Post on 26-May-2018
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
HITZA
Bretainiako aireportuaren kontrako ZAD erresistentzia eremuko esperientzian oinarriturik, Aman Komunak sarea martxan da, herri mugimenduko dinamikak elkartu eta babesteko b 4-5
Euskal Herriko
dinamika
Aman Komuna
Haur zaintza Euskarazkohaurtzaindegien Kalakaño
hilabetearen 2. edizioa abiatu dute
3Txirrind’Ola Bizikleta atelierparte hartzaileen topaketak
egiten ari dira Baionan
2Ostirala
2018ko martxoaren 9aIX. urtea343. zenbakia
www.iparraldekohitza.eusieh@hitza.eus
Txirrind’Olako arduradunek aholkuak eta laguntza eskaintzen dizkie beren bizikleta konpontzera joaten direnei. AURORE LUCAS
Ekhi Erremundegi Beloki Baiona
Bizikleta-atelier parte hartzaileen
10. topaketa eginen dute asteburu
honetan Baionan.Txirrind’Olak
antolatu du, Heureux Cyclage sa-
rearekin batera. Asteburu guzian,
bilkura itxiak eta ekimen irekiak
eginen dituzte, Baionako Zizpa
gaztetxean antolatu duten festa
aitzin. 250 parte hartzaile espero
dituzte.
Frantzian eta harago diren 200
bizikleta atelierrak osatzen duten
sarea da Heureux Cyclage. Orain
dela hamar urte sortu zen, eta bi-
zikleta atelierren arteko trukea
bultzatzea du helburu, bakoitza-
ren esperientziak partekatu eta
batak bestearengandik ikasteko.
Urte guziz jardunaldiak antola-
tzen dituzte, eta, aurten, Baiona-
ko Txirrind’Ola atelierrak hartu
ditu bere gain.
Urte guzian lantzen dute atelie-
rren arteko harremana. «Duela
guti, Saint Etienneko atelierreko-
ak etorri zitzaizkigun aholku
eske, hondakindegiko bizikletak
errekuperatzeko proiektu bat
baitzuten, eta jakin baitzuten guk
aski erraz lortu genuela bizikleta
horiek berreskuratzea. Nola egin
genuen jakin nahi zuten», espli-
katu du Pascal Ballatore Txi-
rrind’Olako koordinatzaileak.
Langileak kontratatzeari buruz
ere izaten dituzte trukeak, «zer
kontratu mota egin ditzakegun»;
bizikletari buruzko ikerketak ba-
natzen dituzte elkarrekin. Hala-
ber, bizikleta atelierrentzako pro-
grama informatiko berezitu bat
ere sortu zuten Heureux Cyclage
sarean, atelierren kudeaketan la-
guntzeko. Azkenik, prestakun-
tzak ere antolatzen dituzte: bizi-
kletak konpontzen ikasteko pres-
takuntza praktikoak eta ikasten
irakasteko prestakuntza pedago-
gikoak.
2011n Txirrind’Ola sortu zute-
netik urtero parte hartu izan dute
jardunaldietan. «Besteak beste,
langileak nola kontratatu jakite-
ko balio izan digu, zer partaideren
bila joaten ahal garen, gurea be-
zalako elkarteentzat beti ez baita
erraza oreka ekonomikoa lor-
tzea», azaldu du Ballatorek.
Iazkoa Okzitaniako Gap hirian
izan zen, eta Txirrind’Olakoek
beren hautagaitza aurkeztu zu-
ten, aurten topaketak Baionan
egin zitezen. Hiru egunetako hi-
tzordurik gehienak beste atelie-
rretatik etorritako parte hartzai-
leentzat bakarrik izanen dira, bai-
na bi saio nagusi aurreikusi
dituzte publiko zabalarentzat.
Atzo, hitzaldia eman zuten Lore-
lei Limousin Frantziako Klima
Ekintza Sareko garraio politika
arduradunak eta Jon Palais Bizi-
ko kideak, garraio mailan Fran-
tziak trantsizio energetikoaren
bihurgunean hartzen ote duen,
eta herri baten bizikleta politikan
nola eragin eztabaidatzeko.
Bihar, bizikleta ibilaldia eginen
dute Txirrind’Olatik Baionako
Zizpa gaztetxera. Han, jatekoa,
edatekoa eta animazioak izanen
dira, eta ondotik kontzertuak:
Boujalal, The Very Small Orches-
tra, eta DJ E.P.O eta Fixie.
1.300 kideHeureux Cyclage sareko gainera-
koak bezala, atelier parte-har-
tzailea da Txirrind’Ola. Urteko
harpidetza ordainduta —26 euro
dira—, edonor joan daiteke bere
bizikleta konpontzera. Dakienak,
beharrezko material guzia izango
du eskura, eta, ez dakienak, Txi-
rrind’Olako laguntzaileak izango
ditu aholkatu eman eta nola egin
irakasteko. Bigarren eskuko bizi-
kletak eta pieza txikiak ere sal-
tzen dituzte. Eskoletako haurren-
tzako prestakuntzak ere egiten
dituzte, bizikletak muntatzen
ikas dezaten. Gaur egun, 1.300
kide ditu elkarteak, eta gutxi go-
rabehera 30 laguntzaile aktibo.
Baionako Herriko Etxeak uzten
die egoitza, Marines etorbideko
hangar handi bat. Kideen harpi-
detzekin, bizikleta eta material
salmentarekin eta eskaintzen di-
tuzten bestelako zerbitzuekin,
hiru langileren lansaria ordain-
tzea lortzen dute. Baina, Frantzia-
ko Gobernuak kontratu lagun-
duak ezabatzea erabaki ondotik,
gastu gehiago dute eta beren ore-
ka ekonomikoa zalantzan da.
«Diru iturri berriak lortzeko bi-
deak aztertzen ari gara, ea diru la-
guntzaren bat jasotzeko aukera
izaten ahal genukeen».
Bizikletak konpontzeko atelie-
rraz gain, bizikletaren erabilpena
bultzatzea ere bada Txirrind’Ola
atelierraren helburuetarik. Bizi-
kleta eskola bat sortu
dute, eta erregularki bo-
tere publikoekin harre-
manean dira, antolaketa
lanetan txirrindulariak
ere kontuan har ditzaten.
Biharko bizikleta martxan, bizi-
kletaz ibiltzeko antolatuak ez di-
ren BAB hiri elkarteko guneetatik
iraganen dira, aldarrikapen gisa.
Bizikleta-atelier parte hartzaileentopaketa egiten ari dira BaionanTxirrind’Olak antolatu du 10. topaketa, eta Frantziako 200 atelierretako kideak etorri dirab Esperientziak trukatzeaz gain, bizikletaren erabilpena bultzatu nahi dute
Iazkoan, Txirrind’Olak beren hautagaitza aurkeztuzuen, aurten topaketakBaionan egin zitezen
dBIHARKO EGITARAUA
17:30. Bizikleta martxa Txirrind’Ola
atelierretik abiatuta.
19:30. Zintzur bustitzea Baionako
Zizpa gaztetxean.
21:00. Kontzertuak: Boujalal,
Very Small Orchestra, eta DJ E.P.O
eta Fixie.
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 9a2 b Gaiak
Ekhi Erremundegi Beloki Baiona
Txikienen euskarazko harrera
bermatu eta euskararen erabilpe-
na bultzatzea. Horiek dira Kala-
kaño euskarazko hilabetearen
helburuetarik bi. Errobiko lurral-
deko euskarazko haurtzaindegiei
begira sortutako hilabeteak biga-
rren aldia du, eta, aurten, Euskal
Elkargoaren gain gelditu da anto-
laketa; ez dute baztertzen Ipar
Euskal Herri guzira hedatzea.
Hiru zerbitzuren arteko elkar-
lana da Kalakaño: euskararena,
lehen haurtzaroarena,eta kultu-
rarena. Bakoitzak helburu des-
berdinak zituen, baina euskarak
batu ditu, hilabete bateko egita-
raua antolatzeko.
Hamar haurtzaindegi dira Erro-
biko lurraldean, horietarik sei, LE-
HA euskarazko harrera bat eskain-
tzen duten haurtzaindegiei labela
emateko dispositiboan sartuak di-
renak. Haurtzainek formakuntzak
jaso dituzte, eta euskara zerbitzuak
dokumentuak itzultzen laguntzen
die. Horren osagarri sortu dute Ka-
lakaño, euskararen erabilpena
bultzatzeko asmoarekin.
Publiko ezberdinak uki nahi
dituzte: haurrak, batetik, haur-
tzaindegietara joanen den ikus-
garri bat proposatuz; haurtzainak
eta etxeko haurtzain euskaldu-
nak, haurrekin euskarazko akti-
bitate bat egin dezaten forma-
kuntza proposatuz —iaz, zirku
prestakuntza bat eskaini zieten
haurtzainei, gero haurrekin lan-
du zezaten, eta, aurten, Elirale
konpainiarekin, gorputz adieraz-
pena—; eta, azkenik, gurasoak:
sofrologia tailer bat izanen da,
Maialen Alfarorekin.
Horrez gain, gurasoak sentsibi-
lizatzeko eta haien galderei eran-
tzuteko mahai inguru bat ere an-
tolatu dute. Bertan izanen dira Jo-
siane Vivier, Larresoroko Urraska
haurtzaindegiko zuzendaria,
LEHA dispositiboaren barnean
euskaldundu dena, Joana Itzaina
ortofonista eta Xan Aire Euskal-
tzaleen Topaguneko ordezkaria.
Azkenik, publiko zabalaren-
tzako ikusgarri bat ere antolatu
dute: Kiribil konpainiaren Jo
Kako Jo. Bi aldiz emanen dute:,
martxoaren 17an, Itsasuko herri-
ko etxean, eta martxoaren 27an,
Kanboko KIMA gunean.
Euskara lehen haurtzarotik«Neuro-hizkuntzalarien arabe-
ra, egungo elebidun goiztiar batek
errazagoa du hizkuntza batetik
bestera pasatzeko gaitasun bidea.
Elebitasunak adimena pizten du,
harremanak aberasten ditu, ho-
nen onurak anitz dira», idatzi du
Jean Rene Etxegarai Euskal Elkar-
goko lehendakariak Kalakañoren
aurkezpenean. Halaber, haien
egitura euskalduntzeko eginaha-
la egin duten edo egiten ari diren
haurtzaindegiak «txalotu eta zo-
riondu» ditu. Ildo beretik jo du
Beñat Arrabit Euskal Elkargoko
hizkuntza politikarako presiden-
teak: «Gero eta haurtzaindegi
gehiago dira LEHA dispositiboan
sartzen direnak, eta espero dut
emeki-emeki guziek proposatu-
ko dietela euskara haurrei. Karri-
ketan euskara berriz entzuteko,
txikitatik hasi behar da».
Baldintza bat baino gehiago es-
katzen ditu LEHA dispositiboan
sartzeak, horien artean, hizkun-
tza paisaia eta dokumentuak ele-
biduntzea eta langileak euskal-
duntzea. AEK-k formatu ditu lan-
gile horiek guziak, bai forma kla-
sikoan —lehen belaunaldiaren-
tzat—, eta baita sei hilabeteko
prestakuntza intentsiboetan ere.
Hizkuntza politikak eremu gu-
ziak ukitu behar baditu ere, txi-
kienekin egiten den lana azpima-
rratu du Arrabitek, azken urteetan
eskoletan eta haurtzaindegietan
egin den lana «indartu» behar
dela erranez. «Egin ahal eskola
eta haurtzaindegi gehienetan sar-
tu behar da euskara». Oraingoz,
lurraldeetan abiatutako ekimenei
jarraipena eman die Euskal El-
kargoko hizkuntza zerbitzuak,
eta hala ohartarazi du Arrabitek:
«Adibide gisa hartu behar ditu-
gu, neurtu eta diagnostiko bat
egin ikusteko heldu den urtetik
goiti Ipar Euskal Herri guzira he-
datzen ditugun ala ez. Gizartean
bada nahikeria bat; inkesta sozio-
linguistikoan bazen galde bat ea
lurralde hau elebiduna izan behar
den ala ez, eta gehiengo zabal ba-
tek alde zela adierazi zuen».
Euskara izan dadin haurtzainKalakaño euskarazko hilabetearen 2. aldia antolatu dute Errobiko lurraldean b Haur, gurasoeta haurtzainentzat ekitaldi andana antolatu dute b Lehentasunetan da Elkargoarentzat
Jo kako jo ikusgarria emanen dute Errobi lurraldeko hamar haurtzaindegietan. HITZA
LEHA DISPOSITIBOA
Euskarazko harrera bat eskaintzen
duten haurtzaindegiei labela ema-
teko dispositibo bat da LEHA.
Euskararen Erakunde Publikoak,
Baionako CAFak, Pirinio Atlantiko-
etako Kontseilu Nagusiak eta Aki-
tania hegoaldeko MSAk bultzatu
dute. Lehen haurtzaroaren euska-
razko harrera zerbitzua garatzea
da LEHA dispositiboaren helbu-
rua, gurasoek elebitasunaren hau-
tua egin ahal izan dezaten Errobi
lurraldeko edozein lekutan. Hiru
harrera eredu proposatzen ditu:
AHautazkoa. Ingurumen
elebiduna eskaintzen
zaio haurrari; langileak
euskaraz edo frantsesez ari zaiz-
kio, gurasoen hautuaren arabera.
Haurrekin harremana duten langi-
le guziak euskaldunak dira, eta gu-
rasoak hautatzen du haurraren hiz-
kuntza.
BMurgiltze eredua. Ingu-
rumen euskalduna es-
kaintzen zaio haurrari,
eta harremanak osoki euskaraz
egiten dira.
CElebiduna. Ingurumen
elebiduna eskaintzen
zaio haurrari; langileen er-
diak euskaraz ari zaizkio, eta beste
erdiak, frantsesez. Haur guziek bi
erreferente dituzte, bat euskaraz
ari zaiona sistematikoki eta bestea
frantsesez. Gurasoek ez dute hau-
tatzen; haur guziek bi hizkuntzak
entzungo dituzte.
6LEHA DISPOSITIBOAN DIREN
HAURTZAINDEGIAK
Errobiko lurraldean hiru haurtzain-
degik dute LEHA labela: Larreso-
roko Urraskak (C labela), Jatsuko
Urraskak (A labela) eta Itsasuko
Lekuonean-ek (C labela). Beste
hiru lortze bidean dira, Kanbon,
Arrangoitzen eta Uztaritzen.
Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 9a
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 9a
Joanes Etxebarria Maule - Baiona
Errekaleor auzookupatuan (Gas-teiz, Araba) eginzuen Aman Ko-munak sareak le-hen batzarra, le-
hen biltzar nagusia. Bigarrena,Getxon (Bizkaia), Tosuko baratzeokupatuan. Eta hirugarrena, be-rriki, Ziordian (Nafarroa), Altsasuondoan. Gune okupatu edo bede-ren autogestionatuetan bildu zi-ren, asteburuz beti, auzolanakeginez lehen egunean eta batza-rrak bigarrenean. Euskal Herriosoko dinamikak elkartu nahi di-tuen sare bat ehuntzen ari dira.
Ipar Euskal Herriko partaideenartean da Mikel Pomadere, Baio-nako gaztetxeko eta Aldaxka ko-lektiboko kidea, zeina hasi bai-tzen «sare horretan pertsonalkiibiltzen, ez ordezkari gisa». Auto-gestioan bizi den jendea, dinami-kak, guneak ezagutu nahiak era-karri zuen hasieran: «Motibatunauena da bizimolde alternatibo-
an aritzea. Egia erran, ez nituenezagutzen dinamika eta gune ho-riek, Errekaleor bezalako askegu-neak».
Indar Beltza Baiona ingurukotalde anarkistako kideek diote-nez, Notre-Dame-des-Landesekoaireportu xedearen kontrako ZADean dute abiapuntua —defen-datu beharreko eskualdea, fran-tsesezko sigletan—. «Nahi izandugu gure eskualdean ere intere-satu, ezagutu zein beste pertsonaari ziren mugitzen eta horrelajoan da sortzen sarea», dio BrunoPeronek. «Ekologia, altermun-dialismoa, desobedientzia edoautogestioaren inguruko» mugi-menduez ari dela zehaztuz. BainaPeronen ustez ideia ez da «ha-maikagarren mugimendu batsortzea bere liderrekin, ideia fin-koekin... nahi dugu zerbait ani-tzez irekiagoa».
Zuberoan biltzen den herritarkolektibo baten parte da MathieuJaragoien, eta nahiz bilkuretaraezin izan duen joan, Aman Ko-munak sarean interesa ikustendu: «Iduri zait tresna zinez onadela lotura egiteko dinamiken ar-tean, elkar ezagutzeko, elkar la-guntzeko, eta azkarrago izatekoegun batez laguntza behar delarikhemen edo han». Patxi Patala-goiti, talde bereko kideak, hurbilikusten ditu haien taldea etaAman Komunak: «Bada orainurte bat eta erdi hasi ginela elkar-tzen sentitzen baikenuen indibi-dualki egiten ditugun gauzak ezzirela aski eta nahi baikenuen de-nak hunkitzen gaituzten gaiakgureganatu, ez beti besteen eskuutziz erabakiak».
Koadro zehatz eta itxirik gabeosatzen ari da sarea, baina prin-tzipio batzuekin, Terexa Etxebe-rria Aldaxkako kideak oroitaraz-ten duenez: «Merkatuetatik ahalbezainbat at egotea, elkar lagun-tza eta elkar babesa ere», besteakbeste. Bruno Peronen erranetanZADeko antolaketa eredutik erehartu dituzte beste printzipio ba-tzuk: «Gauzak horizontalki ku-deatzeko manera, denek hitzahartzeko eskubidea ukatea, ezgaude sistema egituratu bateanjustuki beste manera batez aitzi-natu nahi dugu». Ildo politikorik«oraingoz» ez dela gehitzen duPeronek, «familia handi bat, sarehandi bat» sortzeko lanetan aribaitira oraingoz.
Sarea ehuntzeko lanetan AmanKomunak-eko kideek auzolanadute tresnetarik bat. Oraingozhiru hilabete oroz biltzen dira,baina erritmoa alda daiteke Po-madereren erranetan: «Ez dugubaitezpada itxoinen hiru hilabetebiltzeko. Edozein gunek behar
Bretainiako Notre-Dame-des-Landes herriko ZAD erresistentzia guneandinamiken elkartzeko indarraz oharturik, Aman Komunak sarea abiatu zuteniaz Euskal Herrian. ‘Hitza’-k taldeko hainbat kide elkarrizketatu ditu,Baionatik Maulera, bakoitzaren hitzetatik dinamika hobeki ulertzeko.
Aman Komunak,dinamikak saretzeko
Indar Beltza talde anarkistatik Aman Komunak sarean parte hartzen ari diren hiru kideak. J.E.
Mikel Pomadere, Baionako Aldaxka kolektiboko kidea. J.E.
Zuberoako herritar kolektiboko kide batzuk. J.E.
Ideia ez dahamaikagarrenmugimendu bat sortzeabere liderrekin, ideia finkoekin»Bruno PeronIndar Beltza talde anarkistako kidea
«Oinarria bada, baina egia da mundu desberdinetatikgatozela, eta hori haize berria da»Terexa EtxeberriaAldaxka kolektiboko kidea
«Ohartu gara berxedeak zirela, ber hitzakbaliatzen zirela etabadela zerbait egitekoeremu zabalago batean»Niko GuiresseZuberoako herritar kolektiboko kidea
‘‘
4 b Astekoa
Astekoa b 5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 9a
baditu besoak edo indarrak, saia-
tuko gara auzolanak antolatzen.
Izan eraikuntzan, mobilizazioak
antolatzen… zabala da auzolana-
rena, ez da landareak landatzea
baizik». Martxoaren 17an, adibi-
dez, Hendaiako gaztetxean pren-
tsaurrekoa eskainiko dute kan-
poratze arriskua dutelako.
Aniztasunetik elkartzen«Oinarria bada, baina egia da
mundu desberdinetatik gatoze-
la», dio Terexa Etxebarriak, hori
bera «haize berria» delarik bere
ustez. Aberasgarria Mikel Poma-
dereren arabera: «Nik ez dut pen-
tsatzen hori muga bat denik, hori
zait gustatzen ere. Izaten ahal
gara ados edo ez gauza batzuei
buruz, baina bakoitzak ekartzen
ahal du nahi edo ahal duena, ez
bortxaz ildo bera segituz. Asko
ikasten da kontra joaten den per-
tsona batengandik».
Ezberdintasunak badirela argi
dute partaideek, Bruno Peronek
ere, baina elkartzen dituenaz ja-
kitun: «Ildo politikoa ez da finka-
tua baina Errekaleor gune okupa-
tu bat da, hiri eraikuntzarekin
erresistentzian, nahi ala ez gaia
politikoa da». Bester loturak ere
badira, horien artean lurraldea,
Euskal Herriko taldea baita Aman
Komunak: «Badakigu nondik
gatozen, zein kultura dugun, eta
horrek ditu ere Aman Komuna-
ken parte diren kolektiboak elka-
rrengandik hurbiltzen», Indar
Beltzako kidearen arabera.
Lucie Peron anarkistak oroita-
razten du euskara dela hizkuntza
nagusia: «Denak elkartzen gare-
larik euskaraz mintzatzen gara».
Erdaldunentzat, itzulpenak egi-
ten dira. Bere ikusmoldea ema-
nik, guztien sentimendua azale-
ratzen du Niko Guiresse
zuberotarrak: «Ohartu gara ber
xedeak zirela, ber hitzak balia-
tzen zirela eta badela zerbait egi-
teko eremu zabalago batean».
Apirilaren 20tik 22ra Errekaleo-
rren bilduko dira berriz, ZADeko
kideekin.
J. E. Maule
Garaipen handia izan
zen proiektu «inuti-
len» kontrakoentzat
Notre-Dame-des-
Landeseko zadistena, aireportu
xedea bertan behera uztea kausi-
tu zutenean. Hangoa ez da haatik
bukatua, orain bertako biztanle-
ak kanporatze mehatxupean bizi
direlako, Frantziako lehen minis-
troak neguko geldialdia bukatze-
an -martxoaren 30etik aitzina-
gune «ilegalak» husteko agin-
dua eman duenetik. Euskal He-
rritik brigada bat joanen da garai
berdinetan, Ambazada eraikitzen
segitzeko, eta beharrez «defen-
datzeko ere».
2015eko azaroan hasi ziren le-
hen harremanak Euskal Herriko
eta Bretainiako lagunen artean.
Ambazadaren ideia «forma des-
berdinak hartzen joan da» abiatu
zenetik, Hartzea Lopezen errane-
tan: «Hasiera batean Euskal He-
rriko jendearentzat leku bat egi-
tea zen ideia. Baina hangoekin
mintzatuz konturatu ginen ZAD
nazioarteko dinamikak eta bo-
rrokak gurutzatzen diren leku bat
izanki askoz interesgarriagoa zela
nazioarteko etxe bat egitea. Iazko
udaberrian trenkatu zen hori.
Erabaki eta handik 15 egunera
bertan bazen talde bat planoak
egiten ari». Orain arte, 150 bat
euskal herritarrek parte hartu
dute Bretainiako auzolan desber-
dinetan.
Ambazada gune fisiko bat bila-
katzen ari da zadisten erresisten-
tzia eremuan. Konkretuki, 140
metro karratuko etxe bat, hangar
batekin ondoan bizitegiak egite-
ko nazioarteko bisitariei aterpea
eskaintzeko. Joan den agorrilean
berriz ere hainbat euskal herritar
joan ziren Bretainiara, Ambaza-
daren teilatua altxatzera. Hilabete
bukaeran berriz ere joanen da tal-
de bat, «brigada bat», paretak al-
txatzera. «Bi asteko brigada iza-
nen da Euskal Herritik eta Bretai-
niatik antolatzen dena. Momentu
berezi batean izanen da lehen mi-
nistroak mehatxatu baitu apirila-
ren 1etik goiti ZADeko eremu ile-
gal guztiak hustuko zituela», dio
Hartzea Lopezek.
Aman Komunak-en sorreraHain zuzen ere, Bretainia eta Eus-
kal Herriko hartu eman horiek
zuten piztu Euskal Herrian Aman
Komunak sortzeko gogoa. Lope-
zen erranetan, «bakoitzak beste-
arengandik ikasi» du. «ZADen
ikasi dugu guk dinamiken bate-
ragarritasuna eta nola horrek in-
dar harreman bat sortzen ahal
duen, beraien kasuan aeroportu
proiektu bat gelditzeko eta agian
bihar ere eremu hori biziarazten
eta garatzen segitzeko». Zadistak
ere behin baino gehiagotan Eus-
kal Herrian izan direnez, haien
ikusmoldea aldatzeko balio izan
du: «Nazionalismoa aipatzen ze-
larik orain arte haien errepresen-
tazioa Frantzia zen, eta ikusi dute
Euskal Herrian badela bestelako
dinamika bat, Euskal Herria as-
palditik zadista dela azkenean di-
tuen hainbat borroka eta proiek-
tuekin». Trukeak ez du etenik eta
ondoko hitzordua Gasteizen eza-
rri dute, Errekaleor auzo okupa-
tuan, ZAD eta Errekaleorren arte-
ko «senidetze» asteburuan apiri-
laren 20tik 22ra.
«Autogestioa molde
handi batean praktikan
gauzatzea posible da bal-
din eta kolektiboki gure
baliabideak eta ezagu-
tzak elkarren artean ezartzen ba-
ditugu». Hitz horiek gehitzen
ditu Hartzea Lopezek Bretainian
ikasia laburtzeko; «Hori bagene-
kien baina ZAD horren errepre-
sentazio bizi bat da». Aman Ko-
munak bide beretik joan nahi da.
Aman Komunak sortu aitzin, hainbat euskal herritar ibiliak ziren Bretainiako ZADean, baita hangoak ere Euskal Herrian. Truke horien eraginez sortu zen Ambazada.
Zadista internazionalistak
Besteak beste euskal herritarrekin egin zen batzar bat, Notre-Dame-des-Landesko ZADean. HITZA
Orain arte, 150 bat euskal herritarrek parte hartu dute Bretainiako zenbait auzolanetan
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 9a6 b Iritzia
Lohia hobe
Politikak bermatzen ez
badu liberazio kultu-
rala, beharbada, kul-
turak bermatu behar-
ko du liberazio politikoa». Ame-
tsen esaldi hunekin hasi zinuen
Aitor zure azken aldiko idatzia,
eta ez dut guttiago eginen.
Iparraldeko herri xokoetako
kultur tradizioetan, xiberuko
pastoralei so, Irisarriko liberti-
menduari beha... ezin uka, herri
frantsestuak izanagatik, bertan,
euskal kultura bizi dela. Agian
kanpoko egoera larriak eramai-
ten du bizi pindar hori hauspo-
tzera? Izaite hori indartzera? Lur
zoru aberatsa antzematen da se-
gurik, sorkuntzarako.
Agian iparraldeko politika ez
da hain azkar, jendeari kultura
gehiago interesatzen zaio, kultu-
ra bizi eta aberatsa baitute ingu-
ruan eta baitakite hori dela in-
porta duena, hor bizi eta biziko
dela herria? Hegoaldean alderan-
tziz ote? EAEn, euskal politikaren
legezko babesa duen lurraldean,
ez dut uste hein huntako herri
antzerki tradiziorik baden. Izana
sustengatzeko legeak izendatu
behar?
Argi da, herri izaiteko kultura
dela balio duena. Bestenaz Euskal
Estatu izanen gira noizbait agian
baina hizkuntza eta kultura gal-
duz gero, zeri atxikiko gatzaizkio,
Euskal Herri izaiteko? Jendezko
herriaz mintzo zitzaigun Amets
zuk aipatu BECeko mitin hartan:
«Lur jendezko bat da ene he-
rria», «gure baitan zabaltzen
den leku hori da enetzat herria»,
«gure kultura bizi duen jende
hori da gure lurra eta han dira
gure hitzak eta gure sustraiak».
Berritu eta eraldatu nahi gini-
tuzke gauza ainitz. Ezin dudan
eman tradizio zapaltzaileak, ha-
rremantzeko manera mugatzai-
leak eta pertsonifikazio estereoti-
patuak saldoka kausitzen direla
gure kulturan, eta eraldatu be-
harko ginituzkeela. Baina kultu-
ra eta hizkuntza ttipiek badute
zerbait aberats eta sakona horien
baitan; mendeetan barna bizi-
molde eta mundu ikuskera baten
eramaile izan dira.
Ene mementu huntako ingu-
rune politizatuan, gure kultura
gutxiesten den sentsazioa dut,
pentsamendu burgesak zedarri-
tu duela argudiatuz. Gizarte
eredu berri baten baitan, beste
izaiteko eta harremantzeko era
hobeak asmatu behar ditugula
aldarrikatzen dugu. Baina sarri
sortzen zaidan irudipena da,
arrazionalegi pentsatzen ote
ditugun gauzak, eta bidean per-
tsonen alde identitario, espiritual
eta emozionala ahanzten ari ote
giren. Dakidana da, eraldatzeko
badira ere, kultura mundializatu
inperialisten eramaile diren
ingelesa, frantsesa eta espainola
ez ditudala ene haurrentzat jen-
darte hobe bat eraikitzeko oina-
rritzat nahi.
Gugenheim, MTV sariak eta
Ezpeletako piperraren museoa
ere izan dituzu aipagai, Handia
filmaren sariei jarraiki. Baina ho-
lako sistema batean bizi gira eta
zer nahi duzu, kapitalak bere in-
teresetara bideratzen du kultura
ere. Hala ere, Handia, nik segurik
ez dut kausitu kanpokoentzat
eginiko filma bezala. Barnetik
hunkitu nau, eta badut Erremen-
tari filma ikusteko ilusioa. Euskal
zinema behar dugu, kanpokoak
ahantziz, barnerako behar dugu,
ez kontsumorako, euskal kultu-
rari beste bizigai bat emateko
baizik.
Azkenik, artisten baldintza
ekonomikoez idazten zinuen.
Nik ere problematizatuko nuke
artisten babes ekonomiko falta,
baina biziki arriskutsua irudi-
tzen zait. Egia da dirurik gabe
biziraun ezin dugun sistema
huntan, artistek, bertsolariek,
antzerkilariek, musikariek...
dirua behar dutela. Baina dis-
kurtso feministaren baitan zain-
tza lanak pagatuak izaitea alda-
rrikatzea bezain arriskutsua
iruditzen zait hau.
Gure biziko esparru gehin
gehienak merkantilizatu dizki-
gute jada. Baina gure helburua
diru interesen menpe egonen ez
litaiken bizi eredu bat bada, ez di-
tzagun kultura eta elgarren zain-
tza bezain funtsezkoak diren
gauzak kapitalaren esku utz. Sor
ditzagun tresna kolektiboak el-
garren zaintza kolektiboki asu-
mitzeko, kultura kolektiboki sor-
tu eta bizi ahal izaiteko. Sobera
arriskutsua litaike diruaren men-
pe uztea. Zure lokatzetan ibilki
den artista tormentatuaren irudi
erromantikoa berreskuratuko
nuke, dirua baino lohia baita bes-
te gizarte eredu bat sortzeko oi-
narri hobea.
Nahi gabean edo nahita, be-
harturik edo errenkadan, zehar-
ka, feminismoari leihoño bat
ideiki diot. Martxoaren 8aren
biharamunean, borroka feminis-
ta pil pilean dugun honetan, zure
ikuspegia jakin nahiko atzoko
grebaz, gaur egungo mugimendu
feministaz, genero auziaz... eta
nahi duzun guziaz!
BERTSOA
Asteazken hartan, elur egun zen, iratzarri ta segidan
Ikusteak du lehen unetik zerbait ezarri pilpiran
Jende anitzen poz iturria, ezinegona da nigan
Sentsazioak erraiten baitit bizia dela dilindan
Estali xuriz ikusten baita kolorez zena lehenago
Hain ezagunak diren bazterrak egiten zaikit arraro
Ta isiltasun osoak ez du gaur sosegurik emango
Ez dakit duen beste edozerk hutsari egiteago
Sentsazio hori berriz sendituz jeiki nintzen herenegun
Puerto III-tik min maluta bat nola iritsi zitzaigun
Gure elurte luzeak dirau beti lodi bezain legun
Nun azpikoa zer den oroitzen izigarri zaila dugun
Memoria bat eraikitzea denborak du behartuko
Zenbat min dugun, jasan ta egin, gustuko ta ez gustuko
Auzolanak du dudarik gabe bide hori libratuko
Elur geruza aldi honetan ez baita bera urtuko
Ez da bakarrik urtukoBOB EDME
%10BIARRITZEN DIREN ETXEBIZITZA SOZIALEN KOPURUA
SRU legearen arabera, Biarritzen mailako hiri batean etxebizitzen %25
sozialak izan behar lirateke. Horren ondorioz, 900.000 eta milioi bat euro
arteko zigorra ordaindu beharko du Lapurdiko hiriak.
«Les Bascos LGBT taldea badaere, ez dugu horretara mugatunahi; diskriminazio guziaksalatu nahi ditugu, badakigulakoelkarri lotuak direla»Beñat GachenLes Bascos elkarteko presidentea
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
ieh@hitza.info.
%
Apiril hasierarako jakinaraziko du EH Baik zuzendaritza berria
HAZPARNE bMartxoaren 3ko biltzar nagusian antolaketa berria era-
baki ondotik, barne hauteskundeak eginen dituzte EH Baiko zuzenda-
ritza berria hautatzeko. Martxoaren 18a arteko epea izanen da hauta-
gaitzak proposatzeko —norberarena ala beste batena—, eta 26tik aitzi-
na bozkatuko dute militanteek. Apiril hasieran emanen dute emaitza.
ELEKETAMaddi Sarasua
Aitor Servier
Berritu eta eraldatunahi ginituzke gauzaainitz. Ezin dudan
eman tradiziozapaltzaileak,
harremantzekomanera
mugatzaileak etapertsonifikazioestereotipatuak
saldoka kausitzendirela gure kulturan,eta eraldatu beharko
ginituzkeela
Battitt Crouspeyre
MUSIKA
ANGELURinri eta Redbones
taldeen kontzertuak.
bOstegunean, 20:30ean,
Barojako zalditegian.
BAIONABoujalal, The Very Small
Orchestra, DJ EPO eta Fixie talde-
en kontzertua, Txirrind’Olaren jar-
dunaldien harira.
bBihar, 19:30ean, Zizpa
gaztetxean.
BAIONASanti DDC Akustik.
bBihar, 22:00etan, Kalostrape
ostatuan.
BAIONATchavolo Schmidt
Quartet taldearen kontzertua.
Sartzea, 25 euro.
bBihar, 20:30ean, antzokian.
BANKAZartako-k taldearen kon-
tzertua, Altsasuko auzipetuen alde
antolatu gaualdiaren karietara.
bBihar, 21:00etan, Bixentaenean.
BIARRITZLorenzo eta Party
Sechen kontzertua.
bGaur, 21:00etan, Atabal aretoan.
BIARRITZMO.RE eta Eric
Chenaux.
bAstelehenean, 20:00etan, Atabal
aretoan.
BIARRITZSynapson taldearen
kontzertua.
bAsteazkenean, 20:30ean, Atabal
aretoan.
DONIBANE LOHIZUNEEuskadi-
ko Orkestra Sinfonikoaren kon-
tzertua.
bGaur, 20:00etan, San Juan
Bautista elizan.
HAZPARNEDoktor Mephisto,
Newhouse, Falta eta DJ Sun Set
Stereo taldeen kontzertuak, Haz-
parneko presoen sostengu talde-
ak antolaturik. Sartzea, 5 euro.
bBihar, 21:00etan, Ttattola
gaztetxean.
SENPEREFado kontzertua. Xabier
Soubelet margolariak deskubritu
zuen laukote hau Lisboan, eta, be-
raien egiazkotasunak hunkituta,
Senperera gomitatu ditu. Sartzea,
urririk.
bBihar, 19:00etan, Amotzeko
kaperan.
ANTZERKIA
BAIONATeatro delle Briciole
konpainiaren Pop-Upantzezlana.
3 urtetik gorakoentzat pentsatu
ikusgarria. Sartzea, 14 euro.
bBihar, 11:00etan eta 17:00etan,
antzokian.
HITZALDIAK
BAIGORRIAltsasuko auzipetuen
familiekin mintzaldia.
bBihar, 19:30ean, Bixentaenean.
BASUSARRIDantza Pikoren
historia. Patxi Perezen hitzaldia,
Dantza Piko kontzeptuaren hogei
urteen karietara.
bBihar, 16:00etan, Elkarteen
Etxean.
DONIBANE GARAZIArtista baten
begirada euskal atalburuez.
Maryth� Avellak azalduko du eus-
kal sinboloak bere margoetan
nola baliatzen dituen.
bGaur, 18:30ean, Herriko Etxean.
DONIBANE LOHIZUNEDebussy,
musika eta artean, Jean François
Larralden hitzaldia, frantsesez.
Sartzea, 10 euro.
bAstelehenean, 18:00etan,
Ravel auditoriumean.
DONIBANE LOHIZUNEArtea be-
gitara: begia eta bere irudikapen
anitzak hurbileko planoan. Marie-
Laure Larraburu artearen historia-
lari eta irakaslearen hitzaldia.
Sartzea, 5 euro.
bAsteazkenean, 15:00etan,
Dukontenian.
HENDAIAEtxea eta bere izena.
Pirinio Atlantikoetako Departa-
menduko Kontseiluko ondarearen
bitartekari eta Irisarriko Ospitaleko
Baiona b Sagartzearen festa
Sagarrondo landaketa eta festaBernat Etxepare lizeoa —argazkian— diruztatzeko kanpainaren bukaera ospatuko dute bihar, Baionan, lizeo
berriaren egoitzan. 09:00etatik aitzina, lizeoaren egoitza bisitatzeko aukera izanen da, eta, 10:00etan, Euska-
raren sagartzea landatuko dute. Bazkariaren ondotik, Betiko Euskaldunak eta Aldiz taldeen kontzertuak izanen
dira. Egun guzian, haurren xokoa, puzgarriak, makiajea eta Pontx pailazoa izanen dira. I. MIQUELESTORENA
‘Uantxuflai #1’, Haritz Harregi
soinu teknikariarekin.Progra-
mazio berria abiatu du Kanaldude
herri telebistak. Horien artean da
Uantxuflaimusika programa. Aste
honetako alean, Haritz Harregi soi-
nu teknikaria ezagutzera joan den,
Higain estudiora.
Gaur
20:00.Errugbia. Baiona - Nevers.
Bihar
11:00.Ondaiziela.
20:00.Gazte Begizemankizuna.
Igandean
15:00.Errugbia. Maule - Nafarroa.
HENDAIAZubilanak eginez ikus-
garria. Ixabel Millet ipuin kontala-
riarekin eta Arantxa Lannes dan-
tzariarekin.
bGaur, 18:30ean, Mendi Zolan
kulturgunean.
IDAUZE-MENDIMuskildiko gazte-
en maskarada. 10:00etan barrika-
dak, eta 15:00etan jokoa.
bBihar, 10:00etatik aitzina, herriko
plazan.
MAKEALuhuso, Makea eta Le-
korneko Libertimendua, hiru he-
rrietako dantzari, zirtzil eta bertso-
lariekin. 10:00etan desfilea,
11:00etan emanaldia, eta ondotik
bazkaria Mindegia gelan.
b Igandean, 10:00etan, plazan.
langile Emmanuel Iñarraren min-
tzaldia.
bBihar, 10:30ean, Asporotsttipin.
UZTARITZEEinarak eta espartin-
gintza Maulen. Mintzaldia Ikerza-
leak elkarteko Joel Larroque eta
Robert Elizondorekin, Ur Begi
elkarteak antolaturik. Sartzea,
2 euro.
bGaur, 18:30ean, Lapurdi gelan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BAIONAElsa Oliarj-Inesen
Basahaideakdokumentalaren
emanaldia eta eztabaida.
bGaur, 18:30ean, Euskal
Museoan.
BAIONANeskatoak, frankismoa-
ren garaian Ipar Euskal Herrira eta
Frantziara lanera joandako emaz-
teei buruzko dokumentala, Jon
Abrilek zuzendua.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Eusko Ikaskuntzan.
HENDAIAFranck Dolosor EITBko
kazetariak ekoitzitakoEstitxu do-
kumentalaren emanaldia.
bBihar, 17:30ean, Asporotsttipin.
ERAKUSKETAK
BAIONAErnest Ginsburger erra-
bino handia. Gizon sutsu eta kon-
prometitua.
bEgunero, 10:30etik 18:00etara,
Euskal Museoko Xokoa gelan.
HENDAIAHitz-Enea erakusketa.
bEgunero, 10:00etatik 12:00etara
eta 14:00etatik 18:30era,
Asporotsttipi etxean.
BESTELAKOAK
BAIONAAie Aie Aie kolektiboaren
Ersatz ikusgarria.
bAsteazkenean, 20:30ean,
MAntzokian.
BIARRITZBihotzak Suhar. Olerkia
eta musika uztartzen dituen per-
formance elebiduna, Itxaro Borda,
Mylene Charrier eta Jean-Christian
Galtxetaburu Irigoienen eskutik.
bGaur, 18:00etan, Mediaketan.
HENDAIAAbadiako eremuko bi-
dexketan barna natura ibilaldia
euskaraz.
bGaur, 09:00etan, Asporotsttipin.
Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 9a
Joanes Etxebarria Hazparne
Lauak enpresaren egoitzan hartudu Hitza Peio Larraldek (1993,Hazparne). Bi ofizio ditu, hegaz-kingintzan bat eta trinketeetanbestea; eskertzen du pilotan «be-te-betean» aritzeko erraztasunakezartzen dizkiotela enpresan.Bigarren txapela duzu buruz bu-
ruka. Nola sentitzen zara?
Beti ber plazera da; nahiz eta egu-nak pasatu, beti plazer handia iza-ten da. Gozatu dut aste barruan;orain, berriz lanera joan beharko.Agian ez da oraindik momentua,
baina so egiten diozu orain arte
egin duzun bideari?
Nik ez sobera, baina nire ingurukojendeek begiratzen diote, zerenhaientzat lan handia baita. Nire-tzat ere bai, baina nik badakit ki-rolari gisa baditudala oraino gauzaanitz jokatzeko urte osoan eta bes-te urte batzuetan. Gozatzen dutegindakoarekin, baina begiratu-ko dut bukaeran zer egin dudan.Zaila da maila horretara iristea?
Bai, zaila da. Gauza anitz pasatzendira, badira garai larriak pasatze-ko, badira eskuko minak, emai-tzarik ez... eta halako gauzak be-har dira gainditu. Ailegatzen dela-rik halako txapel bat irabaztera,gauza izugarria da, baina egia dazaila dela. Goi mailako kirolariakbezala, behar dira sakrifizioakegin eta gauza batzuk bazterreanutzi kirolean bete-betean aritzeko.Erran izan da Ipar Euskal Herrian
eskola bat falta zela goi mailako
pilotariak prestatzeko.
Nik ere bat egiten dut ideia horre-kin. Orain ari da pixka bat ematenhori Esku Pilotaren bitartez, Pan-piren [Ladutxe] bidez —berak en-trenatzen ditu gazteak—. Ikustenda udan ere Esku Pilotak ematendiela parada gazteei jokatzekoElite Pro B mailakoekin. Ongi da,sortzen dute konfiantza eta berenmaila goratzen dute. Hori ongi da;behar da proiektu hori puxatu etasegur naiz gazteak jalgiko direla.Hego Euskal Herriko pilota pro-
fesionala beste mundu bat da:
aski da ikustea zuen finala ez
zela telebistan hedatua izan.
Egia da haiek dutela telebista, eta,kirol guztietan telebista baldinbada, kristorena da: jendeak segi-tzen du, gero laguntzaileek, pilo-tariak ere gazteago lotzen dira te-lebistan pasatzen direnak eredumoduan ikusten baitituzte...Nahiz eta orain sare sozialak badi-ren eta gazteek begiratzen dituz-ten, goi mailako kirolariak ikus-ten dituzte; baina telebista dagauzarik garrantzitsuena, eta es-pero dugu Ipar Euskal Herrian te-
lebista serios bat kirol horri lotu-ko dela.Zu ere sare sozialetan ari zara.
Bai, eta inportantea da, kirolaria-ren panopliaren parte baita. Ikus-ten da beste kiroletan asko erabil-tzen dituztela. Ni segitua izan naizhorretan; Paueko eskola batekprograma bat egin zidan, eta saia-tzen naiz segitzen.Pentsatu izan duzu noizbait ez-
kerparetan saiatzea?
Ez, zaila da harat joatea. Gazteanitz badira Hego Euskal Herrian,eta goi mailako pilotariak dira;beraz, zaila da. Nik egin dudanguztia trinketean jokatzeko zen.Betidanik nahi nituen txapel han-dienak irabazi; denak irabazi di-tut behin edo bi aldiz jadanik; be-raz, nahi dut bide horretan segitu.Ikusten da hemen ere gauza ikus-
garriak egiten ahal direla, eta es-kertzekoa da.Manu Martiarena izan ote da
zure eskola bide horretan?
Eskola bat izan da, bai. Afiziona-tuetan beti aitak segitu nau, bainaElite Pro mailara pasatzean, besteikusmolde bat behar nuen, gehia-go profesionalizatua, eta, beti ai-tarekin lan eginez, baina Manukirakatsi dit anitz. Erraten da txa-pel bat irabaztea erresa dela, ka-kotxen artean, baina behar direlaanitz irabazi ikusteko zer pilotarizaren. Manurekin ikusi da txapelanitz irabazi ditugula; ez dira ni-reak baizik. Manu kristoren esko-la da bai trinketean, bai tekniko-ki... baina gizon moduan ere anitzikasi dut. Gazte-gazte pasatu naizElite Pro mailara, eta gazte-gazteirabazi ere; baina gauzak fite kan-
biatzen dira, eta behar da denaongi mantendu. Pilota kirol bakartia da. Zaila zai-
zu hori kudeatzea?
Bakarrik naiz trinket barnean;gero, inguruko jende guztiek eznaute sekula bakarrik uzten. En-trenamenduetan, aita beti nire-kin da, Manu, Urruñako BeñatGarbizu... Beti gutxienez hiru edolau gara, eta inguruko jende guz-tiak laguntzen nau egunero; be-raz, ez naiz sekula bakarrik. Xan-tza hori badut; hori aberastasunikaragarria da. Trinketera, gainera, gazteak
erakartzen dituzue Battitta Du-
cassouk, Bixintxo Bilbaok edo
zuk, besteak beste.
Bai, egia da gazte anitz etortzendirela partidetara. Azken partide-tan, bai Bixintxoren aurka eta bai
Battittaren aurka, gazte pila batbazen trinketean. Hori ongi dabiharko pilotarentzat: beste gaztebatzuk etorriko dira, baita bestepubliko bat ere. Ikusten dituzu gazte gehiago
zuen mailara iristen? Binakakoa
Jon Iturberekin jokatuko duzu.
Bai ikusten ditut. Nire anaia Mun-duko Txapelketan ari zen joanden urtean, eta han ikusi ditut he-mengo gazteak, eta ikusten da fiteetorriko direla goi mailara. Segurnaiz badakitela zer behar den egingoi mailara iristeko, eta ongi da. 24 urte baizik ez dituzu, baina
anaiari jadanik esperientziatik
aholkuak ematen ahal dizkiozu.
Bai, baina berak ere anitz irakas-ten dit. Nik ez dut sobera arazo fi-sikorik ukan; nire anaiak ukanditu. Nik nire esperientzia pasa-razten diot, goi mailako partidakjokatu baititut, baina berak pasa-tu ditu garai larriak; beraz, elkarrilaguntzen diogu, ongi aditzendiogu elkarri.Halere, erran izan duzunaz, eri-
tasun bat ukan zenuen.
Bai. 2012an eta 2015ean ezagutunuen mediku bat Donibane Lohi-zunen; gero, dena ongi pasatu da,eta hori nire gibelean da. Orainbadira bi urte ongi naizela, jo etake. Ez dut gehiago osagarri arazo-rik hari esker. Inportantea da jen-de onak ezagutzea.Horrek azkarrago egin zaitu?
Bai, zeren jokatu baitut momentularrietan. Gero ongi zarelarik jo-katzean, buruan ematen du ezdela deus pasatzen ahal. Hainbeste txapel irabazirik, zer
duzu helburua, Martiarenaren
errekorra haustea?
Bai, baina zaila izanen da. Hark seitxapel baditu [buruz buruka], bai-na nahi dut segitu irabazten urte-ko txapelketarik handienak:Frantziako Txapelketa buruz bu-ru eta binaka, Baionako Mastersa,Super Prestige lehiaketa Doniba-ne Garazin eta aurten etorriko de-na Hazparnen, Berria trinketean(Jean-Marc Xarritonek trinketaberrituko du), berdin aurtengogauzarik handienetarikoa. Bainaurte azkarra da, Munduko Txa-pelketa ere hor baita; beraz, badi-ra gauza anitz irabazteko. Aldi batirabazten delarik, beti nahi duzuirabazi, eta saiatuko naiz txapelbatzuen irabazten, lana eginez.Bixente anaia ere etorriko da, etaharekin ere nahiko ditut gauzaederrak egin. Motibazioa beti horda eta inguruko guztiekin —haz-pandarrak eta beste guztiak—xantza dut afizio handia ukaitea,eta haientzat saiatuko naiz irabaz-ten, baina hori ez da sekula ziur.
«Inguruko jendeguztiek ez nautesekula bakarrik uzten»
Peio Larralde b Pilotaria
Frantziako Txapelketan buruz burukoaren txapela jantzi berria du, 24 urterekin. Txapelketa nagusiak behin gutxienez irabazi ditu jada,eta so dago aurten jokatuko diren Hazparneko lehiari eta Mundukoari.
SINADURA / AGENTZIA
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2018ko martxoaren 9a b 0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: ieh@hitza.info