Post on 02-Aug-2020
2017ko urtarrilaren 23a
L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria
AURKIBIDEA
IPUIN MOTZAK
ALBISTE BITXIAK
OLERKIAK — BERTSOAK
ALBISTE ONAK—AMETSAK
ERREZETAK
ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK
BIOGRAFIA
AHOLKUAK
L. I.A. hitza aurkitu
aldizkari barruan. Por-
tadakoak ez du balio.
34. zenbakia
MIKEL ANOETARA DOA
Bazen behin, Mikel izeneko 12 urteko ume bat.
Mikel oso errealzalea zen baina ez zen inoiz
joaten anoetara erreala ikustera.
Mikelen 13 urte egin zituenean opari asko jaso
zituen.Bere gurasoek gauean afaltzen hari zirela bes-
te opari bat eman zioten Mikeleri.Oparia ireki eta
anoetarako sarrera zela ikusi zuenean saltoka eta ga-
rrasika asi zen emozionatuta.
Hortik aste betera, Mikel anoetara
joan zen eta oso ondo pasa
zuen.Gainera, errealak 4-2 irabazi
zuen.
Paul Fernandez. 6.B
OTSO MADARIKATUAREN BILA
Bazen behin baserritar bat Patxi deitzen zena. Bere baserrian animalia
asko zeuden, untxiak, oiloak, ardiak, behiak, txerriak…
Egun batean otso bat inguratu zen eta oilo guztiak jan zituen. Geroztik
egunero-egunero etortzen zen otsoa bere animaliak jatera eta Patxik nazkatu-
rik tiroak botatzen zizkion baina otsoak beti ihes egiten zion. Behin baserritik
gertu zegoen ehiztari bati eskatu zion laguntza eta ehiztariak zuhaitz batean
otsoari itxaroteko esan zion.
Patxik hurrengo egunean horrela egin
zuen, zuhaitz gainetik bota zion tiro, otsoa ha-
rrapatu eta afaltzeko jan zuen.
ARATZ GOIA 6.A
GETARIAKO BALEA
13 metroko balea agertu zen
urtarrilaren 3an Getariako
kaian eta hainbat jende agertu
zen hura ikustera, bertan egon
den 9egunetan. Urtarrilaren
11ean lortu zuten balea Geta-
riako kaitik urruntzea Itsas sal-
bamenduko kideek. Bi txalupa
gerturatu ziren portura
13:30ak aldera,eta balea han-
dik ateratzeko soinua ateratzen
aritu ziren. Ordu erdi inguru
kosta zitzaien handik ateratzea.
Itsasoratu zenean jarraipena
egin zioten itzul ez zedin. Balea
hil egin zela ere zabaldu zen
gero, baina hori ez zen egia.
Europako Galaxiako lehen lorategia
Iruñean egongo da
Iruñea “Galaxiako Lorategi” bat izango duen
lehen hiri europarra izango da, eta bigarrena
mundo osoan.
Iruñeko Udalak “Galaxiako lorategia” bat sortuko
du Yamaguchi parkean, hau da, Esne Bidea eska-
lan irudikatuko duen eremu verde berzi bat.
Ideia da Esne Bidea eskalan egitea, 1.000 metro
karratu ingurutan, 250 zuhaixka landatuta. Ho-
rrela iruindarrek, bisitariek eta turistek inguru-
menari eta astronomiari buruz ikasi ahalko dute,
Iruñeko Planetarioari esker.
Azaroa hasiko dira lanak, eta udaberrirako izan-
go da prest lorategia
Egilea: Aitor Soto
Gabonak eta urte zaharra
hasi gara ia agurtzen
azkar pasa direla Gabonak
eta hasten gara tristetzen
denbora falta da udarako
eta hasten gara nazkatzen
Olentzero etorri zenean
oso pozik jarri nintzen.
UNAX OLARAN 6C
2016-2017 ATANORA IRITSI
GOGO ASKOREKIN
TA HAN ZEUDEN MOZKORRAK
MENDIZABALEKIN
GERO IKUSI ZIREN
SEGURTASUNKOAKIN
NIK GOMENDATZEN DIET
EZ MOZKORTZEAKIN
GAIA>ATANON MOZKORRAK
DOINUA>BATETIKAN KORROZKA
OIER ALEGRIA
AMETSA
Bart amets bate gin dut.
Hondartzara nijoala bi lagun ikusi ditut, beraiek ere hondartzara zijioazten orduan
haiekin elkartu nintzen eta hitz egiten hari ginen.
Hondartzara iritxi ginenean lehenengo krema ematea izan zen.
Nere surf tabala hartu eta uretara sartu nintzen.
Ura oso hotza zegoen eta olatu handi bat zetorren baina handia zenez ez nuen
lortu hartzea kolore grix bat ikusi nuen itsasoan,aurreratu egin nintzen eta marra-
zo bat zegoen,ohiu egin nuen eta azkar-azkar surf tabla hartu eta igerian hasi nin-
tzen.
Hndartzara iritxi nintzenean harri bat hartu nuen eta marrazoa joan egin zen
izuturik,ondoren nere lagunei kontatu nien,gosea geneukan,elatua jan genuen,eta
beranduegi zenez etxera joan nintzen.
IRAIA SANTXEZ 5.D
100 METROKO MEGATRUKa PASAIAtik ZANGOTZA raino
Euskal Herritik 100 metroko eta 514 tonako hiru kamioiez osatutako kamioi bat dabil, Me-
gatruck izenekoa. Japongo 94 metroko aerogeneradore bat darama gainean.
Pasaiatik azaroaren 15ean abiatu zen kamioi luze hori..
Pieza hori Pasaiara itsas ontziz ekarri zuten . Euskal Herriko bidai mantsoena izango dela
esaten dute. Bi aste darama Euskal Herrian.
Kamioi horien gidariek urte bat pasa dute egin behar duten bidaia ikasten.
Gauez joaten da, zati batzuetan kontrako norabidean ibili da. Kamioi luze horrek pasa beha-
rreko zatiak trafikora itxi egiten dituzte, bi karrilak erabiltzen dituelako.
Kamioia pasatzeko herrietako udaletxeei galdetzen diete eta udaletxeek konprobatzen dute
ea pasa daitekeen edo ez. 15 km/hko abiadura eramaten du gehienez. 60 km egin ditu Etxe-
garatera iritsi arte.
Gipuzkoa hiru zatitan pasa du, Errenteriatik Donos-
tiaraino, Donostiatik Beasaineraino eta Beasainetik
Etxegarateraino.
Orain Etxegaraten geldirik dago Nafarroako erre-
pideetan ibiltzeko baimen batzuk falta zaizkielako.
Oihan Eizagirre
SAGAR TARTA
(8 PERTSONENTZAT)
Osagaiak:
2 arrautza
100 gr azukre
8gr legami hauts
180 gr irin
4 sagar
175 gr esne
Gurina eta irina molderako
Gatz apur bat
Mermelada
Egiteko era:
Lehendabizi ,2 sagar zuritu ,laukitan zatitu eta bol batean ipini, azukrea,
legamia, arrrautzak eta irinarekin batera.
Turmixaren laguntzaz dena nahastu masa fina lortu arte.
Ondoren, tarta egingo den moldea gurinéz igurtzi, iriña pixka bat zabaldu
eta lehen prestatutako masan bota.
Gero, 2 sagarrak zuritu eta lamina finetan moztu. Huekin moldeko masa
estali.
Hau egin eta gero, tarta labean
sartu 40 minutu,180 gradutan.
Azkenik, tarta labetik atera ten-
peratura pixka bat jeitsi zaio-
nean, mermelada kapa fin batez
estali.
ON L. I.A. EGIN!!!!
UNAX MANTEROLA
NATILA EDO ARRAUTZA ESNEA
OSAGAIAK:
Litro bat esne.
Zortzi arrautza gorringo.
Bost koilarakada azukre.
Koilarakada bat irin.
EGITEKO ERA:
Hasteko, ontzi batean esnea irakingo dugu guk nahi beste. Jarri zuk nahi duzuna: ka-
nela, limoi azal bat, bainila adar bat edota kafe aleren bat, mendafin hostoren bat …
Behin irakin duelarik, albo batean gordeko dugu.
Jarraitzeko, irabiagailuaren hagatxoen laguntzaz, gorringoak,
azukrea eta irina nahasiko ditugu ontzi borobil batean. Lortzen
dugun oreak oso leun egon behar du.
Ontzi horretara gehituko dugu esne irakina, baina gutxika,
pikorrik sortu ez daitezen.
Behin hori egina delarik, dena
botako dugu berriz irakiten egondako ontzira, eta zurezko
koilara baten laguntzaz, bare baina etengabe eraginez, su
eztitan jarriko dugu nahasketa, apur bat loditzen denera arte.
Azkenik, natilak apur bat gizentzean, katiluetan jarriko
ditugu
eta hortik hozkailura, behar ditugunerako.
Añes Casado 6. D
HUNTZA
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea
da.Unibertsitate giroan elkartutako 6 gaztek osatzen dute eta beraien
helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da. Tal-
deari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi
ziren bakoitzak esperientziatik jasotakoa elkar banatuz.
Taldekide guztiak Gipuzkoarrak dira. Josune Arakistain Salas Lastur-
koa da trikitilari eta ahotsa. Uxue Amonarriz Zubiondo pandero jole
eta ahotsa da taldean eta Aitor Huizi Izagirre biolin jolea, biak her-
naniarrak dira. Aitzol eta Inhar Eskisabel Ruiz anaiak dira Ataungoak,
batek gitarra eta besteak baxua jotzen dute .Indarra taldean ibilita-
koak dira biak. Peru Altube Kazalis Arrasatearra da bateria jotzailea.
Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen Harro
gaude kantua plazaratuz. Ezagunetariko kanta bat Aldapan Gora da.
Naia Diaz 6.D
DONALD TRUMP
Bere benetako izena Donald John Trump da. (1946ko ekainaren 14an
jaio zen, New Yorken). Enpresari, politiko, telebistako pertsonaia eta
idazle amerikarra da. Hautesleriak oniritzia ematen baldin badu
45.Estatu Batuetako presidentea izango da. Donald Trump famatua
da gehienbat telebistan asko agertu delako: programak aurkezten
eta filmetan.
Enpresari aberats baten semea da, eta Pensilvaniako aberatsen ne-
gozio eskola batean ikasi zuen. 2016ko hauteskundetan kandidatu
errepublikano bezala aurkeztu zen Etxe Txurian sartzeko. Kanpaina
iraundu zuen bitartean deklarazio polemikoen eraginez komunika bi-
deek garrantzi handia eman zioten. Bere proposamen gogorrena Me-
xikoko mugan harresi luze eta handi bat egitea da eta politika gogor
bat inmigrazio ilegalaren kontra, eta gainera debeku iraunkor bat
musulmanak ez sartzeko Estatu Batuetan. Eta ekonomi mahaian poli-
tika komertziala hobetu nahi du produkzio nazionala indartuz.
Aimar Garcia de Vicuña-6.A
IPARRALDEKO NORMAN
Kaixo ni Ekain naiz eta Iparraldeko Nor-
man pelikularen laburpena egingo
dut.Norman iparpoloko hartz txuri hiztu-
na da.Egun, batean konturatzen da hiri-
ko batzuk iparpoloan etxeak jarri nahi
dituztela eta Normanek ez du onartzen.
Norman handitzen denean hirira joaten
da, hirian zer gertatzen den ikustera.
Hirian lagunak egingo ditu, bi neska ama
bat eta bere alaba, lagun handiak egin-
go dira.
Nik pelikula gomendatzen dizuet ikusga-
rria delako.Abenturaz betetako pelikula
delako eta ez zarete aspertuko.Animatu
zaitezte eta zoazte ikustera.
Egilea:Ekain errazkin.
AHOLKUAK
Nik “Zipi eta Zape Kapitainaren irla” pelikula ikustea gomendatzen
dizuet.
Alde batetik, dibertigarria eta barregarria delako, eta bestetik, aven-
tura zirraragarri asko bizitzen dituztelako.
Lagunekin arratsalde on bat pasatzeko plan perfektua da.
Gomendatzen dizuet ere “Munduko errekorrak 2016” liburua irakurtzea. Bitxikeri ugari
daude bertan: munduko pertsonarik altuena zein den, munduko
txikienak zenbat neurtzen duen, indartsuena zein den, bokatarik lu-
zeena non eta noiz egin zen eta abar luze bat
Egilea: Auritz Txintxurreta 5.D
GOMENDIOA
Peter Panen filma gomenda-
tzen dizuet.
Oso pelikula polita da
Abenturazko filma bat da.
Uharte batean gertatzen da
istorioa.
Istorio honetako pertso-
naiak dira: Peter Pan, Cam-
panilla eta beste batzuk.