Post on 30-Mar-2016
description
MARIA
MONTESSORI
(1870-1952)
Naiara Escalante
Laura Fdz. De Retana
María Herreros
Aitziber Zulueta
Haur Hezkuntza 2. Maila
2011-2012 ikasturtea
BIOGRAFIA
Chiaravallen, Italian, jaio zen 1870eko abuztuaren 31n.
Bere behaketa klinikoek umeek nola ikasten duten eta haien ikaskuntza
ingurunean existitzen denagatik eraikitzen hasten dela analizatzera eramaten
zuten.
1902an pedagogia, psikologia esperimentala eta antropologia ikasketak hasi
zituen.
Etengabeko ikertzailea urritasun mentalak dituzten umeentzat dauden
hezkuntza metodoei buruz konferentzia asko eman zituen.
Erroman “Escuela Ortofrénica” sortu zuen eta 1900 urtera arte bertako
zuzendaria izan zen.
1907an bere lehenengo “Casa de Bambini” inauguratu zen Montessori
hezkuntza metodoaren abiapuntua bilakatzen da.
1915an EEBBn "la casa de cristal" izeneko klaseko lanarekin munduaren
arreta bereganatu zuen eta irakasleentzat prestakuntza ikastaroak bideratu zituen.
Mussoliniren erregimenaren bitartean Montessorik publikoki "formar a la
juventud según sus moldes brutales” izeneko doktrina faxista salatu zuen
1933an bere herrialde utzi eta Bartzelonan ezarri zen.
1947an Londresen Montessori zentroa sortu zuen.
14 urte erbesteratuta egon ondoren, Italiara bueltatu zen eskolak
berrantolatzeko eta Erromako Unibertsitatean irakasle moduan aritzeko.
1952an Noordwijk, Holandan hil zen.
MONTESSORIREN METODOA
Montessorik ikasleek era naturalean, haiek bakarrik, helduen laguntzarik gabe
egiten zutena behatu zuen bere metodoa behaketa hauetan oinarritu.
o Montessoriren ustez haurrek belaki moduan eguneroko bizitzarako
beharrezkoak dituzten informazioak modu espontaneoan xurgatu.
Humanismo integralean oinarritu izaki bizidunen prestakuntza pertsona
bakar moduan eta askatasunez, adimenez eta duintasunez ekiteko gaitasunarekin
aldarrikatzen du.
Desadostasuna Europan erabiltzen ziren teknika zorrotz eta krudelekin bere
ideiak haurrarenganako errespetuan eta haien ikasteko gaitasunean oinarritu.
Montessoriren lana haurrek zentzumenen bidez esparru prestatu batean eta
irakaslearen behaketa zientifikoa erabiliz, izaki moduan duten potentziala
lortzen laguntzea.
Hezkuntzaren helmuga ikasteko desira naturala piztea.
Talde bakoitzean adin ezberdinetako ikasleak daude Nagusienek txikienei
lagundu eta ahaztutako kontzeptuak birpasatu (retroalimentación).
Hezkuntza metodo hau oinarritu hezitzaileak haurra maitatzeko, pertsona
moduan errespetatzeko eta umearen beharrak asetzeko duen gaitasunean.
Montessorik ez zuen jeniorik sortu nahi umeei dituzten ahalmenak garatzeko
aukera eman nahi zien.
Montessoriren giroak ez du umeen arteko lehiakortasuna sustatzen; ume
bakoitzaren lorpena baloratzen du.
Isiltasuna eta mugikortasuna ezinbesteko elementuak umeek ekintzaren
arabera, haien mahaiak mugitu, taldekatu edo sakabanatzeko aukera dute;
altzairu guztiak haurraren tamainari egokituak daude.
Errorea, akatsa edo falta ikaskuntzaren parte bezala kontsideratzen da; ez da
zigortua edo nabarmendua. Umeari auto-ebaluazioa egitera estimulatzen zaio.
Montessoriren metodoa bizitzarako hezkuntza moduan kontsideratuta dago eta
hori lortzeko hurrengo alderdiez baliatzen da:
Metodoak:
o Izaki bizidunaren garapen naturalari laguntzen dio.
o Haurra bere nortasuna sortzeko eta bere izaera aldarrikatzeko
estimulatzen du segurtasuna eta errespetua eskainiz.
o Umea bere prestakuntza espiritual eta intelektualean gidatzen du.
o Umea bere burua (ezagutza) eraikitzen duela onartzen du.
o Haurrarengan erantzukizun eta auto-diziplinaren garapena bultzatzen du,
umeari independentzia eta askatasuna lortzen lagunduz.
o Onartua izan dezan, umearengan parte-hartze gaitasuna garatzen du.
MONTESSORI PEDAGOGIAREN PRINTZIPIO NAGUSIAK
Askatasuna
Ekintza
Banakotasuna
Metodologia honetan landutako beste aspektu batzuk:
o Ordena
o Kontzentrazioa
o Besteekiko eta
norberarekiko errespetua
o Autonomia
o Independentzia
o Ekimena
o Hautatzeko gaitasuna
o Borondatearen garapena
o Auto-diziplina
BERE METODOAREN ARDATZ NAGUSIAK
Haurraren garapena
Haurraren garapena ez da lineala. Maila ezberdinak dauzka, sentsibilitate
ezberdinez hornituak.
o Haurtzaro txikia (0-6 urte)
o Haurtzaro handia (6-12 urte)
o Nerabezaroa (12-18 urte)
o Heldutasun gaztea (18-24 urte)
Garai sentigarri bakoitzak funtzio berri bat dakar, hala nola, ordena, hizkuntza
eta mugimendua.
Haurtzaro txikiari berebiziko garrantzia ematen dio Bere metodoa etapa
honetarako, bereziki, garatu.
Montessoriren ustez, 0-6 urte bitartean, haurrek gauza berriak erraztasun handiz
eta gogoz ikas ditzakete.
Zentzumenen garapenaren printzipioa
Eskua adimenaren faktorea da.
Haurrak mundua zentzumen guztiak erabiliz bereganatzen du.
Haurrak material egokiak baldin baditu 6 urte bitartean kontzeptu
abstraktuak ulertzen has daiteke.
o Eskolako materialari garrantzi handia eman bere metodoak tresneria
pedagogiko berezia dakar haurrak ukituz, ikusiz, entzunez, dastatuz,
mugituz eta usainduz ikasten duenez, zentzumen hauek guztiak era
progresibo batean lantzen dituzten materialak sortu.
Ikaslearen jarduera libreko printzipioa
Umearen garapena suerta dadin askatasuna beharrezkoa.
Bizitzan agertzen diren oztopoei aurre egiteko, haurrak aske jarduten utzi behar
dira Montessorik eskolan ezartzen den askatasun falta, isilpean eta geldirik
egon beharra gogor kritikatzen du, baita diziplina lortzeko ematen diren zigorrak
eta sariak.
Pasibitatean ez dago askatasunik eta ezin da barneko mundua era egokian garatu
Kanpoan dagoen guztia barneratu ahal izateko "jardun" egin behar da
auto-hezkuntza sortu.
Montessori eskoletan garatzen den askatasuna psikologikoa norberaren
diziplinan oinarritua.
Ordenak garrantzi berezia du bere metodoan.
Banakotasunaren printzipioa
Bere metodoa norbanakoaren erritmoan eta jarraipenean oinarritu.
Irakasleak haur bakoitza non aurkitzen den behatu behar du ez du irakatsi
behar ikasle bakoitzaren bidea zuzendu behar du Montessorik irakasleei
"zuzendari" deitzen zien.
Auto-hezkuntza prozesuan, ikasle bakoitzak, materialekin aritzean, ondo doan
antzematen du materialak auto-zuzentzaileak baitira.
Irakasleak berarentzat egokiak diren materialak eskainiko dizkio ume bakoitzari.
MONTESSORI METODOAREN ELEMENTUAK
Giro antolatua
Umearentzat arduraz antolatutako ingurunea da ikasten eta hazten
laguntzeko.
Bi faktorez osatuta:
o Ingurunea
o Materiala Prestatuta dago bertan arlo soziala, emozionala zein
intelektuala lantzeko eta umearen seguritate beharrak asetzeko.
Montessorik egiaztatu haurraren ingurunea bere garapen aldirako egokiak
diren materialekin prestatuz gero eta berari lan egiteko materiala hautatuz utziz
gero haurraren garapen osoa lortzeko bidea ireki.
Giro antolatu baten ezaugarriak:
o Proportzionatua: Umearen dimentsio eta indarrei
o Mugatua: Inguruneak umea ezagutzara bideratu eta bere ideiak
ordenatzera eta adimena argitzera lagundu behar du.
o Sinplea: gauzen kalitateari dagokionez.
o Oinarrizkoa: material nahiko eta beharrezkoa dena egon behar du.
o Errorearen oharpen sustatzailea: umea bere akatsaz jabetzeak umeari
gero eta arrazoiketa handiagoa egitera eramaten du bere ekintzen
ondorioak neurtzeko gai izanez.
o Garbigarria umea ingurunea garbi eta zainduta mantendu ahal
izateko.
Ingurunea
Montessoriren metodoan espazioak zabalak eta argitsuak; lorez eta landarez
apainduta eta oso ordenatuak.
Espazioak haurrek ezagutza desira eta umeen independentzia sustatzeko
antolatuta daude.
Espazio hauetan dauden altzairuak, materialak eta azpiegiturak umeen eskura
daude.
Espazio hauetan umeek:
o Materialak eta ekintzak aukeratzeko askatasuna.
o Nahi dutenean ekintzaz aldatzeko aukera.
o Gelatik askatasun osoz mugi daitezke era indibidualean lan egiten.
Espazio hauek umeen segurtasuna eta gainerako kideen eskubideak bermatu
behar dituzte.
“Umeak libre egon behar du” Erabakiak hartzeko eta ikerkuntzak egiteko
Umeak bakarrik ikasten du.
“La única disciplina verdadera es la de uno mismo”
MATERIALA
Gizakien inteligentzia eta abilidade guztiei oinarri sendoa emateko umeek
material anitz eskura dituzte.
Montessorik sortutakoa umeen behar guztiak asetu material guztia:
o Erakargarria
o Progresiboa
o Errorearen kontrol propioarekin
Materialak modu zientifikoan egin ziren:
o Umeen tamainara egokituta
o Guztiek ikaskuntza helburu zehatz bat dute
o Material naturalekin diseinatuta (zura, bidrioa eta metala).
Materiala, gela barruan, hiru taldetan banatzen da:
o Bizitzarako materiala (3/4 urtekoentzat)
o Zentzumenak lantzekoa (gelako guztiek)
o Material akademikoa irakurketa, idazketa, natura, geografia,
gramatika …
Bere materialak zentzumenen lanketatik abiatu.
Mota ezberdinetako materiala trebetasun eta giza inteligentzia guztiei oinarri
tinko bat emateko.
Ezagupen kognitibo berria egiterakoan, ahalik eta zentzumen gehienak erabili
beharko dira.
Material bakoitzak ezaugarri bat lantzen du Ezaugarri hauek isolatuak
agertzen dira Hasieran, ezaugarri horiek kontraste handiz eskainiko dira.
Materiala, orobat, graduatua da Ezaugarri horiek menderatzen diren heinean,
beste nolakotasun batzuk lantzeko erabiliak dira.
Errorearen kontrola dute.
Umeari ikasten duena ulertzen laguntzen diote kontzeptu abstraktuak
esperientzia sentsorial zehatzarekin erlazionatuz Benetan ikasten ari du eta
ez, soilik, memorizatzen.
Ingurunean zehar, materialak esparru desberdinetan sakabanatuak daude
Esparru hauetara umeek sarbide librea dute bertan egin nahi duten jarduera
aukeratu dezakete.
Helduaren jarrerak
Heldua, umearen eta ingurune antolatuaren arteko lotura da.
Helduaren helburua umeari laguntzea umeari adierazi behar dio bera dela
bere burua maite eta errespetatu behar duena Helduak haurrari bere
buruarengan konfiantza izaten lagundu behar dio.
Umea mugitu behar denez, libre izan eta ingurunea ikertu behar duenez
helduaren papera umeei arauak adieraztea baino ez da.
Irakaslearen papera
Montessorirentzat irakasleak gidariak dira eta beraien papera irakasle
tradizionalen paperarekin asko ezberdintzen da batez ere ume bakoitzaren
beharren eta interesen behatzailea izan behar du.
Gidari batzuek, soilik, Montessorik diseinatutako materialak erabiltzen dituzte,
beste batzuek, ordea, material berriak garatu edo material hezigarriak
Montessoriren metodora egokitzen dituzte.
Gidariaren ezaugarriak
Haurraren garapenaren etapa bakoitzaren behar intelektual, fisiko eta
psikologikoak sakonki ezagutzea.
Umearen adinera egokituta dagoen garapen armoniko bat lortzeko beharrezkoak
diren material edo ekintzetara haurra zuzentzea.
Espazioan aurkitzen den material bakoitzaren erabilera egokia eta helburuak
ezagutzea.
Objektuen eta materialen erabilera modu argi eta zehatzean adieraztea.
Umea material batekin lehenengo aldiz kontaktuan jartzen denean, paper aktiboa
izatea, eta material hori umearentzat ezaguna denean, berriz, rol pasiboa.
Ingurunea beti garbi eta ordenatua izatea.
Umeek laguntza eskatzean, laguntzeko prest agertzea eta umeen lan eta erroreak
errespetatzea.
Umearen garapenean, bere independentzia eta sormena sustatzea.
Haurrarengan auto-diziplina, ontasuna eta kortesia sustatzea.
Haurra modu independentean bere ideiak behatzen, eztabaidatzen eta
esploratzen ikas dezan gidatzea Kulturarenganako eta zientziarenganako
interesa bultzatuz.
MONTESSORI METODOAREN 4 AREAK
Bizitza praktikoa
Gelaren atalik garrantzitsuena umeari garatzen lagundu:
o Koordinazioa
o Kontzentrazioa
o Independentzia
o Ordena
o Diziplina
Honako ariketak barne hartzen ditu:
o Erlaxazio soziala
o Tolerantzia eta kortesia
o Mugimenduaren kontrol perfektua
Heziketa sentsoriala
Bost zentzumenen garapenari dagokio.
Ekintzen helburua zentzumenak heztea da umea inguruneari buruz ikas
dezake eta bere alderdirik zorrotzenak diskriminatzeko gai izango da.
Hizkuntzaren, irakurketaren eta idazketaren trebetasunak
Umeek haien hatz erakuslea erabiltzen dute letra bakoitza era sentsorialean
ezagutzeko (letrak lixa paperez inguraturik daude) honek forma
geometrikoak + hizkiak modu fonetikoan ikasten laguntze die. Geroago,
hatza arkatz batengatik ordezkatzen da aurrerago, idazten hasten dira.
Umearengan, irakurketa eta idazketaren ikaskuntza modu naturalean lortzen da.
Nagusiagoak diren ikaskideekin (irakurtzen eta idazten dakitenek) esperientziak
elkar-trukatzean eta haiekin elkar-bizitzean umearengan irakurtzeko eta
idazteko desira erraztu.
Matematikak: zenbakietara hurbiltzen
Zenbakien eta matematiken sarrera sentsoriala da.
Umeek zenbakiak kopuruetara erlazionatzen ikasten dute.
Gai honetan hezkuntza goiztiarrak umeei irakurketarako eta matematiken
ikaskuntzarako oinarriak jartzen laguntzen die.
Material sentsorialekin garatutako ariketen bidez, ”konkretutik abstraktura”
pasatu eta koloreak, itxurak, pisuak … bereizten lagundu.
MONTESSORI METODOA VERSUS METODO TRADIZIONALA
MONTESSORI TRADIZIONALA
Ezagutzazko egituretan eta garapen sozialean enfasia. Memorizatutako ezagutzan eta garapen sozialean enfasia.
Irakaslearen rola pasiboa da. Ikaslea ikaskuntza- irakaskuntza prozesuan,
parte hartzaile aktiboa da.
Irakasleak paper menderatzaile eta aktiboa gauzatzen du. Ikaslea
ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, parte hartzaile pasiboa da.
Montessoriren metodoa eta ingurunea barneko auto-diziplina bultzatzen
dute.
Irakasleak ikasleari diziplina ezarri (kanpoko diziplina).
Banakako eta taldeko irakaskuntza ikaskide bakoitzaren ikaskuntza
estilora egokitzen da.
Taldeko irakaskuntzak helduentzako ikaskuntza estiloarekin bat egiten
du.
Taldeak adin desberdineko umeekin sortu. Taldeak adin berdineko umeekin sortu.
Umeak elkarri irakastera, kolaboratzera eta laguntzera motibatuak dira. Irakaskuntza irakasleak egiten du eta ez da ikasleen arteko kolaborazioa
sustatzen.
Umeak bere interesen eta gaitasunen arabera, bere lana aukeratzen du. Umearentzako estruktura curricularrak ez ditu ia umeen interesak
kontuan hartzen.
Umeak material auto-didaktikotik abiatuz, ezagutza propioak sortzen
ditu.
Umea irakaslearengatik kontzeptuetara bideratua izaten da.
Umeak nahi duen denbora erabiltzen du proiektuak egiteko edo
aukeratutako materialekin aritzeko.
Umeari denbora espezifiko bat ematen zaio ekintza bakoitza gauzatzeko.
Umeak bere ikaskuntzarako abiadura eta urratsak zehazten ditu. Ikaskuntzarako urratsak, normalean, irakasleak edo taldeko beharrek
finkatzen dituzte.
Materialaren feedback-aren bidez, umeak bere akats propioak aurkitzen
ditu.
Lana zuzentzen bada, akatsak irakaslearengandik markatuak izan ohi
dira.
Aurkikuntza fisikorako material multi- sentsoriala erabiltzen da. Material gutxi garapen sentsorialerako eta manipulazio zehatzerako.
Norberaren eta ingurunearen zainketaren ikaskuntzarako antolatutako
programa.
Norberaren zainketari eta gelaren mantenamenduari ez zaio
horrenbesteko garrantzirik ematen.
Umea eroso sentitzen den, libre mugi daitekeen eta ikaskideak
molestatzen ez dituen lekuan lan egin dezake. Taldeko lana boluntarioa
da.
Taldeko saioak egiten diren bitartean, ume bakoitzari bere aulkia
egokitzen zaio modu honetan, geldi eta isilik egotera motibatuz.
Programa egituratzen du gurasoek Montessori filosofia uler eta haien
seme-alaben ikaskuntza-prozesuan parte har dezaten.
Guraso boluntarioek, bakarrik, dirua biltzeko elkartzen dira; eta,
normalean, ez dute ikaskuntza-prozesuaren ulermenean parte-hartzen.
MONTESSORI ESKOLAK GAUR EGUN
Metodo hau erabiltzen duten eskolen kopurua handia da Titularitate pribatu
zein publikokoak.
Eskola hauen artean dauden loturak eta metodoaren "ortodoxia" ziurtatzeko
hainbat elkarte sortu.
Elkarte hauen zereginen artean:
o Materiala banatu
o Irakasleak prestatu
o Irakasleen formatzaileei ziurtagiriak eman
o Jardunaldiak eta kongresuak antolatu
o Aldizkariak argitaratu
o Web orriak sarean paratu
o Gurasoei informazioa banatu
o Metodoaren aplikapena ikertu Lehen eta Bigarren Hezkuntzan.
GURE ESKOLETAN MONTESSORIK EDUKI DUEN ERAGINA
Euskal Herriko ikastetxeetan Montessori filosofiaren aztarnak aurki daitezke
betiere "Eskola Berri"ko filosofiarekin nahastuak.
Gure eskoletan"Eskola Berri"ko filosofiaren barruan txertatu daitezkeen ideiak
barneratu dira:
o Haurrak berak jarduteak daukan garrantzia
o Kanpoko ekintzak barrukoa dakarrela
o Eguneroko zereginetan ahalik eta zentzumen gehien erabiltzea
o Autonomia bultzatzea
o Ikastetxeetan ditugun Montessori materialak edo horretan oinarrituak
izan direnak anitz dira.
Estrategia metodologikoei dagokienez kontzeptu abstraktuak irakatsi baino
lehenago, horren isla fisikoa bilatu eta erakutsi behar dela garbi daukagu.
BIBLIOGRAFIA ETA INTERNETGRAFIA
Bibliografia
Sizaire, A. (1995), Maria Montessori: La educación liberadora. Bilbao.
Testigos Desclée De Brouwer.
Polklillard, P. (1972), Un enfoque moderno al método Montessori. México.
Editorial Diana.
Orem, R.C. (1979), Manual del método Montessori. Buenos Aires. Paidos.
Standing, E.M. (1973), La revolución Montessori en la educación. México.
Siglo XXI editores.
Internetgrafia
Lopez, I. “Montessori, Maria”. Hik hasi. 41, 1999. Helbidea:
www.hikhasi.com/artikulua/481. Azken kontsulta: 2012ko apirila.
Bocaz, C. S. eta Campos, R. “Metodo Maria Montessori”. 2003. Helbidea:
www.elviajerosuizo.com/resources/metodo.montessori-resumen.pdf. Azken
kontsulta: 2012ko apirila.
Idazle ezezaguna. “María Montessori”. Helbidea:
www.jardinesinfantiles.cl/fotos/Presentacion_3.ppt. Azken kontsulta:
2012ko apirila.
“Los niños son los que me
enseñan mi método”