Post on 14-Jun-2015
description
KLIKATU HEMEN!
• Liseriketa ikasterakoan hesteak xurgatzen ez dituen janariak (hondakinak) uzkitik kanporatzen direla ikasi dugu.
• Baita ere xurgatutako janariak odolaren bidez zelula guztietara iristen direla. Janari hauek energia sortzeko oxigenoarekin elkartzean era ezberdinetako hondakinak sortzen dira: ura, karbono dioxidoa, gatzak, urea...
• Orain aipatutako hondakin horiek, izerdia, gernua eta arnasa botatzean kanporatzen dira.
1. Iraizketan honako atal hauek hartzen dute parte :
• a)Giltzurrunak
• b)Ureterrak
• c)Maskuria
• d)Uretra
2. Nola osatzen da gernua edo pixa?.
3. Azaldu gernua osatzen denetik
• kanporatu arte jarraitzen duen prozesua?.
4. Nola sortzen da izerdia?.
5. Nondik kanporatzen da izerdia?.
6. Zerez osatuta dago izerdia?.
7. Zein da izerdiaren funtzioa?.
• Babarrun itxura duten bi organo dira. Gerriaren parean daude, bakoitza bizkarrezurraren alde banatan.
• Giltzurrunetatik makuriraino doazen bi hodi dira.
• Organo honek poltsa itxura dauka eta gernua gordetzen du kanporatua izan arte.
• Maskuritik kanpora doan hodia da. Gizonezkoetan uretra luzeagoa da zakilaren punataraino iritsi behar baitu.
• Odola giltzurrunetara iristean, bertan dauden iragazkiek hondakin guztietatik garbitzen dute, gernua edo pixa osatuz.
• Gernua uretratik maskurira pasatzen da bertan pilatzeko. Maskuria betetzen denean pixagalea edukitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.
• Gure gorputzeko azalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Izerdi guruin hauek gorputz osoan banaturik daude, baina gune batzuetan askoz ugariagoak dira esku, besape eta oinazpietan esate baterako.
• Izerdia etengabe botatzen dugu gorputz guztitik poroen bidez kanporatuz.
• Izerdia, gernua bezalaxe, gatz mineralez, urez, ureaz... osaturik dago.
• Izerdia lurruntzean larruazala freskatu eta gorputzeko tenperatura maila egokian mantentzen laguntzen digu.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Gernu-aparatu