Post on 18-Jul-2020
2014ko ekaina
Sanjuanaketa...oporrak
145TXIKITTO
Sanjuanaketa...oporrak
EGUN batean andereñoa beranduheldu zen klasera eta umeek,bitartean, bihurrikeri asko eginzituzten. Gela hankaz goraikustean, andereñoak umeeigaldetzen hasi zen:- Aizu, Ainhoa, zuk zer eginduzu?- Nik, nik… mahaiak bota ditutlurrera…- Manolito, zuk zer egin duzu?- Nik, nik… arbelan margotudut…- Jaimito, zuk zer egin duzu?- Nik serpentine bota dutlehiotik…- Beno, hori ez da egongaizki…Bost minutu geroago neska batsartzen da gelan, zaurizbeteta. Andereñoakgaldetzen dio: - Zu nor zara?- Ni… Serpentinanaiz!!!!YOUSSEF CHAAILAT
- AMATXO, zergatikdago aita ile gabe?- Oso buruargiadelako eta zer pentsaasko duelako.- Eta, orduan, zergatik duzu zukhainbeste ile?- Jan zopa, txolin hori!!
ANE DEL PINO
ESATEN dio lagun batek besteari:- Nire aitak orain dela hamar urtemoztu zuen ilea.- Zer da ba? Tximaluzea?- Ez, burusoila.
ANER GUISASOLA
POSTETXEAN:- Bost pezetako seilu bat, mesedez.Enplegatuak seilua ematen dio, etabezeroak:- Zenbat zor dizut?
MIREN GESTAL
GIZON bat, zineman dagoela,takilara joaten da eta neskakesaten dio.- Hau da erosten duzun bosgarrensarrera. Zergatik?- Atean dagoen tonto batekapurtzen dizkidalako.
MAITANE CALLES
- AMA, badakizu? Nire idazlanakzeharo hunkitu du andereñoa.- Benetan diozu?- Bai horixe: negargarria dela etapena ematen duela esan dit.
LEIRE GUENAGA
KARTZELARA iritsi berria den batekgaldetzen dio beste bati:- Eta zu, zergatik zaude hemen?- Ateratzen uzten ez didatelako.
IMAD KASSIMI
- AITA, aita, ikus ahaldezaket telebista?- Bai, baina piztu ez.- Aizu, zer ordu da?- Hamabiak.- Oi, ze berandu!- Galdetzea zenuenlehenago.
ZAIN ALI
SOLDADU batek beste bati:- Zertan ari zara?- Nire emazteari idazten.- Eta… zergatik idazten duzuhain poliki?- Nire emazteak ez dakielakoazkar irakurtzen. - Zein da itsu baten akabua? - Casimiro deitzea, Bista Ederkalean bizitzea eta okulistaizatea.
IKER UNANUE
PIZZA bat kanposantuan zegoennegarrez. Beste batek galdetu zion:- Familiarra zen?- Ez; ertaina.
LUKEN MARTINEZ
TXISTEAK
Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.
Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Koldo Mitxelena eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.
AdministrazioaMarisol Uriarte.
Erredakzioa eta maketazioa
Ainara Lavado, Maider Aranberrieta Koldo Mitxelena.
Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboaeta Koldo Mitxelena.
Copyright-aTxikitto!
Lege-gordailuaSS-1111/96
Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena
GipuzkoakoForu Aldundia
2 2014KO EKAINA
URKIZU IKASTETXEKOAK maiatzean Fredy
Igelaldi pelikula ikustera joan ziren. 1.go ziklokoak
Sastarrainen (Zestoa) egon dira eta 2. ziklokoak, be-
rriz, Zarautzeko Igerain aterpetxean. Ekainaren ha-
sieran, 3., 4. eta 5. mailako ikasleak Basondora
egin zuten irteera.
--------------------------------------------
Maiatzaren erdian, Azterkostari esker, bederatzi hor-
mirudi izan ditugu J.A.MOGEL IKASTOLAKO
aretoan, IBAIALDI izeneko programa barruan.
Panel horien gaiak URA eta IBAIA dira. Hormairudi
bakoitzean gaiaren arlo bat lantzen zenez, 4. mai-
lako ikasleek taldeka banatu ondoren, atal horiek ira-
kurri eta behatu zituzten, bertatik informazio
ezberdina atera behar zuten-eta.
Bestalde, urtero, J .A. MOGEL IKASTOLA-
KOEK Eskoriatzako Museora bisitaldia egiten dugu,
bertako historia eta etnografiako erakusketaz goza-
tzeko. Erakusgai dauden elementuekin eta liburue-
tan ikasitakoarekin, zibilizazioen aldaketak errezago
ulertu ditugu.
Museoan goiz osoa ematen dugu; bertako erakusketa
ikusi eta gero, tailer batzuk egiteko aukera izaten
dugu. Aurten Inprenta eta Idatziaren eboluzioa az-
tertu dugu. Benetan ondo pasatu eta ondo aprobe-
txatu dugu 5.B-koek irteera hau.
SAN ANDRES IKASTETXEKO ikasle talde
batek elkarrizketa egin zien Eibarko futbol taldeare-
kin zerikusia duten bi aitei: Alex Aranzabal (presi-
dentea) eta Gilvan Gomes (jokalaria).
Pentsatzen dugu berri hau interesgarria izan daite-
keela bai ikasleen ekarpenengatik eta, baita, elka-
rrizketatuen adierazpenengatik ere. Atxikitzen dugu
argitaratuta dagoen blog-eko helbidea.
BLOGA: www.sanandres13-14.blogspot.com.es/
LOTURA: http://6maila13-14.blogspot.com.es/se-
arch/label/ S.D.%20EIBAR
Hona hemen ARRATEKO ANDRA MARIKO
berriak hiruhileko honetan:
Maiatzean HHko 3., 4. eta 5. urteko gure txikiak
Donostiako Aquariumean izan ziren arrainak ikus-
ten. Oso ondo pasatu zuten eta oso pozik etorri ziren.
Maiatzaren 14an, 5. eta 6. mailakoak Madariaga
Dorretxean izan ziren eta inguru polit hura ere eza-
gutu zuten.
Horretaz gain, 5. eta 6. mailakoek bertso jaialdian
parte hartu zuten, zuetako batzuekin batera. Ospa-
kizun polita osatzen dugu ezta?
Ekainaren hasieran Arratera joan ginen eta ekaina-
ren 13an kurtso amaierako jaialditxoa egin genuen.
Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte!
--------------------------------------------
Kaixo lagunak! Azken txanpa falta zaigu bakarrik
oporretarako eta animo! LA SALLEN maitzean
egin ditugun ekintzak ondorengoak izan dira: 3. mai-
lakoak ogigintzara joan ziren eta eurek egindako ogi
goxoa ekarri ekarri zuten guk dastatzeko.
4. mailakoak artzai mundura joan ziren, gazta nola
egiten den ikustera. Gantxillaren egunean ere parte
hartu genuen eta eskolan Izartxoren makrofesta os-
patu genuen.
Ekainaren 4an, bestalde, 1. mailakoak Molliue Ma-
lonen ipuin zinestezina izeneko antzerkia ikustera
joan ziren Unibertsitate Laboralera.
ikastetxeetako BERRIAK
2014KO EKAINA 3
DENBORAPASAK
2014KO EKAINA4
DENBORAPASAK
2014KO EKAINA 5
ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...Nagusixen eta umien artian desbardinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu.Baiña zer gertauko zan galderabardiña egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?
Zelan bizi dozueEibar Foball
Taldiaren igoeria?Espero zenduen
halakorik?
6 2014KO EKAINA
ARIANE7 URTE
Sorpresia handixa izan da. Foballa ikustia gustokodot, baiña jolastia ez. Aurrekuan Ponferradinarenaurkakua ikustera juan giñan. Errasti jokalarixadakat gustoko eta ezagutzen dittut beste batzuk be.
JON42 URTE
Oso sorpresa ona, historikua!! Apaltasun osoz heldudira 1. maillara, eta zeresan asko emango dabe…Aurrekuan Ipuruan izan giñan ospatzen...Ikaragarrixa!!! Zelaixan be izan giñan: argazkixak,muxuak… oso pozik!! Oso une politta!!! Honekherrixari be mesede eingo detsa Jokalarixak,gaiñera, umillak, naturalak dakaguz; apaltasunosoz ibilliko gara 1. maillan.
ARRATE7 URTE
Ez jata foballa askorik gustatzen... Etxekuekin juanizan naiz ikustera iñoiz… Aurrekuan etxian jarraittugenduan eta pozik. Seguruenik zapatuanhurbilduko gara jokalarixak ikustera eta ospatzera.
SONIA43 URTE
Ni be ez naiz foball zalia, baiña ilusiñoz hartu dogualbistia; ikusi be egin genduan. Poza ekartzen detsaherrixari. Alor ekonomikotik begiratuta be, eragiñaekarriko deskulakuan gagoz. Zapatuan planaurtengo dau seguruenik…
OHARRA: ZELEBRAZIÑUAREN AURRETIK EGINDAKUA
72014KO EKAINA
ERREPORTAJEA
TANTANEZTANTANEIBARREN
EUSKARAZ BIZI!Eta horixe aldarrikatu
genuen eibartarrokmaiatzaren azkenekoegunean. Argazkietan
ikus dezakezuen moduanherritar mordoa gerturatuzen gantxilla esku artean
hartzera, Eibarren ereeuskaraz bizi nahi dugulaaldarrikatzeko. Eskerrikasko parte hartu zenutenguztioi eta bi urte barru,
berriz ere antolatukodugun giza katean, elkar
ikustea espero dugu.
SANJUANAK
2014KO EKAINA8
Kaixo oporrak,agur ikasturte!Bai, bai, azkenean iritsi dirahainbeste desio genituenoporrak!! Urte osoko lanarenondoren, hemen dituzue ondomerezitako oporrak.Eta eibartarrok udakooporrak ondo baino hobetohasteko aukera izaten dugu,oporrak hartu eta berehalaailegatuko zaizkigulakosanjuan jaiak.Ondoren duzue aurtengojaietako egitaraua; ondoirakurri, lagunekin edogurasoekin adostu eta gozatu!
Ekainak 20 BARIXAKUA
17.00etatik 20.00etaraPuzgarriak Untzagan
19.00etanAntzerkia Untzagan
20.00etanBallet Eibarres-en
emanaldia Coliseoan
Ekainak 21 ZAPATUA
11.00etatik 14.00etaraeta 18.00etatik 21.00etaraJoko-tailerrak (modelismoa,
magia, eszenografia eta mahai-jokoak) Untzagan
18.00etatik aurreraZirkomotik jolas-parkea
Untzagan
Ekainak 22 DOMEKA12.30etan
Ipurua Gimnasia Erritmikako tal-dearen erakusketa
Untzagan
17.00etatik 20.00etaraUmeentzako puzgarria
Astixaren eskutik Untzagan
19.00etan“Elegants” zirko emanaldia Un-
tzagan
buruhandiak
SANJUANAK
2014KO EKAINA 9
Ekainak 23 ASTELEHENA
13.00etanEstaziño kalean LizarrakoDultzaineroei ongietorria
13.30etanUdaletxetik pregoia
eta txupinazoa
18.00etanUrkizutik erraldoi
eta buruhandien kalejira
19.00etanIrulitxa fanfarrearen kalejira eta
“Vida en B” kaleantzerkia Untzagan
23.00etanSan Juan Sua, eta Dantza
Garaikidea taldearenemanaldia. Untzagan
24.00etanNagusien danborrada
Ekainak 24 MARTITZENA
19.00etanUrkizun, Umeen
Danborradaren irteera
20.30etanUmeen pregoia, UmeenDaborradako DanborNagusiak irakurrita,
eta Alardea. Untzagan
23.30etanSoka Dantza Untzagan,
Usartza Txustulari Banda etaKezka Dantza Taldearekin
24.00etanSuzko erroberak Pirotecnia As-
tondoaren eskutik
Ekainak 25 EGUAZTENA
11.30etanMarmitako lehiaketa
18.00etanUntzagatik “Afrika Baj Yah” tal-
dearekin kalejira
19.00etanUrkizutik kalejira
Lizarrako Dultzaineroekin
19.00etanUntzagan“Astokillo”umeendako antzerkia
Pantarhei taldearen eskutik
19.30etanEuskal Jaialdia herri kirolerakustaldia, Untzagan
23.00etanSuzko erreoberak, Pirotecnia Va-
lecearen eskutik
soka-dantza
kale-antzerkia
danborrada
2014KO EKAINA10
TXOTXONGILOEN ANTZOKIA
etxekoARTISTA
OSAGAIAK:- Kartoizko kaxa bat- Oihal zati bat- Zotz bat- Koloretako errotuladoreak
PAUSOAK:Lehen urratsa
Kaxaren tapetako bat itsatsi, eszenatokia egiteko,eta bestea tolestu gorantz, marquesina egiteko.Ez ahaztu zuen antzokiaren izena bertan idaztea!
Bigarren urratsaOihal zatiaren goiko aldean tolestura egineta pasatu bertatik zotza, teloia egiteko.Kaxaren aldeetan zulotxoak egin, zotza bertansartu eta eusteko.
Hirugarren urratsaMarrazki, koloretako paperak edo nahi duzuenaerabili zuen antzokia apaintzeko.
Laugarren urratsaTxotxongiloak egiteko, etxean dituzuen panpinakedo zuen atzamarra erabil ditzakezue, edo baitaegurrezko koilaratxoak ere. Margotu aurpegitxoakbertan eta aurrera! Ilea, erropa edo txapelakere egin ditzakezue.
2014KO EKAINA 11
MARMELADAZ BETETAKOENPANADILLAK
etxekoSUKALDARIA
Normalean ohituagoak gaude enpanadillagaziak jatera. Baina jaki honek bestelakohainbat aukera ere eskaintzen dizkigu:adibidez, jaki gozoz betetzea. Honakoanmarmelada aukeratu dugu, baina nahiduzuen beste edozer ere izan daiteke.Zartagina erabili behar denez, heldueklagunduta egin.
Pausoak:1.- Enpanadilla-pastetan,
erdikaldean, koilarakadabat gazta eta koilarakadabat marmelada jarri.
2.- Busti pixka bat pastarenertzak, eta itxi enpanadillakerditik tolestuz. Nahi izanez gero,sardexka batekin markatu ertzak.
3.- Olio ugari berotu su bizian.Bero dagoenean, enpanadillakbotatzen joan. Urre koloreahartzen dutenean atera etasukaldeko paperaren gaineanjarri, olioa kentzeko.
4.- Plater batean botaazukrea eta kanelaeta enpanadillak berodaudenean bertan pasatu.Edo nahi izanez gero,azukre-hautsez hautseztatu.
OSAGAIAK� 12 enpanadilla-pasta� Marrubizko marmelada� 100 gr. bustitzeko gazta� Azukrea� Kanela� Olioa
INTERNETEN…
www.cristinaenea.orgCristina Enea Fundazioak ingurumenaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibili-zazioaren inguruan egiten du lan. Donostian dago jauregi dotorea eta bisitan erejoan zaitezkete. Oso ingurune polita dauka; ikusiko duzue. Hainbat kanpaina egi-ten dituzte urtean zehar: birziklapena, bizikleta erabiltzeko ekimenak, erakusketak,ikastaroak… Baina, web orri honetan sartzeaz gainera, joan zaitezte bertara, me-rezi du-eta.
www.matematikalantzen.wikispaces.comWeb orri hau 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago. Gaztetxoagoak zaretenokitxaron egin beharko duzue apurtxo bat web orri hau erabiltzeko. Baina, bilatuzgero, interneten aurkituko dituzue zuen adinerako orriak. Honako honetan mate-matikako hainbat ariketa aurkituko dituzue: zatikiak, angeluak, gorputz geome-trikoak… eta, horrez gain, buruhausteak edota asmakizunak ere bai.
ARIESSegi lurrera begira; seguruenik txanponbat edo beste aurkituko duzu-eta.Gorde Sanjuanetan gastatu ahal izateko.TAURUSEskolako lagunek asko maite zaituzte,zuk batzuetan kontrakoa pentsatu arren.Lagun onak dituzu benetan.GEMINISOndo merezitako oporrak hartuko dituzu eta, izarrek diotenez, oso opor zoragarriak pasakodituzu. Lagun berezi bat egingo duzu.CANCERKasu gehiago egin gurasoei, bestela…Sanjuanetan izango duzu zertan jardun:barrakak, kalera irten, zerbait erosi…LEOKirola egitea oso lagungarria da, bainaneurrian, astakilo! Lasaiago hartu, nekatubarik. Gorde indarrak oporretarako!VIRGODatozen asteotan zure kolorea gorria izangoda eta 8 zenbakiak zortea ekarriko dizu.Lagun berriak egingo dituzu gainera.LIBRALan asko egin duzu eta jaso duzu lan horrenemaitza. Zorionak! Ez ahaztu gauzak ez direlaberez etortzen: ahalegina egin behar da.SCORPIUSIkasturtea amaitu da eta atsedena dator orain.Baina ez ahaztu, oporretan, atseden hartzeazgain, etxeko lanak ere egin behar direla. SAGITARIUSNon dago kamiseta gorria? Gela txukunlagatzen ez baduzu, zelan topatuko duzunahi duzuna ba? Txukundu gela behingoz!CAPRICORNIUSGauzak konpondu txarrera egin baino lehen.Hitz egiten konpontzen dira gauzak, bainadenbora larregi pasatzen utzi gabe. Animo!ACUARIUSAprobetxa itzazu asteburuak eta eguraldiona kalean jolasean jarduteko. Oporretarajoan eta lagun asko egin!! Merezi duzu-eta.PISCISEz abestu kalean ahots horrekin, amonarenbatek baldekada bete ur botako dizu-eta!!Pozik bazaude ere, besteen belarriak zaindu!
2014KO EKAINA12
horoskopoa
ZER IRAKURRIKAMILE IGERILEKURA DOAGaur Kamile oso pozik dago. Telmo egun-pasa dator etxera eta, gainera, aitak eta amak igerilekuraeramango dituzte. Oso dibertigarria da guztiok elkarrekin igerilekura joatea. Baina Telmoberandutzen ari da, eta Kamile urduri dago.
JUAN
SAN
MART
IN LI
BURU
TEGIAN
EIBAR
KO LI
BURU
DEND
ETAN
2014KO EKAINA 13
AITA DESPISTATU BATNire aita despistatu hutsa da. Izugarriak dira hari gertatzen zaizkionak. Batzuetan zapata bakarbatekin joaten da lanera, edo nire kanika jokoa eramaten du otartekoaren ordez.
ERREPIDEAKarabana batean bizi bazara, ohituta zaude toki batetik bestera ibiltzen. Ama bere buruarekinberbetan hasten denean, badakit laster hanka egingo dugula. Ohituta nago ia aldi berean “kaixo”eta “agur” esaten. Horregatik saiatzen naiz inorekin lotura esturik ez sortzen. Paso.
BAT PAT - ETXE SORGINDUAKaxoi bat pat naiz. Ileak lazteko moduko istorio bat kontatuko dizuet… Prest zaudete? Zuek zerbisitatu izaten duzue oporretan zaudetenean? Mamuenak diruditen erretratuz betetako museoak?Parke abandonatuak? Armadura mehatxagarriak dauzkaten gazteluak?
JARAJarak 13 urte ditu. Ume izateari laga eta emakume bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrekgorputzean eta, batez ere, buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin haserreak,lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak eta tristurak…
MAITAGARRIA ETA DESIOAHona hemen maitagarri bati lagundu zion neskato baten istorioa. Maitagarriak, esker onez, dohainbat eman zion: bere edozein desio beteko zuela. Hitza eman zion: maitagarri hitza.
ONDO LO EGIN, MAITEA
14
Herri txiki batean atso zahar-zahar bat bizi
zen. Jakingo duzuenez urte asko hartzeak
ondorio txarrak dakartza ezinbestean eta
atso hark ikusmena ia galduta zeukan.
Kontua da aurrekorik ere ez zuela ikusten.
Metro batera… zerbait zegoela bai…
baina ezin zituen behia eta zaldia bereiztu.
Arazo horrekin kezkatuta petrikilo ospetsu
batengana joan zen. Petrikiloak goitik eta
behetik begiratu ondoren, osatuko zuela
agindu zion. Baldintza bakarra bete beharko
zuen atsoak: tratamenduak zirauen artean begiak itxita eduki beharko zituen.
Bost axola berari. Atsoak pozik onartu zuen sasi-medikuaren proposamena.
Hitzartutako eguna iritsi zenean, petrikiloak edabe miragarria prestatu zuen eta atso
itsuak edan. Atsoa begiak itxita geratu zen aulki batean eserita. Bien bitartean, petrikilo
maltzurrak atsoaren etxeko koadroak, bitxiak, altzariak eta alfonbrak ohostu zituen.
Etxea hustu zuen, balioko gauza guztiek hegaz egin balute bezala.
Ordu batzuren buruan atsoak begiak zabaldu eta, bai, ikusmena berreskuratu zuen:
ederki ikusten zuen petrikiloa, bere aurrean, patxada ederrean eserita.
- “Tira, sendatuta zaude, honenbeste diru zor didazu”, esan zion petrikiloak.
Atsoa, ordea, builaka hasi zitzaion:
- “Nik zuri ordaindu? Ezta txanpon bat ere. Ordaindu beharrean, epaitegira eramango
zaitut, lapurra halakoa! Ez, ez dizut
ordainduko ez nauzulako osatu. Are gehiago,
nire gaitzak okerrera egin du. Lehen etxeko
altzariak, koadroak, bitxiak eta alfonbrak
primeran ikusten nituen; orain, ordea, ezin
ditut ikusi”.
Horrela geratu zen
kontua. Atsoak ez
zion ordaindu
petrikiloari,
eta petrikiloa,
hala ere, pozik.
ATSOA ETA PETRIKILOA
Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.
MEREZI DU...
2014KO EKAINA
ONDO LO EGIN, MAITEA
2014KO EKAINA 15
Behin batean, mutil txiro batek, bapo
bazkaltzen ari zen gizon talde batekin egin
zuen topo. Mutilari adurra zerion. Gizon
guzti haiek maskorrekin apainduta zeuden.
Maskor gehien zeukan gizona hurbildu
zitzaion; herriko buruzagia zen eta
harrokeriaz hitz egin zion:
- “Hi zaparro! Ikusi al duk sekula
honenbeste maskor?”
- “Egunen batean zuk baino gehiago izango
dut”, erantzun zion mutikoak.
Gizonak barre egin zion eta, handitasuna erakutsi nahian, oskol zatitxo bat jaurti zion
lurrera.
Zatitxoaren truke mutilak mandarina atal bat lortu zuen azokan. Atala lurperatu eta lo
geratu zen. Esnatu zenean zuhaitz ikaragarri bat ikusi zuen bere ondoan. Tximuen pare
igo zen adarretan gora eta iratxoak
aurkitu zituen goian. Iratxoek,
mutikoa gosetuta zegoela ikusirik,
jatera gonbidatu zuten eta
bazkalostean bi gauza eman
zizkioten: maskorrez beteriko zaku bat
eta aizkora bat. Maskorrak buruzagi
harroa txunditzeko eta aizkora zuhaitz
erraldoia mozteko, izan ere, gizakiari
ez zaio erakutsi behar iratxoenganako
bidea.
Hankak lurrean jarri zituenean,
zuhaitza moztu zuen eta ondoren,
herriko buruzagiarengana jo zuen.
- “Zer, gazte? Bildu al duk maskorren bat?”, bota zion gizonak.
Poltsako oskol piloa erakutsi zuenean, herritarrak ahozabalik
geratu ziren, aho-zabalik baina mutu. Hitza berreskuratu
zutenean, mutila herriko buruzagi berri izendatu zuten.
MUTIL TXIROA ETA MASKORRAK
Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.
MEREZI DU...
zu margolari!