Post on 16-Apr-2017
BA AL DAKIZU ELIKADURA OREKATU BATEKIN, BIZITZA
OSASUNTSUAGOA
ERAMATEKO AUKERA DUZULA?
HORRELA EZ BADA IKUS EZAZUE GURE PROIEKTUA!!
sarrera
jarduera
prozesua
baliabideak
ebaluaketa
ondorioak
Aurkeztera goazen proiektu hau, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzendutakoa izango da. Elikaduraren eta bere onuren inguruan oinarrituko da.
• Proiektu honen helburua elikadura piramidea sortzea izango da, haurrak elikaduraren garrantziaz jabetzeko eta bizitza osasuntsu bat egiteko.
• Proiektu hau aurrera eramateko ikasleen autonomia, trebetasun maila, talde lana, talde harremanak… sustatu nahi da. Beraiek izango dira proiektua aurrera eramango dutenak gure laguntzarekin, beti ere bere aurre ezagutzatik abiatuz.
• Aste honetan jarduera desberdinak burutuko ditugu eta jarduera guztiak elikadura piramidea sortzera eta ezagutzera bideratuko ditugu.
• Jarduera hauek elikagaien ezagutzetatik abiatuko dira, ondoren onuretan zentratzeko. Bukaeran guztion artean piramide bat osatuko dugu, talde guztien informazioa elkartrukatzeko.
JARDUERAK
PROZEDURA • Honetarako, lehenik eta behin taldeak egingo
ditugu. Zazpi talde izango dira eta bakoitzean hiru pertsona.
• Talde bakoitzak piramideko atal bat landu beharko du.
• Atal bakoitza ze taldek egingo duen sorteoz erabakiko da.
• Behin taldeka jarrita lanari ekingo diogu.• Elikaduraren piramidea+• Haurrentzako
Zuen eginbeharra atal hauek aztertzea, ikertzea, sakontzea berauen onuretan izango da. Eta honela bukaeran piramidea osatuko dugu bizitzarako ezinbestekoak diren elikagaietatik, ez diren eta arte.
BALIABIDEAK
• Lehengo taldeak piramidearen lehenengo maila
osatzen dutenak: zerealak, bertan dauden elikagai desberdinak ezagutu beharko dituzte eta ondoren elikagai hauen onurak aztertu.
• Honetarako hurrengo web orrialdetan begiratzea gomendatzen dizuegu:
• ZEREALAK• ZEREALAK 2• ZEREALAK 3• ZEREALAK 4
1
BALIABIDEAK
•Bigarren taldeak piramidearen bigarren mailako fruten zatia osatzen dutenak, bertan dauden elikagai desberdinak ezagutu beharko dituzte eta ondoren elikagai hauen onurak aztertu.
• Honetarako hurrengo web orrialdetan begiratzea gomendatzen diegu:
• FRUTAK 1• Fruta 2• FRUTAREN ONURA• FRUTA 3• FRUTA 4• FRUTA 5• GUREFRUTAK
BALIABIDEAK
• Hirugarren taldeak piramidearen bigarren mailako
barazkien zatia osatzen dutenak, bertan dauden elikagai desberdinak ezagutu beharko dituzte eta ondoren elikagai hauen onurak aztertu.
• Honetarako hurrengo web orrialdetan begiratzea gomendatzen diegu:
• BARAZKI• BARAZKI 2• BARAZKI 3• BARAZKI 4
BALIABIDEAK•
Laugarren taldeak haragiaren onurak aztertu beharko ditu.
• Honetarako hurrengo web orrialdetan begiratzea gomendatzen diegu:
HaragiaHaragia 2Haragia 3Haragia 4
BALIABIDEAK
• Bosgarren taldeak arrainaren onurak aztertu beharko ditu.
• Honetarako hurrengo web orrialdetan begiratzea gomendatzen diegu:
ArrainaArraina 2Arraina 3Arraina 4Arraina 5Arraina 6
BALIABIDEAK
Seigarren taldeak piramidearen hirugarren mailako
esnekien atala aztertu beharko du, honetarako esneki desberdinak aztertu beharko dituzte eta hauen onuretan zentratu.
Honetarako hurrengo web orrialdetan begiratzea gomendatzen diegu:
EsnekiaEsnekia 2Esnekia 3Esnekia 4Esnekia 5Esnekia 6
BALIABIDEAK
Zazpigarren taldeak piramidearen azkeneko maila,
koipearen atala aztertu beharko du. Honetarako, koipe desberdinak aztertu beharko dituzte eta onuragarriak edo kaltegarriak diren jakin.
Honetarako hurrengo web orrialdetan begiratzea gomendatzen diegu:
KoipeKoipe 1Koipe 2Koipe 3
ebaluaketa• Ebaluaketa jarraia izatea pentsatu
dugu, batez ere, egunerokotasuna izango dugulako kontutan. Hau da, haurrak zein jarrera duen taldearekiko, lanarekiko,… baloratuko da; jarrera baikorra, parte hartzea, elkar laguntzea, interesa… Beti ere haurra bere indibidualtasunean kontuan hartuz.
ondorioak• Lan honen helburua elikadura piramidea
ezagutzea eta berau osatzen duten elikagaien onurak ezagutzeaz gain, ikasleak beraien elikaduraren inguruko hausnarketara bultzatzea da. Honetarako eta lagungarri izateko galderen metodologia erabiliko dugu, inkesta (galdegai irekien) bitartez.
• INKESTA• Zure egunerokotasunean zer jaten duzu?• Piramideko ze mailatan kokatuko zenuke batez ere zure elikadura?• Elikadura osasuntsu bat izateko, batez ere elikagai zehatz baten beharra• ikusten al duzu?• Elikadura orekatu bat izateko, piramideko elikagaietatik zein da gutxien jan
beharko zenukeena, zergatik?• Elikadura osasuntsu bat duzula uste al duzu?