Post on 19-Jan-2016
description
Liburutegia
Mirenek lehen liburuzain-lana lortu du
azkenean.
Oso pozik dago, liburutegi berri batean lan
egingo duenez dena egiteke baitago.
Lehen erronka: liburuak apal eta
apalategietan antolatzea.
Haurren sailak 386 liburu ditu. Apalategi
bakoitzean 100 liburu sartzen dira.
5 apalategi ditu; nahikoa izango al da, ala
gehiago eskatu behar ditu?
1
Liburu guztiek etiketa bana eramango dute
atzealdean.
Lanerako eman dioten materialean bila ari
zela, 50 plantxa aurkitu ditu, eta bakoitzak 10
etiketa daramatza. Zenbat liburu etiketa
ditzake?
Mirenek badaki 2.000 liburuki inguru daudela.
Zenbat plantxa berri eskatu behar ditu?
2
10 mahai angeluzuzen daude,
eta 80 aulki.
Zenbat aulki jarriko ditu mahai
bakoitzean?
3
Gaur egun, liburutegiak bazkide gutxi ditu.
Baina Mirenek bazkide gehiago lortzeko
kanpaina egingo du auzoan.
Haren ustez, hamar bat bazkide etorriko dira
hilero. Zenbat bazkide berri izango ditu
liburutegiak urte batean?
4
Mirenen ustez, bazkide bakoitzeko kartoi
mehezko 10 fitxa, 5 bolaluma, 2 arkatz, 1
zorrozkailu eta 2 borragoma beharko ditu.
Material guztia 100 bazkiderentzat erosi nahi
du.
Zenbat fitxa, bolaluma, arkatz, zorrozkailu eta
borragoma erosi behar ditu?
5
Liburutegia