asetzen dituzte:
Osasuna, hezkuntza eta segurtasuna.
Beste zerbitzu batzuek bigarren mailako beharrak asetzen dituzte.
Era askotako zerbitzuak daude: