MEMORIAlauaxeta.eus/media/uploads/matriculaciones/LAUAXETA...tea, baina zein herrialdek lortu daike...
Transcript of MEMORIAlauaxeta.eus/media/uploads/matriculaciones/LAUAXETA...tea, baina zein herrialdek lortu daike...
MEMORIA2014ko iraila - 2015ko uztaila“ ”
AURKIBIDEA
000- AURKEZPENA
401- FITXA TEKNIKOA
802- HEZKUNTZA DATUAK
2803- KUDEAKETA DATUAK
Artezkaritza Kontseilukideak: ezkerretik eskumara eta goitik behera: Asier Alea, Juan Mª Totorika, Juan L. Derteano, Juan R. Aurrekoetxea, Iñaki Isasi, Unai Atristain,Josu Arteta, Nerea Lupardo,Carlos Alzaga, Iratxe Olabarri eta Koldo Meso.
Zuzendaritza taldea, ezkerretik eskumara: Edurne Zamalloa, Jon Agirre, Iñaki Malaxetxebarria, Maritere Ojanguren, Josu AstondoaXabier Arpide eta Aitor Pagaldai
ko
np
rom
iso
a“
”
Garapenerako ezagutza
Pasadan uztailean, munduko liderrak, Oslon Garapenerako Hezkuntzaren in-guruan ospatutako Bilera Nagusian bildu ziran. Munduko ekonomia, geroz eta gehiago ezagutzan oinarrituta dagoen garai honetan, herrialdeen etorkizuna, herrialde bakoitzaren hezkuntzaren eta herritarren gaitasunean dago oinarrituta, zalantzarik gabe. Zentzu honetan, hezkuntza sistema baliagarriak bideratzeko gai ez diran herrialdeak, hazkunde geldoagoa izango dabe baita herritarren ar-teko desberdintasun gehiago eta komertzio internazionalerako aukera gitxiago ere.
Baliteke hezkuntza, hazkunde geldoarentzako epe laburreko irtenbidea ez iza-tea, baina zein herrialdek lortu daike garapen ekonomiko iraunkor bat hezkun-tza garapena bitarteko ez bada?
Hezkuntza arloko garapenek, haur elikadura eta bizi iraupena, ama osasuna eta soldaten igoeragaz lotura zuzena daukee.
Eric Hanushek, ikasketak giza kapital emankor batetan daukan eragina azpi-marratzen dau eta herrialde baten garapena, eskola urteak baino, hezkuntza-ren kalitatearen menpe dagoala baieztatzen dau: irakasleek eragin nabarmen bat daukee ezagutza sortzeari dagokionez. Kalitate altuago batek, bizitzarako diru sarrera altuagoak dakarz eta kalitatea faktore desberdinen eraginez eto-rri daiteke: famili testuingurua, osasuna eta eskolarizatzea. Eskola kalitatea hobetzearen aldeko apostua egiten daben herrialdeetan, hezkuntzan eginiko inbertsioek abantaila sozial eta ekonomiko ugari dakarre.
Zentzu honetan, lehen eta bigarren hezkuntza kalitatezko bat eskaintzea dogu helburu. Ikastolaren funtzionamendua hobetzearen aldeko inbertsioak egin be-har doguz eta darabilguzan programa eta tresnak modernizatzearen aldeko apostua egin behar dogu.
Guztiaren hellburua, ikasleria zintzo, koherente, ausart eta desberdina garatuko daben hezkuntza metodoak izatea da.
Eskerrik asko zuen konfidantzagatik,
Agur bero bat,
Unai Atristain Aranguren
AURKEZPENA00
ga
rap
en
pe
rts
on
al a
“”
Lauaxeta Ikastola: Berrikuntza eta ikasketa komunitatea
Lauaxeta Ikastola Hezkuntza Proiektu diferentzial bat da, Euskadi, Espainia eta Europako gizartearen eta hezkuntza profesionalen aintzatespena daukana. Bai-na batez ere, familia, langilego eta ikasleriak, bizitzan sortzen diran arazoen au-rrean konpromiso altua eta jarrera baikorra erakusten daben komunitate bat da.
Gure promozio emaitza bikainak, gure ikaslego guztiak bere ikasketa ahalme-naren gorengoa lortzeko eginiko lan bikainaren isladapena dira.
Aldi berean, norberagandik desberdinak diranekaz elkarbizitzeko, emozioak kudeatzeko eta sormena bitarteko dala adierazteko gaitasunak eskatzen dau-zan ingurune honetan, umeen hezkuntza berritzaile bat beharrezkoa dogu.Hori dala eta hain zuzen ere, teknologia barriak gelaratzen ari gara, bai eta mo-mentuko arazo sozial, tekniko edo ingurugiroko arazoen inguruko hausnarketak, hitza bitarteko dala arazoak ebazteko metodoak, zeharkako konpetentziak, sor-mena, etabar. Guztia, gure ikasleria bere etorkizun hoberena eraikitzeko prestatuko daben gaitasunez jabetzeko. Hezkuntza kalitate eta zuzentasunagaz hartu dogun konpromiso honek, badakigu batzuetan, bere zailtasunak dakarzala bai familia baita langilegoaren-tzat ere. Baina helburua erreza izan ez arren, erronka zirraragarria da.
Zuzendari bezala, Lauaxeta Ikastolako Komunitate osoa zoriondu nahi dot, gure ikasleria, familia eta langilegoa, garatzen ari zarien lan bikainagatik.
Agur bero bat,
Mª Teresa Ojanguren Villalabeitia
01 “”
na
tura
ga
z k
on
tak
tu z
uz
en
a .
. .
fitxa teknikoa
”“ fiTXa tEKniKoa01
Pertsona garatuz gizartea eraikitzenPersonal development to build a society
Desarrollo personal para construir sociedad
-5-
6200m2, kirol instalazio estalietan
20350m2, kanpoko kirol instalazioetan
Lauaxeta Ikastola familien kooperatiba da, irabazteko asmo bakoa, Administrazioak herri onura-kotzat hartua, konfesionala, euskalduna eta eleanitza, gizartearekin konpromisoa daukana eta ikastetxeko pertsona guztientzat irekia. Lauaxeta Ikastolaren helburu nagusia ikasleei pertsona legez garatzeko laguntasuna ematea da, nork bere burua errealizatuta senti dagian eta gero eta ingurune konplexuagoan gizarteratu daitezan; era honetan, gizartea hobetzen lagunduz.
MISIOA
“
”
Lauaxeta Ikastolan hezkuntza-proiektu berritzaile bat garatzen dogu, gizartean erreferentea izango dana. Horretarako, gaitasun handiko pertsona taldea daukagu, baliabide eta zerbitzu osagarri bi-kainak eskeintzen dauazana. Azken honen adierazgarri dira, lortutako emaitzak eta gizarteagaz agertu dogun konpromisoa.
BISIOA
“”
BALOREAK
Pertsona ikastetxeko ahalmenik preziatuentzat hartzea, ekimena, sormena eta berrikuntza-ren iturri eta sorleku dalako
Etenik gabeko hobekuntza
Talde lana
Baterako erantzukizuna
Etenik gabeko trebakuntza
Errespetu eta konfiantza giroa
Ekintza eta dokumentu programatikoen arteko koherentzia
98 irakasle 14 langile ez dozente
1362 ikasle
6200m2, kirol instalazio estalietan
20350m2, kanpoko kirol instalazioetan
ete
nb
ak
o h
ob
ek
un
tza
“
”
-6-
02
es
pe
rie
ntz
ia“
”
”
HEZKUNTZA DATUAK
HEZKUNTZA DATUAK02
Lauaxeta Ikastolako Think S(h)are proiektuaren izena ondoko hitzetatik dator: pentsamendua (“think” inge-lesez), ideia eta ezagutzen sarea (“sare” euskeraz) eta elkartrukatzea (“share” ingelesez). Hiru osogai honeek egiten dabe Think S(h)are: pentsamendu eta ideien sare bat sortu eta azaleratzearen eta elkartru-katzearen ondorioz, pentsamendu eta ideiak garatu. Pentsamendua proiektu honen ildo nagusia dogu eta pentsamenduaren beraren garapen erabatekoa dau hel-buru. Prozesu eta maila desberdinek osotzen daben ierarkia jarraituz, gure umeengan gaitasun, adimen eta konpetentzia desbeerdinen garapenean sakontzen dogu. Prozesu honek, metakognizioa (norbere pen-tsamenduarengan pentsatzeko gaitasuna) eta pentsamendu eraginkorrean dauka helmuga.
Helburu honeek lortzeko, ezinbestekoak doguz galdera bi: -Zer landu behar dogu? Adimenagaz lotutako gaitasun eta konpetentzia guztien garapena. -Zelan egin? Zein da metodorik hoberena gaitasunak era oso eta esanguratsuan barneratzeko? Erantzuna Linked Spaces da.
Linked Spaces-ek (“elkarri lotutako arloak”), Haur Hezkuntzako ikasleak, testuinguru eta formato des-berdinetan, bere ezagutza guztiak aplikatzea dau helburu, esperimentazioa eta pentsamendu autono-moa bideratuz. Ondoko mailetan zehar garatzen da:
-Ikasketa gidatua: ariketa desberdinak egiteko prozedurei buruzko ezagutza teknikoak jasotzen dira, irakas-learen laguntzaz. Adibidea: operazio matematikoak azaltzen dira, esaterako, batuketa.-Jolas didaktikoa: prozedura berak lantzen dira, baina kasu honetako jolas didaktikoen bitartez eta ikaslea bera izanik jarraitu beharreko prozedura egokiena zehaztu beharko dauana, irakaslearen gidaritza gabe. Adibidea: sekuentzia edo serie numerikoaren barneratzea lantzen da, baita zenbaki eta kantitatearen arteko erlazioa, “Atelier” edo “Banda Numérica” bezalako jolasen bitartez.-Ikasketa autonomoa: ezagutza prozedura bardinak lantzen dira, baina oraingo honetan, landu nahi dan-erako bereziki aukeratutako iPad aplikazioen bitartez. Adibidea: iPad aplikazio batzuen bitartez operazio matematikoak lantzen dira.-Jolas librea: ikasketa gidatuan ikusitako ezagutza eta prozedurak jolas libre eta sinbolikoan agertzen dira-nean, umeak ikasketak barneratu dabezala esan daikegu. Era honetan, hasiera baten ezagutza tekniko hutsa zana, konpetentzia praktikoa bilakatu da. Adibidea: behin sekuentzia eta serie numerikoak ikusita eta kantitatea-zenbakia erlazioa ulertuta, diruari era-bilera emoten hasiko dira, produktuei balioa ezarriz eta jolasean erosketak egiteko erabiliz. .
Think ShARE: estimulazio goiztiarra, adimen aniztasu-na eta pentsatzeko trebetasuna
-10-
Gure ikasleen garapen pertsonalak, ezinbestekoa dau euren gaitasun digitalaren garapena bideratzea. IKTek funtzio garrantzitsu bat dauke arlo ezberdinetako edukien garapenean eta hori dala eta ikasgai bakoitzeko programazioaren parte dira. Gure ikaslegoa, informatikaren erabilera etikoan murgiltzen dogu: identitate digitala, plagioa, delitu informatikoak, …Arlo honetan, 2014-2015 ikasturtean, besteak beste ondoko ekintzak gauzatu doguz:
L Digitala: ikasketa pertsonalizaturako esparrua
Estimulazio Goiztiarra Haur Hezkuntzan:
ikasketa esanguratsu eta pertsonalizatua helburu izanik, app-en erabilera
Science proiektua, Lehen Hezkuntzan:
Natur Zientziak ikasgaia ingelesez, erakargarriak
diran eduki eta app-en bidez
1x1 iPad proiektua, Lehen Hezkuntza 4. eta
DBH 1. mailetan: iPad-a lanabes nagusi
bezala, iTunes U, Moodle eta beestelakoetan dago-
zan edukiak landuz
iPadaren inguruko formazio saioak:
langile eta familiei zuzendu-tako formazio/ informazio saioak eta beste ikastetxe
batzuei zuzendutako formazio saioak (100 per-
tsona inguru)
iPad 1x1 proiektuaren ingu-ruan, ikastolatik sortutako
webgunea: www.ipad-educación.com
Hezkuntzan iPadak eta IKTen integrazioari buru-zko hausnarketak: gure
Youtube kanalean eskura-garri:
http://bit.ly/1La1UHl
Lauaxeta Ikastolako IKT taldea:
diziplina anitzeko pertso-nak biltzen dauzan taldea, ikastolan IKTen integrazioa definitu eta koordinatzeko
zeregina daukana
Gailu digitalen erabilera etikoa:
ikasle, irakasle eta fami-liek parte hartzen daben
ciberbullyingaren aurkako programa
SormenaEtorkizunerako hezkuntzak, ezagutzetatik harago joatea eskatzen dau, aldaketaren abiadura kontutan iza-nik, ezin baitogu ziurtatu zeintzuk izango diran etorkizuneko ezagutzarik garrantzitsuenak, ezta lanbide posible batzuk ere. Horrez gain, eguneroko arazo eta erronkei aurre egiteko, ezinbestekoa da ideia barriak eta sormena izatea.
Hori dala eta, Lauaxeta Ikastolan, norberak berez dauan sormenaz gain, ekinez garatu daitekeen gaitasun bat dala uste dogu. Horrexegatik gure egunerokoan isladatzen dogu, sukaldaritza, antzerkia, eraikuntzak, etabar landuz.
Sormenaren inguruan, pasadan ikasturte honeri dagokionez, ondokoak nabarmendu daikeguz:
UNESCOko XIX Nazioarteko argazki lehiaketa:
Nora Postigo, 2. DBHko ikaslea, Estrasburgora joan zan, “Oraintxe noa” izeneko bere lanagatik, saria
jasotzeko.
DBHn tailer esperimentalak:
ikasleen interesak, zaletasu-nak eta beharrizanak eta euren ikasketa edo gara-pena bateratzen ebezan
tailerrak. Bideoa ikusteko:
https://goo.gl/6vRMUq
“Sormena” Lehen Hezkuntzan:
astean behineko ikasgaia, sormenari lotutako edukiak lantzen dauazana: marraz-keta, scratch, bideoa, aldiz-kari eta liburu digitalak, ...
Bideoa ikusteko:https://goo.gl/43cXd3
Zientziak eta teknologia Lauaxeta Ikastolako hezkuntzaren beste ardatz bi doguz. Metodo zientifikoan oi-narritutako lana eta esperientzia, ikasketa iturri bezala, ... ikasleek garatzen dabezan hainbat proiekturen oinarrian dagoz. Horrela izanda, 2014-2015 ikasturtean, besteak beste, ondokoak garatu doguz:
Zientzia eta teknologia
Elhuyar Zientzia azoka: aipamen bereziak lan osoenari (“Tabakoak birikiengan dauan eragina”), baliagarrie-
nari (“Zelan moldatu aldaketa klimatikora”) eta originalenari (“Zelan lortu plasma
material xumeekin”). Zorionak Nora Pos-tigo, Ane Urgoiti, Izaro Petralanda, Amaia Etxebarria, Ane Vazquez, Leire Txopitea, Jone Ibañez, Carlota Reñon, Joseba Mar-
tinez, Asier Insausti eta Asier Gomezeri
First Lego League: diseinu eta sormena garatzea
posible egiten dauan programazio lengoaia.
Robot programazioan lehenengo saria jaso eben gure ikasleek.
Zorionak Unai Freire, Unai Perez, Jon Legorburu, Mario Catón, Julen Pereira, Ander Agirrezabal, Ekaitz
Ruiz eta Aitor Benegaseri
Scracth eguna:MITek garatutako pro-
gramazio lengoaia, ikasleengan sormena, talde
lana eta arrazonamendu sistematikoa garatzen
dauzana
Norbere ideiak adierazteko gaitasuna eta sormena gure ikasleen etorkizunerako gaitasun baliagarri-ak direla argi dago. Beste batzuen artean, honeek dira gure ikasleek erakutsi dabezanak ikasturte honetako esperientzietan:
Literatura
Coca Cola literatur lehiaketa: Ane Miren Lujuak, Bizkaia mailan
3. saria lortu eban
Urruzuno literatur lehiaketa: Araitz Peña, saridun eta Urruzuno-tarrak akreditatua, Eusko Jaurlari-
tzak bultzatutako esperientzia honetan
Ttiklik elkargunearen “Gurasoei gutuna”
lehiaketa: Mikel Dale, gazteen modalitatean garaile
-14-
Lauaxeta Ikastolan, UDIN deritzen lantaldeen bidez, disziplina anitzeko proiektuak lantzen doguz. Gela eta ikasgai desberdinak nahastuz, ikasleek, gaurkotasuna dauan gai bateri buruzko irtenbideak propo-satu behar dabez, arlo desberdinetan ikasitakoa aplikatuz.Enpatia, sormena, adierazteko gaitasuna, autonomia, ikasten ikasteko gaitasuna, talde lana, erantzukizun sozi-ala, ekimena, ... garatzen dira proiektu honeen bitartez.
Testuinguru honetan eta 2014-2015 ikasturteari dagokionez, ondoko UDINak aipatu daikeguz: “Kultur aniztasuna” (DBH 1), “Energia aurrezpena” (DBH 2), “Smart Communities” (DBH 3) eta “Orien-tazioa” (DBH 4), kurtso horretatik aurrera egin behar daben ikasketa aukeraketan laguntzeko ideiaz.
Era berean, 1go Batxilergoan, “Erronken azoka” gauzatu zan, ikasleek euren inguruko arazo edo beha-rrizanetatik abiatuz, enpresa bat sortu eta berau defendatu behar ebelarik.
Bigarren batxilergoan, ikasleen prestaketa eta etorkizunerako hartu behar dabezan erabakietan laguntze-ko asmoz, “Lortuko dot” disziplina anitzeko ikasketa proiektua garatu zan. Bertan, ikasleek, ikasle ohien lan-testigantzak entzuteko aukera izan eben, eta aldi berean, eurek aukeratutako enpresetan bisita-praktikak egiteko aukera, bakoitzak buruan eukan lanaren errealitatera gerturatuz.
Udin: diziplina anitzeko ikasketa proiektuak
Proiektu honeen bideo batzuk ikusi ahal izateko, bisitatu ondoko estekak:
“Erronken azoka” 1go Batxilergoa
http://bit.ly/1ktv5ev
“Smart Communities” 3. DBH
https://goo.gl/lboVTH
“Kultur aniztasuna”1go DBH
https://goo.gl/OLori0
Matematikak presentzia eta erabilgarritasun nabarmena dauka gure egunerokoan, bai eremu pertsonalean zein profesionalean erabakiak hartzeko. Ezinbestekoa da beraz, gure ikasleen garapen pertsonalari dagokionez, matematikak ere lantzea.
Arlo honetan, gure ikasleek 2014-2015 ikasturtean Math League deritzon lehiaketan izandako arrakasta azpi-marratzekoa da. Bertan, estatu mailako 920 ikastetxe eta 12.200 ikasleren artean Lauaxeta Ikastola izan zan Euskadiko ordezkaritza bakarra finalean eta azken lehiaketan, ikastetxe modalitatean hirugarren eta banakako modalitatean ere hirugarren gelditzea lortu eben ikasleek. Zorionik beroena beraz June Silva, June Agirrezabal, Oier Aldama, Mikel Alvarez, Amaia Etxebarria, Hector Andres, Nerea Bustamante, Sergio Fernandez, Jon Urzainki, Ander Agirrezabal, Ane Vazquez eta Maria Her-nandezeri, eta Jon eta Anderreri bikoitza, banakako modalitatean ere izan daben sariagatik.
Berriak, medioetan ohiartzun handia izan eban. Bideo eta audio desberdinak eskuragarri ondoko esteketan:
Matematikak
MATH LEAGUE Math League
finalaren bideoahttps://goo.gl/UTBmsx
EUSKADI IRRATIA- Faktoria-
Math League http://bit.ly/1JpipgO
CADENA SER- Lauaxeta en
Europa. Escuchar
desde min.33. http://goo.gl/HuyND1
BIZKAIA IRRATIA- Lauaxetako
ikasle bikainak. http://goo.gl/oXZFC3
RADIO EUSKADI-Alumnos/as
brillantes en matemáticas.
http://goo.gl/w0V1qI
Etorkizunerako hezkuntzak, nazioartekora begirada bat eskatzen dau, gaur egunean jadanik lurraldeen arteko mugak geroz eta lausoagoak baitira. Ildo honetatik, aurreko urteetako esperientziari jarraituz, 2014-2015 ikasturtean European Youth Parliament proiektua aipatu behar dogu. Europar Gazten Parlamentua, Europar Batasunak bultzatutako ekimen bat da. Parte hartzen daben gazteak, gaurkotasunean dago-zan gaietaz debatean aritzen dira, euren ikuspuntua argudiatuz, beti ere ingelesa erabiliz eta arazoen ebazpenerako hitzaren balioa azpimarratuz.
Lauaxeta Ikastola, beste urte batez, Europa mailan izan zan, Luxemburgo eta Grecian. Irati Zallo, Markel Her-nandez eta Ainhoa Larreategi izan ziran esperientzia honetan. Informazio gehiago: http://www.eypej.org/
Aldi berean, Comenius programa ere aipatu daikegu. Programa honek, ikastetxeen kooperazioa eta ikasleen elkartrukatzea Europan zehar bultzatzea dau helburu. Beroni esker, Lauaxeta Ikastolak ondoko herrialdeekaz izan dauz elkartrukatze esperientziak: Alemania, Polonia, Italia, Turquía, Lituania ... Pasatako ikasturte honetan, La Rochelle eta Brujasegaz izan zan elkartrukatzea.
Proiektu europarrak
Lauaxeta Ikastolan, legez zehazten dan eskeintzaz gain, curriculuma aberastu egiten dogu, ikasleria eleanitza lortzeko asmoz. Dagokion hezkuntza etaparen arabera (Haur Hezkunza, Lehen Hezkunta, Biga-rren Hezkuntza edota Batxilergoa), ikasleek derrigorrezko saioak eta aukerakoak ere badaukez eta hizkuntzei dagokienez, ibilbide pertsonalizatu bat garatu ahal dabe.Bestalde, DBHn, ikasleek frantsesa eta alemanaren artean aukeratu daikee baita.
Mundura zabalduz: hizkuntzak
Hizkuntzen ikuspuntu funtzional eta komunikatibo bat daukagu. Zentzu honetan, ingeles ikasgaiaz gain, hainbat dira hizkuntza honetan gauzatzen diran ikasgaiak Lauaxeta Ikastolan, ikasleek ingelesez dauken komunikaziorako gaitasuna bultzatuz.
Horrez gain English Team lantadea, ikastolako Ingeles ikasgaia zein ingelesez lantzen diran beste ikasgaien irakasleek osotutakoa, ikastolan, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoararte, momentu bakoitzean inge-lesa hedatzeko helburuz gauzatu daitekezan ekintzak zehaztu eta gelaratzeaz arduratzen da.
-19-
Pertsonak izaki sozialak gara eta gure garapenerako, garrantzitsua da gure alde soziala ere heztea. Aldi berean, garrantzitsua da gure ikasleak, euren jarrera eta ekintzen bitartez, gizartea hobetu daikeela konturatu araztea.
Ikasketa-zerbitzua, ikasketa eta gizartearenganako zerbitzua batera bilatzen dauazan hezkuntza da. Teknika honen bitartez, ikasleak egoera errealetan ikastea bilatzen dogu, eta gizartearen hobekuntza, ikas-learen beraren jarrera eta ekintzaren ondorioz.
Egunerokoan eta tutoretzan garatzen diran, eta ikastolak erakunde mailan gauzatzen dauzan ekintza solidar-ioetaz gain, Batxilergo ikasleen bolondres ekintzak azpimarratu daikeguz: jantoki soziala, laguntza akade-mikoa, ekorropa, pertsona nagusiei atentzioa, bidezko merkataritza, ... Cáritas, Ekorropa, Ametsak, Kidenda, Igurco, Carmelitas-Bilbao jantokia eta bestelako erakudeen eskutik.
Arlo honetan, 2014-2015 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitza Planaren barnean garatu do-gun Adi-adian programa azpimarratzekoa da. Honeri esker, ikasleak gure historiako bizipen larrietara hurbiltzeko aukera izan eben, indarkeriak, irtenbideak emon beharrean irtenbidetik aldendu egiten gaituela ondorioztatuz.
Aldi berean, gelan elkarbizitza erreztu eta arazoen ebazpena bideratzeko eta elkar laguntza eta koope-razioa bultzatzeko, egunerokoan gauzatzen diran hainbat ekintza aipatu daikeguz.
Azken baten, gure gazteak etorkizuneko gizartearen protagonista eta liderrak izango doguz eta euren arazoak konpontzeko hitzean eta elkarrizketan adituak bilakatzea garrantzitsua bihurtzen da.
Adi-Adian programaren bideoa ikusi ahal izateko:https://goo.gl/P4wnzS
Baloreak, elkarbizitza eta ikasketa-zerbitzua
Hezkuntza ez da zientzia zehatz bat eta sarritan ez daukagu guraso lanean emaitza ziurren berme dan teoriarik. Guraso lana, ekinaren ekinez egunero ikasten danetarikoa da, azken baten, gure seme-alabak aldatuz doazelako etapa desberdinetatik garatzen diran heinean eta gu geu ere guraso bezala, aldatzen goa-zelako eurekaz, bidean.Gure seme-alabak guretzako garrantzitsuak diranez, gure erabakiak zuzenean izatearen lasaitasuna asko iza-ten da eta horregatik, guraso lan horretan orientazioa izateari baliagarria deritzogu.
Asmo horrek bultzatuta Lauaxeta Ikastolatik, 2014-2015 ikasturtean zehar, familien harrera ona jaso daben hainbat ekintza gauzatu doguz:
Hezkuntza eta guraso eskola
Hitzaldi eta konferentziak: hezkuntzaren inguruan
familiei zuzenduak: “Enseñar a convivir”, “Sobrepro-
tección y frustración en educación infantil”, “Inteligencia emocional”,
Cyberbullying, etabar
Moodle: bideoak, irakurketak, ... eta eduki interesgarriak, familientzako eskuragarri dagozanak Lauaxetako
Moodle-ean
Blog:bideoak, irakurketak, ... eta eduki interesgarriak, familientzako eskuragarri dagozanak Lauaxetako blog-ean “Hezkuntza eta
guraso eskola” kategoriaren barruan
-21-
2014-2015 ikasturtean zehar, hainbat dira gure ikasleek eta familiek jaso dabezan hitzaldiak. Besteak beste:
Beste hitzaldi interesgarri batzuk
Lehen Laguntzak- DYADYA eta Eusko Jaurlaritzaren bitartez era pilotoan, Lehen Laguntza ezagutzak landu genduzan 6.mailako Lehen
Hezkuntzan
Cyberbullying- Pantallas Amigas:
ciberbullyingaren aurkako programa, ikasleriak,
irakaslegoak eta familiek parte hartzen dabena
Kontsumo arduratsua- Kontsumobide:
gure ikasle eta familiei Kontsumobidetik eskeini-
tako hitzaldiak
Osasuna eta ohitura osasungarriak- AECC:ohitura osasungarrien garrantziari buruzko
hitzaldia
Zientzialaria izan nahi dot- EHU
ikasleek EHUtik jasotako hitzaldia, zientzialariaren lanbidera gertutatzeko
FDAB-BKEF- Bizkaiko Kirol Egokituaren
Federazioa- frustrazioa eta superazio-
aren inguruko esperientzia, 1go batxilergoan
Esperientzia profesionalak-
etorkizunerako erabaki-ak bideratzeko enpresa eta lanbide desberdinen
inguruko hitzaldi eta praktikak
Adi-AdianEusko Jaurlaritzak
bultzatutako programa, indakeriaren espe-rientzietatik abiatuz, bakea bideratzeko
asmoz
-22-
eta beste batzuk...
Ospakizun eta ekitaldi bereziei dagokionez, 2014-2015 ikasturtean, ondokoak aipatu daikeguz:
Bestelako ikasketa ekintza batzuk
Agur jaia Aste kulturalala Euskara eguna Zuhaitz eguna
Inauteriak Txitxiburduntzi Ikastolako jaia Gabonak
Arlo honetako bideo batzuk ikusteko, klikatu:
Santa Agedahttps://goo.gl/jMYKmP
Athletichttps://goo.gl/1fgv24
Korrika Txikihttps://goo.gl/eEAcI5
Agur jaiahttps://goo.gl/5DT193
Ikasturte honetan eskolaz kanpo eta udan gauzatutako ekintzek ere, gure ikasleen garapena bideratu dabe, egiten dabezan ohiko ekintzez gain, aldi berean, euren interes eta zaletasunei ere adituz. Arlo honetan, hainbat kultur ekintza, kirolak, aisialdikoak eta ingeles kurtsoak gauzatu dira. Hainbat izan dira parte hartu daben ikasle, ikasle ohi edota kanpokoak eta titulazio desberdinak jaso dabezanak (lehen laguntzak, uretako sorosletza eta aisialdirako begiralea tituluak, besteak beste).Aldi berean, hainbatek lortu dabe euren ingeles maila erakusten daben ziurtagiriak Lauaxeta Ikastolan, Cambridge ESOL azterketa ofizialak egiteko zentrua baikara.
-23-
-24-
Lauaxeta Ikastolak ikasleen ikasketa dau helburu eta inor atzean itzi gabe emaitza apartekoak euki daitekezala uste dogu; gure emaitzek holan erakusten dabe, hain zuzen ere. Hau, ikasleen konpetentzien garapena bilatuz baino ez da posible eta berau lortzeko ikasle, familia eta irakasleen elkarlana bitarteko dala.
Ondoko taulan, 2014-2015 ikasturteko promozio emaitzak (promozionatzen dauan ikasleen %ak) aurkezten dira. Datuak, iazko ikasturteagaz konparatuz erakusten dira, baita Euskaliteko kalitate kudeaketa garatua dauken erakunde eta EAEko ikastetxeen bataz bestekoagaz konparatuz ere:
Emaitzak
Aparteko promozio emaitzetaz gain, gure ikasleriaren bikaintasuna baloratzekoak dira. Honen adibide gisa ondokoak aipatu daikeguz:
Ikasleek jasotako sari eta aintzatespenak
Math League: hirugarren ikastetxe modalitatean eta baita banakako modalitatean, estatu mailako 920 ikastetxe eta 12.200 ikasleren artetik. Zorionak June Silva, June Agirrezabal,Oier Aldama, Mikel Alva-rez, Amaia Etxebarria, Hector Andres, Nerea Bustamante, Sergio Fernandez, Ander Agirrezabal, Ane Vazquez, Maria Hernandez y Jon Urzainki y por motivo doble eta Jon y Ander.
2 Batxiergoan, bikaintasunaren aintzatespena: Gure ikasleetako 14k, bikaintasunaren aipamena jaso eben. Zorionak Mikel Dale, Araitz Peña, Jose Mari Villa, Irati Zallo, Markel Hernandez, Ane Atxutegi, Ainhoa Larreategi, Leire Davila, Ane Rafols, Aitor Llona, Bego Meabe, Iker Santos, Mirari Cimadevilla eta Jone Serrano.
3“Coca Cola” literatur lehiaketa: Ane Miren Lujua, Bizkaia mailan saridun. 4Elhuyar Zientzia azoka: aipamen bereziak lan osoenari, baliagarrienari eta originalenari. Zorionak Nora Postigo, Ane Urgoiti, Izaro Petralanda, Amaia Etxebarria, Ane Vazquez, Leire Txopitea, Jone Ibañez, Car-lota Reñon, Joseba Martinez, Asier Insausti eta Asier Gomez.5“European Youth Parliament”, Lauaxeta Ikastola Luxemburgo eta Grecian izan zan. Zorionak Irati Zallo, Markel Hernandez eta Ainhoa Larreategi.6
1 Euskadiko selektibitateko notarik hoberena: bere lana eta gaitasunen ondorio. Araitz Peña. Zorionak!
“International heritage photographic experience”, UNESCOko saria jaso eban Nora Postigok.7
zorionak eta aurrera!
Ttiklik elkargunearen “Gurasoei gutuna” lehiaketa literarioa: Mikel Dale, gazteen irabazle.
Urruzuno literatur lehiaketa: Araitz Peña, saridun eta Urruzunotarra.89
First Lego League: lehen saria robot programazioan. Zorionak Unai Freire, Unai Perez, Jon Legorburu, Mario Catón, Julen Pereira, Ander Agirrezabal, Ekaitz Ruiz eta Aitor Benegas.10
03
ain
tza
tes
pe
na
“”
KUDEAKETA DATUAK
KUDEAKETA DATUAK03
“
-29-
Autoformazioa eta I+GGure hezkuntza-ereduari zintzo jarraituz, lan egiteko era berritzailea daukagu, garrantzia emonez, ez ba-karrik edukiei edo irakasten danari, baizik eta batez ere, prozedurei eta metodologiei, hots, irakasteko moduari, horixe baita ikasleen trebetasunak eta gaitasunak garatzeko bidea.Etengabeko hobekuntza dogu beti goiburu. Horregatik, gure irakasle guztiak Ikaskuntza Komunitateren bate-ko partaide dira, bertan ikasgelarako metodologia barrien ikerketan, diseinuan eta aplikazioan aritzen diralarik. Gaur egun, metodologia taldeek hainbat gai jorratzen dabez, baina gai horreek aldatuz doaz, behin ikertuak eta ikasgelan txertatuak diran heinean, beste gai eta Ikaskuntza Komunitate bategatik aldatuz.
IKT- Teknologia barriakDiziplina anitzeko taldea (irakasleak, informatikoak, komunikazioa, administrazi-oa, etabar), ikastolan teknologia barrien txertaketarik egokiena zehaztu eta koor-dinatzen dauana.
UDIN- Disziplina anitzeko Unitateak
ABP- Arazoetan Oinarritutako Ikasketa
LKT- Ikasketa Kooperatiboa
Gaurkotasuna daukan gai baten inguruan, ikasleek gauzatzen dabezan proiektu multidisziplinarrak, ikasgai ezberdinetan ikasitakoa aplikatuz.
Ikasleari plantetautako egoera edo arazoak, arazoen ebazpenerako faseak eta teknikak erabiliz, irtenbidea proposatu dagien.
Ikasleen arteko kooperazioa oinarri dala lortutako ikasketa, materia bakoitzeko edukien ikasketaz gain, talde-lanaren gaitasuna garatzeko baliagarri dana.
MKT- Ebaluazioa, rubrikak eta feedback-a
Ebaluazioa eta etenbako feedbacka, ikasketa autonomoaren iturri legez.
Elkarbizitza
Eglish Team
Norbere garapenerako, elkarbizitza eta inguruneko eremuen kudeaketa egokiaren garrantzia.
Ingelesaren irakaskuntzarako estrategia eta metodologia berrien hobekuntza eta garapena.
Science
Estimulazio goiztiarra
Psikomotrizitatea
Lehen Hezkuntzan, Natur Zientzietako eduki batzuk ingelesez gauzatzea, hizkuntza honetako erabilera gaitasuna bultzatzeko asmoz.
3 urteko mailan ikasleen gaitasunak eta potzentziala gehiago hedatzea eta garatzea bilatzen dauen proiektua.
4 urteko mailan psikomotrizitate saioen adaptazioa, ikasketa esanguratsua bultza-tzeko asmoz.
Scratch
iPad projects
Ikaslearengan sormena, talde-lana eta arrazonamendua bultzatzeko asmoz garatzen dan programazio lenguaia.
iPadaren erabilera hedatzea, eduki kurrikularren garapena bilatzeko baliabide bezala.
inp
lik
az
ioa
“”
-30-
Erakunde aintzatespenak9. urtez, Lauaxeta Ikastolak, “El Mundo” egunkariak argitaratzen dauen “Rankin de los 100 Mejores Cole-gios del estado español” delakoan lehenengo posizioetan gagoz.Bestalde, aurten, 31 pertsona izan dira guztira, euren ikasketa praktikak egiteko gure ikastola aukeratu dabenak.
Erantzunkizun soziala2014-2015 ikasturtean, ondokoak azpimarratu daikeguz:
Arropa bilketa solidarioa: Fundación de asistencia
a la educacion GLORRera zuzendua
(htpp://www.glorr.org)
Bigarren eskuko liburu azoka:
familiei esker, 1.209 € jaso eta “La otra mirada” ONGari emon jakozan
(http://laotramirada.info)
Jostailuen azoka solidarioa:
eskerrik asko familiei
Janari bilketa: “Banco de Alimentos”eri lagundu geuntsen zuei
esker
Aldi berean, beste hainbat ekintza gauzatu doguz, hala nola: “Busti zaitez” esklerosi anitzaren aldeko kan-paina, ingurugiroko lehiaketa, tapoien bilketa, etabar.Ikasleek, bestalde IRAES21en parte hartu eben, iraunkortasunaren aldeko sarean. Bertan, ikasleak erabateko protagonista dira esperientziak elkatrukatuz, ekarpenak eginez, hitzaldiak prestatuz edota estatu edo maila internazionalean esperientziak biziz. Helburua: beste ikastetxe batzutako ikasleekaz aritzea, gure planetaren aldeko lanean.
Hitzaldiak eta parte hartzeak2014-2015 ikasturte honetan zehar, ondoko foroetan presentzia izan dogu:
INNOBASQUE- Innovando en la gestión de
las emocioneshttps://goo.gl/3iNR6p
RADIO EUSKADI- Debate, especial
educación http://goo.gl/nhe6rg
RADIO EUSKADI-iPad en educación- http://goo.gl/1lqiZn
BIZKAIA IRRATIA- Aprendiendo sobre el iPad.
http://goo.gl/ubDhMI
EUSKADI IRRATIA- Faktoria- Lauaxeta Ikastola,
brilla en Europa. http://bit.ly/1JpipgO
CADENA SER- Lauaxeta en Europa.
Escuchar desde min.33. http://goo.gl/HuyND1
BIZKAIA IRRATIA- Lauaxetako ikasle
bikainak. http://goo.gl/oXZFC3
RADIO EUSKADI-Alumnos/as brillantes en
matemáticas.http://goo.gl/w0V1qI
-32-
Aldi berean, hizlari bezala egon gara beste batzuetan. Hala nola: ICOT 2015- “Congreso internacional sobre el Pensamiento”, “Jornada de Internacionalización- Por una movilidad inteligente” con Bizkaia Talent, “Teknologia ikaslearen eskura” Azkue Fundazioa, etabar.
ko
np
ete
ntz
iak
.“
”
Lauaxeta Ikastola, esperientziak elkartrukatuz2014-2015ean egin eta jasotako bisitak ondokoak izan dira:
Eusko Jaurlaritzaren bisita- Sailburu, Sailburu orde eta IKTen arduradunaren bisita, Lauaxetaren proiektuak ger-
tutik ezagutzeko
Flandesgo bisita- Flandesgo irakasle eta zuzendari batzuen bisita, gure kalitate sis-
tema ezagutzeko eta Erasmus + programa koordinatzeko
Irlandako delegaritza- Irlandako delegaritza baten
bisita, gure Elkarbizitza Plana ezagutzeko nahiean
Hezkuntza Kalitatea eta hizkuntzak
Elkarbizitzarako hezkuntza
Aldi berean, ondoko bisitak ere gauzatu doguz: - Colegio Montessori: gure ebaluazio sisteman interesatuak eta guk eurengandik euren proiektu bidezko me-todologia eta adimen anitzen trataera ezagutzeko. - Colegio Liceo Sorolla- Colegio Ramón y Cajal, etabar.
EFQM kudeaketa ereduaLauaxeta Ikastolak kudeaketa garatuarenganako agertzen dauan konpromisoa argia da, kalitatezko hezkuntza batek, kalitatezko kudeaketa bat eskatzen baitau. Ibilbide luzea daroagu kalitatearen kudeaketan EFQM ereduagaz hasi ginanetik eta geroago zilarrezko Q-a (2001) eta urrezko Q-a (2003) lortu genduzanetik. Aldi berean, Lauaxeta Ikastola Club 500 delakoraren kide da, EFQM ereduan, 500 puntutik gora jaso dabezan beste erakunde batzuekaz batera. Ildo beretik:-Lauaxeta Ikastola, Euskalitegaz bat Kudeaketa Garatuaren Ereduaren garapenean era aktibo batetan parte hartzen ari da. -Lauaxeta Ikastolako zuzendariek, kalitate ebaluatzaile gisa parte hartzen dabe, beste erakunde batzuei lagun-duz.-Kalitatearen inguruko formazioetan parte hartzen jarraitzen dogu.
Arlo honetan, hainbat forotan egon gara ikasturte honetan. Besteak beste: Kalitatearen europar astea, Ebalua-tzaileen III topaketa (Euskalit y CEX), ...
ka
lita
tea
“”
-36
-37-
Lauaxeta Ikastolaren lagunak, sare sozialetanKanpo komunikaziorako aukera gehiago izateko asmoz eta zuen ezagutzan interesgarri izan daitekezan barri, artikulu eta estekak helarazteko helburuz, Lauaxeta Ikastolak interneten dauan presentzia areagotu dogu. Gaur egunean, besteak beste, ondokoetan aurkitu gaitzakezu.
www.lauaxeta.net youtube.com/Lauaxeta0Ikastola
Facebook Lauaxeta Ikastola:
facebook.com/lauaxeta.ikastola
twitter.com/ lauaxetaikastol
pinterest.com/lauaxetai/
1260 lagun 401
harpidetu
Lauaxeta Ikastolaren web eta blog barria
1288 lagun
Facebook ex-alumnos/as: facebook.com/
ikasleohiak.lauaxetaikastola
120 harpidetu
160harpidetu
Lauaxeta Ikastolak webgunea barriztatu dau. Albisteak/ blog ataletik, zuretzako interesgarri izan daitekezan albiste, gertakizun edo edukietaz jakitun egon zaitekez. Hainbat dira jadanik harpidetu diranak eta albisteak era erosoan euren postontzian jasotzen dabezanak.
-38-
160harpidetu
Lauaxeta Ikastolaren bideoakYoutube eta Vimeon daukaguzan kanalen bitartez, Lauaxeta Ikastolaren bideo batzuk ikusi daikezuz. Hezkun-tza arlotik interesgarriak diran proiektu eta edukiak jakinarazteko beste bide bat dogu. Besteak beste, ondokoak aurkitu daikezuz:
Lauaxeta Ikastolaren beste web batzukLauaxetak beste webgune batzuk daukaz, eduki edo proiektu zehatzak jakinarazteko helburuz:
Lauaxeta Ikastolaren aurkezpen orokorrahttps://goo.gl/rwMuZG
Lauaxeta Ikastolaren-aurkezpena, etapakahttps://goo.gl/vz4dqp
Batxilergoa, Lauaxeta Ikastolanhttps://goo.gl/iPcptU
1x1 iPad proiektuaren inguruko webgunea
www.ipad-educacion.com
Konpetentzien araberako hezkuntzaren inguruko webgunea
www.competencias-educacion.com
En Bizkaia va a haber espacio para el talento local y para profesionales de todo el mundo. Programa TalentiaDEIA. Edición impresa. 21/09/2014http://www.deia.com/2014/09/21/economia/en-bizkaia-va-a-haber-espacio-para-el-talento-local-y-para-profesionales-de-todo-el-mundo
Lauaxeta Ikastola enseñan a sus alumnos a enfrentar los retos de la sociedad (edición impresa y digital)El País Bilbao 28 SEP 2014 http://ccaa.elpais.com/ccaa/2014/09/29/paisvasco/1412001770_405191.html
Lauaxeta Ikastola, en Onda VascaOnda Vasca, 30/09/2014- 11:30
Lauaxeta Ikastola, en Radio Euskadi, BoulevardRadio Euskadi, 06/10/2014- 9:00
Jornada titulada ‘Innovando con la gestión de las emociones’El Correo, http://agenda.elcorreo.com/evento/innovando-con-la-gestion-de-las-emociones-440602.html
La gestión de las emociones favorece la innovación en las organizaciones y eleva su competitividadhttp://www.estrategia.net/estrategia/UltimaHora/tabid/615/ItemID/2955/View/Details/Default.aspx
La gestión de las emociones favorece la innovación en las organizaciones y eleva su competitividad http://www.humania.tv/noticias/la-gestin-de-las-emociones-favorece-la-innovacin-en-las-organizaciones-y-eleva-su-com-petitividad
Innobasque pone en valor buenas prácticas vascas de modelos de aprendizaje innovadoreshttp://www.20minutos.es/noticia/1928436/0/#xtor=AD-15&xts=467263
Debate especial sobre educación en Radio Euskadi- Boulevard7/10/2014http://www.eitb.tv/es/radio/radio-euskadi/boulevard/2514934/2610234/boulevard-informativo-06-10-2014/
Visita de una delegación irlandesa a Lauaxeta Ikastola22/10/2014http://ccaa.elpais.com/ccaa/2014/10/21/paisvasco/1413917873_443860.html
Una delegación de Irlanda del Norte, visita Lauaxeta Ikastola, interesándose por su Plan de Convivencia 23/10/2014http://amorebieta.com/una-delegacion-de-irlanda-del-norte-visita-lauaxeta-ikastola-interesandose-por-su-plan-de-conviven-cia/
El odio y el resentimiento no conducen a nada. Alumnos de Lauaxeta comparten su Plan de Convivencia con una delegación de expertos de IrlandaEl Correo- Duranguesado- 24/10/2014
Lauaxeta Ikastola obtiene la renovación de certificado de Escuela Sosteniblehttp://amorebieta.com/lauaxeta-ikastola-obtiene-la-renovacion-del-certificado-de-escuela-sostenible/Hilero, 7/11/2014
Ingurugiroagaz duen konpromisoa berritu du Lauaxeta IkastolakAnboto, 17/11/2014 http://anboto.org/zornotza/1415366428048
Hamabi ikasleren lanetik, ‘Klarinete zaharra’ liburua, belaunaldiartekotasunari buruzAnboto 2014-12-05 10:48 http://anboto.org/durangaldea/1417772924123
Lauaxeta ikastola lo presenta en la Azoka. Escolares escriben un libro sobre relaciones intergeneracionaleshttp://www.durangon.com/escolares-escriben-un-libro-sobre-relaciones-intergeneracionales_es_0_15_8871.html
Komunikabideen jarraipena
“
Colegios del Estado conocerán mañana en Lauaxeta el uso del Ipad en la enseñanzaDURANGON 10/12/2014 http://www.durangon.com/colegios-del-estado-conoceran-manana-en-lauaxeta-el-uso-del-ipad-en-la-ensenanza_es_0_15_8890.html
iPadari buruz ikasiz, Lauaxeta IkastolanLau haizetara, Bizkaia Irratia, 11/12/2014http://www.bizkaiairratia.com/albisteak/ikusi/Lauxeta+Ikastolan+Ipad-a+hezkuntzan+erabilteko+ekimena/2548
iPad en educaciónBoulevard- Radio Euskadi, 10/12/2014http://www.enriquerodal.com/2014/12/uso-del-ipad-en-el-ambito-educativo-el.html
iPad en educaciónLa tarde Hoy- Onda Vasca, 11/12/2014
iPad en Lauaxeta IkastolaNoticias- Onda Vasca, 11/12/2014
Diputación de Bizkaia participa en un evento divulgativo para promover la utilización de nuevas tecnologías en las aulas http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Diputacion-Bizkaia-divulgativo-utilizacion-tecnologias_0_333517435.html
Los libros de texto en papel, dejan paso a la tablet en los colegios vascosEl Correo, 13/12/2014
Lauaxeta, pionero innovando en educación con iPadDeia, 16/12/2014
El iPad en Lauaxeta IkastolaOnda Vasca- “La tarde en Euskadi”, 18/12/2014
Colegios vizcaínos, entre los mejores del estadoDeia, 01/02/2015
Dos vascos entre los diez mejores graduados de España en el examen MIR. Gillen Oarbeaskoa, ex alumno de Lauaxeta IkastolaEl Correo, 6/03/2015
Ranking 100 mejores colegios- El MundoEl Mundo, 11/03/2015http://www.elmundo.es/mejores-colegios/2015/03/09/54f7473722601d463d8b458c.htmlhttp://www.elmundo.es/mejores-colegios.html
Alumnos de Lauaxeta representarán a Euskadi en el Parlamento EuropeoEl Correo, 19/03/2015http://www.elcorreo.com/bizkaia/duranguesado/201503/19/alumnos-lauaxeta-representaran-euskadi-20150318184941.html
Alumnado de Lauaxeta ikastola acude al Parlamento Europeo en representación de Euskadihttp://www.durangon.com/alumnado-de-lauaxeta-ikastola-acude-al-parlamento-europeo-en-representacion-de-euskadi_es_0_15_9356.html
Lauaxeta Ikastolako ikasle bat, garaile Urruzuno lehiaketan Amorebietan, 2015/05/22 http://amorebieta.com/lauaxeta-ikastolako-ikasle-bat-urruzuno-literatur-lehiaketan-garaile/
Lauaxeta ikastolako ikasle batek Urruzuno literatur lehiaketa irabazi duAnboto, 2015/05/26 http://anboto.org/zornotza/1432625602109
Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimenak baditu irabazleakDiario Vasco, 2015/08/29 http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201508/29/urruzunotarrak-gehituz-literatura-ekimenak-20150829124601.html?ns_campaign=WC_MS&ns_source=BT&ns_linkname=Scroll&ns_fee=0&ns_mchannel=TW
Zaragoza acoge la Final de la Liga Matemática EuropeaAragon digital 28/05/2015 http://www.aragondigital.es/noticia.asp?notid=133117&secid=16
Zaragoza acoge la Final de la Liga Matemática EuropeaNoticias jóvenes 28/05/2015 http://noticiasjovenes.com/index.php?name=News&file=article&sid=61663
Los alumnos más brillantes en Matemáticas de España, en la final europeaEuropapress, 28/05/2015 http://www.europapress.es/ciencia/noticia-alumnos-mas-brillantes-matematicas-espana-final-europea-20150526170425.html
Lauaxeta Ikastola, brilla en EuropaEdición impresa DEIA, 2015-05-30
Lauaxeta Ikastola, brilla en EuropaEdición digital DEIA, 2015-05-30http://www.deia.com/2015/05/30/bizkaia/los-alumnos-de-lauaxeta-brillan-en-europa
La juventud de Amorebieta triunfa en la liga MathleagueEdición digital DEIA, 2015-06-03 http://www.deia.com/2015/06/02/bizkaia/duranguesado/la-juventud-de-amorebieta-triunfa-en-la-liga-mathleague
Dos hermanos de Amorebieta, alumnos de Lauaxeta Ikastola, entre los más brillantes de la final de la Liga Matemática EuropeaAmorebietan, Hilero, 2015-05-29 http://amorebieta.com/dos-hermanos-de-amorebieta-alumnos-de-lauaxeta-ikastola-entre-los-mas-brillantes-de-la-final-de-la-liga-matematica-europea/
Lauaxeta ikastolako hamabi ikasle IV. Matematika Liga Europearreko finalean izango diraAnboto, 2015-05-28 http://anboto.org/zornotza/1432825016868
Alumnos de la ikastola Lauaxeta logran el tercer puesto en la Liga Matemática EuropeaEl Correo, 2015-06-02 http://www.elcorreo.com/bizkaia/duranguesado/201506/02/alumnos-ikastola-lauaxeta-logran-20150601235255.html
Lauaxeta ikastolako ikasleak bigarren eta hirugarren sailkatu dira Matematika LiganDurangon, 2015-06-02 http://www.durangon.com/lauaxeta-ikastolako-ikasleak-bigarren-eta-hirugarren-sailkatu-dira-matematika-ligan_es_0_15_9746.html
Los alumnos más brillantes en Matemáticas de España, en la final europeaPeriodista digital, 2015-05-30 http://www.periodistadigital.com/newsuniversidad/sociedad-y-consumo/2015/05/27/alumnos-brillantes-matematicas-espana-final-europea.shtml
Una visita que deja huella, Lauaxeta IkastolaRevista Kantarranas de Amorebieta- Mayo 2015
El Mundo destaca a Lauaxeta entre los mejores colegios por el uso de iPadGananzia.com 22/06/2015 http://gananzia.com/el-mundo-destaca-a-lauaxeta-entre-los-mejores-colegios-por-el-uso-de-ipad
Mejores calificaciones de selectividad de toda Euskadi: “Mi madre lloró cuando vio las notas de selectividad”. Solo Araitz Peña y Claudia Miruna Silip superan el 9,9 en las pruebas de este añoDeia, 2015/06/23http://m.deia.com/2015/06/23/sociedad/euskadi/mi-madre-lloro-cuando-vio-las-notas-de-selectividad
Mejores calificaciones de selectividad de toda Euskadi: Gaur egun (ETB1) y Teleberri (ETB2)- Mediodia y nocheTeleberri mediodía 22/06/2015 (Min 29:33): http://www.eitb.tv/es/video/4104821071001/ Teleberri noche 22/06/2015 (Min 29:33): http://www.eitb.tv/es/video/teleberri--noche/4104874154001/4314041955001/22-jun-15/ Gaur egun mediodía 22/06/2015 (Min ): http://www.eitb.tv/es/video/gaur-egun--eguerdia/4104830875001/4313085207001/22-jun-15/Gaur egun noche 22/06/2015 (Min ): http://www.eitb.tv/es/video/gaur-egun--gaua/4104830874001/4313888113001/22-jun-15/
Los alumnos con las mejores notasEl Correo, 23/06/2015
Lauaxeta Ikastola muestra sus experiencias con el uso del iPadEUSKADI TECNOLOGÍA, 25/06/2015. http://www.euskaditecnologia.com/lauaxeta-ikastola-muestra-sus-experiencias-con-el-uso-del-ipad/ ”