ortzadarstatic.deia.eus/docs/2015/04/13/ortzadar________110415...ortzadar noticiasdegipuzkoa.com...

8
ortzadar noticiasdegipuzkoa.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2015eko apirilaren 11. 398 zenbakia 18. urteurrena HITZAREN BOTERE EROTIKOA Kontakizun ‘beroek’ euskal literaturan izan duten lekua, aztergai -- 4-5. orrialdeak -- JULIO SOTO “Bertsotan bizi izan dudan sentsazio latzena baina politena izan da” -- 6. orrialdea --

Transcript of ortzadarstatic.deia.eus/docs/2015/04/13/ortzadar________110415...ortzadar noticiasdegipuzkoa.com...

ortzadarnoticiasdegipuzkoa.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2015eko apirilaren 11. 398 zenbakia

18. urte

urrena

HITZAREN BOTERE

EROTIKOAKontakizun ‘beroek’

euskal literaturan izan duten lekua, aztergai

-- 4-5. orrialdeak --

JULIO SOTO“Bertsotan bizi izan

dudan sentsazio latzena baina politena izan da”

-- 6. orrialdea --

02 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Irakurri, hausnartu, eraginGertakizunen segida bat beharrean, irakurlearen gogoeta lortu nahi duten hainbat ondorio mahaigaineratzen ditu Mikel Ayllonek ‘Ez tiro egin anbulantzuei’ nobelan

JON ANDER URKIAGA

Igartza Bekari esker kaleratu du Ayllonek bere lehen nobela. JAVIER COLMENERO

OOSO desberdina da errealitateaz edo fikzioaz hitz egitea. Gakoa kohe-rentzian dago: gertatu diren gauzez hitz egiten duzunean, ez diozu

koherentziari arreta handiegirik jarri behar, hain zuzen ere errealitateak berak sinesga-rritasuna ematen dielako: guri esaten badi-gute zerbait gertatu dela, nahiz eta gauza oso harrigarria izan, sinetsi egingo dugu, gerta-tu egin delako. Baina, istorioak eraikitzeko orduan, arreta berezia jarri behar da kohe-rentzian; asko zaindu behar da sinesgarri-tasuna, irakurleak kontatzen diozun hori sinets dezan”. Errealitatetik fikziorako saltoa eman du Mikel Ayllon idazleak (Laudio, 1980) Ez tiro egin anbulantziei nobelarekin, hots, bere bigarren lanarekin. Izan ere, 2006an, Gerezi gorrien garaia kronika liburua idatzi zuen, eta, oraingoan, aldiz, mundu zahar honen errealitate zaharraz min-tzo zaigu arabarra fikzio tonuan. “Patxadaz irakur-tzeko liburua da Ez tiro egin anbulantziei. Gaur egun, gizartean ezeri ez diogu arreta handirik jartzen, dena egiten dugu arrapaladan, eta atsedenerako eta haus-nartzeko gero eta denbora gutxia-go hartzen dugu”. Zentzu horretan, arreta eskatzen duen liburu bat da Ayllonena, “ira-kurlearen barruraino” iritsi nahi duelako. “Irakurleak istorioan parte hartzea nahi dut; horregatik, nobelak baditu hainbat elipsi, eta horiek irakurleak berak bete beharko ditu”. Gainera, autoreak dio nobela ilun bat aurkituko duela irakurleak; izan ere, “mun-duaren gainbehera bat kontatzen da, baina, aldi berean, badu itxaropenerako mezu bat. Horregatik, nobelan zehar ilunetik argira-ko bidai bat egiten da: egoera gogorrak kon-tatzen dira hasieran, baina, gero eta aurre-rago joan, kontua apur bat argitzen hasiko da. Beraz, badago halako mezu bat unerik gogorrenetan ere itxaropenari eutsi behar zaiola dioena, ez dugula bururik galdu behar, eta ez garela anbulantziei tiro egiten hasi behar”.

GURE MUNDUAREN ISLA Oinak lurrean jar-tzeko balio du Ez tiro egin anbulantziei nobe-lak, telebistak urrunekotzat jotzen dituen gaiak batere urrutikoak ez direla ohartzeko. Ayllonek parekotzat ditu liburuak agertzen duen errealitatea eta egunerokoan guk bizi

duguna: “Ikusten dut oso agerikoa dela bai liburuan, bai gure errealitatean badela mun-du zahar bat, hau da, gure iparraldea edo gure Europa, eta mundu hori antolatzeko izan dugun modua agortuta dago. Ez du guz-tion beharra asetzen, eta tragedia asko ikus-

ten ditugu. Plano guztietan: plano ekonomi-koan, politikoan zein sozialean; argi dago hiltzen ari den paradigma bat dela”. Baina, idazlearen hitzetan, mundu zahar hori ordezkatzera ez dator berririk, eta orduan sortzen dira tragediak. “Argi-ilun horretan sortzen dira munstroak, eta testuinguru horretan aurkituko ditugu liburuko pertso-naiak. Gizakiak utzi egin dio gizaki izateari, eta munstro bihurtu da: pertsonak lanetik etxera doaz, jendea ez da gelditzen, ez du aurrez aurre besteekin hitz egiten: nahiko mundu ilunean bizi dira pertsonaiak”. ONDORIOEN BILA Gertakariek eta haien jazoeren zergatiek pisu gutxi dute orrialdee-tan barrena, ez baitzituen horiek helburu idazleak: “Arrazoiak ez zitzaizkidan gehiegi interesatzen, uste dudalako arrazoiak nahi-ko agerikoak direla eta sobera ezagutzen ditu-gula; aitzitik, ondorioak ezagutzea nuen hel-buru, eta, ondorioen bidez, norbera iritsi dadila arrazoietara”. Hori dela eta, alderantziz kontatutako nobe-la da Ez tiro egin anbulantziei: irakurleak hasieratik izango du ondorioen berri, pertso-naiak egoera jakin batean ezagutuko ditu, baina ez du jakingo egoera horretara zerga-tik iritsi diren. Liburuak eduki badauka ekin-tza bat, baina oso azaletik kontatuta dago, “ondorioen eta sentimenduen azpian koka-tuta”. “Lehenbizi galderetara eta arrazoieta-ra jotzeko joera dugu, eta, hain zuzen, horre-gatik egin nahi nuen kontrakoa; lehenengo erantzunak eman eta gero galderak jarri”. Irakurlearen esku dago, beraz, ondorioak banan-banan aletzea eta nork bereak atera-tzea. GOGOETARAKO BIDE Hausnarketarako hel-duleku ugari ditu Ez tiro egin anbulantziei liburuak. Ayllonek ez du istorio soil bat kon-tatu nahi izan eta horrela irakurlea entrete-nitu: hortik harago, irakurleari hausnar-tzeko pista batzuk eman nahi izan dizkio. “Gai ugari lantzen dira nobelan, eta badago nahi bat irakurlearen baitan halako haus-narketa bat sortzeko horien inguruan. Nola-bait, lortu nahi nuke liburua irakurtzen has-ten den pertsona eta amaitzean dagoena ez izatea bera, edo aldaketaren bat, behintzat, egotea beregan”.

“Liburua irakurtzen hasten

den pertsonarengan aldaketaren bat

ematea nahi nuke liburua bukatzen duenerako”, dio Mikel Ayllonek

LAUDIO

Larunbata, 2015eko apirilaren 11

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

LITERATURA

‘Atertu arte itxaron’ Katixa Agirre. Elkar, 216 orr. 18,75 euro.

Road movie bat Euskal Herrian Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute udan Euskal Herriko bigarren mailako errepideetan zehar. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu gabeko sekretu-rik, eta ekaitza ate joka da bikotea-ren harmonian. Katixa Agirrek hari mataza desberdinak josi ditu bere lehen eleberri honetan: 1976ko martxoko Gasteizko borrokak ager-tuko dira batean, Benjamin Britten konpositore ingelesa beste batean...

LITERATURA

‘Errusiar diskoteka’ Vladimir Kaminer, itz.: Mari Jose Kerejeta. Pasazaite. 213 orr. 15 euro.

Berlineko istorioak Kaminerren lehen liburuak Berlineko eguneroko bizitzatik ateratako anekdotak biltzen ditu. Deportatu ez dezaten, bigarren solairutik jauzi egin eta NDP eskuin muturreko alderdia-ren kartel baten gainera erorita emeki irristatu da lurreraino errusiar etorkin ilegal bat. Irakurleak telefono bidezko sexu-eskola bat jasoko du errusieraz, eta bulgariar batzuk ere ezagutuko ditu, janari lasterreko kale-saltokien jabe diren turkoen plantak egiten dituztenak.

S

KRITIKA

Uda izakiARITZ GALARRAGA

SEGURU ez duzula aurki-tuko, Bidasoaz hegoaldera bederen, hil aurretik iraku-rri beharreko ehun libu-

ruko zerrenda horietakoren batean. Seguru ez dagoela manual literatu-razkoetan, irakasleen ahotan, aka-demiarenean, nahiz benazko klasi-ko bilakatu zen argitaratze beretik Frantziako partean –lagunduko zuen, noski, berandu baino lehen pelikula egiteak, Otto Preminger zuzendari; nola ahaztu Jean Seberg gogoangarria–. Baina esango nuke dela, han-hemen, irakurle bizitza bat zedarri dezakeen irakurketa horietakoa. Konprobatzeko ez dut mugarik gurutzatu behar. Eta horrexegatik da pozteko modukoa orain euskaraz atera izana, Gerar-do Markuletaren itzulpen beti atse-gingarrian, nahiz auskalo beharko lukeen Literatura Unibertsaleko bil-duman. Seguru hunkituko duela ez bakarrik etorkizuneko, dudarik gabe orain ere bete-betean den ira-kurleren bat. Pertsonaia gehiago badago –eta ez garrantzia gutxikoak–, baina trian-gelu batek osatzen du Tristezia, zer

TITULUA: “TRISTEZIA, ZER BERRI” EGILEA: FRANÇOISE SAGAN ARGITALETXEA: EREIN-IGELA

berri eleberriko korapilo nagusia. Eszenatokia, aurretik. Txalet bat Mediterraneo aldean, bakartua, zoragarria: muino baten gainean eraikia, itsasoa bistan eta pinudi batek errepidetik ezkutatua. Ekai-neko lehen beroak. Eta bertan Ceci-le (“Zu lehen horren pozik eta zala-partaria, burugabea izanik, orain zerebrala bihurtzen ari zara, tristea. Ez da zuretzako moduko pertso-naia”), aita (“Aitak sufritu egiten zuen, bere izaerak sufritzen uzten zion neurrian. Esan nahi baita gutxi”) eta Anne (aitari “ezkonduen orekaren ziria sartu dio, supazterra-rena, moralarena”). Zertarako erabili hitz berriak, narratzaileak esaten du momentu-ren batean: “Drama baten osagai guzti-guztiak genituen: limurtzai-le bat, emakume munduzale bat eta emakume burutsu bat”. Uda izaki, gainera. Noski, bai, nola ez. Dramaren xehetasunak, nondik norakoak eta abarrekoak desku-britzea, ordea, irakurlearen esku-tik. Cecilen hitz hauek akuilu: “Zei-nen erraza zitzaidan haren pentsa-menduk bideratzea. Izutu ere egi-

ten ninduen”. Eta, akabua: “aurpe-gi hura nire obra zen”. Egia esan, gaur eguneko irakurlea-rentzat nekeza da eleberriak bere garaian sortutako eskandaluaren arrazoiak ulertzea, baina itzultzai-leak sarreran dioen bezala, “neskatxaren jokamolde axolagabe eta ikaragaitzek zorabio moral halako batean sartzen dute irakur-lea ezinbestean”. Horretan elebe-rriak oso garaikide izaten jarrai-tzen du. Gainera, oraindik ere, argi-taratu zenetik hirurogei urtera, jarraitzen du askatzen halako urrin errebelde, urratzaile, azken batean, eta barka errepikatzea, askatzaile bat. Ez alferrik, Fraçoise Sagan “berehala bihurtu zen, gogoz kon-tra, belaunaldi aberats, axolagabe, ausart eta sexualki aske baten sin-bolo”. Hemeretzi urterekin argita-ratu, hamazazpi urteko protagonis-taren egunerokoa erakutsi, derri-gor harrapatzen du testuak bizitza-ri irekitzea, helduaroaren sarrera, gordintasunaren deskubrimendua. Esana utzi dugu dagoeneko: irakur-le bizitza bat zedarri dezakeen ira-kurketa horietakoa.

“Oraindik ere, liburua argitaratu zenetik 60 urtera, jarraitzen du aska-tzen halako urrin

errebelde, urratzaile, azken batean, askatzaile bat”

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Bi urtetako kronika... Joan Mari Irigoien. Elkar.

2. Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar.

3. Hezurrezko xirulak Joseba Sarrionandia. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

PATXI GRANADO-REN BEGIRADA

1. Euskal Herria H. Ortega, A. Muro. Sua.

2. Gorbeialdeko... Gorka Menendez. Ediciones Beta.

3. Bortxaren kontakizun... J. Manuel Odriozola. Txalaparta.

Ikus: www.facebook.com/patxi.sp

ERAKUSLEIHOA

(Elorrio, 1964)

Larunbata, 2015eko apirilaren 11

04 // Ortzadar Larunbata, 2015eko apirilaren 11a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura MA ·A MUMUSIKSIKSIKA ·A ·A DIDIDIDIISEISEISEISEISEISEINUANUANUANUANUANUANNUA ·· PUBPUBPUBUBPUBUPUBPUBPUBLIZLIZLIZLILILILILI ITARRKKKKKKITKITEKTURA · INTERNET · KOMMMIIIIKKIA

Josune Muñoz literatur kritikaria-ren esanetan, erotismoak betida-nik eduki du presentzia literaturan, baina “desberdintasuna agerikoa izan da ahozko eta idatzizko lane-tan”, bere ustez. “Erotismoari eta sexuari loturikoak lantzeko ahozkotasunak beti aurkitu ditu zirrikitu gehiago, kopla edo abes-tien bidez; eta normala da, urte asko iraun duen zentsura kontuan izanda”, dio. Dena den, euskal idaz-le batzuk ausartu dira orri zuria-ren gainean sexu grina berpizten, nahiz eta “ale sueltoetan gorpuztu den ahalegina”, Aitor Arana idazlearen esanetan. “Euskal lite-raturan badago literatura erotikoa, noski. Dena den, eta literaturaren zelaian loretxo batzuk agertu badi-ra ere, lan solteak daude nagusiki”, gehitu du. Arana bera aitzindari dugu alor honetan; berari zor dio-gu, besteak beste, euskarazko lehen ipuin erotikoen bilduma: Ipuin lizunak. Azken urteotan egin da ahaleginik erotismoa euskaraz idatzi eta ira-kurtzeko, eta horretan Txalaparta argitaletxea izan dugu mugarria.

HH ISTORIAN zehar, hain-bat orri bete dituzte amodio kontuek eta izara azpiko pasarteek.

Gizarte gehientsuenetan izan dira idatzi erotikoak, eta euskal litera-turan ere baditugu genero horre-tako hainbat testu, garai ezberdi-netan idatzirikoak, eta argi uzten dutenak mami erotikorik ez dela falta izan euskal sorkuntza litera-rioan. Baina zeri buruz ari gara literatura erotikoa aipatzean? Bere garaian, Pako Aristi idazleak eman zuen definizio apropos bat: “Idaztean eskuetako bat beste horretara era-marazten dizuna, horra literatura erotikoa”. Edorta Jimenez idazleak, bere aldetik, Boris Vianen hitzak ekarri ditu gogora: “Hark zioen ero-tismoa zer den ezin dela definitu, baina une jakin batean denok daki-gula esaten zer den erotikoa eta zer ez”. Galdera da euskal letretan ba ote dagoen literatura erotiko moduan sailka daitekeen lan multzorik, edo erotismo printza gutxi batzuk baino ez diren ageri lan suelto batzuetan.

fabore laneko kople-tan arras naturalki

agertzen dira gizona eta emaztea larrua jotzen. Baina, historikoki , erotismoaren alorra ez da asko landu,

euskaraz bede-ren”, Bordaren

iritziz.

Literotura sortu baino lehen, Elkarrek ere egin zion

tarte bat literatura erotikoari. Joxean Sagastizabalen Jolasean eta Joxi Basterretxeak Joane Barolo ezizenez sinaturiko Falo zantarra izan ziren genero horretako bi lan. Aranaren iritziz, Elkarrek ez zuen asmatu egileek ezizenez sinatzeko aukerarekin. “Norberaren eraba-kia da hori baina, nire ustez, oso beldur inozoa erakusten du hori egiten duenak”. Aldiz, Literotura-ren lana txalotu du Aranak. “Nor-baitek bete behar zuen zegoen hu-tsunea, eta beraiek izan zuten ausardia. Alor honetan, Utriusque

Vasconiae argitaletxearen aporta-zioa ere aipatu du Aranak. Literotura, mugarria Literotura bildumak euskal idazleen ale ugari utzi dizkigu, bai-na, batez ere, bildumen bidez egile askoren lanak biltzeko egin duen ahalegina da aipagarria. Sail hone-takoak dira, besteak beste, Euskal idazleen ipuin erotikoak edota Euskal Poesia Erotikoaren Antolo-gia. “Poesian ere bere bidea egin du erotismoak –dio Jimenezek–; hor ditugu Paddy Rekalderen Sex Aba-roa, edo Miren Agur Meaberen Azalaren kodea, besteak beste”. Hain justu, bi egile hauek mugarri izan dira erotismoa jorratzen, Jime-nezen ustez. “Gaur egun, emaku-meen artean Meabe eta Borda, eta gizonen artean Rekalde eta Arana aipatuko nituzke. Eta, gazteagoen artean, Ernesto Prat Urzainkiren Orpoz orpo eleberria, sexuarekin obsesionatuta dagoen gazte baten bizipenak kontatzen dituena”. Genero honen baitan nabarmen-du diren egileak aipatzean, Muñoz ere bat dator Meabe zitatzean.

Esku bakarrez irakurtzekoakOstegunean abiatuko den Gutun Zuria ekimenak erotismoa eta literatura izango ditu hizpide. Ortzadarrek abagunea baliatu du genero honek euskal letretan izan duen presentzia aztertzeko

JULENE LARRAÑAGA

1998an, alor honetan zegoen hutsuneari aterabidea ema-teko aurreneko urratsa eman zuen argita-letxe honek, Literotura bil-duma sortuz. Edorta Jime-nez da gaur egun bildumaren arduraduna. Gai-nera, Jimenezek berak ere zenbait lan ero-tiko ditu idatziak, Stock 13 eta Haragizko amoreak, besteak beste. Mirande eta Etxepare Literoturaren aurretik, “ezer gutxi” aurki daiteke erotismoaz euskal literaturan, Jimenezen esanetan. “Euskarazko erotismoa aipatzean, lehen izena Jon Miranderena izan ohi da. Mirandek, 50eko hamarka-dan, Haur Besoetakoa lanean pasarte beroak kontatu zituen, bai-na erabat esplizitoa izatera heldu gabe”. Ildo beretik, Itxaro Bordak beste lan aitzindari bat aipatu du. “Bernat Etxepareren Emazteen

“Euskal idazle batzuk

ausartu dira orri zuriaren gainean sexu grina berpizten, baina

ale sueltoetan gorpuztu da ahalegina”, dio

Aitor Aranak

Ezkerretik eskubira, Aitor Arana, Itxaro Borda, Edorta Jimenez eta Josune Muñoz. Beraiek sortuz edo besteek eginikoa aztertuz, laukote honek gertutik jarraitu izan du erotismoak euskal sorkuntza literarioan egin duen bidea. PABLO VIÑAS

NNTTTTTTTTZIA · DANTZA · IRITZIA ·· KKRITTUURRRRRARA R · ANTZERKIA · ARTEA A A ····· ZINKAAA A AA · DISEINUA · PUBLIZITATTTTTEEET A ·

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literaturaRATURARAAAAAAA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMAA A A SIKA · DDDDDDID SEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI------

TURA ·· IIINNTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ··

AA ··· DANTZA · IRITZIA · KRITIKAAAAA AAA · LIT· AAAAAAANTZERKIA · ARTEA · ZINEMMMAAAA ·AA M

DIISSSSSSES INUA · PUBLIZITATEA · ARRKKKKKKIITEA · BIDAIAK · ZIENTZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZETZERKIA

literaDANTZA DANTZA · IR· IRTEERAERARARARARARARATTUTURTURTURTURTURAAAA · ANANTTZERKIA · ARTTTTETEEAEATE · Z

MUUUUUSUSSSIKA · DISEINUA · PUBLIZITTAAAAAATATTEA A KKTTTTTTURTT A · INTERNET · KOMIKIAA A ··· BIDA

“Azalaren kodea erreferentziala izan da, batez ere emakumearen prismatik erotismoa lantzeko ikus-pegi berria ekarri zuelako. Meabe izan zen euskal literaturan klitori hitza lehen aldiz aipatu zuena, pentsa!”. Honez gain, Sonia Gonza-lezen Sagarroiak ere gogora ekarri du Muñozek, “haize freskoa ekarri zuten lanen artean”. Gorputzaren mintzoa Azken urteetan euskal literaturan emakumeak hartu duen protago-nismoa “agerikoa” da, Bordaren esanetan, eta presentzia hori ero-tismoaren alorrera ere zabaldu dela dio. “Orain gutxi arte erotis-morako bidea gizonezkoena zen, baina Anaïs Ninen antzeko idazleen itzaletik literaturaren atal hori ere feminizatzen joan da”. Jimenezek, kantitateaz gain, kali-tatearen baitan nozitu duen alda-keta nabarmendu du. “Emaku-meak beste ikuspuntu batetik lan-tzen du erotismoa, gorputzari garrantzia handiagoa emanez. Gor-putzaren mintzoa agertu da euskal literaturan; gorputzak lehen ez zeukan presentzia hartu du, eta

hori emakumeen eskutik etorri da”. Jasone Osoro, Amaia Lasa edo Miren Agur Meabe aipatu ditu Jimenezek “erotismoan gustura murgiltzen diren emakume idazleen artean”. Gainera, azken aldian, “leherketa bat” eman dela dio Jimenezek. “Hor dugu Orgas-mus ipuin-bilduma edota gorpu-tzaren mintzo hori muturrera era-man duten idazle gazteak: Danele Sarriugarte, Alaine Agirre, etab.” Ildo beretik, gizon eta emakumeek erotismoa lantzeko “era desberdi-nak” dituztela dio Muñozek. “Sarri-tan, gizonen erotismoaren kon-tzeptua, gertuago egoten da sexu esplizitutik. Emakumeek, aldiz, gor-putzaren eta zentzumenen erabile-ra handiagoa egiten dugu, azken finean, emakumeok erotismoaren kontzeptu osoagoa dugulako”, azal-du du. Baina, batez ere, azken urteotan, emakumea “objektu iza-tetik subjektu izatera” igaro dela da esanguratsuena, Muñozen aburuz. “Literatura erotikoan, emakumea objektu izatetik subjektu izatera igaro da, eta horretan Meabe beza-lako idazleen aportazioa handia

Homosexualitatea literaturan: asko egiteke

B aditugu idazle abertzaleak, idazle erlijiosoak, idazle bejetarianoak, bai-

na ageriko idazle homosexual gutxi dago euskaraz”, dio Itxaro Bordak

Desira desordenatuak liburuan. Ez zaio arrazoirik falta Bordari, izan ere, ez

baita erraza harreman homosexualik euskal literaturgintzan aurkitzea. “Homo-

sexualitatea historikoki gordea izan da euskal jendartean. Gaur egun, edo-

zein nobela garaikidek bikote homosexualaren irudia dakar, erotismotik urrun

geratuz hargatik”, uste du Bordak.

Bordarekin batera, Arana da homosexualitatearen gaia gehien landu duen

euskal idazleetako bat. Gazte homosexual baten istorioa kontatu zuen Onan eleberrian. Literatur lanez gain, Xut gay aldizkariaren koordinatzaile izan

zen, eta Gay hiztegia ere plazaratu zuen. Hala ere, Arana ez da baikor age-

ri homosexualiteak euskal letretan eginiko bideaz. “Euskal literaturan homo-

sexualitateak leku txikia du, idazle gay mordoxka ditugun arren, horietako

asko armairuan daudelako. Idazle gutxi dira gai hauek natural lantzen dituz-

tenak. Gure gizartean homosexualak naturalago biziko balira, horrek litera-

turan ere eragin ona izango luke. Tamalez, oraindik tabu asko daude”.

Jimenezek ere alor honetan hutsunea ikusten du. “Literotura bildumarekin

lan handia egin dugu, baina bete beharreko gabeziak ere baditugu, eta horie-

tako bat queer munduaren lekukotasunen artean nabari dugu. Zentzu horre-

tan, gure ateak inoiz baino irekiago daude, homosexualitate edo transexua-

litateari buruzko istorioak beharrezkoak baititu gure literaturak”.

izan da, emakumeen ikuspuntutik sexuaz nola hitz egin asmatu dute-lako, hitzak eta kodeak asmatu dituztelako, eta eredu horrek idaz-le berriei ateak ireki dizkielako”.

Neurri batean, 50 sombras de Grey trilogiak ekarri du literatura eroti-koaren gaia mahai gainera. Muño-zen esanetan, fenomeno horren “azaleko arrakastaren” atzean ira-

kasgai asko daude. “Hasteko, argi-tu behar da ez dela eleberri erotiko bat, eleberri sentimental erotiko bat baizik. Sexua amodiozko testuin-guru batean aurkezten zaigu, bai-na oso arriskutsua den amodio ere-du batean. Izan ere, saltzen duen larru-jotze eredua bakarra da beti, gizonaren agindupean emakumea objektu modura aurkezten duena, hain zuzen”, kritikatu du. Hala ere, bere ustez, izan duen arrakastak frogatu du “literatura mota honek funtzionatzen duela”. Aldizkarietan, dvd-tan, interneten... Sexu eta erotismoaren arloan ez da falta gosea non ase. Bizi garen iru-diaren aroan, nola egin hitza kitzi-kagarri? Horixe du literatura ero-tikoak erronka nagusia orain. Bai-na Jimenezek argi dauka: “Erotis-moaz ari garenean, belarrira esan-dako hitza bezalakorik ez dago. Iru-diak indar handia du, baina irudiek ito egiten gaituzte sarri. Irudiek ez diete inoiz hitzari lekurik kenduko, ez behintzat erotismoaz ari gare-nean. Irakurleek plazer badute, luzaz iraungo du hitzaren botere erotikoak”.

Larunbata, 2015eko apirilaren 11

06 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANT-ZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINE-MA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

bertsolaritza

Barru-barrutik ateratako indarraren bertsoakBizitzako unerik mingotsenean, Nafarroako txapela jantzi du Julio Sotok

DABI PIEDRA

EELIZONDOKO finaleko lanaz hitz egitean, batzuetan plu-rala darabil Julio Sotok. Oholtza gainean anaiarekin

batera abestu izan balu bezala, bertsoak josteko barruko indarra bien artean batu izan balute beza-la. Urtarrilean hil zitzaion anaia gaz-tea eta kolpe latz hari buelta eman ezinda zegoela ekin zion Nafarroa-ko Txapelketari, zalantzaz beteta. Azkenean, hunkidurak hauspoa eman zion eta goitik beherako saio biribila eginda jantzi zuen, hiruga-rrenez, txapela. Hala ere, Julio Sotok ez ezik, gainerako bertsolariek ere final ederra eskaini zieten Baztan-go pilotalekuan batutako zaleei. Gaztea izanagatik, eskarmentu han-diko bertsolaria da Julio Soto. 2006an jokatu zuen Nafarroako bere lehenengo finala, eta honakoa hiru-garren txapela du. Dena den, txa-pelketarik bereziena izan da 2015ekoa berarentzat, dudarik gabe. Anaiaren heriotzak planak zapuztu zizkion eta animoz lur jota utzi zuen, txapelketa hastear zela. Neurria emango ote zuen zalantzan gelditu zela dio. “Banuen kezka eta beldu-rra, nola eutsiko ote nien emozioei oholtza gainean”. Emozioak eta anaiaren oroitzapenak, ordea, keme-na eman diote Sotori, “txapelketak aurrera egin ahala barruko indarra aurkitzen joan naiz”.

izan nituen, baina gustura sentitu nintzen, nahi nuen bertsoeratik oso hurbil”. Aurreko beste final batzue-tan baino kontzentratuago egon izanak ere lagundu ziola dio, “bes-te aldi batzuetan urduriago egon naiz, mamu gehiago izan ditut, bai-na oraingoan kontzentrazioa ez nuen galdu”. Nafarroako txapela buruan, agu-rreko bertsoan, anaia izan zuen gogoan Sotok. Gurasoen herriak ere aipatu zituen, baina txapela ez dio-la inori eskaini nahi zehaztu du: “Agurrean ez neukan txapela inori eskaintzeko asmorik, ezta gogorik ere”. Azkenengo bertso hura anaia-ri kantatu nahi izan zion, “bera-rekin gaudela adierazi nahi nion, laster berriro elkar ikusiko dugu-la”. Txapeldun izan zein ez, bertso hura berdin-berdin kantatzeko asmoa zuen Sotok, “txapela eskain-tzea baino, sentimenduak eskain-tzea izan zen”. Kontuak kontu, txapelketa berezia izan da aurtengoa Sotorentzat, “oso

gertu dago oraindik anaiari gerta-tu zitzaiona, bizitzako momentu oso-oso txar batean harrapatu nau honek guztiak”. Horregatik, hiru-garren txapelak zer ekarriko dion edo aurrerantzean bere bertso jar-duna nora bideratuko duen ez du pentsatu nahi izan. “Hirugarren txapelak ez dit bereziki ezer ema-ten, gehiago ematen dit sentitu nue-nak”. Oraingoz, aurrera begirako helbu-ru garbirik jarri gabe, egunean egu-nekoa gozatzeko asmoa du Sotok. “Gertatu zaigunak, hain zuzen, ira-kaspen hori eman digu, hau da, agian biharamunik ez dela egongo”. Etorkizunari ez dio gehiegi begira-tzen, “bertsoa hartzen dut bizitza bezalaxe, eguneroko zerbait beza-la; niri gustatzen zait bertsotan ari-tzea, bertso-kide eta bertsozaleekin dudan harremanagatik”. Bizitzak ematen diona aprobetxatu nahi duela esanaz amaitu du azalpena Julio Sotok, “bertsotan jarraitu nahi dut, gozatzen, ez dut beste itxaro-penik izan nahi”.

Soto, Nafarroako bere hirugarren txapela jantzi berritan. IBAN AGUINAGA

IRUÑEA

Finalean, omenaldirik onena egin zion Juliok anaiari, txapela modu bikainean lortuta. “Indar berezi bat sentitu nuen, ez dakit nondik, zer-gatik edo nola atera zen”, aitortu du txapeldunak, “oso gertu sentitu nuen anaia”. Barru-barrutik atera zuen bertso dotoreak harilkatzeko adorea, “bion artean egin genuen egin genuena, niretzat finala bera-rekin egindako elkarlan bat izan zen”,dio. “Oholtzan hunkitzeko momentu asko izan nituen –jarrai-tu du Sotok–, nire barruarekin kon-taktua sentitu nuen, anaiarengan-dik eta maite ditudan horiengandik oso gertu sentitu nintzen. Bertso-tan bizi izan dudan sentsaziorik gogorrena baina politena izan da beharbada”. KONEXIOA Entzuleek gozatu egin zuten Elizondoko finalarekin eta Julio Sotok oholtza gainetik naba-ritu zuen saioa bide onetik zihoala. “Maila oneko finala izan zen, bertso onak entzun zirelako eta entzu-leekin konexio berezi bat izan genuelako”, adierazi du txapeldu-nak, “entzuleak gogoz zeuden har-tzeko eta prest emateko, eta horrek bultzatu egin gintuen”. Finalista guztiak bikain aritu zirela uste du Sotok, eta baita gai jartzaileak ere, “gaiak oso onak iruditu zitzaizki-dan”. Bere burua sendo ikusi zuen, “normala denez, arantzatxo batzuk

“Aurrera begira, bertsotan jarraitu nahi dut, gozatzen, ez dut beste itxarope-nik izan nahi” JULIO SOTO bertsolaria

Larunbata, 2015eko apirilaren 11

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Bilboren baitako hiri ezkutuakBilbo, euskara eta sorkuntza ardatz hartuta, ‘Hiri asko bere baitan’ proiektua gauzatu dute Unai Villena, Asier Olabarrieta eta Aitor Gomezek. Irudiak, hitzak eta musika uztartzen dituen erakusketa Bilboko Euskararen Etxean dago ikusgai, maiatzaren 31ra arte

JULENE LARRAÑAGA

JJATORRI eta ogibide anitzak badituzte ere, sormenerako senak eta Bilbok batu dituen hiru lagun dira Unai Villena,

Asier Olabarrieta eta Aitor Gomez. Literatura du maite Villenak, musi-ka du gustoko Olabarrietak eta argazkigintza du pasio Gomezek. “Hirurok amankomunean dauka-gu diziplina ezberdinetan sortzai-le garela, batetik, eta euskara eta Bilbo maite ditugula, bestetik”, dio Villenak. Hiri asko bere baitan egitasmoan murgildu baino lehen, bakoitza bere alorrean zebilen: musika eta literatura uztartzen ari ziren Ville-na eta Olabarrieta, eta, aldi berean, Gomezekin blog bat sortu zuen Villenak, argazkigintza eta litera-tura uztartuz, kasu honetan. “Bi proiektu paraleloak nahastu eta hiruron artean hiru diziplinak egi-tasmo berri batean lotzea otu zi-tzaigun”, kontatu du Villenak. Horretan ari zirela, Bilboko Uda-lak antolatutako Ideiak Martxan lehiaketaren berri izan zuten, eta horixe izan zen guztiaren abiapun-tua. Esku artean zituzten bi proiektuak bat egin eta hiru alo-rrak batuko zituen proiektua aur-keztu zuten lehiaketara. Aurkeztu bakarrik ez, saria ere eskuratu zuten, eta sariari esker eskuratu zuten diruarekin jarri zuten martxan Hiri asko bere baitan proiektua. 8 BARRUTI, 8 OBRA 2014ko apiri-letik azarora arte iraun zuen zor-tzi hilabeteko sorkuntza prozesuan zehar, argazkiak, testuak eta musi-ka batzen dituzten zortzi obra sor-tu zituzten, hots, Bilboko barruti bakoitzeko bana. “Bilbok dituen ezkutuko Bilbo horiek erakustea izan da asmoa –dio Villenak–. Izan ere, hiri honek beste hiri asko ditu bere baitan, ezkutuan. Seguruenik ez zaizkigu begi-bistakoak irudi-tuko, sumatu ere ez ditugu egingo, baina bertan daude”, azaldu du. “Bilboko zortzi barrutiak abiapun-tutzat hartuta, hiriaren ikuspegi berri bat eman nahi dugu, gure iru-dimenarekin sortutako unibertso bisual, literario eta soinuduna baliatuz”. “Gai unibertsalak” landu dituztela azaldu du Villenak, baina gai horiek “Bilboko barrutiekin lotu” dituztela argitu du. Hala, hiru sor-tzaileek bizitoki duten hiriko txo-koei erreparatu eta egileari leku bakoitzak zer iradokitzen dion izan dute kontuan sortzerako orduan. Hala ere, obra bakoitzak sorkun-tza prozesu ezberdina izan duela jakinarazi du Villenak. “Testutik abiatu gara lautan, hirutan argazki-tik, eta batean musikatik. Nondik abiatuko ginen ez geneukan aurrez erabakita, hala suertatu da

proiektuak aurrera egin ahala. Hiru elementuak elkarren segidan sortu eta elkarri kateatuta osatu dugu obra bakoitza, eta nolabaiteko bata-suna lortu dugula uste dugu”. ESPERIENTZIA OSOA Elkarren ondoan zintzilik jarritako zortzi obrak osatzen dute Bilboko Euska-raren Etxean paratu duten era-kusketa, eta obra bakoitzak bere iru-dia, testua eta abestia ditu. Hala ere, erakusketa bere osotasunean uler-tzeko “hiru diziplinak bat eginda” ikusi behar direla dio Villenak. “Era-kusketa bisitarientzat esperientzia oso bat izatea nahi dugu, eta horre-tarako obrak entzun, irakurri eta ikusi egin behar dira, obra bakoitza hiru osagaien batura baita gure-tzat”, dio. Horrela ba, argazkiak iku-si eta testuak irakurtzeaz gain, obra bakoitzaren ondoan ageri den QR kodearen bidez lan bakoitzari dago-kion abestia mugikorrean entzuteko aukera dago. Villenak jakitera eman duenez, “35 minutu inguru behar dira erakusketa bere osotasunean ikusi, irakurri eta entzuteko”. Bilbo dauka oinarrian Hiri asko bere baitan proiektuak, baina “Bil-botik kanpo ere inolako arazorik gabe ulertzen da”, sortzaileek diote-nez. Iaz, besteak beste, Durangoko Azokako Kabia gunean izan zuten erakusketa eta aurten Elgoibarko Kultur Etxean izan da ikusgai. Era-kusketa izaten ari den harrerarekin “oso pozik” daudela jakinarazi du Villenak, eta etorkizunera begira “Bilbon barrutiz-barruti” eraman nahi luketela dio, “baina baita Bil-botik kanpo ere, posible bada”. TAULA GAINEAN Erakusketaz gain, formatu desberdinak probatu nahi

izan dituzte proiektua aurkez-teko. Hala, obra guztiak

biltzen dituen libu-ruxka digitala ere

kaleratu dute, eta kontzertu-emanaldiak ere eskaintzen ari dira han eta

hemen. Ostegun honetan, adibi-

dez, Bilborock are-toan arituko dira,

20:00etan. Emanaldian hiru musikari (Asier Olaba-

rrieta, gitarra; Andoni Alonso, bateria; Aitzol Mujika, baxua eta tronboia) eta aktore batek (Kepa Errasti, ahotsa) parte hartuko dute. “Proiektuan sortutako zortzi abes-tiak taularatzeaz gain, hainbat tes-tu eta abesti berri izango dira en-tzungai, eta baita ikuskizun osoari zentzua emango dion bakarrizketa bat ere, guztia bideo eta argazki proiekzioekin nahastuta”, azaldu du Villenak. “Giro berezia” sortuko duen emanaldia izango dela aurre-ratu du, “ikusi, entzun eta senti-tzekoa”, bere esanetan.

“Bilboren ikuspegi berri bat eman nahi dugu, gure

irudimenarekin sortutako unibertso

bisual, literario eta soinuduna baliatuz”, dio Villenak

Basurtu eta Zorrotza auzoetan inspiraturiko ‘Emakume itsusia’ obra. AITOR GOMEZ

Populazioaren zahartzea du hizpide Errekalde auzoan harturiko ‘Euri-jasak’ lanak. AITOR GOMEZ

BILBO

Larunbata, 2015eko apirilaren 11

Larunbata, 2015eko apirilaren 11azkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

EE STATUKO hizkuntza guztietako idazleentzat Asturiaseko Pendueles herrian urtero antolatzen zen kongre-sura 1987an gonbidatu nindutenean

zalantzatan egon nintzen joan ez joan. Lotsa-ti samarra nintzen oraino 28 urterekin. Prentsa eta telebistaren bidez idazle mordoxka ezagu-tzen nuen, katalanez eta gaztelaniaz idazten zutenak batik bat, baina, pertsonalki, euskal-dunen bat soilik eta justu-justu. Galego guz-tiak, ordea, zeharo ezezagunak ziren niretzat, baina haiekin moldatu nintzen ongien. Kongresu amaierako egunean Villaviciosara eraman behar gintuzten autobusez bazkaria-ren ostean, Asturiaseko presidentearen aurrean Sidras El Gaiteroko aretoan azken ipuin irakurketak egiteko. Idazle galegoek autoa zeukaten, errepidez joanak baitziren hurbiltasunagatik, eta beraiekin bidaiatzeko gonbita egin zidaten. Gaztelaniaz idazten zute-netako bat ere joango zen gurekin, adin ertai-neko emakume galego bat. Nahiko famatua egingo zen hurrengo urteetan, baina nik orduan ez nuen ezagutzen. Emakumea kopi-lotuaren eserlekuan jarri zen eta ni atzean bes-

te galegoekin, denak gizonezkoak. Oso pozik zeu-den, batez ere bazkarian edandako ardoagatik. Ez dut bidaiatxo hura erraz ahaztuko. Autora sar-tu berritan irratia piztu zuten eta The Beatlesen Norwgian Wood (This Bird Has Flown) entzun zela oroitzen dut, adibidez. Ez dakit nola hasi zen kontua, baina gai nagusia sexua izan zen, abes-tian bezala. Zenbat eta kilometro gehiago egin, orduan eta lotsa gutxiagorekin hitz egiten zuten beren esperientzia sexualez, oso modu lotsaga-bean. Unibertsitateko urteak gogoratzen zituz-ten batez ere. Antza zenez, larrua jotzea izan zen beren zeregin unibertsitario garrantzitsuena. Edo-zeinekin edozein unetan. Emakumeak bere garaian berdin zela esan zuen. Nik mutu entzu-ten nuen dena. Jakin izan balute unibertsitate urteetan nire neskalagunarekin soilik oheratu nintzela eta oraindik ere harekin jarraitzen nue-la, autotik botako ninduketen. Nitaz zerbait jakin nahian galdera egin zidate-nean, ahoko mihia elbarrituta sentitu nuen. Euskaldunok genuen famaz galdetu zidaten, geu-re promiskuitate faltaz, ea egia zen. Gezur ba-tzuk bota nizkien, ez dut oso ondo gogoratzen

Guztiz absurdo sentitu arren, obeditu egin nuen. Haren gelako atean jo eta sartzeko bai-mena eskatu nuen”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA 1987 URTEgrafiak

Maleta hartu eta galegoz lagunduta egin zuen Abaituak Villaviciosarako bidaia 1987 hartan. EFE

Datorren astean...

zer esan nuen zehazki, ni horrelakoa ez nintze-la sinets zezaten. Gaua eman behar genuen Villaviciosako hote-lera heldu ginenean galegoetako batek txantxa batzuk egin zituen herriaren izen lizunaz. Kon-gresuko antolatzaileak oraino heldu ez ziren arren, galegoak beren etxean egongo balira beza-la moldatu ziren hoteleko langileekin gelak esleitzeko. Niri egokitu zitzaidanean gauzak utzi ostean hoteleko saloira jaitsi nintzen. Autobu-sean etorritako idazleez beteta zegoen iada. Gale-goetako batek ikusi ninduenean nigana hurbil-du eta gurekin bidaiatutako emakumearen male-ta ipini zuen nire eskuan. Ez zela ongi sentitzen, indarrik gabe edo, eta nik igotzeko eskatu ziola, mesedez. Zur eta lur utzi ninduen eskaerak. Guztiz absurdo sentitu arren, obeditu egin nuen. Haren gelako atean jo eta sartzeko baimena eska-tu nuen ikastetxean zuzendariaren bulegora zer-bait gaizki egiteagatik bidaltzen gintuztenean bezala. Emakumea logelako ohe bakarrean zegoen etzanda. Irribarre goxo batekin egin zidan harrera eta berak esan zuen lekuan utzi nuen maleta. Ez nion ia begiratu. Handik lehenbai-lehen irtetea zen nire nahi bakarra. Zaharra iru-ditzen zitzaidan, 45 urte baino ez zituen arren orain Wikipedian ikusi dudanez. Gelatik atera-tzar nengoela zer edo zer esan zidan, solasaldi bat hasi nahian argi eta garbi. Ez nion erantzun. Justu-justu ikusi nuen haren aurpegiko irriba-rre nekatua gelatik irtetean. Egun hartan ez nuen berriro ikusi, ezta hurrengo egunean ere Donos-tiarantz abiatu baino lehen.J. L. Goikoetxea

Maleeta glagunzuenVillavbidaharta

Irakasle eta idazlea

Mikel Hernandez Abaitua

This bird has flown