Post on 22-Sep-2020
NAFARROAKOHITZA
NA
FAR
RO
AK
O E
SK
OL
AR
EN
HIS
TO
RIA
ILU
ST
RA
TU
A -
NA
FAR
RO
AK
O G
OB
ER
NU
A
Nafarroako eskolaren historia jaso du Guillermo Iriartek, Hezkuntza Departamentuak argitaratutakoliburu batean b 1828tik 1970erako epea jorratu du, hitzak eta irudiak uztartzen dituen lan horretan b 2-3
Eskolak
atea ireki du
‘Skeleton Sea’ Itsasotik jasotakozaborrarekin egindako erakusketa
ekarri du Iruñerriko Mankomunitateak
5Politika Navarra Sumak irabaziditu foru hauteskundeak, baina
PSNk du gobernua osatzeko giltza
4Ostirala
2019ko maiatzaren 31X. urtea401. zenbakia
www.nafarroa.hitza.eusnafarroa@hitza.eus
Edurne Elizondo Iruñea
Maisu izan
naiz ni.
Orain ira-
kasle anitz
dago, baina
maisu gu-
txi. Dena aldatu da». Malenkonia
pixka bat sumatzen zaio Guiller-
mo Iriarte Aranazi, eskolari buruz
hitz egiten duenean. Bokazioak
eraman zuen irakaskuntzaren es-
parrura, eta bokazioak bultzatuta
idatzi du, orain, Nafarroako Go-
bernuko Hezkuntza Departa-
mentuak argitaratu berri duen
Nafarroako eskolaren historiailustratua (1828-1970) liburua.Iriartek Hezkuntza Departa-
mentuko jarduneko agintari na-
gusien aurrean aurkeztu du bere
lana, Nafarroako eskoletan maisu
eta maistra izandako lagun ani-
tzen babespean. Pertsonak jarri
nahi izan ditu Iriartek erdigune-
an, bere liburuaren bidez: ikasle-
en ahaleginak eta maisu eta mais-
tren lanak idatzitako intrahistoria
utzi du agerian; eraikin zaharre-
tako gelek xurgatutako istorioak
gogoratu ditu; jaso ditu pedago-
giaren esparruko gako nagusiak;
eta, oro har, herrialdeko eskolen
garapena jorratu du, hitzak eta
irudiak uztartuz.
Bostehun orri baino gehiago
eta bostehun argazki baino gehia-
go biltzen dituen lana da emaitza,
eta euskaraz eta gaztelaniaz argi-
taratu du Hezkuntza Departa-
mentuak.
Maisu eta orientatzaile izan da
Iriarte, 2009an erretiroa hartu
zuen arte. «Eskola da garaian ga-
raiko testuinguru historikoa ho-
bekien islatzen duen esparrua»,
erran du. Hain zuzen, garaian ga-
raiko testuinguruari egin dio so
bere liburuan, urte luzez eta bere
lanbideari esker lortutako mate-
rialak lagunduta.
Jasotako agiri, argazki eta testu
horiekin liburua osatzeko proze-
suan, Nafarroako Eskola Kontsei-
luko lehendakari Aitor Etxarte
izan du Iriartek bultzatzaile nagu-
si. Liburua aurkezteko agerral-
dian ere ondoan izan du egileak
eskola kontseiluko burua. «Gazte
eta zaharrentzako liburu bat da
hau, hamaika irakurketa eskain-
tzen dituena. Gure eskolen errea-
litate historikoa kontatzen du;
gustuko duguna, bai eta gustuko
ez duguna ere, gustuko ez dugu-
nari buruz ere hitz egin behar bai-
tugu», erran du Etxartek, Iriarte-
ren lanari buruz.
Bost atal
Iriartek ia mende eta erdiko bidea
egin du Nafarroako eskolaren
historian, 1828tik 1970era. Bost
atalen bidez kontatu du historia
hori: XIX. mendeko eskolari
buruzkoa da lehenengoa; XX.
mendeko lehen hereneko hez-
kuntza politikari egin dio so biga-
rrenean, eta, hirugarrenean,
berriz, Espainiako II. Errepubli-
kan egindako urratsei eta 1936ko
gerrak eragin zuen atzerakadari.
Laugarren atala da frankismoa-
ren garaiko hezkuntzari buruz-
koa, eta bosgarrenak, azkenik,
irakaskuntzan lanean arituta-
ko hainbat maisu eta maistra-
ren ibilbideak nabarmendu
nahi izan ditu.
Nafarroako hezkuntza pu-
blikoaren lehendabiziko urra-
tsak izan ditu Iriartek ardatz,
liburuko aurreneko atalean.
Egileak nabarmendu du
1831n Hezkuntzako Batzorde
Nagusiak egindako Lehen
Hizkien Eskoletako Araudia.
«Irakaskuntzaren oinarriak
ezarri zituen». Nafarroa
bere berezitasunei eusten
saiatu zela erantsi du Iriar-
tek, eta, ahalegin horren
ondorioz, 5 eta 12 urte bi-
tarteko haurrentzat derri-
gorrezkoa zen eskolara jo-
atea. «Estatuan, 5 eta 9
urte bitartekoek joan be-
har zuten; Nafarroan,
gainera, 150 biztanle bai-
no gehiagoko herrietan
nesken eskolak baziren,
estatuko gainerako herrietan ez
bezala».
XIX. mendekoak dira Nafarro-
an maisuentzat eta maistrentzat
sortutako lehen eskolak. Gizone-
na 1840. urtean jarri zuten mar-
txan. Gisako bertze eskola bat ba-
zen, garai hartan, Madrilen.
«1847an, berriz, maistren lehen
eskola ireki zuten Nafarroan»,
azaldu du Iriartek.
XX. mendeko lehen herenari
buruz, Iriartek liburuan nabar-
mendu du ikasteko eta irakasteko
modu berriak sartu zirela eskole-
tan. «Neurri pedagogikoak eta
sozialak hartu zituen administra-
zioak, eta ahalegina egin zuen
Heziketa Libreko Erakundearen
korronte berritzaileetara eta Es-
kola Berriak defendatzen zuen
hezkuntza mugimendura egoki-
tzeko».
Primo de Riveraren diktadurak
izan zuen ondoriorik hezkuntza-
ren esparruan. «Aberria goratze-
ko jarduerek gora egin zuten es-
koletan; eraikin guztietako aurre-
aldean armarriak jarri zituzten.
Askatasuna galdu zen, baina es-
kola anitz eraiki zituzten», kon-
tatu du Iriartek.
Espainiako II. Errepublikak lo-
raldia eragin zuen irakaskuntzan.
«Eskola eredu moderno, aske,
laiko eta sozial bat lortu zen. Es-
kolak denentzako toki bilakatu
ziren; hezkuntza eraman zuten
herrialdeko txoko guztietara, eta
eskolek gogoz egin zuten lan
analfabetismoaren aurka. Elebi-
tasuna eta hezkidetza bultzatu zi-
tuzten», azaldu du egileak. Nafa-
rroako lehen ikastolak ere garai
horretan sortu zirela gogoratu du
Guillermo Iriarte Aranazen ‘Nafarroako eskolaren historia ilustratua’ argitaratuberri du Hezkuntza Departamentuak. 1828tik 1970era irakaskuntza sistemakeginiko bidea jorratu du egileak lan horretan. Maisu eta orientatzaile izan daIriarte, eta lankideen ahaleginari aitortza egin nahi izan dio bere liburuan.
Maisu-maistren lanakidatzitako intrahistoria
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko maiatzaren 31Astekoa
1
Iriartek, eta sortu zirela hezkun-
tza zabaltzeko jarduera anitz:
«Liburutegi ibiltariak eta misio
pedagogikoak, bertzeak bertze».
Federico Garcia Lorca Nafarro-
an izan zeneko aldia nabarmendu
du Iriartek, hain zuzen ere.
«Iruñean eta Lizarran izan zen,
baina prentsan ez zen horren be-
rririk agertu. Garcia Lorcak Ar-
gentinatik idatzi zuen hemengo
esperientzia, ordea: Iruñeko
Gaiarre antzokia doan utzi ziete-
la, eta Lizarran harrika hartu zi-
tuztela bera eta La Barraca bere
taldeko gainerako kideak. Gero,
ordea, oholtza gainera igo zirene-
an, txalo egin zieten».
Errepresioa1936ko altxamendu militarrak
bertan behera utzi zituen ordura
arte egindako urratsak. «Erre-
presio latza jasan zuten irakasleek
eta eskolek», nabarmendu du
Iriartek. Frankismoarekin «hez-
kuntzarentzako eta askatasuna-
rentzako etaparik ilunena» gara-
tu zen. «Eskolak aberriaren eta
erlijioaren aldeko tresna bilakatu
ziren, doktrinamendu politiko
eta erlijiosorako tresna», erran
du liburuaren egileak.
1970eko Hezkuntza Lege Na-
gusia da Guillermo Iriarteren li-
buruko azken helmuga. «Franco
hil ondokoa da hezkuntzaren
urrezko aroa», erran du Iriartek.
«Hezkuntza eskumenen transfe-
rentzia garaia da, eta Nafarroa gai
izan zen bere hezkuntza sistema
antolatzeko». Hezkidetzaren es-
parruan egindako urratsak ekarri
nahi izan ditu Iriartek gogora, az-
ken hilabeteotan Skolae progra-
maren inguruan sortutako ezta-
baidei aurre egiteko: «Harriga-
rria da, oraindik ere, erabat
gaindituta egon beharko lukeen
eztabaida bati eutsi nahi izatea.
Aspaldikoak dira hezkidetzaren
inguruko saioak Nafarroan»,
erran du.
«Eztabaida hutsalak» ez dira
egungo hezkuntza sistemaren
arazo bakarra, egilearen hitzetan.
«Sakonera ailegatu ordez, azale-
an gelditzen gara, eta irakasleak
ez dira gai ezartzen diren aldake-
ta guztietara egokitzeko. Ez
genuke ahaztu behar eskolaren
lana dela ikasleak gai izatea beren
ezagutza eraikitzeko, elkarlane-
an».
Elkarlanaren ideia nabarmen-
du nahi izan du Iriartek. «Arlo
guztiek inplikatu behar dute hau-
rren hezkuntzan». Iritzi berekoa
da Esther Pagola. 83 urte ditu, eta
maistra izan zen urte luzez, bai eta
Hezkuntza Departamentuko
aholkulari ere. Pagolarena da
Iriartek liburuko azken atalean
jaso dituen testigantzetako bat.
Kontent da lanarekin, eta eskertu
du aitortza. «1950eko hamarka-
dan bilakatu nintzen maistra. Ma-
drilen aritu nintzen lanean, eta,
gero, Nafarroan. Behar bereziak
zituzten haurrekin egin nuen lan
urte luzez». Pagolak ez du zalan-
tzarik: «Hezkuntza sistemak hel-
buru hartu behar du nork bere
onena ematea, inguruan ditue-
nen laguntzarekin eta babesare-
kin».
Pagolari eta hezkuntzaren es-
parruan inplikatu diren maisu eta
maistrei eskaini die Iriartek bere
liburua: «Atzoko, gaurko eta be-
tiko maisu eta maistrei, nire ome-
naldirik beroena», idatzi du le-
hendabiziko orrietan. Liburua
aurkezteko hautatu duen aretoko
paretetako batean ageri diren ize-
nei egin die so egileak, atzoko eta
betiko maisu-maistra horiek ai-
patu dituenean. Frankismoaren
garaian errepresioa pairatu zute-
nen aldeko plaka dago Hezkuntza
Departamentuko areto nagusian
zintzilik. Haiek izan nahi ditu go-
goan Iriartek; bai eta aurrerantze-
an ere hezkuntzaren ardura har-
tuko dutenak ere.
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31 Astekoa1 Maistren eskola. Ikasleak,
1931n.
2 Jostun lanak. Santa Ana
eskolako neskak, 1896an.
3 Untzitiko eskola. Petra
Uhalde, ikasleekin, 1929an.
4 Irakasletza. Ikasleak.
5 Murillo el Cuende. Pas-
cual Ardanaz irakaslearekin.
‘NAFARROAKO ESKOLAREN HISTORIA
ILUSTRATUA’ - NAFARROAKO GOBERNUA
2
4
3
5
«Eskola da garaiangaraiko testuinguruhistorikoa hobekienislatzen ahal duenesparrua»Guillermo IriarteMaisu ohia eta idazlea
«Hezkuntza sistemakhelburu hartu behar dunork bere onenaematea, inguruandituenen babesarekin»Esther PagolaMaistra ohia
Edurne Elizondo Iruñea
Amaitu da laukogobernuaren den-bora, oraingoz:Navarra Suma ko-alizioak irabazi
ditu foru hauteskundeak, azkenorduko gainsariarekin: 19 eserle-ku eman zizkioten igandekoemaitzek, baina herenegun atze-rriko eta gorabeheraren bat izanzen mahaietako botoak zenbatu-ta, hogei lortu ditu, EH Bildurenkaltean. PSN izan da bigarren in-darra, 11 eserlekurekin. GeroaBaik bederatzi lortu ditu, EH Bil-duk zazpi azkenean, Ahal Dugu-kbi, eta bakarra Ezkerrak, justuan. Gobernua osatzeko giltza, be-
raz, Maria Txibite sozialistarenesku dago. Asteotako negoziazio-ek argituko dute PSNko burua go-bernua osatzeko gai izanen oteden, Navarra Sumaren gobernubat ahalbidetuko duen, edota be-rriro bozetara joan beharko den.Igandeko emaitzak jakin bezain
pronto, gobernua zuzentzeko as-moa agertu zuten Javier Esparzaburu duen Navarra Sumako agin-tariek, hiriburuko hotel bateanegindako agerraldian. Sarasatepasealekuko sozialisten egoitzan
ere, «presidentetzat» jo zutenMaria Txibite. «Ez diogu botorikemango Esparzari, eta ez duguakordiorik egingo EH Bildure-kin», zehaztu zuen PSNko bu-ruak; Txibite «gobernu aurrera-koi» baten lidergoa hartzekoprest agertu zen.Espainiako Gorteetarako hau-
teskundeak apirilean egin zituz-ten, baina sumatu da haien eragi-na, oraindik ere, maiatzeko he-rrialdeko bozetan. Eskuinmuturreko alderdien mehatxuakeraginda, neurri handi batean,PSNk nabarmen egin zuen goraapirilean, eta bultzada horrekekarri du foru hauteskundeetanbigarren indarra izatea. 2015ekohauteskundeetan bosgarrenakizan ziren sozialistak, 45.164 bo-torekin; apirilean 94.094 jaso zi-tuzten; orain, berriz, 70.143 (atze-rriko botoak aintzat hartu gabe).Geroa Baik eta EH Bilduk ere
gora egin dute boto kopuruan:Geroa Baik 53.497 boto jaso zituen2015ean, eta igandean, berriz,59.106; EH Bilduk 48.166 herrita-rren babesa izan zuen duela lauurte, eta 49.744 boto, berriz, igan-dean. «Aurreko legegintzaldianbestelako Nafarroa baten aldeegindako lanak zilegitasuna
eman digu», erran du BakartxoRuizek, asteon.Bertzelakoa izan da bi taldeok
laukoan lagun izan duten AhalDugu-ren emaitza. Amildu eginda: 45.164 boto jaso zituen duelalau urteko hauteskundeetan, eta16.124 igandekoetan. Alderdi ho-rren barruko liskarrek min han-dia egin diote laukoari, eta hau-tesleek beren botoen bidez eraku-tsi dute haserrea. Zigor bilakatudituzte botopaperak. Bost eserle-ku galdu ditu. Ezkerrak ere behe-ra egin du: 2015ean, bi eserlekueta 12.482 boto jaso zituen; orain,berriz, eserleku bakarra, 10.226botorekin.Geroa Baik orain arteko parla-
mentari kopuruari eutsiko dio.Igandean, Uxue Barkosek onartuzuen PSNri dagokiola gobernuazuzentzeko ardura. Bi mezu jarrizituen mahaian, sozialistentzat:«Udaletako gehiengo aurrera-koiak ere kontuan har ditzatela,eta bila dezatela akordioa, anbi-ziozko posizioei uko eginda».Igande gaueko ajea pasatuta,
asteon lanean hasi dira jada alder-di eta koalizioetako kideak. Abianjarri dute gobernua osatzeko aul-ki jokoa. PSNko zuzendaritzakokideek astelehenean egin zuten
bilera. Egun berean, Navarra Su-mako hautagai Javier Esparzaklehen telefono deia egin zion Ma-ria Txibiteri, konstituzionalistenarteko elkarrizketa eskatzeko.Agintari sozialistak erantzun zion«gobernu aurrekoia» osatukoduela. Esparzak argi du, ordea,«PSNren posizioa bideraezina»dela: «Edo Navarra Sumarekinhitzartzen du, edo EH Bildure-kin». Ekainaren 19an eginen duteParlamentua osatzeko saioa.
Gehiengo osotik hurbilIruñeko Udalean eskuz aldatukoda aginte makila heldu den lege-aldian. Parlamentuan bezala, Na-varra Suma koalizioa nagusitu dahiriburuan ere, eta gehiengo oso-tik hurbil gelditu da lortu dituenhamahiru eserlekuekin. Dezentehobetu ditu Navarra SumakUPNren duela lau urteko emai-tzak. Bigarren gelditu da EH Bil-du, zazpi zinegotzirekin, duelalau urte baino bi gehiago, alegia.Hirugarren indarra da PSN, bostzinegotzirekin, aurreko hautes-kundeetan baino bi gehiago.Geroa Baik emaitza kaskarra
izan du, eta bi zinegotzirekin gel-ditu da, hiru galduta. Berezikitxarrak izan dira Aranzadiren etaEzkerraren emaitzak, halere.Aranzadik, Ezkerrak eta AhalDugu-k larrutik ordaindu dutenor bere aldetik aurkeztea: boto-paperen %4ra iritsi ezinik aritudira Ahal Dugu eta Ezkerra, ber-dinketa teknikoan. %5 da udaleaneserlekua lortzeko muga. Aran-zadik hartu du kolperik handie-na, botoen %0,8 bertzerik ez baitulortu. Hiruren artean 8.000 botodituzte, baina zinegotzirik ez.Ekainaren 15ean osatuko dituz-
te udalak. Joseba Asironek egunhorretan emanen dio aginte ma-kila alkate berriari. Asteleheneanhedabideen aurrean agertu zen.Etorkizunaz galdetu zioten kaze-tariek: «Bihotzetik mintzo naiz.Nire irteera ziurtzat jotzen duteneditorial edo artikuluak gonbida-pen onena dira jarrai dezadan. Ba-tzuek presa dute ni joateko».Hauteskunde gaueko PSNko
Maite Esporrinen hitzak ere aipa-tu zituen. «Agur, Asiron!», oihu-katu zuen sozialistak militanteenaurrean. «Ez zuen baloratu PSNribotoa eman ziotenek ez zutelapentsatzen udala eskuinari ema-tea», erran zuen.Iruñerrian, aldaketak eutsi die
udal gehienei: lehen indarra izanda EH Bildu Atarrabian, Antsoai-nen, Berriozarren eta Uharten.Altsasun, berriz, Geroa Baik mar-ka guztiak hautsi ditu, hamar zi-negotzi lortuta. EH Bilduk lortuditu gainerako hiru eserlekuak.
Ekainaren 19an eginen dute Nafarroako Parlamentua osatzeko saioa. Navarra Sumanagusitu da bozetan, hogei eserlekurekin; PSNk aurrea hartu die laukoan ziren taldeei.
Txibiteren poltsikoan da giltza
PSNko buru Maria Txibite, eskuinean, alderdiak astelehenean egindako bileran, Iruñeko Sarasate pasealeluko egoitzan. IDOIA ZABALETA / FOKU
PSNren posizioabideraezina da; edo Navarra Sumarekinhitzartzen du, edo EH Bildurekin»Javier EsparzaNavarra Suma
«Ez diogu botorikemango JavierEsparzari, eta ez duguakordiorik egingo EH Bildurekin»Maria TxibitePSN
«Kontuan har ditzatelagehiengo aurrerakoiak,eta bila dezatelaakordioa, uko egindaanbiziozko posizioei»Uxue BarkosGeroa Bai
«Zilegitasuna eman diguaurreko legegintzaldianbestelako Nafarroabaten alde egindakolanak»Bakartxo RuizEH Bildu
‘‘
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31Gaiak
Ane Eslava Iruñea
Datuek argi erakus-
ten dute: ozeano-
ak zaborrez bete-
tzen ari dira.
1950eko hamar-
kadan gizakia plastikoa masiboki
erabiltzen hasi zenetik, kontsu-
moko oinarrizko material bilaka-
tu da. Dagoeneko 8.300 milioi
tona plastiko baino gehiago ekoi-
tzi dira, eta, aurreikuspenen ara-
bera, mende erdirako 34.000 mi-
lioi tonaraino irits daiteke, AEBe-
tako Georgiako Unibertsitateak
emandako datuen arabera. Zien-
tzialariak aspaldi hasi ziren ohar-
tarazten itsasora botatako plasti-
koak bost gune nagusitan biltzen
ari direla eta, erritmo horri eutsiz
gero, 2050ean arrain baino plasti-
ko gehiago egon daitekeela itsa-
soan.
Egoera larria da, beraz. Eta, ho-
rretaz jabetuta, asko dira arazoa-
ren inguruko kontzientziazioa
zabaltzeko lanean dihardutenak,
baita Nafarroan ere. Hain zuzen,
Iruñerriko Mankomunitateak
helburu horrekin antolatu du
Skeleton Sea erakusketa. Itsaso-
tik bildutako zaborrekin sortuta-
ko hamahiru artelan jarri dituzte
Iruñerriko hiru tokitan.
Joao Parrinha, Xandi Kreuze-
der eta Luis de Dios surflariek egin
dituzte eskulturak. Lisboakoa,
Munichekoa eta Alacantekoa
dira, hurrenez hurren, baina Por-
tugalgo hondartza batean ezagu-
tu zuten elkar. Surfean aritzen zi-
renean uretan ikusten zuten za-
borrak kezkatuta, zerbait egin
behar zutela pentsatu zuten.
«Beti ikusten genuen zabor
pila bat hondartzetan», kontatu
du Kreuzederrek surfari buruzko
webgune batean; «baina behin,
Indonesiako leku zoragarri bate-
an geundela, plastiko multzo izu-
garri handi bat ikusi genuen ure-
tan, eta ezin sinetsita gelditu gi-
nen».
Orduan, hondakinak jasotzea
eta artelan bihurtzea erabaki zu-
ten, eta hala sortu zuten Skeleton
Sea erakusketa, 2005ean. Ordu-
tik hainbat herrialdetara eraman
dute, eta oraingoan Mendillorri-
ko ur biltegian eta Atarrabiako
San Andres errotan zein batanean
ikus daiteke. Uztailaren 5era arte
egongo da zabalik hiru tokietan.
Egileek itsasoko animaliak iru-
dikatu dituzte zaborrekin: karra-
marro bat herdoildutako burdin
zatiekin, olagarro bat arrantzale-
en sareekin, arrain bat latekin...
Artelan gehienek irudi etsigarriak
erakusten dituzte: ahotik plasti-
koa darion balea, soka artean ha-
rrapatutako izurdea... Artistek
mezu argia bidali nahi dute:
«Izan itsasoak garbi; errespeta
dezagun natura».
Mobilizazioa helburu
Iruñerriko Mankomunitateak Li-
bera proiektuarekin bat egin du
erakusketa antolatzeko. SEO
Birdlife GKEak eta Ecoembes en-
presak abiatu zuten egitasmo
hori, 2017an, naturara heltzen di-
ren hondakinek eragiten dituzten
kalteen inguruko kontzientzia
sortzeko, eta gizartea mobiliza-
tzeko. Mankomunitateak ere hel-
buru berarekin antolatu du era-
kusketa, Igor Rico kideak azaldu
duen moduan: «Gizarteak ulertu
behar du zabor gutxiago sortu be-
har duela eta sortzen duena ongi
kudeatu; izan ere, hondakinak
edozein tokitara botaz gero, azke-
nean estoldetatik ibaira heltzen
dira, eta handik, itsasora».
«Erakusketaz gain, beste hain-
bat jarduera antolatu ditugu Libe-
ra proiektuaren testuinguruan»,
esan du Ricok. Hitzaldiak eta bisi-
ta gidatuak egingo dituzte, beste-
ak beste. Beren alea jarri nahi bai-
tute mankomunitateko kideek
itsasoa behingoz zaborretik aska-
tzeko.
Beira zatiekin, arrantzarako sareekin, sokekin eta antzeko materialekin sortu dituzte artelanak. IDOIA ZABALETA / FOKUSkeleton Sea erakusketan artelanak sortu dituzte hondakinekin. I. ZABALETA / FOKU
5Gaiak
Iruñerriko Mankomunitateak ‘SkeletonSea’ erakusketa antolatu du. Itsasotikjasotako zaborrekin sortutako eskulturakikusgai jarri dituzte hiru tokitan.Kontzientziazioa zabaldu nahi dute.
Artea itsasoakgarbitzeko
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko maiatzaren 31
RHURBILDU ETA LAUSaioa Alkaiza
(Des)aldaketarenesanahiaz
Isiltasun: iz. 1. Hotsik edo soinurik eza; ezer entzutenez den toki baten egoera.2. Isilik egotea, isilik dagoe-
naren jarrera». Zure isiltasunak salatzen zaitu.
Harluxet hiztegiak dio. Maiatzak27, astelehena, eguna ernatu berri.Ez dut Aranzadik hauteskundeenemaitzei buruz egindako haus-narketa (edo autokritika) aurki-tzen. Botoen %0,8. Zutabe hau ar-gitaratzen denerako, egonen danonbait topatzerik. Ea isiltasunakbaino gehiago dioen. Enbor batekerortzerakoan zarata egiten du,bai, ondoan inor ez egonagatik.Galdetu Iruñeko Udalean bestela. «Ulermen: iz. Ulertzeko ahal-
mena; adimena». Harluxeten-tzat lotura dute ulermenak eta
adimenak. «Adimen: iz. 1. Uler-tzeko ahalmena, pentsamendubidez nor bere buruaz eta ingu-ruaz jabetzeko ahalmena. 2. Ego-era bati aurre egiteko, arazo batiirtenbidea emateko, zirkunstan-tzien arabera aukera egitekoahalmena». Batzuetan ez daukazerikusik zerbait ulertzeko ahal-mena izan eta ulertzeko gai izate-ak. «Norbaitek azalduko ditIruñeko Udalekoa? Zergatik doazbereizita Aranzadi, Ahal Dugu,Ezker Batua eta Ganemos?».Galdera, Twitterren. Zerrendafantasmak baino mamu gehiagoinguruan.«Esanahi: iz. Hitz edo zeinu
batek adierazten duena edo esannahi duena». Eduardo SantosAhal Dugu-ko buruak «emaitzak
ez dira onak izan», adierazi du.Bada onak ez diren gauzak izen-datzeko beste adjektibo bat, esate-ko are errazagoa dena, agian:«Txarra». Hitz batek, baina, gau-za bat adierazten du eta besteak,bestea. Esanahien polisemia.
jotzen duen bitartean. Nafarroa-koa is different,dena dela. Bakar-txo Ruiz: «Aldaketa zen helburuaeta ez dugu lortu». Aitortza. Lau-koaren azkena, Ezkerra. «Inondikinora» ez zituen emaitza horiekespero, Marisa de Simonek dioe-nez. Betiko boto emaile fidel ba-tzuei eutsi, beste batzuk galduta.«Sinboliko: izond. 1. Sinboloari
dagokiona, sinbolo bidez adiera-zia. Irudi sinbolikoa. 2. Bere horre-tan esanahirik ez duena, baina asmo jakin baten adierazgarri dena». Maite Esporrinek (PSN)«agur, agur, agur, Asiron!» oihu-katu du bere baitan kabitu ezinik,Esparza zoriontzeaz gainera. Agurhori da euskaraz esandakobakarra.Desaldaketa: iz. 1. Gauzak erre-
gimenaren garaira itzultzea, eus-kara zokoratzea, eskubideak mu-rriztea; zuri-beltzezko Nafarroa. 2. Kaleak berreskuratzeko aukera,herri mugimenduan zentratzekogaraia, borroka hauspotzekounea. Guk idatziko dugu historia.
«Hausnarketa» behar da orainulertzeko zer gertatu den alder-diarekin. «Patxadarekin» so egi-nen diete emaitzei, «aztertzeko».Aztertzeko nola ote den posible le-gealdi erdia liskarretan pasatuduen talde batek (momentu bate-tik aurrera bi ere izan zena) hala-ko emaitzak lortzea. Auskalo. 7tik2ra pasatu dira parlamentuan. Geroa Baik boto gehiago parla-
mentuan, udal garrantzitsu asko-tan behera eginda. Iruñea, Tutera,Lizarra, Barañain… Horren ingu-ruko hausnarketarik ia inon ez,Hedoi Etxartek egindako irakur-keta kenduta. Munizipalismorikgabe nekez eraikiko da bestelakopolitika. Baikor, dena dela, Barko-sen taldea. EH Bilduk gora egin duparlamentuan eta Iruñeko udale-an. EH Bilduren Euskal Herrikosare sozialetan dena da «Zorio-nak, Hego Euskal Herria» (zen-bait txiotan bakarrik Euskal He-rria, Hegogabe) eta 345.000 boto-en aldarria. Historia egin omendute, lurralde historikoak behea
Kaleakberreskuratzekoaukera, borroka
hauspotzeko unea.Guk idatziko dugu
historia
Irudiab Iruñea
Plaza taula periodiko bilakatu duteBaluarte plaza itxuraldatu du datozen asteotan ikusgai izanen den erakusketak: taula periodikoaren 150. urteu-
rrena ospatzeko instalazioa jarri dute; zehazki, porlana baliatuta, taulako 118 elementuak irudikatzen dituzten
blokeak paratu dituzte plazan. Taula periodikoaren urteurrena aitzakiatzat hartuta, hitzaldi eta ekinaldi zikloa
antolatu du gobernuak, gainera. Ekainean eginen dituzte. Zientzia zabaltzea izanen dute asmo; kontzertuak,
tailerrak eta bertze ere eginen dituzte. NAFARROAKO GOBERNUA
Espetxera joateko taxi zerbitzuarenordutegia zabaldu du mankomunitateak
IRUÑEA bIruñerriko Mankomunitateak duela urtebete jarri zuen mar-txan Iruñetik espetxera joateko taxi zerbitzua, billabesak ez baitirakartzelaraino ailegatzen. Orain, taxi zerbitzu horren ordutegia zabal-tzea erabaki du mankomunitateak. Gainera, bost urte baino gutxiago-koentzat bidaia doan izanen da. Billabesaren prezio bera du taxi zerbi-tzuak: 0,70 euro. Iruñeko autobus geltokitik abiatzen dira espetxerajoaten diren taxiak.
%60-70DIAGNOSTIKOA JASO GABE DAUDEN ZELIAKOAK Nafarroako zeliakoek elkartea osatu dute, eta hainbat hitzaldi antolatu
dute, asteon, gaixotasun horren berri emateko. Nabarmendu dute
%60-70 inguru direla diagnostikoa jaso gabe dauden zeliakoak. Urtean
50-60 diagnostiko daude hamabost urte baino gutxiagokoen artean.
UEUk lau ikastaro eginen ditu hiriburuan,ekainaren 24tik 26ra bitartean
IRUÑEA bUdako Euskal Unibertsitateak prest ditu ekaineko bere ikas-taroak: denera, 30 antolatu ditu. Ikastaro horietako lau Iruñean izanendira, ekainaren 24tik 26ra. Feminismoa, ekonomia soziala, natur zien-tziak eta politika jorratuko dituzte. Gainera, irakaskuntzaren inguru-ko bertze hiru ikastaro eginen ditu, Hezkuntza Departamentuarekinelkarlanean, eta, ekainaren 25ean, hizkuntzalari euskaldunen lauga-rren topaketa antolatu du.
«Via Campesinak jarreragarbia hartu du neoliberalismokultural eta ekonomikoarenaurka; ama lurrarekin dugunharremanak batzen gaitu»
Paul NicholsonVia Campesina mugimenduko kidea
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31Iritzia
MUSIKA
ABARTZUZAPaulino Otamendiorkestra.
bBihar, 18:00etan, Irantzuko
monasterioan.
ALTSASUSantikutz abesbatza. bBihar, 19:30ean, Iortia kultur etxean.
ATARRABIATaken eta Ad Eternum.bGaur, 21:30ean, Totem aretoan.
ATARRABIACarlos Chaouen.bBihar, 20:00etan, Sugar Irish-en.
BAZTANDj Tirri & Tery. bGaur, 19:00etan, Iruritan.
BAZTANOharkabe. bGaur, 20:30ean, Iruritan.
FALTZESFaltzesko abesbatza. b Igandean, 13:00etan,
Pedro Iturralde gizarte etxean.
IRUÑEANafarroako Orkestra Sinfonikoa.
bGaur, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Iruñerria Jamaica Clash eta Bad Sound.
bGaur, 22:00etan, Akelarre elkartean.
IRUÑEAPaul Alone. bGaur, 22:00etan, Subsuelon.
IRUÑEAOpera herriko etxeko balkoietatik.
bBihar, 13:00etan, Udaletxe plazan.
IRUÑEAMarea. bBihar, 19:00etan, Ziudadelan.
IRUÑEAMarcillako Irama eta Paz de Ziganda ikastolako koroak.
bBihar, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEAPablo Alboran. bBihar, 21:30ean, Nafarroa Arenan.
IRUÑEAMaite Larburu. bOstegunean, 20:30ean,
Erraldoien Txokoan.
URDAZUBIAizkor Erauntsia, Ufestuek, Buiaka eta Dj Zeta.
bGaur, 23:00etan, plazan.
ANTZERKIA
BARAÑAINMemorias de Rose
musikala.
bGaur, 19:00etan, auditoriumean.
BARAÑAINBarañaingo AntzerkiTailerra: Orden de clausura.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
udaletxean.
BURLATAAdos: Que nadie camine
por mi mente con los pies sucios.
bGaur, 20:00etan, kultur etxean.
CASTEJONZaragozako Unibertsi-tatea:8 ratones ciegos.
bBihar, 20:00etan, Sarasate
aretoan.
IRUÑEA Jose Sacristan: Señora de rojo sobre fondo gris.
bGaur, 20:00etan, Gaiarren.
IRUÑEALa música de tu historia.
bBihar, 20:00etan, Gaiarren.
IRUÑEAAske!musikala.
bAsteartean, 20:00etan, Baluarten.
TAFALLATartean Teatroa: Ghero. bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
TUTERA Javier Gutierrez eta Cristina Castaño: ¿Quién es
el señor Schmitt?
bGaur, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
URDAZUBI Ipuin kontalaria. bGaur, 12:00etan, plazan.
ZANGOZA Iralei Teatro: Como
las cenizas por el fuego.
bOstegunean, 20:00etan, kultur
etxean.
ZIZUR NAGUSIAChe y Moche: El funeral.
bGaur, 22:00etan, kultur etxean.
DANTZA
ABARTZUZANafarroako DantzaEskola.
b Igandean, 12:30ean, Irantzuko
monasterioan.
ALTSASUDantza eta Musika Esola: Tradiziotik berrikuntzara.
bGaur, 19:30ean, Iortia kultur etxean.
IRUÑEAFarruquito. bBihar, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEAKubako Ballet Nazionala:Mari Errauskin.
b Igandean, 19:00etan, Gaiarren.
ZINEMA
ATARRABIAKarrikaluze.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
BERTZELAKOAK
BARAÑAIN Joseba de la Torrerenhitzaldia: Saharaz hegoaldeko
Afrikaren erronkak: ekonomiaren
historiaren bidezko analisia.
bAsteartean, 19:30ean, kultur etxean.
LEITZAAztiHitza. Xahoren bidaia
1835-2019 ikuskizuna: solasaldi
marraztua, antzerkia eta kantua.
bOstegunean, 19:00etan.
Gure proposamena b Burlata
Dibertsitate mentala: egunerokotik oholtza gaineraAdos Teatroa taldeak Burtalan emanen du gaur, 20:00etan, bere azken antzezlana: Que nadie camine por mi mente con los pies sucios. Lan horrek di-
bertsitate mentalaren auzia jarri nahi du mahai gainean, eta, horretarako, sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituzten pertsonak oholtza
gainera eramaten ditu. Mejorana elkarteko hainbat kidek parte hartzen dute obran, bertze hainbat aktore profesionalekin batera, dibertsitate menta-
laren ingurukoen berri emateko eta gogoeta pizteko asmoz. Garbi Losadak zuzendu du lana. ADOS TEATROA-UNAI BEROIZ
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31 Agenda
Edurne Elizondo Taxoare
Kontent, baina oporrak hartzekoirrikan. Halaxe da Osasunako ka-pitain Mai Garde (Iruñea, 1987).Balentria egin du taldeak, Biga-rren Maila irabazi baitu, hiru ur-teko bidea egin eta gero. Datorrensasoian, sortu berri duten Lehen BMailan ariko dira nafarrak.Zaleen txaloak jaso dituzue as-
teburuan, Sadarren, gizonen tal-
deko jokalariekin batera. Esker-
tzen dira horrelakoak?
Bai. Sasoia hagitz polita izan daguretzat; taldearentzat, oro har,denboraldi hagitz ona izan da, etaorain dagokigu egindako lanarenaitortza jasotzea. Hori eskertze-koa da beti. Sasoia biribila izan da Osasuna-
rentzat. Espero zenuten horrela
amaitzea hasi zenutenean?
Uste dut hainbat gauzak egin du-tela bat. Azken urteotan gauzakongi egin ditu taldeak, nire ustez,eta erein duen hazi hori loratuegin da. Uste dut zaila izanen delaoraingoaren pareko bertze sasoibat egitea. Gizonen taldea LehenMailara itzuli da, eta gu igoera lor-tzekotan izan gara. Emakumez-koen bigarren taldeak lortu du:Bigarren Mailara igo da. Osasu-nak hagitz urte txarrak izan ditu,baina Taxoaren lan ona egitenhasi dira, eta horren emaitza arigara zelaian ikusten.Lehen Mailara igotzea lortu ez
izanaren arantza baduzue?
Bai. Igotzeko lehiara iristea lortugenuen, eta, noski, helburua igo-tzea zen. Baina uste dut eginda-koari duen balioa eman behardiogula. Taldearen helburua ezzen liga irabaztea ere. Lehen lauonenen artean sailkatzea zen gurexede nagusia, eta sasoia hasi ze-nean esango nuke denek uste zu-tela laugarren izanen ginela,gehienez ere. Talde gaztea da, iadenak gara etxeko jokalariak, etatalde profesionalen aurka aritzeaegokitu zaigu, guk lortu dugunpostuan egoteko helburuarekinosatutako taldeen aurka, alegia.Tristatu gintuen igotzeko lehiahorretako finalera iritsi ez izanak,baina uste dut orain, denbora pix-ka bat pasatu eta gero, egindakoguztiaz ohartzen ari garela.Igoera lortu ez izanak ilundu du
urte osoko lana, neurri batean?
Uste dut igoera lortzeko finaleansartu ez izanak guri eta zaleei era-kutsi digula lortu duguna bene-tan garrantzitsua izan dela. Age-rian gelditu da zer zaila zenaurrean genuen erronka, eta ustedut horrek ekarri duela, azkene-an, sasoi osoan egindako lanhorri benetako aitortza egitea.Ohartu gara sekulako lana egin
dugula, eta argi dut kontent egonbehar dugula. Faboritoen aurkairabazi dugu sasoi honetan, etauste dut jendeak ikusi duela lor-tutakoa zenbateraino dengarrantzitsu.Zuek dakizue zein den egindako
ahaleginaren neurria.
Nik orain arte egindako lan guz-tiaren garrantzia nabarmendunahiko nuke. Ez bakarrik oraingosasoikoa. Hainbat urtez bazterre-an gelditu da emakumezkoenfutbola Nafarroan. Garai batean,
Lagunak taldea izan zen nagusie-tako bat, baina arazo ekonomiko-ek eragin zioten. Orain gutxi ba-tzuk dugu Osasunan aritzeko au-kera, baina jokalari guztien lanaeta ahalegina eskertu nahikonuke nik, talde guztietan behineta berriz saiatu diren emakume-en indar horrek ekarri baitu gurekirolak aurrera egitea.Emakumeen kirolaren arazoeta-
ko bat da babesik eza?
Bai, babesik eza arazo handia izanda guretzat. Orain arte, emakume
anitzek kanpora joan behar izandute futbolean aritzeko, hemenez zegoelako aukerarik. Gutxikegin dugu hemen gelditzekoapustu hori. Uste dut helburutzathartu behar dugula jokalariek he-men aritzeko aukera izatea, eta ezizatea ezinbertzekoa kanpora joa-tea.Gauzak aldatzen ari dira?
Argi dago emakumezkoen futbo-lak gora egin duela, eta uste dutegoera horrek ez duela atzera-bueltarik. Aurrera baino ez dugu-
la eginen. Duela hainbat urte,ziurgabetasunak jota izaten ginenjokalariok, taldeak desagertzekobeldurrez ere bai. Osasunan erehori gertatu zen. Taldea osatu,baina bertan behera utzi zuten.Argi dut orain hori gertatzea ani-tzez ere zailagoa litzatekeela;emakumezkoen futbolak bere bi-dea egin nahi du, eta horretan arida. Gizartean gertatzen ari dena-
ren isla da kirolaren esparrua,nire ustez: emakumeok rol geroeta nabarmenagoa bete nahidugu arlo guztietan. Anitz duguegiteko, baina ari gara gauza han-diak lortzen.Oraindik ere, kirola eta emaku-
mezkoen kirola bereizten dira.
Zaila da etiketa hori kentzea?
Orain arte ez ginen existitu ereegiten, eta, egia erran, etiketa gu-txienekoa da, niretzat. Inportan-teena da taldeek gure aldekoapustu sendoa egitea. Ezin duguahaztu duela hiru urte sortutakotalde bat dela gurea. Bide oneangarela uste dut, baina argi izan be-har dugu erronka handia dugulaaurrean, urratsez urrats egin be-har dugula aurrera. Uste dut ezinditugula gizonen eta emakumeenkirolak parekatu. Futbolean, adi-bidez, gizonen taldeek mugitzenduten diruak ez du deus ikuste-korik gure errealitatearekin. Ezinda alderatu, inondik inora. Eta ezdugu hori egin nahi. Orain, gurekasuan, gizonen taldearen beha-rra dugu. Helburua da gure kabuzeustea.Eta zein da hori lortzeko gakoa?
Gako anitz daude. Hedabideetantokia izatea garrantzitsua da; ga-rrantzitsua da gu ere Sadarrenaritzea; gure lana ikusgarri bila-katzea da kontua. Zelaiak bete-tzen ari gara, eta horrek erakus-ten du zaleen interesa pizten du-gula. Babesa behar dugu,handitzen jarraitzeko.Etxekoen babesa izan duzu?
Bai. Ahizparekin hasi nintzen,Atarrabian. Entrenatzeko aukeragenuen, baina ez ziguten uztenpartidak jokatzen. Izkoren ga-raian Osasunara etorri nintzen,baina taldea bertan behera utzizuten. Orduan, Lagunak taldea-rekin aritzeko aukera izan nuen,Lehen Mailan. Orain, egoera ber-tzelakoa da Osasunan. Futboleraitzultzeko nire aukera izan da. Sa-soia ez da amaitu, gainera. Nafa-rroako Kopako finala dugu, ekai-naren 9an, Castejonen.
«Jokalari guztienindarrak ekarri du gurekirolak aurrera egitea»
Mai Garde b Osasunako kapitaina
Sortu berri duten Lehen B Mailan ariko da Osasuna datorren sasoian,Bigarren Maila irabazi eta lehenengoan aritzeko aukerak ihes eginondotik. Urte osoko lana nabarmendu du Mai Garde kapitain gorritxoak.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
«Atarrabian hasinintzen; entrenatzekoaukera genuen, baina ez ziguten uztenpartidak jokatzen»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko maiatzaren 31
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus bnafarroa@hitza.eus