Post on 17-Aug-2020
NAFARROAKOHITZA
BE
RR
IA-K
O D
ISE
INU
TA
LD
EA
Greba feminista eginen dute gaur, bigarrenez b Protestak izanen dira, herriz herri b Mobilizatzekodituzten arrazoiak mahai gainean jarri dituzte adin eta esparru ugaritako hainbat emakumek b 2-3
Ingurumena Fiskaltzak salatuegin ditu Corellan Alhama ibaira
egin dituzten ur zikinen isurketak
5Mugikortasuna Kanpaina batabian da elbarritasunen bat
dutenen aparkalekuak ongi erabiltzeko
4Ostirala
2019ko martxoaren 8aX. urtea389. zenbakia
www.nafarroa.hitza.eusnafarroa@hitza.eus
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko martxoaren 8aAstekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Martxoaren
8a. Ema-
k u m e e n
greba. Eus-
kal Herriko
mugimen-
du feministak planto egitera deitu
ditu andreak, aurten, bigarrenez.
«Heteropatriarkatu kapitalistari
planto!». Nafarroan zutik dira
emakumeak. Zutik jarraitzen du-
te. Grebarako eta borrokarako
prest.
Herriz herri antolatu dituzte
protestak, gaurko, herrialdeko
talde feministek eta grebarako
propio sortutako batzordeek.
Iruñean, egunarekin batera hasi
dituzte mobilizazioak, gauerdian
manifestazio batek zeharkatu
baititu Alde Zaharreko karrikak,
gaua emakumeena ere badela al-
darrikatzeko.
Ekitaldi nagusiak, halere,
08:30ean hasiko dira. Piketeak
eginen dituzte grebalariek Naba-
rrerian, emakumeak plantora
deitzeko. 12:00etan elkarretara-
tzea eginen du mugimendu femi-
nistak, Gazteluko plazan. Bazka-
ria eginen dute 14:30ean, eta,
19:00etan, berriz, eguneko mani-
festazio nagusia abiatuko da, Go-
lem zinema aretoen paretik.
Bost ardatz ditu aurtengo greba
feministak: ikasketak, enplegua,
kontsumoa, pentsioak eta zain-
tza. Arlo horietan guztietan, ber-
dintasunaren eta justiziaren alda-
rria zabaldu nahi du gaurko pro-
testak, heteropatriarkatu kapita-
listaren zapalkuntzaren aurka.
Bizitza jarri nahi izan dute ema-
kumeek erdigunean.
Adin eta arlo ezberdinetako
hainbat andrek hartu dute hitza
orriotan, greba egiteko beren
arrazoien berri emateko. Gogoa
eta helburuak partekatzen dituz-
te, baina ezberdina da batzuen eta
bertzeen abiapuntua eta testuin-
gurua.
ANA SAROBE
Oneka elkarteko pentsioduna
«Emakumeok etxeanegiten dugun lanaagerian utzi behar dugu»
Etxetik kanpo lan egiten zuen
Ana Sarobek, iaz, mugimendu fe-
ministak lehendabizikoz grebara
deitu zuenean. Planto egin zuen.
Abenduan hartu zuen erretiroa.
Pentsioduna da orain, eta Oneka
taldearekin egin du bat. Euskal
Herriko emakume pentsiodunek
sortutako elkartea da, eta babestu
dute gaurko greba. Sarobek ere
greba eginen du, berriz ere. Ez du
hutsik egin nahi. «Greba egin be-
harra dago. Emakumeok etxean
egiten dugun lana agerian utzi
behar dugu. Ezkutuko lana da,
zaintza lana, baina mahai gainean
jartzeko ordua da».
«Gizon asko oso eroso bizi izan
da orain arte. Guk egin dugu dena
etxean. Baina argi izan behar dute
ez direla gure gainetik», erran du
Sarobek. Etxeko giroa ekarri du
gogora, eta «berdintasunezkoa»
zela nabarmendu du. Orain, gazte
anitzen jarrera ikusirik, «harritu-
ta» gelditzen dela onartu du.
«Lan handia bada, oraindik ere,
egiteko; bai eta emakume gazteen
artean ere».
Beren burua feminismoaren
aliatutzat jotzen dituzten gizonen
inguruan ere gogoeta egin nahi
izan du Sarobek. «Badira greba
egin nahi duten gizonak. Eta ez
dute ulertzen greba emakumeo-
na dela. Ez zaie buruan sartzen
haiek ere greba egiten badute ez
dela agerian geldituko guk egun
horretan egiten ez duguna». Egi-
teko lan handia badela berretsi du
Oneka elkarteko kideak.
CARIDAD JEREZ
Nafarroako Etxeko Langileen Elkartekoa
«Langileak gara, etadagozkigun eskubideaknahi ditugu»
Aspaldi hasi zen Caridad Jerez
gaurko grebarako prestaketak
egiten. Nafarroako Etxeko Langi-
leen Elkarteko burua da. Langile-
ok existitzen ez direlako erabaki
zuen Jerezek elkartea sortzea:
«Langile izaera ere ukatu egiten
digu egungo sistemak». Etxean
eta etxetik kanpo emakume lan-
gilea delako eginen du Jerezek
greba, gaur. «Amantal more bat
erosi dugu hainbat lagunok. Hori
jantzita aterako gara karrikara.
Atzera egiteko inolako asmorik ez
dugula argi utziko dugu».
Etxeko langile anitzek gaur
greba egiteko aukera ez dutela
izanen erran du Caridad Jerezek.
Horixe salatu du. Etxeko langile
anitzentzat greba egiteak berekin
ekarriko zuelako enplegua gal-
tzea. Errealitate hori aldatu nahi
dute elkarteko kideek, hain zuzen
ere. «Langileak gara, eta dagozki-
gun eskubideak nahi ditugu».
Etxetik kanpo, bai eta etxean ere.
Esparru guztietan, berdintasuna-
ren aldeko aldarria bere egin du
Jerezek. «Nik 61 urte ditut; nire
belaunaldiko emakumeon patua
Grebara deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak,bigarrenez. Herriz herri eginen dituzte protestak, gaur.Iruñean, piketeak izanen dira goizean, Nabarrerian;12:00etan elkarretaratzea eginen dute, Gazteluko plazan,eta 19:00etan manifestazioa abiatuko da Golemetatik.
Zutik jarraitzendute emakumeek
Iazko Martxoaren 8ko
goizeko elkarretaratzea.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
3NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko martxoaren 8a Astekoa
izan dira erratza eta seme-alabak.
Bada garaia gauzak aldatzeko»,
bukatu du.
FATIMA DJARRA
Afrikako Lorea elkarteko kidea
«Migratzaile anitzek ezinizanen dute greba egin,lana galduko luketelako»
Munduko Medikuak elkartean
aritzen da Fatima Djarra. Ginea
Bissautik etorri zen Nafarroara,
eta, herrialdean, Afrikako bertze
hamaika emakumerekin batera,
Afrikako Lorea izeneko elkartea
jarri zuen martxan. Greba eginen
du gaur. «Greba, emakumeon
eskubideen alde».
Elkarteko bertze emakumeak
izanen ditu Djarrak greban lagun.
Erran du, halere, emakume mi-
gratzaile anitzek ez dutela gaur
karrikara ateratzeko aukera iza-
nen. «Ezin izanen dute greba
egin, plantoarekin bat eginez gero
lana galduko luketelako. Baldin-
tza kaskarretan ari dira, eta beren
eskubideak zapaltzen dituzte»,
salatu du. Erantsi du greba egite-
ko aukera izanen ez duten horiek
ere ordezkatuko dituztela gaur
protesta egitera aterako diren gai-
nerako emakumeek.
Iazko Martxoaren 8ko grebak
mahai gainean jarri zuen auzi
hori, hain zuzen ere. Egun nagusi
den feminismoak zein neurritan
ordezkatzen ote dituen talde na-
gusi horretatik at gelditzen diren
emakumeak, alegia. Urratsak
egin direla azaldu du Djarrak.
«Iaz ez genuen sentitu gure alda-
rrikapenak ordezkatzen zituztela
protestek; aurten bai; guregana
etorri dira bertze talde feministe-
tako kideak. Izan dugu aukera iri-
tziak partekatzeko, eta aurrera
egin dugu. Ez dago lehen eta biga-
rren mailako emakumerik».
MIKELE GRANDE
Uharteko ikaslea
«Sistemak emakumeokzapaltzen gaitu; lan eginnahi dut hori aldatzeko»
«Greba? Noski eginen dudala!».
Zalantzarako tarterik ez du utzi
Mikele Grande ikasle uhartea-
rrak. Barañaingo Alaitz institu-
tuan ari da batxilergo artistikoa
egiten. Zentroko talde feminista-
ko kidea ere bada. Eta gaur, ikas-
tetxeko kideekin batera, Iruñeko
karriketan izanen da, feminismo-
aren alde.
Iaz ere greba egin zuen Gran-
dek. «Emakumeok zapaltzen
gaitu egungo sistemak; horren
kontzientzia badut, eta errealitate
hori aldatzeko egin nahi dut lan.
Oso garrantzitsua da greba egitea,
borrokatzea emakumeon alde».
Etxean beti izan du berdintasu-
naren aldeko giroa. Hori ikasi du.
«Beti azaldu didate argi emaku-
meok zer-nolako zapalkuntza ja-
saten dugu; eta irakatsi didate
hori ez dela bidezkoa».
Barañaingo institutuko talde
feministarekin bat egiteak ikas-
ten jarraitzeko aukera eman diola
erantsi du, eta eskertu du. «Tal-
dean sartu nintzenean konturatu
nintzen informazioa behar nuela,
behar nuela trebatu. Hor ikasi dut
feminismoa zer den, eta kontent
naiz».
LOLA ESLABA
Irunberriko gaztea
«Guk emakume aske izan nahi dugu gure herrietan»
Hiriburuko protestak izanen dira
gaurko nagusiak; hau da, jende
gehien erakarriko dutenak, hiri-
buruan eta inguruko herrietan
bizi baita populazioaren gehien-
goa. Nafarroako herrietan ere en-
tzunen da aldarri feminista, hala
ere.
Irunberrin eginen du greba
Lola Eslabak. Protesta prestatze-
ko lanetan aritu da, bertze ema-
kume anitzekin batera. «Femi-
nismoaren inguruan antolatuta
ez dauden emakume batzuk ere
aritu dira lanean», azaldu du.
Herri baten testuinguruan egin
du feminismoari eta emakumeen
aurkako zapalkuntzari buruzko
gogoeta: «Herrietan handiagoak
izan dira gure askatasunaren aur-
kako erasoak; zaintza lanak ema-
kumeoi egokitu zaizkigu, eta zer-
bitzu publikoak kendu dizkigute.
Zaila da emakume izanda herrie-
tan bizitzea».
Asmo eta nahi hori du Eslabak,
halere. Bai eta bertze emakume
anitzek ere. «Kapitalismoak, bai-
na, landa eremuko baliabideak
hustu eta hirietara bultzatzen gai-
tu. Guk emakume aske izan nahi
dugu gure herrietan», nabar-
mendu du.
Emakumeon aldarriak Iruñera
eramanen dituzte Irunberriko
gazteek, arratsaldeko manifesta-
zioarekin bat eginez. Emakume-
ak saretzeko beharraren garran-
tzia nabarmendu du Eslabak.
ESMERALDA AMADOR
Gaz Kalo ijitoen elkarteen federaziokoa
«Emakume ijitoak gara,eta horrek zailtasungehiago ekartzen digu»
Lizarran bizi da Esmeralda Ama-
dor. Gaur, herriko protestetan
parte hartuko du. «Greba eginen
dut, bai. Gaz Kaloko langile guz-
tiok eginen dugu». Amadorrek
azaldu du iaz ez zuela egin, baina
aurten sentitu duela berdintasu-
naren aldeko urratsa egiteko eta
plantoarekin bat egiteko beharra.
«Azken urte hau aldaketa urtea
izan da emakume ijitoentzat.
Greba eginez erakutsi nahi dugu
guk ere berdintasunaren alde
egin nahi dugula lan».
Gaz Kalo federazioko berdinta-
sun saileko arduraduna da Ama-
dor, eta Lizarrako Udaleko Ber-
dintasun Batzordeko kide ere bai.
Argi du emakumeen aurkako za-
palkuntzaren kontrako borroka
ez dela egun batetik bertzera ira-
baziko. Baina egunez egun urra-
tsak egiteko beharra azaldu du.
Are gehiago emakume ijitoen ar-
tean. «Gu bertze emakume anitz
baino atzerago gaude, oraindik
ere. Emakumeak gara, emakume
eta ijito, eta horrek zailtasun
gehiago ekartzen digu; zailtasu-
nak, bertzeak bertze, etxebizitza
edo enplegua lortzeko».
Estereotipoen aurkako borro-
karekin lotu du gaurko greba fe-
minista Esmeralda Amadorrek,
gainera. «Ijitoen inguruko au-
rreiritziak apurtzeko ere egin be-
har dugu lan. Berdintasunaren
alde ari garela erran nahi dugu
ozen, eta askotarikoak garela»,
gaineratu du.
Edurne Elizondo Iruñea
Ez da pribilegio bat; ez
da VIPentzako gune
bat. Behar batek bul-
tzatuta, autoa apar-
katzeko gordetako
toki bat da. Agerikoa ematen du,
baina oraindik ere hori gogora-
tzeko eta gogorarazteko beharra
badela erran du Nafarroako Co-
cemfe elbarritasun fisikoa eta or-
ganikoa duten pertsonen elkarte-
en federazioko buru Manuel Are-
llanok. Kanpaina bat jarri berri du
martxan erakunde horrek, Iruñe-
ko Udalaren babesarekin, elba-
rritasuna duten pertsonen esku-
bideak bete ditzaten.
Ez da VIPentzako gune bat; be-
har bat da. Lelo horrekin hasi
dute kanpaina. Elbarritasuna du-
tenentzako Iruñeko 40 aparkale-
kutan jarri dituzte esaldi hori ida-
tzia duten itsasgarri handiak; gai-
nera, gidarien artean banatu
dituzte lelo bera zabaldu nahi du-
ten eskuorriak. Eskuorri horiek
jaso dituzte elbarritasuna dute-
nentzako tokiak behar dituzten
hainbat gidarik errandako hitzak:
«Niretzat gordetako tokian zuk
bost minutu ematen dituzu, bai-
na nik, ondorioz, 30 gehiago be-
har ditut aparkatzeko», azaldu
du Mikel Bidaurrek. Elena Gar-
ciak galdera zuzenagoa egin nahi
izan die gordetako tokiak baime-
nik gabe erabiltzen dituztenei:
«Nire aparkalekua nahi duzu?
Nire ezintasuna ere bai?». Gorde-
tako tokia gaizki erabiltzeak zer
ekartzen ahal duen kontatu du,
berriz, Irene Aspurzek: «Nire to-
kian uzten baduzu zure autoa, fi-
siora joateko aukera galduko dut,
eta behar dut».
Kanpaina egiteko beharra ere
badela erakutsi dute datuek, Co-
cemfeko ordezkariek azaldu du-
tenez. 2017. urtean, adibidez, 405
gidari salatu zituzten Iruñeko
udaltzainek, elbarritasuna dute-
nentzako tokiak erabiltzeagatik,
hori egiteko baimenik izan gabe.
2018. urtean, berriz, 383 salaketa
jarri zituzten udaltzainek. Be-
rrehun euroko isuna ezarri zieten
gidarioi, eta garabiak eraman zien
autoa, gainera.
«Arazoa datuek erakusten du-
tena baino larriagoa da», onartu
du Iruñeko Udaleko Herritarren
Segurtasunerako zinegotzi Itziar
Gomezek. Izan ere, gordetako to-
kiak baimenik gabe erabiltzen di-
tuzten gidari anitzek isuna jaso
gabe alde egitea lortzen dute.
«Azken asteotan, sare sozialetan
ikusi ditugu baimenik gabe apar-
kalekuak erabili dituzten autoen
argazkiak. Ongi dago sareetan sa-
latzea gertatzen dena, baina he-
rritarrei eskatu nahi diegu udal-
tzainei deitzeko», eskatu du zine-
gotziak.
«Bi minutu bakarrik». Co-
cemfeko buru Manuel Arellanok
nabarmendu du «aitzakia» hori
erabiltzen dutela baimenik gabe
aparkatzen duten gidari gehie-
nek.
Denbora ez da berdin neurtzen,
ordea, elbarritasunen batek nor-
baiten mugikortasunari eragiten
dioenean. Horixe azaldu du Jesus
Mari Caballerok. Gordetako to-
kietan aparkatzeko txartela du.
«Erosketak egitera joateko, edo
fisioterapia jasotzera joateko era-
biltzen dut autoa. Tokia gaizki
erabiltzen badu norbaitek, ni ezin
naiz zain gelditu bide erdian.
Buelta eman behar dut, eta bertze
toki bat bilatu. Baina joan behar
dudan tokitik urrun aurkitzeak
ez dit egoera konpontzen», kon-
tatu du.
Cocemfeko kideek argi dute
kontua errespetuz jokatzea dela,
eta hori nabarmendu nahi izan
dute. Gordetako tokiak erabiltze-
ko eskubidea badutela berretsi,
eta hori errespetatzeko eskatu
diete gidariei. «Izan dezatela gu-
txieneko elkartasuna mugitzeko
zailtasunak dituztenentzat. Hi-
riak denentzat izan behar du atse-
gin».
Txartela dutenen jokabideaGordetako tokietan autoa uzteko
udalak ematen duen baimena be-
har da herrialdean. Baimen hori
dutenen artean ere ongi jokatzen
ez duenik badela onartu dute Co-
cemfeko kideek, eta salatu egin
dute. «Txartelaren jabeak erabili
behar du txartela; ezin du bertze
inork erabili. Eta txartela duenak
jaso badu bere ardurapean dago-
en norbaitek elbarritasunen bat
duelako, harekin denean baino
ezin ditu erabili gordetako to-
kiak», gogoratu du Manuel Are-
llanok.
Iruñeko Udalak 126 baimen
kendu zituen iaz, txartela behar
bezala ez erabiltzeagatik. Kopu-
rua handiagoa izan zen 2017. ur-
tean: 155 kendu zituzten. 2016an,
berriz, 275. Txartela gaizki erabil-
tzen dutenentzat 500 eurokoa da
isuna, gainera.
«Guk ez dugu isunen bidea le-
henetsi nahi; ez da hori gure as-
moa. Jendea kontzientziatu nahi
dugu. Kontua da anitzetan horre-
lako neurriak behar direla jende-
ak behar den bezala joka dezan»,
azaldu du Arellanok.
Udalak gordetako tokietatik
kanpo, aparkalekua arautua du-
ten guneetan ere uzten ahal dute
autoa elbarritasunen bat dute-
nek, txartela badute. Ez dute or-
daindu behar. Kontua da ohiko
tokiak gordetakoak baino estua-
goak direla, eta, ondorioz, zailta-
sunak dituzte erabiltzaileek auto-
tik ateratzeko edo berriz sartzeko.
«Makuluak edo aulkia erabiltzen
duenak ez du tokirik izaten, on-
doko autoa hagitz gertu dagoela-
ko», erran du Jesus Mari Caballe-
rok. Gordetako tokiak zabalago-
ak dira autotik ateratzeko eta
sartzeko lanak errazteko asmoz,
hain zuzen ere.
«Nahikoa zailtasun badugu
berez; ez dezala zailtasun gehiago
ekarri bertze gidarien jokabide-
ak», berretsi du Arellanok. Bat
egin du Caballerok: «Errespetua
eskatzen dugu. Gure eskubidea
delako».
Cocemfeko kideek erakunde
publikoek duten ardura ere jarri
nahi izan dute mahai gainean,
erakunde horietako autoek ere
erabiltzen dituztelako elbarrita-
suna dutenentzako tokiak, sare
sozialetan hainbat herritarrek za-
baldutako argazkiek erakutsi du-
tenez. «Gu ere bagara kanpaina
honen hartzaile, eta badugu zer
hobetu», onartu du Itziar Gomez
zinegotziak.
«Gizarteak badu zer hobetu,
denen eskubideak betetzeko»,
bukatu du Arellanok.
Elbarritasunen bat duten auto gidarientzat gordetako aparkalekuak ongi erabiltzekokanpaina jarri dute martxan Cocemfe elkarteko kideek, Iruñeko Udalarekin batera.
Ez baitira VIPentzako tokiak
Cocemfe elkarteko eta Iruñeko Udaleko ordezkariak, udaletxean, kanpaina aurkezteko egindako agerraldian. IÑIGO URIZ / FOKU
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 8aGaiak
600GORDETAKO TOKIAK
Iruñeko Udalak, denera, 600 toki
ditu gordeak elbarritasuna dute-
nek autoa uzteko. 200 inguru lur
azpiko aparkalekuetan dira. Kopu-
rua «nahikotzat» jo dute Cocemfe
elkarteko kideek.
383 gidari salatuzituzten iaz, Iruñean,autoa baimenik gabeutzi zutelako gordetakotokietan
Txartela behar bezala ez erabiltzeagatik ereisunak jarri dituzteudaltzainek; iaz 126baimen kendu zituzten
Edurne Elizondo Iruñea
Tuterako InstrukzioEpaitegi Dekanoraailegatu da auzia:erakunde horrenaurrean salatu ditu
Nafarroako Fiskaltzak CorellanAlhama ibaira egindako ur ziki-nen isurketak. Araztegian dagoarazoa, batetik, azpiegitura ho-rretako saneamendu saretik eginbaitituzte isuriak. Hori gertatzenari zela salatu zuen Gurelur taldeekologistak joan den udan, hainzuzen ere. Bertzetik, Gurelurrekokideek udan ere agerian utzi zu-ten araztegitik pasatu gabe, sane-amendu saretik zuzenean ari zi-rela isuriak egiten Corellan, Alha-ma ibaira.Udan, jada, herri horretan ger-
tatzen ari zena salatu zuen taldeekologistak. Fiskaltzari emanzion isurien berri Gurelurrek.«Ibaia estolda bilakatu dute; Al-hamako uraren kalitateak beheraegin du nabarmen, eta bazterrekozuhaitzei, landareei eta animalieiere eragin diete ur zikinek», na-barmendu dute Gurelur taldekokideek.Bereziki aipatu dute bisoi euro-
parraren kasua ekologistek.«Galtzeko arriskuan da», gogo-ratu dute. Igarabak ere bizi diraAlhaman, eta ur garbia behardute aurrera egiteko. Isurketak biespezie horien ugaltze garaiangertatu zirela erran dute Gurelu-rreko ekologistek, hain zuzen ere.Corellako Udalak ere esku har-
tu du auzian. 2018ko urte hasie-ran jada salatu zuen araztegia ezzela bere lana ongi betetzen ari.Nilsa enpresa publikoa da Core-llako araztegiaren kudeatzailea.Udalak auziaren berri eman etagero, Nafarroako Gobernuak etaEbroko Ur Konfederazioak salatuzuten Nilsaren jarduera. Enpre-sak erantzun zuen araztegiko az-piegitura zaharkitua gelditu dela,eta, ondorioz, herri horrek eragi-
ten dituen hondakinak tratatzekogaitasunik ez duela jada. Nilsakonartu zuen ur zikin guztiak tra-tatzeko aukera ez zutenean Alha-mara isurtzen zituztela.Araztegia egokitzeko lanak ira-
garri zituen enpresak orduan, etamartxan jarri zituzten. Irailean,halere, herriko udaleko ardura-dunek ezagutarazi zuten egoerakez zuela hobera egin. Alderantziz,okerrera egin zuela salatu zuten.Corellako isurketen arazoa ez zenkonpondu, eta, ekainean, gaine-ra, Cintruenigoko enpresa batetiklixiba isuri zuten ibaira, eta mila-ka arrain hil ziren.Irailetik aurrera, Corellako
Udalak hainbat azterketa eginditu Alhama ibaiko uraren kalita-teari buruz. Erakunde horrekerran du ibaia egun «garbi» da-goela isurketak izan ziren tokian.Nabarmendu du, halere, ibaikohainbat tartetan badirela honda-kin solidoak, isurien ondorioz.Gurelur talde ekologistak eska-
tu du ibaia garbi dezatela, honda-kin horiek ateratzeko asmoz,hain zuzen. «Isurketak izan diren
ingurua lehengoratzeko lanakegin beharko lituzkete; hondaki-nak atera, eta dagozkien tokiantratatu», erran dute Gurelurrekokideek.Ekologistek argi dute premiaz-
koa dela Corellako araztegianneurriak hartzea, ibaia zikintzenez jarraitzeko. «Saneamendu sa-retik ur zikinak zuzenean ibairabotatzen dituen bidea itxi behar-ko luke araztegiak. Ur zikinakaraztegira garraiatzen dituzten
hodietan ere egin beharko lituz-kete behar diren lanak, ibairadoan edozein irteera itxi ahal iza-teko», erran dute talde ekologis-tako arduradunek.Nilsa 1989. urtean sortu zuten.
2015eko datuen arabera, enpresapubliko horrek 141 araztegi kude-atzen ditu, eta 544 zulo septiko.Corellako araztegian bi langile hilziren iazko udan, ur zikinentzakoputzu batera erorita.
Salaketa Errioxatik ereCorellan gertatutako isuriek he-rrialdetik at ere izan dute eragina.Errioxako (Espainia) LurrarenLagunak talde ekologistak Gure-lurren salaketarekin bat eginzuen udan, hain zuzen ere. Alha-ma ibaiko urak Nafarroa ez ezikErrioxa ere ukitzen du. «Corella-tik behera, ur gardena ur gris etazikin bilakatzen da», erran zuen
Errioxako talde ekologis-tako kide Juan Donairek,egoera salatu zuenean.Lurraren Lagunak el-
karteak, zehazki, Nafa-rroako eta Errioxako go-bernuei eskatu die eskuhar dezatela Corellakoaraztegian dagoen ara-zoa konpontzeko. Ebro-ko Ur Konfederazioari
ere eskatu dio neurriak har ditza-la isurketa gehiagorik gerta ez da-din. Errioxako taldeak ontzat jo du
fiskaltzak salaketa Tuterako epai-tegira eramateko egindako urra-tsa, baina nabarmendu du isuriekmin handia eragin dietela jada Al-haman bizi diren animaliei. Kez-ka du Gurelurrek ere, eta admi-nistrazioari exijitu dio neurriakhartzeko eta erantzukizunak ar-gitzeko.
Corellan Alhama ibaira egin dituztenisuriak salatu ditu fiskaltzak. Gurelurtalde ekologistak udan eman zuengertatzen ari zenaren berri; araztegikokudeatzaileen ardura utzi dute agerian.
Ura garbituordez, zikindu
Alhama, Corellan. Ur zikinak ibaira ailegatu dira, araztegiak ez duelako ongi funtzionatzen. GURELUR
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 8a Gaiak
Nilsa enpresa publikoakkudeatzen du Corellakoaraztegia; azpiegiturazaharkitua dela onartu du
Errioxako Lurraren Lagunaktalde ekologistak ere salatu ditu isurketak; ibaiakherrialde hori ukitzen du
RHURBILDU ETA LAUSaioa Alkaiza
Zutabe hau ez da existitzen
Zutabe hau ez da existi-
tzen eta bere buruaz
beste eginen du bere
existentzia ezaren
ezaugarriak azaldu ondoren. Zu-
tabe hau ez da martxoaren 8an
idatzi, baina martxoaren 8an ar-
gitaratuko da, eta, beraz, greba
feministari uko eginen lioke bal-
din eta edukirik balu eta baldin
eta kobratua balitz. Zutabe ho-
nen truke, ondorioz, uko egiten
zaio dirurik jasotzeari. Zutabe
honek heteropatriarkatu kapita-
listaren talaiatik egindako kaze-
taritza prekario, misojino, kristal
sabaidun erasokorra salatu nahi
du. Eta zutabe hau egunkari ba-
tean absentziaren presentzia iru-
dikatzeko argitaratu da. Hau esa-
teko baino ez:
Heteropatriarkatu kapitalista-
ri, planto; martxoak 8, greba fe-
minista! Heteropatriarkatu kapi-
talistari, planto; martxoak 8, gre-
ba feminista! Heteropatriarkatu
kapitalistari, planto; martxoak 8,
greba feminista! Heteropatriar-
katu kapitalistari, planto; mar-
txoak 8, greba feminista! Hetero-
patriarkatu kapitalistari, planto;
martxoak 8, greba feminista! He-
teropatriarkatu kapitalistari,
planto; martxoak 8, greba femi-
nista! Heteropatriarkatu kapita-
listari, planto; martxoak 8, greba
feminista! Heteropatriarkatu ka-
pitalistari, planto; martxoak 8,
nista! Heteropatriarkatu kapita-
listari, planto; martxoak 8, greba
feminista! Heteropatriarkatu
greba feminista! Heteropatriar-
katu kapitalistari, planto; mar-
txoak 8, greba feminista! Hetero-
patriarkatu kapitalistari, planto;
martxoak 8, greba feminista! He-
teropatriarkatu kapitalistari,
planto; martxoak 8, greba femi-
nista! Heteropatriarkatu kapita-
listari, planto; martxoak 8, greba
feminista! Heteropatriarkatu ka-
pitalistari, planto; martxoak 8,
greba feminista! Heteropatriar-
katu kapitalistari, planto; mar-
txoak 8, greba feminista! Hetero-
patriarkatu kapitalistari, planto;
martxoak 8, greba feminista! He-
teropatriarkatu kapitalistari,
planto; martxoak 8, greba femi-
nista! Heteropatriarkatu kapita-
listari, planto; martxoak 8, greba
feminista! Heteropatriarkatu ka-
pitalistari, planto; martxoak 8,
greba feminista!
listari, planto; martxoak 8, greba
feminista! Heteropatriarkatu ka-
pitalistari, planto; martxoak 8,
greba feminista! Heteropatriar-
katu kapitalistari, planto; mar-
txoak 8, greba feminista! greba
feminista! Heteropatriarkatu ka-
pitalistari, planto; martxoak 8,
greba feminista! Heteropatriar-
katu kapitalistari, planto; mar-
txoak 8, greba feminista! Hetero-
patriarkatu kapitalistari, planto;
martxoak 8, greba feminista! He-
teropatriarkatu kapitalistari,
planto; martxoak 8, greba femi-
nista! Heteropatriarkatu kapita-
listari, planto; martxoak 8, greba
feminista! Heteropatriarkatu ka-
pitalistari, planto; martxoak 8,
greba feminista! Heteropatriar-
katu kapitalistari, planto; mar-
txoak 8, greba feminista! Hetero-
patriarkatu kapitalistari, planto;
martxoak 8, greba feminista! He-
teropatriarkatu kapitalistari,
planto; martxoak 8, greba femi-
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 8aIritzia
Heteropatriarkatukapitalistari, planto;martxoak 8, greba
feminista!
greba feminista! Heteropatriar-
katu kapitalistari, planto; mar-
txoak 8, greba feminista! Hetero-
patriarkatu kapitalistari, planto;
martxoak 8, greba feminista! He-
teropatriarkatu kapitalistari,
planto; martxoak 8, greba femi-
nista! Heteropatriarkatu kapita-
33.839ZENBAT PERTSONA DIRENLANGABEZIAN HERRIALDEANLangabeziak gora egin du Nafa-
rroan. Espainiako Lan Ministerio-
ak otsaileko datuak ezagutarazi di-
tu, eta, haien arabera, herrialdean
260 langabe gehiago dago. Dene-
ra, 33.839 pertsona daude lanik ez
dutenen zerrendan.
Jendetzak egin du bat inude eta artzainen40. urteurreneanBERA bEguraldia lagun, jende-tzak egin zuen bat igandean Be-
ran, inude eta artzainen dantza
ikusteko. 150 dantzarik hartu zi-
tuzten herriko karrikak, 50 per-
tsona inguruk osatutako konpar-
tsarekin batera. Igandekoa inau-
teri hasierako emanaldi berezia
izan zen, inude eta artzainak
dantzara lehendabizikoz atera zi-
renetik 90 urte pasatu baitira.
1929. urtean egin zuten lehen
saio hartan, gizonak baino ez zi-
ren aritu dantzan. Frankismoak
bertan behera utzi zuen inaute-
rietako besta hori, 1979. urtera
arte. Duela 40 urte hasi ziren be-
ratarrak inude eta artzainak, be-
rriz ere, ospatzen. Geroztik, gizo-
nak eta emakumeak aritu dira
karrikan dantzan, inauterietako
giroa berotzeko asmoz. Inude eta artzainak, dantzan, Berako karriketan. AINHOA LARRETXEA
«Nire liburua nirebizitzaz ari da, bai etanire obraz, hainbatproiektu politikoz etaarteak ahalduntzekoduen gaitasunaz ere»
Abel AzkonaArtista
Sei hautagai daudeVianako Printzeasaria jasotzekoIRUÑEA bSei hautagairen arteanaukeratuko du epaimahaiak, api-
rilean, aurtengo Vianako Printzea
saria: Atena fundazioa, Pamplo-
nesa musika banda, Fernando
Hualde etnografoa, Sagrario Ale-
man euskaltzaina, Tomas Yerro
idazlea eta Raul de la Fuente eta
Amaia Remirez zinemagileak.
MUSIKA
ATARRABIANafarroako Ganbera
Opera: El flautista de Hamelin.
bBihar, 18:00etan, kultur etxean.
IRUÑEAReal Straits.
bGaur, 21:00etan, Zentral aretoan.
IRUÑEAEl Ultimo Tributo.
bBihar, 21:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEANikki Hill.
bAsteazkenean, 20:00etan, Zentral
aretoan.
IRUÑEAOpera:La serva padrona.
bOstegunean, 20:00etan, Gaiarren.
BERTSO SAIOAK
ETXARRI ARANATZNafarroakoTxapelketako finalaurrekoa: Iban
Garro, Iker Gorosterrazu, Diego
Riaño, Julio Soto, Xabier Terreros
Gartzia Terreeta Julen Zelaieta.
bBihar, 17:30ean, kultur etxean.
LESAKANafarroako Txapelketa-
ko finalaurrekoa: Saioa Alkaiza,
Eneko Fernandez, Joanes Ilarregi,
Xabat Ilarregi, Josu Sanjurjo eta
Alazne Untxalo.
b Igandean, 17:30ean, kultur etxean.
DANTZA
BARAÑAINArantxa Villanueva
konpainia:La soledad de Bernarda.
bBihar, 20:30ean, auditoriumean.
LIZARRAFueradeleje:¿Quién
teme al lobo feroz?
b Igandean, 18:00etan, Los Llanos
zinema aretoan.
ANTZERKIA
ARANGURENProducciones
Maestras: Loco desatino.
b Igandean, 20:00etan, Mutiloako
kultur etxean.
ATARRABIALa Caja Flotante:
Catástrofe.
b Igandean, 19:30ean, kultur etxean.
BURLATAAmildegi: Izaro.
b Igandean, 18:00etan, kultur etxean.
CASTEJONBeatriz Rico:
Antes muerta que convicta.
bBihar, 20:00etan, Sarasate
kultur etxean.
CINTRUENIGOTdiferencia:
Con fajas y a lo loco.
bBihar, 20:00etan, Avenidan.
IRUÑEAXabier Artieda:
Everybody Needs Heroes!.
bGaur, bihar eta etzi, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
IRUÑEADemode Quartet:
Epa txiki.
bBihar, 18:00etan, Sanduzelaiko
Civivox aretoan.
IRUÑEA Jesuitinas Lantegia:
La casa de Barnarda Alba.
bBihar, 19:00etan, Juslarrochan.
IRUÑEAChevere:Eroski Paraíso.
b Igandean, 19:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEAMutis por el Foro:
La importancia de ser honesto.
bAstelehenean, 19:30ean,
Iturramako Civivox aretoan.
IRUÑEAEguzkilore:8 femmes.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Iturramako Civivox aretoan.
LODOSALa Trocola Circ
zirku konpainia:Emportats.
b Igandean, 18:30ean, kultur
etxean.
ZINEMA
IRUÑEA Ikuspuntua, zinema
dokumentalari buruzko jaialdia.
bAstelehenetik hilaren 16ra bitarte,
10:00etan, 12:30ean, 17:00etan,
20:00etan eta 22:30ean, Baluarte
auditoriumean.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 8a Agenda
Edurne Elizondo Iruñea
Urtegi bati lotutako herria da Esa,eta hango alkate Roberto Marti-nez Luiando (Iruñea, 1984). Urte-gia handitzeko lanek baldintzatudute eskualdeko egunerokoa. 103etxebizitza desjabetu zituzten,2013ko lur jausiagatik.Noiz eta zergatik eskatu zenu-
ten kalte-ordaina?
2013. urtean lur jausia izan zenEsako eskuineko hegalean, etaurbanizazioak hustu behar izanzituzten, segurtasunagatik. Ho-rren ondorioz, proiektua aldatubehar izan zuten; aurretik ere hi-rutan egokitu zuten plana. Alda-keta horren bidez, konponbideaeman nahi izan zioten urbaniza-zioetan sortutako arazoari, lurmugimenduak 103 etxebizitzarieragin ziolako. Udalak, gainera,herri lurrak bazituen mugimen-du horrek ukitutako eremuan.Hori gertatu baino lehen, Esak
jaso izan du ordainik urtegiko la-
nek eragindako kalteengatik?
Bai. Lanek eragindako kalteak or-daintzeko sail bat badu Ebroko UrKonfederazioak. Zortzi milioi eu-rokoa da, eta, orain arte, sei ingu-ru ordaindu dizkiote udalari. Gusartu ginenean, ordainketa ho-riek bertan behera gelditu ziren.Konfederazioak erran zuen diru
anitz gastatu zuela jada orduraarte. Uler dezakegu, neurri bate-an. Baina hegaleko lur mugimen-dua gertatu, eta lurrak eta etxebi-zitzak galdu eta gero, uste genuenordaina jasotzeko eskubidea ba-genuela, eta konfederazioari ze-gokiola ordainketa horiek egitekoplan berri bat prestatzea edo au-rretik zegoenari segida ematea.Nola eragin dio etxebizitza ho-
riek galtzeak herriari?
Anitz da 103 etxebizitza galtzea.Egia da gehienak bigarren etxebi-zitza zirela jabeentzat, baina ur-banizazio horiek jende anitz era-kartzen zuten Aste Santuan etaudan, batez ere, eta sumatzen dagaldu izanaren eragina. Horkojendeak herrian kontsumitzenzuen, eta beherakada hori suma-tu da. Horregatik uste genuen or-daina jasotzeko plana martxan ja-rri behar zela, berriz ere.Ebroko Ur Konfederazioari egin
zenioten eskaera?
Bai. Eta isiltasuna izan zen jasota-ko erantzuna. Ondorioz, Espai-niako Auzitegi Nazionalera jo ge-nuen helegitea aurkeztera. Era-kunde horrek kolpe batezkonpondu nahi izan zuen auzia:auziaren mamiari ez diote eutsi,eta erran dute guk proiektua al-datzeko prozesuan aurkeztu be-har izan genituela gure alegazio-
ak. Gure abokatuek kontrakoadiote, ordea. Proiektua egokitudutenean alegazioak aurkeztekoepea zehaztu dute, baina lur jau-siak eragindako aldaketaren ka-suan ez dute horrelakorik egin.Espainiako Auzitegi Nazionale-
ko epaileen ebazpenari helegi-
tea jarriko diozue?
Bai. Egin dugu jada. Abokatuekerran digute ez dela erraza izanen,baina saiatu behar dugula ustedugu. Espainiako Auzitegi Gore-nean dago orain auzia, beraz.Esako urtegia handitzeko lanek
zertan aldatu dute herriko egu-
nerokoa?
Eragin diote. Urtegian bi kanpale-ku baziren, eta urtegia handitze-ko lanen ondorioz itxi egin dituz-te. Kanpalekuak ez zeuden berezgure herrian, baina Esa zen ger-tuen zuten herria, eta bizia ema-ten ziguten. Urbanizazioak galduditugu, eta ertzeko bertze 30-40etxebizitza ere bai. Kendu etakendu, eta ematen ez badizute,azkenean desagertuko gara. Ego-erak, gainera, ez dio onik egitenherriaren ospeari, alderantziz.Orain arte urtegiari lotutako he-
rria izan zarete.
Bai. Baina urtegia handitzeko la-nek kalte egin digute. Galdutakoetxeak ez dira arazo bakarra.Errepideena ere badago. Desjabe-
tutako etxebizitzak botako dituz-te orain, eta errepidea moztukodute. Autobia baino ez dugu iza-nen, eta herritik ez dugu sarbide-rik.Etxeak desjabetu zituzten lur
jausia izan zelako. Kezka duzue
segurtasunarekin?
Konfederazioak neurriak hartuditu, eta ni lasaitzen naute neurrihoriek. Hegala mugimenduaneurtzeko gailuz beteta dago.Kontrolpean dute magala. Gutxi-ra arte, datuak bidaltzen zizkigu-ten. Bazen mugimendu txiki bat.Hegala ez da gelditu, beraz?
Ez. Baina gutxi mugitzen da. Ha-sieran hilabetero bidaltzen zizki-guten datuak; orain, sei hilabete-an behin edo urtean behin.
Konfederaziotik kanpoko hain-
bat adituk erran dute Esa ez dela
segurua. Zer deritzozu?
Ez dakit, ez da nire esparrua. Tek-nikariek erraten dutena hartu be-har dugu kontuan.Ez duzu kezka?
Kezka badut. Zangozan egitendut lan. Baina lasai joaten naiz.Gobernuak ere eskatu ditu txos-
ten gehiago.
Nik uste dut gauzak argi ez baleu-de ez luketela aurrera eginen la-nekin. Mugimendua gertatu ze-nean bai kezkatu nintzen. Bainainbertsio handia egin dute. Egiada Rene Petitek erran zuela han-ditzea arriskutsua zela. Baina tek-nologiak aurrera egin du. Horre-tan izan behar dugu konfiantza.
«Teknologiak aurreraegin du; horretan izanbehar da konfiantza»
Roberto Martinez Luiando b Esako alkatea
Espainiako Auzitegi Nazionalak erran berri dio Esako Udalari ez duelaeskubiderik galdutako lur eta etxebizitzengatik ordaina jasotzeko.Helegitea aurkeztu dutela ezagutarazi du Roberto Martinez alkateak.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Nafarroako Gobernua
Gobierno de Navarra
AHALDUNTZE
KOLEKTIBOAREN BIDEZ
Berdintasuna
eraikitzen
Emakumeen Nazioarteko EgunaMartxoak 8
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko martxoaren 8a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus bnafarroa@hitza.eus