Post on 12-Jun-2020
etxe barruan eta etxetik kanpo
Lapurreta, iruzur eta maulen
prebentzioa
Adinekoentzako prebentzio eta segurtasun
neurrien gida
Gizarte Gaien, Adinekoen eta Enpleguaren Saila / Udaltzaingoa
aurkibideaNola eragotzi lapurretak eta ebasketak
Kalean 4
Etxean 4
Bidaietan 8
Banku eta saltokietan 8
Segurtasunari buruzko testa 9
Nola eragotzi iruzurrak eta maulak
Kalean 11
Interneten 12
Postaz, posta elektronikoz edo telefonoz 13
Zer egin delitu baten biktima izanez gero 14
Helbide eta telefono interesgarriak 15
Edizioa eta diseinua: (2013) Gasteizko Udala. Komunikazio eta Informazio Zerbitzua Egileak: Gizarte Gaien, Adinekoen eta Enpleguaren Saila / Udaltzaingoa Inprimatzailea: Impresión Artes Gráficas
aurkibidea
SEGURTASUN HANDIAGOA, HOBETO BIZITZEKO
Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-
ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-
zen egiten diren lekuak IDENTIFIKATZEN IKAS DEZAKEZU, eta delitu
baten biktima ez izateko PREBENTZIO NEURRIAK HARTZEN, etxe ba-
rruan zein etxetik kanpo.
Seguru sentituz gero, hobeto biziko zara.
4
Adi
neko
entz
ako
preb
entz
io e
ta s
egur
tasu
n ne
urrie
n gi
da
KALEAN> Ahal dela, ez ibili leku bakarti edo argitasun gutxikoetan.
> Ez eraman dirua, giltzak, agiriak eta mugikorra leku berean; bana
itzazu jantzietako leku ezberdinetan, eta barruko sakeletan, ahal
dela.
> Ez eraman behar duzun baino diru gehiago aldean.
> Poltsa aurrealdean gurutzatuta eraman ezazu. Poltsa ondo itxita
eraman beti.
> Ez begirik kendu zure gauzei eta kontuz ibili bultzada eta gertura-
tze susmagarriekin, bai eta jendetza biltzen den lekuetan ere (ikuski-
zun, azoka edo autobus zein tranbia geltokietan)
ETXEAN
BEHAR EZ DENIK SAR EZ DADIN
> Kontu berezia eman ate eta leihoei eta patio, garaje zein lorategie-
tako sarbideei.
> Jar ezazu ate blindatu bat sarreran, sarraila moderno eta sendoa eta
barrutik segurtasun katea dituena.
> Etxe barruan zaudenean itxi ezazu ateko segurtasun katea beti.
> Behatxulo digital elektronikoa ere jar dezakezu.
> Etxetik irteten zaren guztietan itxi ezazu atea giltzaz.
> Etxe familiabakarretan eta beheko solairuetan alarma sistema jar-
tzea gomendatzen da.
Nola eragotzi lapurretak eta ebasketak
5
Nol
a er
agot
zi la
purr
etak
eta
eba
sket
ak
> Etxebizitza berria erosi baduzu, edo giltzak galdu edo lapurtuz
gero, alda ezazu sarraila.
> Ez da komeni etxean diru asko gordetzea, ez eta bitxiak edo balio
handiko objektuak ere.
> Ezkuta ezazu dokumentazio garrantzizkoa, batez ere zure sinadura
duena (aurrezki-libretak, ordain-txartelak...).
> Egin ezazu etxean dituzun objektu baliotsuen inbentarioa, objek-
tua, marka, modeloa eta fabrikazio-zenbakia zehaztuta. Gauza ho-
riek zure NAN zenbakiaz markatu ahal dituzu, identifikatu ahal izate-
ko. Argazkiak ere egin ditzakezu.
ENGAINUEN BIDEZ ETXEAN INOR SAR EZ DADIN
> Ez zaitez igogailuan igo ezezagunekin.
> Ez iezaiezu ez ataria ez etxeko atea ireki ezezagunei
!! Ez zaitez fidatu inork zure atea jotzen badu produkturen bat sal-
du nahian, edo erakunde publiko baten zein ongintzazko elkarte
baten ordezkaria dela esan eta zure etxean sartu nahi badu.
!! Ez zaitez fidatu inork zure atea jo eta zerbitzu enpresa bateko tek-
nikaria (telefonoa, ura, elektrizitatea, gasa...) dela esaten badu, aurretik
zeuk edo zure familiak deitu ezean. Identifikatzeko eskatu beti.
6
Adi
neko
entz
ako
preb
entz
io e
ta s
egur
tasu
n ne
urrie
n gi
da
!! Egiazta ezazu teknikari horien bisita dena delako enpresara dei-
tuz. Zalantzarik baduzu, behar diren egiaztapenak egiten dituzun bi-
tartean pertsona horrek kanpoan egon beharko du, atea itxita edo
segurtasun katea jarrita duzularik.
KANPORA ZOAZENEAN ETXEAN INOR SAR EZ DADIN
> Aste Santuko eta udako oporretan izaten da lapurreta gehien etxe-
bizitzetan.
!! Ez aipatu kanpora joatekoa zarela jendaurrean.
!! Egiazta ezazu leiho, ate eta balkoi guztiak ongi itxita dau-
dela, baina ez jaitsi pertsianak beheraino.
!! Ez utzi giltzarik inoren eskura (esate baterako, lanpasaren
azpian).
!! Ez ezazu ateko txirrina deskonektatu.
!! Bizilagunei edo senideei harremanetarako telefono zenbaki bat
utzi, etxean ez zaudenean ezer gertatzen bada ere ohartarazteko..
> Etxean ez gaudela adieraz dezaketen zantzuak ahalik eta gutxienak
izan daitezen saiatu behar duzu.
!! Konfiantzazko pertsona bati gutun-ontzia aldian behin huts dezan
eskatu.
!! Konfiantzazko pertsona bati pertsianak noizean behin igo eta jaits
ditzan eskatu.
!! Kanpoan luzaro egon behar baduzu, tenporizadore automatiko
bat jar dezakezu, argiak, irratia eta abar ordu ezberdinetan konekta-
tu eta deskonekta ditzan.
7
Nol
a er
agot
zi la
purr
etak
eta
eba
sket
ak
TRASTELEKU ETA GANBARETAN INOR SARTZEA ERAGOZTEKO
> Eremu horretara sartzeko ateak zein trasteleku eta ganbaren ateak
sendoak eta seguruak izan behar dute, eta ondo itxita eduki behar
dira.
> Trastelekuetara garajetik sartzen bada, garajeko atea guztiz itxi
arte itxaron behar da trastelekuaren atea ireki aurretik.
> Eremu horietako giltza galdu edo lapurtuz gero, etxejabeen elkar-
teko lehendakariari jakinarazi behar diozu.
> Ez utzi garajeko atea irekitzeko agintea ibilgailuaren barruan, eta
utzi behar baduzu, ikusten ez den leku batean gorde.
> Ez ezazu balio handiko objekturik gorde ganbaran, trastelekuan
edo autoan.
> Bizikletarik baduzu, matrikula ezazu Bizikleten Udal Erregistroan.
Orobat, horiei eusteko baliabideren bat jartzea komeni da. Egin itza-
zu bizikleten argazkiak, eta bastidore-zenbakia apuntatu.
8
Adi
neko
entz
ako
preb
entz
io e
ta s
egur
tasu
n ne
urrie
n gi
da
BIDAIETAN
> Behar beharrezkoena baino ez eraman, eta ez ahaztu agiri pertso-
nalak.
> Zain itzazu zeure ekipajea eta gauzak, bereziki jende ugari elkar-
tzen den lekuetan: azokak, aireportuak, geltokiak, ikuskizunak...
> Ez utzi maletak ezezagunei edo behar den kreditazio ez dutenei.
> Ezezagunen batek maletak edo poltsak eramateko eskatzen badizu,
ez ezazu inoiz onartu.
BANKUAN ETA SALTOKIETAN
> Banku bulegotik dirua ateratzen duzunean arreta eman inguruan
duzunari, bereziki pentsioa jaso berritan.
> Kutxazain automatikoa erabili nahi izanez gero, ahal dela, bulegoa
irekita dagoen orduetan atera dirua, bulego barruko kutxazainetan.
Bulegoa itxita badago, itxi ezazu kutxazaina dagoen aretoko atea.
> Ez eraman txartelen gakoak idatzita. Saia zaitez txartel eragikete-
tarako sarbide kodea (PIN) buruz ikasten. Begira ezazu beti ingurue-
tara, eta ez atera diru kopuru handirik. Bestek ez ikusteko moduan
tekleatu gakoa.
> Kanpoan dagoen pertsonaren baten jokabidea susmagarria irudit-
zen bazaizu, erabil itzazu kutxazaineko asistentzia sistemak (barruko
telefonoak) laguntza eskatzeko.
> Ahal dela, helbideratu itzazu hileroko ordainketak, kalera diru as-
korekin atera beharrik ez izateko. Agiriak sinatu behar dituzunean
edo kopuru handi samarrak ordaindu edo kobratu behar dituzue-
nean, saia zaitez beste norbaitekin joaten.
9
Nol
a er
agot
zi la
purr
etak
eta
eba
sket
ak
SEGURTASUNARI BURUZKO TESTA
Galdeketaren bidez, delituen biktima ez izateko segurtasun neurriak
hartzen ari zaren egiaztatu ahalko duzu.
BEHARREZKO SEGURTASUN NEURRIAK HARTZEN ARI NAIZ?
BAI GUTXI-TAN EZ
1 Ate blindatua daukat -
2 Sarrerako ateak marko indartuak ditu
-
3 Etxean inor ez dagoenean ateak eta leihoak ondo itxita daudela egiaztatzen dut
4 Etxetik irteten naizen guztietan atea giltzaz ix-ten dut
5 Txirrina jotzen dutenean behatxulotik begirat-zen dut nork deitzen duen jakiteko
6 Aldez aurretik hitzordua emandako zerbitzu teknikoei baino ez diet atea irekitzen
7 Zenbaki sekretuak leku seguruan dauzkat gor-deta, eta kreditu-txarteletatik edo ordaintzeko beste bitarteko batzuetatik urrun
8 Kontuz zaintzen ditut poltsa edo diru-zorroa, bereziki leku jendetsuetan edo garraiobide pu-blikoetan nagoela
9 Behar dudan dirua baino ez dut eramaten
10 Espaloiaren barrualdetik joaten naiz, eta poltsa edo diru-zorroa hormatik hurbilen dagoen al-dean eramaten dut
11 Garaje, atari edo igogailuetan sartzen naize-nean, adi egoten naiz
12 Bankutik irteten naizenean, edo kutxazaina erabiltzen dudanean, kontuz begiratzen dut ingurura
13 Neure datu pertsonalak babesten ditut, eta ez dizkiet ezezagunei ematen
10
Adi
neko
entz
ako
preb
entz
io e
ta s
egur
tasu
n ne
urrie
n gi
da
SEGURTASUNARI BURUZKO TESTAREN EMAITZAK
Galderak Erantzunak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
BAI 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3GUTXI-TAN - - 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1
EZ 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
+ 30 puntu > 30 puntutik gora lortu baduzu, benetan zaintzen
duzu zeure segurtasuna. Jarraitu horrela jokatzen.
20 eta 30 puntu bitartean > Zure puntuazioa 20 eta 30 pun-
tu bitartekoa bada, garbi dago segurtasuna kontuan hartzen duzula,
baina nahi izanez gero baduzu zer hobetu. Begiratu zein ataletan du-
zun puntuazio baxuena eta pentsa ezazu zer egin dezakezun.
0 eta 19 puntu bitartean > 19 puntu baino gutxiago izateak
eguneroko ohituretan nolabaiteko utzikeria adierazten du. Arreta
pixka bat jarriz gero zeure segurtasuna hobetuko duzu. Segurtasuna
hobetuz gero gehiago gozatuko duzu bizitzaren alderdi guztiez.
Nol
a er
agot
zi ir
uzur
rak
eta
mau
lak
11
KALEAN
> Ez onartu kalean egiten dizuten inolako proposamenik, oso onura-
garria badirudi ere. Ez zaitez fidatu dirua erraz lortzeko eskaintzez,
iruzurra izan liteke eta.
> Ez ezazu kaleko salmenta onartu, ez eta eskaintzen dizkizuten lo-
reak edo bestelako objektuak ere.
> Ez egin kasurik kalean egiten diren ausazko jokoei, esku irakurleei,
eskaleei eta antzekoei.
> Hona hemen iruzur batzuen deskribapena, identifika ditzazun
!! “Tocomocho”: Pertsona bat biktimarengana gerturatzen da, saritu-
tako loteria billete bat erakutsiz, eta denbora faltagatik ezin duela ko-
bratu esaten dio biktimari. Iruzurgilea billetea saltzeko prest agertzen
da, sariaren zenbatekoan baino askoz gutxiagoan. Sinesgarritasuna
emateko konplizea agertzen da eta saria benetakoa dela egiaztatzen
du, kazeta zahar bateko billete sarituen zerrenda bat erakutsiz. Bikti-
mak saritutako billetearen truke eskatzen diotena ordaintzen du eta
billetea kobratzera joaten denean faltsua dela esaten diote.
!! “Estampita” delakoaren iruzurra: Ezindu psikikoaren itxura egiten
duen pertsona bat gerturatzen da biktimarengana, “billetez” beteriko
poltsa erakusten dio eta estanpatxoak direla esan. Momentu horretan
konplizea hurbildu eta biktima konbentzitzen du poltsa iruzurgileari
eros diezaion; are gehiago, bankuraino laguntzeko prest agertuko da,
ezer gerta ez dadin. Poltsa irekitzean barruan ez dagoela billeterik
paper-zatiak baizik ohartzen da iruzurra egin diotena
Nola eragotzi iruzurrak eta maulak
12
Adi
neko
entz
ako
preb
entz
io e
ta s
egur
tasu
n ne
urrie
n gi
da
INTERNETEN
> Kreditu txartela konfiantza osoko orrietan baino ez erabili, hau da,
datuen segurtasuna bermatzen duten entitate ezagunen orrietan.
> Ez egin kasurik bankuaren ustezko mezurik jasotzen baduzu ezku-
tuko gakoak edo banku txartelen zenbakiak eskatzeko. Bankuak ez
du inoiz horrelako mezurik bidaltzen.
> Ez eman datu pertsonalik guztiz ziur ez badakizu nork jasoko di-
tuen.
> Eskatu beti “konexio seguruak”. Datu pertsonalak eskatzen dituz-
ten guneetan, segurtasun ziurtagiriak eskatu.
> Transakzioak egiteko, egiazta ezazu leku seguru* batean zaudela.
*Nabigatzailearen goiko edo beheko aldean giltzarrapo hori bat (edo
giltzarrapo itxi bat) agertzen da horrelakoetan. Oro har, orriaren ize-
naren hasieran “https://www.” agertu behar du, ohiko “http://www.”
hasieraren ordez, hots, “http” letren atzetik ”seguruari” dagokion
”s” letra eransten da.
> Orriak segurtasun neurri egokiak dituela esaten badu ere, ez zaitez
fidatu.
> Egiazta ezazu jasotako karguak eta egindakoak bat datozen.
> Erabil ezazu birusen kontrako produktu on bat, eta maiz eguneratu.
> Sare sozialetan ari zarenean, zuhurtziaz jokatu profila eta datu
pertsonalak ematean.
Nol
a er
agot
zi ir
uzur
rak
eta
mau
lak
13
POSTAZ, POSTA ELEKTRONIKOZ EDO TELEFONOZ
> Promozio zozketa batean sari handia irabazi duzula dioen gutunik,
posta elektronikorik edo deirik jasotzen baduzu, ez sinetsi.
> Kontrola itzazu telefonoaren ordainagiriak, fakturatutako gastua
benetakoa den egiaztatzeko, eta zerbait oker badago garaiz kontu-
ratzeko.
> “Ustezko zerbitzu tekniko” batek zure telefonotik zenbakiren bat
markatzeko eskatzen badizu, ez egin inoiz horrelakorik, teknologia-
ren bidez iruzurgileek zure linea igorgailu txiki baten antzera erabil
baitezakete beren deiak egiteko.
> Ez eman zure telefono zenbakiak (finkoarena zein mugikorrarena)
ezezagunei.
> Ez eman datu pertsonalik telefonoz ezezagunei, bankutik, aseguru
konpainiatik edo antzeko lekuetatik deitzen dutela esan arren.
> Interesatzen ez zaizkizun produktuak edo zerbitzuak eskaintzeko
deiak jasotzeari utzi nahi badiozu, web honetan eman dezakezu ize-
na: www.listarobinson.com
14
Adi
neko
entz
ako
preb
entz
io e
ta s
egur
tasu
n ne
urrie
n gi
da
Zer egin lapurtu badizute
> Ohartarazi berehala Udaltzaingoa, 092 telefonora deituz, eta helbi-
de zehatza eta telefono bat adierazi.
> Premiazkoa bada, eska ezazu laguntza medikoa 112 larrialdietarako
telefonoan.
> Etxera heltzean sarraila bortxatua dagoela ikusiz gero, ez sartu:
uEz sartu etxean, aztarnak ezabatu ditzakezu eta, edo lapurrak ba-
rruan aurkitu.
uEz ezazu ezer ukitu, Udaltzaingoaren ikerketa zailduko baitzenuke.
uEz iezaiozu inori sartzen utzi lapurreta izan den lekuan.
> Ez hartu jarrera heroikorik, pertsonen segurtasuna da garrantzit-
suena.
> Errepara iezaiezu erasotzailearen ezaugarriei: adina, garaiera, ilea-
ren kolorea, azentua, janzkera, norantz egin duen ihes eta abar. Infor-
mazioa zenbat eta zehatzagoa izan, handiagoak izango dira gaizkilea
harrapatzeko aukerak.
> Mugikorra lapurtu badizute, ahalik eta azkarren tramitatu telefo-
noaren baja, eta ondoko egunetan konpainiak bidaltzen dizun faktu-
razioari erreparatu.
> Kreditu edo zor txartelak kendu badizkizute, jakinaraz iezaiozu
bankuari.
Zer egin iruzurrik edo maularik jasan baduzu
> Iruzur edo maularik jasan baduzu, edo horren berri izan baduzu,
Udaltzaingoari jakinarazi, eta dagokion salaketa tramitatu.
Zer egin delitu baten biktima izanez gero
Hel
bide
eta
tel
efon
o in
tere
sgar
riak
15
Udaltzaingoa:
Larrialdietarako arreta >> 092
Jendearentzako arreta >> 945 15 80 00 www.vitoria-gasteiz.org/policialocal
Larrialdiak >> 112
>> Telefono konpainien telefonoak
Zure konpainiaren bezeroentzako arretako zerbitzuaren tele-fonoa idatzita gorde.
>> Kreditu txartelak eman zituzten banku entitateen telefo-noak. Entitate horien telefonoak idatzita gorde.
>> Kreditu edo zor txartelen jabe diren enpresen telefonoak. Enpresa horien telefonoak idatzita gorde.
Helbide eta telefono interesgarriak