Post on 08-Jul-2022
LE
HE
N H
EZ
KU
NT
ZA
Natura ZientziakLehen Hezkuntzako 5. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S. L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.
Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:
TESTUA Susana Lobo Fernández Julia Manso Prieto Juan Ignacio Medina Crespo Ana Isabel Pérez Gutiérrez Juan San Isidro González-Escalada Cristina Zarzuelo Puch Daniel Masciarelli García
IRUDIAK Alademosca il·lustració Digitalartis
EDIZIOA Ainhoa Basterretxea Llona Begoña Barroso Nombela Susana Lobo Fernández Julia Manso Prieto Juan Ignacio Medina Crespo Juan San Isidro González-Escalada
LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA EDIZIO-KOORDINAZIOA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero
Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskema eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.
ES0000000001148 464954_Portadilla_26630.indd 1 16/04/2015 8:20:05
Unitatea Hasierako irakurgaia Jakin Ba ote dakizu? Egiten jakin
1 Giza gorputza. Harreman-funtzioa
6
Gorputzak huts egiten duenean
Zelulaz osatuta gaude
Giza gorputzaren antolaketa
Harreman-funtzioa
Zentzumen-organoak
Mikroskopioa
Anosmia
Lehen laguntzetako teknikak identifikatzea
2 Nerbio-sistema
20
Bide-segurtasuna Nerbio-sistema
Mugimenduak
Nerbio-sistemaren osasuna
Bizikletako kaskoa behar bezala jartzea
3 Lokomozio-aparatua
32
Gorputzaren barrualdea ikustea
Eskeletoa
Giharrak eta lokomozio-aparatua
Lokomozio-aparatuaren osasuna
Erradiografiak interpretatzea
BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Lehen hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa
4 Ekosistemak
48
Urpeko basoa Ekosistemak
Lehorreko ekosistemak
Uretako ekosistemak
Planktona Ekosistema bateko elementuak aztertzea
5 Harremanak ekosistemetan
60
Krilla, gauza txikien garrantzia
Izaki bizidunen eta ingurune fisikoaren arteko harremana
Landareen harremana ingurune fisikoarekin
Fotosintesiaren garrantzia
Elikadura-harremanak
Izaki bizidunen arteko beste harreman batzuk
Landareek ere tenperatura egokia behar dute
Erleen elkartea
Elikasare bat egitea
6 Pertsonak eta ingurumena
76
Landara itzultzea Ingurumena
Pertsonen eragina ingurumenean
Ingurumenaren kontserbazioa
Kanarietako blanquizalak. Ingurumenaren aldaketaren eredu bat
Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea
Barra-grafikoak interpretatzea
BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Bigarren hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa
7 Materia, indarrak eta mugimendua
92
Koroa faltsua Materiaren propietateak
Dentsitatea eta flotagarritasuna
Solidoen, likidoen eta gasen propietateak
Indarrek aldaketak eragiten dituzte
Mugimendua: abiadura eta grabitatea
Urpeko bat egitea eta haren funtzionamendua azaltzea
8 Energia eta haren erabilera
108
Erregaia aurreztea Energia eta haren eraldaketak
Energia-iturriak
Nola erabiltzen dugu energia?
Energia erabiltzearen ondorioak
Etiketa energetikoa Energia-eraldaketak adieraztea
9 Makinak eta egiturak
122
Garabiteko bidezubia Makinen atalak
Makinak eta teknologia-aurrerapenak
Egiturak
Zubi baten maketa egitea
BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Hirugarren hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa
BA OTE DAKIZU? Keinu-hizkuntza. Gatazkak konpontzea. Saiakuntza bat diseinatzea. Bi ekosistema alderatzea. Hipotesi bat egiaztatzea. Eztabaida bat antolatzea.
2
ES0000000001148 464954-4.- Paginas iniciales_22125.indd 2 10/04/2015 11:25:05
Oinarrizko gaitasunak
Liburuan zehar, HEZIBERRIren araberako oinarrizko gaitasunen ikurrak ikusiko dituzu zenbait jardueraren ondoan. Ikur horiek kasu bakoitzean zer gaitasun lantzen den adierazten digute.
Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako gaitasuna
Matematikarako gaitasuna
Zientziarako gaitasuna
Teknologiarako gaitasuna
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Arterako gaitasuna
Mugimendurako gaitasuna
Hitzez, hitzik gabe eta era digitalean komunikatzeko gaitasuna
Ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna
Elkarbizitzarako gaitasuna
Ekimenerako eta ekintzaile-sena garatzeko gaitasuna
Izaten ikasteko gaitasuna
Oinarrizko gaitasunak
Zehar-gaitasunak
Unitatea Hasierako irakurgaia Jakin Ba ote dakizu? Egiten jakin
1 Giza gorputza. Harreman-funtzioa
6
Gorputzak huts egiten duenean
Zelulaz osatuta gaude
Giza gorputzaren antolaketa
Harreman-funtzioa
Zentzumen-organoak
Mikroskopioa
Anosmia
Lehen laguntzetako teknikak identifikatzea
2 Nerbio-sistema
20
Bide-segurtasuna Nerbio-sistema
Mugimenduak
Nerbio-sistemaren osasuna
Bizikletako kaskoa behar bezala jartzea
3 Lokomozio-aparatua
32
Gorputzaren barrualdea ikustea
Eskeletoa
Giharrak eta lokomozio-aparatua
Lokomozio-aparatuaren osasuna
Erradiografiak interpretatzea
BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Lehen hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa
4 Ekosistemak
48
Urpeko basoa Ekosistemak
Lehorreko ekosistemak
Uretako ekosistemak
Planktona Ekosistema bateko elementuak aztertzea
5 Harremanak ekosistemetan
60
Krilla, gauza txikien garrantzia
Izaki bizidunen eta ingurune fisikoaren arteko harremana
Landareen harremana ingurune fisikoarekin
Fotosintesiaren garrantzia
Elikadura-harremanak
Izaki bizidunen arteko beste harreman batzuk
Landareek ere tenperatura egokia behar dute
Erleen elkartea
Elikasare bat egitea
6 Pertsonak eta ingurumena
76
Landara itzultzea Ingurumena
Pertsonen eragina ingurumenean
Ingurumenaren kontserbazioa
Kanarietako blanquizalak. Ingurumenaren aldaketaren eredu bat
Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea
Barra-grafikoak interpretatzea
BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Bigarren hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa
7 Materia, indarrak eta mugimendua
92
Koroa faltsua Materiaren propietateak
Dentsitatea eta flotagarritasuna
Solidoen, likidoen eta gasen propietateak
Indarrek aldaketak eragiten dituzte
Mugimendua: abiadura eta grabitatea
Urpeko bat egitea eta haren funtzionamendua azaltzea
8 Energia eta haren erabilera
108
Erregaia aurreztea Energia eta haren eraldaketak
Energia-iturriak
Nola erabiltzen dugu energia?
Energia erabiltzearen ondorioak
Etiketa energetikoa Energia-eraldaketak adieraztea
9 Makinak eta egiturak
122
Garabiteko bidezubia Makinen atalak
Makinak eta teknologia-aurrerapenak
Egiturak
Zubi baten maketa egitea
BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Hirugarren hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa
BA OTE DAKIZU? Keinu-hizkuntza. Gatazkak konpontzea. Saiakuntza bat diseinatzea. Bi ekosistema alderatzea. Hipotesi bat egiaztatzea. Eztabaida bat antolatzea.
3
ES0000000001148 464954-4.- Paginas iniciales_22125.indd 3 16/04/2015 8:21:05
Gorputzak huts egiten duenean
Gure gorputza makina konplexua da, eta koordinatuta jarduten duten pieza ugariz osatuta dago.
Elikatu egiten gara eta arnastu egiten dugu, hazteko eta gure eguneroko jarduera guztiak egiteko behar ditugun materia eta energia lortzeko. Garunak ordenagailu handi baten moduan funtzionatzen du, eta gure gorputz barruko zein kanpotik hautematen dugun informazio guztia prozesatzen du, erantzun egokiak emateko. Gure gihar eta hezurrei esker, ibiltzeko, gimnasia egiteko, tresnak erabiltzeko edo musika-tresnak jotzeko mugimenduak egin ditzakegu.
Baina, batzuetan, gorputzak huts egin dezake, edo istripu bat izan; esaterako, ebakiak, erredurak, intsektuen ziztadak eta intsolazioak.
Egoera horietan lehen laguntza izeneko teknikak aplika daitezke. Teknika horiek baliagarriak dira lesioak ez larriagotzeko eta min hartu duten pertsonei osatzen laguntzeko.
Hautatu esaldia amaitzeko aukera zuzena eta arrazoitu erantzuna.
Gure gorputzeko elementuek… – bakoitzak bere aldetik jarduten dute. – koordinatuta jarduten dute.
Zertarako balio dute lehen laguntzetako teknikek?
Eman lehen laguntzetako teknikak aplikatzeko moduko hiru egoeraren adibideak.
Erreparatu komikiari, eta azaldu zer gertatzen den ikasgelan eta zer egiten duen irakasleak.
AHOZ ADIERAZI. Hitz egin istripu-egoeraren bati buruz, eta esan zer neurri hartu ziren istripua izan zuen pertsonari laguntzeko.
Irakurri eta ulertu problema EGITEN JAKIN
AMAIERAKO ATAZA
Lehen laguntzetako teknikak identifikatzea
Unitatea amaitzean, gai izango zara zenbait egoeratan lehen laguntzetako teknikarik egokiena zein den identifikatzeko.
Aurretik, gure gorputzeko zelulak nolakoak diren, gure gorputza nola antolatuta dagoen, harreman-funtzioa zer den, eta zentzumen-organoak zein diren ikasiko duzu.
1Giza gorputza.Harreman-funtzioa
Zer gertatzen zaio?
6
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 6 10/04/2015 11:23:35
Giza gorputza
Gure gorputzak hiru bizi-funtzioak egiten ditu: nutrizioa, harremana eta ugalketa.
Denok atal berberak ditugu, baina ez gara guztiz berdinak. Aldeak daude pertsonen artean, adinaren eta sexuaren arabera.
1 Ba al dakizu gorputzeko zer ataletan egiten den hiru bizi-funtzioetako bakoitza?
2 Gorputzeko zer desberdintasun nabaritzen dituzu argazkietan ageri diren pertsonen artean?
ZER DAKIZU HONETAZ?
Zer gertatzen zaio?
Zorabiatzen ari da!Ireki leihoa!
Eskerrik asko! Hobeto sentitzen
naiz jada! Eskerrak irakasleak
lagundu didan!
7
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 7 10/04/2015 11:23:37
Zelulaz osatuta gaude
Gizakiok Lurrean bizi diren izaki bizidunen aniztasun handia-ren parte gara. Oso itxura desberdinekoak izanda ere, izaki bizidun guzti-guztiok bi ezaugarri hauek ditugu:
Bizi-funtzioak egiten ditugu; hau da, nutrizioa, harremana eta ugalketa.
Zelulaz osatuta gaude. Izaki bizidun batzuk zelula bakar batez osatuta daude, eta beste batzuk, berriz, milioika zelulaz osatuta daude; esate baterako, landareak eta ani-maliak.
Zelula
Pertsonok zelula izeneko milioika atal txiki-txikiz osatuta gau-de. Horregatik esaten dugu izaki zelulaniztunak garela.
Zelulak txiki-txikiak dira, eta ezin dira lehen begiratu batean ikusi. Zelulei behatzeko, mikroskopioa erabili behar da. 1
Zelulak izaki bizidunen osagai txikienak dira, eta gaine-ra, bizirik daude.
Zelulek, nahiz eta oso txikiak izan, hiru bizi-funtzioak egiten dituzte:
Nutrizioa. Zelulek hazteko eta energia izateko behar dituz-ten substantziak lortzen dituzte.
Harremana. Zelulek inguruneko informazioa jasotzen dute, eta informazio horrekiko erreakzioak izan ditzakete.
Ugalketa. Zelulak banatu egiten dira eta zelulakumeak sortzen dira.
1 Globulu gorriak, mikroskopioan ikusita. Globulu gorriak odoleko zelulak dira.
Mikroskopioa
Mikroskopioa oso objektu txikiak oso handi ikus-teko aukera ematen duen tresna bat da.
Bi leiar izaten ditu mikroskopioak: bat, okularrean (mikroskopioaren behatzeko atala), eta bestea, objek-tiboan (objektibo bat baino gehiago badaude, leiar bat izango du bakoitzak). Leiarrei esker, behatu nahi denaren irudia mila aldiz ere handiagotu daiteke.
Platinan prestakin bat jartzen da. Prestakina beira garden mehe bat da, eta hor kokatzen da aztertu nahi den lagina. Lagin horrek oso mehea izan behar du, mikroskopioaren argiak zeharkatu ahal dezan.
BA OTE DAKIZU?
objektiboa
platina
argi-iturria
okularra
8
1
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 8 10/04/2015 11:23:40
Nolakoak dira gure gorputzeko zelulak?
Zelulak txiki-txikiak dira; izan ere, gehienak milimetro bat baino ehun aldiz txikiagoak ere izan daitezke. Baina gure zelula guzti-guztiak ez dira berdinak. Adibidez, garuneko zelulak (neuronak) handiagoak dira odoleko globulu gorriak baino.
Bestalde, zenbait formatako zelulak daude; esate baterako, esfera formakoak izan daitezke (odoleko zelulak), prisma formakoak (hesteetako zelulak), izar formakoak (neuronak), lauak (odol-hodien barrualdea estaltzen duten zelulak) eta abar. 2
Marrazkietako zeluletatik, zein dira txikienak? Eta zein dira handienak?
Deskribatu nolakoak diren neuronak.
IRUDIAREKIN LANEAN
JARDUERAK
1 Zer ezaugarri berdin dituzte izaki bizidun guzti-guztiek?
2 Zer dira zelulak? Zergatik esaten dugu bizirik daudela?
3 Zergatik behar dugu mikroskopioa zelulak ikusi ahal izateko?
4 Erreparatu eskuineko argazkiei, alderatu marrazkiarekin 2 , eta esan zer motatakoa den zelula bakoitza.
5 Pertsonok izaki zelulaniztunak gara. Zer beste izaki bizidun daude zelula askoz osatuta? Eman adibide batzuk.
6 IKT. Bilatu neurona batek izan dezakeen tamainari buruzko informazioa.
2 Gure gorputza osatzen duten zelula mota batzuk.
hesteetako zelula
neurona
odoleko zelulak
giharretako zelula
gibeleko zelula
hezurretako zelula
A
B
1
9
1
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 9 10/04/2015 11:23:42
giharretako zelula
ZELULAK EHUNAKORGANOAK
gihar-ehunagiharra
hezurretako zelulahezur-ehuna hezurra
Gizakiok izaki zelulaniztunak gara. Gure zelulak ez daude edozein modutan jarrita; izan ere, ondo antolatuta daude. Hori dela eta, gure gorputzean, zenbait antolaketa-maila bereiz ditzakegu. 1
Ehunak
Izaki zelulaniztunetan, mota bereko zelulak ehunak osa-tuz multzokatzen dira. 2
Gure gorputzean, zenbait ehun mota daude; esate baterako, gihar-ehuna (giharretako zelulek osatzen dute) edo hezur-ehuna (hezurren osagaia da).
Ehun bereko zelula guztiek funtzio bera dute; esate baterako, gihar-ehuneko zelulek mugimendua eragiten dute.
Organoak
Organoak antolatuta eta elkarrekin funtzionatzen duten ehunen multzoak dira.
Urdaila, bihotza eta giltzurrunak organoak dira. Organo bakoi-tzak funtzio jakin bat betetzen du, eta funtzio hori beharrezkoa da organismo osoak funtziona dezan.
Esate baterako, mihia elementu hauek osatutako organoa da: gihar-ehuna, epitelioa (mihia estaltzen duen azala osatzen duen ehuna da) eta nerbio-ehuna (nerbioak osatzen ditu). Denek batera egiten dute lan, mihiak dagozkion funtzioak bete ditzan.
Giza gorputzaren antolaketa
1 Gizakiaren antolaketa-mailak.
Deskribatu nola antolatzen diren zelulak gihar-ehunean.
Zer organo ageri dira marrazkian?
IRUDIAREKIN LANEAN
2 Gantz-ehunak koipea du, eta gorputzak hori erabiltzen du energia behar duenean. Adipozito izeneko zelulaz osatuta dago.
10
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 10 10/04/2015 11:23:44
SISTEMAK
APARATUAK
ORGANISMOA
gihar-sistema
hezur-sistema
lokomozio-aparatua
Sistemak eta aparatuak
Sistema bat zenbait organoz osatuta dago. Organo horiek mota berekoak izan ohi dira eta funtzio bera be-tetzen dute.
Esate baterako, gihar-sistema gorputzeko gihar guztiek osa-tzen dute. Hezurrek, berriz, hezur-sistema osatzen dute.
Aparatuak mota desberdineko organoz edo zenbait sistemaz osatuta daude. Aparatu edo sistema horiek koordinatuta jarduten dute, lan jakin bat egiteko.
Gizakion digestio-aparatuak organo hauek ditu, besteak bes-te: mihia, urdaila, gibela eta hesteak.
Lokomozio-aparatua gihar-sistemak eta hezur-sistemak osa-tzen dute. Bi sistema horiek batera egiten dute lan, mugi-menduak egiteko.
Organismoak
Giza organismoa gure aparatu eta sistema guztiek osa-tzen dute.
Organismoak behar bezala funtzionatzeko, antolaketa-maila guztiek koordinatuta egon behar dute, dela zeluletan, dela aparatu eta sistemetan.
1 Deskribatu hezur-sistemaren antolaketa, maila sinpleenetik maila konplexuenera.
2 Zer sistemak osatzen dute lokomozio-aparatua?
3 Zer dira organoak? Zerk osatzen dituzte?
JARDUERAK
11
1
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 11 10/04/2015 11:23:45
Pertsonok kanpoan gertatzen dena hautematen dugu: entzun, ikusi, sentitu... egiten dugu.
Halaber, elkarrekin komunikatzen ga ra , mug i tu eg i t en ga ra e ta erreakzioak izaten ditugu, gugan eragina duten aldaketak gertatzean.
Harremanfuntzioari esker, gure inguruan gertatzen den guztia hauteman dezakegu, eta behar bezala erreakzionatu gertatutakoarekiko.
Adibidez, futbolean jolasten ari bagara eta baloi bat aterantz doala ikusten badugu, mugitu egiten gara, geldiarazten saiatzeko. 1
Nola gertatzen da harreman-funtzioa?
Norbaitek deitzen badigu, gure izena entzutean hotsaren jatorrirantz begiratzen dugu. Hori guztia gerta tzeko, zentzumenorganoek, nerbiosistemak eta lokomozio aparatuak parte hartu behar dute, koordinatuta.
Harremanfuntzioak zenbait etapa ditu: 2
Zentzumen-organoek gure inguruan gertatzen den guztiari buruzko informazioa hautemateko errezeptoreak dituzte. Errezeptore horiek ahalmena dute kanpoestimuluak hautemateko; esaterako, argia, hotsa eta presioa.
Errezeptore horiek informazioa garunera bidaltzen dute nerbioen bidez. Nerbioak nerbiosistemaren parte dira.
Garunak (nerbiosistemako beste osagaietako bat da) informazioa aztertzen du, eta zer egin behar den erabakitzen.
Garunak aginduak bidaltzen ditu nerbioen bidez.
Lokomozio-aparatua giharrez eta hezurrez osatuta dago, eta aginduak jaso eta mugimenduak egiten ditu.
Harremanfuntzioan, zentzumenorganoek, nerbiosistemak eta lokomozioaparatuak hartzen dute parte.
Harreman-funtzioa
1 Harreman-funtzioaren adibidea.
2 Harreman-funtzioaren eskema.
ZENTZUMEN-ORGANOAK NERBIO-SISTEMA LOKOMOZIO-APARATUA
1. Begiek hautematen dute baloia atera doala zuzenzuzenean.
2. Informazioa garunera transmititzen da, ikusmennerbioen bidez.
3. Garunak informazio hori interpretatzen du: mugitu egin behar da, baloia harrapatzeko.
Zentzumen-organoak
Garuna
Giharrak
nerbioak
nerbioak
12
1
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 12 10/04/2015 11:23:46
Gure gorputzaren barne-koordinazioa
Nahiz eta gu ohartu ez, prozesu desberdin asko gertatzen dira gure gorputzaren barruan: bihotzak odola ponpatzen du eta odolak gorputzean barrena zirkulatzen du; giltzurrunek gernua sortzen dute; elikagaiak digeritzen ditugu eta abar.
Gure organismoak ondo funtzionatu ahal izateko, gure gor-putzaren barruko prozesu horiek guztiek koordinatuta egon behar dute.
Barne-koordinazio hori ere harreman-funtzioaren parte da, eta nerbio-sistema arduratzen da hori egiteaz.
Azaldu zer gertatuko litzatekeen neskatoak, baloia etortzen ikusi beharrean, beste gela batean dagoen telefonoa jotzen entzungo balu. Idatzi eta marraztu prozesu horretan gertatuko liratekeen bost urratsak.
IRUDIAREKIN LANEAN
1 Kopiatu eskema koadernoan, eta osatu, falta diren hitzak idatziz.
Harreman-funtzioa
hauek hartzen dute parte:
2 Azaldu nola hartzen duen parte lokomozio-aparatuak harreman-funtzioan.
3 Eman harreman-funtzioaren bi adibide, eta azaldu zer unetan hartzen duten esku zentzumen-organoek, nerbio-sistemak eta lokomozio-aparatuak, edo barne-organoek.
JARDUERAK
ZENTZUMEN-ORGANOAK NERBIO-SISTEMA LOKOMOZIO-APARATUA
3. Garunak informazio hori interpretatzen du: mugitu egin behar da, baloia harrapatzeko.
4. Garunak, nerbioen bidez, aginduak transmititzen dizkie zango eta besoetako giharrei.
5. Zango eta besoetako giharrek erreakzionatu egiten dute eta neskak baloia harrapatzen du.
2
13
1
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 13 10/04/2015 11:23:47
Zentzumen-organoak
Zentzumen-organoek kanpoko informazioa hautematen dute, eta garunera bidaltzen, nerbioen bidez.
Begiak eta ikusmena
Begiak ikusmenaren organoak dira. Haien funtzioa argia hautematea da. Begiei esker, koloreak, formak eta distantziak hautematen ditugu.
Erretinako errezeptoreetara heltzen den informazioa garune-ra transmititzen da ikusmen-nerbioaren bidez. Garunak in-formazio hori jaso eta interpretatu egiten du. 1
Belarriak eta entzumena
Belarriak entzumenaren organoak dira. Belarriei esker, hotsak zein hotsen jatorria eta propietateak hautematen ditugu.
Barraskiloan, hotsak hautematen dituzten errezeptoreak daude. Barraski loa entzumen-nerbioari lotuta dago. Entzumen- nerbioaren bidez, berriz, informazioa garunera transmititzen da. 2
Azala eta ukimena
Azala da ukimenaren organoa. Zentzumen horri esker, zen-bait motatako sentsazioak hauteman ditzakegu; esate baterako, objektuen forma eta testura, presioa, beroa eta hotza.
Azalean, ukimenaren errezeptoreak daude. Errezeptore horiek nerbioei lotuta daude, eta nerbioen bidez informazioa garu-nera iristen da. 3
Begiko zer eremutan dago erretina?
Begiko zer atalekin komunikatzen da zuzenean erretina?
IRUDIAREKIN LANEAN
1 Begiaren atalak.
3 Azalaren egitura.
kristalinoa
erretina
ikusmen-nerbioa
izerdi-guruina
kornea
begi-ninia
irisa
biloa
barraskiloatinpanoa
belarria
entzunbidea
hezurtxoak entzumen-nerbioa
ukimen-errezeptoreak
2 Belarriaren atalak.
14
1
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 14 10/04/2015 11:23:48
Mihia eta dastamena
Mihia dastamenaren organoa da. Mihiari esker, zaporeak hautematen ditugu.
Mihiaren gainazalean, dastamen-papilak daude, (zaporeen errezeptoreak dituzten konkortxo batzuk dira). 4
Sudurra eta usaimena
Sudurra da usaimenaren organoa. Sudurraren barruan, pituitario horia dago, usainak hautema-ten dituen atala.
Pituitario horian usaimen-errezeptoreak daude. Errezeptore horiek garunari transmititzen diote jasotzen duten informazioa, usaimen-nerbioaren bidez. 5
1 Erreparatu irudiari.
Zer organok hautematen dute ikusizko estimulua?
Zer funtzio dute ikusmen-nerbioek?
Zer gertatzen da garunean?
2 Zer motatako estimuluak hautematen dituzte ukimenaren zelula errezeptoreak? Idatzi hiru adibide.
3 Zentzumen-organo hauetan, zer atali dagokio estimulu hauek hautematea?
Mihian, zaporea.
Sudurrean, usaina.
Belarrian, hotsa.
JARDUERAKAnosmia
Anosmia usaimenaren gaitz bat da. Anosmia duten pertsonek ezin dute inolako usainik hau-teman.
Demagun etxeko labean erretzen ari den pastel bat dagoela. Bada, anosmia duen per tsona ba-tek ezingo luke erre-usainik hauteman.
Usain bat garaiz hautematea baliagarria izan dai-teke bizia salbatzeko.
Ezin badugu usaindu, ezingo dugu elikagaien zaporea hauteman, usaimena eta dastamena oso lotuta daudelako. Beraz, anosmia duen pertsona batek ezin du janaria dastatu, eta ezin du hau-teman janaria egoera txarrean dagoen.
BA OTE DAKIZU?
4 Mihiaren gainazala.
5 Sudurraren atalak.
garuna
begia
ikusmen-nerbioa
sudur-hobia
usaimen-nerbioa
sudur-zuloa
pituitario horia
dastamen-papilak
15
1
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 15 10/04/2015 11:23:50
EGITEN JAKIN
Ebakiak
Zauria irmo estutu behar da gaza esteril batez, odoljarioa gelditu arte. Ahal izanez gero, behin erabiltzeko eskularruak erabili behar dira. Odola botatzeari uzten dionean, urez eta xaboiz garbitu behar da zauria, eta gero, desinfektatzaile bat erabili. Gero, ospitaleko larrialdietara eraman behar da zauritua, puntuak emateko edo tetanosaren aurkako txertoa jartzeko, halakorik behar izanez gero.
Sudurreko odoljarioak
Burua aurrerantz makurtu behar da apur bat, odolik ez irensteko, eta sudurra estutu behar da hatzekin zenbait minutuz, odoljarioa gelditu arte. Ez da kotoizko tapoirik jarri behar sudurrean, eta minutu batzuen ostean odoljarioa gelditu ez bada, sudurra berriz estutu beharko da, odoljarioa geldiarazi arte.
Erredura arinak
Ur hotz ugariz garbitu behar da erredura, kanilan minutu batzuez jarrita, azala hozteko. Ez da buztin, olio, ukendu, hortzetako pasta, alkohol edo beste edozein substantziarik jarri behar erreduran. Erredura larria bada, bustitako gazez estal daiteke, mediku-arreta jaso bitartean.
Ulertu informazioa
1 Bilatu hitz hauen esanahia: esterila, desinfektatzailea, tetanosaren aurkako txertoa eta odoljarioa.
Bilatu informazio gehiago
2 Bilatu egoera hauetan aplikatu daitezkeen lehen laguntzei buruzko informazioa:
animalien ziztadak intsolazioa beherakoa
Bateratu
3 LAN KOOPERATIBOA. Denon artean, egin lehen laguntzetako eskuliburu bat, ikastetxean gerta daitezkeen istripuetarako. Azaldu nola jardun behar den kasu bakoitzean.
Irakurri lehen laguntzetako teknika batzuk
Lehen laguntzetako teknikak identifikatzea
Pertsona batek istripua izan duela edo bat-batean gaixo jarri dela ikusten badugu, lagundu egin behar diogu, osasun-langileak heldu arte. Horretarako, lehen laguntzetako zenbait teknika jakin behar dira.
16
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 16 10/04/2015 11:23:52
1 LABURPENA. Kopiatu eta osatu koadernoan unitatearen laburpena.
Izaki bizidun guztiek -funtzioak egiten dituzte eta osatuta daude.
Zelulak oso txiki-txikiak dira, eta erabili behar da haiek ikusi ahal izateko.
Izaki bizidun zelulaniztunetan, mota bereko zelulak osatuz multzokatzen dira.
Organoak antolatuta eta elkarrekin funtzionatzen duten multzoak dira.
bat zenbait organoz osatuta dago. Organo horiek mota berekoak izan ohi dira eta funtzio bera betetzen dute.
mota desberdineko organoz edo zenbait sistemaz osatuta daude. Aparatu edo sistema horiek koordinatuta jarduten dute, lan jakin bat egiteko.
Gizakia gorputzeko eta guztiek osatzen dute.
-funtzioari esker, gure inguruan gertatzen den guztia hauteman dezakegu, eta behar bezala gertatutakoarekiko.
Harreman-funtzioan, , -sistemak eta -aparatuak hartzen dute parte.
erretinan dauden errezeptoreek hautematen dute, eta informazio hori garunera transmititzen da ikusmen- bidez.
barraskiloan, hotsak hautematen dituzten daude. -nerbioaren bidez, informazioa garunera transmititzen da, eta entzun egiten dugu.
Azalean, sentitzeko aukera ematen diguten errezeptoreak daude.
Mihian, daude, eta horiek dituzte zaporeen errezeptoreak.
horia sudurraren barruan dago, eta usainak hautematen ditu.
2 Egin eskema bat, hitz hauek erabiliz:
giza gorputza sistemak
zelulak aparatuak
ehunak organoak
3 ESKEMA. Kopiatu eta osatu koadernoan antolaketa-mailen eskema.
IKASTEN JAKIN1
organismoa
zelulak
17
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 17 10/04/2015 11:23:53
AMAIERAKO JARDUERAK
1 Erreparatu marrazkiari. Zer da, ehuna ala organoa? Azaldu erantzuna.
2 Zure ustez, bizirik al daude ehunak? Azaldu erantzuna.
3 Bilatu hiztegian hitz hauen esanahia, eta kopiatu koadernoan:
zelula
zelulabakar
zelulaniztun
ehun
organo
organismo
4 PENTSATZEKO. Egin idazlan bat, eta azaldu zergatik esaten den gure gorputza makina perfektu bat dela. Halaber, eman adierazpen horren adibideak (hau da, gorputzaren funtzionamendu perfektu horren adibideak), zuk izandako esperientziak oinarri hartuta.
5 LAN KOOPERATIBOA. Antolatu lan-taldetan, eta egin horma-irudi bat, unitate honetan giza gorputzari buruz ikasitakoaren inguruan. Egunkarietako edo aldizkarietako irudiak erabil ditzakezue, edo Interneten aurkitzen dituzuenak.
6 Mikroskopioaren argazkia kontuan hartuta, egin marrazki eskematiko bat eta kokatu mikroskopiaren atal hauek:
okularra
objektiboa
platina
argi-iturria
7 Kopiatu taula hau koadernoan, eta osatu, elementu bakoitzaren definizioa idatziz.
Elementua Definizioa
Zelula
Ehuna
Organoa
Sistema
Aparatua
Organismoa
8 Azaldu harreman-funtzioa, hitz hauek erabiliz:
zentzumenen organoak - nerbioak - nerbio-sistema - lokomozio-aparatua
18
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 18 10/04/2015 11:23:55
Hautatu eta egin jarduera hauetako bat:
A. Hautatu zentzumenetako bat, zuk nahi duzuna, eta egin idazlan bat, azaltzeko zergatik den garrantzitsua zentzumen hori eta zer gertatuko litzaigukeen zentzumen hori izan ezean.
B. Egin komiki bat, eta deskribatu egoera erreal bat beharrezko duena unitatean ikasitako lehen laguntzetako teknika bat erabiltzea.
C. Erabili ordenagailua giza gorputzaren antolaketa-mailei buruzko aurkezpen bat egiteko.
Askotariko adimenak
1
9 AHOZ ADIERAZI. Gogoratu eta deskribatu zentzumen-organoekin lotuta noizbait izan duzun sentsazio atsegin eta sentsazio desatsegin bana.
10 Begiak ixten baditugu, zer zentzumeni esker bereiz ditzakegu kaktus bat eta luma bat?
11 Kasu hauetatik, zeinetan hartzen du parte harreman-funtzioak?
Semaforoa berde jarri da eta kalea zeharkatu dugu.
Elikagaiak digeritzen ditugu.
12 Zein da zentzumen-organoetako errezeptoreen funtzioa?
13 Nola gertatzen da gure gorputzeko barne-koordinazioa?
14 Zer elementuk hartzen dute parte harreman-funtzioan?
15 Azaldu zergatik ezingo genukeen bizirik iraun harreman-funtziorik gabe.
16 Egin hitzen fitxa batzuk, unitatean ageri diren hitz hauen esanahia azaltzeko:
errezeptorea - erantzuna - garuna
Fitxa
Hitza:
Definizioa:
17 PENTSATZEKO. Erreparatu argazkiei, hautatu bat, eta egin usaimenarekin lotutako idazlan bat.
19
ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 19 10/04/2015 11:24:00