Post on 03-Jul-2015
description
EGILEA: GARTXI
Abetxuko ikastola
Gasteiz
Nolakoak dira mendialdeko paisaiak?
Mendialdeko paisaietan mendiak
eta haranak izaten dira.
Mendietan hiru alde bereizten dira:
OINA. Mendiaren behe-beheko
aldea da.
GAILURRA EDO TONTORRA.
Goi-goiko aldea da.
HEGALA. Oinetik gailurrera
bitarteko lurraldea da.
Aizkorri.
Euskadiko
mendirik
garaiena
da.
Nolakoak dira paisaia lauak?
Paisaia lauetan, lur zabal lauak egoten dira.
Bestalde, ordokiak eta ibarrak ere egoten dira paisaia
lauetan;
Arabako lautada. Lur zabal eta lau
oso egokia da nekazaritzarako.
> IBARRAK. Ibai batetik
hurbilen dauden lurralde lauak
dira.
> ORDOKIAK. Lurralde lauak
dira, inguruko lurrak baino
garaiagoak, eta landaredi
gutxiago izaten dute.
Paisaiako elementuak
Paisaia guztietan badira
zenbait elementu natural.
1.- SOROak; lehen berezko
landaredia zegoen leku
askotan soroak daude orain.
2.- ERAIKUNTZAk; esate
baterako, etxeak, errepideak
,zubiak, tunelak…
3.- MEATEGIak eta HARROBIak;
mendi askoren itxura erabat
aldatu dute horrelakoek.
1
2
3
> Bi kostalde mota
daude:garaia eta laua.
* Kostalde
garaian, ITSASLABARra
k egoten dira: lurralde
garaia eta harritsuak dira
itsaslabarrak, eta itsasoko
olatuak haien kontra
tanpaka ibiltzen dira.
* Kostalde lauan,
HONDARTZAK dira
nagusi: hondarrezko edo
harrizko lurralde lauak,
hain zuzen.Txingudiko badia.
Nolakoak kostaldeko paisaiak dira?
Kostaldearen formak.
Lurmuturra. Itsasoan
barneratzen den lur
zati bat da.
Penintsula. Zati
baten izan ezik
gainerakoan
urez inguratuta
dagoen lurraldea
da.
Uhartea. Urez
inguratuta dagoen
lurraldea da.
Badia. Itsasoaren
sargunea da.
Handi-handiei
golkoa esaten zaio.
Gizakiak eta kostaldeko paisaiak.
Kostaldeko pasaietan jende ugari bizi da, eta horretarako, izugarri aldatu
behar izan ditugu.
Hotel, apartamentu eta etxebizitza
asko eraiki ditugu.
Errepideak eta zubiak egin
ditugu.
Kaiak egin
ditugu, itsasontziak
babestuta egon daitezen.
Ibai baten ibilbidea.
Ibaiak era askotako
paisaiak zeharkatzen
ditu ibilbidean zehar.
Ibaiaren ibilbideko
zer aldetan dago
urtegia?
Nolakoak dira ibaiak?
Ibaiak ur-lasterrak dira. Mendietan sortzen dira;
gero, beheragoko lurralde lauetarantz jaisten dira; eta
azkenik, beste ibai batera edo itsasora isurtzen dute ura.
Beste ibai batera isurtzen duten ibaiei ibaiadarrak esaten
zaie.
Ibaiek egiten duten bideari ibilgua
esaten zaio.
Ibai batzuk ur askokoak izaten
dira; beste batzuk ur gutxikoak.
Ibaiek daramate ur kantitateari
emaria esaten zaio.
Zadorra ibaia
Ibaien ibilbidea
Ibai batek egiten duen bidaiari ibilbidea esaten zaio.
Goialdean, Ibaia estua izaten da, eta mendian
zehar iragaiten da. Ur gutxi izaten du, baina oso
azkar doa beti.
Erdialdean, ibaia zabaldu egiten da, eta
ordokian zehar iragaiten da. Ur gehiago
du, baina ura mantsoagoa doa.
Behealdean, ibaia mantso-mantso iragaiten da
bokalerantz edo ibai-ahorantz.
Ibilbideko
goialdea
Ibilbideko
erdialdea
Ibilbideko
behealdea
Ibai baten ibilbidea. Ibaiak era askotako
paisaiak zeharkatzen ditu ibilbidean zehar
Ibaiertzeak
Ibaiertzetan
landare asko
eta asko
hazten dira:
zuhaitzak,
zuhaixkak eta
belarra.
Landaredi
horri
ibaiertzeko
landaredia
esaten zaio.
Ibaietatik hurbileko lurralde lauak oso
egokiak izaten dira nekazaritzarako; eta
horregatik, ibaiertzeko landarediaren ordez
soroak egoten dira askotan.
Aintzirak eta urtegiak
Ura paisaiako elementu askotan egon ohi da.
Urtegiak. Aintzira
modukoak dira, baina
gizakiok eginak. Ibaien
ibilbidean nonbait egiten
dira, horma edo presa bat
eraikiz.
Aintzirak. Ur gezako
eremu handiak dira.
Txikitxoak ere badaude, eta
horrelakoei urmaelak
esaten zaie.
ABETXUKO IKASTOLATIK…
ESKERRIK ASKO!!
Gartxi2012-III-17