Lerroa: oinarrizko ikus - elementua

Post on 13-Jun-2015

6.245 views 8 download

description

Aurkezpen honetan Plastika eta Ikus Heziketaren ikuspegitik lerroa nola erabili azaltzen da. Irudiak irakurri eta ulertzeko, edota irudiak egin eta mezuak adierazterakoan, lerroa eta beste ikus - elementuen erabilerari buruzko azalpenak ematen dituen aurkezpena da hauxe.

Transcript of Lerroa: oinarrizko ikus - elementua

IKUS ELEMENTUAK

SARRERA

IRUDIEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOA

OINARRIZKO IKUS ELEMENTUAK

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

SARRERA

Gizakiak aspalditik erabili ditu irudiak bere mezuak azaldu, komunikatu eta adierazteko. Gaur egun hainbat irudi mota erabili ohi da ikus komunikazioan: marrazkiak, komikiak, argazkiak, kartelak, seinaleak, zinea, bideoa edo TB eta abar.

SARRERA

Egileak era konkretu batean erabili behar ditu lerroak, formak, koloreak etab., hau da, irudiaren elementuak, adierazi nahi duen mezuaren arabera.

Ezkerreko irudian adibidez, ikus elementuek bizitasuna eta mugimendua adierazten digute. Elementuak mezuaren arabera aukeratu ditu egileak.

SARRERA

Hauek dira arte adierazpen orok dituen oinarrizko elementuak: puntua, lerroa eta planoa. Forma plastiko guztien eraikuntzarako oinarria dira elementu horiek, hala marrazkian nola pinturan.

Vasili Kandinsky. (Moscu, 1866 - Neuilly-sur-Seine, 1944)

IKUS ELEMENTUAK

SARRERA

IRUDIEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOA

OINARRIZKO IKUS ELEMENTUAK

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

IRUDIEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOA

Irudi baten bitartez igorleak adierazi nahi duen mezua

hartzailearengana era egokian ailegatzeko,

oinarrizkoa da komunikazio prozesuan parte hartzen duten

eragileek erabilitako hizkuntza edo kodea ezagutu

eta ulertzea. Era honetan, komunikazio prozesua ongi

beteko da.

IRUDIEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOA

Irudiak sortzeko erabili behar dugun hizkuntza edo kodea

Plastika eta Ikus Hizkuntza da. Hauek dira hizkuntza

honetan parte hartzen duten oinarrizko elementuak:

puntuak, lerroak, formak, koloreak, testurak eta abar.

IRUDIEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOA

Irudiaren egileak bere mezua era egokian adierazteko, ikus elementuak ongi antolatu edo

ordenatu behar ditu. Honetarako, irudiaren

egitura edo konposaketa menperatu behar du baita ere.

Irudia egiteko erabilitako teknika ere, era egokian

landu behar da.

IRUDIEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOAREN ESKEMA

BIDEA: irudi mota: argazkia,

kartela etab.

IGORLEA: irudiaren egilea.

HARTZAILEA: irudiaren ikuslea.

HELBURUA: mezu bat AZALDU edo ADIERAZTEA.

MEZUA: irudiak azaltzen duena (irudian agertzen

diren ezaugarriak).

KODEA: mezua adierazteko erabilitako hizkuntza. Plastika eta Ikus Hizkuntzaren

baliabideak: formak, koloreak, teknika etab.

IKUS ELEMENTUAK

SARRERA

IRUDIEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOA

OINARRIZKO IKUS ELEMENTUAK

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Hauek dira irudiak egituratzeko oinarrizko elementuak: puntuak, lerroak (zuzenak, kurbak etab.), formak (geometrikoak, irregularrak etab) eta koloreak. Badira beste ikus elementu asko ere: testura, argi – iluna, eskala etab., baina beste era batean kontsideratuko ditugu.

OINARRIZKO IKUS ELEMENTUAK

OINARRIZKO IKUS ELEMENTUAK

Ikus elementu bakoitzak efektu edo zentzazio desberdinak adierazten ditu. Elementua eta honen erabilera desberdinaren arabera, efektu desberdinak adieraz daitezke: armonia, lasaitasuna, egonkortasuna, kontrastea, mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna.

IKUS ELEMENTUAK

SARRERA

IRUDIEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOA

OINARRIZKO IKUS ELEMENTUAK

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Edozein objekturen itxura euskarri batean islatu nahi dugunean, lerroaz baliatu ohi gara. Lerroak irudiak egiteko askatasun handia eskaintzen digu.

Lerroa oinarrizkoa eta funtsezkoa da konfigurazio elementu gisa:

ikus eremua antolatzen du eta inguruan dituen gainerako

elementuetatik bereizten ditu objektuak eta formak.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Hauek dira aztertuko ditugun lerro motak:

• Lerro zuzenak: horizontala, bertikala eta zeiharrak.

• Lerro kurbatuak: arku edo erradio berdinekoak eta bestelakoak (uhin formakoak, kiribilak etab.).

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

• Lerro zuzen horizontala: baretasun ideiarekin lotzen dugu. Lasaitasuna, baretasuna eta egonkortasuna adierazten ditu, lerro zuzen horizontalen erritmoaren eraginez. Egonkortasuna iradokitzen digu lerro horizontalak, zabalago ikustarazten dizkigu gauzak.

• Lerro zuzen bertikala: indarraren, sendotasunaren, goratasunaren edo dotoretasunaren ikurra da. Objektu baten garaiera edo goratasuna zehazten du. Luzamendua iradokitzen digu bere bertikaltasun horretan, zuhaitz edo eraikin luzeen kasuan bezala.

Lerro mota bakoitzak efektu edo zentzazio desberdinak adierazten ditu:

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

• Lerro zuzen zeiharra: lerro zeiharrek, irudia alde batetik bestera zeharkatzen dutenez, mugimendua, norabidea eta sakontasuna adierazten dute.

• Lerro kurbatuak: mugimendua adierazten dute, askatasun handiaz sortuak daudela baitirudi.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Lerro horizontalak lasaitasuna, baretasuna eta egonkortasuna adierazten ditu. Egonkortasuna iradokitzen digu lerro horizontalak, beraz, atsedenarekin harremanean dago.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Egileak irudi hau egituratzeko lerro zuzen horizontalak erabili ditu. Lerro edo forma horizontalen bitartez ordena, lasaitasuna eta egonkortasuna adierazten digu egileak.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Lerro zuzen bertikalek garaiera edo goratasuna adierazten dute. Indarraren, sendotasunaren, goratasunaren edo dotoretasunaren ikurra dira. Lerro zuzen bertikalak luzamendua iradokitzen digu bere bertikaltasun horretan, zuhaitz edo eraikin luzeen kasuan bezala.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Lerro zuzen bertikalak indarra, sendotasuna eta goratasuna adierazten ditu. Irudi honetan, lerro bertikalek luzamendua iradokitzen digute, zerurantzako norabidea dutela dirudi.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Beheko kartelean egileak lerro kurbatuak (uhin formakoak, kiribilak etab.) mugimendua adierazteko helburuarekin erabili ditu.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Alphonse Muchak lerro kurbatu asko erabili du beheko irudian. Lerro kurbatuak mugimendua sortzeko baliabidea dira egilearentzat.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Sevilla´92 kartel honen bitartez ikuslearen arreta

erakartzeko, mugimendua eta bizitasuna adierazi ditu

egileak. Hau lortzeko, egileak irudiaren baliabideak era

honetan erabili ditu: konposaketa edo egitura

zeiharra, lerro zuzen zeiharrak eta kurbak,

koloreen arteko kontrasteak eta abar.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Kandisnskyren lan honen egituran ikus dezakegunez, lerroek garrantzi berezia dute koadroan sortzen diren norabide eta mugimenduak adierazteko, horretarako, artistak lerro mota asko erabili du: lerro zuzen zeiharrak, kurbak etab.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Van Goghek lerro kurbatu kiribil asko erabiltzen du irudi honetan: belarrean eta zuhaitzan. Lerro hauek mugimendua eragiten dute irudian. Lerroen erabilera honi esker, zuhaitzak gorantzako norabidea hartzen du.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Lerro mota desberdinez gain, badira kontuan izan behar ditugun lerroen beste ezaugarri batzuk ere: intentsitatea, zabalera eta kolorea. Ezaugarri hauen arabera, lerroak efektu edo zentzazio desberdinak adieraz ditzake irudian.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Intentsitatea (edo indarra): irudia egiteko tresnarekin gainazalean eragiten dugun presioaren arabera aldatzen da. Presio handia eraginda lerroak indar edo intentsitate gehiago izanen du, era honetan, lerroak garrantzia hartuko du irudian.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Zabalera: indar edo intentsitateari proportzionala izan ohi da. Tresnarekin gainazalean eragindako presioa handitzerakoan, lerroak indar gehiago izango du eta zabalagoa izango da. Era honetan ere, lerroak garrantzia hartuko du irudian.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Kolorea: lerroa marrazteko erabiliko dugun tresna, lerroak izan behar duen kolorearen arabera erabakiko dugu. Koloredun lerroen bitartez adierazi nahi ditugun efektuak lortzeko, kolorearen teoriaren ezaugarriak aplikatuko ditugu.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Hona hemen Kandinskyren irudi bat. Sailkatu irudia egiteko egileak erabili dituen ikus elementuak.

Zein da irudiak adierazten duen efektua edo mezua ? Harremandu zure erantzuna elementuen erabilerarekin.

LERROA: OINARRIZKO IKUS ELEMENTUA

Hurrengo diapositibetan lerroa era desberdinetan erabiltzen duten irudiak ikusiko ditugu. Aztertu irudiotan lerroaren erabilera, eta ondorioz irudiaren mezua hobeto ulertuko duzu.