lourdes juan luis eus - Caritas Gipuzkoa juan luis eus.pdfosasun- g astuak, um e ak tarte ko d i re...

Post on 25-Sep-2020

0 views 0 download

Transcript of lourdes juan luis eus - Caritas Gipuzkoa juan luis eus.pdfosasun- g astuak, um e ak tarte ko d i re...

Harremana oso hurbila izaten ari da.Nire eskualdeko CARITASGIPUZKOAko gizarte-langilearekin,hainbat aldiz hitz egiten dut egunero.Whatsapp bidezko komunikazioa ere,erraza da oso. Lehen ere, bainajasaten ari garen egoera dela eta,etengabe komunikatzen gara. Osoharkorra da, eta babestuta sentitzennaiz.

Une oro, parrokiatik eskatutakoarreta jaso dugu: baita hurbiltasunaeta laguntza ere. Kontaktua estuaizan da. Elkar gehixeago ezagutuzjoan gara; konfiantzan,elkarrizketarako gaitasunean...aberastuz. Oso harreman jarraituaizan da. Honek puntu eta jarraipenbat izan behar du; hori daetorkizuneko erronka.

ELKARLANEANKonfinamenduan zehar, nola koordinatu zarete zure Caritas-parrokialetik CARITASGIPUZKOAko gizarte-langileekin?

Lourdes Juan Luis

Harrerak, telefono bidez egin dituzue. Zer nolako esperientzia izan da egoera berrihonen aurrean? Aurrez aurreko harreren ordeztelefono-deiak egin dira, eta ondomoldatu gara. Nire Caritasparrokialeko harrera, kafetegijendetsu baten ondoan dago; egoerahori nahiko zaila zen Caritaseragalderaren bat, etab. egitera joatenziren pertsonarentzat. Hau da,begiradak. Telefono bidezko harrerakare gehiago erraztu du harrerapribatu eta anonimoa. Caritasenlaguntza eskatzen dutenek hurbilsentitzen gaituzte, eta guk eurakbabesten jarraitzen dugu.

Aurrerapen teknologikoekikozaletasun handirik izan ez dugunok,zaila egiten zaigulako, egoerakbehartu egin gaitu horretara,birziklatu egin gara, eta bere aldepositiboa onartzen dut. Bizi izanditugun gorabeherak direla eta,presentzia fisikoaren zailtasuna delaeta, telefono bidezko arreta osohurbil eta baikorra izan da. Baita online harremanei esker, pertsoneikasu egin ahal izan diegu eta eremuguztietan, baita lagunduak ere.Hobetu ahal izan dugun guztiaketorkizunerako balio izatea esperodut.

Errealitate zailei erantzun diegu;taberna galtzeko zorian dagoenpertsona bat errentari aurre eginezin diolako... Hau da, negozio batizatetik dena galtzeko zorian egotera.Errealitate konplexuak.

Ez nuke esango orain arte bizi ezgenituen egoera bereziki zailak‘ikusi’ ditugunik, ezta beste une edoegoera batzuetan baino zailagoakere. Batzuetan ez gara konturatzenbaina pertsona askok oso egoeradelikatuak bizi zituzten pandemiabaino lehen. Adibidez, kontraturikgabe lanean ziharduten pertsonak.Jakina, Covid 19aren ondorioz, ezergabe geratu dira.

Arretetan, CARITAS GIPUZKOAko gizarte-langilearekin koordinatuta, bizitza-historiak, pilatu egin al dira?

Lourdes Juan Luis

Nolako erantzuna eman duzue telefono bidezko laguntzetan? Familien egoera desberdinei aurreegiteko larrialdiko laguntzaekonomikoetan jarri dugu arreta.Ahalik eta hurbileneko elkarrizketakizaten ditut beraiekin; haien egoerazarduratzen gara… Solasean aritu, hitzegin... Arreta jaso duen pertsonakbereziki eskertzen du.

CARITAS GIPUZKOAko gizarte-langilearen laguntzarekin, laguntzaeta babesak bideratuz joan gara.Ondo koordinatu gara eta, ahal denneurrian, egoera desberdineierantzun diegu. Alokairuen zatibaten ordainketa, elikadura etaosasun-gastuak, umeak tartekodirela, izan dira emaniko laguntzaekonomiko nagusiak.